Mikroipuinak

31
MIKROIPUINAK JAKINTZA IKASTOLA 2012-2013

description

jhñfgkhj ñjñklg

Transcript of Mikroipuinak

MIKROIPUINAK

JAKINTZA IKASTOLA 2012-2013

LAPURRAGoiz hartan maleta zabaldu nuenean, diru pila bat aurkitu nuen. Oso

arritua gelditu arren, aireportuan nahi gabe beste mutil edo neskaren

baten maleta hartu nuela konturatu nintzen. Gainera, diru hori lapurren

batena izango zen.

Aireporturantz nindoala, mutil batekin txokatu nintzen eta haren lagun

egin nintzen. Jaimeri, lagun berriari, kontatu nion guztia bera lapurra zela

eta bere maleta zela jakin gabe. Bera polizia eta aldi berean lapurra

zenik ere, ez nekien. Ni berarekin egon nintzen egun osoz, baina bat-

batean, komunera zihoala esan zidan. Bertan poliziari deitu zion eta ni

nintzela lapurra esan zien.

Nik, oso kuxkuxera naizenez, komuneko atera joan eta guztia entzun nuen.

Orduan, nire berokia hartu eta etxera joan nintzen. Iritsi nintzenean,

poliziari deitu eta ni nintzela <<lapurra>> esan eta gero, dena azaldu nien.

Azkenean, Jaime atxilotu zuten, eta atxilotu zuen poliziarekin ezkondu

nintzen.

UME BEHARTSU BATEN BIHOTZA

Goiz hartan maleta irekin nuenean, 1.000 euro aurkitu nituen, baina

segidan zaborretara bota nituen, aberatsa nintzen eta. Dirua barra-barra

nuen, baina azken finean bakarrik sentitzen nintzen. Horregatik, dirurik

gabeko ume bat adoptatu nahi izan nuen.

Bi egun geroago, haur behartsuen agentzia batera joan nintzen eta

bertatik irribarre bat bota zidan ume ile-gorri pekadun bat eraman nuen

etxera.

Egunak pasa genituen hitzik egin gabe eta hitz egin genuenetan kaixo edo

agur esateko izan zen. Baina, egun batean, besteetan baino tristeago

sentitu nuen eta zer gertatzen zitzaion galdetzen saiatu nintzen. Berak

horrela erantzun zidan:

-Nire amak oparitutako panpina galdu dut. Aurkituko bazenu, nire izena

esango nizuke.

-Lasai, zure panpina sukaldeko mahai gainean ikusi dut eta orain zure

gelako motxilaren barruan sartu dizut.

-A, hori baldin bada, eskerrik asko. Nire izena Madalena da. Eta zurea?

-Nirea Txipis-Amona da,txipiak asko gustatzen zaizkit eta.

-Oso umore ona duzu...

Horrela, harremanduz joan ginen oso lagun onak bihurtu arte. Hala ere,

Madalenak bere ama faltan botatzen zuen eta etxetik ihes egitea erabaki

zuen 18 urterekin.

Egun batean, nire siesta luzea bukatzean, sukaldera joan nintzen nire

pastillak hartzera. Pastillen ondoan gutun bat zegoen eta hauxe jartzen

zuen bertan:

“Kaixo, Txipis:

Nire ama faltan botatzen dut eta horregatik nire herrialdera bueltatuko

naiz; Afrikara hain zuzen ere. Ez kezkatu nitaz. Zure diruaren laurdena

hartu dut eta Afrikara doan tren bat hartuko dut. Ondo bizi!!

(Ahaztu gabe etorri bisitatzera).

SING:Madalena”

Ohar ura ikustean, negar batean hasi nintzen eta nire agente Donuts-i dei

egin nion. Bera laster etorri zen etxera; korrika batean, nahiz bera oso

potoloa denez, korrika askorik ezin egin izan.

Agentea iritsi zenean, hegazkina hartu eta Madalenaren herrialdera joan

ginen biak.

Han Madalena ikusi genuen bere amarekin. Bizi baldintza txarrak

zituzten. Madalenak, ni ikustean, korrika batean etorri eta esan zidan:

-Txipis, txipi platerkada bat zuretzat prestatzea ahaztu egin zitzaidan

eta horregatik, hemen duzu gure tribuko plater berezia:Txipiak!!!

-Eskerrik asko, Madalena. Zuk hemen gelditu nahi al duzu?

- Bai, dudarik gabe.

- Ondo da. Zoriontsua izan.(Negar egiten zuen bitartean).

Bueltakoan Donuts-ek berarekin ezkontzeko eskatu zidan eta nik baietz

esan nion, horrela ez nintzelako bakarrik sentituko.

TXAKURRAK PAPERAK JAN DITU

Goiz hartan, maleta ireki nuenean, nire bizilagunaren txakur zuria zegoen barruan. Ezin zuen egia izan, egun hartan ez. Arratsaldean Japoniako enpresari batzuekin nuen bileran aurkeztu behar nituen paperak zeuden hor, eta txakurrak jan egin zituen gehienak. Lehenik eta behin, txakurra itzuli nion Josuri, bizilagunari. Ondoren, zer egin pentsatu nuen. Ez nuen denbora askorik eta 20 orrialde ziren. Ordenagailuan nuen kopia, baina bi egun lehenago matxuratu egin zitzaidan.Hasteko, osorik zeuden paperak hartu nituen. Ondo begiratu nituen, eta hamar orrialde falta zirela ohartu nintzen. Nire lagun mekanikariari deitu nion, baina ezin zuen etorri. Gero, 10 orrialdeak berriz egitea pentsatu nuen. Lanean hasi nintzen. Ordu bat igaro zenean, 2 orrialde baino ez nituen eginak. Kalkuluak egin nituen zenbat ordu beharko nituzkeen jakiteko, eta ez ziren nahikoak. Azkenean, nire mahaiaren ondoan nuen zakarrontzian begiratu, eta zorionez han zegoen zikinean egindako lan guztia, bera, azkar pasa nuen garbira.Arratsalderako lortu nuen garbira pasatzea eta japoniarrekin izandako bileratik oso pozik atera ginen denak. Harrezkeroztik, paper garrantzitsu guztiak armairu batean gorde eta bi kopia ateratzen ditut.

POLIT TXAKURRA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, txakur polit eta azkar bat aurkitu nuen. Maleta bezperan Finlandiatik etorri nintzelako zabaldu nuen. Ni,Ane, ile horidun eta baxua den neska, nire gurasoengana joan nintzen galdetzera:

-Gustatzen al zaizue?-galdetu nuen.

-Bai-erantzun zuten.

-Geldi al naiteke txakurrarekin?

-Bai-erantzun zuten.

Orduan, gelara bueltatu nintzen,eseri eta bere izena pentsatzen hasi nintzen. Juantxi pentsatu nuen, baina ez zitzaidan gustatu. Polit, esan nuen jarraian eta hori bai gustatu zitzaidala! Gose zegoenez, dendara joan nintzen eta janaria erosi nion.Etxera bueltatzean, den-dena jan zuen. Gero paseatzera joan ginen eta azkenean, ordu eta piko pasa genuen.Hurrengo egunean, ikastolara eraman nuen eta pixagurea zuenez, builaka hasi zen.

-Nork dauka txakur bat gelan?- galdetu zuen irakasleak.

Denok isilik geratu ginen eta irakasleak klasea ematen jarraitu zuen. Berriro builaka hasi zen eta andereñoa altxa eta denen motxiletan begira hasi zen.

-Ane, zure txakurra da!-esan zuen irakasleak.

-Bai!-esan nuen.

Irakasleak txakurra hartu eta leihotik bota zuen. Bota ondoren, altxa egin nintzen eta Polit hilda zegoela ikusi nuen. Nik irakaslea hartu eta burua moztu nion motxilan neukan laban batekin. Kalera jaitsi egin nintzenean txakurra hilda ez zegoen ohartu nintzen. Orduan, ikastolatik joan eta etxera bueltatu ginen.

-Zer moduz eskolan?- galdetu zidan amak.

-Ondo!-esan nuen.

-Zergatik esaten didazu hori, inoiz ez didazu horrelakorik esaten eta?

-Irakaslea hil egin dudalako.

Anek amari dena kontatu zion eta hortik aurrera ez zen berriro eskolara joan.

LAPURRA IZATEA EZ DA ONA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, mila euro aurkitu nituen eta ez nituenez bueltatu, gaizkile bat bihurtu nintzen. Handik aurrera, Antiguako kaleetan barrena ihesi ibili nintzen beti, poliziak harrapatu ninduen arte.

Kartzelara eraman ninduten eta 6 urte pasa arte ezingo nuela atera esan zidaten. Nire bizitzako egun txarrena izan zen eta nire buruaz beste egin nahi izan nuen. Baina, uste baino hobea iruditu zitzaidan kartzela. Han lagun asko egin nituen; hori alde ona. Alde txarra, berriz, gaizki jaten nuela eta torturak jasotzen nituela.Nire familia oso urduri zegoen ez zekitelako zer egin nuen eta nola nengoen.Urteak pasa eta urteak pasa ondoren, kartzelatik atera nintzen eta sentsazio txarra izan zen han egon izana.

Nire etxera iristean, nire gurasoak oso pozik jarri ziren ni ikustean eta festa bat egin genuen. Azkenean, kalean dirua aurkitzen nuen bakoitzean poliziari ematen ikasi nuen.

PABLOREN LAPURRETAK

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, 1.000.000.000.000 euro azaldu

ziren pistola baten ondoan.

Hurrengo egunean, bankura joan nintzen eta lapurreta bat egin eta

5.000.000 euro lapurtu nituen, baina poliziak harrapatu egin ninduen.

Bi urte kartzelan pasa ondoren, dirua kendu ez zidatenez, Nueva

Yorkera bizitzera joatea pentsatu nuen. Hala ere, azkenean

Hawaiiera bidaiatu nuen.

Hawaiien hiru pisuko txalet bat, limusina bat, ferrari bat eta surf

egiteko hiru tabla erosi nituen. Astebetera munduko surfistarik

onena bihurtu nintzen.

Hawaii osoa erosi nuen niretzat, baina egun batzuetara behartsua

bihurtu nintzen. Orduan, Antiguara bueltatu nintzen eta bertan hil

nintzen bi hilabetera.

MALETAN PISTOLA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, pistola bat aurkitu nuen. Diego izeneko mutila hiltzea pentsatu nuen eta hala egin nuen.Hurrengo egunean, Ertzaintzak harrapatu eta kartzelara eraman ninduen 100 urtetarako.Han oso gaizki tratatzen ninduten, adibidez, bazkaltzeko orduan plater osoa bete beharrean, erdia betetzen zidaten; lo gelditzen nintzenean, sirena bat jo eta ni esnatu egiten nintzen... 20.urtean beste kartzela batera eraman behar nindutenean, ihes egin nuen eta harrezkero Ertzaintzarengandik ihesean nabil.

AMETS BAT

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, haur txiki bat ikusi nuen

barruan. Ni, Pako, harrituta gelditu nintzen.

Orduantxe, poliziari deitu nion urduri eta gertatutakoa kontatu.

Poliziak esan zidan:

-Egon lasai, haurtxo txiki honen gurasoak aurkitzen saiatuko

gara, baina bitartean etxean izan beharko duzu haurra.

-Ados!- erantzun nion nik.

Hasiera batean, ez zitzaidan inporta hura zaintzea, baina aste

batzuk pasa ondoren, tira! Den dena zikintzen zuen eta

txokolatea besterik ez zuen jaten.

Azkenean, aurkitu zituzten gurasoak eta umea itzultzerako

garaian hark nirekin egon nahi zuen. Nik ez nekien zer egin eta

urduri esnatzean, amets bat besterik ez zela konturatu nintzen.

UHARTE MISTERIOTSUA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, gutun bat aurkitu nuen. Nire aitonarena zen eta bertan uharte batera joan behar nuela esaten zidan.Arazo bat nuen, ez zegoen uharte hartara zihoan hegazkinik. Orduan, ideia bat etorri zitzaidan burura. Hegazkin bat alokatuko nuen eta gutunean azaltzen ziren koordenatuak jarraituko nituen. Geroago, hegazkina alokatzera joan nintzen, baina prezio oso altuak zituzten eta nik ez nuen hainbeste diru. Beraz, asteburuetako loterian jokatu nuen eta 3.000.000 euro irabazi nituen. Diru horrekin hegazkina alokatu nuen.Azkenean, uhartera iritsi nintzen. Han nire aitona bilatu nuen. Oso arraroa zen uharte hura. Ez zen ez zuhaitzik, ezta landarerik ere ikusten. Buelta asko eman ondoren, landareak aurkitzen hasi nintzen, baina ez nuen aitona aurkitzen. Asko begiratu ondoren, zuhaitz erraldoi baten gainean etxetxo bat aurkitu nuen. Kuriositatez hurbildu nintzen eta han nire aitona aurkitu nuen.Berarekin pasa nituen bi egun eta gero etxera bueltatu ginen.Handik aurrera abentura bat bizi nahi zuenean, niri deituko zidala hitz eman zidan.

LAGUNAREN ETXERA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, hura sorpresa

hartu nuena! ESTRALURTAR BAT!

Ni beldurtuta nengoen, baina berak lasaitzeko eskatu

zidan. Gero, zera esan zidan:

- Nire neskalagunarekin paseatzen nenbilenean, meteoro

bat erori zitzaidan gainera eta Lurrera iristean, zure

maletan sartu nintzen beldurraren beldurrez. Zure

laguntza behar dut hara bueltatzeko.

- Lagunduko dizut baina zure planetara bueltatzeko

espaziontzi bat behar da eta...

– Horretaz ez kezkatu – esan zidan moztuz.

Pastilla bat atera zuen poltsikotik eta zera esan nion nik

barrezka:

- Zer da hori, aspirina bat?

– Antzeko zerbait, baina ez aspirina aspirina bat-

erantzun zidan.

Orduan, baso bat ur eskatu zidan eta nik emandakoan,

“pastitrona”uretan sartu zuen. Ni harrituta geratu

nintzen aspirina espaziontzi bilakatu zenean.

Hala ere, arazo bat genuen. Ez genekien nola demontre

gidatzen zen tramankulu hura.

Gutxienez saiatu ginen eta nahiz eta zig-zagean joan,

lortu genuen aurrera egitea.

Hura ez zen izan gainditu beharreko arazo bakarra.

120km eginak genituenean, bat batean, erortzen hasi

ginen.

- Eskerrak handik gertu erremolke espazial bat zegoela!

Airean hartu gintuen eta eskerrak eman eta gasolinaren

depositua bete ondoren, lagunaren planetarantz abiatu

ginen.

Iritsitakoan denak nire lagunarengana hurbildu ziren.

Berak ez zidan esan, baina Alatatagda, nire laguna,

Lopalupuseko erregea zen.

Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan.

IÑIGO SESMA ETA GAIZKILEAK

Goiz hartan, postariak ekarritako maleta ireki nuenean, eskutitz bat aurkitu eta irekitzea erabaki nuen. Motorista nintzenez, motocross txapelketa batera joateko gonbidapen bat zen.Oso ondo pentsatu eta gero, baietz esan nien. Eguna iritsi zenean, txapelketa hasi zen eta ni oso ondo pasatzen ari nintzen. Bat-batean txapelketako arduradunak gaizkile batzuk txapelketa izorratu nahian zebiltzala konturatu ziren. Poliziei esan eta hauek gaizkilea harrapatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten.Orduan, ideia bat izan nuen eta poliziei azaldu nien: gaizkileari nire aurka motoz karrera bat egiteko proposatuko genion. Nik irabazten banuen, izorratzeari utziko zioten. Aldiz, nik galtzen banuen, txapelketa kendu egingo zuten.Gaizkileak proposamena onartu egin zuen eta karrera egin genuen. Nik irabazi nuen eta bakean utzi gintuen eta txapelketa salbatzeagatik irabazle izendatu ninduten.

ANDEREÑO MALTZURRA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, ikastolara joateko prest nengoen. Oso urduri nengoen irakasle berria nuelako eta gainera, seigarren mailan hasi behar nuelako. Orduan, gauza guztiak maletatik atera eta txukun jarri nituen.Hurrengo goizean, irakasle berriak, maltzurra zen, nire gelako ikasle bat hil nahi izan zuen. Guztiak beldurtu ginen.Gau iritsi zenean, irakasleak lortu zuen bere nahia eta ikaslea akabatu zuen.Azkenean, guztiok jakin genuen dena eta negarrez joan ginen gelara.

VENECIARAKO BIDAIA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, distiratsu – distiratsu ikusi

nuen barruko aldea. Horretxegatik, begiak itxi nituen eta

berriro irekitzerakoan, Venezian azaldu nintzen. Bai zoragarria !

Hain zuzen ere, gaztelu batean nengoen eta han Marko Polo

zebilen Tinttoretoren kuadro bat eskuetan zuela korrika. Beraz ,

Tinttoreto ere bere atzetik korrika zebilen harrapatu nahian.

Nik lagundu nion Tinttoretori Marko Polo harrapatuz, baina

Tinttoretok eskerrak eman ordez, bronka bota zidan joku bat

zela esanik.

Nik berriro begiak itxi nituen eta irekitzerakoan nire etxean

agertu nintzen.

MALETA MISTERIOTSUA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, pertsona arraro bat zegoen barruan. Martziano bat zen. Giltza bat eman zidan eta segituan desagertu egin zen. Handik bost minutura zerbait arraroa sentitu nuen eta loak hartu ninduen. Esnatzerakoan, beste mundu batean nengoen. Eserita zegoen mutil batek esan zidan:-Kaixo, ni Hasier naiz eta espia izateko eskatu nahi dizut. Nik txantxa bat izango zela pentsatu nuen, baina seriotasunez esan zidan. Hasieran beldur nintzen, baina gero baietz esan nuen. Planeta hartan geratu behar izan nuen. Bertan nengoela, Lur planeta izoztuko zela esan zidaten. Izotza desegitera joan nintzenean, norbaitek bahitu egin ninduen eta guztiz lotu ninduten. Inork ez bazuen lurreko izotza desegiten, bertako pertsona guztiak hil egingo ziren. Bat-batean, Hasier etorri eta askatu egin ninduen. Orduan, lur planetako izotza desegin nuen eta betirako espia izango nintzela esan nuen.

Tximuaren sekretua

Goiz batean maleta zabaldu nuenean, tximu

bat agertu zen. Nire maleta kuxkuxeatzen zebilen. Tximua txikia

eta marroia zen. Ni Turkian nengoen nire familiarekin oporretan.

Oso harrituta geratu nintzen tximua ikustean.

– Nola sartu zen nire maletan?

Ez nekien, baina tximua hartu eta armairuan ezkutatu nuen nire

gurasoek ez ikusteko. Momentu hartan gurasoak gelan sartu

ziren eta nik disimulatu egin nuen nire gurasoek ez ikusteko, hau

da, beraiek tximua zegoenik ez konturatzeko.

Gero, nire anaiak tximua nuela ikusi zuen eta berak ere tximua

gurekin gelditzea nahi zuen. Beraz, gure arteko sekretua izatea

adostu genuen.

Eguerdian familia osoa bazkaltzera joan ginen eta gelara

bueltatzean, armairua ireki eta tximua erdi hilik zegoela ikusi

genuen. Gose eta egarri zen!

Orduan, nire anaia azkar hoteleko jangelara joan zen. Handik

ogitarteko bat eta ur botila bat hartu zituen tximuari emateko.

Tximuak guztia jan zuen eta gero ondo jarri zen.

Horrela tximua salbatzea lortu genuen.

Azkenean, anaia eta biok tximua ezkutatuta genuela aitortu

genien gurasoei. Gurasoek orduan, tximuarekin geratzeko

baimena eman ziguten. Oporretan tximua gurekin gelditu zen

eta Donostiara bueltatzean gurekin ekarri genuen.

ALDAKETA BAT NIRE BIZITZAN

Goiz hartan maleta ireki nuenean, sekulako diru pila aurkitu nuen.

Kontatzen hasi nintzen eta 1.000.000.000 € arte kontatu nuen. Estatu

Batuetako hotel batean geunden nire ama eta biok oporrak pasatzen,

baina gu Erresuma Batukoak gara.

Maletaz nahastu eta gizon batena hartu genuen, berdinak baitziren.

Komisariara abiatu ginen Don Isidoro jauna, maletaren jabea, Estatu

Batuetan zegoen jakiteko. Komisarioak, bere ahots sendoarekin, zera esan

zigun:

- Sentitzen dut, Don Isidoro jauna Ozeaniara abiatu da duela 18 minutu

eta 48 segundo.

- Zer egingo dugu hainbeste dirurekin?¿?¿?

- Erdia ematen badiguzue, zuentzat izango da beste erdia- esan zuen

besteak.

- Ongi da, erdia emango dizuegu eta beste erdia guretzat izango da.

Komisariatik irtetean amak zera esan zidan:

-Itxaron momentu batez, mesedez, komunera noa eta.

Momentu hartan, gizon batzuk gerturatu zitzaizkidan. Ahoa estali eta

bahitu egin ninduten.

Ez nindutela sekula askatuko esan zidaten, baina amari deitzen utziko

zidatela. Orduan, deitzea erabaki nuen.

- Kaixo, ama!¡!¡!

- Kaixo, maitia!¡!¡! Non zaude?¿?¿?

- Bahitu egin naute, baina ez du axola, astean lau aldiz deituko baitizut.

- Ez dizute minik egin, ezta?¿?¿?

- Ez. Eta ez didate minik egingo.

- Eskerrak!¡!¡!

- Gogoratu deitzeaz, eh!¡!¡!

- Ongi da!¡!¡!

Eta hori esanaz, eseki egin nuen.

Beraiek lapur bikaina izaten irakatsi zidaten bitartean, nire ama kasua

aztertzen aritu zen.

Nire amak, zazpi urte ondoren, aurkitu egin ninduen. Nik nire amari lapur

bat bihurtu nintzela esan nion. Berari lapur izaten irakatsi nion eta bahitu

nindutenekin bizitzera joan ginen.

Handik aurrera, lapurren bizitza egin genuen nire amak eta nik.

Amaiera

SURFA HAWAIEN

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, hura sorpresa hartu nuena!Nire lagunek Hawairako bidaian bertan surf txapelketa zegoela esan zidaten. Maletan beti eraman ohi nuen surf tabla desmontablea bertan zegoen, beraz sarrera ordaintzea falta zitzaidan parte hartzeko.Nire lagunek, ordea, bi gauza ordaindu behar zituzten: tablaren alokairua eta txapelketarako sarrera. Dena egindakoan, txango bat emanez sumendi bat bisitatu genuen. Ingurua zoragarria zen: palmondoak, itsas bista...Arratsalde partean, aukeratutako hotelera joan ginen. Bertan, lasai-lasai telebista ikusi eta erlaxatu ginen. Hurrengo egunean, goizeko 6:00-tan esnatu ginen entrenatzera joateko. Gosaldu, tablak hartu eta hondartzarantz abiatu ginen;hoteletik 50m-tara zegoen. Egun ederra zen surfaz gozatzeko eta hori izan zen gure eginkizun nagusia: gozatzea. Inguruan gu bezain surfista onak zeuden. Hala ere, nik irabazteko aukerak ikusi nituen. Txapelketa eguna iristean, harri eta zur geratu nintzen: nire lagunak eta ni ginen parte hartzaile bakarrak! Beraz, lagunen artean onena nintzenez, faboritoa nintzen! Pentsatu nuena egia bihurtu zen eta Hawaitik oroitzapen on horrekin eta bueltatzeko asmoarekin bueltatu nintzen nire herri kuttunera, hau da,

Donostiara.

TRAGEDIA BAT PARISEN

Goiz hartan maleta zabaldu

nuenean, oso harrituta geratu nintzen. Ez

neukan ezer ere ez!. Dena lapurtu zidatela

pentsatu nuen. Ezin nuen sinistu. Bakarrik

egiten nuen nire lehen bidaia zen eta hori

gertatu behar!

Parisen nengoen eta nire gurasoak handik

milaka kilometrotara zeuden. Hotelean zehar

bila hasi nintzen. Jendeari ere galdetu behar

izan nion. Aita eta ama ez nituen nirekin eta ez

nekien zer egin.

Bat baten hotelean lan egiten zuen gizon batek

nire gelako atea jo zuen. Norbait telefonoz deika

ari zitzaidala eta nirekin hitz egin nahi zuela,

esan zidan. Ama zen eta harri eta zur geratu

nintzen esan zidanarekin... BESTE MALETA BAT

HARTU NUEN!

SURF TXAPELKETA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, arropa prestatzen hasi nintzen Tokioko(Japon) surftxapelketara joateko. Prestatzean, hegazkina hartu eta Tokiorantz abiatu nintzen.Iritsi eta txapelketa hasi zenean, lurrikara bat sortu zen. Horren ondorioz, tsunami bat sortu zen eta ni tsunamian surfeatzera joan nintzen. Nik bottom turn trukoa egin nuen. Gero, Kortex izeneko tranposo batek bota egin ninduen, baina ni berehala altxa nintzen eta txapelketan jarraitu nuen. Aukera izan nuenean, nik bera bota nuen.Azkenik, nik irabazi nuen txapelketa. 9999999999999999999999 euro irabazi nituen eta diru horrekin pozik bizi izan nintzen bizitza osoan.

MALETA BEREZIA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, Hawaira joateko hamar sarrera aurkitu nituen. Oso pozik nengoen eta horregatik nire 9 lagunei deitu nien. Hawaira joateko gonbidatu nituen. Egun batzuk pasa eta gero, aireportuan hegazkina hartzeko geratu ginen. Hawaira iristerakoan, limousina bat hartu genuen bost izarretako hotelera joateko. Hotelean ekintzak antolatzen zituzten . Guk water-polo aukeratu genuen. Primeran pasa genuen. Goizak jolasak eta kirol ekintzak egiten pasatzen genituen. Batzuetan surfa egiten genuen,beste batzuetan tenisa, boleibola ...Arratsaldero, inguruko herriak ezagutzera joaten ginen. Gauero, hoteleko diskotekakoek festa desberdinak antolatzen zituzten,adibidez:Hawai festa, pirata festa....Gu hirurak arte egoten ginen.Hiru aste pasa ondoren, gure izugarrizko oporrak bukatu egin ziren .Gaur egun, argazkiak ikusterakoan, oroitzapen oso onak ditugu, konturatzen gara.

NI ETA MALETA

Goiz hartan nire etxe aurrean aurkitutako maleta ireki eta 1.000.000

euro aurkitu nituen bertan. Nire aitarengana joan nintzen korrika eta,

dirua erakutsi nionean, ni eskutik hartu eta kalera irten ginen jendeari

diruarekin inbidia ematera.

Etxera bueltatu ginenean, ea diruarekin zer egingo genuen galdetu nion.

Nire ama lanean zen, baina hala ere, nire aitak diru asko genuela eta ea

zer egin nahi zuen jakiteko dei egin zion. Berak munduari buelta bat eman

nahi ziola esan zigun.

Azkenean, munduari buelta bat ematea adostu genuen. Bost urtez ibili

ginen buelta ematen eta bueltatu ginenean, aurkitutako dirutik 1.000 euro

genituen. Diru hori hiruren artean banatu genuen.

NIRE HAMSTERRA

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, nire hamsterra, Iker, aurkitu nuen. Bere kaiolatik nola atera ote zen galdetu nion neure buruari. Lapurren bat sartu ote zen etxera? Bere kaiolan jarri nuen eta hurrengo egunean, berriz, nire maletan aurkitu nuen. Esan nion nire aitari:- Erosiko al didazu kamara bat nire gelan jartzeko?- galdetu nion.- Bai- erantzun zidan.- Eskerrik asko, aita- esan nion.Aitak dirua eman zidan eta nik kamara erosi nuen. Jarri nuen nire gelan eta kamaratik ikusten zena nire pantailan ikustea lortu nuen. Bat batean nire hamsterrak, bakarrik, kaiolako atea nola ireki zuen ikusi nuen pantailan. - Nola atera da? Nork erakutsi dio?- galdetu nion nire buruari.- Nik erakutsi diot-esan zidan aitak.- Ba, lehenago esan!- erantzun nion.Eta kaiola aldatu egin nion.

Gure txakurra

Goiz hartan maleta zabaldu nuenean, Yorsair

arrazako txakur txiki bat aurkitu nuen.”Seguru amonaren

baserri ondoko bordatik etorri dela”, pentsatu nuen.

Lagunengana eraman nuen eta Kiara izena jarri genion.

Etxerako bidean, pentsatzen nindoala, nire gurasoei

txakurrak ez zaizkiola gustatzen gogoratu nuen eta

horregatik etxera iristean, txakurra ezkutatu nuen:

- Kaixo!- nire amak.

- Kaixo!- nik korrika txakurra motxilan sartuz.

- Zergatik hainbeste presa?- nire amak.

- Ez, ezer ez, ama. Agur!- nik korrika.

Gelara iristean, txakurra askatu eta asperen egin nuen.

Kiarari ohe bat egin nion nire burukoarekin, pelutxeekin...

Hurrengo egunean, ikastolara joan baino lehen, Kiara

gelan utzi nuen eta ikastolara abiatu nintzen.

Nire amak, plantxatzenari zela, nire gelatik zetorren

zaunka bat entzun zuen. Normala denez, begiratzera joan

zen eta bat batean karrasi bat bota zuen.

Nire aitak, goiz hartan jai zuen nire amak bezala, nire

gelako eskailerak igo zituen. Kiara nire gurasoen aurrean

nire pelutxezko hartza puskatzen ari zen.

Aita nire bila etorri zen:

- Aita, ba al dakizu ostiraletan ikastolatik irten ondoren,

lagunekin kantxetara joaten naizela?- nik.

- Arazo bat dugu etxean- nire aitak, kotxeko atea irekiz

bere tokitik.

Bidai osoa serio egin zuen. Nik hiru, lau aldiz galdetu nion

zer gertatzen zen, baina berak ezer ere ez, txintik ere ez.

Etxera iristean nire amaren barrea entzun nuen. Ama

txoratu egin al zen eta hizketan bakarrik ari ote zen,

galdetu nion aitari. Baina ez, nire hanketan gauza txiki eta

iletsu bat sentitu nuenean, hortaz konturatu nintzen.

Nire ama txakurraren lagun egin zen; hobeto esanda, oso

oso lagunak egin ziren. Nik nire aitari irri gaiztotxo polit

batekin begiratu nion eta nire aitak begirada itzuli zidan,

baina “irri”, horrela dei badaiteke, desesperatu xamar

batekin erantzun zidan.

Harrezkero, Kiarak gurekin jarraitzen du eta aitak ez

onartu arren, nabari da txakurra dexente gustatu zaiola.

NESKA GOTIKOA

Goiz hartan, nire etxean maleta zabaldu nuenean, nire gauza guztiak desagertu egin

ziren! Orduan, nire aitaren etxe ondoan dagoen arropa

dendara joan nintzen.

Arropa erosten ari nintzela, gotiko estiloko arropa ikusi nuen.

Gustatu egin zitzaidan eta probatu ondoren, erosi egin nuen.

Ondo gelditzen zitzaidala konturatu nintzen, beraz, arropa

horrekin atera nintzen kalera.

Halako batean, denak parrez ikusi nituen, baina ni ez nintzen

ezkutatu, besteek nitaz zer pentsatzen zuten ez zitzaidalako

axola.