OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA ......

Click here to load reader

  • date post

    20-Jan-2021
  • Category

    Documents

  • view

    4
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA ......

  • OINARRIZKO CURRICULUM DISEINUA

    OLIO ETA ZUKUGINTZAKO TEKNIKARIA

  • 2

    Aurkibidea 1. Tituluaren identifikazioa. ...................................................................................... 4 1.1. Izena. .................................................................................................................. 4 1.2. Maila. .................................................................................................................. 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 4 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .......................................................................... 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 4 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ........................................................................ 6 3. Irakaskuntzak. ....................................................................................................... 7 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. .............................................................. 7 3.2. Lanbide-moduluak. ............................................................................................ 8 1. Lanbide modulua: Biltegiko lanak eta kontrola...................................... 8 2. Lanbide modulua: Olioen eta zukuen erauzketa ..................................... 12 3. Lanbide modulua: Olioen eta zukuen egokitzapena .............................. 18 4. Lanbide modulua: Ontziratzea eta enbalajea .......................................... 25 5. Lanbide modulua: Higienea eta segurtasuna elikagaien industrian ........ 30 6. Lanbide modulua: Lehengaiak, produktuak eta prozesuak olio- Erauzketaren industrian .............................................................................. 34 7. Lanbide modulua: Prozesuen kontrol-sistemak eta osagarriak .............. 39 8. Lanbide modulua: Lan-prestakuntza eta orientabidea ............................ 43 9. Lanbide modulua:Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ........................ 46 10. Lanbide modulua: Lantokiko prestakuntza .......................................... 47 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .................................... 49 3.3.1. Iraupenak. ......................................................................................... 50 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 50 4. Irakasleak. ............................................................................................................. 51 4.1. “Olio eta zukugintza” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten

    irakasleen espezialitateak. .................................................................................. 51 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ....................................... 51 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. .................................................... 52 5.1. Espazioak. .......................................................................................................... 52 6. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................ 52 6.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen lanbide-moduluak. ..... 52

  • 3

    6.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. ........... 52

  • 4

    1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: “Olio eta zukugintza”. 1.2. Maila: Erdi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 1.400 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra Produkzio-sistemaren lanbide-kualifikazioko eskakizun orokorrak ondokoak dira teknikari honentzat: • Olioen, zukuen eta beste hainbat fluidoren erauzketa-, elaborazio- eta ontziratze-lanak

    egitea prozedura- eta kalitate-eskuliburuetan ezarritako baldintzetan. Dagozkion ekipo eta makinak erabiltzea eta dagokien lehen mailako mantentzea gauzatzea.

    2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Erabilitako lengoaia eta sinboloak zuzen interpretatzea eta olioen, zukuen eta beste hainbat fluidoren

    erauzketa- eta elaborazio-prozesuetan erabilitako informazioa ulertzea. • Olioen eta zukuen erauzketa eta elaborazioko makina eta ekipoak gidatzea eta gainbegiratzea, ondo

    prestatuta, programatuta eta segurtasun-baldintzetan behar bezala dabiltzanaren erantzukizuna hartuz. • Olio-erauzketaren industrian eraldatutako lehengaiak eta produktuak biltegiratzea, izakinen hartzea,

    sailkapena eta kontrola gauzatuz. • Olioak eta koipeak erauzi, findu eta aldatzea, aldagaiak adierazitako mugetan mantenduz, ezarritako kalitate-

    egiaztapenak gauzatuz eta datuak erregistratuz. • Zukuen eta beste hainbat estrakturen lorpena, zuzenketa eta kontserbazioa egitea, aldagaiak adierazitako

    mugetan mantenduz, ezarritako kalitate-egiaztapenak gauzatuz eta datuak erregistratuz. • Olioen eta produktu bigunen ontziratze-lanak egitea dagokien bidalketan, banaketan eta merkaturatzean

    ezarritako eskakizunak biltzen dituzten gaiak lortzeko. • Lan-jarduerak oro har elikagaien industriak eta bereziki bere eskumeneko lan-egoerek eskatutako higiene-

    neurriak aplikatuz egitea. • Olioen, zukuen eta beste hainbat fluidoren lorpeneko eta elaborazioko industrietan barne hartutako prozesuen

    ikuspegi orokorra eta koordinatua izatea. • Olio-erauzketaren industrietako produkzio-eremuetan dauden lanpostu desberdinetara eta bere lanbidearekin

    erlazionatutako tekniketan izandako aldaketen eraginez sortutako lan-egoera berrietara egokitzea. • Integratuta dagoen talde funtzionaleko kideekin harreman egokiak izatea, taldeari esleitu zaizkion helburuak

    lortzeko lagunduz, besteen lana errespetatuz, talde-lanak koordinatu eta garatzeko gogotsu parte hartuz eta azaltzen diren zailtasunak gainditzeko lagunduz, betiere jarrera tolerantea agertuz kualifikazio-maila bereko edo desberdineko lankideen ideiekiko.

    • Eduki politeknikoko ekintza-multzoa bere kasa burutzea, bere lanbideko berezko tekniken eremuan eta ezarritako metodoen pean.

    • Arazoak konpontzea eta erabaki indibidualak hartzea bere eskumeneko esparruaren barruan ezarritako arauei edo definitutako aurrekariei jarraituz, adierazitako erabakiak kontsultatuz, erabaki horien ondorio tekniko eta ekonomikoak garrantzitsuak direnean.

    2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Biltegiratzea egin eta kontrolatzea eta barne-hornidurak eta bidalketak prestatzea.

  • 5

    • Makina eta lanabesen lehen mailako garbiketa eta mantentzea. • Makinak, ekipoak eta lanabesak prestatzea eta erabiltzea produkzio-egoera desberdinetan. • Lerroko edo kontrol-zentroko lanen kontrola (eskuzkoa, automatikoa, informatikoa), abiaraztea eta

    geraraztea barne hartuta. • Laginak hartzea, prozesuan zehar kalitate-probak (fisiko-kimikoak, mikrobiologikoak eta organoleptikoak)

    burutzea eta emaitzak interpretatzea, guztia ere bere jarduketa-marjinen barruan. • Bere lanaren emaitzen eta gertakarien erregistroa eta txostena. 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak Ondokoak dira profesionalak burutu eta/edo azaldu behar dituen burutzapen eta portaera esanguratsuenak: 1. Olio-erauzketaren industriako lehengaien, osagarrien eta produktu bukatuen hartzea, biltegiratzea eta bidalketa antolatu eta kontrolatzea. • Hornitzaileek edo produkzio-sailak hornitutako lehengaiak, materialak eta produktuak hartzea,

    eskatutakoarekin bat datozela ziurtatuz. • Hornitutako produktuen motak eta kalitateak egiaztatzea, eskatutako zehaztapenak betetzen dituztela

    egiaztatzea. • Merkantziak produktuen eskakizunak kontuan hartuz biltegiratzea eta kontserbatzea, baliabide erabilgarriak

    optimizatuz. • Produkzio-sailak eskatutako barne-hornidurak ezarritako programen arabera gauzatzea, prozesuen

    jarraitasuna ahalbidetuz. • Kanpo-eskaerak eta produktu biltegiratuen bidalketa bezeroarekin hitzartutako zehaztapenen arabera

    prestatzea. • Izakinak kontrolatzea eta inbentarioak egitea ezarritako prozedurei jarraituz. 2. Olioen, zukuen eta beste hainbat fluidoren erauzketa-prozesua gidatzea. • Olioak, koipeak eta beste hainbat zuku erauzteko ekipoak eta baliabide osagarriak prestatzea eta erabiltzeko

    prest mantentzea prozedura-eskuliburuen eta erabiltzeko argibideen arabera, produkzioa bermatzeko xedez. • Lehengaien garbiketa- eta prestaketa-lanak kontrolatzea ondorengo erauzketa-prozesuaren arabera,

    ezarritako prozedurei jarraituz. • Olioen, zukuen eta estraktu landugabeen prozedura-eskuliburuek ezarritako erauzketa- eta bereizketa-lanak

    kontrolatuz lortzea, produktuen kalitatea eta higienea eta produkzio-mailak bermatuz. • Lanak erdiko paneletatik edo kontrol-gelatik zuzentzea instalazio automatizatu edo informatizatuetan,

    ezarritako kalitatea, higienea, epeak eta kantitatea ziurtatuz. • Laginak hartzea eta prozesuan zehar entseguak edo probak eskatutako zehaztasunez egitea, produ