Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

21
Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida PRESTAZIO BEREZIEN BATZORDEA 32.06/04 D

Transcript of Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Page 1: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Gizarte Laguntzako

Prestazioen Gida

PRESTAZIO BEREZIEN BATZORDEA

32.06/04 D

Page 2: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Lan-istripu edo lanbide-gaixotasunen (LI/LG) ondorioz gertatutako behar-egoerei erantzuteko laguntzak, onurak, zerbitzuak eta diru-laguntzak dira. Halako egoerei aurre egiteko baliabiderik ez duten onuradunei ematen zaizkie eta hautazkoak dira.

Erregulazioa: GSLOaren 64., 65., 90. eta 96.1b) artikuluak; Mutualitateen arteko elkarlanerako erregelamenduko 67. artikulua eta Estatutuetako 34. eta 35. artikuluak.

Zer dira gizarte-laguntzako prestazioak?

Page 3: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Nor izan daiteke laguntza horien onuradun?

Lan-istripu edo lanbide-gaixotasunen bat izan duten langile babestuak eta atxikiak, hala nola kontingentzia horiek eragindako pentsiodunak.

Haien senitartekoak eta eskubidedunak (ezkonlaguna, aurrekoak,

ondorengoak eta gainerako senideak). Urtebeteko bizikidetza dela-eta senitartekoei parekaturikoak.

Page 4: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Nork onartzen ditu laguntza edo onura horiek?

Prestazio Berezien Batzordea izeneko organoari dagokio hautazko gizarte-laguntzaren onurak ematea.

Osaketa: Hamar kide ditu; horietatik bost Zuzendaritza Batzordeak izendatutako enpresen ordezkariak dira, eta beste bost sindikatuek izendatutako langileenak.

Karguak: Lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria; Batzordeak berak hautatzen ditu bere kideen artean.

Karguak berritzea: bi urtez behin kargu guztiak berritzen dira.

Noiz biltzen dira? Hiru hilabetetik behin ohiko bilkura egiten da; lehendakariak edo kideen herenak eskatuta egiten diren bilkura bereziak, berriz, beharrezkotzat jo bezain maiz egin daitezke.

Page 5: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Nola finantzatzen dira Gizarte Laguntzako prestazioak?

2015/01/01etik, Gizarte Laguntzako Erreserbaren eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak onartutako urteko aurrekontuaren kontura.

Zuzkidura: Gizarte Laguntzako Erreserba urteko soberakinaren % 10ekin zuzkitzen da (GSLOaren 96.1b) artikulua).

Page 6: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Laguntzen edo onuren zenbatekoa

Laguntzen zenbatekoa onuradunaren beharraren arabera eta urtean onartutako aurrekontuaren arabera finkatzen da.

Kasuak banaka ebazten dira; horretarako, lan-istripuak edo lanbide-gaixotasunak eragindako egoera eta beharrezko gastuei aurre egiterik ez daukan familia-unitatearen egoera azaltzen dituen eskaera aztertzen da. Jarraian, Batzordeak, deskribatutako gertakari eta egoeraren arabera, eman behar duen laguntza zehazten du.

Page 7: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Laguntzak jaso ahal izateko baldintzak

LI/LG jasan izana.

Behar ekonomikoko egoera bereizi batean egotea, familia-unitatearen diru-sarrera eta gastuen araberakoa eta familia kide bakoitzari dagokion lanbidearteko gutxieneko soldataren (LGS) arabera.

Arautu gabeko laguntza izatea.

Gerora sortutako laguntzei dagokienez exijitutako ezintasun iraunkorraren maila aitortua izatea.

Enpresa edo langile autonomoa Mutualiaren kide izatea edo Mutualiari atxikia egotea KPren estaldurarako, edo hala egon izana gertaera eragilea (lan-istripua edo lanbide gaixotasuna) izan zen datan.

Laguntza- edo onura-mota bakoitzerako beste berezitasun batzuk.

Page 8: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Aitortutako laguntza- edo onura-motak Heriotzagatiko laguntzak •Heriotzagatiko laguntza: 3.000 euroko zenbatekoa 2017/01/01 ondorengo heriotzetarako (lehenagokoetarako 2.500 €).

•Aurreko senideentzako laguntzak: 1.500 euroko zenbatekoa aurreko senide bakoitzeko, 2017/01/01 ondorengo heriotzetarako (lehenagokoetarako 1.250 €).

•Oinordekoen/albokoen aldeko prestazioak: indarrean den LGS 3 aldiz (bere familia-unitateko kideak, ekonomikoki hil denaren mendekoak, pentsioa jasotzeko eskubiderik gabe edo zenbaketa osoan familia-unitate bakoitzeko LGS gainditzen ez duten beste sarrera batzuk jasotzeko eskubiderik gabe).

•Zurztasunagatiko aparteko prestazioa: 5.000 euroko zenbatekoa umezurtz bakoitzeko, baldin eta bizi den gurasoak alarguntza-pentsiorako eskubiderik ez badu.

Page 9: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Ibilgailu eta altzarietarako laguntzak, bereziak • Gurpildun aulki elektrikoa. • Scooterra, trizikloa, bipedestazio aulki elektrikoa, bipedestatzaile

elektrikoa eta abar. • Norberaren autoaren egokitzapena eta osagarriak. • Ohe artikulatua, erlaxazio besaulkia, dutxa-bainu aulkia. • Garabi elektrikoa. • Transferentzia-ohola. • Prestazio Berezien Batzordeak baloratu beharreko beste batzuk. Medikuaren eta gizarte-txostenaren arabera

Page 10: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Traba arkitektonikoak kentzeko laguntzak

•Etxearen egokitzapena (sukaldea, komuna, sarbideak): gehienez 18.000 €

•Arrapalaren egokitzapena

•Garajearen egokitzapena

•Eskailerak igotzeko aulkia: gehienez 18.000 €

•Prestazio Berezien Batzordeak baloratu beharreko beste batzuk.

Medikuaren eta gizarte-txostenaren arabera

Page 11: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Protesi berezietarako laguntzak

•Protesi mioelektriko edo estetikoak, kirol-protesiak eta abar.

Medikuaren eta gizarte-txostenaren arabera

Page 12: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Osasun-laguntza edo ospitaleratzearen ondoriozko laguntzaileen gastuetarako laguntzak

•Garraio-gastuak: erabilitako garraio-motaren araberakoa, norberaren kotxean 0,19 €/km.

•Ostatu-gastuak

•Mantenu-gastuak: dieta erdia 13 €/egun, osoa 30 €/egun

Page 13: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Ikasketa eta prestakuntzarako laguntzak

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

• Lanbide-gertakariak direla eta, aldi baterako luzaroko ezintasun-egoeran dauden (6 hilabete baino gehiago) pentsiodunen edo langileen seme-alabentzako edo beren familia-unitateko beste senide batzuentzako laguntzak, baldin eta horiek 25 urte bete ez badituzte, eta ikasketa ofizialak egiten ari badira; 1.500 eurotik 3.000 euroa (egiten ari den ikastaroaren arabera).

• Lan-istripua izan duen edo laneko gaixotasuna duen pertsonaren ikasketetarako, prestakuntzarako edo berregokitze profesionalerako laguntza.

Egoera ekonomikoaren araberako txosten sozialaren arabera

Page 14: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Etxez etxeko laguntza

Medikuaren irizpideari jarraiki eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko ezgaitasunagatik zaintza pertsonalerako, etxeko lanak egiteko, laguntza emateko eta adin txikiko edo urritasunen bat duten seme-alabak zaintzeko hirugarren pertsona baten laguntzagatiko aldi-baterako diru-laguntza ekonomikoa, baldin eta medikuak edo txosten sozialak behar dela baderitzo. Gehieneko zenbatekoa: -Gehienez 14 euro orduko, hilean LGSren hileko zenbatekoa gainditu gabe, zerbitzua senide batek edo inguruko pertsona batek ematen badu. -Fakturaren zenbateko osoa, zerbitzua enpresa batek ematen badu.

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Page 15: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Bestelako laguntzak

•Baja medikoan dauden langileak: Lan-istripu edo lanbide-gaixotasun baten ondorioz sarrerak murrizteagatiko edo gastuak handitzeagatiko laguntza ekonomikoa, Batzordeak baloratu beharrekoa (familiako eszedentziak, ABEren osagarria, autonomoen laguntzak jasotzeari uztea...).

•Istripu larria edo lanbide-gaixotasuna jasan duten pertsonen, edo horren ondorioz hil diren pertsonen senideei emandako tratamendu psikologikoa, medikuaren aginduaren arabera.

•Laguntzak pentsiodunei: familia-unitatearen egoera ekonomikoa LGS baino baxuagoa denean unitateko kide bakoitzeko (1.500 eurotik 2.500 eurora, pentsioaren zenbatekoaren arabera, eta 500 euro beren kargura den seme edo alaba bakoitzeko).

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Page 16: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Bestelako laguntzak

•Langabeentzako ABE laguntza: Lan-istripu edo lanbide-gaixotasun baten ondorioz baja medikuan egonda lana galdu duten langileak, alta medikoaren ondoren, pentsiorako eskubidearekin ezintasun iraunkorra aitortu gabe, 2 hilabetez langabezian jarraitzen duten langileak, familia-unitatearen sarrerak, gordinean, urteko bi LGS baino baxuagoak direnean.

•Sailkatu gabeko laguntzak: Batzordeak eskatzen diren beste laguntza-mota batzuk aztertu ahal izango ditu (adibidez, pentsioen zenbatekoen baja, lanbide-gaixotasunagatik...)

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Page 17: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Kasu bereziak

•Gizarte-laguntzako beste prestazio batzuk aitortu ahal izango dira, nahiz eta Mutualitateak Gizarte Segurantzako prestazioen onuradunaren aitorpenari helegitea jarri, aitortutako laguntzak itzultzeko beharrik gabe, nahiz eta Mutualitatearen erreklamazioa judizialki baietsi.

•2008a baino lehen LGak izateko arriskuaren eraginpean zeuden langileei gizarte-laguntzako prestazioak aitortu ahal izango zaizkie, nahiz eta garai hartan Mutualia LGetatik eratorritako pentsioen arduraduna ez izan, GSINekiko aseguramendua nahitaezkoa zela-eta, Mutualiak babestutako pertsonak izateagatik.

Aitortutako laguntza- edo onura-motak

Page 18: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

• Gizarte Laguntzako Prestazioaren eskabide-orria beteta (www.mutualia.es web-orrian eskuragarri), eta hura ondorengo lekuetan aurkeztuta:

Mutualiaren edozein zentrotan, Prestazio Ekonomikoen Sailera zuzenduta.

Posta elektroniko bidez: [email protected]

Fax bidez 944 04 21 03 / 945 00 90 91

• Zalantzarik izanez gero, deitu telefono hauetara: 944 042 102/ 945 009 070

• Pertsona ezgaituentzako protesien edo ibilgailu BEREZIEN eskaerak: Mutualiaren Osasun Zerbitzuen kudeaketaren bitartez

Nola eska daitezke laguntza edo onura horiek?

Page 19: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Eredua: Gizarte Laguntzako Prestazioa eskatzeko orria Prestazio Berezien Batzordea

Page 20: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida

Eredua: Gizarte Laguntzako Prestazioa

eskatzeko orria Ospitaleratze

bakoitzeko/kontsultara joaten den bakoitzeko

laguntzailearen Gastuen Batzordea

Page 21: Mutualia- Gizarte Laguntzako Prestazioen Gida