Subjuntiboa

6
Hurrengo diapositibaK: Subjuntiboa

Transcript of Subjuntiboa

Page 1: Subjuntiboa

Hurrengo diapositibaK:

Subjuntiboa

Page 2: Subjuntiboa

SUBJUNTIBOAREN ERABILERA ERAMUAK

HELBURUZKO PERPAUSAKHalakoetan, subjuntiboa daraman perpausak Zertarako? Galderari erantzuten dio, eta perpaus nagusiko aditz ekintzaren helburua adierazten du:Berriz esango dizut, argi gera dadin. (Zertarako esango dizut berriz? –Argi gera dadin)

3.2-A, 19. saioa: subjuntiboa

PERPAUS KONPLETIBOAKHalakoetan, subjuntiboa daraman perpausak Zer? Galderari erantzuten dio, eta perpaus nagusiko aditzaren osagarria da:Entrenatzaileak bere jokalariak gehiago ahalegindu daitezen nahi du.(Zer nahi du entrenatzaileak? –Bere jokalariak gehiago ahalegindu daitezen)

AGINTE ETA DESIRA PERPAUSAKPerpaus hauek lokabeak dira, eta desira eta agintea adierazten dute:

Altxa gaitezen!Ez dezala huts egin!Gorka, batu ditzazula behingoz jostailu guztiak!

Page 3: Subjuntiboa

SUBJUNTIBOA ETA HELBURUZKO PERPAUSAK:

Helburua edo xedea adierazteko, baliabide guztiz ohikoa da, batik bathizkuntza mintzatuan, eta -T(Z)EKO forma hartuko du aditz jokatugabe horrek:

Zer egin behar dugu zu pozik egon zaitezeN? (Nomin. : egoTEKO)Alaba gazteena Irlandara bidaliko dugu udan, ingelesa ikas dezaN. (Nomin.: ikasTEKO)Gurasoei deitu behar diet, hemen nagoela jakin dezateN. (Nomin.: jakiTEKO)

Ezezkoetan, honela ordenatzen dira adizkiaren elementuak: [aditz nagusia + EZ + laguntzailea]. Adibidez:

Erloju bat oparituko dizut, behin eta berriro zer ordu den galdetzen ibil ez zaitezen.

Bestalde, perpaus nagusiko subjektua eta mendeko perpausekoa berbera bada, ezin da subjuntiborik erabili. Horrelakoetan adizki jokatugabeak erabiltzea ezinbestekoa da:

Udan Irlandara joango naiz, ingelesa ikas dezadan. (ONDO: ikasteko)Urduri nago; tila bat hartu behar dut lasai nadin. (ONDO: lasaitzeko)

3.2-A, 19. saioa: subjuntiboa

Page 4: Subjuntiboa

SUBJUNTIBOA ETA PERPAUS KONPLETIBOAK

Zenbait aditzek ez dute indikatiboa onartzen beren mende duten perpaus konpletiboan. Horrela, iritzia, erregua, eskaria, agindua edo nahia adierazten duten aditzek (hobe izan, komeni izan, nahi izan, espero izan, erregutu, eskatu, agindu, gomendatu…) subjuntiboa edo adizki jokatugabea eskatzen dute. Adib.:

• Komeni da egoera hobeto azter dezagun (EDO aztertzea).• Azterketa ondo egin dezazuen (EDO egitea) espero dut.• Gurasoek oporretan berekin joan nadin (EDO joatea) nahi dute.• Utzi nion aldizkaria ekar dezala (EDO ekartzeko) eskatu diot.

3.2-A, 19. saioa: subjuntiboa

Page 5: Subjuntiboa

3.2-A, 19. saioa: subjuntiboa

Adibideetan ikusten da subjuntiboko adizkiek -eN atzizkia edo -eLA atzizkia hartzen dutela, perpaus nagusiko aditzen arabera:

• -(e)N (dadin, dezan…) Horrelakoetan, aditz nagusiak iritzia edo nahia (komeni izan, hobe izan, nahi izan...) adierazten du eta -TzEAnominalizazioa eskatzen du:

• Ez da bidezkoa besteak lanean ari direnean, zu ezer egin gabe egon zaitezeN. (Nomin.: egoTEA)

• Nirekin etor zaitezteN nahi dut, gauza bat erakutsi behar dizuet eta. (Nomin.: etorTZEA)

• -(e)LA (dadila, dezala…) Horrelakoetan, aditz nagusiak agindu kutsua izaten du (agindii, erregutu, eskatu, esan...), eta -TzEKOnominalizazioa eskatzen du:

• Definizio hauek buruz ikas ditzaguLA agindu digu irakasleak. (Nomin.: ikasTEKO)

• Telebista itzal dezaLA esan diot, baina ez dit jaramonik egin. (Nomin.: itzalTZEKO)

Page 6: Subjuntiboa

AMAIERA