situacion_derechos-infancia2010_eusk

12
HERRITAR IZATEN IKASIZ

description

 

Transcript of situacion_derechos-infancia2010_eusk

Page 1: situacion_derechos-infancia2010_eusk

HERRITAR IZATEN

IKASIZ

Page 2: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

AURKEZPENA Calcuta Ondoan, GGKE Gipuzkoan 1999.urtean sortutako elkartea da, Irabazteko Asmorik Gabekoa. Calcuta Ondoan-ek hainbat garapen-proiektu bultzatzen ditu Indian egoerarik txarrenean daudenei laguntzeko, haien osasuna, hezkuntza, garapen afektiboa, soziala, ekonomikoa eta espirituala kontuan harturik, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero ekitatea sustatuz. Indian gure kontraparteekin egiten dugun lanaz gain, Garapenerako Hezkuntza gure ingurunean lantzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Horretarako hezkuntza eta sentsibilizazio aktibitate ezberdinak aurrera eramaten ahalegin handiak egiten ditugu gure testuinguru hurbilenean; tokiko testuinguruan. Alor honetan kokatzen da aurrean duzuen “Gure eskubideen alde jolastuko?” proiektua. Bere helburu nagusia haur eta helduak haurren eskubideen nazioarteko egoeraz, “eskubideen jabe” izatearen esanahiaz eta honek dakarren herritar hardurez kontziente egitea da herritartasun aktibo eta arduratsu bat ekarriko duen desberdintasuna eta injustizien azterketa eta hausnarketa sustatuz, beti ere, elkartasun, kultur artekotasun eta ekitatearen ikuspuntutik. Guzti honek herritarrei tresnak eskuratuko dizkio egoera injustu, desberdin eta kalteberak gobernuei salatzeko eta hauen jokaerak bultzatzeko egoera horien desagerpena lortu arte.Kasu honetan, Calcuta Ondoanetik Indian erdiratuko gara. Honela, “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” Donostiako udalak lagundu eta gure GGKE-ak eratu eta antolaturiko jai-giroko jarduera moduan aurkezten da, Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpenaren 20.urteurrenarekin bat etorriz, Haurren eskubideak, Indiako emakumeen egoera, kultur artekotasuna, elkartasuna, ingurumenarekiko errespetua eta bidezko merkataritza landu eta jorratu nahi dituelarik.

Page 3: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

HAURREN ESKUBIDEEN EGUNGO EGOERA 1989ko azaroaren 20an erabaki historiko bat hartu zen, munduko buruzagi gehienak, Estatu Batuak eta Somaliakoak kenduta, Haurren Eskubideen Konbentzioa onartu zutenean. Konbentzioa Nazio Batuen itun bat da eta neska-mutilen eskubideen lehenengo nazioarteko araua loteslea da, hots, derrigorrez bete beharrekoa. 54 artikulu ditu haurren babes eta garapenaren inguruan. Hauek zatiezinak dira, berauen artean harremanduak eta menpeko direlarik. Eskubideen betetzea ziurtatzeko, Haurren Eskubideen Komite bat dago. Honek Konbentzioak dioena betetzen den gainbegiratzen du, bai eta bere gaitasun protokoloak ere. 20 urte hauen igarotzearekin batera, Konbentzioa historiako giza eskubide tresna berretsiena bilakatu da. Honek herrialde guztiek haurrek bizi eta hazi eta garatzeko duten aitorpena islatzen du. Biolentzia gabeko bizitza, bortxaketa eta gehiegikeria gabeko bizitza, iritzia kontuan hartu eta errespetatzen den bizitza. Haurren eskubideekiko errespetua ez da berauen garapen eta ongizaterako funtsezkoa bakarrik, erabakigarria da ere Milurteko deklarazioan deskribatutako munduaren lorpenerako.Bake, ekitate, segurtasun, ingurumenarekiko errespetu arduratsua batzen dituen mundu bat; hots, neska-mutil guztientzako egokia den mundu bat

Aurrerapenak Azken 20 urte hauetan aurrerapen handiak eman dira. Bost urte baino gutxiago duten umeen urteko heriotza zenbakia 1990ko 12,5 milioi-tik 2008an 9 miloi baino gutxiago izatera murriztu zen eta 2006an, 1.600 milioi pertsona inguru ur iturri hobetuak lortu zituzten. Mundu mailan, haurren %84a inguru lehen hezkuntzarako sarbidea izan zuten eta gaur egun ikasten daude, eta garapenean dauden herrialde guztietan lehen hezkuntzan inskribatutako neska eta mutilen arteko ezberdintasun zenbakia murriztu egin da. IHESAren kontrako borroka areagotu egin da eta etorkizun handiko emaitzak behatzen dira. Adibidez, haurdun dauden emakume gehiagok jasotzen ditu sendagai antiretrobiralak berauen seme-alabei birusaren igorpena saihesteko, eta geroz eta jaioberri eta bularreko ume gehiago IHESA antzemateko azterketak pasatzen dituzte. Modu berean infekzioari aurre egiteko sendagaiak eskura dituzten ume kopurua handitu egin da. Haurren babes eta parte-hartze aurrerapenak ere egin dira, naiz eta zailagoak diren zenbatzen, askotan datuek agertzen dituzten hutsuneak direla eta. Azkeneko bi hamarkadetan, 70 herrialde inguruk haur kodigoak jaso zituzten berauen legegintzetan. Horien artean ezkontza goiztiarren, ablazioaren edota etxeko indarkeriaren aurkako debekuak.

Page 4: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

Egiteke dauden gaiak Baina haurren eskubideen inguruko egitaraua oso urrun dago oraindik betetzeko garaitik. Milaka haur berauen superbizipena ziurtatu eta desnutrizio eta gaixotasunekiko duten kalte-beratasuna murriztuko duten beharrezko zerbitzuen falta dute. Milaka haur hobetutako ur iturririk ez dute, ez eta saneamendu instalazio egokirik ere. Zenbatezinak dira ere kalitatezko hezkuntzarik izan ez dutenak. Asko eta asko biolentziatik, gehiegikeriatik, esplotaziotik, diskriminaziotik eta abandonutik babestuko duten testuingurua faltan dute. Haurren kontrako biolentzia arazoa izugarria da; 500 miloi eta 1.500 miloi artean urtero arazo hau pairatzen dutela kalkulatzen da.Ondorioak oso larriak dira; adibidez, etorkizunean bizitzan ager daitezkeen adimen arazo eta arazo fisikoak, hauek askotan atzeraezinak direlarik. Afrika eta Asia dira haurren eskubideen urradura garrantzitsuena agertzen duten kontinenteak, bereziki Sahara azpiko Afrika eta Asia hegoaldea (India). Honek hauekiko arreta berezi bat agertzea eskatuko luke datozen urteotan. 2008an Indian, 5 urte baino gutxiago zuten haurren heriotza-tasa bizirik jaiotako 1000 haur bakoitzeko 69a izan zen adibidez. Espainian ordea 4a besterik ez zen izan. Gero eta nabarmenagoak diren talde sozial eta ekonomikoen artean dauden haurren osasunarekiko, hezkuntzarekiko eta babesarekiko desberdintasunak konpontzeko herrialde eta eskualde guztiek lan garrantzitsua egin beharko dute.

Zenbait datu interesgarri…. Oinarrizko adierazleak

HERRIALDEA Haurren heriotza-tasa ( < urte 1)

Jaioberrien heriotza-

tasa

Biztanleri osoa

(milaka)

Urteroko jaiotzak (milaka)

<5 urte duten

urteroko heriotza (milaka)

Bizi itxaropenajaoitzerak

oan (urteak)

Helduen alfabetatze-

tasa osoa (%)

Lehen hezkuntza matrikulazio/ joate osoa (%)

1990 2008 2004 2008 2008 2008 2008 2003–2008 2003–2008

India 83 52 39 1.181.412 26.913 1.830 64 66 83s

Espainia 8 4 2 44.486 491 2 81 97 100

Mundua 62 45 28 6.734.149 136.241 8772 69 82 84

Adierazleen esanahiak

5 urte baino gutxiagoko haurren heriotza tasa: Jaiotzatik 5 urte bete arte dagoen hiltzeko aukera, bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.

Haurren heriotza tasa: : Jaiotzatik urte 1 bete arte dagoen hiltzeko aukera, bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.

Jaioberrien heriotza tasa: Bizitzaren lehenengo 28 egunetan hiltzeko dagoen aukera, bizirik jaiotako 1.000 haur bakoitzeko.

Bizi-itxaropena jaiotzerakoan: jaioberri batek bizi ahal izango lituzkeen urteak, jaiotzen den unetik gizarte-lagin batean dauden heriotza-arriskuak kontuan hartuz.

Helduen alfabetatze-tasa osoa: 15 urtetik gora irakurtzen eta idazten dakiten pertsona kopurua, adin kategoría honen portzentaje moduan.

Lehen hezkuntza matrikulazio eta eskolara joate tasa netoak: lehen hezkuntzan matrikulatutako edo eskolara doazen haur kopurua, lehen hezkuntzan egon beharko luketen haurren adinaren araberako portzentaje moduan

Page 5: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

Munduko krisialdi ekonomiko berri honek gosea, desnutrizioa, aukera falta eta modu guztietako gabeziak pairatzen zituzten pertsonen egoera larriagotu egin du. “Pobreziaren prezio” honek modu berezian haur eta nerabeak erasotzen ditu. Egoera honen larritasuna ulergarriagoa egiten da, egungo munduko populazioaren %45a inguruk 25 urte baino gutxiago dituela kontuan hartzen bada. Baina haurren eskubideetan inbertitzea ardura bat izateaz gain aukera bat dela agertzen duten frogak daude. Ardura bat da, pobreziak, desnutrizioak eta orokorrean gabeziak, haurren gaitasunen garapen osoa oztopatzen baitute. Baina aukera bat ere bada, elikatze hobeago batek, osasun zerbitzu eta atentzio hobeago batek, hezkuntza eta babes handiago batek, garapenaren beste edozein alorrek baino aurrerapen handiago eta iraunkorragoak ekartzen baititu

5HT-ren ( 5 urte baino gutxiagoko haurren heriotza-tasa). 2008

HERRIALDEA TASA POSTUA HERRIALDEA TASA POSTUA HERRIALDEA TASA POSTUA

Afganistán 257 1 Txile 9 147

Angola 220 2 Salomon Irlak 36 72 Letonia 9 147

Txad 209 3 Trinidad y Tobago

35 77 Montenegro 8 149

Somalia 200 4 Dominikar Errepublika

33 77 Eslovakia 8 149

R.D Kongo 199 5 Vanuatu 33 79 Arabiar Emirerri Batuak

8 149

Guinea Bissau 195 6 Irán 32 79 EE.UU 8 149

Mali 194 7 Filipinak 32 81

Sierra Leona 194 7 Botswana 31 81 Hungaria 7 153

Nigeria 186 9 Honduras 31 83 Lituania 7 153

Afrika erdiko Errepublika

173 10 Tuvalu 36 72 Polonia 7 153

Burkina Faso 169 11 Guatemala 35 72 Serbia 7 153

Burundi 168 12 Australia 6 158

Níger 167 13 Jamaika 31 83 Serbia 6 158

Guinea Ekuatorial

148 14 Georgia 30 86 Kanada 6 158

Zambia 148 14 Kazajstan 30 86 Malta 6 158

Guinea 146 16 Kabo berde 29 88 Zeelanda Berria 6 158

Liberia 145 17 Maldivak 28 89 Erresuma batua 6 158

Uganda 135 18 Paraguay 28 89 Belgika 5 167

Kamerun 131 19 Nikaragua 27 91 Israel 5 167 Mozambike 130 20 Okupatutako

Palestinako lurraldea

27 91 Herbehereak 5 167

Kenya 128 21 Surinam 27 91 Korea Errep 5 167

Kongo 127 22 Samoa 26 94 Suitza 5 167

Benin 121 23 Ekuador 25 95 Andorra 4 172

Mauritania 118 24 Perú 24 96 Austria 4 172

Côte d´Ivoire 114 25 Armenia 23 97 Kroazia 6 158

Rwanda 112 26 Egipto 23 97 Kuba 6 158

Etiopía 109 27 Panamá 23 97 Estonia 6 158

Sudán 109 27 Brasil 22 100 Malasia 6 158

Senegal 108 29 Turkia 22 100 Txipre 4 172

Gambia 106 30 Txina 21 102 Txekiar Errep 4 172

Madagaskar 106 30 Saudi Arabia 21 102 Danimarka 4 172

Komorak 105 32 Tunez 21 102 Frantzia 4 172

Tanzania 104 33 Kolonbia 20 105 Alemania 4 172

Malawi 100 34 Jordania 20 105 Grezia 4 172

Page 6: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

Myanmar 98 35 Belize 19 107 Irlanda 3 188

Santo tomé eta principe

98 35 Tonga 19 107 Italia 3 188

Togo 98 35 El Salvador 18 109 Japon 3 188

Zimbawe 96 38 Fiji 18 109 Monako 3 188

Djibouti 95 39 Venezuela 18 109 Norvegia 3 188

Timor-Leste 93 40 Libia 17 112 Portugal 3 188

Camboya 90 41 Mauricio 17 112 Eslovenia 3 188

Pakistán 89 42 Mexiko 17 112 Espainia 3 188

Swazilandia 83 43 Moldavia 17 112 Finlandia 3 188

Bhután 81 44 Argentina 16 116 Islandia 3 188

Lesotho 79 45 Saint kitts eta Nevis

16 116 Luxenburgo 3 188

Gabón 77 46 Siria 16 116 Singapur 3 188

Ghana 76 47 Ukraina 16 116 Suedia 3 188

Haití 72 47 Bosnia eta Hertzegovina

15 120 Liechtenstein 2 193

India 69 48 Cook Irlak 15 120 San Marino 2 193 Papua Nueva Guinea

69 49 Granada 15 120

Yemen 69 49 Palau 15 120

HegoAfrika 67 49 Sri Lanka 15 120

Tayikistan 64 52 Albania 14 125

Guyana 61 53 Errumania 14 125

R.D.P Laos 61 54 Tailandia 14 125

Eritrea 58 54 Uruguay 14 125

R.D.P Korea 55 56 Vietnam 14 125

Bangladesh 54 57 Bahamak 13 130

Bolivia 51 58 Belarús 13 130

Nepal 48 60 Libano 13 130

Kiribati 48 61 Errusia 13 130

Turkmenistán 45 61 Santa Luzia 13 130

Nauru 44 63 San Vicente eta Granadinak

13 130

Irak 42 64 Antigua eta barbuda

12 136

Namibia 41 65 Bahrein 12 136

Aljeria 41 66 Oman 12 136

Indonesia 41 66 Seychelle 12 136

Mongolia 41 66 Barbados 11 140

Mikronesia 39 66 Bulgaria 11 140

Kirgistan 38 69 Costa Rica 11 140

Uzbekistán 38 70 Dominica 11 140

Azerbaiyan 36 70 Kuwait 11 140

Marshall Irlak 36 72 Mazedonia 11 140

Maroko 36 72 Qatar 10 146

Page 7: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

Emakumeen autonomiaren sustapena eta genero arrazoizko diskriminazioaren desagerpena eragin bikoitza duen bide bat da; alde batetik, emakumeen eskubideak betetzen laguntzen du, eta bestalde, neska-mutilen superbizipena ziurtatu eta berauen bizitza kalitatea hobetzen du. Emakumeak hezkuntza jaso eta etxeko, laneko eta alor politikoko erabakietan parte-hartzeko aukera dutenean ( diskriminazio, biolentzia eta gehiegikeriatik aldenduz) haurrak eta familia guztiak onurak jasotzen dituztela islatzen dituzten frogak daude. Emakumeen hezkuntzak haurren elikadura egokia, kalitatezko osasun zerbitzu eta hezkuntza eragiten dituela frogatu da. Era berean, neskak beranduago ezkontzeko aukera handitu egiten da, modu egokiagoan hazi eta garatzea baimenduz. Neskak hezi eta berauen babesa eta parte-hartzea ziurtatzeak, haurren eskubideen sustapen bat da, bai modu zuzenean, bai zeharka ere. Datozen hurrengo 20 urteetako erronka, eman diren aurrerapenak sendotzea litzateke, haurren onuren alde lan eginez, superbizi, garapen, babes eta parte-hartze eskubideak gozatu ditzaten. HAURREN ESKUBIDEAK INDIAN Indian munduko haurren bosten bat bizi da. 1992an Haurren Eskubideen Konbentzioa berretsi zuen. Ordutik, eman den hazkuntza ekonomiko azkarrak, milioika pertsona pobreziatik atera egin ditu. Hau, gobernuak haurren superbizitzea eta garapena hobetzeko sortutako neurriekin bat egin da eta Indiako iturrien arabera, 5 urte baino gutxiagoko haurren heriotza-tasa murriztea ekarri du, 1990an ematen ziren 1.000 bakoizteko 117 heriotzetatik, 2007an emandako 72ra. 1992-1993tik 2005-2006 urte bitartera hobetutako ur iturri kopurua handitu zen, %62tik %88ra. 6-10 urteko eskolara doazen neska portzentajea %61tik %81tera handitu da ere eta honek lehen hezkuntzan ematen den generoen arteko berdintasun tasa handitu du, 0,82tik 0,96ra.

Gabeziak eta desberdintasunak oso handiak izaten jarraitzen dute, naiz eta aurrerapen ekonomikoak eman diren...

Indiak erronka handiak ditu oraindik egiteko haurren eskubideen gauzatzerako… beste edozein herrialderekin erkatuz, haurren eskubideen urraketa nabarmen eta ugariagoak gertatzen dira zenbaki absolututan, zenbaki hauek bere tamaina kontuan hartuz ulertu behar direlarik. Urtero, jaioberri milioi bat hil egiten da bere lehenengo hilabetetan; beste milioi bat bere lehenengo 29 egun eta 5 urte bitartean. 5 urte baino gutxiagoko 55 milioi haur, berauen adinari legokeena baino pisu baxuagoa dute. Lehen hezkuntzan egon beharko liratekeen 20 milioi haur ez du hezkuntza mota hau jasotzen. Gizartearen %40a baino gehiago eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi da, 128 milioi pertsona edateko ur iturri hobeturik ez du eta 665 milioi, izugarria den kopurua, estalperik gabe kaka egiten du.

Page 8: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

Indian, diru-sarreren handitzea hezkuntza, osasun zerbitzu eta garapen gaien inguruko desberdintasunaren handitzearekin bat etorri da. 2005-2006ko Familiako Osasunaren Inkesta Nazionalak beharrezkoak diren zerbitzuen eskuratzean gabezia handiak ikuskatu ditu. Egoera okertu egiten da kasten, jatorri etniko, genero eta diru-sarreren arabera. Gabezia guzti hauek haurtzaroaren babesa eragiten dute, alde batetik jaiotza inskripzio txikia (%69) eta bestalde, haurtzaro heriotza-tasa handia kontuan hartuz. Naiz eta jokabide hau legez debekatua dagoen, familietako inkesta hauek 20-24 urte bitarteko emakumeen %47a eta 20-49 urte bitarteko gizonen %16a, 18 urte baino lehenago ezkondu zirela adierazten zuten. Gainera jaiotza orduan gizonak izatearekiko lehentasuna eta haur-lanen tasa handiak oraindik ere arazo larriak izaten jarraitzen dute.

Itxaropen Oihartzunak Indiako gobernuak eta gobernuz kanpoko erakunde askok esfortzu handiak egin dituzte haurtzaroko heriotza-tasak jaisten, osasun zerbitzuen eskuragarritasunaren handitzean bai eta haurrak lehen hezkuntzan inskribatzeko saiakeran. Herrialde honek aurrera egiten du ere haurren babes urraketak zeintzuk diren zehazten eta hauek desagerrarazteko metodo legalak sortzen. Desberdintasun hauek murrizten saiatzen ari da baztertutako taldeei, hala nola kasta, tribu ( gizarte indigenak edo adivasiak) eta oso sustraitutako diskriminazioa pairatzen duten beste taldeei beharrezko zerbitzuak helaraziz. 2007ko martxoan, haurren eskubideen babeserako Batzorde nazional bat eratu zuen. Honen helburua eskubideen gauzatze egokiaren segimendua egitea litzateke. Gainera Haurtzaroaren Babesarentzako Eskema Integral bat prestatu du, kalte-berenak diren haurrei zuzendua. Emakume erakundeak geroz eta presentzia handiagoa dute Indian. Herrialde honetan emakumeak komunitatean, lantokian eta gobernuan duen autonomiaren handitzean erdiratutako erakunde berritzaileenetarikoak daude.

Etorkizunerako erronkak Sustraitutako esplotazio orokortua, genero arrazoizko diskriminazioa, kastek eragindako aurreiritziak eta Indian ematen diren beste hainbat gizarte arazo ez dira egun batetik bestera konponduko. Hortaz gain, 2008-2009ko erregaien, elikagaien eta finantzen krisiak herrialdearen aurrerabide soziala oztopatzea eragingo du. Hiru arazo hauek Indiako hazkuntza ekonomikoa oztopatuko dutela kontuan hartuz, txirotasun larrienean bizi den jende kopurua handitzeko mehatxua dago, lortu diren superbizitze, osasun eta hezkuntza aurrerapenak txikituz edota geldituz. Indiako gobernua eta beste hainbat eragile lanean dabiltza haurren eskubideen gauzatzearen alde. Gazteak ere berauen lehentasunak adierazten ari dira eta komunitateetan parte-hartzen dabiltza. Berauek agertutako parte-hartzea eta buruzagitza gaitasuna erabakigarriak izango dira hurrengo urteetan aurrerapen sozialak lortzerako orduan.

Page 9: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

MILURTEKOko GARAPEN HELBURUAK. 2000 - 2015 Orain dela bederatzi urte munduko buruzagiek Milurteko Adierazpena deitzen den etorkizunera begiratzen duten helburu multzo bat xedatu zuten. Adierazpen honek munduan ematen diren muturreko pobrezia, gosea, analfabetismoa eta gaixotasunak desagerrarazi nahi ditu. Helburu ezberdinak ere proposatu zituzten sexuen arteko berdintasuna eta emakumeen enpoderazioa lortzeko, bai eta ingurumen iraunkortasuna eta garapenerako mundu mailako itun bat sortzeko. Hitz gutxitan, mundu hobeago bat lortzeko egitasmo bat onartu zuten eta hau aurrera eramateko esfortzu guztiak egingo zituztela agindu zuten. 2015 urterako ezari zen helburu hauen lorpena, baina... zen unetan gaude? 8 helburuen esanahia azter dezagun eta ikusi dezagun zeintzuk diren lortutako aurrerapenak eta erronkak:

1. Pobrezia larriena eta gosetea desagerraraztea

1A helburua: 1990 eta 2015 artean, egunean dolar 1 baino gutxiagoko diru-sarreraz bizi den pertsona proportzioa erdira murriztu.

1B helburua: Guztientzako enplegu duina lortu, emakume eta gazteak sartuta.

1.C helburua: 1990 eta 2015 artean, gosetea pairatzen duten pertsona portzentajea erdira murriztu

Pobrezia larria egunean dolar bat baino gutxiagoz bizi den 1.000 milioi pertsonarentzako eguneroko errealitatea da. Gosetea eta malnutrizioa antzeko pertsona kopuruak pairatzen du, zeren; bizitzeko beharrezko elikadura ez duten 800 milioi pertsona dago. Haur txikien kasuan, elikagai faltak oso larriak diren eraginak izan ditzake, berauen adimen garapen eta garapen fisikoa atzeratzen baitu eta superbizitzea arriskuan jartzen baitu. 5 urte baino gutxiago duten Garapen bidean dauden munduko haurren laurden bat baino gehiagok malnutrizioz jota daude. Pobrezia eta gosetea gainditzea lortu daitekeen helburu bat da. Asian pobreziaren murrizketa ikusgarriak lortu dira: egunean dolar batez bizi den pertsona kopurua 1990-2001 bitartean 250 milioira murriztu egin zen. Azken 10 urteotan, 30 herrialde inguruk gosea %25 batean murriztu zuten. Horien artean, 14 Sahara azpiko Afrikan daude, malnutrizio eta gosete larriena pairatzen duen eskualdea.

2.-Educación Universal.

2.A helburua: 2015ean mutiko eta neska guztiek lehen hezkuntza osorik egiteko aukera izan dezatela.

Hezkuntzak bizitzeko modua erabakitzeko aukerak handitzen dizkio pertsona orori; pertsonarteko harremanetan, komunitatean eta lantokian konfiantzaz adierazten laguntzen die. Halere, lehen hezkuntza jasotzen egon beharko luketen 115 milioi haur daude eskolatu gabe. Familia txirotan jaiotako haurrak izaten dira eta askotan berauen amek ere ez dute hezkuntza formalik jaso.

Honek ez ditu haurrak bakarrik eragiten. Hezkuntza, eta nesken hezkuntza bereziki, gizarte onura eta onura ekonomikoak dakartza. Hezkuntza jaso duten emakumeek aukera ekonomikotarako eskuragarritasun handiagoa dute eta bizitza publikoan aktiboki parte-hartzen dute. Ama izatean, seme-alaba gutxiago izateko jokaera dute, baina osasuntsuagoak izaten dira eta gainera eskolaratzeko aukera handiagoak izaten dituzte. Onura guzti hauek pobreziaren gurpli zoroa hausten dute.

Page 10: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

Helburu hau lortzeko, bereziki hurrengo eskualdeek esfortzuak handitu beharko dituzte: Sahara azpiko Afrika, Asia hegoaldea ( India) eta Ozeania. Eskualde hauetan gainera ikasketak bertan behera ez uzteko eta kalitatezko hezkuntza lortzeko ahaleginak handitu behar izango dira.

3.- Genero berdintasunaren eta emakumeen autonomiaren sustapena.

3.A helburua: 2005rako ( hobetsi) lehen eta bigarren hezkuntzan genero arteko desberdintasunak desagerrarazi. 2015rako, hezkuntza maila guztietan

Genero arteko berdintasuna giza eskubide bat da eta funtsezkoa da milurteko adierazpena betetzeko. Gosea, pobrezia eta gaixotasunak gainditzeko ezinbesteko baldintza da. Generoen arteko berdintasunak lantokian, bizitza publiko eta politikoan eta hezkuntza maila guztietan eta berdintasuna ematen dela suposatuko luke

Hezkuntzan berdintasuna lortzea erabakigarria da ( lehen hezkuntza eta beste maila guztiak) emakumeak gizartean eta mundu ekonomian parte hartu dezaten. Hala ere, herrialde askotan neskak atzean gelditzen dira. Kalitatezko hezkuntza batek ordaindutako enplegu duin bat lortzeko aukera handitzen du, baina gehiegitan, emakumeak gaizki ordaindu eta segurtasun gabeko lanetara zokoratuak izaten dira. Naiz eta ordaindutako landatar sektoretik at dauden lanetan emakumeak ere murgildu diren, herrialde askotan oso portzentaje txikitan izaten dira. Sektore informalak biltzen du emakume gehien.

Emakumeen erabakitze gaitasuna erabakigarria da ere bai, familia gaietatik hasita, gobernu gaietaraino. Naiz eta 1990tik aurrera emakume ordezkaritza handitu izan den parlamentuetan, mundu osoan %16koa besterik ez da.

4.- 5 urte baino gutxiagoko haurren heriotza-tasa murriztu; 1990tik 2015era bi herenera jaitsi

Urtero 11 milioi haur inguru hil egiten dira (hots, 30.000 haur egunean) 5 urte bete baino lehen. Gehienak garapen bidean dauden herrialdeetan bizi dira eta kostu txikiko metodoek saihestu dezaketen gaixotasunez jota hil egiten dira. Batzuetan pneumonia edo sabeldura sendatzeko antibiotiko falta izaten da. Malnutrizioak gainera heriotzen erdia baino gehiago laguntzen ditu.

Haurtzaroko heriotza pobreziarekin guztiz harremanduta dago: garabidean dauden herrialdetan jaioberrien superbizipenerako aurrerapenak mantsoago joan dira. Herrialde aberatsetan ere berdina gertatzen da txiroak diren pertsonekin. Osasun zerbitzu publikoen hobekuntza oinarrizko elementua da, zehazki edateko ur eta saneamendu egokiagoak. Trebakuntzak ere, eta bereziki neskato eta amenak, haur askoren bizitza salbatu dezake. Naiz eta diru-sarreren handitzeak zerbaiterako balio dezakeen, ez da ezer lortuko adierazitako zerbitzu horiek benetan behar dituztenentzat ematen ez badira.

5.-Amen osasunaren hobekuntza

5.A helburua: 1990-2015 bitartean amen heriotza tasa hiru laurdenera murriztu

5.B helburua: 2015erako ugaltze osasunaren eskuragarritasun unibertsala

Urtero, haurdun dauden eta erditzen duten milioi erdi emakume hil egiten dira. 10 milioi emakumek kalte eta ezintasun larriak jasaten dituzte. Tratamendurik jasotzen ez badute, betirako sufrimendu eta irainak eragin ditzaketelarik. Ama baten heriotza bere seme-alabentzako oso kaltegarria izan liteke, hauek pobrezian eta esplotazioan bizitzeko arriskua handitzen baitu.

Page 11: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

Ugalketa osasunaren eskuragarritasuna, familia plangintza sartuta, amatasun osasunarentzako ezinbesteko baldintza da. Gaur egun kontrazepzio ziur eta eraginkorrik gabe bizi diren 200 milioi emakume dago.

6.- IHESA, paludismoa eta beste gaixotasunak borrokatu.

6.A helburua: 2015an IHESA gelditu edo bere zabalkundea gutxitu

6.B helburua: 2010rako, IHESAren aurkako tratamendu unibertsala lortu.

6.C helburua: 2015an, malaria eta beste gaixotasun larriak gelditu edo murrizten hasi.

Orain dela 25 urte IHESA lehenengo kasua eman zenetik, Sahara Azpiko Afrikako lehenengo heriotza zergati bihurtu da eta mundu mailako laugarren zergatia suposatzen du. izurritea hasi zenetik 20 milioi pertsona inguru hil dira mundu osoan zehar. 2004an 39milioi pertsona IHESArekin bizi zen. Garabidean dauden herrialde askotan, aurrerapenak oztopatu, gelditu eta atzera egitea eragin du.

Paludismoa antzeko gaixotasunek eragin ikaragarriak dituzte garabidean dauden herrialdeetan. Gaixotasun honek urtero milioi bat heriotza eragiten ditu, gehienak haurrak direlarik.

Azpimarragarria da, hezkuntza eta esku hartze goiztiarrek hauek borrokatzeko gaitasun handia dutela.

7.-Ingurumenaren iraunkortasuna ziurtatu

7.A helburua: nazio mailako programa eta politiketan garapen iraunkorraren aldeko hastapenak gehitu

7.B helburua: Aniztasun ekologikoaren galtzea murriztu edo atzeratu 2010erako

7.C helburua: 2015erako edateko urik eta oinarrizko saneamendurik ez duten pertsonen proportzioa erdira gutxitu, sostengarritasunez.

7.D helburua: Auzo marjinaletan biz idiren 100 milioi pertsonen bizitza hobetu 2020rako

Ingurumenaren iraunkortasuna ziurtatu nahi badugu, beharrezkoa da baliabide naturalak modu zentzudunean erabiltzen ikastea eta ekosistema konplexuak babestea ezinbestekoa da era bai gure superbizipenerako. Iraunkortasunaren lorpena ezinezkoa izango da egun dugun kontsumo ereduak jarraituz gero.

Landatar guneetako pobreak dira egoera hau gehien pairatzen dutenak, orokorrean baliabide naturalen menpe baitago euren superbizitzea. Naiz eta hiri handietara eman den migrazioak landatar guneen gainean zegoen presioa gutxitu duen, horrek era berean hirietan pilatuta eta segurtasun gabe bizi den biztanleri kopurua handitu du. Hiri eta landatar guneetan edateko urik eta oinarrizko saneamendu instalaziorik gabe bizi den milioika pertsona dago oraindik.

Page 12: situacion_derechos-infancia2010_eusk

www.calcutaondoan.org. Dokumentua eskuratzeko Link-a. “Gure Eskubideen Alde Jolastuko?” 2010

Iturriak: “Haurtzaroaren egoera mundiala 2009” eta “Haurtzaroaren egoera mundiala – Taula estatistikoak 2009”. UNICEF.

8.- Garapenerako mundu mailako elkarte bat sustatu

8.A helburua: Arauetan oinarritutako eta diskriminatzailea ez den merkataritza eta finantza sistema ireki bat garatu.

8.B helburua: Garabidean dauden herrialdeen behar bereziei jaramon egin.

8.C helburua: Kanpo zorraren aurka lan egin

8.D helburua: Medikamentuen eskuragarritasun unibertsala ahalbidetu beste herrialdeekin lankidetzan, prezio egokietan.

8.F helburua: Lankidetza bidez, teknologi aberrien, informazioaren eta komunikazioaren eskuragarritasuna ahalbidetu

Helburu guzti hauen gakoa, pobrezia denen artean borrokatu beharreko zeregina dela onartzea da, honek gainera herrialde guztientzako onurak ekarriko baitu.

Helburuen lorpenaren ardura nagusia garabidean dauden herrialdeengan gelditzen da. Hala ere, nazioarteko laguntza beharrezkoa da batez ere pobreziak gehien jotzen dituen herrialdeetan. Bestalde, teknologia berriak konpartitzeak garapen iraunkor bat ahalbidetuko luke.

Hortaz erronka hau bi norabideetakoa dela esango genuke: garabidean dauden herrialdeen eta garatuak daudenena ere

Parte hartzeak haur eta helduei berauen garapen eta babesaren protagonistak izateko tresnak ematen dituela kontuan hartuz, ezagutzeko aukera izan duzuen proiektua proposatu dugu, “Eskubidedun herritarrak izaten ikasten” joateko. Herritar aktibo eta arduratsuak