SORGINAREN ERRATZA

4
Doinua:”Maritxu nora zoaz” Kaka ustel sorginak zenbat buruko min ezin atera erratz majikoarekin erratzari zer pasa orain nola jakin erratza hautsi zaio ezin hegan egin Astelehenean erratza Berria du lortu Zilarrez eta egurrez Polita du sortu Baina sorginak damba atea kolpatu mina hartu du eta erratza puskatu

description

IPUINA BERTSOAK

Transcript of SORGINAREN ERRATZA

Page 1: SORGINAREN ERRATZA

Doinua:”Maritxu nora zoaz”

Kaka ustel sorginak

zenbat buruko min

ezin atera erratz

majikoarekin

erratzari zer pasa

orain nola jakin

erratza hautsi zaio

ezin hegan egin

Astelehenean erratza

Berria du lortu

Zilarrez eta egurrez

Polita du sortu

Baina sorginak damba

atea kolpatu

mina hartu du eta

erratza puskatu

Page 2: SORGINAREN ERRATZA

Asteartean erratz

bila joan dendara

kanaberazkoa ta

lastozkoa izanda

tximinitik irtetzen

saiatu ez da ba

erratzak su hartu du

eta erori da

Asteazkenean dendan

berriz erostera

gomaz eta plastikoz

egina gainera

gainean jarri eta

okertu da bera

eta sorgina, berriz,

erratzik gabe da

Ostegunean,berriz,

erostera joan zen.

Burdinezko isatsa

ta harrizko kirten

baina sorgina ez zen

lehiotik kabitzen

pareta bota eta

harrapatu zuen

Page 3: SORGINAREN ERRATZA

Ostiralean beste

bat lortu duela

paperezkoa eta

kartoizkoa dela

euria zela eta

desegin zuela

erratza busti data

katarro itzela

Larunbatean beste

erratz bat erosi

katuen buztaneko

ile eta guzti

gainean jarri gabe

abiatzen hasi

eta erratza joan

zitzaion ihesi

Page 4: SORGINAREN ERRATZA

Gaur igandea eta

moldatu beharra

dendak itxita daude

eta kaka zaharra

komuneko eskuila

aukera bakarra

txikiegia da ta

dauka usain txarra.