lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat...

12
Taldearen eragina hizkuntz irakaskuntzan lñaki Pikabea Sarrera Hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki euskararenean, irakasleok makina bat bider aipatu, azaldu, aztertu, eztabaidatu, lardaskatu, goraipatu, mada- rikatu ... izan dugu zenbait gai nagusi: mailaketa, edukiak, metodologia, hizkuntz gaitasunak, ikus-entzunezko baliabideak, ebaluaketa ... eta abar luze bat. Hala ere, zerrenda aberats honetan apenas agertzen zaigun azter- gai gisa eguneroko klasean berebiziko garrantzia duen gai bat: taldea. Talde batek bere jaiotza, bizitza eta heriotza du, guztiok bezelaxe (oker ez banago); baita bere nortasun eta ezaugarriak ere. Taldearen izakera ez da aldez aurretik sorturik dagoen zerbait, irakasleari eskuetara heltzen zaion errealitate osatu, tinko eta mugiezina; ezta pentsatu ere. Talde baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den zer- bait dugu. Ondorengo lerroetan hizkuntz irakaskuntzan taldeak izan dezakeen eragina aipatzen eta aztertzen ahaleginduko gara eta, aldi berean, gogorazten ira- kasleok dugun erantzukizuna eta gaitasuna talde-dinarnizatzaile garen neu- rrian. Ta/de Zalantzarik ez dago talde baten errendimenduaren funtsezko arrazoi bat errendimendua talde-elkartasuna dela. Makina bat ikerketa-lanen ondorioz, ikaskuntzaren edozein arlotan talde bateratu eta heldu batek emaitza hobe eta azkarra- goak eskuratzen dituela frogatu izan da; eta hizkuntz irakaskuntzan ere beste hainbeste .. 1 irudian zehazten dira talde-elkartasunean eragina duten faktore nagusienak. 65 lrudi hau ikusitakoan, bi ideia azpimarratu nahi nituzke: 1Talde-elkartasuna (eta, beraz, errendimendua) ez dago huts-hutsik ira- kasle/zuzendariaren esku. 2 Hala ere, irakasle/zuzendariak zerikusi aparta izan dezake arlo honetan. ZUTABE 25 (1991), 65-76 orr.

Transcript of lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat...

Page 1: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

Taldearen eragina hizkuntzirakaskuntzan

lñaki Pikabea

Sarrera Hizkuntzen irakaskuntzan, eta bereziki euskararenean, irakasleok makinabat bider aipatu, azaldu, aztertu, eztabaidatu, lardaskatu, goraipatu, mada­rikatu ... izan dugu zenbait gai nagusi: mailaketa, edukiak, metodologia,hizkuntz gaitasunak, ikus-entzunezko baliabideak, ebaluaketa ... eta abarluze bat. Hala ere, zerrenda aberats honetan apenas agertzen zaigun azter­gai gisa eguneroko klasean berebiziko garrantzia duen gai bat: taldea.

Talde batek bere jaiotza, bizitza eta heriotza du, guztiok bezelaxe (okerez banago); baita bere nortasun eta ezaugarriak ere. Taldearen izakera ezda aldez aurretik sorturik dagoen zerbait, irakasleari eskuetara heltzenzaion errealitate osatu, tinko eta mugiezina; ezta pentsatu ere. Taldebaten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz(taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den zer­bait dugu.

Ondorengo lerroetan hizkuntz irakaskuntzan taldeak izan dezakeen eraginaaipatzen eta aztertzen ahaleginduko gara eta, aldi berean, gogorazten ira­kasleok dugun erantzukizuna eta gaitasuna talde-dinarnizatzaile garen neu­rrian.

Ta/de Zalantzarik ez dago talde baten errendimenduaren funtsezko arrazoi baterrendimendua talde-elkartasuna dela. Makina bat ikerketa-lanen ondorioz, ikaskuntzaren

edozein arlotan talde bateratu eta heldu batek emaitza hobe eta azkarra­goak eskuratzen dituela frogatu izan da; eta hizkuntz irakaskuntzan erebeste hainbeste .. 1 irudian zehazten dira talde-elkartasunean eragina dutenfaktore nagusienak.

65

lrudi hau ikusitakoan, bi ideia azpimarratu nahi nituzke:

1Talde-elkartasuna (eta, beraz, errendimendua) ez dago huts-hutsik ira­kasle/zuzendariaren esku.

2 Hala ere, irakasle/zuzendariak zerikusi aparta izan dezake arlo honetan.

ZUTABE 25 (1991 ), 65-76 orr.

Page 2: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

talde-errendimendua

•talde-elkartasuna(ren mende dago)

•talde-elkartasunaren eragileak

~~

norberaren behar eta itxa­ropenei taldeak ematendien erantzunaren mende

norberak taldearekikobizi duen garrantziaeta lotura

•hauen mende dago·~~ ..taldekideen artekoafektibitate-harrema­nen mende

taldekideen portaerarenaurrean irakasleakduen jokabidea

talde-disziplinatalde-morala

taldekideen artekokomunikazioarenmende

.1

Komunikazioazbi hitz

Komunikazioak osagai ugari ditu: hizkuntza, keinuak, hotsak, intentsita­tea, zeinuak; baita nahigabean kanporatzen direnak ere (izerdia, dardarak,irribarrea, etab.).

Kontutan hartu komunikazioa ez dela beti prozesu zuzen, argi eta erraza (ikus.2). Sarritan guk norbaiti adierazi nahi dioguna ez du entzuleak guk nahibezala ulertzen, baita alderantziz ere. Badago halako "deformazio-angelu"bat. Gertaera honen zergatiak ugari izan daitezke: zentzu-ugaritasuna (izer­diak, esate baterako, urduritasuna adieraz dezake, baita berotasuna ere, beste­rik gabe; irribarreak ere goxotasuna, ironía, adostasuna... eman dezake aditze­ra, besteak beste), entzulearen aurrejoera, esperientzia, interesak, etab.

.2

Komunikazioa gutxitan gertatzen da honela:

A ------------------------------~B

komunikatzailea jasotzailea

Maiz hauxe suertatzen da:

Ak adieraztenduena

komun~at~Ak adierazinahizuena

deformazio-angelua

~ B2 jaso zezakeena

66 Iñaki Pikabea

Page 3: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

lrakasle/zuzenda­ri jokabideak

Jokabide zorrotz etazehatza

Beraz, komunikazioak osagai dexente dituela begien bistan da, eta, maiz,nahasmendua franko sortzen da prozesu hauetan. Taldeetan, hain zuzen,nahasmenduak ugari izaten dira, batipat talde-lanean luzaroan ari behardenean (hizkuntz ikaskuntzan, esate baterako). Batetik, taldeak zereginnagusi bat du (hizkuntza landu), eta, bestetik, jendarteko harremanei tinkoeutsi behar zaie; hau da, bi arlo ditugu talde barruan: lan-arloa eta emozio­-arloa. Lanarekiko taldekideen afektibitate-aurrejoerek sekulako eraginaizan dezakete lanaren errendimendu eta sakontasunean. Gainera, taldebakoitzean talde-helburu eta helburu pertsonal ugari izaten dira. Helburuguztiok ez daude beti agerian, edo eta ez dira taldekide guztientzat ikusga­rriak. Beraz, badira ageriko helburuak eta ezkutukoak.

Komunikatzailea ez da askotan jabetzen komunikatzen duen guztiaz(gogoan izan inkonszienteki makina bat gauza burutzen ditugula). Esatebaterako, irakasle baten nahia eztabaida bati informazio objektiboa etaaberatsa eskaintzea izan daiteke, baina, bestalde, bere buruaren jakinduria­ren azalpen edo erakusketa huts eta harroa izan daiteke ikasleentzat.

Hona hemen komunikazio-prozesua nahas dezakeen zenbait faktore:

-eragozpen teknikoak (akustika eskasa, ahots-doinu ahula ...);-komunikatzailearen anbiguotasuna;-komunikazio j asotzailearen transferentziak (jasotzaileak komunikatzaile-ari bideratzea lehendik ezagugutako beste norbaitekiko sentimenduak);

-norberaren proiekzioa (besteri leporatzea norberak pentsatu edo sentitzenduena);

-esterotipia: bakoitzaren nortasuna aintzakotzat hartu gabe, taldekide guz­tiekin berdin jokatzea, ezaugarri pertsonalik ez balego bezala.

Lehentxeago aipatu dugu zuzendariak taldekideen aurrean har dezakeenjokabidea talde-kohesioan eragin aparta duen eragileetako bat dela.Hizkuntz irakasleak taldearen aurrean zuzendari edo koordinatzaile-lanakegiten dituenez, ondoren irakasleak taldearekiko izan ditzakeen jokabidenagusienak azalduko ditugu, jokabideon alde on eta txarrak aipatuz.

a. Eraugarriak

Taldearen dinamika erabat kontrolpean du irakasleak. Aginduak eman,helburuak ezarri eta, alde aurretik, den-dena azterturik dauka. Ikasleeimomentuan momentuko informazioa besterik ez die ematen.

b. Ondorioak

Epe motzean, errendimendu altua lortzen du jokabide honek; baina luzaro­ra begira, irakasleak eragiten duen presioz, ikasleak nekatu eta motelduegiten dira.

Egunak igaro ahala, ikasleak "ito" edo haserre daitezke eta irakaslearenaurkako jokabide ezkutu edo nabariak susma daitezke.

Ni izenordeak gu ordezkatzen du irakaslearen klaseko mintzaldietan.Honela, taldearen sormena eta ekimena oztopatu egiten da, eta espontanei­tatea baztertu. Zorrozki zuzendutako talde batek ez du indar eta iraunkor­tasun handirik; hauskor bilakatzen da.

Taldearen eragina hizkunt; irakaskuntran 67

Page 4: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

"Laissez-faire"jokabidea

Koordinatzaile­-jokabidea

68

c. Oharrak

Jokabide zorrotzen artean estilo desberdinetako aginkerak bereiz genitzake:

• Tiranoarena: "taldea ni naiz".• Jakintsuenarena: "taldeak kezkatzen nau, baina nik dakit hobekien talde­arentzat onena zer den".

• Iritzi-entzulearena: iritziak eta kritikak entzuten ditu, baita onartu erezenbaitetan; hala ere, garbi utziaz agintea berak duela.

• Pertsonalistarena: irakasleak ikasleekin bakarka harreman estuak ditu,baina taldekideen artekoak ez ditu bideratzen. Irakasleak ez du talde-gi­rorik bultzatzen. Taldearen izenean eta taldearen "onerako" berak har­tzen ditu erabakiak. Derrigorrezkotzat jotzen du bere burua.

a. Ezaugarriak

lrakasleak ez du parte hartzen gertaeretan; pasiboki jokatzen du. Jokabidehonen bultzatzaileek diotenez, taldea gai da bilatzen duena bere kasa esku­ratzeko, askatasunik badu. Irakasleak irakaskuntzan duen ezinbesteko pro­tagonismoari uko egiten dio, ahalik eta gutxien parte hartuz edo erabatkanpo mantenduz.

b. Ondorioak

Jokabide honek taldean intseguritate nabarmena zabaltzen du. Taldekideausartenengan noraeza sortzen du eta ahulenengan, astera, kezka eta bel­durra. Ondorioz, taldekideak sakabanatu, taldea desegin, taldetxoak sortueta tira-bira latzak sor daitezke, azkenik taldea desagertuz.

Ondorioak, beraz, jokabide zorrotzak eragindakoen antzekoak <lira.Bietantaldea eta bere premiak ez dira serioski kontutan hartu, heldutasunezjokatu gabe.

a. Ezaugarriak

Irakasleak, taldeko zuzendari eta botereduna bada ere, taldearen aholkularieta koordinatzaile-lanak betetzen ditu. Ez du indarrez eta zorrozki joka­tzen. Egoerak eta arazoak bideratli egiten ditu, aldi berean taldeari prota­gonismoa eskainiz, bai eztabaidetan, bai erabakietan, taldeak pixkanakaheldutasuna lortuz. Irakasleak taldeko prozesua, tira-birak, joerak, kezkaketa gorabeherak ikusi eta aztertzen ditu, bide batez, arazoen aurrean taldeosoaren erantzukizuna eskatuz. Azken batean, taldea bere kasa laneanjarraitzeko adina heldutasun lortu nahi bait du.

Taldekideen autodeterminaziorako eta desarroilorako eskubidea errespeta­tu eta bultzatu egiten da. Taldean, hizkuntzaz gain, beste zenbait gauza ereikasten da:

-elkarren iritziak entzuten,-ikuspegi desberdinak onartzen,-gainerakoen interesa gurearen parean jartzen,-norberaren iritziak defendatzera ausartzen,-eztabaidatzen,-ondorioak zehazten,-arauak erabakitzen.

lñaki Pikabea

Page 5: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

Ta/de helduarekikojokabidea

Irakasle/zuzendariak ez ditu erabakiak aldez aurretik hartu behar; taldeariaukeraketa hori bideratzea eta laguntzea da bere eginkizuna, eta erabakiakhartutakoan, bete eraztea.

b. Ondorioak

Talde-sentimendua nagusitzen da, nahiz eta irakaslea ez egon. "Gutasuna",espontaneitatea eta elkarlanerako joera begien bistakoak <lira.Arazo guz­tiak talde-arazotzat jotzen <liraeta talde mailan hartzen <liraerabakiak.

Halako taldeak iraupen luzekoak <lira.

a. Ezaugarriok

Zuzendaritza taldearen esku geratzen da, ez bakar baten esku. Talde osoakdu eginbeharrekoen ardura eta erantzukizuna. Horretarako, ezinbestekoada taldekideek elkarren ezagutza sakona izatea, baita taldearen gaitasun,akats, adostasun eta ikuspegi desberdinak ere. Taldekideak ez <liraitxura­kerietan eta sasi-adostasunetan ibiltzen. Bai talde barruko iritzi eta izakeraugariak, bai gatazkak onartzeak eta ezagutzeak taldeak heldutasun mailabikaina duela adierazten du.

b. Ondorioak

Horrelako taldeetan, taldekideek jokabide desberdinak burutzen dituztebeharren eta norberaren gaitasunen arabera. Talde batek zuzendaritza rnai­lako premia ugariak dituenez, eta pertsona bakar batek ezin dienez deneierantzun, funtzio horiek banatu eta taldekideek txandaka betetzen dituzte.Rolak ugari <liraeta naturaltasunez jokatzen du jendeak. Elkarren premiaukaezina da eta talde-lanean ahalegintzen <liraarazoak gainditzen.

Zenbait ondorio Zuzendari/irakaslearen jokabidee; zenbait ondorio: noiz/zertarako ego­kiak-Jokabide zorrotza

• Talde sortuberri batean, ikasleak ingurune jakin bat izan dezan harrema­netan hasteko aproposa.

• Ikasle lotsatiekin, agindu zehatzak bete eraziz bere buruaren berri emandezan. Hala ere, desegokia luzaroan mantenduz gero.

-í'Laissez-faire "jokabidea

• Talde batek irakasle berri bat duenean, azken honek ezagutu dezan taldekogiro eta dinarnika zein den, ondoren bere lana hobe burntu ahal izateko.

-Koordinaizaile-jokabidea

• Taldekideek elkarren artean lotura sendoak dituztenean, taldeari errespe-tua zor diotenean eta bertako kide izateaz harro direnean.

• Irakaskuntzarako egoerarik onena.

-Talde helduarekiko jokabidea

• Taldea oso heldua denean, bere kasa helburuak lortzeko gai dela ikustendenean.

• Zuzendari/irakasle-figura sobran legoke.

Taldeareneraginahizkuntz irakaskuntran 69

Page 6: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

Talde-jokabideak Orain arte zuzendari/irakasleen jokabide nagusienak azaldu baditugu ere,zeresanik ez dago jarrera hauek taldeetan nolabaiteko erantzun desberdi­nak sorterazten dituztela.

Talde bakoitzak, denbora pasa ahala, bere izakera eta jokabide propioa du,gainerako taldeetatik desberdintzen duena. Jokabideok nolabait sailka dai­tezke, eta oinarritzat bi puntu hartuko ditugu: produkrloarekiko taldeakduen grina batetik, eta giza harremanetarako interesa bestetik. Bi oina­rrion arteko lotura estu edo lasaiak talde-jokabide desberdinak eragingoditu. Jokabideok alderatuz, bost talde-mota nagusi aurki genitzake (ikusazalpen grafikoa: .3).

TALDE-MOTAK

handia

.1/1o 10/1o.

GIZA HARREMANETA­RAKO INTERESA

lagun-taldea lagun-taldeheldu etalangilea

5/5lan-taldeelkartua

axolagabea.1/1

langilea10/1.

.3

eskasa handia

PRODUKZIOAREKIKOINTERESA

Laburki, talde-mota nagusien ezaugarriak nolabait azalduko ditugu:

a. Talde ajolagabea (111)

• Helburuak lortzeko interes ahulekoa;• berriketa eta eztabaidetarako gogorik eza;• isilaldiak nagusi;• pasibitatea;• elkarren zain;• betebeharrak nolabait baztertu egiten dira (beste gai batzuetara ihes egi­nez, nekea aitzakiatzat hartuz, etab.);

• gorputz-jarrerak interes eta gogorik eza azaltzen du (leihoetara edo hor­metara begira, eserlekuetan erdi etzanda jarriaz, etab.);

70 Iñaki Pikabea

Page 7: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

• lan-giro eskasa nekez sortzen da eta eginbeharrak aurki amaitzen dira;• norberaren konpromezua baztertzeko, taldeko norbaiten esku uzten diramaiz erabaki guztiak.

b. Lagun-taldea (1110)

• Lagun-giro ona da helburu ezkutua;• tira-birak argitu eta konpondu beharrean estali egiten dira;• adostasuna nagusitzen da;• edozein kritika-izpi isilerazi egiten da;• agintea edo boterea duenak erraz bidera dezake honelako talde bat;• denek dute hitz egiteko aukera; hori da bultzatzen dena, baina eztabaida-ra ailegatu gabe;

• eztabaidak eta arazoak taldearen girorako kaltegarritzat jotzen dituzte;• taldekideak inolaz ere ez mintzea da helburuetako bat;• itxuraz talde lasaia eta zoriontsua da;• emaitza onak lortzea edo hobetzea ez dute aintzakotzat hartzen;• itxurazko elkartasuna gauza guztien gainetik;• lanean aritu ordez, beste ezertan aritzea da taldeon ezaugarrietako bat.

c. Talde langilea (1011)

• Helburua lana nola edo hala betetzea da, gainerako guztia sobran dago(giroa, taldekideen arteko harremanak ...);

• taldeko boterea nork izango duen erabakitzeko sekulako borroka suma­tzen da, agerian nahiz ezkutuan;

• tira-biren ondorioz, taldetxoak sortzen dira;• agintea eskuratzeko grina du(t)enak asko hitz egiten du(te), zakarki min­tzatzen da/dira, koordinatzaile-lanak burutzeko bere(n) burua eskaintzendu(te);

• taldekideen agintea duenari bideratzen dizkiote proposamenak, ez gaine­rakoei;

• taldekideen artean harreman handirik ez dago, edo besteen iritzien kon­trako jarrerak dira nagusi.

d. Lan-talde elkartua (515)

• Lan-helburua bete nahi izaten da, baina inoren sentimenduei kalterik egingabe;

• gehiengoaren iritziak gauzatzen dira; kontrako iritzien jabe direnak nahi­gabetuez gero, honen trukean baztertuak izan direnentzako ordezko zer­bait bilatzen du gehiengoak;

• honela jokatuz, taldea jabetzen da ez dituela emaitza onenak eskuratuko,baina lortutakoak nahikotzat joko ditu;

• talde mailako asmo eta egitarauak elkarren arteko konpromezuen ondo-riotzat jotzen dira.

e. Lagun-talde heldu eta langilea (10110)

• Taldekide guztiak konprometiturik eta interesaturik agertzen dira;• bai lan-helburua, bai taldekideen sentimenduak oso gogoan dituztedenek;

• buru-belarri iharduten dute guztiek, inor nagusitu gabe, eta baztertu gabe;

Taldearen eragina hizkuntz irakaskuntzan 71

Page 8: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

• helburua argi dago zein den; aldez aurretik guztiek eztabaidatua, hobetuaeta onartua izan bait da. Denak lortzeko prest ageri dira, kontrako iritziak(baleude) baztertuz;

• lan-giroa ukaezina da, giro on hau eragozten duen ezerk ez du luzaroanirauten;

• desadostasunak ugariak badira ere, normaltzat eta beharrezkotzat jotzen<lira.Gehiengoa nagusitzen da; bozketa-prerniarik gutxitan suertatzen da;

• norberak badaki bere iritzia entzuna eta kontutan hartua izan dela;• kritikak egiazkoak <lira,eta giro jatorrean egiten dira,• sentimenduak zuzen azaltzen dira; gainerakoenak ere gogoan izaren <lira;• taldeko zuzendaritza ez da soil-soilik bakar baten esku geratzen; guztiak<lira,tarteka, agintearen jabe;

• taldekideei, parte hartzeko nahia antzematen zaie;• arazoak beren osotasunean aztertzen <lira,konponbideak eta erantzukizu­na denen esku dagoela argi egonik.

Azken talde honek, ikaskuntz prozesu baterako aproposena denez, sakon­kiago azaltzea merezi du. Honi ekingo diogu, bada, hurrengo lerroetan.

Zer den ta/de Irakasle batek "oso talde ona/txarra daukat" esaten duenean, zer esan nahiefikaza eta zer du? Gutxi gorabehera denok ulertzen diogun arren, talde "ona"ren (efika-

ez za) eta "txarra"ren (inefikaza) ezaugarriak zeintzuk diren definitzen ahale­ginduko gara atal honetan. Aldi berean, ondorengo puntu eta azalpenakesku artean dugun/ditugun taldeak zer-nolakoak diren, eta gure asmoetatikhurbil ala urrun gabiltzan ohartzeko lagungarri izan daitezke.

Talde efikaza Talde inefikaza

1 . Lan-he/buruarekiko konpromezua

• Helburua argi daga eta guztiek • Helburua ez daga argi zein den,anartzen dute; ezta taldekide guztiek

• aurrez eztabaidatua izan da eta anartzen duten berau ere;bakaitzak bilatzen duena eta • badirudi zenbait kidek helburuegin behar duena begien desberdinak dituela eta horretarakabistan da. taldea baliabide huis bat besterik

ez dela;• tira-birak sarri gertatzen dira.

2. Giroa

• Tentsiarik eza eta adiskideta- • Axolagabekeria eta asperraldiaksun-giroa nabarmena da; nagusitzen dira; marmarrak, isiltasuna

• arazoak sortu ahala aztertzen edo tokiz kanpoko iharduerak suma-dira; !zen dira (egunkari-irakurketa...);

• inor ez da aspertzen, baina • tentsioak, jokabide zakar etaklasea ez da berriketa hutsa; itxurakeriak ikus daitezke;

• lan-giroa eta konpramezua • edozein lanetarako trabak noiznahiikusgarriak dira. sortzen dira.

3. Entzute-jokabidea

• Besterena aintzakotzat • Taldekideek ez diote elkarri entzuten;

72 Iñaki Pikabea

Page 9: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

hartzen da;• gai-zerrenda bati eta dinamikajakin bati jarraituz hitz egiten dubakoitzak, txandak errespetatuz,askatasun-giroan.

• gainerakoen ideiak ez dira kontutanhartzen;

• mintzatzen direnak taldearen aurreannolabaiteko itxura ematen ahalegin­tzen dira, ez beste ezertan.

4. Espresioa

• Askatasun-giroan, nahi hainbat • Bakar batzuek mugatzenaldiz parte hartzen dute kideek, dituzte espresio-aukerak;mamiak lantzen ari den gaiarekin • norberaren sentimenduak gordezerikusirik badu; egiten dira kanporatu beharrean,

• denek dute elkarren ideien eta taldearen kritika zorrotzen beldurrez.sentimenduen berri; gutxitanezkutatzen dira gertaerak.

5. Gatazkak

• Sortzean, aztertzeko joeradaga, nahiz eta giro goxoamomentuz desagertu;

• gutxiengoaren bazterketasoila ez da konponbide bat;

• arazoaren zergatietan sakontzenda, ahalik eta adostasun zaba­lena bilatzen delarik irtenbideaematerakoan.

6. Kritika

• Maiz agertzen da, baina girojatorrean;

• ez da norbaiti zuzendua, baiziketa "zerbaiti" (gertaera, jokabide).

7. Erabakitze-prozesua

• Ahalik eta aukera guztiak aztertuondoren hartzen dira erabakiak;

• erabateko adostasuna bilatzenahalegintzen da;

• gutxitan izaten da bozketenpremia.

8. Talde-prozesua

• Noizbehinka, talde-prozesuazautokritika bultzatzen da;

• zuzendaritza beharren araberaaldatuz doa; bakoitzaren izakeraeta gaitasunak kontutanhartu eta erabili egiten dira;

• eginbeharrak denek onartzendituzte eta heldutasunez bete.

• Ez da gauza sortzen diren iskanbilakbehar bezela bideratzeko. Batzuetangatazkak erabat isilarazten dira;besteetan, ordea, iskanbila biziaksortzen dira, taldea sakabanatuzeta egoera konponezinak eraginez.

• Halako taldeetan kritikakpertsonalismo-kutsu ikaragarria du,eta tentsio eta ondoeza sortzenduenez, baztertu egiten da.

• Azkarregi eztabaidatzen da;• sarritan ez dira aukera guztiakaztertzen;

• erabakiak erasokorrenekhartzen dituzte.

• Ez da hitz egin nahi izatentalde-prozesuaz;

• kritikak gainerakoentzat dira beti;• eginbeharrak ez daude argibanatuak, ezta onartuak ere.

Taldearen eraglna hizkuntz irakaskuntzan 73

Page 10: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

Ondorioak Betidanik esan izan da irakaslearen eginkizun nagusiena irakastea dela;nere ustez, ordea, ikas eraztea litzateke gure zeregina. Ez du ezer askorikbalio irakasten trebea den norbaiten ahaleginak, ikaslegoak ez baldin badubarneratzen eta erabiltzen irakatsi zaiona. Hortxe dago irakasle baten desa­fiorik zailena nere ustetan (motibaraztea, zirikatzea, Laneragitea, etab.).

Guzti honek taldeak, ikasteko garaian, sekulako ahalmena duela esan nahidu, eta gure lanetariko bat gaitasun horiek erabil eraztea eta suspertzea li­tzateke. Beraz, taldearen nortasun eta jokabideak egundoko garrantzia duikaskuntz prozesu batean (talde-elkartasunak, alegia), artikulu horrenhasieran esan bezala; eta batasun hau bideratzeko unean, irakasleak zere­gin eta zeresan aparta du.

"Talde majoa nahi nuke datorren kurtsoan". Uste dut horretan denok egon­go garela ados, baina zer da hori? Eta, nola lortu? Ene iritziz talde majoaespresioa erabiltzen dugunean talde efikaza esan nahi dugu. Hori nola lor­tzea da gure buruhaustea.

AHALIK ETA ERRENDIMENDURIK IRAKASLEARENJOKABIDE

HANDIENA(K) TALDE EFIKAZA(K) APROPOSA

\ zeraesanI zera esan /nahidu nahidu

.4

74

Zein da irakaslearen jokabiderik aproposena ahalik eta errendimendurikhandiena lortzeko talde batetik, hizkuntz irakaskuntzan bereziki?

Orain arte esandakoak kontutan hartuz eta nolabait laburtuz, taldea era­ginkor bilakatzeko irakasleak zer-nolako jokabidea mantendu beharduen azaltzen ahaleginduko gara. Adibidetzat, euskalduntzearen proze­su orokorrean zehar (bederatzi mailatan) zeintzuk liratekeen jokabideegokienak une bakoitzean adieraziko dugu, iritzi gisa (ikus .5).Iñaki Pikabea

Page 11: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

EGUNEROKOTASUNEANEUSKAL HIZTUN BILAKATZE­-PROZESUA Talde helduarekiko jokabidea

9.m

8.m

7.m

6.m

5.m

4.m

3.m

2.m

1.m

koordinatzaile-

EUSKALDUNTZEA

- - - - - - J_ _~- -1- - ~ - -t-_________J -j~okabid~ea.__

------------ -- -~--

- _ jokabide _ __ __,__

_ zorrotza -,__J

.5

Irudi honen arabera, behe-mailetarako aproposagoa litzateke irakasleak"jokabide zorrotza" kanporatzea edo, beste modu batera esanda, osozuzendua. Maila baxuetako hizkuntz maila eskasak ez du errazten ikasleenpartizipazio handirik talde-bizitzan; hori irakasleak onartu beharra du etakontutan hartu. Hala ere, ahal den neurrian ikasleen iharduera suspertzeneta bultzatzen ahalegindu beharko luke irakasleak eta, tarteka, koordina­tzaile bihurtzeko aukerarik balu, joka dezala paper hori ahal duen guztie­tan.

Bestetik, zenbat eta maila altuagoetan aritu, talde efikaz bat osatzeko, ego­kiago litzateke irakaslea koordinatzaile-roletik gertuago aritzea, zorrotza­renetik baino. Hizkuntz maila ez da oztopo ikasleak talde-prozesu oroko­rretan parte hartzeko (erabakitze-prozesuetan, kritika-uneetan, espresio­-azalpenetan ...) eta gaitasun hori (baita eskubide ere) suspertzea litzatekegure asmoetako bat, honen ondorioz hizkuntz errendimenduan emaitzaazkar eta hobeak lortzearren.

Azken urratsetan irakasleak koordinatzaile-lanak bete beharko lituzkebatipat, taldeak behar adinako autonomia izanik, talde heldua bilaka dadin.Talde heldu batek hizkuntz maila bikaina eskuratutakoan badu oraindikzeregin bat, euskaltegietatik kanpo burutu beharrekoa hain zuzen: bertakokideak beren eguneroko bizitzan euskal hiztun bihurtzea. Helburu honekaldaketa eta zailtasun latzak sortzen dizkionez makina bat bider ikasleari,taldea izan daiteke horretarako oinarri eta ardatz. Taldean babestuz, ikasleedo taldekideek behar duten indar, motibapen eta laguntza jaso dezakete,

Taldearen eragina hirkunt; irakaskuntzan 75

Page 12: lñaki Pikabea - ikasten.ikasbil.eus · baten nortasuna "zero"tik hasten da, eta makina bat eragileren ondorioz (taldekideak, irakaslea, ingurunea, e.a.) nola edo hala gorpuzten den

nork bere bizitza pixkanaka euskaldun dezan. Horretarako, taldeak sendoabehar du izan, iritzi eta ihardueretan aberats eta elkar ulertu eta girotzekogauza. Honelako talde batean irakasle-prerniarik ez dago; bai, ordea, tal­dekide ulerkorrena. Irakasleak, taldekide soil bat bilakatuz, beste edonorkadina eskain eta jaso dezake, ez gehiago, ezta gutxiago ere.

Urteetan zehar honelako zorioneko talde edo taldetxoak ezagutu izan ditu­gu euskaltegien inguruan. Taldeok, behin euskalduntzearen ikasketakburututakoan, prozesua guztiz bukatu nahian, eta kale gorriarekin topoegin ondoren, lagungarri eta osatzaile den zerbaiten premia nabarmenkibizi izaten dute eta, noraezean, zenbaitetan euskaltegiko azken urratsekotaldeak eman izan dio hutsune honi erantzuna. Baina halako talde bat sor­tzeko, ezinbestekoa izan da aldez aurretik kurtsoan/kurtsoetan zehar ira­kasleak "azpilan bat" egin izana, ikasle talde bat ikastalde heldu bat bila­katu ahal izateko.

Eta inork galdetuz gero, eta "laisser-faire" jokabidea noizko? Irakaslearenjokabide posible hau egokitzat joko genuke prozesu orokorreko zenbaitune zehatzetan; ez, ordea, epe luze baterako edo urrats jakin baterako.Egokitasun handirik ikusten ez badiogu ere, eman dezake zenbaitetanjoko polita talde barman.

Bestalde, irudiaz esandako guztia baliagarria da, ene iritziz, euskalduntze­-prozesuaz hitz egin beharrean, kurtso bakar bateko prozesuaz rnintzatzenbagara. Hau da, orohar, edozein urratsetako irakasle izanik ere, irakasleakmantendu beharko lituzkeen jokabideak berdintsuak lirateke.

Irakaslearen kurtso-hasierako jokabide zorrotz eta zehatza pixkanakakoordinatzaile-jokabideak ordezkatu beharko luke, honela taldea prozesu­ko protagonista bilakatuz eta ez irakaslea.

Ondorioen sail hau bukatzeko, erantsi nahi nuke irakaslearen jokabidedesberdinek izan ditzaketen eraginez esandako guztiak esanahi eta balioberbera duela edozein euskaltegitako zuzendariak irakasleekiko har ditza­keen jokabideez rnintzatuko bagina. Beraz, ez ahaztu irakaslearen jokabi­deak, neurri handi batean, efikaz bilaka badezake ikasleen taldea errendi­mendu hobea lortzearren, irakasle-taldea ere eraginkor eta heldu bihurtze­ko euskaltegietako zuzendariek zeregin aparta dutela beren egunerokolanean jokabide aproposenez baliatuz.

Azken galdera:zure ikasle-taldea(k) eta irakasle-taldea efikaza al da?Aztertzera gonbidatzen zaitut.

Albert, L.; P. Simon. Relaciones interpersonales.Herder.

Antons, K. Práctica de la dinámica de grupos.Herder.

Rice, A.K. El aprendizaje del liderazgo. Herder.

Shaw, M.E. La mediación y la solución de conflic­tos. Herder.

Bibliografía Argyris, C. El individuo dentro de la organización.Herder.

76 Iñaki Pikabea