Literatura - 2011

14
NSTITUZIOEN FUNTZIOEZ ETA JARREREZ as- kotxo eztabaidatu da 2011. urtean zehar. Batez ere instituzio politiko eta publi- koak izan dira ika-mika horien erdigune. Instituzio politikoen inguruan hautsak harrotu arren, ez dute gogoeta horiek literatur instituzioen inguruko hausnarketarik piztu, ezta gutxiago ere. Areago, badirudi instituzio politiko eta publiko ho- rien esku utzi dela literatur instituzioak eta literatur esparrua sendotzeko ardura. Urte honetako literatur auzi gehienek gutxi asko diru publikoaren eta diru- laguntzen kudeaketa izan dituzte oinarri (EIEk sala- turiko murrizketak; Sarrionandia, Euskadi Literatura Sariko dirusariaren onuradun; Etxepare Institutua eta diru-partiden kudeaketa). Apenas jarri dira zalantzan instituzio politiko horiek (azken batean, Etxepare Institutua instituzio politikoa baita), edota apenas al- darrikatu da instituzio politikoen babesik gabeko li- teratur instituzioen premiarik. Diru-laguntza publikoekiko mendekotasun hori ez da salbuespen, herrialderik gehienetan kulturaren alor askoren finantzaketa instituzio publi- koen ardura baita –neurri batean bederen– . Baina, bada gurean alderik. Instituzio po- litiko horiek ez dute kultur komunitate eta literatur komunitate osoa ordezkatzen (ez behinik behin euskarazko komunitate osoa), eta hartara, ez diote euskarazko ko- munitate horren premiei zertan erantzun. Azken batean, instituzio politikoek ins- tituzioa bera legitimatzeko erabili ohi dute kultura (eta literatura), eta salbuespen izan ohi dira kultur esparrua legitimatzeko hel- buruz eginiko kultur politika instituziona- lak. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak Euskadi Literatura Sarien bitartez bere irudia in- dartu nahi du, instituzioak bere burua legitimatzea du helburu. Bestela balitz, euskal literatura eta litera- tur komunitatea indartzeko helburua balu, ez al litza- teke egokiagoa beste edozein erakunderi ematea saria antolatzeko diru-laguntza? Izan badira Euskal He- rrian euskalgintzan diharduten hainbat eta hainbat erakunde, ziur asko, halako zereginaren ardura gus- tura hartuko luketenak, eta euskarazko komunitate osoa ordezkatzen dutenak (besteak beste, hor dira Euskaltzaindia edota UEU, erakundearen barruan bertan Literatura Sailak dituztenak). Baina, literatur eragileak instituzio politikoetan bere lekua egiten te- matuago ikusten ditut (edo diru-laguntzak aldarrika- tzen –nola ez, biziraupena ziurtatzeko bide direnean– ), eta ez dago zinez literatur instituzio independente eta burujabeak eraikitzeko inolako asmo sendorik. Li- teratur komunitatea sendotuko bada, premiazkoa da instituzio politikoen eta laguntza publikoen mende ez dauden literatur instituzioak eraikitzea, literatur sorkuntza instituzio politikoen eta eredu ekonomiko- aren zerbitzura ez egoteko. literatura Iratxe Retolaza literatur kritikaria literatura NAGORE LEGARRETA Literatur instituzioak eta instituzio politikoak I

description

Literatura, 2011ko ARGIAren urtekarian

Transcript of Literatura - 2011

Page 1: Literatura - 2011

NSTITUZIOEN FUNTZIOEZ ETA JARREREZ as-kotxo eztabaidatu da 2011. urtean zehar.Batez ere instituzio politiko eta publi-koak izan dira ika-mika horien erdigune.

Instituzio politikoen inguruan hautsak harrotuarren, ez dute gogoeta horiek literatur instituzioeninguruko hausnarketarik piztu, ezta gutxiago ere.Areago, badirudi instituzio politiko eta publiko ho-rien esku utzi dela literatur instituzioak eta literaturesparrua sendotzeko ardura. Urte honetako literaturauzi gehienek gutxi asko diru publikoaren eta diru-laguntzen kudeaketa izan dituzte oinarri (EIEk sala-turiko murrizketak; Sarrionandia, Euskadi LiteraturaSariko dirusariaren onuradun; Etxepare Institutua etadiru-partiden kudeaketa). Apenas jarri dira zalantzaninstituzio politiko horiek (azken batean, EtxepareInstitutua instituzio politikoa baita), edota apenas al-darrikatu da instituzio politikoen babesik gabeko li-teratur instituzioen premiarik.

Diru-laguntza publikoekiko mendekotasun horiez da salbuespen, herrialderik gehienetan kulturarenalor askoren finantzaketa instituzio publi-koen ardura baita –neurri batean bederen–. Baina, bada gurean alderik. Instituzio po-litiko horiek ez dute kultur komunitate etaliteratur komunitate osoa ordezkatzen (ezbehinik behin euskarazko komunitateosoa), eta hartara, ez diote euskarazko ko-munitate horren premiei zertan erantzun.

Azken batean, instituzio politikoek ins-tituzioa bera legitimatzeko erabili ohi dutekultura (eta literatura), eta salbuespen izanohi dira kultur esparrua legitimatzeko hel-buruz eginiko kultur politika instituziona-lak. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak EuskadiLiteratura Sarien bitartez bere irudia in-

dartu nahi du, instituzioak bere burua legitimatzeadu helburu. Bestela balitz, euskal literatura eta litera-tur komunitatea indartzeko helburua balu, ez al litza-teke egokiagoa beste edozein erakunderi ematea sariaantolatzeko diru-laguntza? Izan badira Euskal He-rrian euskalgintzan diharduten hainbat eta hainbaterakunde, ziur asko, halako zereginaren ardura gus-tura hartuko luketenak, eta euskarazko komunitateosoa ordezkatzen dutenak (besteak beste, hor diraEuskaltzaindia edota UEU, erakundearen barruanbertan Literatura Sailak dituztenak). Baina, literatureragileak instituzio politikoetan bere lekua egiten te-matuago ikusten ditut (edo diru-laguntzak aldarrika-tzen –nola ez, biziraupena ziurtatzeko bide direnean–), eta ez dago zinez literatur instituzio independenteeta burujabeak eraikitzeko inolako asmo sendorik. Li-teratur komunitatea sendotuko bada, premiazkoa dainstituzio politikoen eta laguntza publikoen mendeez dauden literatur instituzioak eraikitzea, literatursorkuntza instituzio politikoen eta eredu ekonomiko-aren zerbitzura ez egoteko.

l iteratura

Iratxe Retolazaliteratur kr i t ikar ia

liter

atur

a

NAG

ORELE

GAR

RETA

Literatur instituzioak eta instituzio politikoak

I

Page 2: Literatura - 2011

literatura K R O N O L O G I A

122

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Benazkoa eta penazkoa. Literatura fikzioa da. Euskal literaturak ere fikzioak eta zioak behar ditu.Literatura egia agertzeko bitarteko eta zio egokiena omen da. Aurten ere plazaratu dira liburuak, eman dirasariak... Kasu batean egileari dirurik gabe emango zitzaiola esan ere, azkenik emateko. Literatura irakurri alda, alabaina? Gure literaturan liburu asko dira benetakoak, eta hainbat ekimen, berriz, penetakoak.Literaturaren aurkia eta binperra ikusi ditugu aurten ere. Benazkoa eta penazkoa.

Beste Eguzkiaren egileakargitu zuen urte berria

2011-01-10. HarEman elkarteakeuskaraz idazten ikasteko lau tailer an-tolatu zituen Ospitalea zentroan, Irisa-rrin (Nafarroa Beherea). Lehen saioaItziar Madina Beste Eguzkia nobelarenegileak gidatu zuen.

Literaturarako bizi versusLiteraturatik bizi

2011-01-17. Bilboko BidebarrietaKulturuneak Eztabaidak Literaturare-kin egitasmoaren edizio berriari ekinzion. 2010eko Euskadi Literatur Sa-rien irabazleak, Fermin Etxegoien etaJose Fernandez de la Sota, Literatura-

rako bizi versus Literaturatik bizi gaia-ren inguruan aritu ziren solasean.

Jon Arretxe eta Aingeru Epaltza Bartzelonan

2011-01-20. BCNegrak, Bartzelo-nako nobela beltzaren inguruko topa-ketak egin ziren urtarriletik otsailerabitarte. Orotara 50 idazlek bainogehiagok parte hartu zuten hirikohainbat aretotan eskainitako hitzaldieta mahai-inguruetan. Iaz, estreina-koz, euskal idazleak izan ziren bertan.Bi: Jon Arretxe eta Aingeru Epaltza.

Itxaro Borda etaHertzainak taldeaaztertuak

2011-01-21. Nazioaren kontzeptualiteraturaren ikuspegitik aztertu zuenIbai Atutxak Tatxatuaren azpiko na-zioaz (Utriusque Vasconiae) saiakeran.Lau ataletan banatu zuen lana, besteakbeste, Itxaro Bordaren poesia eta Her-tzainak taldearen kantak aztertuz.

SantistebanentzatBlas de Otero saria

2011-02-03. Karlos Santistebanidazleak irabazi zuen Blas de Oteropoesia lehiaketako euskarazko saria,Oroimenaren lorratzak lanari esker. Bil-boko Udalak eta Blas de Otero Fun-dazioak 2008an abiarazi zuten lehia-keta, herritarrak poesiara hurbildu

Joxe Arratibel idazlea eta fraidea zendu zen

2011-01-31. Joxe Arratibel(Ataun, Gipuzkoa, 1923) idazle etafraide beneditarra hil zen. Haurtza-roan etxeko eta auzokoengandikipuin zahar asko entzun eta ikasita-koa. Jose Maria San Sebastian La-txaga apaizak eskatuta, istorio ho-

riez osatutako hainbat liburu utziditu argitaratuak Arratibelek: Kontuzarrak (1980, La Gran EnciclopediaVasca), Mari Xor eta beste (1986,Erein), Dirua neurtzeko ontzia (1986,Erein). Azkena 2008an plazaratuzuen: Izugarriak (2008, Pamiela).

Joxe Arratibel, Zaldieroren argazkian.

Page 3: Literatura - 2011

K R O N O L O G I A literatura

123

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

eta Blas de Oteroren berri zabaltzekohelburuarekin.

Euskal literaturanerderlanderaz

2011-02-03. Katixa Agirre, UxueAlberdi, Karmele Jaio, Jasone Osoro,Eider Rodriguez eta Kristina Goikoe-txearen ipuinak nederlanderara itzulieta Emekiro liburuan bildu zituen Ziri-miri Press argitaletxeak.

Bularretik mintzora,Galtzagorri elkartearekin

2011-02-08. Galtzagorri elkarteak,Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Bu-larretik mintzora ekimena jarri zuenabian EAEko ospitaleetan, euskarazkoirakurzaletasuna sustatzeko asmoz.Jaioberrien gurasoei material didakti-koa oparitu zieten: sehaska kantuak,esku-jolasak, ipuinak eta poesia bil-tzen ditu CD-liburuak eta aholkuakberriz liburuxkak, osorik euskaraz.

Literatura Unibertsalagurean eta euskaraz

2011-02-10. Elkar eta Alberdania ar-gitaletxeek hiru liburu berri plazaratuzituzten Literatura Unibertsala bildu-maren barruan: Dino Buzzati italiarra-ren Tartariarren basamortua (Josu Za-baletak euskaratua), Anxel Folegaliziarraren Kriseiluaren argipean (Jo-semari Nabaskues) eta Ivo Andritxbosniarraren Zubi bat Drinaren gainean(Karlos Zabala).

Idoia Galan eta Alaine Agirrerenmaitasunak sarituak

2011-02-14. Idoia Galan 22 urtekosanturtziarrak jaso zuen AmodiozkoGutunen lehiaketako (Jardun euskaraelkarteak antolatua) sari nagusia, Ber-garako kultur etxean egindako ekital-dian. Bigarren saritua Alaine Agirre20 urteko bermeotarra izan zen.

Aurrekoetxea estetikamodernoaz

2011-03-02. Aitor AurrekoetxeaEHUko irakasle eta arte kritikariakEstetika modernoaren inguruan hainbathausnarketa euskaraz liburua plazaratuzuen Hiria argitaletxearen eskutik.

H. P. Lovecraft, Ainara Ruizen euskaraz

2011-03-07. Ainara Ruizek H. P. Lo-vecraft idazle estatubatuarraren Erome-naren mendietan eleberria euskaratu zuen,Elkar eta Alberdania argitaletxeek pla-

zaratutako Literatura Unibertsala bildu-maren barruan.

Proposamenak OEPLIri

2011-03-08. Miren Agur Meabek ida-tzitako Mila Magnolia lore (Mensajero)

Galtzagorri elkartearen Bularretik mintzora ekimenaren logoa.

Page 4: Literatura - 2011

eta Ainhoa Irazustabarrenak itzulitakoZein polita den Panama! (Kalandraka-Pa-miela) ipuinak 2012ko IBBY Haur etaGazte Literaturako Erakundearen oho-rezko zerrendan sartu zituzten. Ipuinproposamenak Galtzagorri Haur etagazte literatur elkarteak egin zizkionEspainiako OEPLI haur literatura elkar-teari.

Espetxean eresamurtasunez

2011-03-10. Zu zara orain txoria(Elkar) poema liburua argitaratu zuenMikel Etxaburuk. Kartzelan idatzita-koak dira liburuko poema guztiak. Bereustez, kartzelan errazagoa da poeta iza-tea. Ia ezinezko zen lekuetan samurta-suna bilatzen ahalegindu zela adierazizuen Etxaburuk.

Euskal literaturarentzakokatedra New Yorken

2011-03-15. Euskal Literaturako lehe-nengo katedra sortu zuten New YorkHiria Unibertsitatean, Manhattanen.Iaz ireki zuten egoitza, hamar egun

iraun zuen mintegi batekin. BernardoAtxaga mintegi horretan izan zen. MariJose Olaziregi Etxepare InstitutukoEuskararen Sustapen eta Zabalkunde-rako zuzendariak adierazi zuenez, min-tegian graduondoko ikasleek soilik har-tuko dute parte.

Euria ari duenean collage,pintura, tipografia jokoz...

2011-03-16. Haurrentzako albumaksortzeko Etxepare saria irabazi zuenLeire Salaberria andoaindarraren Euriaari duenean lanak. 6.000 euroko sariajaso zuen. Albuma Pamiela argitale-txeak argitaratu zuen. Collagea, pin-tura, tipografia jokoak... erabili zituenilustratzaile andoaindarrak.

Udalbatza, Surfa eta Lurrazirimolan

2011-03-17. Karlos Linazasorok Udal-batza bahituaren kasu pollita (Elkar) libu-rua plazaratu zuen. Udalbatza bat etahura osatzen duten zinegotziak dira li-buruko protagonistak. Politikaren paro-dia egin du tolosarrak. Bestalde, Aitor

Zuberogoitiak Surf (Alberdania) saia-kera kaleratu zuen. Iñaki Petxarromankazetariak bere aldetik, Lurra zoruabailitzan (Txalaparta).

Hutseaniko hazkurriaelikagaia Planetarioan

2011-03-24. Iazko martxoaren 2anbete zen urtebete Joxemiel Bidadoridazle eta ikerlaria hil zela. Bera gogo-ratzeko omenaldia egin zuten IruñekoPlanetarioan. Euskara Kultur Elkar-goak eta Pamielak antolatu zutenomenaldia, eta idazlearen hogei bat la-gunek parte hartu zuten. Bidadorrekidatzitako Hutseaniko hazkurria eta besteliburuko zatiak irakurri zituzten eki-taldian.

Transilvaniakoartzapezpikuaren bisita

2011-03-25. Adam Bodor idazleaErrumaniako Cluj-Napoca hirian jaiozen 1936an, Transilvaniako biztanle-ria hungariarraren barnean. Hungarie-raz idatzi zituen bere hamar liburuak.Eleberri horietako bat Artzapezpikua-ren bisita (Elkar) euskaratu zuen UnaiElorriagak iaz. Herri imajinario ba-teko kontzentrazio eremuan kokaturikdago istorioa.

Aizkorritik datozen ipuinak

2011-04-01. Aizkorri argitaletxeakhaurrei zuzendutako hiru ipuin liburuaurkeztu zituen: Xabier Olaso idazlea-ren eta Jokin Mitxelena ilustratzailea-ren Paulen abentura miresgarria, Yo-landa Arrieta eta Aitziber AlonsorenAmaren urteak eta Jokin MitxelenarenSaguzaharrak egunez.

Liburuak altzora, hitzakgogora

2011-04-02. Haur Literaturaren Na-zioarteko Eguna antolatu zuen IBBYHaur Literaturaren Nazioarteko Era-kundeak. Liburuak gogora ekarri zuenlelopean Euskal Herriko 23 herritanipuin kontaketak, tailerrak, erakuske-tak, irakurketak eta lehiaketak eginziren, besteak beste; Galtzagorri El-kartearen babespean.

Bidegileak bidea argitzen

2011-04-06. Euskararen alde aritu-tako hamabi pertsonaren biografia

literatura K R O N O L O G I A

124

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 5: Literatura - 2011

lanek osatu zituzten Bidegileak bildu-maren 59, 60 eta 61. zenbakiak. MikelLaboa, Xenpelar, Bilintx eta Emile La-rreren bizitzari buruzkoak dira, bes-teak beste. Jerardo Elortza, ElixabetePerez, Antton Aranburu eta Eneko Bi-degainek ondu zituzten aipatutakoidazleen lanak.

Inaxitoren peskizan

2011-04-07. Inaxito umearen ingu-ruan Inaxitoren ametsak: 1, 2, 3... Ina-xito eta Galtzagorriei to, Inaxito! bertso-antzerkiak egin zituen zortzi urteotanTrikuharri taldeak. Ibai Esoain, GorkaTolosa eta Xabier Sukiak osatzen duteTrikuharri taldea, eta hirurek osatu zi-tuzten ipuineko testuak. Idazterakoanantzerki moldeari jarraitu zioten;Alaitz Olaizolak testuen lanketan la-gundu zien, eta ilustrazioak Alai Zu-bimendik egin zituen.

Suarezen eta Alberdirenliburuak haurrentzat

2011-04-07. Castillo Suarez eta UxueAlberdi idazleek haurrentzako liburubana argitaratu zuten Elkar argitale-txearekin. Suarezek Nobio bat nire ama-rentzat amarentzako mutil-laguna aur-kitu nahi duen mutiko baten istorioakontatzen du. Iñaki G. Holgadok eginzituen ilustrazioak. Alberdiren lanakEzin dut, eta zer? izena du. Aitak nahilukeen bezalako super-neska izan ezinduen neskaren istorioa kontatu du.

Txakur ingelesak euskaraz

2011-04-13. Bazterretik dabiltzanedo ikusezin izan nahi zuten pertsonakardatz hartuta idatzi zuen Txakur ingele-sak (Susa) ipuin-liburua Lutxo Egiak.Bederatzi ipuinek osatzen dute liburua.

Uxue Apaolazak Mea culpaesan zuen

2011-04-15. Uxue Apaolazak Meaculpa (Elkar) nobela kaleratu zuen. Ma-drildik landetara nobela bat idazteradoan neskaren istorioa kontatzen du. Li-burua kulparen inguruan dago osatua,eta protagonista objektiboki errudunbihurtzeak zigorraren aukera ireki du,kulpak kulpa sentitzen duenari eskatzendion zerbait delako zigorra. Ez da no-bela poliziakoa, baina jakin-mina sor-tzea espero du Apaolazak. Gizartekohainbat zauritan hazka egiten du etahausnarketa eragin. 2009an Igartzabeka jaso ondotik kaleratu zuen liburua.

Fikzioaren izterrakbiluzik

2011-04-18. Ur Apalategik BeterrikoLiburu saria irabazi zuen. Fikzioaren iz-terrak (Susa) ipuin liburua aurtengo li-bururik gogokoena hautatu zuten 111Akademiako kideek. Bigarren aldia daUr Apalategik sari hori irabazten duela,1997an ere eskuratu baitzuen, Gauaketa hiriak eleberriarekin.

Klasikoen bidean dabilenpoeta

2011-04-20. Aritz Gorrotxategik po-esia liburu berria argitaratu zuen: Ha-rriaz beste (Erein). Idazle klasikoek hasi-

K R O N O L O G I A literatura

125

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Martxoan 75 urte bete

ziren Gurutz Sarasola

Lotsati idazlea hil zela

2011-03-22. Duela 75 urte, bere buruaDonostiako trenbidera botata hil zen Gu-rutz Sarasola Lotsati idazlea, 21 urte zituela.El Día eta Euzkadi aldizkarietan argitaratuzituen poema gehienak, 1935 eta 1936 ur-teen artean. Liburua argitaratzear zuela ira-garri zuen El Día aldizkariak behin bainogehiagotan, baina inoiz ez zen kaleratu. IazAlvaro Rabellik Ilunpetik argira (Alberda-nia) liburua kaleratu zuen, Lotsati idazlea-ren lanen bilduma. Aurten, berriz, GurutzSarasola Lotsati bere urteurrenean omenduzuten, bere herrian, Itsasondon.

Gurutz Sarasola Lotsati poeta.

Page 6: Literatura - 2011

tako bideari eman zion jarraipena Go-rrotxategik liburu berrian, klasikoekegiten dituzten galderak eta kezkakgaurkoak ere badirelako.

Gernikako mutikoa

2011-04-19. Luis Iriondo Gernikakobonbardaketatik bizirik atera zen duela74 urte, eta iaz orduko bizipenak etaoroitzapenak eman zituen ezagutzera Elchico de Guernica (Gernikako mutikoa) li-buruan. Bonbardaketa bakarrik ez,1936ko gazteak nola bizi ziren konta-tzeko asmoz idatzi ei du nobela.

Igelak hiltzen dira nobelaneta benetan

2011-04-20. Polizia nobela da Igelakbenetan hiltzen dira (Elkar) Iñaki Irasiza-balen liburu berria. Eleberriak ordea, ezdu hiltzailearen bilaketa kontatzen, ga-

rrantzi handiagoa dute liburuko pertso-naien egunerokoek. “Nobelan delitu la-rriak daude, baina garrantzia gizartea-ren azterketan dago; delituek nolakoeragina duten gizatalde batean” esanzuen Irasizabalek.

Sarak Barandiaranomendu zuen urtekobiltzarrean

2011-04-25. Sarako Idazleen Biltzarraegin zen. Ehun eta hogeita lau idazle,hogeita hamar elkarte inguru eta hama-sei argitaletxe izan ziren bertan. Azkenhilabeteetan kaleratu ziren liburu etadiskoak bildu eta irakurleei zabaldu ziz-kieten. Pantxoa Etxegoin Euskal KulturErakundeko zuzendariak azaldu zuenez,bi urtetik behin omenaldi bat egitendute eta iaz Jose Migel Barandiaran et-nografoa goraipatu zuten. 2000. urtean

argitaratu zen Barandiaranen Bosquejo et-nografico de Sara ikerkuntza zientifikoaeuskaratu zuen Euskal Kultur Erakun-deak. Etxegoinek azpimarratu zuenemaitza altxorra dela bai hizkuntza,baita etnologiaren aldetik ere.

Iragan mendearenerdialdeko literatura

2011-04-29. 1950eko hamarkadan ja-sotako euskal literatura bildu zuen PakoSudupek hiru liburukik osatzen dutenlanean. Utriusque Vasconiae argitale-txeak kaleratu zuen ikerlana, 50eko ha-markadako euskal literaturaren zulobeltz horretara argi bat bideratu nahian,egilearen hitzetan. Doktoretza tesirakoegindako ikerketak dira kaleratutakoobraren oinarria.

Hipoteken malurak

2011-05-02. Alokairuzko pisuan bizidiren lagun batzuen pasadizoak eta ho-rrek dakartzan zailtasunak jaso zituenPernan Goñi komikigile oñatiarrak Alo-kairuan liburuan: “Nik ez dut horrelabizi nahi, baina ezta hipoteka bateansartu ere”. Errealitatea islatu nahi zuelaesan zuen egileak.

Aforismoan bogan

2011-05-09. Oihenart Aforismoenlehiaketa antolatu zuen lehen aldizEHUko Filosofia eta Hezkuntza Zien-tzien Fakultateak.

Eneko Bidegain eta AnttonKazabonen ipuinilustratuak

2011-05-19. Zortzi urtetik gorakohaurrei zuzendutako bi liburu berri aur-

literatura K R O N O L O G I A

126

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-04-08. Kepa Larreak eta Fermin ErbitikJuan Zelaia saiakera saria (2010) argitaratu zi-tuen Pamiela argitaletxeak. Itzalak harturik duizena Larrearen lanak, eta fikzioan euskalduneiematen zaien irudia aztertu zuen. Erbitik berriz,Hiru koaderno txiki lanean literatura eta kazetari-tzari buruzko gogoetak bildu zituen.

Itzalak eta koadernoak bi saiotan

Miren Agur Meabek Errepideari esker jaso zuen 2011ko Euskadi Literatura saria.

Fermin Erbiti, Hiru koaderno txikiren egilea. / JOSU SANTESTEBAN

IÑIG

OA

ZK

ON

A

Page 7: Literatura - 2011

keztu zituen Elkar argitaletxeak Xagu-xar bildumaren baitan: Eneko Bidegai-nen Zorionak, Marko (Marko Armspa-chen marrazkiekin) eta AnttonKazabonen Letrak elurretan (Jokin La-rrearen marrazkiak dituela).

Xola txakurra Atxaga etaValverderen eskutik betiere

2011-05-20. Bernardo Atxaga idaz-leak Xola txakurraren laugarren isto-rioa kaleratu zuen: Xola eta Ameriketakoizeba (Erein). Mikel Valverdek egin zi-tuen liburuko marrazkiak.

Okatxu, hegal egiten,Urmenetaren eskutik

2011-05-27. Asisko Urmenetak eginzituen Okatxu, hegal egiten komikiarenmarrazkiak, Mattin Irigoien idazle etaantzerkigileak gidoia, eta Adur Larreailustratzaileak kolorea eman zion. Eus-kal Herriko Artzainak elkarteak bultza-tutako proiektuan, Kukuxumusuk etabeste hainbat elkartek ere hartu zutenparte. Okatxu, hegal egiten ARGIAkekoiztua da.

Ametsak ekialdetik datoz Jon Arretxeren eskutik

2011-05-30. Jon Arretxek nobela bel-tza eta bidaia literatura uztartzen zituenTangerko ametsak (Erein) eleberrian. In-triga, miseria eta immigrazioari helduzien idazle bizkaitarrak.

Iraganeko izenenlabirintoan

2011-06-03. Mundu desberdinetarabidaiatzen duen lagun koadrila baten is-torioa abiapuntu gisa hartuta, Elkar ar-gitaletxearen Multibidaiariak bilduma

estreinatu zuen Fernando Morillok, binobelarekin. Lehoien dantza. Grezia: jo-lasa eta odola eta Heriotzaren soinekoa. Ja-ponia: ezpata, ispilua eta harribitxia dirakaleratutako liburuen izenak.

Sentimenduak ipuinetan

2011-06-03. Sentipuinak bilduma ka-leratu zuen Elkarrek, sentimenduaklantzeko haurrei zuzendutako ipuinakjasotzen ditu. Lau liburu plazaratu zi-tuzten iaz arte, Begoña Ibarrola idazlebilbotarrak gazteleraz idatzita etaMiren Agur Meabek euskarara itzulita.

Giltza ipuina eta beste hiru

2011-06-07. Arrate Egañak LizardiSaria irabazi zuen Giltza ipuinarekin.Ereinek plazaratu zuen Auskalo bil-duman. Liburuko marrazkiak Mari-mar Agirrek egin zituen. Haur etagazteei zuzendutako beste hiru liburuaurkeztu zituen Erein argitaletxeak:Begoña Durrutyren Mitxitxi Marriau,Antton Kazabonen Feli eta Filo (JonZabaletaren marrazkie osatua) eta An-drea Camilleri siziliarraren Gauarenusaina (Josu Zabaletak euskaratua).

K R O N O L O G I A literatura

127

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Hiru Maria nobelatuak eta bitsa poemetan

2011-04-11. Espainiako kritika saria irabazi zuten Arantxa Urretabizkaiak, 3 Mariak (Erein) lanarekin eta Miren Agur Meabek, Bitsa Eskuetan (Susa)poema liburuarekin. Urretabizkaiaren nobelak gaztetatik elkar ezagutzenduten 80 urteko hiru emakumeren istorioa kontatzen du. Bitsa eskuetanenbere alderdi intimoenak agertu ditu Meabe poetak.

Arantxa Urretabizkaia, 3 Mariak (Erein) liburuaren egilea. ARGAZKIA: HIRU TXULO

Page 8: Literatura - 2011

Pertsonaia femeninoakaztertuak

2011-09-03. Gema Lasartek 1979tik2009ra bitartean emakumeek idatzitako27 eleberritako pertsonaia protagonistafemeninoak aztertu zituen bere doktoretesian, generoaren gaineko diskurtsoakanalizatuz. Mari Jose Olaziregik zuzen-dutako tesiak Pertsonaia protagonista fe-meninoen ezaugarriak eta bilakaera euskalnarratiba garaikidean titulua du.

17 idazle haur etagazteentzako

2011-09-20. Xabier Etxaniz Erle etaManu Lopez Gaseniren zuzendaritza-pean idatzi da Egungo Euskal Haur etaGazte Literaturaren Historia liburua. Li-buruan hamazazpi idazleren obrak az-tertuak dira, tartean, Mariasun Landa,Bernardo Atxaga eta Anjel Lertxundire-nak, haur eta gazte generoa hobeto eza-gutzeko helburuarekin. Bildumaren zu-zendaria Jon Kortazar da.

Karlos Zabala itzultzaileasaritua berriz ere

2011-10-03. Zubi bat drinaren gaineanlanagatik irabazi zuen itzulpen sariaKarlos Zabalak. Literatura lanaren ilus-trazioa, Bombastica Naturalis lanagatik,Iban Barrenetxeak. Gaztelaniazko saia-kera, Diarios 1999-2003 liburuagatik,Iñaki Uriartek.

Lau kantari lau haizetara

2011-10-05. Beñat Achiary, MikelLaboa, Imanol Larzabal eta Ruper Or-dorikaren ibilbideak ditu ardatz JuanGorostidiren Lau kantari saiakerak(Pamiela).

Iraganeko ahots ozenakerrepikan

2011-10-05. 1990eko hamarkadanmilaka euskal gaztek egin zioten uko ar-madara joateari, belaunaldia markatukozuen intsumisio mugimendu anitzarihasiera emanaz. Edurne Elizondo kaze-tariak Ez dugu nahi. Intsumisioaren aho-tsak Euskal Herrian liburua argitaratuzuen gai hori hizpide, Txalaparta-Gatu-zain argitaletxeekin.

Ezkatak larrutu ostean,Scannerra

2011-10-07. Leire Bilbaok Scanner bi-garren poema liburua kaleratu zuenSusa argitaletxearekin. Duela bost urteEzkatak argitaratu ostean, plantea-mendu berriarekin itzuli zen poeta on-darrutarra. Lan berri hau sei ataletan ba-natuta dago eta identitatea da denakbatzen dituen haria.

Gauza guztiak liburubatean

2011-10-19. Rafa Egigurenek Txinaprotagonistatzat duen Gauza guztiak li-

burua kaleratu zuen Pamiela argitale-txearen eskutik. Egiguren, duela 25urte herrialde asiarrera eginiko bidaianbizitakoaren oroitzapenez baliatu zen,hango kultura eta bizi izan duen eralda-keta islatzeko.

Euskadi Saria

2011-10-20. Ur Apalategik irabazizuen narratibako Euskadi Saria, Fikzioa-ren izterrak (Susa) liburuarekin. Epaima-haikideen iritziz, zazpi ipuinez osatu-riko bilduma horretan, maisutasunezerakusten ditu Apalategik giza harre-manen argi-ilunak; botere nahiak, arra-kastaren obsesioa, amodio kontu gataz-katsuak, hizkuntz konplexuak.Euskarazko haur eta gazte literaturakoEuskadi Saria, bestalde, Miren AgurMeabek jaso zuen, Errepidea (Erein) la-narekin. Gaztelaniazko Euskadi Sarieidagokienez, Jon Bilbaok irabazi zuennarratibakoa, Bajo el influjo del cometa li-buruarekin. Haur eta gazte literatura-koa, aldiz, hutsik geratu zen.

Susaren ekimen berria

2011-11-04. Susa argitaletxeak 142 li-buru jarri zituen salgai e-book forma-tuan Internet bidez. Susaren katalogokobi bilduma nagusiak, poesia eta narra-tiba daude eskuragarri, bakoitza 3,54eurotan. Horietatik bi euro idazlearen-tzat izango dira, bat argitaletxearentzateta gainontzekoa BEZari dagokio. Susa-

literatura K R O N O L O G I A

128

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

2011-11-23. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzaren gutuna jasozuen Eusko Jaurlaritzak eta bertan adierazi zion Joseba Sa-rrionandiak ez zuela auzirik irekita. Ondorioz, SarrionandiakEuskadi Sariari dagozkion 18.000 euroak jaso zituen Moroakgara behelaino artean? lanarengatik.

Auzitegi Nazionaleko gutunaren berri jakin bezain laster,Sarrionandiaren familiak gogor kritikatu zuen Jaurlaritzarenjarrera, eta idazlearen erabilpen politikoa egin izana salatuzuen. Idazlearen familiaren abokatuak, Jon Artatxok, Jaurla-ritzaren jarrera arbitrarioa salatu zuen, inolako oinarri juridi-korik gabe hartu zuelako dirurik ez emateko erabakia. Bes-talde, Sarrionandiaren senideek azken hilabete hauekzoramena izan direla azaldu zuten eta barkamena eskatzekoexijitu zioten Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgelli.

ʻMoroak gara behelaino artean?ʼ Euskadi Saria diruztatua azkenik

Moroak gara behelaino artean? saritu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sariaren dirua (18.000 euro) Joseba

Sarrionandiari ez ematea erabaki zuen. Jaurlaritzak “Iurretako idazleak bere egoera Espainiako Justiziaren aurrean

erregularizatu arte ez du sariaren dirua jasoko” adierazi zuen. Gero, EAEko Gobernuak erabakia aldatu zuen.

Page 9: Literatura - 2011

129

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

ren eskaintzaren beste berritasun batdeskarga librearen aldeko apustua da.Erabiltzaileak liburu elektronikoak pdfedo epub formatuan jaitsi ditzake etagero erabaki erosiko duen ala ez. He-mendik aurrera argitaletxeak papereanargitaratzen dituen lan guztiak formatuelektronikoan ere eskainiko ditu.

Dabilen eleari goroldiorik ez

2011-11-10. Mariasun Landa idazleak2011ko Dabilen Elea saria jaso zuenDonostian ospatutako Euskal Liburua-ren Gauan. Antolatzaileek Landak haurliteraturaren inguruan egindako lanaazpimarratu zuten. Nerea Txapartegi,Donostiako Kultura eta Euskara zine-gotziaren esanetan, berritzailea izan dahaur eta gazte literaturaren arloan.

Gartzelatik kartzelara

2011-11-11. Kartzelako poemak izenbu-rua du Joseba Sarrionandiak 1992anplazaratutako Gartzelako poemak (Susa)liburuaren berrargitarapenak. 1980tik1985era bitartean idatzi zituen liburuhorretako poemak Sarrionandiak, preso

zegoela. Liburua funtsean berbera delaesan zuen Gorka Arrese editoreak. Be-rrikuntzetako bat Jose Luis Otamendikidatzitako Ezikusia egin dakioke itsasoari?hitzaurrea da. Halaber, liburura ekarrigabe zeuden eta Sarrionandiak galduakzituen zortzi poema ere bildu zituztenPost Scriptum atalean.

Fernando Morillok Gauminargitaletxea sortu zuen

2011-11-25. Fernando Morillo idaz-leak Gaumin argitaletxea sortu zuen.Irakurleek, batik bat gazteek, literatu-raz gozatzea du helburu, irakurtzeabehar gisa ez sentitzea. Berak idatzi-tako lau libururekin hasi zuen ibilbi-dea argitaletxe berriak.

Izagirrek portualdeangirotu zuen nobela

2011-12-01. Koldo Izagirrek gazte ze-larik, 1977an, Pasaia inguruan ezagutu-tako giroa islatu du Egarri egunak por-tualdean (Susa) nobelan. Idazlea danarratzailea, baina Izagirrek esan zuen,ez dela eleberri autobiografikoa: “Prota-

gonistak ez dauka izenik, eta, beraz, be-launaldi hartako edozein identifika dai-teke harekin, egoera berdintsuan biziizandako edozein” esan zuen Izagirrek.

Twist erritmora

2011-11-20. 1980ko hamarkadankokatu zuen Harkaitz Canok Twist(Susa) eleberria. Denborari dagokio-nez, joan- etorri bat dago nobelan. Jo-xean Lasa eta Joxi Zabalaren antzera,bahitu, torturatu, hil eta desagerraraziegiten dituzte Canoren eleberriko fik-ziozko protagonistak diren XabierSoto eta Kepa Zeberio. Hauen gertae-ren kontakizunaz gain, adiskide zutenDiego Lazkanoren pentsamenduekhartu dute eleberriaren zati handia.

Xabier Leteren biografia

2011-11-02. Xabier Letek elkarrizke-tetan esandakoak bilduz, haren(Auto)biografia idatzi zuen Inazio Muji-kak. 1991tik aurrerako elkarrizketakizan zituen oinarri, eta horietan Letekesandakoak jaso, atondu eta liburua ar-gitaratu zuen Alberdaniarekin.

2011-02-02. Vargas Llosa Leonen eskutik. Santi Leoneidazleak Mario Vargas Llosa nobel saridunaren Pantaleón y lasvisitadoras nobela (Pantaleon eta bisitariak) euskaratu zuen,Jokin Zaitegi saria irabazi ostean.

.2011-02-21. AHT nobelatua Mendigurenen eskutik. XabierMendiguren Elizegik Sakoneta (Elkar) plazaratu zuen, Abia-dura Handiko Trena (AHT) gai nagusi duen eleberria.

2011-04-19. Biodiskografiak letretan. Iban Zalduak Biodis-kografiak (Erein) liburua argitaratu zuen; 39 talderen dis-koak hartu, eta bakoitzarekin ipuin bat idatzi zuen.

2011-05-06. Spray literaturan. Paddy Rekalde idazledeustuarrak bigarren poema liburua plazaratu zuen, Sprayizenburuaz (Susa).

2011-06-07. Haserretuak engaiatuak. Haserretu Zaitezte!manifestuaren arrakastaren ostean, konpromisoa hartu behardela aldarrikatu zuen Sthephane Hesselek Konprometitu Zai-tezte! liburuan. Denonartean argitaletxeak argitaratu zueneuskaraz.

2011-09-27. Ametsak ETA ametsak. Etakideen ametsak libu-rua argitaratu zuen Markos Zapiainek Elkar argitaletxeare-kin. Hainbat idazlek literaturan protagonista egin dituztenetakideek zer amets klase dituzten aztertu du. Urriaren 27anaurkeztu zuen prentsaurrekoan.

2011-09-29. Urak jaisten dira Altzatik. Joan Mari IrigoienekUr arreak, ur garbiak eleberria plazaratu zuen Elkar argitale-txearekin.

Labur-labur

K R O N O L O G I A literatura

Page 10: Literatura - 2011

l i t e ra tu ra I R I T Z I A K

130

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Gema LasarteIdazlea

Aitziber AlonsoIlustratzailea

Emakumeenliteratura aztergai

i ez naiz sarien aldekoa, eztakontrakoa ere. Sariak begi

onez ikusten ditut, baina beraien ba-lioa erlatibizatu egin behar dela ustedut; hau da, niretzat saria, gertaki-zun sozial gisa, onuragarria da orohar, literatura gizarteratzen lagun-tzen baitu, literaturari buruz min-tzarazten baitu (...) Baina sari batekegia esaten al du literaturaren kali-tateaz? Ez. Erakutsiko du joera bat,erakutsiko du epaimahai baten mo-mentu bateko alkimia, baina ez duegia esaten. Sarien historia uniber-tsala injustiziaz beteta dago, bainalasai hartu behar da, dramatizatugabe. Sariak injustuak direla? Bai,noski, gehienetan, baina zer egingozaio... Nik uste dut hobe dela era-kunde bat edukitzea, nahiz eta zu-zena ez izan, horrek behitzat era-kundearen kontra joateko etaerakundearen kontra zure izaeraeraikitzeko aukera ematen baitizu:erakunde hori ez badago dena ahul-tzen da.

Beterriko Liburua, 2011-01-15

Sariak erlatibizatubeharraz

lustratzailearentzat, album ba-tean lan egitea gozamen handia

da normalean, eta idazlearekin pare-parean lan egiteko aukera. Baina argi-taletxeak ere ulertzen ditut. Irakur-leek –gurasoak gehienbat, haiekbaitira liburuen erosleak– oraindik ezdute ohitura handirik mota horretakoliburuak irakurtzeko. Badakizu…testu gutxi dutelako. Baina irudiakirakurtzen ere ikasi behar dugu. Nibaikorra naiz, eta uste dut denborare-kin ikasiko dugula liburu mota haue-taz gozatzen; eta ez bakarrik umeek.

Berria, 2011-05-25

“Irudiak irakurtzenikasi behar dugu”

izartean gertatzen ari direngauzak kontatzen ari dira ema-

kume idazleak. Zergatik, Panpoxetikhona konstantea izan da. Esate ba-tera, Karmele Jaioren Musika aireaneleberrian ikusten da emakume za-harrak zertan pentsatzen ari diren,zerk kezkatzen dituen. Elenak, pro-tagonistak, senarra hiltzean desku-britu du bakarrik bizitzea gustatzenzaiola. (...) Emakumeek ez dute in-darkeria sinbolikoa legitimatu, etauste dut horren jakinaren gaineanegin dutela, beraien ikusgarritasunaeta legitimitatea eskatzen ari direnemakumeak baitira. Genero indarke-riaren gaia, beharbada, beldurragatikez da azaldu. Gai delikatua eta trau-matikoa da, kudeatzen oso zaila. Ai-tziber Etxeberriak Tango Urdinan osoondo lortu du, hala ere. (...) Ez daerraza. Kontu handiarekin idatzibehar da sinesgarri izan dadin. Ko-munikabideak oso gainean daude etahori errealitatera jaitsi eta ikusaraz-tea oso zaila da.

ARGIA, 2011-09-04

Ur ApalategiIdazlea

G

I

N

DA

NIB

LAN

CO

Aingeru EpaltzaIdazlea

enero beltzean benetako mai-sulanak dauden arren, hemen

exijentzia literario eskasarekin lotuizan ditugu, eta aurreiritzi hutsaga-tik, azpigenero gisa hartu izan da.(...) Aurreiritzi sozio-politikoak erebadaude. Nobela beltzean uniforma-tuak ageri dira, legearen alde lan egi-ten duen jendea dago, eta litekeenada horrek kontraesanak sortzea eus-kal literaturako hainbat idazle etairakurleri.

El Diario Vasco, 2011-02-04

Aurreiritziak

G

DA

NIB

LAN

CO

Page 11: Literatura - 2011

I R I T Z I A K E T A D A T U A K literatura

131

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

Page 12: Literatura - 2011

literatura I R I T Z I A K

132

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

omikiak merezi duen tokia du gi-zartean, ez gehiago, ez gutxiago. Ez

naiz hasiko esaten komikiari ez zaiola ka-surik egiten, komiki gehiago publikatuahal direla... hori gertatuko delako azal-duko balitz publiko askoz ere zabalagobatengana iritsiko litzatekeen autore bat.Komikia afizio minoritarioa da, munduosoan gainera. Japonia dago, Frantzia,baina bestelakoan… Kexatzearekin ezdugu ezer lortuko. Komiki onak egitensaiatu behar gara, horrela lortuko dugugarrantzia gehiago izatea. Autore bakoi-

tzak bere sentitzeko modua izango du. Ni-retzat, komikia da pelikula merke-merkebat bezalakoa, baina era berean, aurrekontugutxirekin egin ahal duzu nahi duzuna:alzheimerra duten bi aitona zaharren isto-rioa; edo zientzia fikziozkoa, espazio-on-tziekin... dena prezio igualean. Hori duona komikiak. Nik buruan mugimenduadut, pelikula bat. Ez da kasualitatea bideo-klipak egitea [Sexty Sexers taldearentzat,besteak beste].

ARGIA.com, 2011-07-20

“Komikiakmerezi duenlekua du”

Joseba Larratxekomikigilea

eti dago zerbait hemen [etxeko liburutegian, kon-tsultarako lanak dauden apalategian] begiratu be-

harrekoa, baina, egia esanda, Interneten daukagugehien-gehiena jadanik, eta, horregatik, kendu egin di-tugu liburu horietariko batzuk. (...) Niri gune miraga-rriak iruditzen zaizkit liburutegiak. Etxeetakoak bai,baina, batez ere, publikoak, egoera onean baldin ba-daude behintzat. Ez dakit inoiz utziko diodan liburuakerosteari, badut-eta fetitxismo puntu bat liburuekin,baina gustura hartuko nuke liburu elektronikoa ere.Leku arazo bat konponduko genuke. Eta gure liburute-gia izan daiteke interesgarria, baina liburutegi publi-koak dira balio dutenak.

Berria, 2011-01-15

Liburutegiak

Inma ErreaIdazlea

Bstatu espainiarrean izan dugun trantsizioan isiltasunituna egon dela salatzen da. Trantsizioa pasa genuela

gertatutako sarraski horien dolua pasa gabe, eta dolu horiliteraturak bereziki egin du bere. Gaur egunean, gainera,sinesten da fikzioak historiaren aurrean egiatiago izatekogaitasuna duela, historia ez ofiziala kontatzeko gaitasuna.Nietzschek esan bezala, historia monumentala baztertueta biktimen historia kontatu behar dugu. Maiuskulazidazten den Historia batetik, minuskulaz idazten den his-toriara pasa gara, mikrohistoriara, eta idazketa horrek,gainera, funtzio etikoa du. Zertarako oroitu? Ba AleidaAsmannek esaten duen bezala, iraganeko basakeria horiekberriro gerta ez daitezen.

Euskonews & Media, 2011-07-11

Isiltasun ituna

Mari Jose OlaziregiIdazle, irakasle eta literatur kritikaria

E

KD

AN

IB

LAN

CO

JOS

US

AN

TES

TEB

AN

Page 13: Literatura - 2011

I R I T Z I A K literatura

133

Eu

sk

al

Ku

ltu

ra

re

n U

rte

ka

ria

20

11-

20

12

ikzioa beharrezkoa da bizitzan.Zientziak eskaintzen dizkigun au-

rrerapenak beharrezkoak dira, errealita-tea aldatu egiten dutelako, baina era be-rean gizakiak leihoak eta ateak beharditu, bizitza eskasa egiten zaio, beste bi-zitza batzuk bizi nahi ditu, berdin du li-

teratura, zinea, musikaren bidez badaere. Zerbait atera, hegan egin, amestubehar du, jakinda, hori bai, gezurra dela.Egiak beharrezkoak dira baina gezurrakere bai, bizitzen laguntzen diguten fik-zioak, alegia.

ON, 2011-09-12

“Gezurrak beharrezkoak dira”

Mariasun LandaIdazlea

alaiaren arabera, nork, noiz eta nola esaten duen,aldatu egiten da esana, nahiz eta gauza bera esan,

edo esan nahi izan. Horixe da literaturaren misterioa,esanda dagoen horri beste forma bat ematea. Eta horixeda idazlearen ustea: lehenik esanda dagoenari bestelakoforma bat ematea, berez, zerbait berri esatea dela sines-tea. (...) Idazleren konpromiso politiko edo soziala osomugatuta baldin badago ere, eta konpromiso hori artis-tikoaren bidetik erakusten badu ere, lan artistikoakegingo du konpromisoa inportante. (...) Jakin eginbehar da Xuxen baliabide bat dela, alderdi on asko di-tuena; baina beti “amen, amen”ka jardunez gero, ehu-neko ehunean hari ameto emanez, malo, etsai bihur li-teke. Ikaslearen buruko sisteman, Xuxenek gorritzenduen guztia txarra da, okerra. Baina ez da, ordea.

Administrazioa Euskaraz, 2011-06-21

Idazlearen eginbeharra

Anjel LertxundiIdazlea

Tailtasunak esploratzen jarraitzeko erakarpen direnliburu ilustratu asko daude. Heldu askok ez dakite

hitzik gabeko liburu horiek irakurtzen, inozentzia etagaitasun hori galdu dutelako. Horregatik dira zenbaitguraso mesfidatiak ilustrazioz soilik osatutako argitalpe-nekiko.

Irakurtzen denok ikasten dugu, hitz egiten ere bai,baina irudiak begiratzen ez hainbestek. Hitz gutxiko li-buruak ez du zertan sinplea izan behar; are gehiago, al-derantziz izango da askotan.

Egia da euskal literaturan ez dela [liburu ilustratuen al-deko] apusturik egiten, materialen edizioa nahiko ga-restia baita. Mundu anglosaxoian eta AEBetan liburuilustratua unibertsitatean ere ikasten da. Hemen mesfi-datiagoak gara irakaskuntzan sartzeko garaian.

Diario de Noticias de Alava, 2011-06-06

Inozentzia

Mikel AyerbeIrakaslea eta haur eta gazte literaturan aditua

Z

FAR

GA

ZK

IP

RE

SS

DA

NIB

LAN

CO

Page 14: Literatura - 2011