Maquetación 1 - ONG Manos Unidas · III. kanpainako kartela X. k anp i o rtel. 6 kanpo harremanak...

24
L kanpaina memoria 2009ko GOSEAREN AURKAKO KANPAINA

Transcript of Maquetación 1 - ONG Manos Unidas · III. kanpainako kartela X. k anp i o rtel. 6 kanpo harremanak...

L kanpaina

memoria2009ko

GOSEAREN AURKAKO KANPAINA

2

aurkibidea

Aurkezpena

Nor gara?

Zer egiten dugu?

1.- Sentsibilizazioa

2.- Garapen-proiektuak

Zergatik egiten dugu?

Gure kontuak

Eskerrak

Manos Unidas

erakundearen ordezkaritzak

3489

11

161822

23

Memoria hau Manos Unidas erakundeko Komunikazio Sailak egin du.

Argazkiak: Teresa Benavides, Marta Carreño, Mª Eugenia Díaz, Javier Fernández,Sonsoles Fernández-Iriondo, Laura Gutiérrez, Mercedes Hernando, Javier Mármol,Félix Martín, Pilar Seidel eta Manos Unidas erakundearen artxiboa.

Itzulpena: “GARLO”

3

Manos Unidas erakundeak 50 urte bete zituen 2009an. Urte osoan zehar ospatutako hainbat ekintzen bidez, erakundeak elkartasunaadierazten egina duen ibilbide oparoa ekarri zuen gogora, eta berriztatu egin zituen bere sorrerako konpromisoak, lanean are eta kemenhandiagoz jarraitzeko. Konpromiso horiek 1955eko uztailaren 2an aurkeztu zituen Emakumezkoen Erakunde Katolikoen Munduko Bata-sunak, agiri batean. Bertan, zera adierazi zuten emakume horiek, beste gauza askoren artean:

“Guri, mundu osoko emakumeoi, izadiak hala egin gaituelako bizia sortzen, babesten eta elikatzen dugunoi, onartezina iruditzenzaigu goseak gure planetan heriotzaren aztarna uztea (...). Guk guztiok elkartuta, xede berbera daukatenekin bat eginda, uste bainoaskoz ere gehiago egin dezakegu. Ez dago beste ezeren beharrik lanari ekiteko. Gerra deklaratu diogu goseari”.

Manos Unidas erakundeak, 50 urte hauetan, mantendu egin du bere ikuspegia, eta behartsuenen aldeko ekarpena egin. Garapena bul-tzatzeko 25.000 proiektu baino gehiago finantzatu ditu, eta horiei esker hobetu egin dira gure anai-arreba asko eta askoren bizi baldintzak.

2009ko leloa (“Goseari aurre egitea, guztion proiektua da”) gure jatorrizko eginkizunarekin eta milurtekoaren lehendabiziko helbu-ruarekin lotuta zegoen. Kanpaina hartan gogorarazi genuen bezala, gosea ezabatzea justizia kontua da; gutako bakoitzaren eta gizarteosoaren erantzukizuna. Horrez gain, esan genuen guztion betebehar morala dela balio eta jokabideak aldatzearren lan egitea, jendeaskok pairatzen duen pobrezia larria behingoz desagerrarazteko, horrek sekulako kaltea egiten baitio haien duintasunari.

Gaur egun, 50 urte igaro direnean, hasieran geneuzkan irizpide berberak izaten jarraitzen dugu: dohain jaso duguna dohain emanbehar dugu; Jainkoaren seme-alabak eta batzuk besteen anai-arrebak garen aldetik, elkarren arduradun gara; bizimodu xumeagoa izanbehar dugu Iparraldeko herrialdeetan, etab.

2009an, Benedikto XVI.a aita santuak harrera egin zigun eta Espainiako Apezpikuen Batzarrak hitza luzatu zigun bere osoko bilkuran,baita agiri bat kaleratu ere, gure 50. urteurrenaren inguruan. Gainera, Manos Unidaseko presidentea naizen aldetik, Gotzainen Sinodoakantolatutako Afrikarako II. Biltzar Berezian parte hartzeko ohorea izan nuen. Esperientzia gogoangarri horretan, oso garbi azpimarratuzuten Afrika merezi dituen duintasunez, protagonismoz eta errespetuz tratatzeko beharra. Helburu hori, edonola ere, gainerako lau kon-tinenteetara ere zabaltzen du Manos Unidasek, herrialderik behartsuenetara batez ere, horiek baitira gure proiektuen hartzaile.

Manos Unidasen ibilbideak haienganako maitasun historia izaten jarraitu nahi du. Eskerrik asko hori posible egiten duzuen guztioi.

aurkezpena

Myriam García AbrisquetaPresidentea

Manos Unidas Espainiako Elizaren baitako Elkartea da HirugarrenMunduaren sustapenerako eta garapenerako sorturikoa. Aldi berean, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) katolikoa eta sekularra da, boluntarioz osatua.

Gure egitekoa da gosearen, nutrizio eskasaren, miseriaren, gaixotasunen, azpigarapenaren eta hezkuntzarik ezaren aurka borrokatzea, baita horiek guztiek eragiten dituzten arrazoiei aurre egitea ere: bidegabekeria, pertsonen eta herrien arteko ondasun eta aukeren banaketa desberdina, ezjakintasuna, aurreiritziak, elkartasunik eza, axolagabekeria eta giza eta kristau balioen krisia (Estatutuak, 5. art.).

4

nor gara?

gure jatorriaHara, 1959an antolatu zen Gosearen aurkako lehenengo KanpainaMujeres de Acción Católica elkartearen eskutik. Unión Mundial deOrganizaciones Feministas Católicas (UMOFC) zelakoak 1955ekouztailaren 2an kaleratutako Manifestuari erantzuteko ekimen gisasortu zen, non, gainera, ehun elkarte feminista katoliko baino ge-hiagok “gerra goseari” deklaratu zioten.

50. urteurrena2009. urtean, Manos Unidas erakundeak bere L. Kanpaina burutuzuen eskualde nahiz estatu mailan antolatutako hainbat ekitaldire-kin. Acción Católica elkarteko lehen emakume haiek duela 50 urteabian jarritako balentriaren ondoren, asko dira bidegabekeriarenegiturazko kausak desagerrarazteko lan egiteko konpromisoa errea-litate egin duten proiektuak -25.000 baino gehiago-. Baina 50 urtehauetan ez gara bakarrik izan. Manos Unidasek Ipar eta Hegoal-deko ehunka erakunde, pertsona eta familia izan ditu bidelagun.Asko gara eta askoz bihotz gehiago izango gara goseari gerra ira-bazteko “ikusten eta jarduten duten bihotzak”.

ordezkaritzakManos Unidasek elizbarrutiko egitura du eta nazio mailako erakun-dea da. Bere 71 Ordezkaritzek presentzia zabala ematen diote es-tatuko geografia osoan eta Manos Unidas erakundearen aberas-tasunik handienetakoa da. Izan ere, Ordezkaritzek gure erakundea-ren mezua hiritarrenganaino eramaten dute, kanpainen helburuakzabaltzen, munduko gosearen arazoei buruz sentsibilizatzen, gara-pen eta sentsibilizazio proiektuei laguntzeko dirua biltzen… Berehelburuak betetzeko, ordezkaritza bakoitzak konta ezin ahala eki-men burutzen ditu: erakusketak, kontzertuak, elkartasunezko ibilaldieta bazkariak, mahainguruak, hitzaldiak, prentsaurrekoak, materia-lak zabaltzeko bisitak parrokia eta ikastetxeetara. Halaber, harre-manak ditu erakunde pribatu zein publikoekin, fundazio, enpresaeta komunikabideekin.

giza kapitalaManos Unidas, boluntarioen erakunde bat da definizioz. Urteanzehar etengabe lanean diharduten 4.500 boluntario baino gehiago-rengan zertzen den identitate-ezaugarria. Gainera, eta gure Esta-tutuen arabera, boluntarioek osatzen dituzte gure gobernu orga-noak. Baina horiekin batera, badira kontratupean diharduten lan-gile gutxi batzuk ere, eta hauek, erakundearen lana burutu ahal iza-teko, Manos Unidasen printzipioak eta irizpideak mantenduz etaerrespetatuz betiere, aurrekoengandik bereizi ezinezko pieza dira.

bazkideak eta laguntzaileakManos Unidas erakundeak bere bazkideen atergabeko laguntzaleiala jasotzen du, eta horien ekarpen ekonomikoak dira erakundea-ren diru-sarreren zatirik garrantzitsuena. Esaterako, 2009an 86.701lagunek lagundu ziguten euren dohaintzekin.Gainera, Manos Unidasek kanpoko laguntzaile anitz ditu noizeanbehin euren zerbitzu profesionalak eta aholkularitza dohain eskain-tzen dizkiotenak, esan nahi baita zuzenbide, ekonomia, iragarkietab. bezalako gaietan.

Horiei guztiei esker burutzen du Manos Unidasek bere lana.

5

III. kanpainako kartela XX. kanpainako kartela

6

kanpo harremanakMundu globalizatu batean bizi gara, non pertsona, herrialde eta kon-tinente arteko harremanak beharrezkoak eta aberasgarriak diren.Manos Unidas nazioarteko eta estatuko hainbat erakundeetakokide da:

� Consejo Pontificio Cor Unum, herrien garapena eta laguntzasustatzera bideraturiko instituzio katolikoen ekimenak koordi-natzen dituen Vatikanoko erakundea.

� CIDSE, Garapenaren eta Elkartasunaren aldeko NazioartekoElkarlana, Europako eta Ipar Amerikako 15 herrialdetako 16 era-kunde katoliko barne hartzen dituen sarea.

� CONCORD, Garapenerako Elkarlanean eta Larrialdiko Lagun-tzan diharduten Erakundeen Europako Konfederazioa; 1.600erakundek baino gehiagok osatzen dute.

� CONGDE, Espainiako Garapenerako GKEen Koordinakundea,nazioarteko elkarlanean diharduten erakunde kide eta koordi-natzaileek osatua.

� Fundación Sur. Erakunde independentea eta irabazi asmorikgabea, gizartea sentsibilizatzea eta txirotutako herrialdeen az-terketa egitea bultzatzen ditu.

� Pobreziaren aurkako Itun Globala Gobernuz Kanpoko Erakun-deetako 20 koordinakunde autonomiko eta erregionalen elkar-gunea, baita lankidetza-kontseilu eta koordinakunde desberdi-nen lan-taldeena ere.

� Laikoen foroa, Espainiako elkarte katolikoen koordinazio bidea.

� Misioen Kontseilu Nazionala, Espainiako misioetako koordi-nazio-organoa.

Gobernu-organoak

Presidentea

Elizbarrutietako egoitzetako71 Presidente-Ordezkari

Zerbitzu Zentraletako ordezkari bat

Batzorde Iraunkorra

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia da Manos Unidas erakundeko gobernu-or-gano gorena. Batzordeko kideak urtean bi aldiz elkartzen dira.

Myriam García Abrisqueta

Presidentea

Mons. J. José Omella

Kontseilaria

Marcelino Casas

Kontseilariordea

Soledad Suárez

Presidenteordea

Ana Álvarez de Lara

Idazkaria

Tomás Rodríguez

Diruzaina

Ricardo Loy

Acción Católica elkarteko Idazk. Nag.

Ángeles DíazMª Elvira García

Ana María LopidanaElena Martinicorena

Rosa Pradas

Batzar Nagusiko ordezkariak (5)

Ignacio UssíaClara Pardo

Sonsoles Fernández

Zerbitzu Zentraletako ordezkariak (3)

Batzorde Iraunkorra

Batzorde Iraunkorra Batzar Nagusiaren mendeko go-bernu-organoa da eta, azken honen jarraibideak kon-tuan hartuz, Manos Unidas erakundearen lana zuzendudu. Batzordeko kideak hilean behin elkartzen dira.

Begoña de Burgos López izan zen ManosUnidaseko presidente 2009. maiatza arte,Myriam García Abrisqueta Erakundeko pre-sidente berria hautatua izan zen arte.

era

ku

nd

ea

re

n o

rg

an

igra

ma

7

Zerbitzu zentralak erakundearen gobernu-organoek adosturiko akordioak gauzatzeko ardura duten zerbitzu teknikoak eta administratiboak dira.

Zuzendaritza-organoak

Zerbitzu Zentralak

Formazio Saila Giza Baliabideen Saila Boluntarioen Saila

Komunikazio Arloa Bitartekoen Arloa

Kanpainen Saila Enpresen Saila

Komunikaziorako eta Presentzia Publikorako Arloa

Ordezkaritzen Arloa

Ekonomi Arloa

Kudeaketa-organoak

Myriam García Abrisqueta

Presidentea

Rafael Serrano

Idazkari Nagusia

Zuzendari-talde nazionala Presidentea Presidenteordea Idazkaria Diruzaina

Elizbarrutiko Zuzendari Taldea Presidente/Ordezkaria

Presidenteordea/Ordezkaria

Idazkaria Diruzaina

Ekonomi SailaBazkide eta

Zabaltze-lanetarako Saila

Hezkuntza Saila Azterketa eta Dokumentazio SailaGarapenerako Hezkuntza

Pertsonen Arloa

Informatika Saila Baliabide Materialen SailaIdazkaritza

Teknikoaren SailaPlanifikazio Arloa

Kanpo harremanetarako Bulegoa

Kalitaterako Bulegoa

Afrikako Saila Amerikako Saila Asiako SailaProiektuen Arloa

Lotura Lanetarako Saila Lotura Lanetarako Saila

Baterako Finantzaketarako Saila

8

Manos Unidas erakundeak elkarren osagarri diren bi arlotara zuzentzen du bere ekintza: alde batetik, Espainiako gizartea sentsibilizatzen aritzen da,garapen bidean dauden herrialdeetako egoera ezagutu dezan; eta, bestetik,Afrikan, Amerikan, Asian eta Ozeanian proiektuak bultzatzen eta finantzatzen ditu, herrialde horien garapena sustatzeko.

Milurtekoko garapenerako lehenengo helburua pobrezia larria eta gosea ezabatzea da. Hain zuzen ere horrekin lotuta, “Goseari aurre egitea,guztion proiektua da” izan zen Manos Unidasen 2009ko kanpainaren leloa.Pertsona bakoitzak mundua hobetzeko daukan erantzukizuna bere gain hartzea zen erakundearen asmoa, bai eta “pobreen aldeko hautua”egiten jarraitzea ere.

zer egiten dugu?

borondatezko barau egunaHara, 1970. urteaz geroztik, Manos Unidas erakundeak, Espainiako ApezpikuenBatzarrak bultzatuta, otsailaren bigarren igandean -2009an otsailaren 8an izanzen, hain zuzen- Jardunaldi Nazionala egiten du. Gure 71 ordezkaritzek ekitaldiugari antolatu zituzten horren kariaz. Egun horretan Espainiako parrokietan bil-tzen den dirua gure erakundeari ematen zaio.

Aurreko ostiralean, otsailak 6, Borondatezko Barau Eguna izan zen, urte osoanzehar munduan derrigorrez barau egin behar duten hainbat pertsonekin nolabaitsolidarizatuz. 2009an garrantzi berezia izan zuen 50. urteurrenaren kariaz, eta es-tatuko katedral eta eliza nagusienetako kanpaiek batera jo zuten.

kanpainaren aurkezpenaAurkezpen ekitaldia otsailaren 3an egin zen, Mutua Madrileñaren Aretoan. Be-goña de Burgos Manos Unidas erakundeko presidenteak aurkeztu zuen 2009kokanpaina, Milurteko Helburuetako lehena lortzeko “atergabe eta mugarik gabekofedez” lan egingo zuela esan zuen. Urtea joan eta urtea etorri laguntzen digutenhainbat eta hainbat lagunen leialtasuna eta eskuzabaltasuna nabarmendu zituen,guztiek egiten eta taxutzen dutelako Manos Unidas. Ekitaldia “Pueblo de Dios”saioko Julian del Olmo apaiz eta kazetariak aurkeztu zuen. Bertan hartu zutenparte, besteak beste, Maria Giovanna Ruggieri, UMOFCeko Europako presiden-teak, eta Nieves Crespo misiolariak, salbuespenezko gonbidatu gisa.

50. urteurren foroaEkainaren 13an eta 14an Manos Unidas erakundeak, Sevillako Estudios Teológi-cos zentroan ospatutako 50. urteurren foroan argi geratu zen zorigaitza bizi du-tenen egoera are eta gehiago larritzen duela finantza krisiak. Aipatu topaketakgosearen aurkako borroka eta bere erronkak aztertu zituen, gose direnen zifrak1.000 milioi pertsonatik gora diren unean.

Consejo Pontificio Cor Unum-eko presidenteak, Joseph Cordes kardinalak es-kaini zuen inaugurazioko hitzaldia. Beste gonbidatu batek, Pedro Medrano, LatinaAmeriketarako eta Kariberako Elikagaien Mundu Programako zuzendariak, mun-duko zonalde honetan pobreziaren aurkako borrokak bizi duen egoeraren ikus-pegi zabala marraztu zuen.

Foroan, halaber, “gosearen aurkako borroka krisian dagoen mundu batean”gaiari buruzko mahaingurua burutu zen, Antonio Garcia Lizana, Malagako uni-bertsitateko ekonomia aplikatuko katedraduna buru zela, eta hiru kontinentee-tako esperientziak jasotzen zituzten hiru panel eskaini zituen. Topaketan izan zenSevillako kardinala ere, Amigo Vallejo montsinorea gonbidatu ospetsu gisa, etaManos Unidaseko gotzain kontsiliarioa den Omella montsinoreak, eta Begoñade Burgos presidenteak eman zioten amaiera jardunaldiari.

lotura operazioaLotura Operazioaren helburua pertsonak edo taldeak Manos Unidas erakundeakHegoaldean bultzatzen dituen proiektuekin harremanetan jartzea da. HorrekinHegoaldeko herrialdeekiko sentsibilizazio eta konpromiso handiagoa lortu nahidu, laguntzen dioten haien egoera eta bizi baldintzak ezagutzera ematen dituztentxostenen bitartez. Gainera, proiektu horiek finantzatzera bideratutako dirua bildunahi du, eta guztia biltzea lortzen ez bada ere, Manos Unidasek proiektua buru-tuko dela bermatzen du. Esaterako, 2009. urtean 699 lotura operazio egin zituenManos Unidasek.

hezkuntzaManos Unidas erakundeko Hezkuntza Saila da estatuko ikastetxeetara bidera-turiko hezkuntza-materialak prestatzeko arduraduna. Material hauek Haur, Leheneta Bigarren Hezkuntzarako egiten dira urtero; guztia hainbat jarduera, baliabideeta dokumentazioz osaturiko karpeta baten barruan -maila bakoitzerako bat, des-berdina. Material hauez gain, aipaturiko Sailak irakasleei zuzendutako ikastarougari antolatu eta eskaintzen ditu, baita hezkuntza formal eta ez-formal zehatze-tako kolektiboei eskainitako hainbat tailer ere.

Sentsibilizazioa

9Viaje a Malí

DVD

Eukaristia Madrileko Almudenako Katedralean, Manos Unida-sen Jardunaldi Nazionalaren igandean ospatutako eukaristia.

Kanpainaren aurkezpena Madrileko Mutua Madrileñaren egoitzan.

Manos Unidasen 50. urteurreneko Foroa. Sevilla.

Lotura Operazioaren liburuxka berria.

Lotura Operazioaren kartel berria.

2009/2010 kanpainarako hezkuntza materialak.

komunikazioaManos Unidasek prestatzen dituen komunikazio ekintzen helburua erakundeaEspainiako gizartean eta komunikabideetan ikusaraztea da, ahalik eta jende ge-hienak izan dezan gure mezuaren eta lanaren berri.

2009an, kazetari batzuk Mozambikera joan ziren erakundeko presidentearekinbatera, eta garapena bultzatzeko hainbat proiektu ezagutu zituzten bertan. Gero,kazetari bakoitzak nork bere hedabidean eman zuen egitasmo horien berri. Bitelebista saio ere izan ziren Hegoaldeko herrialdeetan, erreportajeak egiten;zehazki, TVEko “Pueblo de Dios” saioa, Julián del Olmok zuzentzen duena, Be-ninen eta Madagaskarren izan zen; eta Canal Sur kateko “Es posible”, berriz,Paraguain.

Hegoaldeko herrialdeei buruz daukagun ikuspegia ahalik eta zehatzena izandadin, Manos Unidasen informazioa zabaltzeko eta publizitatea egiteko materialugari prestatzen ditugu: buletinak (paperezkoak eta elektronikoak), informazioadakarten eskuliburuak, kartelak, iragarkiak (prentsan, irratian eta telebistan), en-karteak, bideoak, agendak, egutegiak...

Horrez gain, urtero-urtero Manos Unidas sariak ematen ditu gure erakundeak,ondoko arloetan: prentsa, prentsa digitala, irratia, telebista eta kartelak. Iparral-dearen eta Hegoaldearen arteko desoreka ezagutarazteko lanean aipamen be-rezia merezi duten profesionalen lana goraipatzen dute sari horiek. 2009an, Ma-drilgo CaixaForum auditoriumean izan zen sari banaketa ekitaldia.

Publizitateari dagokionez, 2009an iragarki bana eman genuen telebistan eta irra-tian. Horietan, gogorarazi genuen telefono zenbaki askotara dei dezakegula ja-naria eskatzeko, baina duela 50 urtetik hona badela goseari aurre egiteko tele-fono bat ere; Manos Unidas erakundearena, hain zuzen ere.

� 50 años bien cumplidos bideoa“Pueblo de Dios” programak egindako bideo honek gure erakundearen gaineko ikuspegi zabala ematendu, baita lanean daramatzagun 50 urteotan egin dugunaren berri ere. Hainbat herrialdetan abian jarritakogarapen proiektuetan hartutako irudiak biltzen ditu.

� Erromara egindako erromesaldiaIrailaren 28tik 30era, Espainiako hainbat puntutako ehun lagun baino gehiago Erromara joan ziren erro-mes, urte hauetan guztietan munduan emandako fruituengatik eskerrak emateko. Vatikanoko San Petri-ren plazan, jendaurrean, Benedikto XVI.a aita santuak eskerrak eman zizkion Manos Unidasi 50 urte be-tetzeagatik eta garapen bidean dauden herrialdeen alde egindako lanagatik. Gainera, fedean, itxarope-nean eta karitatean oinarritutako bizitzari bultzada berri bat emateko gonbita luzatu zion, “zuen lanakJesus Jaunak gehien sufritzen dutenen artean duen presentziaren adierazpen eraginkorra izaten jarraidezan”.

� “Manos Unidasen 50 urteak” argazki erakusketaErakusketa hau Espainia osoa zeharkatzen ari da erakundearen urteurrena dela-eta. Guztira 25 panelditu, Manos Unidasen artxiboetatik ateratako hainbat argazki biltzen dituztenak, eta azalpenak ematendituzten testu batzuekin daude lagunduta. Testu horietan, erakundearen helburuak zein diren dator adie-razita, eta lanean ari garen kontinenteetako bakoitzari buruzko oinarrizko datuak ere eskaintzen dituzte.Erakusketaren osagarri, gida bat eta argazkirik esanguratsuenak biltzen dituzten poster batzuk ere ar-gitaratu ditugu.

� Declararon la guerra al hambre. Cincuenta años en la vida de Manos Unidas liburuaPedro Escartín da liburu honen egilea; hots, Barbastro-Monzón elizbarrutiko bikario nagusia eta EkintzaKatolikoa erakundeko aholkularia. Bertan, xehetasun osoz jaso du Manos Unidasen historia, hastape-netatik gaur egunera bitarteko nondik norakoak azalduz. Argazki batzuk ere badakartza liburuak.

� Manos Unidas, Gotzainen Sinodoak antolatutako Afrikarako II. Biltzar BerezianUrriaren 4tik 25era bitartean, Afrikarako II. Biltzar Berezia izan zen Vatikano Hirian, Gotzainen Sinodoakantolatuta. Honako hau izan zen leloa: “Eliza Afrikan, adiskidetzearen, justiziaren eta bakearen zerbi-tzura”. Bertan izan zen Manos Unidaseko presidentea, gure erakundeak 50 urtez Afrikan egindako la-naren ordezkari moduan.

� Espainiako Apezpikuen Batzarraren mezua, Manos Unidasen 50. urteurrenaren harian2009ko azaroan, Espainiako Apezpikuen Batzarrak agiri bat kaleratu zuen, gure erakundeari zorionak etaeskerrak emanez, eta aurrera egiten jarraitzeko opatu zion bertan. Agiria jasotzeko ekitaldira ManosUnidaseko Batzorde Iraunkorra bertaratu zen. Horrez gain, Myriam García Abrisqueta presidenteariApezpikuen Batzarreko Osoko Bilkuraren aurrean hitzalditxo bat emateko aukera eskaini zioten.

50. urteurrenarekin lotutako ekimen bereziak

10

Manos Unidasen 2009ko lehiaketetako irabazleak eta babesleak.

Manos Unidaseko kideek Erromara egindako erromesaldia.

“Manos Unidasen 50 urteak”erakusketa. Marchena (Sevilla).

Declararon la guerra al hambre.Cincuenta años en la vida deManos Unidas liburuaren azala.

Afrikarako sinodoa.

TVE telebista kateko “Pueblo de Dios” programaren filmaketa, Madagaskarren, 2009an.

11

Manos Unidas erakundeak hainbat gaiekin loturiko proiektuak finantzatzenditu, hala nola, nekazaritza, osasuna, hezkuntza, gizartea eta emakumeensustapena, eta Hirugarren Munduko pertsonen askapen integrala lortzenlaguntzea da horien guztien helburua. Gainera, hondamendiak gertatzendirenean, larrialditarako laguntza ere bidaltzen dugu, baita ohiz kanpokobeste kasu batzuetarako ere.

Manos Unidas erakundearen ustez, garapenak eraldaketa ugari ekarribehar ditu Iparraldean eta Hegoaldean, guztiontzako bizi-baldintza duinaklortze aldera. Herrialde behartsuetako herritarren beharretan oinarriturikoproiektuez baliatzen gara gure helburuak lortzeko, hau da, herrien gara-pena, hezkuntza, elikadura, etab. Azken batean, pobrezia errotik kentzenlaguntzea da gure helburua.

Manos Unidas erakundeak emandako laguntza ez da inoiz gerrak edo al-derdi politikoak babesteko erabiltzen, ezta gizakiak edo natura kalte dit-zaketen ekintzak bultzatzeko ere.

Proiektu baten zikloaProiektu baten zikloak eskabidea edo aldaketa baten desioa du oinarri;ondoren dator aldatu beharreko errealitatea ezagutzea eta aztertzearenprozesua, eta aipatutako aldaketa hori burutzeko ekintza bati lehentasunaemanez bukatzen da. Hauek dira prozesuaren barruan ematen diren urrat-sak: Hegoaldeko bertako erakunde baten eskabidea jasotzea; dagokiongune geografiko horretako ekipoak eskabideari buruz egindako azterketaeta eztabaida; behar diren dokumentuak eta informazioa jasotzeko tokikobazkidearekin harremanetan jartzea, eta azterketa fitxa bat egitea; proiek-tua onartzea edo atzera botatzea, finantzazio bidea adieraziz; BatzordeIraunkorraren behin betiko onarpena edo atzera botatzea. Proiektua onar-tzen bada, bere jarraipen narratiboa eta finantzaria egingo da, baita ja-rraipen bidaia bat eta ebaluazio lan bat ere.

Zoritxarrez, gure baliabideen mugak direla eta, jasotzen ditugun eskariguztien hein bat bakarrik laguntzeko aukera dugu.

Onuradunen partehartzeaGogoetaren eta azterketaren ondorioz sortutako proiektuak laguntzen di-tugu, eta onuradunen parte-hartzea sustatzen dugu; izan ere, parte-hartzehori ezinbestekoa da ekimenek gerora iraun dezaten.

Milaka proiektu eta laguntza-eskaera jasotzen ditugu urtero mundukohainbat lekutatik. Manos Unidas erakundeko lantalde espezializatuek ho-riek guztiak aztertzen dituzte, eta lehentasun-baremo hori gure erakundeanegindako analisi kolektibo baten ondorioa da, herrialde eta eremu geo-grafiko bakoitzaren egoerari egokituta. Gure baliabideen mugak direla-eta, eskaera batzuk baino ezin ditugu onartu. Lehen esan dugun bezala,ezinbestekoa da tokiko biztanleek behar adina ezagutza tekniko izateakanpo laguntzarik gabe ere proiektuak aurrera egin dezan; izan ere, gurehelburua ez da unean uneko beharrak asetzera mugatzen; aitzitik, onura-dunei arazoak hautematen eta irtenbideak aurkitzen lagunduko dieten pro-zesuak bultzatzea da gure helburu nagusia. Gainera, proiektuek hurbilekojarraipena eskatzen dute, eta, ondorioz, zuzeneko harremanak izan beharditugu Hegoaldeko proiektuen arduradun diren tokiko bazkideekin.

Garapen proiektuak

2009: proiektuak munduan

NEKAZARITZASUSTATZEKO92 proiektu

Zenbatekoa: 9.542.567,62 euroOnuradunak: 219.939 zuzenekoak

1.916.620 zeharkakoak

HEZKUNTZA SUSTATZEKO261 proiektu

Zenbatekoa: 12.871.857,44 euroOnuradunak: 199.363 zuzenekoak

2.372.998 zeharkakoak

OSASUNA SUSTATZEKO130 proiektu

Zenbatekoa: 8.266.759,78 euroOnuradunak: 1.653.684 zuzenekoak

7.379.511 zeharkakoak

EMAKUMEA SUSTATZEKO88 proiektu

Zenbatekoa: 4.504.009,13 euroOnuradunak: 5.138.234 zuzenekoak

10.992.025 zeharkakoak

1

568

23

4

5

626

7

8

9

1011

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

2223

24

25

27

28

29

30

31

2

1

12

11

9

3

4

56

7

13

108

proiektuen banaketakontinenteen

arabera

%26,01Amerkia

%37,43Afrika

2009: proiektuak munduanamerika

1. Bolivia, 16 proiektu (proi).2. Brasil, 17 proi.3. Kolonbia, 13 proi.4. Ekuador, 10 proi.5. El Salvador, 21 proi.6. Guatemala, 13 proi.7. Haití, 29 proi.

8. Honduras, 6 proi.9. Mexiko, 5 proi.10. Nikaragua, 9 proi.11. Paraguay, 8 proi.12. Perú, 26 proi.13. Dominikar Errepublika, 7 proi.

Onartutako proiektuak guztira: 180.Balioa: 13.643.597,90 euro.Onuradunak: 300.093.

afrika1. Angola, 11 proiektu. 2. Benin, 10 proi.3. Burkina Faso, 10 proi.4. Burundi, 6 proi.5. Kamerun, 15 proi.6. Txad, 4 proi.7. Boli Kosta, 3 proi.8. Egipto, 1 proi.9. Eritrea, 1 proi.10. Etiopía, 12 proi.11. Ghana, 11 proi.12. Kenia, 9 proi.13. Madagaskar, 10 proi.14. Malawi, 9 proi.15. Mali, 8 proi.16. Maroko, 2 proi.

17. Mauritania, 14 proi.18. Mozambike, 20 proi.19. Nigeria, 10 proi.20. Niger, 2 proi.21. Afrika Erdiko Errep., 3 proi.22. Kongoko Errepublika Dem., 22 proi.23. Ruanda, 6 proi.24. Senegal, 8 proi.25. Sierra Leona, 5 proi.26. Sudán, 5 proi27. Tanzania, 6 proi.28. Togo, 9 proi.29. Uganda, 17 proi.30. Zambia, 4 proi.31. Zimbabwe, 6 proi.

asia eta ozeania1. Bangladesh, 3 proiektu.2. Kanbodia, 2 proi.3. Filipinak, 7 proi.4. India, 197 proi.5. Irak, 2 proi.6. Israel, 2 proi.7. Laos, 1 proi.8. Líbano, 3 proi.

9. Myanmar, 2 proi.10. Papua-Guinea Berria, 1 proi.11. Malasia, 1 proi.12. Sri Lanka, 4 proi.13. Tailandia, 4 proi.14. Timor, 2 proi.15. Vietnam, 22 proi.

EMAKUMEA SUSTATZEKO88 proiektu

Zenbatekoa: 4.504.009,13 euroOnuradunak: 5.138.234 zuzenekoak

10.992.025 zeharkakoak

GIZARTEA SUSTATZEKO121 proiektu

Zenbatekoa: 6.231.123,65 euroOnuradunak: 1.447.301 zuzenekoak

7.038.678 zeharkakoak

Onartutako proiektuak guztira: 259.Balioa: 15.506.247,48 euro.Onuradunak: 1.644.905.

Onartutako proiektuak guztira: 253.Balioa: 12.266.472,24 euro.Onuradunak: 6.713.523.

2009. urtean, Manos Unidaserakundeak 692 proiektu onartu ditu guztira, 58 herrialdetan,41.416.317,62 euro erabiliz.

1

2

3

47

9

11

10

12

13

14

15

proiektuen banaketakontinenteen

arabera

%36,56Asia eta Ozeania

Manos Unidas erakundeak aurreko urteetako proiektuak diruz laguntzen jarraitzen du. Esaterako,

2009an 1.031 proiektu lagundu ditu guztira.

14

Emakumeen sustapena:proiektu guztien

lehentasunaEmakumeen sustapena atergabeko garrantzia duen lanada. Esperientziak eta errealitateak erakutsi digutenez, ema-kumeen alde eginiko lanak –familiarentzako diru-sarrerensortzaile gisa, seme-alaben hezitzaile gisa- emaitza ezinhobeak ematen ditu; izan ere, lan horrek hainbat onuraekartzen ditu, ez familia-eremu mugatuan soilik, baita ko-munitatean eta, ondorioz, herri guztian ere.

Afrika, Latino Amerika, Asia eta Ozeaniako urrutieneko to-kitik iristen dira egunero Manos Unidas erakundera ze-haztasunez aztertzen diren, eta oinarrizko baldintza batbete behar duten eskabideak: onuradunak, prozesukoegiazko protagonistak, izan behar dute halaber prozesua-ren sustatzaileak eta abian jartzeko arduradunak. Eskabi-deak aztertu eta onartu ondoren, ekimen hauek onuradu-nekin eta arduradunekin zuzenean komunikatuz garatzendira, estatuko gizartearengandik jasotzen dituen funtsakbere jomugara iristen direla bermatuz.

Manos Unidas erakundeak Hegoaldeko herrialdeetan egi-ten duen lana bost sektoretan oinarritzen da: nekazaritzan(nekazarien bizi-maila hobetzea); hezkuntzan (haurren,gazteen eta helduen prestakuntza); osasunean (gaixota-sunak saihestea eta sendatzea; eta gizarte-sustapenean(komunitatearen zentzua eta ardura areagotzea); eta ema-kumeen sustapenean (emakumeen eskubideak aitortzeaeta horien gaitasunak garatzea). Aldi berean, azken horiaurreko sektore guztietan lantzen da, zeharkako ardatzgisa.

Proiektuen banaketa SEKTOREEN arabera

5 lan-sektore

%38Hezkuntza-proiektura

%19Osasun-proiektura

Gizarte-sustapenerakoproiektura%17

Emakumeensustapenerakoproiketura%13

Nekazaritza-proiektura%13

15

Gizarte-sustapenaPertsonak ez dira erabat osatzen euren gizarte-izaera garatzenez badute; hau da, inguruko pertsonekin harremanetan jarriezean, pertsona ez da bere osotasunean garatuko. Izan ere, bes-teen bidez bizitza bideratzen duten funtsezko balioak barneratzenditugu. Hori horrela, arlo honetako proiektuen helburu nagusiakomunitate-erantzukizunaren zentzuaz ohartaraztea da, baita ko-munitateen bizi-kalitatea hobetzea ere. Horretarako, hainbatekintza bultzatzen dira: esaterako, azpiegituren eraikuntza, ai-tzindarien prestakuntza, instalazio sozialen egokitzapena edoGiza Eskubideen sustapenera zuzendutakoak.

OsasunaOsasunik gabe ezinezkoa da garapen-helburu oinarrizkoenaklortzea. Osasunik gabe izugarri zailtzen da edozein aurrera-kuntza-prozesu. Arlo horrekin lotutako proiektuen bidez, ManosUnidas erakundeak gaixotasunak saihestu nahi ditu kontsultate-giak eta ospitaleak sortuz, hornituz eta hobetuz. Helburu hori lor-tzeko, txertatze kanpainak eta medikuntza prebentiboa sustatunahi ditugu, baita osasun-sustatzaileak prestatu eta beste zen-bait zerbitzu antolatu ere.

NekazaritzaAbeltzaintza eta Nekazaritza, oinarrizko eta lehen sektorekolangintzak, munduko biztanle-kopuru handi baten bizibide dira.Horren garrantzitsuak izanagatik ere, merkataritzako neurri bi-degabekoek eta garapenerako baliabide ezak mehatxupean di-tuzte sektore hauek, eta familia asko hirietara emigratzera bul-tzatzen dituzte aukera berrien bila. Manos Unidas erakundeaksektore honetan bultzatutako proiektuek nekazaritza eta abel-tzaintza sustatzea dute helburu, ekimen ezberdinen bitartez la-borarien bizi-maila hobetuz.

HezkuntzaHezkuntzan oinarritu zen bereziki 2008ko Manos Unidasen kan-paina, baina ez urte horretan bakarrik, atergabe baizik, eta ga-rapenerako lehentasun handien artean aurkitzen da. Hezkuntzaezinbestekoa da justizian eta berdintasunean oinarritutako gizar-teak osatzeko eta pertsona guztien duintasuna eta garapenaerrespetatzeko. Alde horretatik, Manos Unidas erakundeak hainbat helburu bul-tzatzen ditu arlo honetan; eskolak eta lanbide-heziketarako ikas-tegiak sortu eta hornitu, haurrak eta helduak prestatu eta trebatu,alfabetizazio-maila eta helduen ikasketak areagotzeko ikastaroakantolatu eta abar.

16

Gosearen Aurkako Kanpaina Espainian abiarazi zutenEkintza Katolikoa mugimenduko emakumeek, 1959-1960 ur-teetan, Borondatezko Barau Eguna antolatu zuten, elika-gaietan aurreztutako dirua gosez hiltzen ari zirenei emateko.Helburu aszetikoa ez ezik, pedagogikoa ere bazuen ekimenhorrek: alde batetik, zer janik ez daukatenen mina parteka-tzea; eta, bestetik, elkartasuna adieraztea. Lehenengo ur-tean 500.000 pezeta bildu zituzten (3.000 euro).

Txosten honetan ongi ikus daitekeen bezala, hazi horihanditu egin da, baina hasierako ildo berari jarraitzen dio.Eta horrek fisonomia berezia ematen dio Manos Unidasi, ga-rapena bultzatzen duten antolakuntzen artean.

Manos Unidasen nahiari jarraiki, xumeak dira erakunde-aren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzak etajaialdiak. Iruzkin labur honetan, horietako bi baino ez ditutnabarmenduko.

Lehenengoa Declararon la guerra al hambre. Cincuenta

años en la vida de Manos Unidas liburua dugu. Pedro Es-cartínek idatzi du, Barbastro-Monzón elizbarrutiko bikarionagusia denak. Idazki hori opari zoragarria izan da ManosUnidasentzat, lehenengo aldiz xehetasun osoz azaldu ditue-lako erakundearen sorrera eta historia, nahi duen orok izandezan horien berri. Pedro Escartínek ondo dioen bezala,neurriz kanpoko arazo bati aurre egiteko abiatutako aben-tura zoragarri eta ikaragarria da Manos Unidasen historia;gosearen aurkakoa, alegia. “Horrez gain, sufritzen ari direnanai-arrebekiko sentiberatasun itzelaren historia ere bada,eta borondatezko inplikazio pertsonalarena. Baina, batezere, fedean emaniko erantzuna da, bost ogi eta bi arrain na-hikoa izango direlako, Jesusek bedeinkatzen eta parteka-tzen baldin baditu”.

Nabarmendu nahi dudan bigarren alderdia EspainiakoApezpikuen Batzarreko Batzorde Iraunkorrak Manos Unida-sen 50. urteurrenaren harian 2009ko urrian onartutako agiria

“Zorion gehiago du emateakhartzeak baino”

zergatik egiten dugu?

17

da. Agiri horrek Manos Unidasen sortzaileek uxatu nahi zi-tuzten hiru goseak ekartzen ditu gogora: ogi gosea, kulturagosea eta Jainko gosea. Horrez gain, adierazten du erakun-dea sortu zuten emakumeek hasiera-hasieratik landu zituz-tela garapenerako hezkuntzarekin lotutako arloak, garbizeukatelako ez zutela Hegoaldeko herrialdeei babesa ema-tera mugatu behar, baizik eta hemengo pentsaera, senti-mendu eta jokaera geurekoiak ere aldatu behar zituztela.

“Zorion gehiago du emateak hartzeak baino” (Eg 20, 35),dio gotzainen agiriak. Eta erakundearen kristau eta misiolariizaera altxorra balitz bezala gordetzeko gonbita luzatzen du.“Manos Unidaseko kideek ere zaindu egin behar dituztehaien jatorrizko ildoak: lagun hurkoari laguntzeko prest ego-tea, pertsonekiko interesa agertzea, sufrimenduaren au-rrean ekitea, besteei harrera egitea eta hori guztia bihotzezegitea.”

Hau bezalako erakunde bat ez da ekintzetara mugatzen;horrez gain, bizi eta transmititu beharreko balioak ere sus-tatzen ditu.

Eskerrak emateko aukera ezin hobea dugu urteurrenhau. Eskerrik asko itzaletik Manos Unidasi laguntza ematendiozuen anonimo guztiei. Eskerrik asko erakunde honetakokide, lankide eta langile zaretenoi, zuen “jakintza, denbora,

ondasunak, bihotza eta kezkak” pobreenen zerbitzura jarridituzuenoi. Agiriak “zorionak, eskerrak eta aurrera jarrai-tzeko indarra” luzatzen dizkizue. Zuek hor ez bazeundete,pentsaezinak izango ziren 50 urte emankor hauek. Esker be-reziak, bestalde, erakundeko presidente izan direnei etagotzain aholkulariei. Eta eskerrak, halaber, misiolariei, zuenekintzen bidez eta garapen bidean dauden herrialdeei buruzdauzkazuen ezagutzen bidez ezin hobeto bideratzen ditu-zuelako eskaerak eta laguntzak, eraginkorrak eta itxaropenemaileak izan daitezen. Zuen guztion borondateak elkarta-sunezko fruitu ederrak sortu ditu, bizia eta itxaropenadakartzatenak.

Ezin atseginagoa da Manos Unidasekin lanean eta lan-kidetzan aritzea. Jainkoaren laguntzarekin, aurrera jarrai-tuko dugu, ilusioz eta eskuzabaltasunez, gosea mundutikdesagerrarazteko ahaleginean gure ekarpentxoa eginez.

+Juan Jose Omella OmellaKalahorra, eta La Calzada-Logroñoko Gotzaina

eta Manos Unidas erakundeko Kontsiliarioa

18

� Manos Unidas erakundearen diru-sarrerak 54.021.970 eurokoak izan ziren 2009. urtean.

� Gure diru-sarreren % 77,2a iturri pribatuetatik dator. Horien % 22,8a baino ez dator sektore publikotik.

� Jasotako guztizkoaren % 92,1 Manos Unidas erakundearen helburuetara bideratzen da (% 87 Garapen proiektuetara, eta % 5,1 Sentsibilizazio kanpainetara).

� Bazkideak dira, diru-sarreren % 34,7rekin, Manos Unidas erakundearen muina eta euskarria.

gure kontuak

Eurotan Portzentajea

19

2009ko EMAITZA EKONOMIKOAK

SARRERAK

GASTUAK

(1) Dohaintza partikularrak, elkarte eta fundazioak, enpresak eta anonimoak hartzen ditu.(2) Honakoak hartzen ditu barne: ez ohiko emaitzak, aurreko urteetan emandako laguntzen itzulketa/deuseztapena, aldaketa-diferentzia positiboak eta aplikatutako probisioak.

(3) Kopuru hau 2008an onarturiko 692 proiektuei dagokie, gehi Etiopia eta Senegaleko Itunen lau urtekoetatik hirugarrena.

* 2009. urtean izandako superabita 2010. urtean proiektu berriak onartzeko xedatuko da.

Bazkideak eta dohaintzagileak (1)

Parrokiak eta entitate erlijiosoak

Ikastetxeak

Larrialdiak

Herentziak eta legatuak

Sentsibilizazio-jarduerak

Laguntza pribatuak

Finantza-sarrerak

Bestelako diru-sarrera pribatuak

SEKTORE PRIBATUA, GUZTIRA

Nazioarteko Elkarlanerako Agentzia Espainiarra

Tokiko Administrazioa eta Administrazio autonomikoa

SEKTORE PUBLIKOA, GUZTIRA

BILDUTAKO SARRERAK

BESTELAKO SARRERAK (2)

SARRERAK GUZTIRA, 2008. URTEAN

18.282.680.-

14.095.781.-

1.654.444.-

0.-

3.651.493.-

1.970.128.-

257.556.-

515.314.-

292.377.-

40.719.773.-

4.426.667.-

7.583.608.-

12.010.275.-

52.730.048.-

1.291.922.-

54.021.970.-

%34,7

%26,7

%3,1

%0,0

%6,9

%3,7

%0,5

%1,0

%0,6

%77,2

%8,4

%14,4

%22,8

%100

Sentsibilizazioa

Garapen-proiektuak:

- Proiektuak (3) 44.304.741.-

- Proiektuen kudeaketa 2.237.095.-

MANOS UNIDAS ERAKUNDEAREN HELBURUAK, GUZTIRA

SUSTAPENA ETA BALIABIDEAK ESKURATZEA

ADMINISTRAZIOA ETA EGITURA

2009. URTEA, GUZTIRA

2009ko SUPERABITA (*)

2.725.604.-

46.541.836.-

49.267.440.-

1.015.172.-

3.236.849.-

53.519.460.-

502.509.-

%5,1

%87,0

%82,8

%4,2

%92,1

%1,9

%6,0

%100

Eurotan Portzentajea

20

Diru-sarren jatorria

Gastuak

Gastuen banaketa aplikatzeko irizpideakGastuak, 20 orrialdean azaltzen diren bezala, estatutuetan ezarritako helburuak betetzera bideratutakoen eta funtzionamenduko gastuen artean sailkatzen dira.

� ERAKUNDEAREN HELBURUETARAKO GASTUAK:

- Sentsibilizazioa. Sail honek Garapenerako Hezkuntza Arloaren gastuak jasotzen ditu, ea hor sartzen dira hezkuntza-materialak prestatzeko, kanpainak koordi-natzeko, foroak eta mintegiak, etab. antolatzeko soilik kontrataturiko langileen gastuak.

- Proiektuak. Urteko ekitaldian onarturiko proiektuen guztizko zenbatekoa jasotzen du.

- Proiektuen kudeaketa. Proiektuak identifikatzeko eta gainbegiratzeko eginiko bidaien gastuak, Proiektuen Arloko langileen gastuak, eta kontu-ikuskaritzek etafinantzaturiko proiektuen ebaluazioek eragindako gastuak.

� FUNTZIONAMENDU GASTUAK:

- Baliabideak sustatzea eta biltzea. Diru-laguntzak biltzera eta erakundearen jarduera iragartzera bideraturiko Komunikazio Arloko gastuak jasotzen ditu.

- Administrazio eta egitura gastuak. Erakundearen kudeaketan eta administrazioan sorturiko gastuak dira, hots, Presidentetza, Giza Baliabideak, Informatika,Idazkaritza Nagusia, Kalitate Kabinetea, Ekonomia arloa, Bazkideen kudeaketa, Ordezkaritzen kudeaketa eta Kanpo harremanak.

Funts publikoak%22,8

% 1,9 Baliabideak sustatzea eta

hautematea% 1,9 Baliabideak sustatzea

eta hautematea

Administrazioa eta Egitura% 6,0

Administrazioa eta Egitura% 6,0

Sentsibilizazioa% 5,1

Bazkideak% 34,7

% 3,1 Ikastetxeak

% 6,9 Herentziak eta legatuak

% 3,7 Sentsibilizazio-jarduerak% 2,1 Besteak*

* Dirulaguntza pribatuak, Diru-sarrera finantzarioaketa beste diru-sarrera pribatu batzuk.

* Manos Unidas erakundearen helburuak: Garapen proiektuak, Proiektuen kudeaketa eta Sentsibilizazioa.

%77,2 Funts pribatuak

Parrokiak eta erlijio-erakundeak% 26,7

Tokiko Administrazioa eta Administrazio autonomikoa % 14,4

% 8,4Nazioarteko Elkarlanerako

Agentzia Espainiarra

% 92,1Manos Unidas erakundearen helburuetarako

% 87,0Garapen proiektuak

20

Diru-sarreren bilakaera

5milloi euros

10

15

20

25

30

35

40

45

50

55

60

65

1999 2000 2001 2002 2003 2004

43,142,840,5

62,1

43,445,5

2005

46,3

2006

60,9

2007

53,6

2008

54,0

2009

56,4

Kanpoko auditoretza

Gure kontuak ESPAUDIT GABINETE DE AUDITORíA, S.A.enpresak auditatu ditu, aldeko txostena eginez.

Txosten hori nahi izanez gero, gure ordezkaritzetan eska daiteke.

Web orrian ere oso-osorik aurki daiteke: www.manosunidas.org

Fundación Lealtad

Manos Unidas erakundeak FUNDACIóN LEALTAD-ek GKEentzat ezarritako baldintza guztiak betetzen ditu:www.fundacionlealtad.org

GNEAE (AECID)

Bestalde, Garapenerako Nazioarteko ElkarlanerakoAgentzia Espainiarrak (AECID) lankidetzarako itunen finantzaketa-ildoan aukera izateko kalifikaturiko erakundetzat hartu du.

21

Gardentasuna

22

eskerrak

Empresak� A. Feliciano� Aarbei Cartera E Inversiones� Agropecuaria S. Sebastián� Aguas Minerales De Firgas� Aguirre Zamora Asociados� Almadraba Cabo Plata� Anadore y Ferlo� Apen Informática� Arci Ibérica� Artegraf� Asociación de la Prensa� Ator Motor� Autobuses La Villavesa� Axemia Confecciones� Barlovento Comunicaciones� Barracuda Hoteles� Belabarce� Bon Preu� Brentor Consulting Inc.� Business Morales� Calzados Pablo� Can Xiol� Carburos Metálicos� Cargo Empalme� Caro In Action� Carpintería Metálica S. Mateo� Cartonajes Santorromán� Cbs Outdoor Spain� Centro Médico Medicina Avanzada� Cerámica Utzubar� Cerro Canela� Chocrón Serrano� Cifras Import� Clínicas Dr. Juan Cabrera� Club El Candado Campo de Golf� Comunic. y Produc. del Sur� Congelados Peymar� Consultors Esportius de Balears� Cooperativa del Campo San Isidro� Cooperativa Guadalquivir� Corporación Empresarial Igor� Cre Ingenieros� Cursos Audiovisuales Unq� Delagencia Comunication� Deseo Sin Limites� Desguaces Paris� Devon Holding� Domingo Alonso� Duer Aures� Ecointegral

� Edificios Afelsa� El Corte Inglés � El Pozo Alimentación� Emp. Comerc. e Ind. Valencianas� Empresa Plana� Era 7 Information Tegnologies � Espais Promocions Immobiliaries� Espaudit� Estaliunaya� Explot. Agrícola Ventosilla� Explot. Agrícolas Virgen de Fátima� Eyodesa� Farmacia Cb Fernández y González� Faustina Heras� Ferrero Ibérica� Fidelo Vilarreal� Fomento de Desarrollo Comercial� Fortuny Artigas� Fulgencio Spa� Geograma � Gomarfo� Gómez Liñan Hermanos � Grupo Horizontes � Guadalmina Golf� Habana 200� Hermanos Clemente Pérez� Hidral� Hermanos Gómez Liñán� Hospital Pro. Ntra. Sra. de Sonsoles� Ikerlan Soc. Coop.� Imprenta Rápida Llorens� Informática Lanzarote� Inproquisa� International Business Machines� Inversiones Jamie� Inversiones Ereño� Inversiones Gayarre� Jardines del Barrio� La Ceres Industrial� Libecrom� Llobet de Fortuny � Lokimica� Manero Constructor� Manganorte � Mantecados Gamito Hermanos� Manufacturas Ruiz� M.C.Z.Z. Dolina Asociados� Metalúrgicas Martínez� Miguel García Sánchez e Hijos� Misisuga� Monte Cardo

� Monte Corinto� Netobril� Nuclenor Centrales Nucleares� Oleaginosas del Ebro� Olvasoft� Optim� Orona� Osormego� Pan Foix� Panaderías Navarras� Paulus Blanco� Peñola Mendosa XXI� Porcelanosa� Publicitaria Jove� Recauto� Recreativos Saetabis� Reiter Solutions� Revista del Vallès� Saicarje� Sony España� SOS Cuétara� Supermercado Pujol� Tarafa Editora de Publicaciones� Tech Data España� Toral Consultores� Trosnimisu� Universal de Alimentación� Urbanizadora Villamartín� Valles Preu� Vetesa� Villarreal Fidelo� Vistalegre Miramar� Vodafone España� Yellow Rose Investiment� Zarabuilding

Banku eta Aurrezki Kutxuak� Banco Popular� Banco de Valencia� Banco Sabadell� BBVA� Caixa Manlleu� Caixa Manresa� Caixanova� Caja Círculo Católico de Burgos� Caja de Ah. del Mediterráneo� Caja de Segovia� Caja Duero� Caja Extremadura� Caja Laboral � Caja Murcia

� Caja Rural de Albal� Caja Rural Central� Caja Rural de Albacete� Caja Rural de Onda� Caja Rural S. Vicente Ferrer� Cajasur� Ceca� La Caixa� Santander

Bestelako erakunde, elkarte eta fundazioak� Acotemun� Antig. Alum. Col. Consolación� Asoc. Enrique Rayerri� Asoc. Amas de Casa de Toledo � Asoc. Cofradías Ciudad Real � Asoc. Amas Casa (Melgar)� Asoc. Garenok � Cáritas � Centros de Cultura Popular � Colectivo Brihuela � Cottolengo Alicante� Fundación Abel Matute � Fund. Canaria Iohannes Baptista� Fundación Catalana Alejandre� Fundación Ecología y Desarrollo� Fundación Empresa y Sociedad� Fundación Enrique Esteve Balet � Fundación Fuentes Dutor� Fund. Hosp. de Pobres de Requena� Fundación Jesús Serra � Fundación José Mª Imaz � Fundación La Caixa� Fundación Launtza � Fundación Naranjo Galván � Fundación Privada Miarnau� Fundación Puig Porret � Fundación Univ. C. San Antonio� Hermandad El Salvador del Mundo � Hermandad Oración en el Huerto� Misión Católica de Fo Bouré

KomunikabideakManos Unidas erakundeak esker bereziak eman nahi dizkiegure mezuak eta iragarkiak dohai-nik argitaratzen dituzten komuni-kabide nazional, autonomiko etatokikoei (egunkariak, aldizkariak,irrati eta telebistak).

Herrialderik behartsuenen alde egiten dugun lana ezinezkoa litzateke Manos Unidasen adiskide eta laguntzailerik gabe. Asko diralagundu diguten boluntarioak, langileak, bazkideak, laguntza ematen duten norbanakoak eta talde edo elkarteak (ikastetxeak, parro-kiak…), enpresak, bankuak, elkarteak eta fundazioak. Batzuek dirua emanez, besteak garapen-proiektuak finantzatuz, ekimen jakinetanlagunduz edo mota askotako zerbitzuak eskainiz. Guztiei, mila esker!

Ondoren, hala ere, horietariko batzuk aipatuko ditugu, leku-faltagatik denak aipatzea ezinezkoa baita. Garapen-proiektuetan finantza-kide ditugunak ez dira hemen aipatuko, Txosten honekin batera argitaratzen den “Proiektu Liburua”n agertuko baitira.

Guztiei, mila esker!

23

gure ordezkaritzak

2010.urtean MILURTEKO GARAPENAREN 1.

HELBURU lantzen dihardugu:“Pobrezia larria eta gosea errotik desagerraraztea”

eta 7. HELBURUA:“Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea”

Lagundu zuk ere, deitu 902 40 07 07 telofonora

15001 A CORUÑAMarqués de Cerralbo, 11 / Tel. 981 20 56 5902002 ALBACETETeodoro Camino, 8 / Tel. 967 21 23 1528801 ALCALÁ DE HENARES (Madrid)Vía Complutense, 8 bis / Tel. 91 883 35 4403003 ALICANTEArquitecto Morell, 10-2.ª esc. 1.º / Tel. 96 592 22 9804001 ALMERÍAGómez Ulla, 8 - 2º izq. / Tel. 950 27 67 8024700 ASTORGA (León)Hnos. La Salle, 6 - bajo / Tel. 987 60 25 3605001 ÁVILAPza. Teniente Arévalo, 6 / Tel. 920 25 39 9306005 BADAJOZAvda. Antonio Masa, 11 / Tel. 924 24 89 5122300 BARBASTRO (Huesca)Gral. Ricardos, 28 - 1.º / Tel. 974 31 49 7508007 BARCELONARambla de Cataluña, 32, 1.º 1.ª / Tel. 93 487 78 7848005 BILBAOBanco de España, 3, 2.º dcha. / Tel. 94 416 03 6809003 BURGOSPza. Mayor, 9, 1.º izda. / Tel. 947 20 73 6110003 CÁCERESGeneral Ezponda, 2, 2.º Izda. / Tel. 927 21 44 1411001 CÁDIZHospital de Mujeres, 26 / Tel. 956 21 49 7212001 CASTELLÓNCazadores, 35 / Tel. 964 22 88 5851001 CEUTAPza. de Africa, s/n, / Tel. 956 51 51 7413003 CIUDAD REALCasa de San Pablo. Caballeros, 9 / Tel. 926 25 54 6737500 CIUDAD RODRIGO (Salamanca)S. Fernando, 13 - 1.º izda. / Tel. 923 48 20 3514008 CÓRDOBAConcepción, 4, 1.º B / Tel. 957 47 95 7816002 CUENCAAvda. Rep. Argentina, 25 / Tel. 969 22 20 2215402 EL FERROL (A Coruña)Magdalena, 153, 1.ª dcha. / Tel. 981 30 03 1828901 GETAFE (Madrid)Olivo, 12 / Tel. 91 683 89 8517002 GIRONAS. J. Bautista La Salle, 19, 2.º 2.ª / Tel. 972 20 05 2518009 GRANADAPza. Campillo, 2, 5.º G y H, 1 / Tel. 958 22 66 20Venezuela, 7 - Colonia Sanz Vázquez

19005 GUADALAJARATel. 949 21 82 2018500 GUADIX (Granada)Santa María, 13 / Tel. 958 66 35 9221001 HUELVAAlcalde Coto Mora, 1, entlo. / Tel. 959 25 33 8822002 HUESCAPza. de la Catedral, 3 - 1.º / Tel. 974 22 65 5607800 IBIZA (Baleares)Pedro Francés, 12, 2.º / Tel. 971 31 27 7422700 JACA (Huesca)Seminario, 8, 3.º / Tel. 974 36 22 5123007 JAÉNMaestro Bartolomé, 7, dupl. / Tel. 953 25 01 1411405 JEREZ (Cádiz)Sevilla, 53 / Tel. 956 18 01 5635003 LAS PALMAS DE G. C.Cebrián, 61 / Tel. 928 37 13 0724002 LEÓNPadre Isla, 50, Esc. A - 5º Dcha.Tel. 987 24 84 0825002 LLEIDABlondel, 11, 3.º / Tel. 973 26 91 0426004 LOGROÑOObispo Fidel García, 1 / Tel. 941 24 78 8827001 LUGOCruz, 3 / Tel. 982 22 95 0228013 MADRIDPza. del Callao, 4 - 4.º / Tel. 91 522 17 8307703 MAHÓN (Menorca)Bastión, 1 / Tel. 971 36 38 1529015 MÁLAGAStrachan, 6 - 3.º Izda. / Tel. 95 221 44 4752004 MELILLAGeneral Aizpuru, 23 / Tel. 952 67 42 0130003 MURCIAPintor Villacis, 6 - 1.º dcha. / Tel. 968 21 40 2932003 OURENSERua do Progreso, 26 / Tel. 988 37 23 7333003 OVIEDOSan Isidoro, 2 - 1.º / Tel. 98 520 31 6134001 PALENCIAAntonio Maura, 2 Ent. Izqda. / Tel. 979 75 21 2107001 PALMA DE MALLORCA (Baleares)Seminario, 4 / Tel. 971 71 89 1131001 PAMPLONADormitalería, 1 / Tel. 948 21 03 1810600 PLASENCIA (Cáceres)Ronda Higuerilla, 16 - 2.º H / Tel. 927 42 34 05

36003 PONTEVEDRAPeregrina, 50 entreplanta / Tel. 986 85 08 1237002 SALAMANCARector Lucena, 20, 5.º A / Tel. 923 26 15 4720002 SAN SEBASTIÁNZabaleta, 5, 3.º / Tel. 943 28 50 0038002 SANTA CRUZ DE TENERIFE Pérez Galdós, 16 / Tel. 922 24 34 4239001 SANTANDERRualasal, 5, 3.º / Tel. 942 22 78 0715702 SANTIAGO DE COMPOSTELARúa del Villar, 18 / Tel. 981 58 49 6640003 SEGOVIAPza. San Esteban, 13 (Obispado) - Tel. 921 46 02 7141004 SEVILLAPza. Virgen de los Reyes, s/n. / Tel. 95 422 75 6825250 SOLSONA-BELLPUIG (Lleida)Avd. Preixana,16 / Tel. 973 32 01 8342002 SORIASan Juan, 5 - 1.º / Tel. 975 23 14 9050500 TARAZONA (Zaragoza)Pza. de la Seo, 11 - 1.º / Tel. 976 64 03 4243003 TARRAGONASant Francesc, 16 - 2.º / Tel. 977 24 40 7844001 TERUELYagüe de Salas, 18 bajo / Tel. 978 61 18 4545002 TOLEDOTrinidad, 12 / Tel. 925 22 99 1143500 TORTOSA (Tarragona)Cruera, 5, bajo / Tel. 977 51 14 2825700 URGEL (Lleida)Pza. Cardenal Casañas, s/n. / Tel. 973 88 05 0746003 VALENCIAPza. Comunión de S. Esteban, 1 - bajo / Tel. 96 391 91 2947002 VALLADOLIDSimón Aranda, 13, 1.º / Tel. 983 30 50 6508500 VIC (Barcelona)Ronda de Camprodón, 2 / Tel. 93 886 15 5536204 VIGO (Pontevedra)Vázquez Varela, 54, 2.º B / Tel. 986 42 36 9601004 VITORIAFueros, 6, 1.º izqda. / Tel. 945 23 11 7949001 ZAMORARamos Carrión, 18 / Tel. 980 53 20 9150001 ZARAGOZAPza. de la Seo, 6, Bajos / Tel. 976 29 18 79

Gosearen aurka,zaindu Lurra

ServicioS centraleS

Barquillo, 38-3º. 28004 Madrid

Telf.: 91 308 20 20 - Fax: 91 308 42 08

www.manosunidas.org - [email protected]