MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen...

18
01 MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2014-2015 2015eko maiatzaren 5a

Transcript of MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen...

Page 1: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

01

MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA

BBVA FUNDAZIOA BILBAO 2014-2015

2015eko maia tzaren 5a

Page 2: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

02

Page 3: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

Asteartea, 2015eko maia tzak 5

BBVA Fundazioa

San Nikolas Eraikina

San Nikolas plaza, 4

Bilbao

Page 4: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

BBVA Fundazioa Grupo BBVA-k hura presente

dagoen gizarteen ongizatearekin eta hobekun -

tzarekin duen konpromisoaren adierazpena

da. Ikerketa zientifikoa eta bikaintasunezko

sormen artistikoa susta tzen eta babesten

ditu, baita horiek gizartean duten proiekzioa

bera ere. Kulturari dagokion programaren

barnean, musika klasikoan jar tzen du arre-

ta gehien, xx. mendeko eta mende honen

hasierako konposizioan batik bat. Jardueren

tipologiak honako hauek har tzen ditu barne:

• Lehiaketak eta sariak, BBVA Fundazioaren

Ezagueraren eta Kulturaren Mugak Saria,

Musika alorrean, eta Asociación Española

de Orquestas Sinfónicas (AEOS)-Fundación

BBVA-ren Konposizio Saria besteen artean.

• xx eta xxi. mendeetako musikaren in-

terpretazio-zikloak. Horien artean, honako

hauek gailen tzen dira: Erretratuak Zikloa,

PluralEnsemble taldearen ardurapean, Au-

ditorio Nacional de Música de Madrid-en;

Bakarlarien Zikloa eta Musika Garaikideko

Kon tzertu Zikloa, BBVA Fundazioak Madrilen

(Salamancako Markesaren Jauregia) eta Bil-

bon (San Nikolas Eraikina) dituen egoi tzetan,

hurrenez hurren.

• Prestakun tza akademiko bikaineko tal-

dea, Joven Orquesta Nacional de Españari

(JONDE) xedaturiko beka-programa baten

bitartez. Hark Academia Orquesta Nacional

de España-Fundación BBVA-ren sorkun tza eta

pedagogia programa berri bat izango ditu

BBVA Fundazioa

Page 5: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

osagai gisa Orquesta y Coro Nacionales de

España-ren (OCNE) lagun tzarekin, eta horri

esker, JONDEko musikariek OCNEren kon -

tzertuetan parte hartu ahal izango dute;

gainera, Fundación BBVA-Escuela Superior

de Música Reina Sofía Biola Katedrari eta

eskola bereko Sinfonietta de Música Con-

temporánea-ri lagunduko zaio.

• Gazte Interpreteen Zikloak, Fundazioak

Madrilen eta Bilbon dituen egoi tzetan.

• Gure garaiko musikaren audio- eta bideo-

grabaketak eta horien hedapena, batik bat

NEOS-Fundación BBVA seriea eta Espainako

eta Latinoamerikako Egungo Musikaren

Konpositoreen Bilduma, BBVA Fundazioak

VERSO zigiluaren lagun tzarekin sustatua. Era

berean, bereziki gailen tzen diren artisten in-

terpretazioen audio- eta bideo-grabaketara

xedaturiko proiektu bereziak gara tzen dira,

horien artean, Achúcarro irakasleari xedatu-

riko bi proiektuak (Opus Arte eta Euroar ts-

ekin), eta obra edo per tsona enblematikoei

xedaturikoak, hala nola, Tomás Luis de Vic-

toria (BBC-rekin), Cristóbal Halffter jaunari

xedaturiko Ecos y sombras Gutun Zuria eta

Lázaro bere operaren munduko estreinaldia-

ren grabaketa, Ginasterako Panambí (Deu -

tsche Grammophon-ekin), Chaikovskiren Eu-

gene Onegin eta Verdiren Rigoletto operak

(Asociación Bilbaína de Amigos de la Ópera-

rekin [ABAO]), Leticia Moreno-ren Spanish

Landscapes (Deu tsche Grammophon-ekin)

eta Judith Jáureguiren Aura (BerliMusic-ekin).

• Musika klasikora eta operara xedaturiko

orkestra eta erakundeekin lankide tza. Ho-

rien artean, honako hauek azpimarratu be-

har dira: ABAO, Teatro de la Maestranza de

Sevilla, Orquesta y Coro de la Comunidad

de Madrid (ORCAM), Orquesta Sinfónica de

Madrid, Teatro Real de Madrid, eta Teatro del

Liceo de Barcelona.

• Konposizio-enkarguak Espainiako nahiz

nazioarteko sor tzaileei, bereziki Centro Na-

cional de Difusión Musical-ekin (CNDM),

ORCAM eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoare-

kin, beste enkargu zuzen ba tzuez gain.

• Interesa duen publikoari musika-sorme-

naren esanahia argi tzera eta heda tzera xe-

daturiko hi tzaldien eta jardueren zikloak.

Era berean, erreferen tziazko argitalpenak

susta tzen dira musikaren arloan, Scherzo

aldizkaria, adibidez.

Kulturaren oso esparru gu txik erakusten dute

musikak bezain garbi tradizio abera tsaren

mantenuaren -berreguneratua eta etenga-

be aberastua- eta berrikun tza erradikalaren

arteko oreka, biak ere gure garaiko sentikor-

tasunaren fun tsezko osagaiak. Horregatik,

BBVA Fundazioaren programaren fun tsezko

alderdia osa tzen du; egindako lanaren truke,

Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina,

eta Real Academia de Bellas Artes de San

Fernando-ren Ohorezko Domina jaso ditu.

Page 6: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

06

Page 7: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

07

EGITARAUA

LEHEN ZATIA:

Cuarteto

· Fast

John Cage (1912-1992)

Artificiel

Thierry Alla (1955)

Izaerak*

Xabier Otaolea (1989)

XX

Christophe Havel (1956)

BIGARREN ZATIA:

Sull’oceano

Aurélio Edler-Copes (1976)

Les cheveux de Shiva

· Ganga

· Pûjâ

· Japa

· Mandala

· Vâhana

· Mantra

Bertrand Dubedout (1958)

INTERPRETEAK

Proxima Centauri

Sylvain Millepied, flauta

Marie-Bernadette Charrier, saxofoia

Clément Fauconnet, perkusioa

Hilomi Sakaguchi, pianoa

Christophe Havel, elektroakustika

ZIKLOAREN KOORDINAZIOA

Gabriel Erkoreka

* Erabateko estreinaldia

Page 8: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

08

Programarako oharrak

Page 9: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

09

John CageCuarteto

1931. urtean, Europatik urtebetez bidaia-

tzen ibili ostean, AEBetara i tzuli zenean,

John Cagek bere konposizio-teknika indar-

tu behar zuela erabaki zuen, eta hainbat

per tsonarengana jo zuen horretarako;

esaterako, Adolph Weiss-engana eta Henry

Cowell-engana. 1933an material erritmikoa

eta melodikoa antola tzeko hainbat metodo

lan tzen ari zen Cage, eta hogeita bost notara

arteko serieak sor tzen. Hori zela eta, Arnold

Schönberg metodo dodekafonikoaren asma-

tzaileari dei tzeko aholkatu zion Cowellek.

Schönberg Alemaniatik etorria zen AEBeta-

ra eta, artean, Hego Kaliforniako Uniber-

tsitateko eta UCLAko irakasle zen. 1934

eta 1936 artean en tzule gisa joan zen Cage

Schönbergen eskoletara, eta lezio pribatuak

ere jaso zituen harengandik. Bi egileen mun-

dua eta musika ikusteko modua erabat des-

berdina zen, ordea, eta esan liteke hesi gain-

diezin batek banatu zituela azkenean. Lau

hamarkada geroago, honela hi tz egingo zuen

Cagek austriarrarekin bizitako pasarteetako

bati buruz: «Hainbat urtez berarekin ikasten

ibili ostean, zera esan zidan Schönbergek:

“Musika idazteko harmoniaren zen tzua eduki

behar duzu”. Nik azaldu nion ez nuela har-

moniaren zen tzurik, eta orduan eran tzun

zidan beti aurkituko nuela oztoporen bat eta,

agian, oztopo hori benetan la tza izatera edo

horma zeharkaezin bilaka tzera iri tsiko zela.

Eta zera iharde tsi nion: “Hori gertatuz gero,

horma horri burukadak ematen igaroko dut

bizi tza osoa”».

Azkenean, Cagek bertan behera u tzi zituen

Schönbergen eskolak, ez bai tzuen haie-

tan bere bilaketa per tsonalerako erakusle

egokirik aurkitu. Baina ez zen esku-hu tsik

joan. Shönbergengandik musika-egiturak

planifika tzeko eta lan tzeko perfekzionismoa

eta zehaztasuna ikasi zituen, egitura horien

jatorria edozein izanik ere (zoria, indetermi-

nazioa, inprobisazioa). Arrazionaltasun hori

konstante bilakatu zen Cageren konposizio-

prozesuetan, baita aurrerago ida tzi zituen

eta i txuraz anarkikoen eta kaotikoen ziren la-

netan ere. Schönbergi dagokionez, Cagek es-

koletan eraku tsitako lan bat bera ere txalotu

ez bazuen ere, geroago eginiko elkarrizketa

batean aitortu zuen ez zuela ikasle amerikar

interesgarririk eduki, Cage kenduta: «Ez

da konpositorea, noski, baina bai jeniodun

asma tzailea», onartu zuen austriarrak.

Cuarteto lana 1935ean ida tzi zuen Cagek,

Schönbergen eskoletara zihoan garaian,

baina haren espirituak ezin du maisuarena-

rengadik urrunago egon. Perkusiorako bere

katalogoa ireki tzen duen lana da, eta, era

berean, Cagek interpreteek zer instrumentu

Portaera instrumentalak, ibilera elektronikoak

Page 10: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

10

erabili behar duten zehazten ez duen lehena.

Hura sortu zuen garaian, e txeko objektuak

kolpeka tzea zuen buruan: aulkiak, liburuak,

loreon tziak eta zartaginak. Instrumentuak

zehaztu ez zituenez, Cuarteto lanaren inter-

pretazioak fisionomia tinbriko erabat desber-

dina izan ohi du, kolore aldakorreko gaina-

zal horren azpian eredu erritmiko finko eta

errepikakorren egitura sendo bat ezkuta tzen

den arren. Gaur gauean Cuarteto lanaren

laugarren mugimendua en tzungo dugu; hain

zuzen, Fast (azkarra) argibidea duena.

Thierry AllaArtificiel

Thierry Alla oinarri teoriko sendoko egilea da,

eta Tourseko Uniber tsitatean Musikologia

ikasi ostean iri tsi zen konposizioaren mun-

dura. Handik Bordeleko kon tserbatoriora

joan zen, eta Parisko eta Darmstadteko kon-

tserbatorioetan eginiko ikastaroekin osatu

zuen ikasitakoa. 90eko hamarkadan hasi

zen Alla konpositore-ibilbidea sendo tzen.

Musika elektronikoa eta teknologia berriak

zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako

birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-

tuak Bordeaux III Uniber tsitateko bere ikasleei

konta tzeko. Elektronikak eta bere musika-tres-

na gogokoenek –saxoa, esaterako– estetika

espektraletik hurbil dagoen lengoaia gara-

tzeko aukera eman diote. Estetika horrek,

halaber, hainbat etapa igaro ditu eta bilakaera

jasan du azken urteetan, haize-instrumentuen

soinu multifonikoetatik eratorritako mikrobi-

tarteen ohiko erabilerara arte. Bestalde, Allak

ez du inoiz u tzi ikerketa musikologikoa, eta

espektralismoaren arloko fran tziar espezialista

handienetako bat da, bereziki, Tristan Murail-

en lanarena; izan ere, konpositore horri eskai-

ni zion bere doktorego tesia.

Flautarako, saxofoi sopranorako, perkusio-

rako eta gailu elektroakustikorako Artificiel

(2001) lana su artifizialen ikuskizun zarata-

tsurako hurbilketa musikala da. Gai berean

oinarrituriko Haendelen eta Debussyren la-

nak bezalaxe, Alla ikuskizun horren sonori-

tatea birsor tzen saiatu da, betiere jai-giroari

eu tsita, behera datozen suzirien soinuak eta

detonazioen indarra modu arras grafikoan

erreproduzituta, alderdi bisuala han txe

izango bali tz bezala, ikusi ezin dugun arren.

«Elektroakustikako eremu batean proiekta-

turiko argirik gabeko soinuez» hi tz egiten du

Allak. Obraren bilakaera ikuskizun horietan

gertatu ohi denaren kontrako bidean joan-

go da: azken traka hasieran iri tsiko da, eta

haren kaden tzia motel tzen joango da pixka-

naka, gelditu arte.

Obraren izenburuak e lektronikaren

«abileziei» egingo die erreferen tzia, zati

instrumentala bi estrategia osagarriren

bitartez luzatuta eta eraldatuta: bi efektu-

ku txa, instrumentuetatik datorren soinua

zuzenean alteratu eta distor tsionatuko du-

Page 11: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

11

tenak, eta instrumentuen eztandek beren

koloreak proiektatuko dituzten mihise gisa

fun tzionatuko duen pista elektroniko osa-

garri bat. Sei minutuak ozta-ozta gaindi tzen

dituen Artificiel sormen labur eta inten tsoa

da, aldi berean, eta ibilbide garran tzi tsua

izan du kon tzertu-aretoetan.

Xabier OtaoleaIzaerak

Xabier Otaoleak Bilboko Juan Crisóstomo de

Arriaga Kon tserbatorioan ikasi zuen pianoa,

Ana Arangurenekin. Garai horretan hasi zen

konposizioaren munduan murgil tzen, Hila-

rio Extremianaren eskutik, eta, azkenean,

Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Mu-

sika Ikastegian espezializa tzea erabaki zuen,

Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Jesús

Rueda, Stefano Scarani, Zuriñe Fernández

Gerenabarrena eta Loïc Mallié irakasleekin,

besteak beste. 2012an egin zuen Otaoleak le-

hen estreinaldi garran tzi tsua, An tzemanezin

Nahia, Miguel Ituarte piano-jo tzaileak inter-

pretatua, Donostiako Victoria Eugenia An-

tzokian. Duela zenbait hilabete, bestalde,

Ilargiaren I tzalak estreinatu zuen Xare tal-

deak hiri bereko San Telmo Museoan. Kon-

tzertu-musika oraindik erabat sendotu gabe-

ko alderdi bat bada ere Otaolearen karreran,

musikagilea buru-belarri dago sartuta beste

arlo ba tzuetan; esaterako jazza eta ikusmen-

arteak. Hala, haren konpositore-etorkizuna

diziplinen arteko uztarketan eta musika-bi-

deen guru tzaketan dago oinarrituta.

Gaur gauean estreinatuko den flautarako,

pianorako eta saxofoirako Izaerak lanaren

planteamendua erabat harrigarria da, in-

terprete bakoi tzari dagokion zatia ten tsio fi-

siko maila desberdinen pean jo tzea eska tzen

baitio: «Hala, musikariek, interprete diren

heinean (hi tz horrek berekin dakarren guztia

ain tzat hartuta), egoera bat emulatu behar

dute (zurrun, amorratuta, gogoeta tsu...) mu-

gimendu bakoi tzean, soinu-emai tzan eragina

izateko», azaldu du Otaoleak. Eta hurrena

eran tsi du: «Ten tsio horrek zaildu egingo du

obra jo ahal izatea, eta interpreteek musikan

islatuko dituzte egoera horiek». Azpimarratu

beharra dago Otaoleak ez diola erreferen-

tziarik egiten aurrejoera mental edo ten tsio

psikologiko bati, adibidez, pianoa eskua

zurrunduta jo tzea edo flauta eta saxofoi-

jo tzaileen arnasketak behar tzea.

Izaerak lanak interpretearen fun tzioari

eta haren izaerak (eta arazoek) musikaren

komunikazioan daukan eraginari buruzko

gogoeta plantea tzen du. Bere esperien-

tziatik sortutako intuizioa da hori; izan ere,

Otaoleak onar tzen du ten tsio fisikoa pila-

tzen duela pianoa jo tzen duenean eta, on-

dorioz, sonoritatea gogorrago irteten dela,

neke-sen tsazioa ere handiagoa dela eta

zenbait pasarte jo tzea bereziki zail egiten

zaiola, erlaxatuta egonez gero gertatuko ez

Page 12: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

12

li tzaiokeena. Izaerak lanean portaerak eslei-

tzen dizkie musika-tresnei Otaoleak, eta,

ondorioz, haien elkarrizketak koherenteak

izango dira ba tzuetan, eta, beste ba tzuetan,

aldiz, inkoherenteak, eta aurrera edo a tzera

egingo dute, aurresanezinezko modu batean,

gizakion portaerak bezalaxe. Horren guztia-

ren a tzean izango da oinarri bat, ezkutuan,

pianoaren harmonikoetatik hedatuko dena

eta konplexutasun-plano osagarri bat eran-

tsiko diona drama psikologiko horri.

Christophe HavelXX

Ikasketa musikalez gain, ikasketa zientifikoak

gailen tzen dira Christophe Havelen curriculu-

mean. Teknologiarekin eta elektronikarekin

lotura estua duen beste konpositore bat dugu

hau ere. Lehenengo lan instrumentaletatik

hasita –Oxyton (1991), Omotesis (1991),

RamDam (1992)–, Havelen idazketaren ezau-

garriek elektroakustikarekin duen esperien-

tziak u tzitako arrasotak erakusten dituzte,

bai soinuarekin lan egiteko moduan –benetan

zorro tza da esplorazio tinbrikoan eta mor-

fologikoan–, bai ordenagailuen erabileran,

sormenaren fase bakoi tzean lagun tzeko.

Gaur gaueko lanarekin gerta tzen den beza-

laxe, XX (2010), Havelen izena instrumentu

akustikoen eta gailu elektroniko baten ar-

teko elkarreragin zuzenarekin lotu ohi da.

Lan horren adibide argi bat aurkituko dugu

2000. urtean hasitako Métamorphoses se-

riean. Lan horrek instrumentu-jo tzailea eta

ordenagailua harremanetan jar tzeko moduak

proposa tzen ditu, egitura irekien eta sonorita-

te sintetikoen testuinguru batean. Sonoritate

mota hori da nagusi, halaber, XX lanean, zei-

netan saxofoia eta pianoa batere tradizionala

ez den modu batean min tza tzen diren: saxoa

multifoniko ugarirekin, bere sonoritatea zara-

tarekiko mugan kokatuta, eta, pianoa, bere

perkusio-ezaugarriez abusatuta, tarteka, nota

bera obsesiboki jota. Bi instrumentuek mu-

sika elektronikoari dagokion den tsitatearekin

askatuko dituzte dagozkien zatiak, frasea tze

instrumentalaren arnasketa natural tzat jo

daitekeenetik erabat urrunduta. Horri guztia-

ri zati elektroakustiko trinkoa ba tzen badiogu,

emai tza asetasunaren mugan kokatuko den

diskur tso konplexu bat izango da.

XX musikarien arteko harremanei buruzko

duo serie baten zati da (elektronikarekin

edo gabe). Hala, «saxofoiaren eta pianoaren

artean guru tzatutako loturez osaturiko sa-

rea ehunduko du, tresna bakoi tzaren kei-

nu idiomatikoetatik abiatuta, eta tresna

bakoi tzaren izaera hain desberdina ten tsio-

jokoaren oinarri izanda. Bilbea tresna bakoi-

tzaren espezifikotasunak uztar tzen dituen

zirrikituaren gainean eraikiko da, bata bes-

tearengandik bereizten dituen ezaugarrien

eta elkar tzen dituen distan tziaren gainean»,

dio Havelek.

Page 13: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

13

Aurélio Edler-CopesSull’oceano

Brasilgo Uniber tsitate Federalean Gitarra

ikasi ostean, Aurélio Edler-Copes Euskal

Herrira etorri zen bizi tzera, 2002an, Konpo-

sizioa ikasteko sortu berri zen Musikenen.

Musika-hizkun tza birlan tzen joan zen bertan,

eta hasiera batean Steve Reich eta Morton

Feldman konpositoreen eragin nabarmena

bazuen ere, Europa Erdialdeko estetiketara

hurbildu zen pixkanaka. Joera hori zehaz-

ten joan zen, geroago, Georges Aperghis-

ekin, Bernan, eta Pasiko Ircam ikastegian.

Edler-Copesen karrera laster hasi zen ezagun

egiten eta sari ugari jaso tzen konposizioko

nazioarteko lehiaketetan, baita talde oso

ezagunen interesa pizten ere; esaterako,

Klangforum Wien, Musikfabrik, Cuarte-

to Diotima, Ensemble L’Itinéraire, Vortex,

Nieuw Ensemble, Mosaik, Taller Sonoro,

Aleph Gitarrenquartett, Lorrenako Orkestra

Nazionala eta São Pauloko, Minas Geraisko,

Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak,

besteak beste.

Duela hilabete eta erdi estreinatu zuten

Sull’oceano Bordelen, berau Edler-Copesek

2009an hasitako triptiko bateko azken obra

izanik. Triptikoa memoriari eta hark sarri

i tsasoarekin duen loturari buruzko gogoeta

da. Lehenengo pieza Punto rosso sull’oceano

(talderako eta eletronikarako ad libitum) izan

zen; ondoren, Punto Rosso (hari-laukoterako

eta elektronikarako ad libitum) egin zuen

2010ean, eta, azkenik, Sull’oceano (saxo-

rako, pianorako, perkusiorako eta denbora-

errealeko espazializaziorako ad libitum).

Bakoi tzak Joan Miróren honako margolan

hauetatik har tzen du inspirazioa eta haiei

egiten die erreferen tzia: Azul I, II eta III.

Obra horien abiapuntua soinu-prozesio

metagarri bat da, tarteka solo luzeek eten-

dakoa. Egilearen arabera, «agerpen horiek

en tzutearen memorian babesten dira, baina,

horretaz gain, obra bakoi tzaren amaieran

etorriko den soinu-katarsi bateran tz pixka-

naka aurrera egingo duen prozesu metagarri

baten artikulazioak markatuko dituzte». Eta,

honako hau eran tsiko du Edler-Copesek:

«Punto Rossok ez bezala, zeinetan jarduera

eta ten tsio asko dagoen, Sull’oceanok izaera

erritualagoa du, eta nahiko estatiko eta kon-

tenplatiboa da». Kontraste egiten duten bi

material horiek elkartu eta gainjarri egingo

dira obra nagusian, Punto rosso sull’oceano,

zeinak aurreko bi txantiloietako musika-tres-

nak bil tzen dituen.

Bertrand DubedoutLes cheveux de Shiva

Bertrand Dubedout Baionan jaio zen, eta

bertan hasi zituen musika-ikasketak. On-

doren, Paueko Uniber tsitatean eta Parisko

Musikako Goi Kon tserbatorioan jarraitu zuen

Page 14: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

14

ikasten, Pierre Schaeffer-en eta Guy Reibel-

en eskoletan, eta 1981ean Konposizio Saria

irabazi zuen, Konposizio Elektroakustikoaren

eta Musika Ikerketaren kategorian. Gaur

egun Elektroakustikako irakasle titular da

Toulouseko Eskualdeko Kon tserbatorioan.

Dubedoutek lotura estua du hiri horretako

musika-bizi tzarekin eta bertan sortu zuen

1988an Ensemble Pythagore taldea. Sari han-

diak irabazi ditu; besteak beste, SACEMek

ematen duen Claude Arrieu saria. Dena

dela, bere karrerako inflexio-puntuetako

bat 1999an gertatu zen, Kiotoko (Japonia)

Villa Kujoyamako konpositore egoiliar izen-

datu zutenean, esperien tzia horrek Asiako

pen tsamendu filosofikoarekin eta bertako

musikaren eraginarekin harremanetan jarri

bai tzuen Dubedout.

2014an konposatu zuen Les cheveux de

Shiva, flautarako, saxofoirako, pianorako,

perkusiorako eta elektronikarako, eta hori-

xe da Indiarekin loturiko ziklo bati amaie-

ra ematen dion lana; ziklo horren barruan

daude, halaber, Vrishti (2009), pianorako,

eta Svapna (2009), saxofoirako eta marinba-

rako. Zikloa Dubedoutek 2008ko uztaila eta

abuztua bitartean eginiko landa-grabake-

tetan dago oinarrituta, 2008an eta 2009an

estudioan grabaturiko material osagarriekin

batera. Fonografiek tenplu hinduistetako

eta jainistetako, zein kaleetako eta bazarre-

tako paisaia akustikoa bil tzen dute, baita

Vanarasiko gha tsetakoa eta Tharreko basa-

mortukoa edo Jaipurgo auzuneetakoa ere.

«Indiako bizi tzaren une guztietan –ba tzuetan

ia ero tzeraino– aurki di tzakegun eskain tza,

debozioa eta sakratu denarekin loturiko kei-

nuak ekarri nahi ditut gogora» dio konposi-

toreak, «keinu horien iraupena, etenaldia,

alden tzea eta, nola ez, etengabeko mugi-

mendua irudikatuta».

Les cheveux de Shiva lanak ordu erdi irauten

du eta sei mugimendutan dago banatuta:

Ganga, Vanarasiko paisaia deskribatuko di-

guna; Gangeseko hiri horretara joaten dira

India osoko erromesak Shiva jainkoa gur tzera;

Pûjâ, Man Mandir-ko ghatean (eskalinata)

grabatua; bertan, egunsentiro brahman

batek perkusio mekaniko bat pizten du Pûjâ

zeremoniara dei tzeko; Japa, aho ts apalean

eginiko errezitazio bat, estasira iristeko jainko

baten izena modu mekanikoan errepikatuta,

a tzealdean brahman baten homilia en tzuten

den bitartean; Mandala, pieza erabat instru-

mentala, bere buruaren gainean biraka ariko

den eta bere er tzak etengabe ezabatuko eta

birsortuko dituen motibo baten gainean ida-

tzia, meditaziorako oinarria ipin tzen duen

ariketa monotono bat baili tzan; Vâhana,

«Delhiko, Vanarasiko eta Jaipurgo etorbidee-

tako soinu-zurrunbilo etengabea» bil tzen due-

na, zeinetan motorren eta klaxonen «kantua»

txorien, behien eta tximuen kantuarekin

nahasten den; Mantra, Jaipurgo tximuen

Tenpluko brahman baten kantua a tzematen

duena, txori baten eta jendearen zarata go-

Page 15: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

15

gaikarrien kontrapuntuarekin. Instrumentuek

lasaitasuna ekar tzeko eta arreta Dubedouten

hi tzetan «une infinitu bat» den kantu horre-

tan jar tzeko ahalegina egingo dute.

Mikel Chamizo

Page 16: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

16

Marie-Bernadette Charrier-ek eta Christophe

Havelek sortu zuten 1991ean, Bordelen.

Boskoteak flauta, saxofoia, pianoa, perku-

sioa eta gailu elektroakustikoa bil tzen ditu.

txantiloi horrek konbinazio instrumental

guztiak egiteko aukera ematen du, obra

solistatik hasi eta boskote osora arte, baita

beste instrumentu-jo tzaile ba tzuk gonbida-

tzekoa ere.

Taldearen musika-literatura aberastu duen

enkargu-politika aktibo bati esker –ia ez ze-

goen halakorik aurreko mendean–, ehun bat

lan ditu egun; horien artean, erdia baino

gehiago taldearen tzat ida tzi dituzte, be-

rariaz, honako konpositore hauek: Thierry

Alla, Eckart Beinke, José Luis Campana, Régis

Campo, Didier Marc Garin, Christophe Havel,

Hans Joachim Hespos, Jérôme Joy, Christian

Lauba, Ramon Lazkano, Claude Lenners,

Robert HP Pla tz, Gilles Racot, Etienne Rolin,

François Rossé eta Nicolas Tzor tzis, besteak

beste. Horrez gain, taldeak honako beste

konpositore hauen lanak ere jo tzen ditu:

Georges Aperghis, Franco Donatoni, Gérard

Grisey, György Ligeti, Magnus Lindberg,

François-Bernard Mâche, Giacinto Scelsi eta

Iannis Xenakis.

Era berean, aktiboki parte har tzen du Aki-

taniako bizi tza artistiko eta kulturalean,

eta maiz jo tzen du kon tzertuetan edo Fran-

tziako eta kanpoko jaialdietan: Aujourd’hui

Musiques (Perpinyà), Uzeste, I txassou,

Cité de la Musique, Théâtre du Lierre eta

Maison de Radio France (Paris), Neue Musik

(Lüneburg), Semana de Música Contemporá-

nea (Zaragoza), Lanaudière-ko Nazioarteko

Jaialdia (Montreal), Delmenhorst-eko Jaialdia

(Alemania), Novart Jaialdia (Bordele), Ars Mu-

sica Jaialdia (Brusela) eta Sonorities Jaialdia

(Belfast). Horretaz aparte, birak egin ditu

hainbat herrialdetan: Alemania, Australia, Ka-

nada, Japonia, Txina, Peru, Espainia eta Txile.

2001ean disko-bilduma bat sortu zuen eta

haren lehenengo hiru bolumenak Christophe

Havel, François Rossé eta Thierry Alla konpo-

sitoreei eskaini zizkien. Musika estetikan eta

haren aurkezpen bisualean egoki tzapen bat

egin beharra dela jakinda, taldea hainbat

eszenograforekin eta argi-sor tzailerekin

lankide tzan ari tzen da bere kon tzertuen

eszenara tzeak antola tzeko.

Futurs Composés sareko kide izanik, Bordele-

ko Udalaren, Girondako Kon tseilu Orokorra-

ren, Akitaniako Eskualdeko Kon tseiluaren,

Fran tziako Kultura Ministerioaren, SACEMen

eta SPEDIDAMen babesa dauka.

Proxima Centauri

Page 17: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

17

Page 18: MUSIKA GARAIKIDEKO V. KONTZERTU ZIKLOA BBVA …Musika elektronikoa eta teknologia berriak zituen interes-gai nagusi eta arlo horietako birtuoso bilakatu zen, ondoren bere sekre-tuak

Lege-gordailua: BI-609-2015