Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

10
NAFAR-LAPURTERA Aitziber B- eta Ainhoa R

Transcript of Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

Page 1: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

NAFAR-LAPURTERA

Aitziber B- eta Ainhoa R

Page 2: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

ZER DA?

• Nafar-lapurtera iparraldeko euskalkia da, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako eta Urdazubi, Zugarramurdi eta Luzaiden

hitz egiten dena. Baztango eta Aezkoako herrietan tarteko hizkeran mintzatzen dira, nafarreraren eta nafar-lapurteraren artekoan.

Page 3: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

HISTORIAREN ALDETIK

• Bonapartek (1869) lau euskalki kontuan izan zituen Iparraldean: zuberotarra, lapurtarra, mendebaldeko eta ekialdeko behe-nafarra. Mendebaldeko behe-nafarrean hiru azpieuskalkiikusi zituen.

• Jaques Allierek (1960) Zuberoa eta NafarroaBehera muga argi batek bereizten dituen bezala, lapurtarra eta mendebaldeko behe-nafarrerabereizten duen mugarik ez dagoela ezta ekialdekobehe-nafarrak bereizten dituenik

Page 4: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

LAPURTERA MOTAK

• Lapurtera klasikoa: Materrek, Joanes EtxeberriZiburukoak eta Pedro Axularrek, beste askorenartean, erabili zuten euskara XVII. mendean, Donibaneeta Sara herrietako euskaran oinarritua, JoanesLeizarragak aurreko mendean erabili zuenetik arras ezberdina; euskara batuaren aitzindari eta oinarrietakobat.

• Lapurtera modernoa: XX. mendean Iparraldeko idazleaskok erabili izan duten euskara literario komunarideritzo. P. Laffite-ren 1944ko Gramaire Basque: Navarro Labourdin littéraire gramatikan oinarritu zirenhorretarako eta molde hori erabili zuten berenidazkietan gaur egun ezagutzen dugun 1968ko euskara batua indartu zen arte

Page 5: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

FONETIKAREN EZAUGARRIAK• Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak

eragindako bustidura (Zuberoan bada): edozoini, gainetik... Bustidura saihesteak ez dauka indarrik eta bere horretanuzten dira frantsesetik sartutako hots bustiak: kallatu (fr.cailler) 'gatzatu', kanpaña (fr. campagne) 'landa'... Bustiduraezari dagokionez, euskalkiaren bazter biak dirasalbuespena: Nafarroa Behereko ekialdea(Amikuze, Oztibarre eta Garaziko alderdi bat) eta, batezere, Lapurdiko itsasbazterreko hizkera.

• Hitz hasieran x- izatea da euskalki honen beste bereizgarribat, tx- izaten delako gainerako euskalkietako ordaina: ximino, xingarra 'urdaiazpikoa', xirula, xistu, xoko... Maileguak ere horrela egokitu dira: xanpiñona, xantza (fr.chance) 'zoria'...

Page 6: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

MORFOLOGIAREN EZAUGARRIAK

• Nehor 'inor' (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako izenordainakerabiltzen dira.

• -ño da euskalki honetako atzizki txikigarri ohikoa: baño 'bakarra', begiño, haurño, irriño...

• Erdal -on amaiera -oin egiteko joera izan da eremu gehienean: arrazoin, botoin, garratoin 'arratoi'... Dena dela, mailegu berrizenbaitetan -on ere bada hizkera batzuetan, frantsesean bezala: balon, bonbon...

• Euskalki honen bereizgarria da -aia amaiera izatea maileguzaharretan (nahiz eta gaur egun Euskal Herri osoan zabaldu den euskara batuaren eraginez): bisaia 'aurpegia', domaia'zoritxarra', kuraia 'kemena', langoaia 'hizkuntza', piaia 'joan-etorria'... Arau hau ez da dagoeneko emankorra, -adxa egitendelako mailegu berrietan: afitxadxa 'iragarkia', brikoladxa'brikolajea'...

Page 7: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

LEXIKOAREN EZAUGARRIAK

• Aldaerei dagokienez, honako hauek erabiltzen dira euskalkiareneremu gehienean: ahantzi 'ahaztu', arno 'ardo', ba (eta bai), biper'piper', botoila 'botila', buraso 'guraso', elgar 'elkar', ereman'eraman', eskuara 'euskara', fruitu 'fruta', giristino 'kristau', hogoi'hogei', irrisku 'arrisku', jakintsun 'jakintsu', kondatu'kontatu', saindu 'santu', xin(a)urri 'inurri'...

• Lexikoari dagokionez, honako hitz hauek dira euskalkiarenbereizgarri, den-denak erabiltzen ez badira ere haren eremu osoan: altxagarri 'orantza, legamia', auzapez 'alkatea', azantz / harrabots'hotsa, zarata', babazuza 'kazkabarra', biziki 'oso', buruil 'iraila', elkor'gor' adierarekin, fitsik 'ezer', gako 'giltza' adierarekin, guri 'bigun' adierarekin, kalapita 'iskanbila', ortzantz 'trumoia', otto'osaba', pairatu 'eraman, jasan', parada 'aukera, beta', pittika'antxumea', sehi 'zerbitzaria', urririk 'doan', urtzintz 'usina', xingar'urdaiazpikoa...

Page 8: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

SAILKAPENA

• Tradizionalki, lapurtera eta behenafarrera bereizirik sailkatuizan dituzte, baina Koldo Zuazoren arabera gaur eguneuskalki bakar bat osatzen dute hiru azpimultzotanbanatuta:

• Sartaldea: Lapurdiko barnealdean Ahetze, Senpere, Ainhoa eta Sara eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi hartzenditu barne azpieuskalki honek.

• Erdigunea: Lapurdi Ekialdea eta Nafarroa Behereko Lekuineeta Baigorriko Kantonamendua ditugu azpimultzo honetan.

• Sortaldea: Nafarroa Behereko Arberoa, Oztibarre eta Garaziko eskualdeetan eta Luzaiden (Nafarroa) hedatzenda.

Page 9: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

Sartaldekoak • Zuberoan ahsi eta Uztaritzeko eskualdebitartean u,a,e artean (i):Burua-buruia; duen-duien. Adizkien2.pertsona zue-(i)e; duzue, duzie; zaizue-zaizie, dakizue, dakizie.

• IZAN edo EDIN: ai- i; naiz- niz; zaitezte-zitezte, gaita-gitu; au-u: nauzu-nuzu.

• NOR-NORI: ai-au zait-zaut.• ST kontsonantea zabaldu eta RTZ

desagertu.• NORI: Er: laguner-lagunei.• Soziatiboa. Kin-kilan (lagunekilan)• Nihaur: Nerón, nihaur.• ÑO irriño.• Zuketa eta xuketa tratamendua.• Afaldu, bazkaldu. NOR erara. Afaldu niz.• A galdera atzizkia. Ikusi duka?

Page 10: Nafar lapurtera ainhoa r, aitziber b

Sortaldekoak

• Entzat- Endako

• Nor-nori nork/Nor-nork: erran nau.

• Nor-nori nork- hari, haiei I da erroa

• Diozkat.

• I bokala a, e, et o bokalekin elkartzen denean (i): herria-herriya.

• I bokala n- ñ, eta l- ll: berdin-berdiña; ginen –giñen; bila- billa.