Marijesiak MIKEL ARTETXE · Maria Jose, Jesus Maria. Belengo portalian estalpe batian jaio da Jesus...

1
6 Egunkaria Marijesiak Marijesiak berez ez dira baladak, balada erlijiosoakaz, batez be jorratzen daben gaiari jagokonez, hartuemona izan arren. Marijesiek Gabon aldian egiten ziran eske-rondetan dabe jatorria, hau da, eske-kopIak ditugu. Alvaro Rabelli I 1·](43 iI i!e1:*iif3 OKER I ARTEZ I E ske-kopIak izan arren, bala- dak lez , eduki narratiboa dauke. Puntu biko ahapal- dietan istorio bat kontetan jaku, Jesusenjaiotzagaz zerikusia dau- kan argumentua , izan be. Histo- ria sagaratua da azaltzen dana , Adan eta Ebarengandik hasi eta Jesusen jaiotzara arte, Amabirji- naren anuntziazinoa, Herodes , Hiru Erregeen etorrera . .. Halan- da be, esan daigun bi dirala bala- detatik bereizten dabezan ezau- garriak, bata egiturazkoa eta * Lau aulki ipini dira mahaiaren - Lau aulki ipini dabez mahaiaren in- inguruan . guruan . * Bihar arte ez da jakingo emaitzik . - Bihar arte ez dogu jakingo emaitzik . bestea eginkizuna. Baladek ez lez, aha- paldi bakotxaren akabuan bada guztietan errepikatzen dan lelo bera, «Maria Jose, J esus Maria». Baina beharbada kopla horre en eginki- zuna izango da Marijesien ezaugarri behi- nena. Marijesiak, esan lez, bat datoz Eus- kal Herri osoan Gabon aldian kantatu izan diran kantuakaz (oles-koplak, Iparraldeko Noelak ... ). Marijesien ohitura hau, azken baten, Gabon inguruko ospakizunaren bederatziurrena egiteko zan, historia saga- ratua kantuz azaltzea, hatan be. Lehenago zabalago ebilzan, ia Bizkaiko txoko guztietan lekukotasunak gorde dira (hemen agertzen diran kopIak Markinan jasoak dira) baina gaur egun osperik han- dien hartu dabenak Gernikan urteoro herriko gazteek egiten dabezanak dira . Marijesiotan gazteek egiten daben ibilbi- dea aldez aurretik ondo finkatuta dago. Errondan urteteko dagozanean, goizalde- ko orduetan, gazteak eleizaren atarian alkartu eta belauniko jartzen dira. Bereha- la hasten dabe erronda , aurrean koblaria 'i';·3··;I,.I.I,;. ' (... ) Gau baten, telefono dei bat jaso neban, Unibertsitateko ikaskidea neban Rudolfek, nirekin berba egin ebala-ta. Batu gineneko, kafetegi lasai baten, hotz-hotzean arpegira- tu eustan: judu odola neroiala zainetan, eta diru-truke baino ez nebala bizia salbatuko, parte emotea bere eginbeharra zalako. Une batez ez ulertuarena egin neban, baina azal- pen harek nire izatearen oinarri guztiak as- tindu ebazan, gogorkeriz . Orduan aurkitu neutsen erantzuna, memorian gordeta neu- kanzan galdera zahar ilunei, behinola kon- prenitu ezinik geratu ziranak. Alde egin gura neban zurrupatzaile harengandik, bai- na esandakoa egiaztatzeko, bere eginkizu- naren zehaztasunak emoten hasijatan, par- tiduko funtzonaria izanik, lanbidea ikerketa jenealojikoak egitea ebalajakin arazoz. Oharra : Idazterakoan batez be , gaz- telaniaren eraginez inpertsonal era joteko ohiturea daukagu . dala. Honek kopla bat kantatu eta taldeak atzetik erantzun . Kantatzeko erabiltzen diran kopIak eta doinuak aldatuz doaz Gabon eguna hurbildu ahala. Gaur Gerni- kan bonbardaketaren inguruko kopIak be nahasten dabez. Erronda goizeko ordue- tan amaitu ohi da , bederatzi egunez errepi- katzen da eta azkena egun horretako meza- gaz batera Gabon egunekoa da , guztietan bereziena. Gabonak dira eta edeidazu atiau ikusi daigun jaio dan infantia. Maria Jose, Jesus Maria. Abendu santo onetan Kristorenjaiotzian kontentuaren alde guztiak poz gaitian. Maria Jose, Jesus Maria. Adan formatu izan zan lenengo lurrian, pekatu egin eban paraisu etemalian. Maria Jose, Jesus Maria Bear zala bialdu lurrera aingerua erremediatzeko Adanen pekatua. Erabagi gatxa Neukazan asmo eta amets guztiak azukrea uretan bezala desegin jatazan, zati-zatika azkeneraino urtuz. Urtenbiderik aurkitzen ez nebanez, ordaintzea erabagi neban, behin baino izango zalako an. Baina basapizti harek ondo baino hobeto baekian bere menpean nengoana, eta diru eskaerak gero eta usuago jasaten nebazan. Nire egoera ekonomikoa itogarria bilaka- tzen joakidan eta , horrez gainera , neure izerdiz lortutako ospea haren gutiziaren esku egoan, baita, are txarrago , nire bizia bera ere. Salbabide baten beharrean nengo- an. Lehengo asteetan, bezeroen kasuak nahas- ten nituala konturatu ziran. Gero, kalera ur- teten ez nebala ta hormari begira aurkitzen ninduen sarritan. Bulegoan itxiarazo eus- Maria Jose, Jesus Maria. Trinidade altuko bigarren personia trasformaturik dago Belengo portalian. Maria Jose, Jesus Maria. Herodes erregia falso traidoria zeren damu eben Jesusenjaiotza Maria Jose, Jesus Maria. Herodes koitadue burladu zaitue erregeak joan dira zu ikusi gabe. Maria Jose, Jose Maria. Herodesek esa'utsen erregeari gabien emendik zetozela neu ere joan naitian. Maria Jose, Jesus Maria. lru errege mauak ain bide luzian ostatu artun eben ain etxe pobrian. Maria Jose, Jesus Maria. Meltxorrek urria, Gasparrek intzentsua, Baldasarrek eroiela mirra preziosua. Maria Jose, Jesus Maria. Astoak arrantzia, idiak amasia, aian berotzen eben jaio dan infantia. Maria Jose, Jesus Maria. Belengo portalian estalpe batian jaio da Jesus ona abereen artian. Maria Jose, Jesus Maria. Bai belenen da bai Belenen jaio da Jesus Nazaren. Nazareteko tenpluan dago dama eder bat jarririk Nazareteko tenpluan dago dama eder bat jarri- rik izena bere Maria dauko ondo graziaz beterik. Arduraduna - Alv aro Rabelli ten, eta nire keinuak ume kaletarren barre- garri izaten ziran. Dantzatzen idoro nin- duen Solingeneko iturri ornatuetan behin baino gehiagotan, eta animalien hizkuntze- tan mintzatzen bere. Goiz eder baten Rudolf Hutte tiroz josi ne- ban, mila begi izutuen aurrean, Solingeneko kalerik nagusienean eta segituan umeen abestiak hasi nintzen kantatzen, barreka. Lau hilabeterako gorde ninduen zoro-etxe- an. Laster aske itxi eta lurralde honetara etorri nintzan, abokatu legez jardun, eta ez- kondu. Zoriontsu bizi izan naz urte guzti honeetan 'Ipuin arinak' li buruko Aitorpena ipuinetik jas oa. Egilea, Jabier Goroztiza. Argitaletx ea, Labayru ikas tegia. 2002ko apirilaren 7 a MIKEL ARTETXE TXIRRINDULARIA «Kanpoko ziklistek badakie zer dan euskerea» Izaskun Basterretx ea I Mikel Artetxe txirrindulariak laugarren denporaldia hasi dau Euskaltel-Euskadigaz. Larrabetzukoa da bera, eta egunotan, Circuit de la Sarte- ra joateko entrenetan dabil. Profresinoletan lortutako ga- raipenei begira, Portugalen lortu zituan lehenengoak: Journal de Noticias itzuliko etapa bi eta itzulia bera iraba- zi zituan, 2000n. Eta igaz, An- daluziako azkenengo etapea irabazi eban. • Euskal Herriko Itzulian ez dozu parte hartuko. Eta Euskal Bizikletan? Hori oraindino ez dakit. He- mendik pare bat hilabetera esango deuste. Ikusi egin be- har zelan gabilzan. Horren arabera, esaten deuskue. • Euskal Herrian parte hartzeko gogorik badozu? Bai. Hemendik 1.000 kilome- trora edo hemen , etxe albo- an, ibiltea ez da bardina. Be- rezia da. Hemen gauzak on- do egiteko gogo handiagoa eukiten dogu , zaletuak hu- rrago dagoz eta. • Euskal Herriko itzulia- ren ganean zelako pronos- tikoa egingo zenduke? Nik pentsetan dot italiarrak nahiko ondo ibiliko dirala, Giroa laster da eta. Gure tal- dean, Alberto Martinezek be aukera asko eukiko ditu. Da- na dala, bost egun dira, bos- tak gogorrak, eta eguraldia be kontuan hartu behar da. • Kanpoko ziklistek eza- gutzen dabe euskerea? Bai, gehienek bai. Ganera , Bretainian be gure antzeko sentimenduadaukie. EtaHo- landan eta Belgikan be an- tzerakoa gerteten da . Gehie- nek badakie gure taldea Eus- kadikoa dana, eta badakie hemengo egoerearen barri.

Transcript of Marijesiak MIKEL ARTETXE · Maria Jose, Jesus Maria. Belengo portalian estalpe batian jaio da Jesus...

Page 1: Marijesiak MIKEL ARTETXE · Maria Jose, Jesus Maria. Belengo portalian estalpe batian jaio da Jesus ona abereen artian. Maria Jose, Jesus Maria. Bai belenen da bai Belenen jaio da

6 Egunkaria

Marijesiak Marijesiak berez ez dira baladak, balada erlijiosoakaz, batez be jorratzen daben gaiari

jagokonez, hartuemona izan arren. Marijesiek Gabon aldian egiten ziran eske-rondetan dabe jatorria, hau da, eske-kopIak ditugu.

Alvaro Rabelli I 1·](43 iI i!e1:*iif3 3~i f33~1

OKER I ARTEZ I Eske-kopIak izan arren, bala­dak lez, eduki narratiboa dauke. Puntu biko ahapal­

dietan istorio bat kontetan jaku, Jesusenjaiotzagaz zerikusia dau­kan argumentua, izan be. Histo­ria sagaratua da azaltzen dana, Adan eta Ebarengandik hasi eta Jesusen jaiotzara arte, Amabirji­naren anuntziazinoa, Herodes , Hiru Erregeen etorrera . .. Halan­da be, esan daigun bi dirala bala­detatik bereizten dabezan ezau­garriak, bata egiturazkoa eta

* Lau aulki ipini dira mahaiaren - Lau aulki ipini dabez mahaiaren in-inguruan. guruan.

* Bihar arte ez da jakingo emaitzik. - Bihar arte ez dogu jakingo emaitzik.

bestea eginkizuna. Baladek ez lez, aha­paldi bakotxaren akabuan bada guztietan errepikatzen dan lelo bera, «Maria Jose, J esus Maria».

Baina beharbada kopla horre en eginki­zuna izango da Marijesien ezaugarri behi­nena. Marijesiak, esan lez, bat datoz Eus­kal Herri osoan Gabon aldian kantatu izan diran kantuakaz (oles-koplak, Iparraldeko Noelak ... ). Marijesien ohitura hau, azken baten, Gabon inguruko ospakizunaren bederatziurrena egiteko zan, historia saga­ratua kantuz azaltzea, hatan be.

Lehenago zabalago ebilzan, ia Bizkaiko txoko guztietan lekukotasunak gorde dira (hemen agertzen diran kopIak Markinan jasoak dira) baina gaur egun osperik han­dien hartu dabenak Gernikan urteoro herriko gazteek egiten dabezanak dira. Marijesiotan gazteek egiten daben ibilbi­dea aldez aurretik ondo finkatuta dago. Errondan urteteko dagozanean, goizalde­ko orduetan, gazteak eleizaren atarian alkartu eta belauniko jartzen dira. Bereha­la hasten dabe erronda, aurrean koblaria

'i';·3··;I,.I.I,;. '

( ... ) Gau baten, telefono dei bat jaso neban, Unibertsitateko ikaskidea neban Rudolfek, nirekin berba egin ebala-ta. Batu gineneko, kafetegi lasai baten, hotz-hotzean arpegira­tu eustan: judu odola neroiala zainetan, eta diru-truke baino ez nebala bizia salbatuko, parte emotea bere eginbeharra zalako. Une batez ez ulertuarena egin neban, baina azal­pen harek nire izatearen oinarri guztiak as­tindu ebazan, gogorkeriz . Orduan aurkitu neutsen erantzuna, memorian gordeta neu­kanzan galdera zahar ilunei, behinola kon­prenitu ezinik geratu ziranak. Alde egin gura neban zurrupatzaile harengandik, bai­na esandakoa egiaztatzeko, bere eginkizu­naren zehaztasunak emoten hasijatan, par­tiduko funtzonaria izanik, lanbidea ikerketa jenealojikoak egitea ebalajakin arazoz.

Oharra: Idazterakoan batez be, gaz-telaniaren eraginez inpertsonal era joteko ohiturea daukagu.

dala. Honek kopla bat kantatu eta taldeak atzetik erantzun. Kantatzeko erabiltzen diran kopIak eta doinuak aldatuz doaz Gabon eguna hurbildu ahala. Gaur Gerni­kan bonbardaketaren inguruko kopIak be nahasten dabez. Erronda goizeko ordue­tan amaitu ohi da, bederatzi egunez errepi­katzen da eta azkena egun horretako meza­gaz batera Gabon egunekoa da, guztietan bereziena.

Gabonak dira eta edeidazu atiau ikusi daigun jaio dan infantia. Maria Jose, Jesus Maria.

Abendu santo onetan Kristorenjaiotzian kontentuaren alde guztiak poz gaitian. Maria Jose, Jesus Maria.

Adan formatu izan zan lenengo lurrian, pekatu egin eban paraisu etemalian. Maria Jose, Jesus Maria

Bear zala bialdu lurrera aingerua erremediatzeko Adanen pekatua.

Erabagi gatxa

Neukazan asmo eta amets guztiak azukrea uretan bezala desegin jatazan, zati-zatika azkeneraino urtuz. Urtenbiderik aurkitzen ez nebanez, ordaintzea erabagi neban, behin baino izango zalako an. Baina basapizti harek ondo baino hobeto baekian bere menpean nengoana, eta diru eskaerak gero eta usuago jasaten nebazan. Nire egoera ekonomikoa itogarria bilaka­tzen joakidan eta, horrez gainera, neure izerdiz lortutako ospea haren gutiziaren esku egoan, baita, are txarrago, nire bizia bera ere. Salbabide baten beharrean nengo­an. Lehengo asteetan, bezeroen kasuak nahas­ten nituala konturatu ziran. Gero, kalera ur­teten ez nebala ta hormari begira aurkitzen ninduen sarritan. Bulegoan itxiarazo eus-

Maria Jose, Jesus Maria. Trinidade altuko bigarren personia trasformaturik dago Belengo portalian. Maria Jose, Jesus Maria. Herodes erregia falso traidoria zeren damu eben Jesusenjaiotza Maria Jose, Jesus Maria.

Herodes koitadue burladu zaitue erregeak joan dira zu ikusi gabe. Maria Jose, Jose Maria.

Herodesek esa'utsen erregeari gabien emendik zetozela neu ere joan naitian. Maria Jose, Jesus Maria.

lru errege mauak ain bide luzian ostatu artun eben ain etxe pobrian. Maria Jose, Jesus Maria.

Meltxorrek urria, Gasparrek intzentsua, Baldasarrek eroiela mirra preziosua. Maria Jose, Jesus Maria.

Astoak arrantzia, idiak amasia, aian berotzen eben jaio dan infantia. Maria Jose, Jesus Maria.

Belengo portalian estalpe batian jaio da Jesus ona abereen artian. Maria Jose, Jesus Maria.

Bai belenen da bai Belenen jaio da Jesus Nazaren.

Nazareteko tenpluan dago dama eder bat jarririk

Nazareteko tenpluan dago dama eder bat jarri­rik

izena bere Maria dauko ondo graziaz beterik.

Arduraduna - Alvaro Rabelli

ten, eta nire keinuak ume kaletarren barre­garri izaten ziran. Dantzatzen idoro nin­duen Solingeneko iturri ornatuetan behin baino gehiagotan, eta animalien hizkuntze­tan mintzatzen bere. Goiz eder baten Rudolf Hutte tiroz josi ne­ban, mila begi izutuen aurrean, Solingeneko kalerik nagusienean eta segituan umeen abestiak hasi nintzen kantatzen, barreka. Lau hilabeterako gorde ninduen zoro-etxe­an. Laster aske itxi eta lurralde honetara etorri nintzan, abokatu legez jardun, eta ez­kondu. Zoriontsu bizi izan naz urte guzti honeetan

'Ipuin arinak' liburuko Aitorpena ipuinetik jasoa.

Egilea, Jabier Goroztiza.

Argitaletxea, Labayru ikastegia.

2002ko apirilaren 7 a

MIKEL ARTETXE TXIRRINDULARIA

«Kanpoko ziklistek

badakie zer dan euskerea» Izaskun Basterretxea I

Mikel Artetxe txirrindulariak laugarren denporaldia hasi dau Euskaltel-Euskadigaz. Larrabetzukoa da bera, eta egunotan, Circuit de la Sarte­ra joateko entrenetan dabil. Profresinoletan lortutako ga­raipenei begira, Portugalen lortu zituan lehenengoak: Journal de Noticias itzuliko etapa bi eta itzulia bera iraba­zi zituan, 2000n. Eta igaz, An­daluziako azkenengo etapea irabazi eban. • Euskal Herriko Itzulian ez dozu parte hartuko. Eta Euskal Bizikletan? Hori oraindino ez dakit. He­mendik pare bat hilabetera esango deuste. Ikusi egin be­har zelan gabilzan. Horren arabera, esaten deuskue. • Euskal Herrian parte hartzeko gogorik badozu? Bai. Hemendik 1.000 kilome­trora edo hemen, etxe albo­an, ibiltea ez da bardina. Be­rezia da. Hemen gauzak on­do egiteko gogo handiagoa eukiten dogu, zaletuak hu­rrago dagoz eta. • Euskal Herriko itzulia­ren ganean zelako pronos­tikoa egingo zenduke? Nik pentsetan dot italiarrak nahiko ondo ibiliko dirala, Giroa laster da eta. Gure tal­dean, Alberto Martinezek be aukera asko eukiko ditu. Da­na dala, bost egun dira, bos­tak gogorrak, eta eguraldia be kontuan hartu behar da. • Kanpoko ziklistek eza­gutzen dabe euskerea? Bai, gehienek bai. Ganera, Bretainian be gure antzeko sentimenduadaukie. EtaHo­landan eta Belgikan be an­tzerakoa gerteten da. Gehie­nek badakie gure taldea Eus­kadikoa dana, eta badakie hemengo egoerearen barri.