Txanela01 globalizatua gida (7. ud) - ikastola.eus gidak/1... · 2.2.1 Ohiko animalia eta landareak...

90
Irakaslearen gidaliburua (zirriborroa) 7 Naturaren sekretuak (Txanela - Material globalizatua, Lehen Hezkuntza - 1. maila)

Transcript of Txanela01 globalizatua gida (7. ud) - ikastola.eus gidak/1... · 2.2.1 Ohiko animalia eta landareak...

Irakaslearen gidaliburua (zirriborroa)

7 Naturaren sekretuak (Txanela - Material globalizatua, Lehen Hezkuntza - 1. maila)

3

LABURPENA

Maddalenek, Ferminek, Urdintxok eta Poxek birraitonaren ametsa betetzea dute helburu, museo bat eraikitzea, alegia. Birraitonaren Denboraren makina konpondu dute, eta denboran eta espazioan barrena hainbat bidaia egin, informazioa bildu eta jarduera asko eginda, museorako piezak eskuratuko dituzte. Unitate honetan, Maddalenen eta Ferminen abenturari jarraituta, egungo naturagune baten azterketa egingo dugu.

Herri guztien inguruan badago mendi, mendixka edo naturaguneren bat. Horren azterketa bideratuko dugu. Naturaren gaia landu bitartean, inguruko naturagune batean dauden izaki bizidunen azterketa eginez eta haiei buruzko fitxak edo azalpen-testuak idatziz, ikasle bakoitzak aldizkari edo txosten bat osatuko du. Txanela liburua, naturagunea aztertzeko beharrezkoak diren irizpideak eskuratzeko tresna gisa baliatuko duzue. Hau da, aukeratu duzuen naturagunearen behaketa bideratzeko irizpideak liburuan azalduko dira. Behaketaren ondorioak berriz, txanela liburuaren erdialdean dagoen aldizkarian edo txostenean idatziko dituzte. Era honetan, behaketarako irizpideak barneratuz, behaketa eginez eta azalpen-testuak idatziz, pixkana-pixkana aldizkaria osatuko duzue.

Beraz, unitatea garatzeko, aldizkaria osatzeko, ezinbestekoa izango da naturagune bat osatzen duten elementuak behatzeko irtenaldi bat egitea. Gertu dagoen naturagune bat aztertuz gero, liburuan ikasitakoa, egunean bertan zuzenean behatzeko aukera izango duzue. Era honetan lana egiten baduzue, lau bat aldiz joan beharko duzue parkera landutakoa aztertzeko. Aztertuko duzuen naturagunea gertu ez badago, irtenaldia unitatearen hasieran egin beharko duzue eta irtenaldian egindako argazkiak behatuz, azalpen-testuak idatziko dituzue.

Aldizkaria egiteaz gain, interesgarria litzateke unitatean zehar burutuko duzuen prozesuan egindako eta bildutako material guztiarekin erakusketa antolatzea. Erakusketa, jakina, ez dugu bukaeran antolatuko, baizik eta prozesuan zehar bildutakoa, gure gelan edo erakusketarako erabil dezakegun beste gela batean, pixkana-pixkana erakusgai jartzen joango gara. Honetarako interesgarria litzateke unitatean zehar burutuko duzuen prozesu guztiaren dokumentazio grafikoa biltzea (argazkiak, grabazioak…).

Bestalde, gida honen bukaeran, sekuentzia tematiko berririk ez duen atala aurkituko duzue. Hau da, ikasturtean zehar ikusitakoaren berrikuspena eta oporren eta garraioen inguruko hainbat jarduera aurkituko dituzue. Besteak beste, lehen mailan gure istorioaren ardatza izan den azken komikia, gai guztiak gogoratzeko aukera emango digun ardatz kronologikoaren horma-irudia, ikasturtea baloratzeko galdetegia, oporretako marrazkia eta elkarrizketa, garraioen olerkia…

MATERIALA

• Unitate honen gida: - Jarduera-zerrenda sekuentzien arabera sailkatuta - Unitateari dagozkion ziklo-amaierako helburuak - Unitateko ebaluazio-irizpideen taula - Unitatea bost astetan egiteko planaren proposamena - Jardueren azalpena eta helburuen eta ebaluazio-irizpideen arteko lotura - Eranskinak

• Ikaslearen liburua, liburuaren erdialdean dagoen aldizkaria, irakurgaiak, abestien CDa, jardueren CDa, lan-koadernoa, material osagarria, Birraitonaren museoa 1 CD-ROMa eta Birraitonaren museoa bideoa.

• Liburu digitala (zoom-liburua) • Argazki makina, lupak, tximeletak harrapatzeko sarea, ikasleen nortasun-agiri tamainako argazkiak, sustrai lurduna duten

landareak. • Gaiari buruzko web-orri interesgarriak. Informazio orokorra.

http://kids.nationalgeographic.com/kids/ http://www.damisela.com/zoo/ http://www.marenostrum.org/vidamarina/index.htm http://www.arkive.org/

TXANELA 1 7. unitate didaktikoa

NATURAREN SEKRETUAK  

4

JARDUERA ZERRENDA SEKUENTZIAREN ARABERA SAILKATUTA

SEKUENTZIA PROIEKTUA JARDUERAK IZAERA

- Aurre-ezagutzak aktibatu. Elkarrizketa

- Aurreikuspen estrategiak landu - Motibazioa pizten saiatu

1. Azalari behatzea eta elkarrizketa 2. Komikia 3. Zer dakizu naturari buruz? 4. Naturaren txokoa

1. Garrantzizkoa 2. Garrantzizkoa 3. Garrantzizkoa 4. Garrantzizkoa

- Proiektua aurkeztu

- Irtenaldia planifikatu eta egin

- Bizidunak eta bizigabeak aztertu - Aldizkaria osatu eta erakusketa

antolatu

Naturagunearen azterketa egin eta aldizkaria zein erakusketa osatu eta balioetsi

5. Proiektuaren aurkezpena: Naturagune baten azterketa 6. Zer ikasi behar dugu aldizkaria egiteko? 7. Aldizkaria: hizki-tortilla 8. Irtenaldia: jokabide egokiak 9. Irtenaldia: jokabide egokiak eta desegokiak 10. Suteak: jokabide egokiak eta desegokiak 11. Olerkia: jokabide egokia eta desegokia 12. Bertsoa: jokabide egokia eta desegokia 13. Irtenaldia: gurasoentzako oharra. 14. Irtenaldia 15. Bizidunak: landareak-zuhaitzak 16. Urtaroak: mezu sekretua 17. Zuhaitzak: hostoen eta enborren behaketa zuzena 18. Zuhaitzaren zatiak 19. Zuhaitza nola landatu 20. Zuhaitzak: letra-zopa 21. Abestia: Naturaren sekretuak 22. Loreak: behaketa zuzena 23. Belarren eta landareen zatiak 24. Loreak: koplak osatu 25. Abestia: Mendian larrartean 26. Animalien behaketa zuzena 27. Animaliak: hitz gurutzatuak 28. Animalia bakoitza bere lekuan 29. Hitzak ordenatu 30. Azalpen testua: sugandila 31. Los animales que tenemos en casa 32. Ranitas saltarinas de papel 33. Animaliak: igarkizunak 34. Ipuina: Arrotza parkean 35. The speedy snail 36. Parkean dauden pertsonak 37. Artelana 38. Parkeko bizigabeak 39. Lorezainen tresnak 40. Testua berridatzi 41. Aurkibidea 42. Biografia 43. Entzunaldia: Erakusketa 44. Erakusketarako gonbidapena 45. Erakusketaren inaugurazioa 46. Proiektuaren balorazioa

5. Garrantzizkoa 6. Garrantzizkoa 7. Osagarria 8. Garrantzizkoa 9. Osagarria 10. Osagarria 11. Garrantzizkoa 12. Osagarria 13. Garrantzizkoa 14. Garrantzizkoa 15. Garrantzizkoa 16. Osagarria 17. Garrantzizkoa 18. Garrantzizkoa 19. Osagarria 20. Osagarria 21. Garrantzizkoa 22. Garrantzizkoa 23. Garrantzizkoa 24. Osagarria 25. Osagarria 26. Garrantzizkoa 27. Osagarria 28. Osagarria 29. Garrantzizkoa 30. Garrantzizkoa 31. Garrantzizkoa 32. Garrantzizkoa 33. Garrantzizkoa 34. Osagarria 35. Garrantzizkoa 36. Osagarria 37. Garrantzizkoa 38. Garrantzizkoa 39. Osagarria 40. Osagarria 41. Garrantzizkoa 42. Garrantzizkoa 43. Osagarria 44. Garrantzizkoa 45. Garrantzizkoa 46. Garrantzizkoa

Landutakoa berrikusi Ikasitakoa balioetsi

47. Zer dakizu orain naturari buruz? 48. Komikia

47. Garrantzizkoa 48. Garrantzizkoa

Ikasturtean zehar landutakoaren berrikuspena.

Oporren inguruko jarduera sekuentzia.

49. Komikia 50. Berria 51. Historiaren horma-irudia 52. Hitz gurutzatuak 53. Testuak ordenatu 54. Letra-zopa: hilabeteak 55. Abestia: Atzera begira 56. Komikia: Txalo zaparrada 57. Bertsoa: laguntasuna 58. Entzunaldia 59. Ikasturtearen balorazioa 60. Agurra: mezu sekretua 61. Ipuina: On Josepek oporrak behar ditu 62. Abestia: Laster oporrak 63. Letra-zopa: munduko herrialdeak 64. Olerkia 65. Garraioak 66: Nora joan dira lagun hauek oporretan? 67. Olerkia: Helioautotrenbuskin 68. Means of transport board game 69: Curro se va de vacaciones. 70. Nuestra actividad favorita en vacaciones. 71. Agurra.

49. Garrantzizkoa 50. Osagarria 51.Garrantzizkoa 52.Osagarria 53.Osagarria 54.Osagarria 55. Garrantzizkoa 56. Garrantzizkoa 57. Garrantzizkoa 58. Garrantzizkoa 59. Garrantzizkoa 60. Osagarria 61. Garrantzizkoa 62. Osagarria 63. Osagarria 64. Osagarria 65. Osagarria 66. Osagarria 67. Garrantzizkoa 68. Garrantzizkoa 69. Garrantzizkoa 70. Garrantzizkoa 71. Garrantzizkoa

5

!

7. UNITATE DIDAKTIKOA ZIKLO AMAIERAKO HELBURUEN ETA JARDUEREN ARTEKO HARREMANA

HIZKUNTZA ARLOA (1) HELBURUAK JARDUERAK 1.1 Ahozko azalpen sinple eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak). 31, 34, 36, 61, 69

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

10, 18, 23, 30, 32, 33, 39, 50

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz. 1, 2, 5, 6, 8, 10, 28, 31, 34, 46, 47, 51, 56, 59, 61, 62

1.4 Eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (egindako lanen aurkezpena, gertuko gertaeren eta esperientzien kontaketa, bizipenak…) ahozko aurkezpen sinpleak egitea eskainitako jarraibideen laguntzaz.

4, 26, 70

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea. 2, 9, 11, 12, 15, 16, 19, 20, 21, 25, 27, 33, 34, 36, 39, 40, 47, 48, 49, 52, 53, 54, 55, 56, 57,

60, 61, 63, 64, 71 1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea. 2, 10, 30, 38, 41, 42, 48, 49,

50, 56 1.7 Irakurketa helburuari erantzuteko informazio aurkitzea eta aukeratzea, eskueran jarritako informazio-iturriak erabiliz. 23, 26, 28, 64, 65, 66, 67

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz. 3, 7, 9, 22, 26, 38, 40, 41, 42, 44, 47

1.9 Testu, perpaus eta hitzaren eremuko elementuen ezaugarriak eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak erabiltzea, norberaren zein besteen testuen sortze- eta berrikuste-prozesu gidatuetan.

13, 29

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere. 11, 12, 21, 23, 25, 33, 34, 36, 55, 57, 61, 64, 69, 71

INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOA (2) 2.1 Inguru fisikoko oinarrizko elementu eta baliabideak pertsonen bizitzarekin duten harremana ezagutzea eta haiek modu arduratsuan erabiltzeko beharraz jabetzea. 10, 14

2.2 Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

15, 17, 19, 20, 22

2.3 Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren, higiene, elikadura, jarduera fisikoa, atseden eta segurtasun ohiturekin nork bere burua zaintzeko bat eginez jokatzea; norbanakoaren aukerak eta mugak ezagutuz, eta kideen arteko ezberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna eta abar) onartuz eta errespetatuz, bereizkeriarik gabe.

46, 58

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

51, 57, 59

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

4, 17, 18, 19, 22, 26

ARTE HEZKUNTZA ARLOA (3) 3.1 Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 43, 58 3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. 21, 55, 62, 71 3.3 Erreferente plastikoak eta ikus-entzunezko erreferenteak ulertzea, hautematea eta interpretatzea. 37 3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. 18, 25, 37, 43, 58, 61, 70

HELBURU METADISZIPLINARRAK (4) 4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea. 1, 3, 8, 14, 30, 32, 45 4.3 Bizikidetza demokratikoaren funtsezko zenbait balio ezagutzea; batik bat, eskolan bete beharrekoak; eta, halaber, herritarrek bete beharreko oinarrizko arauak bete

beharraren premiaz ohartzea. 8, 9, 45

4.4 Hainbat testuingurutan, proposamen jakin baten arabera, prozesuan egindako ikasbideaz jabetzen da. 47, 59

6

!

1.7 U.D

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.1

.1A

zalp

ena

arre

taz

entz

uten

du.

1.1.

2 E

lem

entu

en e

sana

hia

inte

rpre

tatz

en d

u.

1.1.

4 Te

stu

bate

n oi

narr

izko

id

eiak

gog

orat

zen

ditu

.

1.2.

1 Ja

rrai

bide

en a

rabe

ra

joka

tzen

du.

1.2.

2. D

atua

k ze

regi

na

buru

tzek

o er

abilt

zen

ditu

.

1.3.

1 B

erez

par

te h

artz

en

du e

karp

enak

egi

teko

.

1.3.

2 E

sand

akoa

ri bu

ruzk

o ga

lder

ei e

rant

zute

n di

e.

1.3.

6 Zu

zent

asun

ez h

itz

egite

n du

.

1.4.

2 K

oher

entz

iaz

adira

zten

ditu

idei

ak.

1.4.

3 E

ra u

lerg

arria

n ad

iera

zten

ditu

idei

ak.

1.

5.1

Idat

ziar

en b

ehak

etan

ak

tibok

i par

te h

artz

en d

u.

1.6.

2 Te

stu

gene

ro

sarr

iena

k be

reiz

ten

ditu

.

1.6.

3 H

itzez

koak

ez

dire

n el

emen

tuak

inte

rpre

tatz

en

ditu

.

1.7.

1 G

alde

rei e

rant

zute

ko

info

rmaz

ioa

aurk

itzen

du.

1.7.

2 E

rant

zune

n ar

tean

zu

zena

auk

erat

zen

du.

1.8.

1 E

raik

itze-

proz

esua

n ak

tibok

i par

te h

artz

en d

u.

1.8.

3 Te

stua

ego

ki a

urke

zten

du

.

1.8.

6 Zu

zent

azun

ez

adie

razt

en d

itu id

eiak

.

1.8.

8 Ik

aski

deek

in te

stua

so

rtzea

n pa

rte h

artz

en d

u.

1.9.

3 Te

stu

edo

perp

eus

atal

ak o

rden

atze

n di

tu.

1.13

.1 L

itera

tura

z go

zatz

en

du.

JARDUERAK

34 61

31 69

34 36 61

32 10 15 18 23 30 33 39 50

1 2 5 6 8

10 46 47 51 56 59 62

28 31 34 46 61

31 70 4 26

2, 9, 11 12, 15,16 19, 20, 21 25, 27, 33 34, 36, 39 40, 47, 48 49, 52, 53 54, 55, 56 57, 60, 61 63, 64, 65 66, 67, 71

10 30 38 41 42 50

2 48 49 56

26 24 28 64

3 22 26 38 42 47

7 13 40 41 44

7 9

13 22 26 44

29 11, 12 21, 24 25, 33 34, 36 55, 57 61, 64 67, 69

71

IKASLEAK

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25.

7

!!

1.7 U.D

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

2.1.

2 G

izak

iok

ingu

rum

enar

en

alda

keta

n du

gun

erag

ina

iden

tifik

atze

n du

.

2.2.

1 O

hiko

ani

mal

ia e

ta la

ndar

eak

izen

datz

en d

itu.

2.2.

2 A

nim

alia

k et

a la

ndar

eak

sailk

atze

n di

tu.

2.2.

3 B

izid

unek

iko

ardu

ra e

ta ja

kin-

min

a ag

ertz

en d

u.

2.3.

4 E

moz

ioak

iden

tifik

atze

n di

tu.

2.5.

1 K

idee

n ar

teko

har

rem

naet

an

parte

har

tzen

du

2.5.

6 B

izi-b

aldi

ntze

n al

dake

tez

jabe

tzen

da.

2.6.

2 Tr

afik

o se

inal

eak

erre

spet

azen

ditu

.

2.6.

3 G

arra

iobi

deen

ara

uak

erre

spet

atze

n di

tu.

2.9.

1 In

guru

giro

ger

taka

riak

ezag

utze

ko in

tere

sa d

u.

2.9.

2 E

rreg

istro

ak e

gite

n di

tu.

2.9.

3 In

form

azio

a bi

latz

eko

iturr

iak

erab

iltze

n di

tu.

3.1.

4 M

usik

ako

konp

osiz

io

labu

rrak

akt

ibok

i ent

zute

n di

tu.

3.1.

9 E

ntzu

nald

ieta

n eg

oki

joka

tzen

du.

3.2.

2 A

best

iak

aho

bate

z in

terp

reta

tzen

ditu

.

3.2.

6 D

antz

a et

a jo

ko e

rraz

en

tekn

ikak

pra

ktik

atze

n di

tu.

3.3.

3 A

rtear

ekik

o er

resp

etua

ad

iera

zten

du.

3.3.

4 A

rte o

bjek

tuak

era

bi

dera

tuan

azt

ertz

en d

itu.

3.4.

1 M

arra

zkia

k eg

iten

ditu

.

3.4.

8 M

ater

iala

k m

anip

ulat

zen

goza

tzen

du.

4.1.

1 Ta

lde

lane

an a

ktib

oki p

arte

ha

rtzen

du.

4.1.

3 B

erdi

ntas

unez

arit

zen

da

lank

idet

zean

.

4.1.

10 L

agun

tzen

die

gai

nera

koei

.

4.4.

1 La

ndut

ako

idei

ak h

ainb

at

tresn

en b

idez

bilt

zeko

gai

da.

4.4.

2 E

gind

ako

aurr

erap

ena

balio

este

ko g

ai d

a.

JARDUERAK

10 17 20 22

17 22

15 19

46 58

57 59

51 14 14 14 17 18 19 22 23

59 4 17 22 26

43 43 58

21 55 62

71 37 37 25 37 43 58 61 70

18 1 3 8

14 30 45 50 51

45 32 47 47 59

IKASLEAK

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25.

!

9

TXANELA 1.7 : NATURAREN SEKRETUAK Unitatea lau astetan garatzeko plangintza  

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala

Azalari behatzea eta elkarrizketa

Komikia

Zer dakizu naturari buruz?

Naturaren txokoa

Proiektuaren aurkezpena

Aldizkaria: hizki-tortilla

Zer ikasi behar dugu aldizkaria egiteko?

Irtenaldia: jokabide egokiak

Olerkia: Jokabide egokiak eta desegokiak (Irakurgaiak 87)

Irtenaldia: jokabide egokiak (lan-koadernoa 31-32-33 or.)

Gurasoentzako oharra

Bizidunak: landareak (liburua aztertu eta bideoa ikusi)

Urtaroak: mezu sekretua

Hostoen eta enborren behaketa zuzena

Zuhaitzaren zatiak (lan-koadernoa)

Zuhaitz bat nola landatu

Zuhaitzak: letra-zopa

Loreen behaketa zuzena

Belarren eta landareen zatiak (lan-koadernoa)

Abestia: Mendian larrartean

Abestia: Naturaren sekretuak

Loreak: koplak osatu (lan-koadernoa)

Animalien behaketa zuzena.

Sugandila: azalpen-testua

The speedy snail

Animalia bakoitza bere lekuan edo animalien hitz gurutzatuak (lan-koadernoa)

Igarkizunak

Hitzak ordenatu

Ipuina: Arrotza parkean

Parkean dauden pertsonak

Artelana

Erakusketaren inaugurazioa

Parkeko bizigabeak

Lorezainen tresnak

Erakusketarako gonbidapena

Aldizkariaren aurkibidea

Testua berridatzi

Aldizkarirako biografia

Entzunaldia: Erakusketa

Erakusketa eta balorazioa

Zer dakizu orain naturari buruz?

Komikia

Komikia

Berria

Hitz gurutzatuak edo testuak ordenatu

Historiaren horma-irudia

Abestia: Atzera begira

Letra-zopa: Hilabeteak

Komikia: Txalo zaparrada

Entzunaldia

Ikasturtearen balorazioa

Agurra: mezu sekretua

Ipuina: On Josepek...

Abestia: Laster oporrak

Letra-zopa: munduko herrialdeak

Olerkia

Garraioak

Olerkia: Helioautotrenbuskin

Nora joan dira lagun hauek oporretan?

Means of transport board game

Curro se va de vacaciones

Nuestra actividad favorita en vacaciones

Agurra

10

IKT jarduerak

Duela zenbait urte hasita, Ikastolen Elkartea hezkuntza eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak garatzen ari da. IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) alorrean hainbat urtetako eskarmentua metatua du, euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izanez. Horren lekuko dira, besteak beste:

• IKASYS Ikastolen Elkarteak garatutako hezkuntza alorreko proiektu berritzailea. IKASYS proiektuak konpetentzien garapenerako beharrezkoak diren baliabideen sistematizazioa du helburu nagusia; horretarako, trebakuntzan, memorizazioan eta ulermenaren garapenean oinarritutako tipologia askotariko jarduera sorta handia eskaintzen du.

• Txanela webgunea (www.txanela.net). Lehen Hezkuntzarako IKT konpetentziak hainbat konstanteren inguruan lantzeko eta garatzeko bidea aurkituko da Txanela webgunean. Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendurik, arloz arloko eta mailaz mailako jarduerak aurkezten dira. Oraingoz, “Txanela Globalizatua” deritzan arlo multzoan (Euskara- Ingurunea-Plastika) txertatu dira IKT jarduerak.

• Ostadar webgunea (www.ostadar.net). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta ikasleei zuzendurik, arloz arloko eta mailaz mailako jarduerak aurkezten dira han. Irakasleari, gida didaktikoa jardueraz jarduera zehaztuta eskaintzeaz gain, IKT jarduerak egiteko eta gidatzeko zehaztapen guztiak ematen zaizkio. Ikasleari, IKT jarduerak proposatzeaz gain, haiek egiteko behar dituen baliabideak ematen zaizkio. Oraingoz, Ostadar proiektuko hiru arloetan txertatu dira IKT jarduerak: Naturaren Zientziak, Gizarte Zientziak eta Euskara eta Literatura.

* * * * * * * * * * *

Virtusbooks plataforma

IKASELKAR argitaletxeak (Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak sortua) 2011-2012 ikasturtetik aurrera beste aukera bat eskainiko du. Beste baliabide bat eskaintzen da teknologia berrien eta IKT jardueren arloan. Virtusbooks (http://www.virtusbooks.com/) plataformaren bidez zoom-liburua eskaintzen zaie irakasleei eta ikasleei, ohiko ikasliburuen osagarri. Zoom-liburu horretan hainbat baliabide txertatu dira: bideoak, audioak, fitxategiak, estekak... Txanela webgunean eta Ostadar webgunean dauden hainbat IKT-jarduera ere gehitu zaizkio. Horrela, irakasleak gune berean izango ditu Txanela proiektuak (Ostadar proiektuak) dituen baliabide guztiak, hainbat proiektagailu, erreproduzigailu, etab. erabili beharrik gabe.

Hurrengo orrialdean agertzen den taularen bidez irakasleak jakingo du zein jardueratan izango duen baliabide digitaletara jotzeko aukera. Bestalde, irakasleak berak ere erantsi ahal izango ditu baliabideak, gero ikasleek arbel digitalean edo bakoitzaren ordenagailuan ikus ditzaten.

11

TXANELA  1IKASLEAREN  LIBURUA  -­  7.  UNITATE  DIDAKTIKOA

BALIABIDEAKLiburu  digitalaren  eta  gidaliburuaren  arteko  lotura

GIDALIBURUKO JARDUERA

BALIABIDE MOTA EDUKIA TXANELAKO

ORRIALDEA

LIBURU DIGITALEKO ORRIALDEA

OHARRAK

0IRAKASLEA

Baliabideen  taula 3 127

1 Azalari  behatzea 3 127

2 Komikia 4-­5 128-­129

3 Zer  daki u  naturari  buruz? 6 130

4 Gurasoentzako  gutuna 6 130

5 Proiektuaren  aurkezpena 7 131

5 Naturagune  baten  azterketa 7 131 Liburuko  16.  eta  17.  orrialdeak

5 Eskema 7 131

7 Hizki-­tortilla 7 131 Lan-­koadernoa  2,  30.  or.

15 Bizidunak:   andareakuhaitzak 8 132

15 Naturaren  sekretuak 8 132

16 Urtaroak:  mezu  sekretua 8 132 Lan-­koadernoa  2,  35.  or.  

17 Zuhaitzak  hostoen  eta  enborren  behaketa  zuzena 9 133

21 Naturaren  sekretuak 10 134

12

21 10 134

22 Loreak  behaketa  zuzena 11 135

23 Loretxin  loretxo 11 135

24 Ikusi  nuenean  doinua 11 135

25 Loretxoa 11 135

26 Animalien  behaketa  zuzena 12-­13 136-­137

26 Erakusketa  antolatzen 12 136 Liburuko  16.  eta  17.  orrialdeak

27 Animalien  musikak 13 137

29 Hitzak  ordenatu 13 137 Lan-­koadernoa  2,  40-­41  or.

32 Rana  saltarina 13 137

35 Speedy  the  snail 14 138

35 Animalien  irudiak 14 138

37 Artelana 15 139

37 Erakusketa  osatzen 15 139 Liburuko  16.  eta  17.  orrialdeak

38 Zabuan 15 139

38 Parkeko  aldizkaria 15 139 Liburuko  

40 Testua  berridatzi 15 139 Lan-­koadernoa  43.  or.

41 Irakurgaien  aurkibidea 15 139 Irakurgaiak  1,  4-­5  or.

Lan-­koadernoa  2,    or.

13

43 Mussorgski  Modest  Petrovitx   15 139

43 Mussorgski  Modest  Petrovitx  15

139

43 Entzunaldia:  Mussorgski  Modest  Petrovitx 15 139

45 Erakusketaren  inaugurazioa:  antzerkirako  gidoia 15 139

47 Zer  dakizu  orain  naturari  buruz? 18 142

48 Komikia 19 143

49 Komikia 20-­21 144-­145

51 Historiaren  horma-­irudia 23 147

51 Historiako  irudiak 23 147

54 Hilabeteak 23 147

55 24 148

55 Atzera  begira 24 148

56 Komikia 25 149

57 Zeru  altuan  zegoen  jaunak  doinua 26 150

57 Txoriak  eta  txoriburuak  doinua 26 150

57 Loriak  udan  ihintza  bezela  doinua 26 150

57 Bertsoa 26 150 Lan-­koadernoa ,  52.  or.

58 Entzunaldia:  Aita  Donostia 26 150

14

58 Aita  Donostia 26 150

59 Ikasturtearen  balorazioa 26-­27 15 -­15

60 Agurra:  mezu  sekretua 30 154 Lan-­koadernoa ,  53.  or.

61 On  Jo epe  inventatorek  oporrak  behar  ditu 31 155

62 Laster  oporrak 31 155

62 Laster  oporrak  (letra) 31 155

64 Olerkia 30 154 Lan-­koadernoa ,  48.  or.

67 Helioautotrenbuskin 30 154 Irakurgaiak  1,  104.  or.

68 Means  of  transport  board  game 28-­29 152-­153

71 Agurra 32 156

71 Airetun  txikitun…  doinua 32 156

15

JARDUERAK 1. JARDUERA SEKUENTZIA. Gaiaren aurre-ezagutzak aktibatu, motibazioa sustatu eta aurreikuspen-estrategiak landu. 1. jarduera AZALARI BEHATZEA ETA ELKARRIZKETA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 1.3.4 Elkarrizketaren oinarrizko arau sozio-komunikatiboak behar bezala aplikatzen saiatzen da (txanda gorde, hitza

eskatu, solaskideak errespetatu…). 4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde txikian eta talde handian

MATERIALA Liburuaren azala eta talde txikiko partaideei beren funtzioa gogorarazteko irudia

AZALPENA

Gelako arduradunek liburuak banatuko dituzte eta ikasleei denbora tarte bat eskainiko diegu liburua ikusteko eta beren izena idazteko. Ondoren, unitate osoari eta, batez ere, azalari behatzea eta elkarrizketa bultzatuko ditugu. Haurren interesei jarraituz eta erronka kognitiboa bultzatuz, aurreikuspen-estrategiak lantzea eta gaiaz motibatzea izango dugu helburu.

• Ikasleak talde txikietan jarriko ditugu (3 edo 4 ikasle). Behaketa bideratzeko talde bakoitzari, galdera bat luzatuko diogu. Galderak honako hauek izan daitezke:

- Zer jartzen du liburuaren azalean? Denboraren makinan egingo dugun hirugarren bidaian, nora joango garela uste duzue? Agian, liburuan idatzita egongo da nora joango garen.

- Imajinatzen al duzue nolakoa izango den bidaia? Zer ikusiko dugu? - Zer egingo dugu ikasitakoarekin? Aurreko unitatean bezala, proiektu bat egingo dugu. Zer izango da? - Begira azalari. Zer ikusten duzue liburuaren azalean?

• Azken galdera horri erantzuten saiatzen den taldearekin bideratuko dugu nagusiki azalaren inguruko elkarrizketa, nahiz eta besteei ekarpenak egiteko aukera eskaini.

• Talde txikiko elkarrizketa antolatzeko kide bakoitzari honako funtzio hauetako bat emango diogu: Moderatzailea. Talde txikian dauden bitartean, hitz egiteko txandak emango ditu. Denbora kontrolatzailea. Irakasleak denbora muga bat jarriko du talde txikiko elkarrizketa egiteko eta ikasle horrek

taldeari zenbat denbora pasa den edo geratzen den adierazi beharko dio; adibidez, denbora erdia pasatu denean eta bi minutu geratzen direnean. Horretarako, kronometroak beharko ditugu.

Esataria(k). Taldean pentsatutakoa adieraziko diote talde handiari. Idazkaria. Taldean esandakoak idatzi egingo ditu.

Talde txikiko lana bideratzeko komeni da ikasle bakoitzari bere funtzioa gogoraraziko dion irudia ematea. Irudi horiek plastifikatu, goiko aldea zulatu eta soka jartzen badiegu, lepotik zintzilikatu ahal izango dituzte ikasleek. Denborari dagokionez, 8-10 minutu nahikoa izango dela uste dugu. Irakasleak, bitartean, talde guztietatik pasa eta ikasleei beren funtzioa betetzen lagunduko die.

• Talde txikiko elkarrizketa bukatzean, ikasle guztiak bilduko ditugu biribilean. Talde bakoitzeko esatariak taldean pentsatutakoa adieraziko dio talde handiari. Ondoren, talde handiari ekarpenak egiteko txanda emango diogu. Irakasleak ikasleen interesei jarraituz eta curriculumaren beharrak aurreikusiz, azalari buruzko elkarrizketa bideratuko du (Ikus Elkarrizketa bideratzeko irizpideak dokumentua). Azala aztertu duen taldearekin, honako hauek izan daitezke elkarrizketa bideratzeko galderak:

- Zer ikusten duzue hemen? Ikusten al duzue ezaguna egiten zaizuen zerbait? Eta ezagutzen ez duzuen zerbait? Zertarako izango da makila baten gainean dagoen etxetxoa?

- Azalari begiratu eta... gure pertsonaiek urrutira edo antzinako garaietara joan beharko dutela uste duzue? Zergatik? - Zer da natura? Zer dira sekretuak? Eta zer esan nahi ote du izenburu horrek “Naturaren sekretuak”? Loturarik ba al

dago izenburuaren eta irudien artean? Zer izen jarriko zeniokete irudi horri? - Zer ikus dezakegu irudian? Horrelako edo antzeko tokirik ezagutzean al duzue? Gure herrian ba al dugu horrelakorik?

Zer egin daiteke horrelako tokian? - Gustuko gaia izango dugula uste duzue?… Eta Urdintxok zer pentsatuko ote du jarraian datorren gaiari buruz?

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

16

2. jarduera KOMIKIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa

adierazten du eta aktiboki parte hartzen du. 1.6.3 Hitzezkoak ez diren elementuen eta testu-ezaugarri batzuen (irudiak, tipografia, espazioaren banaketa…)

esanahia egoki interpretatzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde txikian eta talde handian

MATERIALA Liburuko 4-5 orrialdeak

AZALPENA

• Aurreko komikietan zer gertatu zen gogoratuz hasiko gara. - Gogoratzen al zarete zer gertatu zen aurreko komikietan? Zer ekarri zuten Maddalenek eta Ferminek Erromatik

museoan jartzeko? • Irakurtzen hasi aurretik, izenburuari so egingo diogu eta elkarrekin irakurriko dugu. Gertatuko denaren inguruko hipotesiak

egin eta esateko eskatuko diegu ikasleei, “natura” hitzari erreparatuko diogu: - Zuen ustez zer da natura? Zer dago naturan? Zer egin daiteke naturan? Zuek zer egiten duzue naturan?

• Haurrei banaka komikia ikusteko/irakurtzeko tartetxo bat eskainiko diegu eta beren ideiak entzungo ditugu: - Zer dugu orri hauetan? (Komikia). Maddalen eta Fermin zertan ari direla uste duzue?

• Ondoren, binetaz bineta, xehetasunetara joz, talde handian egingo dugu irakurketa. Hizkuntzaren eta komikiaren baliabideetan (harridurak, zurrunbiloak…) arreta jartzeaz gain, esanguratsuak iruditzen zaizkigun gertakizunei buruz mintzatuko gara:

- Zer gertatu ote da Urdintxok papera hartu duenetik Poxek mina hartu duen arte? Zer gertatu ote da Maddalen eserita zegoen unetik haserretu den arte?

- Ikusten al duzue Pox jantzita? Ezagutzen al duzue horrela janzten den pertsonaiarik? Zuen ustez zertan ari da? - Zertarako beharko dute Maddalenek eta Ferminek argazki-makina? Zeri aterako diote argazkia? Zuek zerbait gehiago

sartuko zenukete motxilan? Itzultzean zuen ustez zer egingo dute argazkiekin? - Komiki honetan ezagutzen ez duzuen hitzen bat agertzen al da? Zein? - Aurkitu al dugu izenburuaren jarraipenik? Zein da? Beste jarraipenik proposatuko al zenukete? Errimatuz? Errimarik

gabe? • Haurrek, elkarren artean, irakurketa mailan aldeak izango dituztenez, hasiera batean, taldean behatu eta irakaslearen

laguntzarekin (edo irakasleak) irakurriko du(gu). • Gelakideen mailaren arabera, biko taldea(k) antolatu eta haur bakoitzari rol bat emanez (Fermin, Maddalen) irakurriko

dute talde txikian. Irakurketa hori pertsonaia bera irakurriko duten ikasleak elkarrekin saioak eginez edo irakurri ondoren egin daiteke; bestela, talde berean rolak txandatuz bi irakurketa egin.

• Bukaeran, sintesi txiki bat egingo dugu eta aurreko komikiekin lotuko dugu, gaiaren jarraipena eginez. - Egin zuten azkeneko bidaian Greziara eta Erromara joan ziren. Orain berriz, nora joango dira? Ba al du zerikusirik

komikian gertatu denak unitatearen azalarekin? • Maddaleni eta Fermini gertatuko zaiena aurreikustea eskatuko diegu, eta hipotesiak idatziz jasoko ditugu. Hurrengo

komikia irakurtzerakoan gogora ekarriko ditugu. - Zer uste duzue gertatuko zaiela gure pertsonaiei naturan pasatuko duten denboralditxoan?

• Hitz ezagunak (gakoak) bilatzera jolas dezakegu: haur bakoitzari hitz bat (UDABERRIA, PIEZAK, NATURAGUNEA, NATURA, ANIMALIAK, LANDAREAK, BIZIGABEAK, TRASTEAK...) eskatu, eta komikian barrena non dagoen bilatu eta aurkitu beharko du. Ariketa hori, nahi baduzue, haurrak binaka jarrita ere egin dezakezue (saia zaitezte antzeko maila duten haurrak elkartzen). Galdetu haurrei nola konturatu diren eskatutako hitza zein zen. Beharra ikusiz gero, hitz horiek arbelean idatzi, txalokatu, silabetan zatitu eta guztion artean irakurri berriro.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

17

3. jarduera ZER DAKIZU NATURARI BURUZ?

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak (grafia-fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez.

4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde txikian eta banaka

MATERIALA Liburuko 6. orrialdea

AZALPENA

Beste sekuentzietara jo aurretik, ikasleek gaiari buruz dakitena plazaratuko dugu. Oso garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleen arteko eztabaidarako unea dela, eta ez erantzun guztiak ematekoa.

• Ezertan hasi aurretik, liburuko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: goian eta ezkerrean azaltzen den galderaren esanahia eta galdera-ikurra, orrialdearen ezkerraldean azaltzen den txartela, lauki horietan dauden testuak eta marrak dituzten lauki grisak. Inguruan dauden lerroetan naturari buruz dakitena idatziko dugula esango diegu.

• Ikasleei esango diegu mapa kontzeptual hori, aurrekoak ez bezala, ezkerretik eskuinera irakurriko dugula eta ez erdian dagoen kontzeptutik hasita. Beraz, ezkerrean dugun kontzeptutik (hitz bat irakurri edo entzuten dugunean gure buruan osatzen den irudia) hasita irakurriko dugu. Inklusiboagoak diren kontzeptuak, irudiak sortzen dituzten kontzeptuak ezkerrerago egongo dira. Zenbat eta zehatzagoak izan, zenbat eta irudi gutxiago sortu, orduan eta eskuinerago egongo dira.

• Kontzeptuak eta horien arteko loturak nola adierazten diren, ez diegu, oraingoz, azalduko. Unitatearen bukaeran denon artean kontzeptu-mapa osatuko dugu eta orduan izango dugu aukera kontzeptu-mapa zertan datzan era xume-xumean lantzeko. Beraz, une honetan, ezta bukaeran ere, ez gara arituko, kontzeptu-mapen eraikuntza sistematikoki irakasten.

• Ikasleak launaka jarriko ditugu eta ikasleei naturari buruz zer dakiten jakiteko galdeketa bat antolatuko dutela esango diegu. Irakasleak lehenengo galdera idatziko du arbelean, hitz gakoa azpimarratuz. Ondoren, irakasleak talde guztiei galdera luzatuko die. Ikasleek, orduan, denbora-tartea izango dute beren artean erantzuna adosteko. Erantzuna ez badakite, egiatzat har daitekeen hipotesia asmatu dezakete. Talde guztiek, txandaka, talde txikian adostutakoa talde handian plazaratuko dute.

• Bukatzeko, haurrek banaka beren liburuetan taldean entzundakoa edo beraiek pentsatzen dutena idatziko dute. • Beraz, ikasleek hitzak edo hitz parea idatziko dituzte. • Galdera guztiekin jarraituko dugun prozesua honako hau izango da: galdera irakurri, hitz gakoa biribildu, galdera luzatu

talde txikiei, talde txikietan erantzunak adostu, talde bakoitzeko erantzuna entzun eta banaka edo binaka erantzunak idatzi. Talde txikietan dauden bitartean, irakaslea inguruan ibiliko da zer dakiten eta zer interesatzen zaien identifikatzeko.

• Bukatzeko, idatzi ez dugun zerbait ote dakiten galdetuko diegu. Ikasleen ekarpenak arretaz entzun eta positiboki balioetsiko ditugu.

• Liburua itxi aurretik txoko zuriaren ikurrari erreparatuko diogu. Zertarako? Gehiago ikasteko eta gehiago jakiteko. (Ikusi hurrengo jarduera)

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

18

4. jarduera NATURAREN TXOKOA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.4 Eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (egindako lanen aurkezpena, gertuko gertaeren eta esperientzien kontaketa, bizipenak…) ahozko aurkezpen sinpleak egitea eskainitako jarraibideen laguntzaz.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.4.3 Era ulergarrian eta erraztasun nahikoarekin adierazten ditu ideiak. 2.9.3 Informazioa bilatzeko hainbat informazio-iturri eta euskarri (txoko zuriko baliabideak, IKTak…) erabiltzen ditu.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Liburuko 6. orrialdea, eranskinetan aurkituko duzun familientzako gutuna eta gaiaren inguruko materiala (liburuak, posterrak, argazkiak, puzzleak, bideoak, panpinatxoak, landareak...)

AZALPENA

Oraingo honetan txoko zuria, naturaren txokoa bihurtuko dugu. Beraz, txokoa antolatzen hasiko gara. • Ikasleekin batera izenburua idatzi, apaindu eta zintzilikatuko dugu. Bestalde, irakasleak ekarritako zerbait txokoan

kokatuko du, ikasleek txokoaren izaera irudikatzen has daitezen. • Gurasoei gutun bat idatziko diegu Maddalen eta Ferminen izenean, landu behar dugun gaia agertzeko eta materiala

eskatzeko. Gogoratu, etxera bidali aurretik guztion artean gutuna irakurri behar duzuela. Gutuna gidaren bukaeran, edota liburu digitalean, aurkituko duzue.

• Hainbat material jar dezakegu txokoa osatzeko: gaiaren inguruko liburu espezifikoak, ipuinak, argazkiak, posterrak, landareak, etab.).

• Txoko honetara hainbat hizkuntzatan argitaratutako materiala etorriko zaigu, dudarik gabe. Gaztelania lantzeko premia dagoen tokietan, ekartzen dituzten ipuinez, bideoez, etab. balia zaitezkete, baita ere, proposamena indartzeko. Ingeleseko kasuan beste hainbeste egin daiteke.

• Irakasleak ziurtatu beharko du txokoa ondo hornituta dagoela, batez ere, taldeko lana egiteko talde bakoitzeko informazio-liburu bat dagoela ziurtatuko du. Beraz, ikasleek ekartzen ez duten materiala irakasleak bideratuko du, edo beste geletara ekarritakoa bilduko dugu hainbat jarduera egiteko orduan. Irakasleok ikasleak materiala ekartzera eta aurkeztera animatuko ditugu. Horrela, ekarritako materiala besteen eskura jarriz eta azalduz, txokoa eratzen parte hartuko dute. Irakaslearen lana, kudeaketa erraztuko duten tresnak eskaintzea eta lanen jarraipena egitea izango da.

• Ikasleek, materiala ekarri, proposatzen den jardueraren arabera baliatu eta aurkezpenak egingo dituzte. Ikasle guztiek ezingo dute aurkeztu txokora ekarritako materiala. Hala ere, aurkezpenak egin dituzten ikasleen izenak idatziz jasoko ditugu. Ikasleek, irakasleak aurrez prestatutako tresnak erabiliz, ekarritako materialaren eta aurkezpenen kontrol idatzia jasoko dute. Bestalde, arratsaldero, etxera joan aurretik, arduradunak txokoa txukuntzeaz arduratuko dira.

• Informazio ikurra liburuan ikusten dugun bakoitzean, edo gehiago jakin nahi dugunean, naturaren txokora joko dugu, informazio bila eta halaxe jakinaraziko diegu ikasleei.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

19

5. jarduera PROIEKTUAREN AURKEZPENA: NATURAGUNE BATEN AZTERKETA (Aldizkaria eta erakusketa)

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Liburuko 7. orrialdea, hainbat aldizkari eta animaliei edo landareei buruzko informazio-liburu bat. Liburuko 16-17 orrialdeak

AZALPENA

Naturaren gaia landu bitartean, inguruko naturagune batean dauden izaki bizidunen azterketa eginez (bizilekua, bizimodua, ezaugarriak...), eta haiei buruzko fitxak edo azalpen-testutxoak idatziz, ikasle bakoitzak aldizkari bat osatuko du. Bizidunen inguruko ezagutzak martxan jarri eta proiektua proposatu ondoren, aldizkariaren edukiak adostu, baliabideak aurreikusi, lanak banatu eta irtenaldia planifikatu dugu. Irtenaldia egin eta gero, hautatutako landare eta animalien fitxak osatuko ditugu, bizidunei buruzko informazioa aztertuz eta hizkuntzaren ekoizpen eta ulermen estrategiak landuz. Ebaluazioan, egindako lana (prozesua, planifikazioa, gogoa, zailtasunak, gozamena...) bakarka balioetsi eta ondorioak aterako dituzte.

Gida honen sarreran esan genizuen bezala, Txanela liburua, informazioa eskuratzeko tresna gisa baliatuko duzue. Hau da, bizidunen behaketa bideratzeko irizpideak liburuan azalduko dira, baina ikasleek bizidunei buruzko azalpen-testuak aldizkarian idatziko dituzte. Era honetan, behaketarako irizpideak barneratuz, behaketa eginez eta azalpen-testuak idatziz, pixkana-pixkana aldizkaria osatuko duzue. Beraz, unitatea garatzeko, aldizkaria osatzeko, ezinbestekoa izango da naturagune bat osatzen duten elementuak behatzeko irtenaldi bat egitea. Gertu dagoen naturagune bat aztertuz gero, liburuan ikasitakoa, egunean bertan zuzenean behatzeko aukera izango duzue. Horrela lana egiten baduzue, lau bat aldiz joan beharko duzue parkera landutakoa aztertzeko. Aztertuko duzuen naturagunea gertu ez badago, irtenaldia unitatearen hasieran egin beharko duzue eta irtenaldian egindako argazkiei behatuz, azalpen-testuak idatziko dituzue.

Aldizkaria egiteaz gain, interesgarria litzateke unitatean zehar burutuko duzuen prozesuan egindako eta bildutako material guztiarekin erakusketa antolatzea. Erakusketarako pista batzuk izan ditzazuen, hona hemen liburuko 16-17 orrialdeetan agertzen den erakusketaren irudikapena aztertzeko gidoia:

• Aztertutako parkearen planoa. • Birraitonaren sailkapenaren posterra. • Landareen txokoa:

Zuhaitzak. Zuhaitz erraldoia egin zatiak adieraziz. Bildutako zuhaitzen hostoekin egindako fitxak (hostoa eta zuhaitzaren izena)

Zuhaixkak eta belarrak. Zuhaixken fitxak. Belarren eta loreen fitxak. • Animalien txokoa:

Ornodunen sailkapena. Argazkiak, edota haurren marrazkiak, erabiliz horman itsasteko fitxak. Ornogabeak. Argazkiak, edota haurren marrazkiak, erabiliz horman itsasteko fitxak. Pertsonen txokoa. Erabiltzaileak, lanbideak...

• Bizigabeen txokoa: estatua/eskulturaren bat landu badugu, horren inguruko materiala, parkeko hiri-altzariak... • Unitatearen zehar egindako argazkiak, bideoak... • Haurren aldizkariak ikusgai jartzeko txokoa. • Bisitarien iritziak jasotzeko koadernotxoa.

Proiektua garbi edukitzea eta lana burutzeko ideiak botatzea da gure gaurko lana. Proiektuaren garapeneko lehen urrats nagusia da. Hau da, haurrek zer egin behar duten jakin eta haren inguruan pentsatzen jartzeko lehen unea da. Aurrerago proiektua planifikatu, ekin, komunikatu eta balioetsiko dugu.

• Liburuak ireki, eman denbora orrialdeari eta elementu guztiei (argazkiak, marrazkiak, ikonoak, globoak…) ondo behatzeko. Ondoren, gidatutako behaketa egingo dugu.

• Bonbillari beharazi eta zer adierazten duen galdetu. Esan ikasleei, aurreko unitateetan bezala, proiektu bat egingo dugula. Gogora ekarriko dugu denboraren makina egiteko, dinosauroen garaiko maketa eraikitzeko, lehen gizakiaren antzerkia prestatzeko eta hamaiketako osasuntsua eta olinpiadak antolatzeko eman genituen urratsak. Hau da, proiektuaren aurkezpen-orriari behatu eta antolaketarako ideia sortu (planifikatu), liburuan ikusitakoa edota ikasitakoa gure proiektuan erabili edo aplikatu (ekin), gure lana beste batzuei erakutsi (komunikatu) eta egindako lanari buruzko iritzia jaso (balioetsi).

• Maddalenek ematen digun informazioa aztertuko dugu: - Zer esaten ari zaigu Maddalen? Esaten duen horretan hitz guztiak ezagutzen al ditugu? Behatu globoko 9. hitzari.

(Irakasleak AZTERTU hitza arbelean idatziko du). Nola hasten da? Zer jartzen ote du? Zer esan nahi du? Eskuinean badago beste globo bat. Irakurriko al dugu? Aztertzea zer den badakigu, baina zer ote dira ALDIZKARIA eta ERAKUSKETA?

• Globoen ondoren, irudiak aztertuko ditugu: - Zuen ustez zertan ari dira argazkietako haurrak? Zertarako egiten dute hori? Nola sentitzen dira? Zuek nola sentitzen

zarete eginkizun horren aurrean?

20

• Galderari erantzunez, interesgarria litzateke denon artean aldizkaria zer den aurreikustea eta hitz egitea gurea nolakoa izango den. Orrialde horretan agertzen zaizuen eskema bat dator ikasleek egingo duten aldizkariaren aurkibidea eta gure unitatearen ikasnorabidearekin. Nahi izanez gero, taldean irakurri ondoren elkarrizketa bat bultza dezakegu, haurrek aldizkariaren gaia aurreikus dezaten. Eskema Txanela.neteko 7. unitateko 3. jardueran eta liburu digitalean aurkituko duzue. Eskema inprimatu eta naturaren txokoan jar dezakezue.

• Segidan, unitatearen ardatza izango den aldizkaria aurkeztuko diegu haurrei, hainbat aldizkariri behatuko diegu azaletik hasi eta bukaeraraino. Haurrak hirunaka bildu eta talde bakoitzari aldizkari bat eman. Arbelean behaketarako atalak idatziko ditugu: azala, izena, gaia, aurkibidea, barneko orrien edukia... Amaitzeko elkarrizketa bideratuko dugu elementu adierazgarriak taldean aurkeztuz.

• Gure aldizkaria liburuan grapatuta dagoela esango diegu ikasleei. Parkeko aldizkariari behatzeko minutu batzuk utzi ondoren, liburu guztiak bilduko ditugu. Izan ere, irakasleak, Txanela liburuaren erdialdean dagoen aldizkaria, liburutik atera eta grapatu egingo du. Lan hori egiteko, denbora arazoa baldin baduzue, ikasleek etxera eraman dezakete beren liburua eta gurasoek erraz askatuko dute erdiko liburuxka. Bestela, goiko mailetako ikasleen laguntzaz egin dezakezue.

• Informazio ikurra orrialdean bertan jartzea erabaki dugu, aldizkaria osatzeko guztiz beharrezkoa izango delako naturaren txokoa ondo hornituta egotea. Beraz, ikasleek ekartzen ez duten materiala irakasleak bideratuko du, edo beste geletara ekarritakoa bilduko dugu hainbat jarduera egiteko orduan. Irakasleak zientzia-dibulgazioko liburuak zein liburu mota diren eta non aurki daitezkeen (liburutegian, Interneten...) esango die ikasleei. Irakasleak zientzia-dibulgazioko liburu bat erakutsiko die ikasleei eta horrelako liburuak ekartzera animatuko ditu.

Aldizkaria egiteaz gain, interesgarria litzateke unitatean zehar burutuko duzuen prozesuan egindako eta bildutako material guztiarekin erakusketa antolatzea. Erakusketa, jakina, ez dugu bukaeran antolatuko, baizik eta prozesuan zehar bildutakoa, gure gelan edo erakusketarako erabil dezakegun beste gela batean, pixkana-pixkana erakusgai jartzen joango gara. Horretarako interesgarria izango litzateke unitatean zehar burutuko duzuen prozesu guztiaren dokumentazio grafikoa biltzea (argazkiak, grabazioak…).

• Beste egun batean, 16-17 orrialdeetan azaltzen den horma-irudia aztertuko dugu ikasleekin, unitatea garatzen dugun bitartean, biltzen dugun materiala erakusgai jartzeko modua irudika dezaten.

• Ikasleei hainbat galdera egitea proposatzen dizuegu. Galdera horiek, jakina, irakasleak ikasleen interesen eta erantzunen arabera, egokitu, baztertu edo berriak asmatu beharko ditu.

- Zer ikusten duzue hemen? Ikusten al duzue ezaguna egiten zaizuen gauzaren bat? Eta ezagutzen ez duzuen zerbait? Zenbat txoko ikusten dituzue marrazkian? Ikusten al duzue landareen txokoa? Ikusten al duzue animalien txokoa? Ikusten al duzue krokisa, planoa eta eskema dauden txokoa? Ikusten al duzue gelaren erdian dagoen mahaiaren gainean dauden aldizkariak? Ikusten al dituzue helduak eta haurrak?

- Zertan ari dira haurrak eta helduak? Zer gertatu ote zen erakusketa dagoen gelako atea ireki dutenetik bikote bakoitzak txoko bat behatzen ari den arte?

- Zertarako uste duzue jarri dietela txoko bakoitzari eta elementu guztiei izena? - Zer izen jarriko zeniokete marrazkiari? - Etorri al dira inoiz zuen etxekoak gelara zuek egindako lanen bat ikustera? Eta ondo ala gaizki pasa zenuten? - Arraroa irudituko al litzaizueke erakusketan dauden guztiak txoko batean elkartzea? Zer egin beharko genuke hori

gerta ez dadin? - Zer uste duzue gertatuko zaiola mahaiaren azpian dagoen haurrari burua jaso eta kolpea hartzen badu? - Erakusketa honetan ageri diren haurrak gustura daudela iruditzen al zaizue? Zer esaten ari dira? Zer pentsatzen ari

dira? Zergatik? - Imajina ezazue erakusketa egiteko beste modu bat. Zer aldatuko zenukete? Zer jarriko zenukete? Zer kenduko

zenukete?

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

21

6. jarduera ZER IKASI / EGIN BEHAR DUGU ALDIZKARIA EGITEKO?

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian MATERIALA Ikasleen galderak eta proposamenak idatziz jasotzeko paper zuria (1 m x 75 cm ingurukoa)

AZALPENA

Jarduera honetan, beste aldagai bat sartu dugu. Alegia, unitatearen sekuentziak berak proiektuarekin duen mendekotasuna tarteko, ikasi beharrekoak lotura hertsia du burutu beharreko eginkizunarekin. Beraz, proiektua gauzatzeko, ustez, zer ikasi beharko dugun plazaratuko dugu jarduera honetan. Tresna horrek, ondorioz, bi zati izango ditu: bat, proiektua gauzatzeko jakin beharrekoak eta bigarrena ikasleen interesei erantzuteko, gaia hedatzeko eta curriculumaren beharrak asetzeko ikasleek ikasi edo jakin nahi dutena.

Lehenengo atalari dagokionez (Zer ikasi behar dugu aldizkaria egiteko?), egin beharrekoak planifikatzen hasi beharko dute. Kontuan hartu aurreikusi daitezkeen hainbat lan: irtenaldia egin, behaketa lana egiteko ardurak banatu, bizidunak aztertzeko baliabideak aurreikusi, informazio-liburuak eskuratu... Erantzunak eta galderak idatziz jasoko ditugu ikasleen begi-bistan egongo den poster handi batean, nola hala, ikasnorabidea antolatuz. Ikasnorabidearen funtzioa eta helburua ikasleek ikasten ari direnaz jabetzea da. Landuko dutena aldez aurretik ezagututa, zer, nola eta zertarako ikasiko duten, landu ostean, ikasitakoari beste zentzu bat emateko aukera izango dute. Beraz, joan-etorrian erabiliko dugun tresna izango da. Edozein une izan daiteke egokia ikasnorabidera jotzeko, egiten ari garenaz jabetzeko.

• Herriko parke edo naturagune bat aztertuko dugunez, taldeko elkarrizketa bultzatuko dugu, haur bakoitzak herrian edo inguruan ezagutzen dituenak agertzeko eta denon artean zein aztertu behar duzuen erabakitzeko. Bakoitzaren bizipenak adierazteko tarte bat ere uztea egokia litzateke. Gogorarazi txiki-txikitatik gurasoek edo besteren batek parkera eramaten zituela: zabuan, etab. ibili zireneko lehen aldiak, beldurrak, erorketak, lagunak, askaria...

• Liburuaren orrian azaltzen den bezala, biribilean eseriko gara eta ikasleei bi galdera hauek luzatuko dizkiegu: - Zer ikasi /egin behar dugu aldizkaria egiteko? - Zer ikasi nahi duzue animaliei eta landareei buruz?

• Ikasleei denbora-tarte bat isilean pentsatzeko eman ondoren, beren ekarpenak idatziz jasoko ditugu. Lehen esan bezala, irakaslearen lana izango da galdera horiek multzokatzea ideia nagusiaren arabera eta xehetasunak galdera horien azpiatal moduan hierarkizatzea. Unitatearen garapena zerbait moldatu beharko duzue haurrek planteatzen dizkiguten interesen arabera. Nola nahi ere, gidaren hasieran, egileok proposatzen dugun ibilbidearen edo sekuentzia tematikoaren eskema aurkituko duzue. Beraz, haurren ideiak horren arabera bideratu eta antolatu ditzakezue.

Ikasnorabidearen bigarren atala, hau da, ikasleek ikasi nahi/behar dutena, gaia jorratzen ari garen bitartean garatzeaz gain, unitatearen bukaerako kontzeptu-mapa eraikitzeko ardatz moduan erabiliko dugu. Bukaerako lan hori osatzeko haurrak bizpahiru lagunek osatutako taldetan elkartuko ditugunez, komeni da orain aurreikustea talde bakoitzak ikasnorabideko galdera bati erantzuna eman beharko diola. Horren ondorio zuzena da, galdera kopurua eta talde kopurua bat izaten ahalegintzea. Galdera kopurua oso ugaria bada, irakaslearen lana izango da galdera horiek multzokatzea ideia nagusien arabera, eta xehetasunak galdera horien azpiatal moduan hierarkizatzea.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

22

7. jarduera HIZKI TORTILLA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.8.3 Testua egoki aurkezten du: kaligrafia irakurgarri eta eraginkorra, emandako marjinak eta marrak, idazpuruak… 1.8.6 Zuzentasun-maila onargarriarekin adierazten ditu ideiak, landutako arauak errespetatuz: fonema-grafia

korrespondentzia, puntuazio-markak (puntua, galdera- eta harridura-ikurra), hitz banaketa, letra larriak. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Binaka eta banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 30. orrialdea

AZALPENA

Haurrek hitzak behar bezala bereizten badituzte, orrialde horretan agertzen den esaldia ulertzeko moduan idatzi ahal izango dute. Horretarako hitzak ondo banatu beharko dituzte.

Esanahia duten oinarrizko unitateaz (hitzak) ohartzeko gaitasunari, kontzientzia lexikoa deritzogu. Beraz, segmentazio lexikoa lantzeko ariketa dugu hori. Idazketaren urrats silabiko-alfabetikoan eta alfabetikoan dauden ikasleen produkzioetan, hipo eta hiper segmentazioak maiz agertzen dira. Hiposegmentazioak ohikoak dira ikasleek item bakoitza kodetzean arreta handia jartzen dutenean. Egoera horretan itemak continuum gisa agertu ohi dira. Pixka bat aurrerago bereizketa supralexikalak azaltzen dira aditz nagusia eta laguntzailearen artean (Amona etorrida.) Bereizketa infralexikalak berriz, itemak testuinguru batean hitzak eta beste batean hitz baten silaba izan daitezkeenean azaltzen dira: (Bi deoa ikusi dut.)

Konbentzionalak ez diren bereizketak, idazketaren funtzionamenduaren ikaskuntzari dagokion urratsa da, eta alfabetizazio arrakastatsua denean, bigarren mailatik aurrera, desagertuz joaten dira.

Hona hemen kontzientzia lexikoa garatzen lagungarriak diren hainbat ariketa: - Letra-zopak, hitz gurutzatuak. - Esaldi bateko hitzak zenbatu, hitz bakoitzeko txalo bat edo hanka-pauso bat emanez. - Esaldi bateko hitzak identifikatu. Hitz bakarra aldatzen den bi esaldi aurkezten dira. Ikasleak hitz hori identifikatu

beharko du. Adibidez: "Erromatar batzuk legionarioak ziren. Erromatar batzuk gladiadoreak ziren." - Hitzak gehitu. Ariketa horretan bi esaldi aurkezten dira. Bigarrenean hitz bat gehitzen da eta ikasleak hitz hori

identifikatu beharko du. Adibidez: "Erromatarren sandaliak marroiak eta gogorrak dira. Erromatarren sandaliak marroiak dira."

- Hitzak kendu. Ariketa horretan bi esaldi aurkezten dira. Bigarren esaldian lehenengo esaldian dagoen hitz bat ez da esaten. Ikasleak hitz hori identifikatu beharko du. "Maddalen eta Fermin bihar zirkura doaz. Maddalen eta Fermin zirkura doaz."

Gure ustetan egokiena, haurrek beraiek idatzitako testuetan oinarrituz, guztien artean eta arbelean horien inguruko hausnarketa eta zuzenketa bideratzea da. Har itzazue haurrek idatzitako esaldi batzuk edota beraiek proposa ditzatela eta guztien artean irakurri eta zuzendu. Denbora daukagu akats horiek zuzentzeko, baina, jada ez litzateke soberan egongo hausnarketa horri heltzea. Ikasle guztientzat izan daiteke onuragarri. Aurretik doazenek hausnarketa hori egiterakoan idatzia eta aho hizkuntzaren arteko berezitasun gehiago barneratuko dituzte eta atzeraxeago doazenak behaketa horren bidez kode eta arauaren inguruko hausnarketa eginez, hainbat irizpide barneratzen has daitezke.

• Lan-koadernoa irekiko dugu 30. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, erdian azaltzen den mezua eta idazteko marrak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, goian aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatuko dituzte.

• Ikasleei binaka jartzeko eskatuko diegu. Irakasleak hitzak dituzten txarteltxoak prestatuko ditu, bikote bakoitzak ordena ditzan, hitzen artean tartetxo bat utziz. Eredu gisa lan-koadernoko mezua erabiliko dute.

• Hitzak dituzten txarteltxoak mahaiaren gainean ordena egokian jartzen dituztenean, lan-koadernoan kopiatuko dituzte. • Bukatzeko, beraiek idatzitako testua baliatuz, liburuko mezuan hitzak bereizteko eskatuko diegu, hitzen artean marra bat

jarriz. • Horrelako ariketa gehiago egin nahi badituzue, liburu digitalean edo Txanela.neteko 6. unitatearen 57. jardueran, testua

ordezkatzeko aukera ematen duen lan-koadernoko orrialde hau, aurkituko duzue.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

23

8. jarduera IRTENALDIA: JOKABIDE EGOKIAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

4.3 Bizikidetza demokratikoaren funtsezko zenbait balio ezagutzea; batik bat, eskolan bete beharrekoak; eta, halaber, herritarrek bete beharreko oinarrizko arauak bete beharraren premiaz ohartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du. 4.3.3 Arauak balioesten ditu bizikidetza baketsua bermatzeko eta gatazkak saihesteko bitarteko diren aldetik.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Talde bakoitzeko DIN-A3 orria eta adosten dituzten arauak irudikatzeko kartoi mehezko txarteltxoak

AZALPENA

Parkera edo naturagunera joan aurretik, elkarrekin gustura egoteko arauei buruz hitz egin eta jokabideei buruzko adostasun batzuk lortzen saiatuko gara haurrekin. Elkarrizketaren ondoren, gai horren inguruan lan-koadernoan proposatzen zaizkizuen ariketak egin ditzakezue.

• Ikasleak eta irakasleak biribilean eserita, kalean eta parkean gertatzen diren jokabide egokiei eta desegokiei buruzko elkarrizketa aurrera eramango dute. Gai horren harira, arauen eta seinaleen beharraz ere arituko gara. Iritziak taldean egiaztatzeko eta haur bakoitzaren erabakia taldean defendatzeko eta besteen ikuspuntua onartzeko agertzen dituzten gaitasunei behatuko diegu. Adibidez, zakurra parkera kaka eta pixa egitera eramatera, haur gehienek, seguru asko, desegokitzat joko dute, baina, suerta daiteke baten batek egokitzat jotzea “hobe delako zakurrek belardian kaka egitea espaloietan baino”. Gogoratu egoera horretan irakaslearen lana ez dela erantzun guztiak ematea edo ebaluatzea, baizik eta elkarrizketa bideratzea, ikasleen ideiak biltzea, ordenatzea, ikasleen ekarpenak ulergarriago egiten laguntzea eta ekarpenen balioa agerian uztea. Oro har, irakasleak badaki ikasleek zer esan dezaketen eta nora eraman nahi dituen, baina ikasleak berak hasi behar du hitzak argitzen. Hizkuntza-funtzioak aktibatzeko hainbat galdera proposatzen dizkizuegu. Irakasleak, jakina, horiek erabili edo berriak asmatuko ditu ikasleen behar edo interesen arabera.

- Parkean denok ondo pasatzeko eta gustura egoteko, bidean eta parkean bertan errespetatu behar diren arauei buruz hitz egingo dugu. Ikusten al duzue arazorik gerta daitekeela parkean edo kalean? Zer arazo? (errepidea begiratu gabe zeharkatzea, taldean joan beharrean baten bat despistatzea, parkeko eserlekuen gainera igotzea, lorategietako loreak hartzea, zabuan ibiltzeko txanda ez errespetatzea, txirristatik gora oinez igotzea, paperak lurrera botatzea...).

- Zer hartu behar dugu kontuan irtenaldira ateratzen garen egunean? - Zer gertatuko litzateke errepidea begiratu gabe zeharkatuko bagenu edo taldean joan beharrean baten bat despistatu

eta bakarrik geratuko balitz, edo denok parkeko eserlekuen gainera igoko bagina...? - Zer egin beharko genuke egoera horren aurrean? (Seinaleei begiratu, jokabide egokiak adostu...). - Zer gertatuko litzateke araurik eta seinalerik ez balego? Seinaleak errespetatu behar al ditugu? Zergatik?... - Arraroa irudituko al litzaizueke jokabide desegokiak dituzten haurrak irakaslearen eskutik joan behar izatea? Zergatik?

Zer egin dezakegu hori ez gertatzeko? Nola sentituko da bere kabuz kalean ibili, jolastu eta animaliei eta landareei behatuko diena?

- Gogoan al duzue denak oso gustura egon zineten irtenaldiren bat? Nora joan zineten? Zer gertatu zen? • Kalean eta parkean gustura egoteko eta natura zaintzeko oinarrizko arauak bilduko dituen horma-irudi bat egin dezakegu,

hemen proposatzen zaizuen prozedura erabiliz: • Ikasleak launaka jarriko ditugu eta ikasle talde bakoitzak egoera jakin bati dagozkion jokabide egokiak edo arauak

idatziko ditu. Egoera hauek izan daitezke: autobusa, kalea, jolas parkea, bazkaltzeko ordua edo hamaiketakoa hartzeko ordua, animalien behaketa, landareen behaketa...

• Arauak idazteko orduan jokabide egokia zein den azaldu behar dutela gogoraraziko diegu. Horrela, denok jakingo dugu zer egin behar dugun hainbat egoeratan. Adibidez, Politak iruditzen zaizkigun landareei argazkia aterako diegu. Bazkaldu ondoren hondakinak zakarrontzira botako ditugu. Kalean taldean eta poliki ibiliko gara.

• “Arkatzak erdira” prozedura martxan jarriko dugu. Teknika horren helburua komunean dugun helburu bat betetzeko, iritzi guztiak entzutearen garrantzia azpimarratzea da. Taldekide guztiek arkatzak mahaiaren gainean utziko dituzte, lauki bat osatuz. Ondoren, moderatzaileak taldeari egokitu zaion egoera gogoraraziko die taldekideei. Denbora-kontrolatzaileak martxan jarriko du kronometroa, kide guztiek bi minutu har ditzaten erantzuna pentsatzeko. Minutua pasa denean, moderatzaileak berriz ere txanda emango die taldeko kide guztiei, norberak pentsatu duena azaltzeko.

• Beste iritzi batzuk bururatzen bazaizkie, norberak bere iritzia defendatu beharko du, eta bozketa egingo da. Erabakia hartzeko gai ez badira, ikasle bakoitzak bere iritziari heltzen diolako, irakasleak lagunduko die, azkeneko erabakia hartzeko irizpideak emanez.

• Bukatzeko, idazkariak arauak idatziko ditu eta marrazki edo ikono bidez irudikatuko dituzte. • Taldeko lana bukatzean, ikasle guztiak bilduko ditugu biribilean eta talde bakoitzeko irakurleak, taldeak landu duen

egoeraren arauak azalduko/irakurriko ditu. • Bukatzeko irakasleak talde bakoitzeko lana paper txuri handi batean itsatsiko du. Ondoren, adostu ditugun arauak

betetzeko konpromisoa hartuz, guztiok sinatuko dugu horma-irudiaren azpialdean.

24

Parkera joateko irtenaldi dezente egin behar badituzue, kalean zehar eta parkean ikusten ditugun seinaleak eta beraien esanahia ere azter dezakegu:

• Ikusten ditugun seinaleen fitxategi edo bilduma bat osatuz taldeka: behatu, marraztu, forma eta esanahiaren arabera sailkatu... Edota gauza politagoa oraindik: kartoi mehean seinale handi batzuk egin, margotu eta makila bat ipini. Ondoren, gelako/gimnasioko zoruan zinta itsaskor zuriarekin kaleak irudikatu eta baita bertan jarriko ditugun seinale bertikalei dagozkien lurreko irudiak ere (stop, zebrabidea, eman bidea...). Guztia prest dagoenean, haur batzuk seinaleei eutsiko diete eta besteek trafikoa irudikatu eta antolatuko dute.

Gai honetan gehiago sakontzeko: Lan-koadernoko 31, 32 eta 33. orrialdeak eta Irakurgaiak 87., 88. eta 107. orrialdeak.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

9. jarduera IRTENALDIA: JOKABIDE EGOKIAK ETA DESEGOKIAK (lan-koadernoan)

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

4.3 Bizikidetza demokratikoaren funtsezko zenbait balio ezagutzea; batik bat, eskolan bete beharrekoak; eta, halaber, herritarrek bete beharreko oinarrizko arauak bete beharraren premiaz ohartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.8.6 Zuzentasun-maila onargarriarekin adierazten ditu ideiak, landutako arauak errespetatuz: fonema-grafia korrespondentzia, puntuazio-markak (puntua, galdera- eta harridura-ikurra), hitz banaketa, letra larriak.

4.3.3 Arauak balioesten ditu bizikidetza baketsua bermatzeko eta gatazkak saihesteko bitarteko diren aldetik. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 31-32-33 orrialdeak

AZALPENA

Orrialde horietan azaltzen diren ariketen bitartez, hor agertzen diren jokabideak beren iritziz egokiak ala desegokiak diren adierazi eta arrazoitu beharko dituzte ikasleek.

LAN KOADERNOA 31 • Talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak,

binetak, globoak… Komikien hainbat ezaugarri berrikusteko aukera daukagu orain. • Ondoren, irakasleak irakurriko ditu argibideak eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko ezagutzen dituzten hitzak.

Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezake(te), besteek entzun dezaten. • Taldean istorioa aztertuko dugu. Horretarako, irakasleak landare bat eta lan-koadernoko binetan bertan azaltzen diren seinaleak

gelara eramango ditu eta hainbat ikasleri egoera antzezteko eskatuko die. • Bakoitzak istorio hori bere erara adierazi beharko du, agertzen diren globoetan idatziz. • Bukatzeko, irakasleak ariketan azaldu diren ideiak laburtuko ditu.

LAN KOADERNOA 32 • Talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak,

taula… • Ondoren, irakasleak irakurriko ditu argibideak eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko ezagutzen dituzten hitzak.

Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezake(te), besteek entzun dezaten. • Irakasleak, esaldiak banan-banan irakurriko ditu eta hitz gakoa nabarmenduko du: indar bereziz intonatuz, silabak markatuz… • Hitz gako hori bilatu eta gorriz edota beste kolore batez inguratuko dute ikasleek. • Aurretik kolorez inguratu ditugun hitzak arrasto gisa erabiliz, esaldiak irakurtzeko, jokabidea egokia edo desegokia den

erabakitzeko eta gurutzea dagokion tokian jartzeko eskatuko zaie haurrei. Lan hori lehenbizi banaka eta gero ondoan dagoen lagunarekin erantzuna egiaztatuz egin dezakete.

• Bukatzeko, irakasleak ariketan azaldu diren ideiak laburtuko ditu.

25

LAN KOADERNOA 33 • Talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak,

marrazkia, idazteko lerroak… • Ondoren, irakasleak irakurriko ditu argibideak eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko ezagutzen dituzten hitzak.

Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezake(te), besteek entzun dezaten. • Bukatzeko, lan-koadernoko marrazkiari behatu ondoren, hor agertzen diren jokabideak egokiak diren ala ez adierazi eta zergatia

idatzi beharko dute. Litekeena da ikasleek hitz bakarra erabiltzea egoera deskribatzeko. Hori ez gertatzeko irakasleak talde handian lehenengo egoera deskribatuko du, adibide gisa.

IRAKASLEA: Zer gertatzen ari da? IKASLEA: Zabua puskatu da. IRAKASLEA: Oso ondo, zabua puskatu da, baina zergatik? IKASLEA: Bi haurrek batera ibili nahi dutelako. IRAKASLEA: Beraz, ez dute zabuan ibiltzeko txanda adostu ezta? IKASLEA: Bai, zabua puskatu da, ez dutelako txanda adostu. IRAKASLEA: Oso ondo. Beraz, hori idatziko dugu, zer gertatu den eta zergatik. “Zabua puskatu da ez dutelako

txanda adostu.” Ea esan dezagun esaldia/ideia hatzekin, hitzen arteko tartetxoak jartzeko. Hitz bakoitzeko hatz bat goratuko dugu.

IKASLEA: Zabua (hatz txikia gora) puskatu (hatz nagia gora) da (hatz luzea gora) txanda (hatz erakuslea gora) adostu (hatz lodia gora) ez (hatz lodia gora) dutelako (hatz erakuslea gora).

IRAKASLEA: Zenbat hitz dira? IKASLEA: Zazpi IRAKASLEA: Zer jarriko dugu bukaeran ideia bukatu dela adierazteko. IKASLEA: Puntua. IRAKASLEA: Bikain, hasi lanean.

• Bukatzeko, irakasleak ariketan azaldu diren ideiak laburtuko ditu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

26

10. jarduera SUTEAK: JOKABIDE EGOKIAK ETA DESEGOKIAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea. 2.1 Ingurumen fisikoko oinarrizko elementuak eta baliabideak pertsonen bizitzarekin duten harremana ezagutzea

eta haiek modu arduratsuan erabiltzeko beharraz jabetzea. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 1.6.2 Testu genero ohikoenak bereizten ditu, beren oinarrizko ezaugarriak hautemanez. 2.1.2. Gizakiok inguru naturalaren aldaketan dugun eragina, eta harremanetik ondorioztatzen diren erabilera desegokiak

identifikatzen ditu. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Irakurgaiak 107. orrialdea

AZALPENA Urtero, milioika hektarea baso erretzen da. Gauza jakina da sute gehienak gizakiaren axolagabekeriagatik (gaizki itzalitako

zigarrokinetatik, kanpalekuetan baimenik gabe egindako suteetatik, etab.) edo tximistaren energia handiagatik pizten direla. Orrialde horretan agertzen den testuaren bidez, haurren artean hausnarketa bultzatuko dugu. Gure helburua haurrek diotena entzutea, bideratzea eta kontraesanak sortzea da, gure iritzia geroxeago eman baitezakegu. Egoera hori, natura-ingurunearen zaintzaren ikuspuntutik bideratzea proposatzen dugu.

Suteen inguruko bi berri aurkituko ditugu oraingoan. Irakurtzen hasi aurretik, testu mota horren inguruko azterketa bat bultzatu: zer testu den, funtzioa, egilea, errealitatearekiko erlazioa, ezaugarri nagusiak... Ondoren, naturan suteek eragiten dituzten kalteei buruz eta horiek saihesteko bakoitzak egin dezakegunari buruz hitz egingo dugu.

• Irakurgaiak liburua irekiko dugu 107. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. • Ezertan hasi aurretik, talde handian liburuko orriaren behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz:

izenburua, argazkia, argazki-oina eta mamia. - Zer ikusten dugu orrialde horretan? (BERRIA) Zertarako balio du? Non aurki ditzakegu horrelakoak? Telebistan ere

berriak ematen al dituzte? Adibidez… • Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, berriaren izenburua, argazki-oina eta mamia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatuko

dituzte. Izenburuarekin hasiko gara: Inork ba la daki zer gertatu den bart Jaizkibelen? Zer jarriko ote du argazkiaren azpian? Zein herritatik gertu piztu zen sutea? Nork hartu zuen parte itzaltze-lanetan? Goazen, bada, irakurtzera. Agian, berria irakurtzen badugu gehiago jakingo dugu!

• Irakurri berria. • Bigarren irakurketa egiten hasi aurretik, arretaz entzuten laguntzeko, ikasleak talde txikietan jarriko ditugu eta hainbat talderen

erantzuna aurkitu behar dutela esango diegu: 1. Non piztu zen sua? 2. Zergatik uste dute nahita eragindakoa izan zela? 3. Zenbat denbora behar izan zuten sutea kontrolpean izateko? 4. Nolakoak izan dira suak eragindako kalteak?

• Esaldi bat irakurtzen dugun bakoitzeko beraien artean hitz egiteko edo eztabaidatzeko tarte bat eskainiko diegu. Talde bakoitzeko hitz egiteko txanda emango duen moderatzailea eta esataria aukeratzea komeni da. Eztabaidarako denbora bukatu denean, esatariak taldean erabakitakoa esango dio talde handiari: “Gure ustez… da”. Beste taldeak ados badaude, testuarekin aurrera egingo dugu, bestela taldeen arteko eztabaida eta iritziak arrazoitzea bultzatuko dugu.

• Bukatzeko, irakasleak testuan azaldu diren ideiak laburtuko ditu. • Bigarren testua goiko urratsak emanez landu dezakezue. Hau da, lehenengo talde handian berriaren atalak landu eta esanahia

ondorioztatu. Ondoren, berria osorik irakurri. Gero, ikasleek taldeka jarri eta berria berriz irakurri haurrek informazio zehatza aurki dezaten, eta, bukatzeko, testuan azaldutako ideiak laburtu.

• Bukatzeko, naturan suteek eragindako kalteei buruz eta horiek saihesteko bakoitzak egin dezakegunari buruz hitz egingo dugu. - Ezaguna egiten al zaizue egoera hori? Inoiz entzun al duzue sute baten inguruko berririk? Non? Nola sortu zen? - Zer gertatzen da mendian txuletak erretzeko su txiki bat piztu eta basoa erretzen den arte? - Noiz zabalduko da sua errazago, haizea dabilen egun batean edo haizerik gabeko egunetan? Zergatik? - Zer erreko da arinago, pinudi bat edo harizti bat? Zergatik? (koniferoek —pinuek, sekuoiek, etab.— ur kantitate txikia

gordetzen dute eta, gainera, erretxina izaten dutenez, pospoloak bezala erretzen dira. Aldiz, landare hostozabalek askoz ur gehiago dute eta, bazterrak lehor egonagatik ere, izan dezakete suari aurre egiteko adina ur.)

- Sua lur azpitik barreia daitekeela uste duzue? Nola? Basoa sustrai handidun zuhaitzekin osatua badago, sua lur azpitik barreia daiteke. Lur azpiko sua ez da ikusten, eta, hain zuzen ere, itzaltzen zailagoa delako kalte handiak eragin ditzake. Gainera, animalia txiki asko lurpean ezkutatu ohi dira sua itzali arte.)

- Zergatik ezin da mendian surik piztu, horretarako propio eta bereziki prestatuta dauden tokietan izan ezik? - Zer egin dezakegu guk sute arriskua murrizteko? Zer hartu beharko genuke kontuan mendira joaten garen egunetan? Zer egin

beharko genuke sute bat ikusten badugu?

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

27

11. jarduera OLERKIA: JOKABIDE EGOKIAK ETA DESEGOKIAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 88. orrialdea

AZALPENA

• Ilustrazioei arretaz begiratzeko eskatuko diegu eta olerkiaren gaia zein izango ote den galdetuko diegu. Irakasleak erantzunak arbelean jarriko ditu.

• Testuan aurkituko dituzten hainbat hitz ezagunak izan daitezen, honako galdera hauek egingo ditugu eta erantzunak arbelean idatziko ditugu: Non ibiltzen zarete zuek jolasean, korrika eta ezkutaketan? (HERRIKO PARKEETAN). Zer sentitzen duzue parkean jolasean? (POZA). Nokakoa da biriketan duzuen arnasa? (GARBIA). Zeinek egiten dute kaka parkeetako belardietan? (TXAKURREK). Zer eramaten dugu etxera? (USAIN TXARRA). Non? (OINETAKOETAN).

• Ikasleei isilik eta bakarka testua behatzeko/irakurtzeko aukera emango diegu. Irakurtzen hasi aurretik, ikasleei esango diegu helburua ez dela informazio zehatza aurkitzea, baizik eta testuaren zentzuaz jabetzea, olerkiak zer esaten digun ulertzea.

• Ondoren, irakasleak irakurriko die olerkia eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko, ezagutzen edo gogoratzen dituzten hitzak. Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezakete, besteek entzuteko.

• Guztion artean olerkian azaldu diren ideiak laburtuko ditugu. • Irakurri ondoren, olerkiak aukera ematen digu, kodearen behaketa zehatza egiteko, errimei behatuz, berdin bukatzen

diren hitzen zerrendak eginez edo hitz zehatzak bilatuz.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

28

12. jarduera BERTSOA: JOKABIDE EGOKIAK ETA DESEGOKIAK: KAKA PARKEETAN

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 87. orrialdea

AZALPENA

• Ilustrazioei arretaz begiratzeko eskatuko diegu eta bertsoaren edo olerkiaren gaia zein izango ote den galdetuko diegu. Irakasleak erantzunak arbelean jarriko ditu.

• Testuan aurkituko dituzten hainbat hitz ezagunak izan daitezen, honako galdera hauek egingo ditugu, eta erantzunak arbelean idatziko ditugu: Ezagutzen al duzue natura izendatzeko beste moduren bat? (INGURUNEA). Zeinen bizilekua da? (LANDARE ETA ANIMALIENA). Zerekin zikintzen ohi dugu ingurunea? (PLASTIKO ETA PAPER PUSKETAK). Nora bota beharko genituzke? (ONTZIRA).

• Ikasleei isilik eta bakarka testua behatzeko/irakurtzeko aukera emango diegu. Irakurtzen hasi aurretik, esango diegu helburua ez dela informazio zehatza aurkitzea, baizik eta testuaren zentzuaz jabetzea, olerkiak zer esaten digun ulertzea.

• Ondoren, irakasleak irakurriko die bertsoa eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko, ezagutzen edo gogoratzen dituzten hitzak. Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezakete, besteek entzuteko.

• Guztion artean bertsoan azaldu diren ideiak laburtuko ditugu. • Azkenik, guztiok elkarrekin bertsoa abesten saiatuko gara. • Abestu ondoren, olerkiak aukera ematen digu, kodearen behaketa zehatza egiteko, errimei behatuz, berdin bukatzen

diren hitzen zerrendak eginez edo hitz zehatzak bilatuz.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

29

13. jarduera IRTENALDIA: GURASOENTZAKO OHARRA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.8.3 Testua egoki aurkezten du: kaligrafia irakurgarri eta eraginkorra, emandako marjinak eta marrak, idazpuruak… 1.8.8 Ikaskideekin batera testu jakin bat sortzea eta berrikustea helburu duten jardueretan parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA

AZALPENA

Behatuko duzuen parkea edo naturagunea zein izango den erabaki duzuenean, etxekoak jakinaren gainean jartzeko oharra idatziko dute ikasleek. Oharra talde handian prestatuko dugu (idazketa kolektiboa arbelean) eta bakoitzak bere orrian, txukun-txukun kopiatuko du etxekoek ondo uler dezaten. KOMUNIKAZIO EGOERA AZTERTU, IDEIAK SORTU ETA ORDENATU

• Komunikazio arazoa konpontzeko zer egin dezakegun galdetuko diegu haurrei. (Adibidez: Gurasoei asteazkenean parkera joango garela adierazi nahi diegu. Zer egingo dugu?)

• Haurren ideiak arbelean idatziko ditugu. (Adibidez: telefonoz deitu, gurasoei esan, gutun bat idatzi… Ondoren gure asmoa aurrera eramateko aukera egokiena erabakiko dugu.)

• Testuaren ezaugarriak, hau da, helburua eta egitura talde handian aztertuko ditugu. EDUKIA GARATU, HIZKUNTZA FORMA EGOKIAK BILATU ETA KODETU

• Idatzi behar duten testuaren ahozko planifikazioari ekingo diogu. • Idatz dezakegunaz hitz egingo dugu, testua arrazoituz eta proposatzen dutenaren egokitasunaz hitz eginez.

BERRIKUSI ETA EDITATU

• Arbelean taldeko aztertze-, zuzentze-, adoste-lana egin ondoren, testua berrirakurri egingo dugu. • Bakoitzak bere orrian kopiatzeko eskatuko diegu. Ekoizpen-lana aurretik egina dagoenez, hau izan daiteke kopia

proposatzeko ordua, hau da, letraren txukuntasunean arreta jartzeko ordua.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

30

14. jarduera IRTENALDIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

2.1 Ingurumen fisikoko oinarrizko elementuak eta baliabideak pertsonen bizitzarekin duten harremana ezagutzea eta haiek modu arduratsuan erabiltzeko beharraz jabetzea.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

2.6.2 Kalean ibiltzeko beharrezkoak diren trafiko-seinaleak (semaforoen koloreak, oinezkoen pasabideak…) ezagutzen ditu eta errespetatzen ditu.

2.6.3 Garraiobideen erabiltzaile gisa bete beharreko funtsezko arauak (segurtasun-uhala jartzea, gidariari trabarik ez egitea…) errespetatzen ditu.

2.9.1 Zuzeneko behaketaren bidez inguruko elementuak, gertakariak eta fenomenoak ezagutu eta identifikatzeko, konparatzeko… interesa eta jakin-mina du.

4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Lan banaketarako taula, argazki-kamera(k), lupa, tximeletak harrapatzeko sarea, hostoak biltzeko sukaldeko papera eta liburu lodia, zuhaitzen enborra kalkatzeko papera eta argizariak eta zuhaitzen testura lortzeko buztinezko xaflak

AZALPENA Gidaren hasieran esan bezala, ezinbestekoa izango da naturagunea osatzen duten elementuei behatzeko irtenaldia egitea. Gertu

dagoen naturagune bat aztertuz gero, liburuan ikasitakoa, egunean bertan zuzenean behatzeko aukera izango duzue. Horrela lana egiten baduzue, lau bat aldiz joan beharko duzue parkera landutakoa aztertzeko. Aztertuko duzuen naturagunea gertu ez badago, irtenaldia unitatearen hasieran egin beharko duzue eta irtenaldian egindako argazkiei behatuz, azalpen-testuak idatziko dituzue.

• Irtenaldia prestatzeko garaian, zeharkako beste jarduerak egin ditzakezue: Nola joango garen erabaki (oinez, autobusez, trenez...), mapan nondik nora joango garen ikusi, zein herri edo kaleetatik pasatuko zareten aztertu, bisitatzeko eguna eta ordua eskatu behar den naturagune batera bazoazte, haien web-orrialdea gelan bertan aztertu...

• Irtenaldia(k) egin aurretik, hamaiketakoaren edo olinpiadak egin genituen egunetan bezala, egin beharko ditugun lanak aurreikustea eta taldeko kide guztien artean banatzea komeni zaigu. Horrela eginez gero, naturagunera joango garen egunean, denok lan pixka bat egin eta jolasteko aukera izango dugu.

• Irtenaldietan behatutakoa bildu eta sailkatzeko, ardurak banatzeko plan bat egingo dugu. Planifikatzeko unean, hitzez esandakoa idatziz jasotzeko ohitura bultzatzea egokia da, ikasleek eginkizunak gogoratzeko, erantzukizuna hartzera bultzatzeko, berrikusketak egiteko… Lanak sistematikoki egiteko lan banaketarako orriak lagungarriak dira. Era honetako taula bat ikasleekin adostuz eta osatuz joateak lagun dezake proiektuaren nondik norakoak errazago aurreikusten, erabakiak hartzeko unean beharrezko baliabideak eskura izaten, eta erantzukizunak barneratzen.

Naturagunera iristean, ikasleek taldeka elkartu eta dagokien lana beteko dute. Taldean adostutako arduren banaketak aginduko dio bakoitzari zer egin. Irakasleak berriz, ekintza planaren jarraipena egin, beharrezkoa bada desbideratzeak zuzendu eta ikasleen behaketa egingo du. Izan ere une horiek oso aproposak dira bakoitzaren ekimena, lan-erritmoa, erantzukizuna, gatazkei aurre egiteko gaitasuna, lankidetza, parte hartzea... aztertzeko.

Irtenaldia egin baino egun pare bat lehenago material guztia gelan daukagula ziurtatzea komeni da. Ikasleak argazki-kamera autonomiaz eta arduraz erabiltzeko txikiegiak direla iruditzen bazaizue, irakasleak argazki-kamera eraman dezake eta ikasleek irakasleari zerbait interesgarria ikusi orduko, irakasleari argazkia ateratzeko eskatuko diote.

Ez ahaztu, azken erakusketarako eta baita ere auto ebaluaziorako tresna bezala erabiltzeko, interesgarria litzateke irtenaldian zehar bilduko duzuen materiala eta burutuko duzuen prozesu guztiaren dokumentazio grafikoa biltzea (argazkiak, grabazioak...).

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

IRTENALDIA: LAN BANAKETARAKO TAULA EGINKIZUNA BALIABIDEAK ARDURADUNAK

Loreei argazkiak atera Lupa eta argazki-kamera Talde gorria Zuhaitzen enborra kalkatu Kalkatzeko papera eta argizariak Guztiok

Zuhaitzen hostoei argazkia atera eta zuhaitz bakoitzeko hosto bat bildu

Argazki-kamera, hostoa gordetzeko paper zuria eta liburu potolo bat

Talde urdina

Zuhaixkei argazkia atera Argazki-kamera Talde berdea Animalia ornogabeei (xomorroak) argazkiak

atera Lupa, argazki-kamera eta tximeletak

harrapatzeko sarea Talde horia

Animalia ornodunei argazkiak atera Argazki-kamera Talde zuria Bizigabeei argazkiak atera eta zuhaitzen

testura buztinean lortu Argazki-kamera eta buztina Zilar koloreko taldea

Hamaiketakoa jan eta bazkaldu ondoren, hondakinak bildu

Denok

31

15. jarduera BIZIDUNAK: LANDAREAK-ZUHAITZAK (Liburua eta bideoa)

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

2.2 Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

2.2.3 Bizidunekiko ardura eta jakin-mina agertzen du eta badagokio, beren zaintzan laguntzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Liburuko 8. orrialdea, Birraitonaren makina DVD-a, hostoak, tenperak eta kartoi mehea

AZALPENA

• Zuhaitzak lantzen hasi aurretik, haurrek zuhaitzei buruz zer dakiten, zein ezagutzen dituzten, nola ezagutzen dituzten eta zer-nolako ezaugarriak dituzten adierazteko elkarrizketa bat bultzatuko dugu gelan, haurrek esandakoa arbelean idatzita utziz.

• Liburua irekiko dugu 8. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian liburuko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: goiko eskema, argibideak, azalpen-testua, globoa, beheko bertsoak…

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, goiko eskema eta argibideen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatuko dituzte. • Gero, zuhaitzari buruzko azalpen-testu txikia irakurriko dugu. Ezer ulertzen al dugu? Ulertzen ez diren hitzak (galdetu haurrei zein

diren) hiztegian bilatzera jo aurretik taldekoen artean argitzen ote dituzten ikusiko dugu. Ezin badute, irakasleak lagunduko die eta horrela ezin badute hiztegira joko dugu. Guztia argitu dugunean, definizioaren lehen zatia (Zuhaitza zurezko landare bizikorra da) buruz ikasteko gai ote diren saiatuko dira. Galdetu beste egun batean ea nor gogoratzen den.

• Ondoren, zuhaitzen zatiak zein diren ikasiko dugu. (Ikusi lan-koadernoa 37. orrialdea, hurrengo jardueretan landuko dena) • Beste egun batean bideoa ikusiko dugu. Bideoan natura orokorrean eta, bereziki, zuhaitzek urtean zehar izaten dituzten

aldaketak antzemateko aukera izango dute haurrek. • Entzun eta ikusiko dutena interpretatzen laguntzeko, ikasleak gaiari buruz dakiena azaleratzera eta hipotesiak egitera animatuko

ditugu. Irakasleak hipotesi horiek idatziz jasoko ditu arbelean eta bideoa ikusi ondoren, gure aurreikuspena zuzendu edo osatuko dugu. Ikasleen hasierako hipotesi zerrenda arbelean idatziz jasoko dugu.

- Zuek zer dakizue urtaroei buruz? Zer ikusiko dugu bideoan? • Bideoa lehenengo aldiz ikusten dugunean, osorik ikusiko dugu. Bukatzean, ikasleei, informazio berririk entzun ote duten

galdetuko diegu. Ikasleek iritzi berriren bat plazaratzen badute, hasieran egindako hipotesien zerrenda osatuko dugu. • Bideoa bigarren aldiz ikusten dugunean, informazio interesgarria entzutean, ikasleei eskua altxatzeko eskatuko diegu. Orduan,

bideoa gelditu eta ikasleari entzundako ideia azaltzeko eskatuko diogu. Arretaz entzuten laguntzeko eskuratu nahi dugun informazioa jakinaraziko diegu.

1. Udaberrian zer gertatzen da zelaietan eta zuhaitzetan? Zer gertatzen zaie animaliei? 2. Uda noiz hasten da? Zer gertatzen da zuhaitzetan? Zer egiten dute animaliek? 3. Udazkenean zer gertatzen da zelaietan eta zuhaitzetan? Zer biltzen dugu? 4. Neguan zer gertatzen zaie zuhaitzei? Animaliek zer egiten dute?

• Bukatzeko, irakasleak bideoan azaldu diren ideiak laburtuko ditu. • Bideoan abesten den bertsoa liburuko 8. orrialdean aurkituko duzue. Ikasleek irakurri, irakaslearen laguntzaz esanahia argitu eta

eta bertsoa ikas dezakete. • Joxan Ormazabalen olerki/bertsoa irakurri edo abestu ondoren, hostoak hartu, tenperetan busti (azulejuak edo platertxo zapalak

erabili tenpera jartzeko) eta kartoi meheetan inprimatuko ditugu. • Urte-sasoiak adierazi nahi izanez gero, kartoi mehe handian egin eta bakoitzean urtaro bat adierazi:

1. Udaberria eta uda adierazteko kolore berdeekin (hostoen neurriekin nahi bada) jokatu urdina eta horia nahastuz eta zuria horiek argitzeko erabiliz.

2. Udazkena adierazteko kolore beroak erabili, horiak eta gorrixkak lortuz. 3. Negua adierazteko alderantzizko teknika erabili: hostoak tindatu gabe kartoi mehean ipini (zinta eransgarriz edo

lagunduz) eta gainetik margotu, negatiboa lortuz, eta kolore hotzak erabiliz (urdin iluna, morea...).

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

32

16. jarduera URTAROAK: MEZU SEKRETUA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 35. orrialdea eta orrialde horretako piezen kopiak

AZALPENA

Pieza bakoitza bere lekuan jarriz, urtaroen olerkitxo bat agertuko zaie ikasleei. Oso motza denez, buruz ikastea proposatuko diegu.

• Lan-koadernoa irekiko dugu 35. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, piezak, eta piezak itsasteko lekua.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, goian aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu, ondorioztatu egingo dituzte.

• Beheko mezua osatzeko, goiko zatien edo piezen kopia emango die irakasleak ikasleei. Ikasleek zati horiek moztu eta beheko taulan behar bezala kokatuko dituzte, dagoeneko jarritako letretan eta laukien koloreetan arreta jarriz.

• Mezu sekretua osatu ondoren, denok batera irakurriko dugu. Oso motza denez, buruz ikastea proposatuko diegu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

33

17. jarduera ZUHAITZAK: HOSTOEN ETA ENBORREN BEHAKETA ZUZENA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

2.2 Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

2.2.1 Ohiko inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak identifikatzen eta izendatzen ditu. 2.2.2 Animaliak eta landareak emandako oinarrizko sailkapen-irizpideen arabera sailkatzeko gai da. 2.9.1 Zuzeneko behaketaren bidez inguruko elementuak, gertakariak eta fenomenoak ezagutu eta identifikatzeko,

konparatzeko… interesa eta jakin-mina du. 2.9.3 Informazioa bilatzeko hainbat informazio-iturri eta euskarri (txoko zuriko baliabideak, IKTak…) erabiltzen ditu.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA

MATERIALA Liburuko 9. orrialdea

AZALPENA

LIBURU SAILKAPENA AZTERTU • Liburua irekiko dugu 9. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik,

talde handian liburuko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, hostoen behaketarako irizpideen taula, enbor-azalen marrazkiak, informazio ikurra, globoa, proiektuaren ikurra…

• Ikasleek, irakaslearen laguntzaz, goiko eskema eta argibideen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatuko dituzte. • Hostoen ezaugarriei behatzeko irizpideak aztertzen ari zaretenean, ikasleei arreta irizpide jakin batean fokalizatzen

laguntzeko, aztertzen ari ez garen irizpideak paper zuri batekin estaltzeko eskatuko diegu.

IRTENALDIA EGIN • Hostoen sailkapen orokorra ikusi dugu, parkera irtenaldi bat egiteko unea da, hango zuhaitzak ikusi eta argazkiak

ateratzeko... Horrela, liburuak eskaintzen duen informazioa aztertu ostean, aukeratutako parkera joan eta hango zuhaitzen hostoak bildu eta enborren marrazkiak egingo ditugu. Enborren marrazkiak egiteko zetazko paper bat gainean jarri eta arkatz bigun batekin edo argizarizko margoekin, gainetik kalkatuko dugu, bere testura lortuz.

• Testura lortzeko eta gerora erakusketan jartzeko beste modu bat, buztinezko xaflen bidez egitea da: buztina landu eta xaflak egin eta arrabolaz zapaldu eta berdindu (xaflak ez du derrigorrez forma geometrikoa izan beharrik), zuhaitzaren enborraren kontra zanpatu eta azalaren testura jaso. Xafla zuzendu eta lehortzen denean, margotu engobeekin labekatuko bada edo tenperaz bestela. Bukatzean egurrezko xafla baten gainean ipini eta arbolaren izena ipini.

• Ez ahaztu zuhaitzaren enborra ukitzea azala leuna edo latza den jakiteko.

ERAKUSKETA ETA ALDIZKARIA OSATU • Erakusketari begira, bildutako hostoak paper zurian itsatsi eta sailkapena egin, hosto bakoitzaren formari, ertzari, koloreari

eta zurtoinean kokatzeko erari buruzko ezaugarriak adieraziz. • Naturaren txokoan ditugun liburuak erabiliz eta hostoen ezaugarriei erreparatuz, zuhaitz bakoitzaren izena asmatzen

saiatuko gara. Hau da, tokian tokiko ohiko (haritza, gaztainondoa, pagoa, pinua…) zuhaitzak identifikatzen eta izendatzen saiatuko gara.

• Hosto guztiekin osatu duzuen panela, erakusgai jarriko duzue gelan bertan edo erakusketarako erabiliko duzuen gelan. (Ikusi liburuko 16-17 orrialdeak)

• Bukatzeko, aldizkaria osatzen hasiko gara. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz.

• Hostoen ezaugarriak aztertzen laguntzeko, irizpide bakoitzeko kolore bat erabil daiteke. • Ikasle bakoitzak hostoak edo hostoaren argazkia eta enborraren marrazkia itsatsi eta beren ezaugarriak X baten bitartez

adieraziko ditu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

34

18. jarduera ZUHAITZAREN ZATIAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

2.9.1 Zuzeneko behaketaren bidez inguruko elementuak, gertakariak eta fenomenoak ezagutu eta identifikatzeko, konparatzeko… interesa eta jakin-mina du.

3.4.8 Materialak manipulatuz eta aztertuz gozatzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Banaka

MATERIALA Liburuko 9. orrialdea, lan-koadernoko 37. orrialdea

AZALPENA

Zuhaitzen zatiak ikusi eta ikasiko dugu. • Lan-koadernoa irekiko dugu 37. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi

aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, krokisa eta hitzak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatuko dituzte. • Bukatzeko, ikasleek banaka izenak dagokien tokian idatziko dituzte. Zuhaitza (etxearekin batera) irudikapen estereotipatu batez marraztu edo margotzen dugun elementu arrunt horietakoa dela

esan dezakegu. Hori saihesteko modu ezin hobea, kalera irten eta zuhaitzei behatu ondoren, haur bakoitzak bat edo bi aukeratzea eta zuzenean (neurria/proportzioa, forma, kolorea, testura) begiz eta ukimenez behatu ondoren, distantzia jakin batean kokatu eta hura marraztea/margotzea izan daiteke. Arkatzak, errotulagailuak, argizariak erabil ditzatela kartoi mehe baten gainean (zuria, beltza nahiz koloretakoa) eta emaitza txalogarriak ikusiko ditugu.

Gure erakusketarako beste elementu bat nahi badugu, gelako edo basabideko horma/ertz batean, biltzeko papera erabiliz zuhaitzaren enbor, adar nahiz sustraiak egin. Papera aldez aurretik edo ondoren (bolumena hartu duenean) margo dezakegu edota beste paper batzuk (zeta) itsatsiz bolumena eta kolorea hartzen lagundu. Atzean, nahi badugu, zerua, ikuspegia, etab. irudika ditzakegu. Azkenik, zuhaitzean, hostoak, fruituak, habiak, hegaztiak itsatsi eta behe aldean belarra, loreak, animaliatxoak...

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

35

19. jarduera ZUHAITZA NOLA LANDATU

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

2.2 Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

2.2.3 Bizidunekiko ardura eta jakin-mina agertzen du eta badagokio, beren zaintzan laguntzen du. 2.9.1 Zuzeneko behaketaren bidez inguruko elementuak, gertakariak eta fenomenoak ezagutu eta identifikatzeko,

konparatzeko… interesa eta jakin-mina du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 89 orrialdea, sustrai lurduna duen zuhaitz-landare bat, pala, hondarra, harriak, ura eta pala

AZALPENA

Irakurgaian agertzen diren pausuei jarraituz, zuhaitz bat landatzeko aukera izango duzue. Betiere, zuhaitz-landare batzuk erosi eta ikastolaren inguruan landa ditzakezue. Horretarako, sustrai lurdunak edukitzea beharrezkoa izango da gal ez daitezen.

• Zuhaitz bat landatzeko prozesua denen aurrean irakasleak egitea izango litzateke onena, eta gertatzen denari buruz hitz egitea.

• Biribilean eseriko gara. Norberak bere liburua aurrean izango du eta irakasleak minutu batzuk emango dizkie ikasleei liburuko orriari behatzeko.

• Testua irakurri aurretik ikasleak prestatu behar ditugu aurre-ezagutzak aktibatzeko eta zailtasunei aurre egiteko. Izenburua irakurri eta ilustrazioak aztertu ondoren, testuaren inguruko hipotesiak egingo ditugu: Zer esango ote digu testuak? Zuek zer dakizue prozesu horri buruz?

• Ikasleen irakurketa-mailaren arabera, irudien azpiko testua irakurtzeko edo testuen gainean dagoen irudian gertatzen ari dena interpretatzeko eskatuko diegu. Aginduak poliki-poliki beteko ditu irakasleak ikasle guztien aurrean. Ikasi nahi al duzue zuhaitza nola landatzen den? Goazen bada, nola egiten den irakurtzera! Irakasleak irakurtzen duenean, ikasleak berarekin batera irakurtzera gonbidatuko ditu. Azalpen-testu gehienak bezala zail samarra denez, guztion artean interpretatuko dugu zuloa egiteko pala, harriak, hondarra, zuhaitz-landarea eta ura bertan ditugula.

• Prozesua ordenatzeko letren eta denbora-antolatzaileen erabilera azpimarratzeko modukoak dira.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

36

20. jarduera ZUHAITZAK: LETRA ZOPA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

2.2 Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

2.2.1 Ohiko inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak identifikatzen eta izendatzen ditu. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Binaka

MATERIALA Lan-koadernoko 34. orrialdea

AZALPENA

Letra-zopa horretan zuhaitzen izenak aurkitu beharko dituzte haurrek. Ariketa egiten hasi aurretik, elkarrizketa bultzatuko dugu haurrek ariketa testuinguruan koka dezaten. Hitzei erreparatu eta ezagutzen dituzten zuhaitzei buruz hitz egin.

• Ezertan hasi aurretik, haurrei binaka jartzeko eta orrialdeari behatzeko eskatuko diegu. • Ondoren, talde handian, elkarrizketatxoa bultzatuko dugu:

- Zer egin beharko dugu hemen? Zeren izenak bilatu beharko ditugu letra-zopan? Begiratu ondo-ondo behean dauden izenak? Ezagutzen al ditugu?

• Irakasleak goiko agindua irakurriko du zeregina argitzeko eta, ondoren, banan-banan guztion artean zuhaitzen izenak irakurriko ditugu.

• Aurreko unitatean bezala, zutabeak eta lerroak zer diren argituko dugu eta hitzak bilatzeko estrategiak partekatuko ditugu. • Ikasleak binaka jarriko ditugu, baina norberak bere fitxa izango du. Horrela, elkarri lagunduz izenak aurkitu beharko

dituzte. • Letra-zopa gehiago nahi badituzue, CD-ROMeko sotora joan, baina jolasa aktibatzeko gogoratu lehenago hainbat

jarduera egin beharko dituzuela.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

37

21. jarduera ABESTIA: NATURAREN SEKRETUAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

3.2.2 Abesti errazak aho batez interpretatzen ditu eta buruz ikasten ditu. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Liburuko 10. orrialdea, abestien CDan 38. pista, txotxongiloak egiteko kartoi mehea eta makilatxoak

AZALPENA

Abestia entzun eta irakurtzeaz gain, naturak zer melodia sortzen dituen hitzez adieraziko dugu taldean. • Abestiaren izenburua irakurri eta gero, haizea, erreka, itsasoaren olatuak, euria, eta elurraren soinua zein izan daitekeen

asmatuko dugu. Ondoren, horien mugimenduak (poliki-poliki, presarik gabe) imitatuko ditugu. Azkenean, soinuak eta mugimenduak lotu egingo ditugu.

• CDa edo liburu digitaleko abestia jarriko dugu, ikasleek abestia entzun dezaten. • Irakasleak galdetuko die ea abestia ikasi nahi duten. Erantzuna baiezkoa izango delakoan, musikarik gabe ikasleek hitzak

esaldiz esaldi errepikatuko dituzte. Horren ostean, berriro errepikatuko dituzte esaldiak musikarekin. Esaldiak keinu jakin batekin lotuz, hitzak hobeto gogoratuko dituzte.

• Kodearen inguruko behaketa bultza dezakegu. Gure gaiarekin zerikusia duten hitz batzuk bilatu eta biribilduko ditugu: liliak, txantxangorritxoak, txitak, oilarrak, oiloak, ahateak, arrainak… Ikusten al dituzue lerroen bukaeran berdin bukatzen diren hitzak? Nola bukatzen dira? Pentsatuko al ditugu era berean bukatzen diren beste batzuk?

• Abestian dauden animaliak, eguzkia, loreak eta haizea irudikatuz, kartoi mehez txotxongilo erraz batzuk egin ditzakegu. Hau da, forma kartoi mehez egin, margotu eta makila bat itsatsi, eskuz erabiltzeko txotxongiloak.

• Naturaren sekretuak olerki/abestia poliki-poliki neska edo mutil batek errezitatzen duen bitartean, aipatzen diren txotxongiloak atera eta mugituko ditugu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

38

22. jarduera LOREAK: BEHAKETA ZUZENA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

2.2 Oinarrizko irizpideak erabiliz, norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta sailkatzea, bai eta hainbat bide erabiliz lortutako informazioari esker ezagunak diren beste zenbait espezie ere.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

2.2.1 Ohiko inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak identifikatzen eta izendatzen ditu. 2.2.2 Animaliak eta landareak emandako oinarrizko sailkapen-irizpideen arabera sailkatzeko gai da. 2.9.1 Zuzeneko behaketaren bidez inguruko elementuak, gertakariak eta fenomenoak ezagutu eta identifikatzeko,

konparatzeko… interesa eta jakin-mina du. 2.9.3 Informazioa bilatzeko hainbat informazio-iturri eta euskarri (txoko zuriko baliabideak, IKTak…) erabiltzen ditu. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak (grafia-

fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 1.8.8 Ikaskideekin batera testu jakin bat sortzea eta berrikustea helburu duten jardueretan parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Liburuko 11. orrialdea

AZALPENA

LIBURUAN SAILKAPENA AZTERTU • Liburua irekiko dugu 11. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik,

talde handian liburuko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, loreak behaketarako irizpideen taula, lorearen krokisa, informazio ikurra, globoa, proiektuaren ikurra…

• Zuhaixken eta belarren multzoan, landare horien zati bat aztertuko dugu: Loreak (Ikusi lan-koadernoko 37. orrialdea). • Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, goiko eskema eta argibideen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatuko

dituzte. Loreen ezaugarriei behatzeko irizpideak aztertzen ari zaretenean, ikasleei arreta irizpide jakin batean fokalizatzen laguntzeko, aztertzen ari ez garen irizpideak paper zuri batekin estaltzeko eskatuko diegu.

IRTENALDIA EGIN • Loreen sailkapen orokorra ikusi dugu, parkera irtenaldi bat egiteko unea da, hango loreak ikusteko eta argazkiak

ateratzeko... Horrela, loreen kokapena, petaloen arteko tartea eta loreen kolorea bertatik bertara ikusteko, aukeratutako parkera joan eta hango lore guztiei argazkia aterako diegu.

ERAKUSKETA ETA ALDIZKARIA OSATU • Loreen argazkiekin, zuhaitzen hostoekin egin duzuen eran, loreak sailkatu bakoitzaren kokapena, petaloen arteko tartea

eta kolorea adieraziz. • Naturaren txokoan ditugun liburuak erabiliz, bakoitzaren izena asmatzen saiatuko gara. Tokian tokiko ohiko (bitxiloreak,

zitoriak, San Joan lore horiak, krabelinak…) loreak identifikatzen eta izendatzen saiatuko gara. • Loreen argazki guztiekin osatu duzuen panela erakusgai jarriko duzue gelan bertan edo erakusketarako erabiliko duzuen

gelan. (Ikusi liburuko 16-17 orrialdeak) • Bukatzeko, aldizkaria osatzen hasiko gara. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi

aurretik, talde handian orrialdearen behaketa bideratuko dugu (izenburua, argazkia itsasteko laukia, argazki-oina, azalpen-testua idazteko lerroak…), elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz.

• Ikasle bakoitzak aukeratuko lorearen argazkia itsatsi eta beren ezaugarriak (kokapena, petaloen arteko tartea eta kolorea) idatziko ditu, azalpen-testua aldez aurretik talde handian planifikatuz.

• Bukatzeko, ikasleek idatzitakoa irakurri egin behar dutela azpimarratuko dugu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

39

23. jarduera BELARREN ETA LANDAREEN ZATIAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

2.9.1 Zuzeneko behaketaren bidez inguruko elementuak, gertakariak eta fenomenoak ezagutu eta identifikatzeko, konparatzeko… interesa eta jakin-mina du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 37. orrialdea eta sustrai lurduna eta lorea duen landare bat eta abestien CDko 40. pista

AZALPENA

Zuhaixkak eta belarren zatiak ikusi eta ikasiko dugu. • Lan-koadernoa irekiko dugu 37. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi

aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, krokisa eta hitzak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, goian aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatuko dituzte.

• Lorea duten landare batzuk erosi eta ikasleek landarea begi-bistan dutela, landarearen zatiak izendatu. • Bukatzeko, ikasleek banaka izenak dagokien tokian idatziko dituzte. • Bukatzeko, ikastolaren inguruan landa ditzakezue landareak. Horretarako, sustrai lurduna edukitzea beharrezkoa izango

da gal ez daitezen. • Landareak landatu ondoren Loretxin Loretxo abestia entzungo dugu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

40

24. jarduera LOREAK: KOPLAK OSATU

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.7 Irakurketa helburuari erantzuteko informazio aurkitzea eta aukeratzea, eskueran jarritako informazio-iturriak erabiliz.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.7.2 Testu bati buruzko galderei erantzuteko eskaintzen zaizkion hainbat erantzunen artean zuzena aukeratzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa,

liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka edo binaka

MATERIALA Lan-koadernoko 36. orrialdea

AZALPENA

Haurrek, Mikel Mendizabalen bertsoa osatu beharko dute. Horretarako, bertsoaren inguruan agertzen diren hitzen artean bertsoari dagozkion hitzak aukeratu eta idatzi.

• Irakasleak bertsozale.com web-orrian edo liburu digitalean, bertso doinutegian Ikusi nuenean bilatuko du eta haurrei musika bi edo hiru aldiz entzuteko esango die.

• Ondoren, bertsoa osorik, aurkeztuko die (arbelean edo proiektatuta arbel digitalean). • Irakasleak bertsoa abestuko du. Gero, berriz abestuko du, ahoskatzen ari den zatia eskuekin seinalatuz. • Haurrekin batera, bitan edo hirutan abestuko du (nahi bada, zatikatuz). • Esanahiari erreparatuko diogu: Zeri buruzkoa da bertsoa? Zein hitz idatziko zenituzkete bertsoa osatzeko? • Orain, orrialdearen eskuinaldean dauden hitzak aztertuko ditugu. Oinak ez direnez, ez zaigu interesatzen hitzen

bukaeretan indarra jartzea, baizik eta hitzen esanahian. Beharbada, tulipa eta ailegatzen hitzak arrotzak egingo zaizkie. Tulipa lore baten izena dela azpimarratuko dugu eta lorearen irudia erakutsiko diegu. Ailegatzen hitzak heltzen edo iristen esan nahi duela esango diegu eta beharrezkoa bada, esaldi batzuk egingo ditugu hitz horrekin, esanahiaz jabetu daitezen. Gainerako hitzak ulertuko dituztela uste dugu.

• Bertsoari hitzak jarriko dizkiogu. Kontraesanak sortzeko, hutsuneari ez dagokion hitza kokatzean zer gertatzen den ikusiko dugu.

• Lan-koadernoan, banaka edo binaka, bertsoa osatuko dute. • Bigarren eta hirugarren koplekin, lehenengoarekin jarraitu ditugun urratsak errepikatuko ditugu: bertsoa aurkeztu,

haurrekin batera abestu, esanahiari erreparatu, nola osatuko luketen galdetu eta azkenik esanahiari erreparatuz, banaka edo binaka bertsoa osatu.

• Bukatzeko, gela osoa elkarrekin, koplak abestuko dituzue. Gogoratu CD-ROMean idazketa-tailerra daukagula eta, testuak idazteko txantiloi politak aurki ditzakegula. Hori baliatuz, bertsoak, abestiak, zein olerkiak, ordenagailuz garbira pasatzeko aukera daukagu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

41

25. jarduera ABESTIA: MENDIAN LARRARTEAN

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo narrazioen euskarri izateko.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Irakurgaiak 90. orrialdea, kartoi meheak eta abestien CDko 39. pista

AZALPENA

Abesti ezagun horren letra irakurri eta CDa entzunez eta abestuz buruz ikasten saiatuko gara. • Ilustrazioei arretaz begiratzeko eskatuko diegu eta olerkiaren gaia zein izango ote den galdetuko diegu. Irakasleak

erantzunak arbelean jarriko ditu. • Testuan aurkituko dituzten hainbat hitz ezagunak izan daitezen, honako galdera hauek egingo ditugu eta erantzunak

arbelean idatziko ditugu: Zer dago mendian larrartean? (LORETXO BAT). Lorearen aurrean zein dago? (UMETXO BAT) Larrartean harrapatuta dagoen loreak hitz egingo balu, zer esango luke? (ASKA NAZAZU). Zer egin behar du umeak askatzeko? (ARANTZAK KENDU)…

• Lehenik eta behin abestia jarriko dugu, ikasleek entzuteko. Entzuten hasi aurretik ikasleei esango diegu helburua ez dela informazio zehatza aurkitzea, baizik eta testuaren zentzuaz jabetzea, abestiak zer esaten digun ulertzea.

• Irakasleak galdetuko die ea abestia ikasi/abestu nahi duten. Erantzuna baiezkoa izango delakoan, musikarik gabe ikasleek hitzak esaldiz esaldi errepikatuko dituzte. Horren ostean, berriro errepikatuko dituzte esaldiak musikarekin. Esaldiak keinu jakin batekin lotuz, hitzak hobeto gogoratuko dituzte.

• Abestia ikasi ondoren, liburuan irakurriko dugu. Tartetxo bat eskainiko diegu ilustrazioak eta testua begiratu/irakurri dezaten.

• Irakurri ondoren, olerkiak aukera ematen digu, kodearen behaketa zehatza egiteko, errimak behatuz, berdin bukatzen diren hitz zerrendak eginez edo hitz zehatzak bilatuz. Ondoren, kodearen inguruko behaketa bultza dezakegu:

- Gure gaiarekin zerikusia duten hitz batzuk bilatu eta biribilduko ditugu: MENDIAN, LORETXO, ARANTZAK, FRUITUA…

- Ezagutzen al duzue -RIK bukaera duen beste hitzik? Ikasleei bururatzen ez bazaizkie definizio errazen bidez lagunduko diegu; adibidez: Zer egin dugu guk oraintxe bertan abestiarekin? (ABESTU).

• Ikasleak launaka jarriko ditugu. Lau kartoi meheak erabiliz, bakoitza bineta bat izanik, kantak kontatzen duen istorioa marraztuko dute komiki moduan.

• Aurkezteko, azala egin diezaiokegu (izenburua eta egileen izena idatziz), edota erakusketan bineta guztiak ordenan ikusten direla aurkeztu (egileen izenak eta izenburua ahaztu gabe).

• Edozein formatu aukeratuta ere, abestiaren letra txertatzeko aukera ere aztertu dezakegu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

42

26. jarduera ANIMALIEN BEHAKETA ZUZENA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.4 Eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (egindako lanen aurkezpena, gertuko gertaeren eta esperientzien kontaketa, bizipenak…) ahozko aurkezpen sinpleak egitea eskainitako jarraibideen laguntzaz.

1.7 Irakurketa helburuari erantzuteko informazio aurkitzea eta aukeratzea, eskueran jarritako informazio-iturriak erabiliz.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.4.3 Era ulergarrian eta erraztasun nahikoarekin adierazten ditu ideiak. 1.7.1 Erantzun zehatzeko galderei erantzuteko informazioa aurkitzen du eskainitako testuetan. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak (grafia-

fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 1.8.8 Ikaskideekin batera testu jakin bat sortzea eta berrikustea helburu duten jardueretan parte hartzen du. 2.9.3 Informazioa bilatzeko hainbat informazio-iturri eta euskarri (txoko zuriko baliabideak, IKTak…) erabiltzen ditu.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA

MATERIALA Liburuko 12-13 orrialdeak, argazki-kamera eta txoko zuriko baliabideak

AZALPENA

Bizidunen artean, landareak landu ondoren animaliak lantzeko aukera izango dugu. Aukeratu duzuen parke edo naturagunearen arabera, agian animalia batzuk ikusteko aukerarik ez duzue izango, baina bi orrialde horietan agertzen den sailkapenari esker pixka bat denetarik ikusteko aukera izango duzue.

LIBURUKO SAILKAPENA AZTERTU • Liburua irekiko dugu 12-13. orrialdeetan. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi

aurretik, talde handian liburuko orrialdeen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: goiko eskema, izenburua, animaliak deskribatzeko irizpideak eta beheko marrazkia.

• Hasteko, ornodunak (orrialdea urdina) eta ornogabeak (orrialdea berdea) bereiziko ditugu. Ornodunak bizkarrezurra dutenak eta ornogabeak bizkarrezurrik ez dutenak direla irakurri ondoren, lagunaren bizkarrezurra ukituko dute. Bukatzeko, 12. orrialdean azaltzen diren animalien hezurduretan, bizkarrezurra gorriz margotuko dute.

• Talde bakoitzeko ezagutzen diren animaliak izendatzeko eskatuko diegu. Irakasleak arbelean taula bat egingo du eta haurrek izendatutako animalia guztiak idatziko ditugu. Gaia lantzen dugun neurrian hasierako taula erreferentzia gisa erabiliko dugu ezagutzen ditugun animaliak gehitzen joateko. Bestalde, orrialdearen behealdean dauden animaliak, goiko sailkapenarekin bat datoz. Hau da, ezkerrean ornodunak azaltzen dira (txakurra, arrainak, ahateak, martin arrantzalea eta igela) eta eskuinean ornogabeak (matxinsaltoa, marigorringoa, tximeleta eta kakalardoa). Beraz, animalia horien izenak ere taulan idatziko ditugu.

• Sailkapenari jarraituz, ornodunen artean bereizten ditugun motak zein diren irakurri eta azpian dagoen marrazkiari behatuko diogu (Lan-koadernoa 40-41 orrialdeak).

• Era berean, talde bakoitzaren izenaren ondoan, amaren sabeletik jaiotzen diren ala erruleak diren agertuko zaigunez, horren inguruan ere beste sailkapen mota bat egin dezakezue geroxeago.

IRTENALDIA EGIN • Animalien sailkapen orokorra ikusi dugu, parkera irtenaldi bat egiteko unea da, hango animaliak ikusi eta argazkiak

ateratzeko... Orain, animalia ornodunen artean aurki ditzakegun motak sakonago ikusteko parada izango dugu. • Haurrek ikusi edota aurkitzen dituzten animalien izenak zerrendatu eta argazkiak ateratzen saiatuko gara gelan

bildumarako. • Pertsonak ere animaliak gara... bi hankako animaliak! Eta ornodunak noski! Parkeetan pertsona asko lanean, paseatzen...

ibiltzen garenez, horiek denon artean zerrendatu eta bakoitzak zer egiten duen aztertuko dugu. Segidan, haurrei, liburuan agertzen diren pertsonak parkean zer egiten duten idazteko eskatuko diegu

ERAKUSKETA ETA ALDIZKARIA OSATU • Loreen eta zuhaitzen argazkiekin egin duzuen eran, animaliak sailkatu bakoitzaren ezaugarriak adieraziz. • Naturaren txokoan ditugun liburuak baliatuz, bakoitzaren izena asmatzen saiatuko gara. Tokian tokiko ohiko animaliak

identifikatzen eta izendatzen saiatuko gara. • Animalien argazki guztiekin osatu duzuen panela, erakusgai jarriko duzue gelan bertan edo erakusketarako erabiliko

duzuen gelan (Ikusi liburuko 16-17 orrialdeak).

43

• Bukatzeko aldizkaria osatzen hasiko gara. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian orrialdearen behaketa bideratuko dugu (izenburua, argazkia itsasteko laukia, argazki-oina, azalpen-testua idazteko lerroak…), elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz.

• Ikasle bakoitzak aukeratuko animaliaren argazkia itsatsi eta ornoduna edo ornogabea eta errulea edo ugaztuna den ixa baten bidez adieraziko du.

• Animalia bakoitzak zer-nolako ezaugarriak eta ohiturak dituen aztertzeko bi aukera ditugu: txoko zuriko liburuak erabil ditzakegu edota, gaiaren inguruan dakien herriko edo ikastolako pertsona bat gelara ekar dezakegu. Gure ustez, gutxienez, testu horietako bat proposatzen den prozedurari jarraituz idatzi beharko zenukete.

• Testuen idazketarako honako urrats hauei jarraituko diegu: 1. Ikasi nahi dugunaren gidoia eta informazio hori nork bilatuko duen idatziz jasoko dugu bilaketari ekin aurretik. Horrela,

ikasleek argi edukiko dute irakurketaren helburua hasieratik (Ikusi adibidea). Ikasi nahi dugunaren gidoia eta informazio hori nork bilatuko duen idazteak, ikerketa-lana antolatzen lagunduko digu. Irakaslearen lana izango da galdera horiek multzokatzea ideia nagusien arabera eta xehetasunak galdera horien azpiatal moduan hierarkizatzea, edo haurren erara “antza duen guztia elkarrekin jartzea”. Ikasleek aukeratutako informazio zehatza aurkitzea izango dute helburu.

2. Zer jakin nahi dugun gogoratuko dugu animaliei buruzko liburuetara jo aurretik eta, gure interesekoa den orrialdean, paper bat, marka moduko bat, jarriko dugu. Paper horretan bilatzen ari garen informazioaren inguruko hitz bat idatz daiteke, zergatik aukeratu duten gogoratzeko.

3. Hasieran, ikasleek aukeratuko dituzte erantzuna egon daitekeen orrialdeak, eta irakasleak orrialde horietan dagoen informazioa irakur dezake. Horretarako, goiko mailetako ikasleen laguntza baliatu dezakegu. Hala ere, ikasleei testua emango diegu, irakasleak irakurri duena aurkitu dezaten. Izenburuak, azpitituluak, aurkibideak eta letrakera lodiz adierazitako hitzak irakurtzera animatuko ditugu.

4. Gai jakin bati buruzko nahikoa informazio lortutakoan, besteei komunikatzeko antolatu behar da. Haurrek dioten bezala “gai berari buruzko gauzak elkarrekin jarri eta garrantzitsua dena lehenbizi jarri”. Gai bera landu duten ikasleak taldearen aurrean jarriko ditugu eta lortu duten informazioa azalduko digute. Irakasleak, bitartean, ikasleak azaltzen ari diren informazioa gogoratzeko hitz gakoak idatziko ditu.

5. Bukatzeko, ikasle guztiek binaka azalpen-testua idatziko dute. Hala ere, binaka idazten ikasten joateko, irakasleak talde handiaren aurrean, ikasleen aurrean, adibide bat egingo du (ikusi 6. unitateko adibidea). Idatzi aurretik, pentsatzea eta lan bat egitea beharrezkoa dela esango diegu. Plan horretan, informazioa nola idatziko dugun pentsatu ondoren, idatzi eta bukatzeko idatzitakoa irakurri behar dutela azpimarratuko dugu.

ARGAZKI RALLYA • Ikastolan ere, (gela handi batean) argazki rallya egin dezakegu. Neska-mutil batzuk animaliak izango dira; bakoitzak zein

animalia izango den erabaki ondoren, animalia horrek egiten dituen mugimenduak ondo imitatu behar ditu. Beste batzuk argazkilariak izango dira. Horretarako, haur bakoitzak nahi duen moduan, kortxoaz, kartoizko kaxaz eta komuneko paper-bilkariaren zatiaz, etab. egindako argazki-kamera erabiliko du.

• Halako batean, irakasleak hauxe esango du: Hiru… bi… bat… argazkia! Une horretan animalia guztiak geldirik geldituko dira eta argazkilariek ustezko argazki bat egingo dute: “Klik!” Horrela bi edo hiru aldiz. Azkenean argazkilari bakoitzak atera duen argazki politena zein izan den adieraziko digu.

  HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

44

27. jarduera ANIMALIAK: HITZ GURUTZATUAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Banaka edo binaka

MATERIALA Lan-koadernoko 38. orrialdea eta abestien CDko 41. pista

AZALPENA

Definizioak irakurri eta dagokion animaliarekin erlazionatu ondoren, hitz gurutzatuak osatuko ditugu. • Lan-koadernoa irekiko dugu 38. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi

aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, testuak, irudia eta hitzak idazteko laukiak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatu egingo dute. • Lanean hasteko, orrialdean barreiatuta ditugun izenak goiko koadroan dauden; “definizioekin” erlazioan jarri beharko

ditugu. Beraz, hitzetatik edota definizioetatik has gaitezke. Hitzetatik hasiz gero, lehenbizi, bakarka, izenak irakurtzen saiatuko dira. Kodea behatzeaz gain, zerekin lotuko lituzketen galdetu ikasleei: nolabait, eurek sortuko dute “definizio” moduko bat. Lauko talde bakoitzari hitz bat eman eta pentsa dezatela; adibidez, armiarma hariarekin lot daiteke.

• Gero, talde handian, lan-koadernoko definizioak irakurriko ditugu, hitz gakoak biribilduz. Lehenbizi banaka, eta gero ondoko lagunarekin egiaztatuz, irudiari dagokion hitza aurkituko dute eta marra baten bidez lotuko dituzte.

• Prozeduraren aurreko urratsei jarraituko diegu beste bost definiziorekin. • Azkenik, zenbakiei erreparatuz, hitz bakoitza dagokion tokian idatziko dute ikasleek, bakarka. • Hitz gurutzatuekin bukatzean, Animalien musikak abestia entzun dezakezue.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

45

28. jarduera ANIMALIA BAKOITZA BERE LEKUAN

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.7 Irakurketa helburuari erantzuteko informazio aurkitzea eta aukeratzea, eskueran jarritako informazio-iturriak erabiliz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.2 Berak esandakoari buruzko galderei erantzuten die (azalpen zehatza, beste informazioak…). 1.7.2 Testu bati buruzko galderei erantzuteko eskaintzen zaizkion hainbat erantzunen artean zuzena aukeratzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Lan-koadernoko 39. orrialdea

AZALPENA Haurrek goiko aldean agertzen diren aginduei jarraituz, beheko aldeko biribiletan animaliak marraztu beharko dituzte.

• Lan-koadernoa irekiko dugu 39. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, testuak eta marrazkiak egiteko biribiltxoak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatu egingo dute. • Lanean hasteko, marrazkian ditugun biribiltxoak goiko koadroan dauden esaldiekin erlazioan jarri beharko ditugu. Talde

handian, biribilak non dauden zehazten saiatuko dira: lore baten gainean/azpian, lore altuenean, zuhaitzaren adarrean eta gorago dagoen zuhaitzaren adarrean.

• Gero, lan-koadernoko esaldia bakarka irakurriko dute. Animalia bakoitza non marraztuko luketen erabakitzeko esango diegu. Ondoren, irakasleak esaldia berriz irakurriko du aurreneko aukeraketa mantentzen duten edo ez erabakitzeko.

• Ikasle bati galdetuko diogu zer aukeraketa egin duen. Ados ez dagoen beste bati zein aukeratu duen galdetuko diogu. Bi ikasle horien artean eztabaida sortzen saiatuko gara. Ikasle bakoitzak bere aukeraketarako arrazoiak eman beharko ditu.

• Erantzun egokia zein den erabaki ondoren, animaliaren izena azpimarratu eta beheko biribilean izen hori azaltzen den esaldiaren zenbakia idatziko dute. Prozedura bera jarraituko dugu gainerako testuekin.

• Azkenik, zenbakiei erreparatuz, animalia bakoitza dagokion tokian marraztuko dute ikasleek.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

46

29. jarduera HITZAK ORDENATU

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.9 Testu, perpaus eta hitzaren eremuko elementuen ezaugarriak eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak erabiltzea, norberaren zein besteen testuen sortze- eta berrikuste-prozesu gidatuetan.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.9.3 Testu edo perpaus atalak behar bezala ordenatzen ditu, emandako irizpideei jarraituz. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Binaka MATERIALA Lan-koadernoko 40-41 orrialdeak eta, behar izanez gero, hitzak dituzten txarteltxoak

AZALPENA

Hitzak erabiliz esaldiak osatzeko jarduera eginez, animalia ornodunen artean aurki ditzakegun motak sakonago ezagutzeko parada izango dugu.

• Talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, irudiak, hitzak dituzten txartelak, idazteko marrak…

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatu egingo dute. • Ondoren, irakasleak irakurriko ditu argibideak eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko ezagutzen dituzten

hitzak. Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezake(te), besteek entzun dezaten. • Ikasleek zenbakiak erabil ditzakete hitzak ordenatzeko. Horrela, adibidez, lehenengo esaldiaren lehenengo hitzaren

gainean 1 zenbakia idatziko dute eta azkeneko hitzaren gainean 4 zenbakia. Lanean hasi aurretik, puntuaren eta esaldiaren hasierako letra larriaren erabilera gogoratuko dugu. Hau da, ikasleei gogoratuko diegu ideia/esaldi bat bukatzen denean, bukatu dela adierazteko puntua erabiltzen dugula eta esaldiaren lehenengo letra larriz idazten dela. Azalpenaren ondoren, ikasleek erraz jarriko diote esaldiaren azken hitzari dagokion zenbakia.

• Ikasleen irakurketa-mailaren arabera, ariketa hau bi eratan egin daiteke: 1. Irakasleak irakurri dezake esaldia eta ikasleei binaka zenbakiak jartzeko eskatu. Bitartean, talde osoarekin, ariketa

aurrera eramateko estrategiak partekatuko ditugu; adibidez: arrastoen (indizioen) bidezko hitzen aukeraketa. 2. Irakasleak hitzak dituzten txarteltxoak presta ditzake eta bikote bakoitzari txartelak eman ordena ditzan. Hitzak

dituzten txarteltxoak mahaiaren gainean ordena egokian jartzen dituztenean, lan-koadernoan kopiatuko dituzte. • Esaldiak adierazten duen informazioari buruzko hausnarketatxoa egingo dugu talde handiarekin, hurrengo esaldiari ekin

aurretik.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

47

30. jarduera AZALPEN TESTUA: SUGANDILA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

1.6.2 Testu genero ohikoenak bereizten ditu, beren oinarrizko ezaugarriak hautemanez. 4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Irakurgaiak 91. orrialdea

AZALPENA

Irakurgaietan sugandilaren inguruko azalpen-testua aurkituko duzue. Beraz, azalpen-testua aztertuko dugu, bai mezuari dagokionean, baita egiturari dagokionean ere. Azalpen-testua aztertzerakoan izenburua, irudia eta informazioa azaltzen den paragrafoari behatuko diogu eta bakoitzaren ezaugarriak ondorioztatzen saiatuko gara.

• Irakasleak Irakurgaiak liburuan aurkituko duen testua irakurriko dio taldeari. Haurrei esan azalpen-testu bat irakurriko diezuela eta erakutsi orrialdea: Ba al dakizue zer den hau? Zertarako dira horrelako testuak?

• Beharazi goian izenburua dagoela, gero irudia eta azkenik azalpen-testuaren mamia: Non aurki ditzakegu horrelakoak? Zuek naturaren txokorako ekarri dituzuen liburuetan horrelakoak ba al daude? Adibidez…

• Eskatu ikasleei azalpen-testuaren izenburua irakurtzeko. Testua irakurri aurretik ikasleak prestatu behar ditugu aurre-ezagutzak aktibatzeko eta zailtasunei aurre egiteko. Ilustrazioei arretaz begiratzeko eskatuko diegu eta edukia aurreikusteko eskatuko diegu. Bestalde, testuan aurkituko dituzten hainbat hitz ezagunak izan daitezen ondorengo galderak egingo ditugu eta erantzunak arbelean idatziko ditugu:

- Ornodunen zein familiatakoa da sugandila? (narrastiak). Beraiek baino pixka bat handiagoak diren zein animaliarekin dute antza sugandilek? (muskerrak). Zer kolore dute? (arrea). Zertaz elikatzen dira? (intsektuz).

• Irakurri orain testua (titulua berriz eta azalpen-testua azkenik). Testua esaldiz esaldi irakurriko dugu eta ea ikasleak oinarrizko ideiak gogoratzeko gai diren ikusiko dugu. Lehen esaldia zaila da benetan, baina izaera zientifikoko testu gehienetan horrelakoak izaten dira eta gutxi gorabehera zer esan nahi duen ulertzen saiatuko gara. Bigarren esaldian animalia nolakoa den aurkituko dugu eta azkenik bizitza-ohituraz ere informazioa ematen digu.

• Bigarren aldiz irakurtzen dugunean, arretaz entzuten laguntzeko, erne egoteko esango diegu haurrei, esaldi bakoitzeko gezur bat esango baitugu. Ikasleak hiru edo lau taldetan jarriko ditugu eta paragrafo bat irakurtzen dugun bakoitzeko beraien artean hitz egiteko edo eztabaidatzeko tarte bat eskainiko diegu. Talde bakoitzeko hitz egiteko txanda emango duen moderatzailea eta esataria aukeratzea komeni da. Eztabaidarako denbora bukatu denean, esatariak taldean erabakitakoa esango dio talde handiari “Gure ustez gezurra da…..”.

• Beste taldeak ados badaude, testuarekin aurrera egingo dugu; bestela, taldeen arteko eztabaida eta iritziak arrazoitzea bultzatuko ditugu. Gezurra antzeman ondoren, azalpen-testuan azaltzen den bezala irakurriko dugu. Gezurrak honako hauek izan daitezke: Lazertidoen familiako zenbait anfibiosaurioen izen arrunta. Muskerrak baino handiagoak dira. Kolore berdea dute. Intsektuz eta beste hainbat ornodunez elikatzen dira.

• Bukatzeko, guztion artean, testuen irakurketaren bidez lortutako informazioa laburtuko dugu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

48

31. jarduera LOS ANIMALES QUE TENEMOS EN CASA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.1 Ahozko azalpen sinple eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak).

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.1.2 Testuaren ulermen orokorrerako oinarrizko hizkuntza-elementuen esanahia interpretatzen du (lexikoa, lokuzioak…).

1.3.2 Berak esandakoari buruzko galderei erantzuten die (azalpen zehatza, beste informazioak…). 1.3.6 Zuzentasun onargarriarekin hitz egiten du, gelan landutako erabilera okerrak (hiztegia, morfosintaxia…)

identifikatuz eta zuzenduz (haurraren egoera sozio-linguistikoaren arabera). METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Banaka eta talde handian

MATERIALA Kartoi mehea

AZALPENA

• Pregunta a tus alumnos si tienen animales en casa o si les gustaría tenerlos. • Escribe en la pizarra los animales que los alumnos nombren. • Si lo consideras necesario, una vez completada la lista, pide a tus alumnos que dibujen en cartulinas los animales de la

lista para poder hacer juegos de vocabulario. • En un DINA5 cada alumno dibujará el animal que tiene o le gustaría tener en casa. • Pediremos a los alumnos que formulen preguntas para obtener información acerca de los animales que sus compañeros

tienen o quisieran tener. (Por ejemplo ¿Cómo se llama? ¿De qué color es? ¿Qué come? ¿Qué sabe hacer?) El profesor escribirá las preguntas en la pizarra.

• El profesor meterá todos los dibujos en una carpeta o una bolsa y con los ojos cerrados sacará un dibujo de la carpeta/bolsa. Llamará al autor del dibujo para que enseñe su dibujo a la clase y responda las preguntas de sus compañeros.

• El profesor animará a sus alumnos para que hagan las preguntas correctamente y dejará que los alumnos se ayuden unos a otros.

• Finalmente con todos los dibujos podeís completar un pequeño cuaderno o un mural con el título NUESTROS ANIMALES.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

49

32. jarduera RANITAS SALTARINAS DE PAPEL

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.1 Hainbat jarduera egiteko emandako ahozko aginduen edo jarraibideen arabera jokatzen du. (Irizpide hau ia jarduera guztietan behatzeko aukera dugunez, zenbaitetan bakarrik azalduko da analisian).

4.1.10 Ahal duen neurrian laguntzen die gainerakoei. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Binaka

MATERIALA Kartoi mehea edo paper berdea (DIN A5), igela egiteko argibideak webgunean

AZALPENA

Seguro que a todos nuestros alumnos les gustaría tener una ranita saltarina en casa con la que jugar. En esta actividad haremos ranas de papel siguiendo instrucciones con soporte visual que encontraremos en internet (http://es.wikihow.com/hacer-una-rana-saltarina-de-origami) relacionado con el arte de la papiroflexia.

• Haz una rana saltarina de papel siguiendo las instrucciones y muéstrasela a tus alumnos. • Di a tus alumnos que cada uno va a hacer una rana y que después podrán hacer carreras con las ranas de papel. • Repasa con tus alumnos el significado de las palabras clave que les permitirán seguir las instrucciones: doblar, extender,

cuadrado, triángulo, esquina, mitad… • Antes de repartir el papel, muestra a los alumnos las instrucciones que aparecen en la página web. • Pide a tus alumnos que busquen una pareja para que entre los dos puedan seguir las instrucciones. El profesor repartirá

a cada pareja el papel necesario para hacer una rana. De esta manera los alumnos podrán ayudarse mutuamente y el profesor, a su vez, ayudará a la mitad de los alumnos a hacer su rana. En la siguiente ronda el profesor volverá a repartir papel para que cada pareja pueda hacer otra rana.

• Finalmente déjales jugar con las ranas y disfrutar de las carreras. • Pregúntales cúal es la rana más rápida, la más lenta y modela las respuestas para que podáis llevar a cabo la

conversación en castellano.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

50

33. jarduera ANIMALIAK: IGARKIZUNAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 92-93 orrialdeak

AZALPENA

Animalien izenak eta ezaugarriak gogoratuz asmakizunetara jolastuko gara. • Ikasleei orrialde horietan dauden marrazkiei arretaz begiratzeko eskatuko diegu. Denon artean ikusten dituzten animalien

izenak esango ditugu. • Lehenik, bakarka edo binaka irakurtzen saia daitezela ikasleak. • Irakasleak deskribapen bat irakurri eta testuan azaltzen diren hitz gako batzuk ikusaraziko dizkie ikasleei, (adibidez:

Matxin, salto, zelaian…) irakurtzen ez dakitenei pistak emateko. • Deskribapen bakoitzari beren ustez dagokion animalia aukeratzeko esango diegu. Ondoren, irakasleak deskribapena

berriz irakurriko du aurreneko aukeraketa mantentzen duten edo ez erabakitzeko. • Ikasle bati galdetuko diogu beren aukeraketaz. Ados ez dagoen beste bati zein aukeratu duen galdetuko diogu. Bi ikasle

horien artean eztabaida sortzen saiatuko gara. Ikasle bakoitzak bere aukeraketarako arrazoiak eman beharko ditu. • Erantzun egokia erabaki ondoren, prozedura bera jarraituko dugu gainerako testuekin. • Horiek asmatu ondoren, haurrek proposa ditzatela, ahoz edo idatziz, beste animalien inguruko igarkizunak. Horretarako

irakasleak adibide bat edo beste jartzea komeni da.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

51

34. jarduera IPUINA: ARROTZA PARKEAN

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.1 Ahozko azalpen sinple eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak).

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.1.1 Azalpena arretaz entzuten du. 1.1.4 Entzundako testu baten oinarrizko ideia batzuk gogoratzen ditu eta ahoz adierazten ditu haiei buruzko galdera

zuzenei erantzunez. 1.3.2 Berak esandakoari buruzko galderei erantzuten die (azalpen zehatza, beste informazioak…). 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa

adierazten du eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa,

liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 94-97 orrialdeak AZALPENA

Txilikuk idatzitako ipuina irakasleak ikasleei irakurriko die. Ipuina lau zatitan banatu dugu eta zati bakoitzarekin lotuta, ikasleei hainbat galdera egitea proposatzen dizuegu. Ulermena lantzeko eta hizkuntza-funtzioak aktibatzeko helburua duten galdera horiek, jakina, irakasleak ikasleen interes eta erantzunen arabera, egokitu, baztertu edo berriak asmatu beharko ditu.

IRAKURTZEN HASI AURRETIK • Irakaslea aulki batean eseriko da, gelako liburutegiaren aurrean, eta ikasle guztiak berari begira lurrean eseriko dira. • Ipuina irakurtzen hasi aurretik, izenburuari erreparatuko diogu: Nor izan daiteke Arrotza Parkean? Zer uste duzue gerta

dakiokeela arrotza den horri parkean? • Ikasleen hipotesiak entzun ondoren, irakaslea ipuina lasai eta ozenki, taldeari irakurtzen hasiko zaio.

IRAKURRI BITARTEAN 94. orrialdea

- Parkeko animalien eta landareen artean ezagutzen al duzue baten bat? Eta ezagutzen ez duzuenen bat ba al dago? - Zuek ezagutzen al duzue horrelako parkerik? Ezagutzen dituzuen parkeetan ba al dira landareak eta animaliak? Zein? - Zein da zuen ustez ipuin honetako narratzailea?

95. orrialdea - Ikusi al duzue inoiz txantxangorririk? Nolakoak dira? Txantxan txantxangorria izan daiteke arrotza parkean? Zergatik? - Zergatik etorriko ote zen beste txantxangorria Euskal Herrira?

96. orrialdea - Zergatik esaten dio Txantxanek “Ez ahaztu, parkea nirea da”? Zuek zer egingo zenukete Txantxan izango bazinete? Eta

Paparrot izango bazinete? - Paparrot urrutitik eta gosez etorri da. Badira gure artean ere urrutitik eta gosez etortzen diren pertsonak. Ezagutzen al duzu

egoera horretan dagoen inor? Imajinatzen al duzu zer gertatuko litzaizukeen jan ahal izateko zure herria utzi eta urrutira joan beharko bazenu? Zer sentituko zenuke? Bertakoek nola tratatzea gustatuko litzaizuke?

97. orrialdea - Nola lortu zuten biak elkarrekin gustura egotea? Lehen Txantxanek bere zuhaitza galtzeko beldurra sentitzen bazuen, orain

nola sentituko da? Elkarrekin abestu izan ez balute, zer gerta zitekeen? - Zuei inoiz gertatu al zaizue horrelakorik beste haur batekin? Ezagutzen al dituzue beste modu batzuk lagunak egiteko? - Ipuinaren bukaeran zer pentsatzen du parkeak bi txoriei buruz? Ados al zaude horrekin? - Nork asmatuko du ikastolan beti bakarrik egon nahi zuen haur baten ipuina?

IRAKURRI ONDOREN • Beste egun batean, talde handiko irakurketa egingo dugu. Ikasle bakoitzak liburua aurrean duela, ilustrazioari behatzeko denbora

tarte-bat emango diegu. Gero, testuaren gaineko hipotesiak egiteko eskatuko diegu eta, irakurketari ekin aurretik, horietako batzuk entzungo ditugu. Ondoren, denok elkarrekin testua irakurriko dugu. Irakurketa horretan pertsonaiak eta narratzailearen hitzak banatu gelako ikasleen artean. Hau da, gelakideen mailaren arabera, bosteko taldea(k) antolatu eta haur bakoitzari rol bat emanez (narratzailea, bi haur parkea, Txantxan eta Paparrot) irakurriko dute talde txikian.

• Irakurketa pertsonaia bera irakurriko duten ikasleak elkarrekin edo norberak etxean saioak egin edo irakurri ondoren egin daiteke. • Bukatzeko, kodearen gaineko hausnarketa egiteko jolas moduko galderak egingo dizkiegu ikasleei; adibidez: Zenbat aldiz

azaltzen da Txantxan izena? Eta Paparrot? Ba al dago letra berarekin hasten den beste hitzik? Zein da zati honetan dagoen hitzik luzeena? Eta motzena?...

• Lantze hori egin ondoren, ikasleek liburua etxera eramango dute ipuina gurasoei irakurtzeko edo kontatzeko. HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…  

52

35. jarduera SPEEDY THE SNAIL

ZIKLOKO HELBURUA(K)

To participate actively in oral activities. To enjoy with literature

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Listen to the teacher storytelling. (1) Show interest and take part in the activity. (1) Participate in story telling, negotiating dialogues with the teacher. (2) 1- Txanela proiektua, ziklo bukaerako helburuak eta ebaluazio irizpideak 2- Eleanitz project, Hocus and Lotus materials, teachers guide

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Big group

MATERIALA Book page 14 and enlarged photocopies of the animal pictures you will find in the appendix of the guide

AZALPENA In the previous activities we have been working on animals and how to classify them. Now we are going to bring literature

closer to young children, telling them a story about a snail, a fast snail. • Ask the pupils to turn to page 14 and give them a few moments to look at it. • Ask them to look at the animals in the page. Elicit from the pupils or work with them the names of the animals.

- Bee ,let´s all run our fingers together and make them fly and sound like a bee. Snail, let´s all lie on the carpet and move like a snail. Ant. Keep the middle three fingers lined up, place them onto the carpet and pretend to make a fingerprint ant. Grasshoper. Jump like a grasshoper.

- Now repeat: Bee, snail, ant and grasshoper. - Invite children to play a guessing game(suffle, suffle what´s this?) with the names of the animals.

• We are going to invite children to read Reddy´s bubble and share meaning of the sentence with the whole group: - What is Reddy saying. Let´s all read. - “Ready, steady, go!”The animals are going to have a race. How fast can they move? Which one do you think is the

speediest? (they need to understand and remember the word‘Speedy’ to understand the story). Which one runs faster than the others?‘Speedy’ and ‘fast’ is the same.

- Now the animals are going to start their race.. Ready, steady, go! Who is going to win? Who is going to be first, to be number one? Who is going to be second, to be number two? And who is going to be third, to be number three? And who is going to be last, number four? What do you think? Draw the animals as they finish the race.

• Let them draw the animals in the running track, according to the order they predicted . When they finish listen to all the answers and comment them with the whole group.

- Who is the speediest? who is the slowest? etc? - How many people drew the bee as the winner? And how many the grasshopper? etc. Did everyone put the snail as the

slowest? • Choose a space for story telling, a place where the pupils can get close to you and see. • To tell the story draw the running track in the blackboard, make enlarged photocopies of the pictures you have in the

appendix of this guide and use them as puppets to tell the story moving them or making them appear and dissapear. - Well now I’m going to tell you a story about SPEEDY THE SNAIL.

SPEEDY THE SNAIL Once upon a time there was a snail called Speedy. One day Speedy was in the park when he heard a noise. “Buzzz, buzz”.

It was a buzzing bee flying around the flowers. “Good morning”, said Speedy. “I’m Speedy the Snail”. “Ha, ha, ha, that’s a silly name for a snail”, laughed the bee. “Why is it silly?” said Speedy. “Because you’re not speedy. You’re slow. You’re a snail. Now, I’m a bee. I’m speedy. Look how fast I can fly, buzz, buzz”. “But I can…” Speedy started to say. But the bee had flown away.

Speedy carried on in the park. Just then he saw a grasshopper jumping along. “Hello,” said Speedy. “I’m Speedy, the snail” “Ha, ha ha, that’s a silly name for a snail”, laughed the grasshopper. “Why is it silly?” said Speedy. “Because you’re not speedy. You’re slow. You’re a snail. Now, I’m a grasshopper. I’m speedy. Look how fast I can jump.” “But I can….” Speedy started to say. But the grasshopper had jumped off.

A little later, Speedy met an ant carrying a heavy load. “Good day”, said Speedy. “I’m Speedy the snail”. “Ha ha ha, that’s a silly name for a snail”, laughed the ant. “Why is it silly?” said Speedy. “Because you’re not speedy. You’re slow. You’re a snail. Now, I’m an ant. I’m speedy. Look how fast I can run.” “But I can….” Speedy started to say. But just then it started to rain. “It’s raining. Quick, I have to fly home”, said the bee. “Help, I’m getting wet”, said the grasshopper. “Hurry. Run home”, said the ant.

Then Speedy said. “But I’m not wet. I’m nice and dry. That’s what I wanted to tell you. I can get into my house faster than any creature in the park. That is why I am called Speedy”

• This story can be easily dramatised in the classroom following the same procedure you use to dramatise Hocus and Lotus stories (See Eleanitz project Hocus and Lotus Teacher´s guide)

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

53

36. jarduera PARKEAN DAUDEN PERTSONAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.1 Ahozko azalpen sinple eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak).

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.1.4 Entzundako testu baten oinarrizko ideia batzuk gogoratzen ditu eta ahoz adierazten ditu haiei buruzko galdera zuzenei erantzunez.

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Irakurgaiak 98. orrialdea

AZALPENA

Pertsonak ere animaliak gara... bi hankako animaliak! Eta ornodunak noski! Igarkizun horiek, parketan egoten diren pertsonei buruzkoak dira.

• Parkeetan pertsona asko egoten da lanean, paseatzen.... Pertsona horiek denon artean zerrendatu eta bakoitzak zer egiten duen aztertuko dugu.

• Ikasleei orrialde horretan dauden marrazkiei arretaz begiratzeko eskatuko diegu. Denon artean ikusten dituzten pertsonak zertan ari diren aztertuko dugu.

• Lehenik, bakarka irakurtzen saia daitezela ikasleak. • Irakasleak deskribapen bat irakurri eta testuan azaltzen diren hitz gako batzuk ikusaraziko dizkie ikasleei, (adibidez:

muxu, maite…) irakurtzen ez dakitenei pistak emateko. • Deskribapen bakoitzari beren ustez dagokion erantzuna erabakitzeko diegu. Ondoren, irakasleak deskribapena berriz

irakurriko du aurreneko aukeraketa mantentzen duten edo ez erabakitzeko. • Ikasle bati galdetuko diogu beren aukeraketaz. Ados ez dagoen beste bati zein aukeratu duen galdetuko diogu. Bi ikasle

horien artean eztabaida sortzen saiatuko gara. Ikasle bakoitzak bere aukeraketarako arrazoiak eman beharko ditu. • Erantzun egokia zein den erabaki ondoren, prozedura bera jarraituko dugu gainerako testuekin. • Horiek asmatu ondoren, haurrek proposa ditzatela, ahoz edo idatziz, beste pertsonen inguruko igarkizunak. Horretarako,

irakasleak adibide bat edo beste jartzea komeni da.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

54

37. jarduera ARTELANA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

3.3 Erreferente plastikoak eta ikus-entzunezko erreferenteak ulertzea, hautematea eta interpretatzea. 3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

3.3.4 Hainbat garai eta kulturatako irudiak eta arte-objektuak era bideratuan aztertzen ditu eta irudi eta objektu horiek sortu ziren testuinguruen ezaugarriei buruzko jakin-mina adierazten du.

3.3.7 Naturagunean, ingurumen artifizialean eta arte-ingurumenean dauden elementuen behaketa eta zentzumen bidezko azterketa egiten du.

3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo narrazioen euskarri izateko.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Liburua 15. orrialdea, parkeko aldizkaria eta parkean marrazkiak egiteko beharrezkoa den materiala (arkatzak, borragomak, argizariak, paperaren azpian jartzeko xafla gogorrak…)

AZALPENA

Hor agertzen zaigun artelana pintore euskaldun batek egindako margolana da. Anselmo Guinea Ugaldek paisaiak pintatzeari hasieratik bertatik ekin zion, errealismotik, baina azken urteetan inpresionismoaren, puntillismoaren eta modernismoaren eragina izan zuen. Inpresionismoak gai eta joera berriak ekarri zizkion euskal pinturari: bizitza modernoa islatzea, naturalismoa eta argiaren erabilera. Baldintza horiekin, paisaiak egundoko garrantzia hartu zuen. Errealitatearen eta argiaren unez uneko aldaketak irudikatu nahiak elkarganatu zituen artista inpresionistak. Haien margolanetan ez dago ez islarik ez marrarik. Beren lanetan oinarrizko koloreak (zian, magenta eta horia) eta horien osagarriak (laranja, berdea eta morea) nagusitzen dira eta koloreen arteko kontrastea baliatu zuten argitasuna adierazteko.

LIBURUKO ARTELANA AZTERTU • Utzi haurrei denbora tartea orrialdeko elementu guztiei (artelana, izenburuak, globoak, info ikurra…) ondo behatzeko.

Ondoren, bideratutako behaketa egingo dugu. • Denon artean biografia irakurri ondoren, haurrek margolanari buruz dituzten sentsazioak adierazteko, elkarrizketa bat

bultzatuko dugu: - Zer iruditzen zaizue margolan hori? Gustatzen al zaizue? - Zein uste duzue dela margolanaren gai nagusia? - Nola margotu ditu artistak zuhaitzak, belarrak eta loreak? - Zein kolore erabili ditu? - Nola lortu du artistak argitasuna adieraztea?

• Informazio-iturrietara joko dugu: naturaren txokora. Bilaketa horren helburua garbi adieraziko diegu haurrei: naturaren irudikapenak ikusi nahi ditugu. Jasotako informazioa edo aurkitutako irudiak talde osoarekin partekatzea komeni da.

IRTENALDIA EGIN • Guk ere, aztertzen ari garen natura parkea irudikatuko dugu. Aldizkarian marrazkia egiteko aurkituko duzuen orrialdea

hartu eta ikasleekin parkera joango gara. Norberak bere gustuko txokoa aurkituko du eta txoko hori irudikatzen saiatuko da. Horretarako, naturagunean azaltzen diren elementuen eta zentzumenen bidezko azterketa egiteko minutu batzuk hartzeko eskatuko diegu.

• Marrazkia egiteko, paisaia urrutitik irudikatzea beharrezkoa da. Izan ere, xehetasunak baztertu eta paisaia bere osotasunean azaltzea nahi dugu.

ALDIZKARIA ETA ERAKUSKETA OSATU • Marrazki guztiekin osatu duzuen panela, erakusgai jarriko duzue gelan bertan edo erakusketarako erabiliko duzuen gelan

(ikusi liburuko 16-17 orrialdeak).

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

55

38. jarduera PARKEKO BIZIGABEAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.6.2 Testu genero ohikoenak bereizten ditu, beren oinarrizko ezaugarriak hautemanez. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak (grafia-

fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Parkeko aldizkarian bizigabeen orrialdea eta abestien CDko 42. pista

AZALPENA

Hasierako sailkapenari jarraituz, parkeetako bizigabeak lantzeko unea iritsi zaigu. Haurrek, aztertzen ibili garen parkean zein elementu bizigabe dauden gogoratu eta zerrendatu egin beharko dituzte.

• Gure ikasleei bizigabeak zein diren edo zer diren galdetuko diegu. Guztion artean “bizigabe” hitzaren esanahia argituko dugu.

• Aldizkaria ireki aurretik parkean dauden bizigabeak zein diren pentsatzeko eskatuko diegu. Horietako batzuk entzungo ditugu.

• Parkean hormarik badago, harria zer motatakoa den (kare harria, hareharria...) argitzea egokia litzateke, baita horma baten inguruan egon daitezkeen bizidunak ezagutzea ere (sugandilak, barraskiloak, horma-belarrak...).

• Hala ere, parkean eskulturaren bat egongo balitz, horren inguruko hausnarketa egitea proposatzen dizuegu.

ALDIZKARIA OSATU • Parkeko aldizkariko zerrenda idazten hasi aurretik, zerrendak nola idazten diren gogoratuko dugu. Hau da, buletak erabiliz

eta lerro bakoitzean hitz bat idatziz edo zerrendan azaltzen diren elementuen artean komak erabiliz eta azkeneko elementuaren aurretik “eta” hitza idatziz.

• Ondoren, ikasleak banaka aldizkaria ireki eta parkean ikusitako bizigabeak zerrendatuko dituzte. • Bukatzeko, elementu bizigabe horietako batzuk marrazteko eta margotzeko eskatuko diegu. • Aldizkaria osatu ondoren, Zabuan jolas abestia entzun dezakegu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

56

39. jarduera LOREZAINEN TRESNAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Binaka

MATERIALA Lan-koadernoko 42. orrialdea

AZALPENA Parkeko bizigabeekin jarraituz, lorezaina eta garbitzailearen zenbait tresnen izenak idatzi beharko dituzte haurrek.

Erreferentzia gisa, azpialdean hitzak agertzen zaizkie. • Liburuak ireki aurretik, parkeko lorezainek eta garbitzaileek erabiltzen dituzten tresnak izendatzeko eskatuko diegu.

Pentsatu dituzten horietako batzuk entzungo ditugu. • Talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz:

argibideak, irudia, hitzak, hitzak idazteko marrak… Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatu egingo dute.

• Ondoren, irakasleak irakurriko ditu argibideak eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko ezagutzen dituzten hitzak. Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezake(te), besteek entzun dezaten.

• Fitxa egin aurretik hiztegia lantzea beharrezkoa baderitzozue honako jokoak egin: HITZAK ASMATU. Ikasle batek tresna bat pentsatuko du eta gauza hori zer den adierazteko keinuak egingo ditu edo

tresna horren erabilera hitzez adieraziko du. Besteek pentsatutako tresna zein den asmatu beharko dute. PICTIONARY JOKOA. Ikasleak taldeka eseriko dira mahai baten inguruan eta talde bakoitzak arkatza eta papera izango

du. Taldeko kide bakoitzak zenbaki bat izango du. Irakasleak zenbaki bat esango du eta zenbaki hori duten ikasleak irakaslearengana joango dira. Irakasleak hitz bat erakutsiko die ikasleei. Ikasleak beren taldeetara joango dira eta irakurritako hitzari dagokion marrazkia egingo dute. Taldeko kideek marrazki hori zer den asmatu behar dute eta paper batean idatzi. Hitz hori irakasleari erakutsiko diote eta asmatu badute, irakasleak taldeko beste ikasle bati beste hitz bat erakutsiko dio, jolasean jarraitzeko.

• Ikasleei marrazkiak arretaz begiratzeko eta binaka elementuak identifikatzen eta izendatzen saiatzeko eskatuko diegu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

57

40. jarduera TESTUA BERRIDATZI

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.8.3 Testua egoki aurkezten du: kaligrafia irakurgarri eta eraginkorra, emandako marjinak eta marrak, idazpuruak… METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 43. orrialdea eta orrialde horretan laukien barruan azaltzen diren hitzen kopiak

AZALPENA

Idatziaren aurkezpenerako egokia den ariketa hau egingo dugu. Testuan txertatuta dauden marrazki bakoitzaren ordez dagokion hitza idatziz, testu labur horren berridazketa egingo dute haurrek.

• Talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, testua eta irudiak, hitzak idazteko marrak… Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatu egingo dute.

• Ondoren, irakasleak irakurriko ditu argibideak eta haurrak animatuko ditu ezagutzen dituzten hitzak berarekin batera irakurtzera. Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezake(te), besteek entzun dezaten.

• Testua kopiatzen hasi aurretik, ikasleek berridazketa nola egin ulertzen dutela ziurtatzea komeni da. Horregatik, talde handian, hainbat adibide arbelean ikusteaz gain, ikasle bakoitzari erdian azaltzen diren hitzen kopia bat ematea proposatzen dizuegu. Liburu digitalean daude eskuragarri. Beraiek banaka txartelak irakurri, moztu eta dagokien marrazkiaren gainean itsatsiko dituzte.

• Hitzak marrazkien gainean itsatsi ondoren, testua beheko lerroetan kopiatuko dute kaligrafian, marjinetan, hitzen banaketan eta puntuazio-marketan arreta berezia jarriz.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

58

41. jarduera AURKIBIDEA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.6.2 Testu genero ohikoenak bereizten ditu, beren oinarrizko ezaugarriak hautemanez. 1.8.3 Testua egoki aurkezten du: kaligrafia irakurgarri eta eraginkorra, emandako marjinak eta marrak, idazpuruak…

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Irakurgaiak liburua (edizio eguneratua), txoko zuriko aldizkariak eta liburuak eta parkeko aldizkaria

AZALPENA

• Aurkibideen helburua talde handian aztertuko dugu. Hau da, orrialde asko dituen liburu batean testu jakin bat aurkitu nahi dugunean zer egin dezakegun galdetuko diegu ikasleei. Haurren ideiak entzungo ditugu eta gure asmoa aurrera eramateko aukera egokia zein den erabakiko dugu.

• Aldizkariaren aurkibidea egin behar dutenez, erreferentzi bat izan dezaten, Irakurgaiak liburuko aurkibidea behatu, irakurri eta aztertuko dugu. Talde handian Irakurgaiak liburuko aurkibidearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: testuen gaiak edo izenburuak, zenbakiak, izenburuak eta zenbakiak lotzeko puntutxoak… Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioztatu egingo dute.

• Aurkibidearen erabileran trebatzeko, ikasleak binaka jarriko ditugu. Irakasleak Irakurgaiak liburuko testu baten izenburua esan eta ikasleek testu hori zein orrialdetan dagoen aurkitu beharko dute.

• Horrez gain, naturaren txokoan ditugun liburuen eta aldizkarien aurkibideei behatuko diete talde txikian. • Talde bakoitzari bizpahiru aldizkari ematen badiogu, haurrak eskuartean dituzten aldizkarien edo liburuen aurkibideak

behatu eta aldera ditzakete. • Ondoren, guztien artean elkarrizketa bideratuko dugu elementu adierazgarriak taldean aurkeztuz. • Bukatzeko, ikasleak banaka aldizkariko orrialdeetan zenbakiak jarri eta gero, aurkibidea osatuko dute.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

59

42. jarduera BIOGRAFIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.6.2 Testu genero ohikoenak bereizten ditu, beren oinarrizko ezaugarriak hautemanez. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak (grafia-

fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Idazlearen biografia duten hainbat liburu edo aldizkari, parkeko aldizkaria eta ikasleen argazki txikiak

AZALPENA

Beste ezertan hasi aurretik, haur bakoitzak azalaren atzealdean bere argazkia itsatsiko du. Ondoren, idazleek egiten duten eran, beren bizitzako hainbat datu idatziko dituzte.

• Lehenengo, irakasleak hainbat aldizkari eskuratuko ditu eta talde handian aldizkarietan azaltzen diren biografiak aztertuko ditugu, eduki aldetik zein forma aldetik.

• Ondoren, irakasleak, adibide gisa, aldizkarian bere argazkia itsatsi eta bere biografian jasoko lituzkeen datuak era eskematikoan idatziko ditu arbelean

Izena : Miren Agirreolea Adina: 35 urte Urtebetetze-data: apirilaren 15 Bizilekua: Donostia Zaletasunak: Lagunekin hitz egitea eta irakurtzea. Nori eskaintzen diodan: Zaldi gelako neska-mutilei

• Irakasleak arbel zuriak banatuko ditu eta ikasle guztiek beren datuak idatziko dituzten inprimategietan azaltzen diren eran. Irakaslearen biografia adibide gisa idazteko elkarrizketaren transkripzioaren zati bat duzue honako hau:

IRAKASLEA: (Hasieran idatzitako datuak irakurriz) Miren Agirreolea. Nola idatziko dut? Nola esango diot aldizkaria irakurtzen duenari nire izena zein den?

IKASLEA: Miren Agirreolea naiz. IRAKASLEA: Bikain, halaxe jarriko dut. Eskerrik asko. (Irakasleak esaldia arbelean idazten du) IKASLEA: Eta... Miren Agirreolea dut izena? IRAKASLEA: Baita ere, horietako edozein idatz dezakezue. Irati zuk nola jarriko zenuke? IKASLEA: Irati Oiartzabal dut izena. IRAKASLEA: Zuk Urtzi nola jarriko zenuke? IKASLEA: Ni Urtzi Gonzalez naiz. Puntua jarri behar da. IRAKASLEA: Oso ondo, zu bai behatzaile azkarra! Orain adina. (Hasieran idatzitako datuak irakurriz) Nola esango

zeniokete lagun bati zenbat urte dituzuen? IKASLEA: Nik sei urte ditut. IKASLEA: Nik zazpi urte ditut. IRAKASLEA: Ederki, orduan nik zer idatziko dut nire biografian? IKASLEA: Nik 35 urte ditut IRAKASLEA: Bale, mila esker. Orain zer? IKASLEA: Urtebetetzea.

• Ikasleei azalduko diegu liburutegiko edo kiroldegiko bazkide-txartelak egiteko inprimategietan esaterako, gure datuak goian dauden eran azaltzen direla. Aldizkarietan berriz, datu horiek esaldiz esaldi eta paragrafoetan antolatzen dira.

• Irakasleak adibidearekin jarraituz, bere biografia idatziko du arbelean. Idazten duen bitartean idatzi aurretik plan bat egitea eta idatzi ondoren idatzitakoa irakurtzea beharrezkoa dela azpimarratuko du (ikusi adibidea).

• Orain bai, irakaslearen adibideari jarraituz, arbel zurietan idatzitako datuak esaldiz esaldi eta paragrafoz paragrafo antolatuko dituzte.

• Bakoitzak bere biografia osatu ondoren, bere buruaren aurkezpena egingo du. Ahots garbiz eta ozen, denon aurrean, ikasleek banan-banan beren biografia irakurriko dute.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

60

43. jarduera ENTZUNALDIA: ERAKUSKETA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

3.1 Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

3.1.4 Hainbat estilo eta kulturatako musika-konposizio laburrak aktiboki entzuten ditu. 3.1.9 Entzuketetan eta beste hainbat musika-emanalditan izan beharreko jokabideak ezagutzen eta errespetatzen

ditu. 3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo narrazioen

euskarri izateko. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Jardueren CDko 34. pista

AZALPENA

Erakusketa antolatzen ari garen unea baliatuz, Mussorgskiren Erakusketa bateko margolanak obraren lehengo mugimendua entzungo dugu: paseoa. Entzunaldi horretan proposatzen dizuegun jarduera, musika entzutean erakusketa ikusten dutela irudikatzea izango litzateke

• Hasteko, beti bezala, konpositorearen biografia irakurri eta “Gure konpositoreen txokoan” kokatuko dugu: Mussorgski, Modest Petrovitx. Konpositore errusiarra (Karevo, 1839 - San Petersburgo, 1881). Operak, errealismo handiko melodiak eta pianorako lanak konposatu zituen. Originaltasun eta eragin handiko konpositorea izan zen bere garaian.

• Musikari horri buruzko informazioa honako web-orrialdetan aurkituko duzue: http://www.epdlp.com/compclasico.php?id=1068 http://members.tripod.com/~mundoclasico/cps/MUSSO_00012.htm

• Ondoren, elkarrizketa sortuko dugu izenburua eta baita bildutako informazioaren inguruan ere. • Musika jarri baino lehenago haurrak kokatu egin beharko ditugu:

- Musika entzutean irudikatu ate handiak dituen museo baten aurrean aurkitzen zaretela. Ateak poliki-poliki ireki eta museora sartzen zarete. Barruan zer ikusten duzuen imajinatu behar duzue: margolanak, eskulturak... eta kontuan hartu beharko duzue museoan zehar paseatzen zoaztenean nola sentitzen zareten.

• Bukatzean, bakoitzak irudikatu duena berbalizatzeko eskatuko diegu ikasleei: Nolakoa zen museoa? Zer zegoen? Zer gustatu zaizu gehien?...

• Entzunaldia nahiko laburra denez, nahi izanez gero, bi aldiz entzun dezakegu. Horren ostean, haur bakoitzak imajinatu duenaren marrazki bat egingo du.

• Ondoren, Estatuen jolasa egitea proposatzen dizuegu. Jolas hori asko gustatzen zaie haurrei, askorentzat irribarrea saihesten, mugimendua eragozten edota irakasle/zaintzailearen tranpetan ez erortzen erronka bat bihurtzen delako. Haurrak museo bateko estatuak izango dira eta zuek museoko zaintzaileak. Musika jartzean, zaindariak “lo” zaudeten bitartean, estatuak dantzan eta algaraka hasiko dira.

• Musika bukatzean, zaintzailea esnatu eta haurrek berriz estatuarena egiten hasi beharko dute. Antzerki pixka bat eginez, zaintzaileak esnatzean zerbait entzun duela, estatuen artean agian lapurren bat egongo dela eta lapurra aurkitzeko “amarru” batzuk egingo dituela adieraziko die haurrei. Estatuak mugitzen ez direnez, mugitzen edo irribarrez ikusten dituzuen haurrak zaintzailearen laguntzaileak izatera pasatuko dira.

• Jolas horretan estatuei keinuak eta amarruak egitea (Ainhoa, lurrean dagoen gozokia zurea al da?, Mikel, zu lehen mugitu egin al zara?...) zilegi da, baina haurrak ez ukitu eta ez beldurtu.

• Bost haur gelditzen direnean, berriro has gaitezke jolasarekin.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

61

44. jarduera ERAKUSKETARAKO GONBIDAPENA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.8.3 Testua egoki aurkezten du: kaligrafia irakurgarri eta eraginkorra, emandako marjinak eta marrak, idazpuruak… 1.8.8 Ikaskideekin batera testu jakin bat sortzea eta berrikustea helburu duten jardueretan parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Birraitonaren museoa CD-ROM

AZALPENA Erakusketa antolatu ondoren, gurasoei bidaltzeko gonbidapen bat idatzi beharko du haur bakoitzak. • Gonbidapenaren helburua eta egitura talde handian aztertuko ditugu. • Ondoren, edukia garatzeko, hizkuntza forma egokiak bilatu eta kodetu egingo ditugu. Horretarako, idatzi behar duten testuaren

ahozko planifikazioa egingo dugu. Idatz dezakegunaz hitz egingo dugu, testua arrazoituz eta proposatzen dutenaren egokitasunaz hitz eginez.

• Arbelean taldeko aztertze-, zuzentze-, adoste-lana egin ondoren, testua berrirakurri egingo dugu. • Ikasle bakoitzak orri batean kopiatuko du. Ekoizpen lana aurretik egina dagoenez, hau izan daiteke kopia proposatzeko ordua,

hau da, idazketaren txukuntasunean arreta jartzeko ordua. • Ez ahaztu Birraitonaren Museoan 1 CD-ROMean idazketa-tailerra daukazuela. Horko tresnak baliatuz, gonbidapen dotorea idatz

dezakezue.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

45. jarduera ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

4.3 Bizikidetza demokratikoaren funtsezko zenbait balio ezagutzea; batik bat, eskolan bete beharrekoak; eta, halaber, herritarrek bete beharreko oinarrizko arauak bete beharraren premiaz ohartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du. 4.1.3 Taldekideekin berdintasunez eta errespetuz aritzen da lankidetzan.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Zinta eder bat erakusketaren sarreran jartzeko, kartoi mehezko txotxongiloak, argazki-kamera, erakusketa girotzeko musika eta antzerkitxorako gidoia (eranskinetan)

AZALPENA Pixkana-pixkana osatu dugun erakusketaren inaugurazioa prestatzea baino ez zaigu falta. Egun horretan neska-mutilak dotore-dotore egongo dira (paperez egindako pajaritak edo lazo batzuk, edo lepokoak... izango dituzte apaingarri).

• Zinta eder bat sarreran jarri behar da eta zinta hori moztu egingo dugu denok prest gaudenean. • Une aproposa da, Naturaren sekretuak abestia ikasi genuenean prestatu genituen txotxongiloak erabiltzeko. Horrela, ikasle

batzuk errezitatzen edo abesten duten bitartean, beste ikasle batzuk aipatzen diren txotxongiloak atera eta mugituko dituzte. • Nahi izanez gero, kartoi mehezko txotxongiloak egin eta gida honen bukaeran aurkituko duzuen testua antzez dezakezue. • Ondoren, bisitariek erakusketa ikusiko dute. • Ekintza horretarako ardurak banatzea komeni da. Inaugurazio bat baino gehiago egiten baduzue, neska-mutilek hainbat ardura

har ditzakete; adibidez: - Txotxongilolariak - Zinta mozteko arduradunak - Argazkilariak - Erakusketa girotzeko musikaz arduratzen direnak. - Erakusketa komentatzen dutenak.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

62

46. jarduera PROIEKTUAREN BALORAZIOA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

2.3 Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren, higiene, elikadura, jarduera fisikoa, atseden eta segurtasun ohiturekin nork bere burua zaintzeko bat eginez jokatzea; norbanakoaren aukerak eta mugak ezagutuz, eta kideen arteko ezberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna eta abar) onartuz eta errespetatuz, bereizkeriarik gabe.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 1.3.2 Berak esandakoari buruzko galderei erantzuten die (azalpen zehatza, beste informazioak…). 2.3.4 Emozioak eta sentimenduak (amorrua, beldurra, poza, tristura, asperdura…) identifikatzen ditu, eta aurrera

egiten saiatzen da bizikidetzarako arazo diren horien kontrolean. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA

AZALPENA

Proiektuaren balorazioa eta komunikazioa egingo dugu. Sintesi-jarduera da, hau da, egindako lana era eraikitzaile batean kritikatzeko edo balioesteko proposatzen den jarduera. Bi alderdi dira unitate honetan balioestekoak:

• Jarduerari ekin aurretik, erakusketaren eta irtenaldien eguneko argazkiak edo bideoa prest edukiko d(it)ugu. Gelako ordenagailua eta proiektagailua erabiliz, argazkiak talde handian ikusiko ditugu.

• Hausnarketa galdera hauen inguruan burutu daiteke: 1. Norberak izan zuen esperientzia edo jarrera adostasuna lortzean eta ardurak betetzean.

- Zer lan egin ditugu aldizkaria/txostena osatzeko? - Lan horiek (ongi-erdizka-gaizki) egin ditut. - Erakusketan (lasai-gustura-urduri-lotsatuta) sentitu naiz. - Hurrengo batean zer egin dezaket hobeto? - Zer egin dut oso gustura? - Zer egin dut oso erraz?

2. Taldean eztabaidatzeko - Taldeko lan guztiak giro onean egin dituzue? - Arazoren bat sortu denean zer egin duzue?

• Argazkiak ikusten dituzuen bitartean, irakasleak goian jarritako galderak egin eta erronda bat irekiko du, bakoitzari, labur, zer pentsatu duen esateko aukera eskainiz.

• Atal honekin bukatu aurretik, ondo egindakoak eta hobetu beharrekoen inguruko hausnarketatxoa bultzatuko dugu. Agian, akta moduko bat paper batean jasotzea interesgarria izan daiteke, hurrengo proiektuei begira. Bestalde, aurreko proiektuan jaso genuen aktarekin konparatu eta balorazioa egin dezakegu: Zer egin dugu ondo bi proiektuetan? Zertan hobetu dugu? Zertan hobeto behar dugu?

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

63

47. jarduera ZER DAKIZU ORAIN NATURARI BURUZ?

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.8 Ohikoak diren generoetako testu idatzi sinpleak sortzea, modu gidatuan, oinarrizko koherentzia, kohesio eta zuzentasun printzipioei erreparatuz.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

4.4 Hainbat testuingurutan, proposamen jakin baten arabera, prozesuan egindako ikasbideaz jabetzen da. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko.. 1.8.1 Hizkuntza idatziaren eraikitze-prozesuan aktiboki parte hartzen du, idatziaren oinarrizko unitateak (grafia-

fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) kodetzean aurrerapenak eginez. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa

adierazten du eta aktiboki parte hartzen du. 4.4.1 Prozesuan landutako ideiak, hainbat tresnen bidez era gidatuan biltzeko gai da. 4.4.2 Aprendizaia prozesuaren hainbat uneetan egindako lanak era gidatuan eta elkarlanean alderatuz, aurrerapena

balioesteko gai da. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Liburuko 18. orrialdea eta ikasleekin batera osatutako ikasnorabidea

AZALPENA

• Kontzeptu-mapa erabiliz gaiaren sintesi bat egitea proposatzen dizuegu. Hala ere, gure helburua ez da haur bakoitzak naturari buruz zenbat ikasi duen neurtzea, baizik eta unitatean zehar landutakoa era eskematikoan adierazita ikustea, kontzeptu-maparen osaketan parte hartzea eta ikaskuntza-prozesuaren balorazio positiboa egitea.

• “Zer ikasi nahi dugu?” izenburuko jardueran, ikasnorabidea osatu genuen. Ikasleek egin zituzten galderak baliatuko ditugu kontzeptu-mapa egiteko.

• Irakasleak ikasnorabidean dauden galderak banan-banan irakurriko ditu. Ikasleen lana arretaz entzutea eta hitz gakoa identifikatzea izango da. Irakasleak hitz gako hori azpimarratu edo biribildu egingo du.

• Kontzeptu-mapak osatutako ikasnorabidearen arabera, atal gehiago edo gutxiago eduki ditzake eta baita atal bakoitzetik gai berriak sortu ere.

• Galdera kopuruaren arabera ikasleak talde txikietan (2-4 kide) jarriko dira. Erantzungo duten galdera aukeratuko dute, hitz gakoaren irakurketa baliatuz. Galderaren erantzuna irakasleak aldez aurretik prestaturiko paper zurian edo post-it batean idatziko dute. Talde bakoitzak edo batzuetan bi taldek, galdera bati erantzuteko ardura izango dute. Horretarako, gelan ditugun informazio-iturriei ondo begiratzeko eta ikasitakoa gogora ekartzeko eskatuko diegu.

• Irakasleak arbelean kontzeptu-mapa osatzeko biribilak marraztuko ditu edo alfonbraren gainean koloretako uztaiak jarriko ditu. Uztaiak erabiltzeak prozesu erabat abstraktua irudikatzen laguntzen du.

• Ikasnorabidea osatzen zuten galderak moztu eta uztaien arteko loturak egiteko erabiliko ditugu. • Erantzun guztiak idatzita daudenean, irakasleak kontzeptu mapan azaltzen den galdera irakurriko du eta ikasleek beren

post-it-ean edo paper zatian idatzi dutena irakurriko diote talde osoari. Azkenik, erantzuna dagokion uztaiaren barruan itsatsiko dute. Pauso horiek galdera guztiekin egingo ditugu.

• Jarduera bukatzerakoan, irakasleak DIN-A3 batean mapa kopiatu eta post-it-ak edo paper zatiak ordenaturik jarriko ditu. Ondoren, ikasle bakoitzarentzat kopia bat egingo du, ikasleek, erditik tolesturik, liburuan itsasteko.

• Liburua itxi aurretik, hasierako kontzeptu-maparekin alderatzeko eskatuko diegu, zenbat ikasi duten aipatuz. • Beste egun batean, elkarrekin irakurriko dugu. Irakasleak loturak edo galderak irakurriko ditu eta ikasleek berriz, beraiek

idatzitako testuak. Kontzeptu-mapa berrian, informazioa biltzeko formaren berezko ezaugarriak aipatuko dira (gaia erdian, kontzeptuak letra larriz, loturak xehez...).

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

64

48. jarduera KOMIKIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.6.3 Hitzezkoak ez diren elementuen eta testu-ezaugarri batzuen (irudiak, tipografia, espazioaren banaketa…) esanahia egoki interpretatzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Liburuko 19. orrialdea

AZALPENA

• Aurreko komikietan zer gertatu zen gogoratuz hasiko gara. - Gogoratzen al zarete zer gertatu zen aurreko komikietan? Zertan ari ziren Maddalen eta Fermin? Zer bururatu zitzaien

Maddaleni eta Fermini birraitonaren paperak irakurtzen ari zirela? • Irakurtzen hasi aurretik, izenburuari so egingo diogu eta elkarrekin irakurriko dugu. Gertatuko denaren inguruko hipotesiak

egin eta esateko eskatuko diegu ikasleei: - Zer egingo dute Maddalenek eta Ferminek parkean? Aurkituko ote dute piezaren bat museorako? Zer izango ote da

pieza hori? • Haurrei banaka komikia ikusteko/irakurtzeko tartetxo bat eskainiko diegu eta beren ideiak entzungo ditugu:

- Zer dugu orrialde horretan? (Komikia). Zertan ari dira Maddalen eta Fermin? • Ondoren, binetaz bineta, xehetasunetara joz, talde handian egingo dugu irakurketa. Hizkuntzaren eta komikiaren

baliabideetan (binetak, onomatopeiak, narratzailearen eta pertsonaien hitzak…) arreta jartzeaz gain, esanguratsuak iruditzen zaizkigun gertakizunei buruz mintzatuko gara:

- Zertan ari dira Maddalen eta Fermin lehenengo bi binetetan? Nola begiratzen dio Urdintxok Fermini argazkia ateratzen ari den bitartean? Zergatik? Zer gertatuko litzateke Ferminek arrautza horietako bat bere etxera eramateko hartuko balu? Nola sentitzen da Maddalen zuhaitza ukitzen ari den bitartean? Zergatik? Zuek ere horrela sentitu al zarete zuhaitza ukitzerakoan?

- Fermin hamaiketakorik gabe geratu denean, Maddalenek beretik hartzeko esan dio. Zer egingo du Ferminek orain, haserre jarraituko du edo Maddalenek eskainitakoa hartuko du? Zuei gertatu al zaizue inoiz horrelakorik? Haserre zaudetenean erraz onartzen al dituzue konponbideak edo denbora pixka bat behar duzue haserrea desagertzeko eta konponbideak onartzeko?

- Zergatik erabaki dute Maddalenek eta Ferminek makila bat museoan jartzea? Zuek egon al zarete inoiz museo batean? Zer-nolako gauzak egoten dira museoetan?

• Haurrek, elkarren artean, irakurketa-maila ezberdina izango dutenez, hasiera batean, taldean behatu eta irakaslearen laguntzarekin (edo irakasleak) irakurriko du(gu).

• Gelakideen mailaren arabera, biko taldea(k) antolatu eta haur bakoitzari rol bat emanez (Fermin, Maddalen) irakurriko dute talde txikian. Irakurketa hori pertsonaia bera irakurriko duten ikasleak elkarrekin saioak eginez edo irakurri ondoren egin daiteke; bestela, talde berean rolak txandatuz bi irakurketa eginez.

• Bukaeran, sintesi txiki bat egingo dugu eta aurreko komikiekin lotuko dugu, gaiaren jarraipena eginez. - Maddalenek eta Ferminek, naturagunearen azterketa egin ondoren, muserako pieza guztiak eskuratu dituzte. Zer

gertatuko da hurrengo komikian. Pieza horiek erakusgai jarriko al dituzte? Zer esango diete urtearen hasieran denboraren makinak ez zuela funtzionatuko esaten zuten kazetariei?

• Maddaleni eta Fermini gertatuko zaiena aurreikustea eskatuko diegu, eta hipotesiak idatziz jasoko ditugu. Hurrengo komikia irakurtzerakoan gogora ekarriko ditugu.

• Hitz ezagunak (gakoak) bilatzera jolas dezakegu: haur bakoitzari hitz bat (PARKEA, HAMAIKETAKOA, LAPURRA, MAKILA, MUSEOA...) bilatzeko eskatu eta komikian barrena non dagoen bilatu eta aurkitu beharko du. Ariketa hori, nahi baduzue, haurrak binaka jarrita ere egin dezakezue (saia zaitezte antzeko maila duten haurrak elkartzen). Galdetu haurrei nola konturatu diren eskatutako hitza zein zen. Beharra ikusiz gero, hitz horiek arbelean idatzi, txalokatu, silabetan zatitu eta guztion artean irakurri berriro.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

65

49. jarduera KOMIKIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.6.3 Hitzezkoak ez diren elementuen eta testu-ezaugarri batzuen (irudiak, tipografia, espazioaren banaketa…) esanahia egoki interpretatzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Liburuko 20-21 orrialdeak

AZALPENA

• Ikasturtearen hasieran gertatu zena gogoratuz hasiko gara. - Gogoratzen al zarete ikasturte hasieran Maddalen eta Fermin egunkarian azaldu zirela? Zer gertatu zen orduan? Orain

ere gauza bera gertatuko al da? - Gogoan al duzue Maddalenek eta Ferminek bidaia bakoitzetik zer pieza ekarri duten?

• Irakurtzen hasi aurretik, izenburuari so egingo diogu eta elkarrekin irakurriko dugu. Gertatuko denaren inguruko hipotesiak egin eta esateko eskatuko diegu ikasleei:

- Nork egin die barre Maddaleni eta Fermini? Zer gertatuko ote da komiki honetan? • Haurrei banaka komikia ikusteko/irakurtzeko tartetxo bat eskainiko diegu eta beren ideiak entzungo ditugu:

- Zer dugu orrialde horretan? (Komikia). Zertan ari dira Maddalen eta Fermin? Zer kontatzen digu komikiak? • Ondoren, binetaz bineta, xehetasunetara joz, talde handian egingo dugu irakurketa. Hizkuntzaren eta komikiaren

baliabideetan (binetak, onomatopeiak, narratzailearen eta pertsonaien hitzak…) arreta jartzeaz gain, esanguratsuak iruditzen zaizkigun gertakizunei buruz mintzatuko gara:

- Zer gertatu ote da Maddalenek eta Ferminek birraitonaren makila museoan jartzea erabaki zutenetik kazetarien aurrean jarri diren arte?

- Noiz uste duzue sentituko direla hobeto gure lagunak, ikasturtearen hasierako prentsaurrekoan edo oraingoan? Zuei ere horrelakorik gertatu al zaizue inoiz?

- Imajinatzen al duzu zuk prentsaurreko bat eman beharko bazenu? Zertaz hitz egingo zenuke? • Haurrek, elkarren artean, irakurketa-maila ezberdina izango dutenez, hasiera batean, taldean behatu eta irakaslearen

laguntzarekin (edo irakasleak) irakurriko du(gu). • Gelakideen mailaren arabera, biko taldea(k) antolatu eta haur bakoitzari rol bat emanez (Fermin, Maddalen) irakurriko

dute talde txikian. Irakurketa hori pertsonaia bera irakurriko duten ikasleak elkarrekin saioak eginez edo irakurri ondoren egin daiteke; bestela, talde berean rolak txandatu eta bi irakurketa egin.

• Bukaeran, sintesi txiki bat egingo dugu eta aurreko komikiekin lotuko dugu, gaiaren jarraipena eginez. - Maddalenek eta Ferminek hilabete hauetan eskuratu dituzten museorako pieza guztiak hartu eta ikasturte hasieran

denboraren makinak ez zuela funtzionatu esaten zuten kazetariei, oker zeudela azaldu diete. • Maddaleni eta Fermini gertatuko zaiena aurreikustea eskatuko diegu, eta hipotesiak idatziz jasoko ditugu. Hurrengo

komikia irakurtzerakoan, gogora ekarriko ditugu. - Piezak ikusi ondoren zer esango dute kazetariek? Maddalenek eta Ferminek zerbait gehiago esango diete kazetariei?

• Hitz ezagunak (gakoak) bilatzera jolas dezakegu: haur bakoitzari hitz bat (KAZETARIEI, BARRERIK, MAKINA, HEZURRA, IRUDIA, SUHARRIZKO LABANA, PITXERRA, TXANPONAK, MAKILA...) bilatzeko eskatu eta komikian barrena non dagoen bilatu eta aurkitu beharko du. Ariketa hori, nahi baduzue, haurrak binaka jarrita ere egin dezakezue. Saia zaitezte antzeko maila duten haurrak elkartzen. Galdetu haurrei nola konturatu diren eskatutako hitza zein zen. Beharra ikusiz gero, hitz horiek arbelean idatzi, txalokatu, silabetan zatitu eta guztion artean irakurri berriro.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

66

50. jarduera BERRIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.2 Hezkuntza-testuinguruko ohiko jardueretan gertatzen diren ahozko mezu sinpleetan, aurrez finkatutako entzutearen helburuari dagozkion informazio zehatzak identifikatzea.

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.2.2 Identifikatutako datuak, bakarkako nahiz taldekako aprendizaia-egoeretan hainbat zeregin egiteko (galdetegiei erantzun, taula sinpleak osatu…) erabiltzen ditu.

1.6.2 Testu genero ohikoenak bereizten ditu, beren oinarrizko ezaugarriak hautemanez. 4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Irakurgaiak 99. eta 100. orrialdeak eta ikasleek testu mota honen funtzioari buruz dakitena behatzeko eranskinetan aurkituko duzuen fitxa

AZALPENA

Maddalenek eta Ferminek egindako prentsaurrekoaren ondoren kazetariek idatzitako berria irakurriko dugu oraingoan. • Irakurgaiak liburua irekiko dugu 99. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. • Testua irakurri baino lehen, testu mota honen ezaugarriak (funtzioa, egitura…) elkarrekin gogoratuko ditugu. • Testuaren funtzioa eta komunikazio-asmoari buruz ikasleek dakitena behatzea helburu baduzue, gida honen eranskinetan

galdetegia aurkituko duzue. Irakasleak galderak banan-banan ozenki irakurriz bidera dezake hori guztia, eta ikasleei bakarka edo talde txikian hartuz gero, ahoz eska dakieke erantzuna.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, berriaren titularra eta mamia irakurri, argitu, landu eta ondorioak aterako dituzte. Titularrarekin hasiko gara: Inork ba la daki HISTORIA zer den? Agian berria irakurtzen badugu jakingo dugu!

• Irakurri orain berria paragrafoz paragrafo eta saia zaitezte guztion artean irakurritakoaren esanahi orokorra argitzen. Bukatzean, HISTORIA hitzaren esanahiaz arituko gara. Gogoratu, ikasleek dakitena partekatzeko unea dela. Egoera horretan hipotesiak trukatzen dituzte eta ezagutzak birformulatu egiten dira, beraz, hizkuntza ulertzeko eta ekoizteko gaitasuna garatzen da. Oro har, irakasleak badaki ikasleek zer esan dezaketen eta nora eraman nahi dituen, baina ikasleak berak hasi behar du bere hitzak argitzen. Irakaslearen lana ez da erantzun guztiak ematea edo ebaluatzea, baizik eta elkarrizketa bideratzea, ikasleen ideiak biltzea, ordenatzea, ikasleen ekarpenak ulergarriago egiten laguntzea eta ekarpenen balioa agerian uztea.

• Bigarren irakurketa egiten hasi aurretik, arretaz entzuten laguntzeko, ikasleak talde txikietan jarriko ditugu eta hainbat talderen erantzuna aurkitu behar dutela esango diegu:

- Non elkartu zituzten Maddalenek eta Ferminek kazetariak? Zer frogatu zieten Maddalenek eta Ferminek Orioko kultur etxera joan ziren kazetariei? Zertarako frogatu nahi izan dute makinak funtzionatu duela? Zer egin zuten Maddalenek eta Ferminek makinarekin duela bederatzi hilabete? Zertarako erabili dute Maddalenek eta Ferminek birraitonaren denboraren makina? Nola frogatu dute denboraren makina badabilela?

• Esaldi bat irakurtzen dugun bakoitzeko beraien artean hitz egiteko edo eztabaidatzeko tarte bat eskainiko diegu. Talde bakoitzeko hitz egiteko txanda emango duen moderatzailea eta esataria aukeratzea komeni da. Eztabaidarako denbora bukatutakoan, esatariak taldean erabakitakoa esango dio talde handiari: “Gure ustez… da”. Beste taldeak ados badaude, testuarekin aurrera egingo dugu, bestela, taldeen arteko eztabaida eta iritziak arrazoitzea bultzatuko dugu.

• Bukatzeko, irakasleak testuan azaldu diren ideiak laburtuko ditu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

67

51. jarduera HISTORIAREN HORMA IRUDIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

4.1 Hainbat testuingurutan, talde-lanean aritzea helburu komunak lortzeko; lankidetza eta errespetu jarrerak aintzat hartzea, eta inolako bereizkeriarik ez onartzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 2.5.6 Denboran zehar gizakiak bere bizimoduan izan dituen bizi-baldintzen aldaketaz jabetzen da eta horiek egungo

bizimoduari ekarri dizkioten onurak balioesten ditu. 4.1.1 Talde-lanean aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Liburuko 22-23 orrialdeak, orrialde horietan azaltzen diren irudien hainbat kopia eta urtean zehar egindako proiektuen argazkiak.

AZALPENA

Berrian azaldu den HISTORIA hitzari helduko diogu oraingoan. Horma-irudi horrekin, landutako gaiak gogoratzeaz gain, haurrek gure historiaren garai esanguratsuen kronologia bisualki pixka bat barneratuko dute, garai bakoitza beste garaiekin batera kokatzen laguntzeko. Kokatze horretan interesgarria iruditzen zaigu haurrak azken bi mila urteak munduaren historian ezer gutxi direla “konturatzea”. Horregatik utzi dugu hain tarte handia dinosauroen garaitik lehen gizakiak agertu ziren garairaino.

• Ikasleak talde txikian jarri (3 edo 4 lagun) eta liburuan azaltzen diren irudiak eta irudi horiek ordenatzeko kartoi mehe bat eman talde bakoitzari. Liburua ireki aurretik, irudiak ezkerretik eskuinera ordenatzeko eskatuko diegu. Blu-tack erabiliko dute argazkiak kartoi mehearen gainean itsasteko. Horrela, eztabaidaren ondorioz, irudien ordena erraz aldatu ahal izango dute.

• Talde guztien lanak arbelean jarriko ditugu. Haurrek taldean erabakitakoa denen aurrean agertuko dute. Prozesu baten adierazpena denez, gogoratu denbora-antolatzaileen erabilera bultzatzea beharrezkoa dela. Erantzunen zergatiak adierazterakoan, eztabaida bultzatuko dugu.

• Talde handiko elkarrizketaren bitartez, denboran zehar gizakiak bere bizimoduan izan dituen bizi-baldintzen aldaketaz eta horiek gaur egungo bizimoduari egin dizkioten onuraz arituko gara. Gogoratu, ikasleek dakitena partekatzeko unea dela. Egoera horretan hipotesiak trukatzen dituzte eta ezagutzak birformulatu egiten dira, beraz, hizkuntza ulertzeko eta ekoizteko gaitasuna garatzen da. Oro har, irakasleak badaki ikasleek zer esan dezaketen eta nora eraman nahi dituen, baina ikasleak berak hasi behar du bere hitzak argitzen. Irakaslearen lana ez da erantzun guztiak ematea edo ebaluatzea, baizik eta elkarrizketa bideratzea, ikasleen ideiak biltzea, ordenatzea, ikasleen ekarpenak ulergarriago egiten laguntzea eta ekarpenen balioa agerian uztea.

• Gai bakoitzeko kanta abestuz, bideoa ikusiz, jolasen bat eginez… hainbat garai gogora ekarriko ditugu. • Bukatzeko, horma-irudiaren inguruko elkarrizketan landu diren ideiak laburtuko ditu irakasleak.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

68

52. jarduera HITZ GURUTZATUAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian edo banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 45. orrialdea

AZALPENA Urtean zehar ikusitakoa neurri batean errepasatzen ari garen sekuentzia honetan, landu ditugun gaien inguruko hitz gurutzatuak

osatuko ditugu. Jarduera honen bidez, deskodetzea, oinarrizko hiztegiaren interpretazioa eta esaldi sinpleen ulermena beha daitezke. • Lan-koadernoa irekiko dugu 45. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik,

talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, testuak, irudia eta hitzak idazteko laukiak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioak aterako dituzte. • Ikasleek bakarka lan egin behar badute, hitz gurutzatuak osatzen hasi aurretik, landu ditugun gaien inguruko hitz gurutzatuak

osatuko dituztela esatea eta osatzeko prozedura talde handian gogoratzea komeni da. • Ikasleek talde handian lan egin behar badute, hitz gurutzatuak osatzeko honako urrats hauek egin daitezke:

1. Lanean hasteko, orrialdean barreiatuta ditugun izenak goiko koadroan dauden; “definizioekin” erlazioan jarri beharko ditugu. Beraz, hitzetatik edota definizioetatik has gaitezke. Hitzetatik hasiz gero, lehenbizi, bakarka, izenak irakurtzen saiatuko dira ikasleak. Kodea behatzeaz gain, zerekin lotuko lituzketen galdetu ikasleei.

2. Gero, talde handian, lan-koadernoko definizioak irakurriko ditugu, hitz gakoak biribilduz. Lehenbizi banaka, eta gero ondoko lagunarekin egiaztatuz, irudiari dagokion hitza aurkituko dute eta marra baten bidez lotuko dituzte.

3. Prozeduraren aurreko urratsei jarraituko diegu definizioekin. 4. Azkenik, zenbakiei erreparatuz, hitz bakoitza dagokion tokian idatziko dute ikasleek, bakarka.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

53. jarduera TESTUAK ORDENATU

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Lan-koadernoa 44. orrialdea

AZALPENA Testu horiek ordenatzeko, horma-irudian landu dugun ideia berbera landuko dugu, hau da, aurten landu ditugun historiaren garaien

kronologia. • Lan-koadernoa irekiko dugu 44. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik,

talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, testuak, zenbakiak idazteko biribilak... Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioak aterako dituzte.

• Gero, banaka eta ondoren ondoko lagunarekin egiaztatuz, esaldiak irakurtzeko eta hitz gakoa biribiltzeko eskatuko diegu. • Ikasleen arteko eztabaida sustatuko dugu. Ikasle bati galdetuko diogu bere aukeraketaz. Ados ez dagoen beste bati zein

aukeratu duen galdetuko diogu. Bi ikasle horien artean eztabaida sortzen saiatuko gara. Ikasle bakoitzak bere aukeraketarako arrazoiak eman beharko ditu. Erantzun egokia erabaki ondoren, prozedura berari jarraituko dugu hurrengo testuarekin.

• Testuak ordenatuko dituzte, bakarka eta hitz gakoaren irakurketa baliatuz, dagokien zenbakia jarriz. • Bukatzeko, irakasleak ariketan azaldu diren ideiak laburbilduko ditu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

69

54. jarduera LETRA ZOPA: HILABETEAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta binaka

MATERIALA Lan-koadernoko 46. orrialdea, Abestien CDa, 44. pista

AZALPENA

• Ikasturtearen hasiera eta opor garaiak gogora ekarriko ditugu, ikasturtearen hasieran osatu genuen hilabeteen trena baliatuz, ikasturteko laburpena egiteko.

• Ikasleen urtebetetze-egunaren arabera taldeak egingo ditugu eta ordenan jartzeko eskatuko diegu, urtebetetze trena eraikiz.

• Trenean goazela, Hilabeteak abestia abestuko dugu. Abesti horren bidez esku jolasak ere egin ditzakegu. • Bukatzeko, hilabeteen izenak letra-zopan aurkitzeko eskatuko diegu ikasleei. • Ezertan hasi aurretik, haurrei binaka jartzeko eta orrialdeari behatzeko eskatuko diegu. • Ondoren, talde handian, elkarrizketatxoa bultzatuko dugu:

- Zer egin beharko dugu hemen? Zeren izenak bilatu beharko ditugu letra-zopan? Begiratu ondo-ondo behean dauden izenei? Ezagutzen al ditugu?

• Irakasleak goiko agindua irakurriko du zeregina argitzeko. Ondoren, zutabeak eta lerroak zer diren gogora ekarri, hitzak bilatzeko estrategiak partekatu eta gero banan-banan hilabeteen izenak irakurriko dituzte.

• Ikasleak binaka jarriko ditugu, baina norberak bere fitxa izango du. Horrela, elkarri lagunduz izenak aurkitu beharko dituzte.

• Letra-zopa gehiago nahi badituzue, CD-ROMeko sotora joan, baina jolasa aktibatzeko, gogoratu lehenago hainbat jarduera egin beharko dituzuela.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

70

55. jarduera ABESTIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

3.2.2 Abesti errazak aho batez interpretatzen ditu eta buruz ikasten ditu. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Abestien CDa, 43. pista, liburuko 24. orrialdea

AZALPENA

• Abestia entzun aurretik, galdetu haurrei ikasturte honetan nondik nora ibili garen, eta, saiatu guztien artean, arbelean gaiak ordenatzen.

• Beraien iritzia eskatu. Asko ala gutxi ikasi duten, gustura ibili ote diren, gai guztien artean gustukoenak zein izan dituzten… Nahi izanez gero, izenburuak arbelean idatzi eta haur guztien artean banan-banan puntuatu ditzakete gaiak. Gehien gustatu zaienari 10 puntu, bigarrenari 9, hirugarrenari 8… Azkenean, puntuak batu eta gelako iritzia ezagutuko dugu.

• Esan ikasleei hainbat garai gogora ekartzeko abestia ikasiko dugula. • Lehenik eta behin, abestia entzungo dugu. • Irakasleak galdetuko die ea abestia ikasi nahi duten. Erantzuna baiezkoa izango delakoan, musikarik gabe ikasleek hitzak

esaldiz esaldi errepikatuko dituzte. Horren ostean, berriro errepikatuko dituzte esaldiak musikarekin. Esaldiak keinu jakin batekin lotuta, hitzak hobeto gogoratuko dituzte.

• Abestia ikasi ondoren, liburuan irakurriko dugu. Ikasleei testuan arreta jartzen laguntzeko, abestia proiektatu, liburu digitalean ikusi edo arbelean idatz dezakegu.

• Ikasleei tartetxo bat eskainiko diegu ilustrazioak eta testua begiratu/irakurtzeko. • Kodearen inguruko behaketa bultzatuko dugu. Gure gaiarekin zerikusia duten hitz batzuk bilatu eta biribilduko ditugu:

oporrak, historia, dinosauroek, ehiztari, leize-zulo, Olinpo, Erroma…

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

71

56. jarduera KOMIKIA: TXALO ZAPARRADA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.6 Hainbat erabilpen-eremutan ohikoak diren testu idatzi sinpleen eta laburren esanahi globala interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa

adierazten du eta aktiboki parte hartzen du. 1.6.3 Hitzezkoak ez diren elementuen eta testu-ezaugarri batzuen (irudiak, tipografia, espazioaren banaketa…)

esanahia egoki interpretatzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA Liburuko 25. orrialdea

AZALPENA

• Lehen mailan gure istorioaren ardatza izan den komikiaren azken orrialdera iritsi gara. Lehen eta bigarren unitateetako komikiekin aldera dezakezue. Egoera zertan eta zergatik aldatu den aztertu.

• Tarteko komikiak atera eta istorioaren haria berrikusi. • Galdetu haurrei gustura ibili diren, abentura beren gustukoa izan ote den… • Irakurtzen hasi aurretik, izenburuari so egingo diogu eta elkarrekin irakurriko dugu. Gertatuko denaren inguruko hipotesiak

egin eta esateko eskatuko diegu ikasleei: - Zer dela eta txalo zaparrada? Kazetariek sinetsiko ote dute Maddalenek eta Ferminek prentsaurrekoan esandakoa?

• Haurrei banaka komikia ikusteko/irakurtzeko tartetxo bat eskainiko diegu eta beren ideiak entzungo ditugu: - Zer dugu orrialde horretan? (Komikia). Zertan ari dira Maddalen eta Fermin? Zer kontatzen digu komiki horrek?

• Ondoren, talde handian egingo dugu irakurketa, binetaz bineta xehetasunetara joz. Hizkuntzaren eta komikiaren baliabideetan (binetak, onomatopeiak, narratzailearen eta pertsonaien hitzak…) arreta jartzeaz gain, esanguratsuak iruditzen zaizkigun gertakizunei buruz mintzatuko gara:

- Zertarako dituzte kazetariek argazki- eta bideo-kamerak? Zertarako du Maddalenek ura eta edalontzia bere aurrean? Zertarako dira mahaiaren gainean jarrita dauden grabagailuak?

- Zer egingo dute kazetariek eskuratu duten informazioarekin? - Hitz egin al duzue inoiz mikrofono batekin? Zer moduz pasa zenuten? Inoiz atera al zarete egunkarietan edo

telebistan? Nola sentitu zineten? - Zer egin beharko dute kazetariek Maddaleni eta Fermini galderarik egin nahi badiete? Zer gertatuko litzateke denek

aldi berean hitz egingo balute? Guri gelan gertatu al zaigu inoiz horrelakorik? - Kazetari batzuk ikastolara etorriko balira aurten zer egin duzuen jakin nahian, zer kontatuko zeniekete? - Zer adierazten dute Maddalenen eta Ferminen aurpegiek? Zergatik?

• Haurrek, elkarren artean, irakurketa-maila ezberdina izango dutenez, hasiera batean, taldean behatu eta irakaslearen laguntzarekin (edo irakasleak) irakurriko du(gu). Gelakideen mailaren arabera, hiruko taldea(k) antolatu eta haur bakoitzari rol bat emanez (Fermin, Maddalen eta kazetariak) irakurriko dute talde txikian. Irakurketa pertsonaia bera irakurriko duten ikasleak elkarrekin saioak eginez edo irakurri ondoren egin daiteke; bestela, talde berean rolak txandatuz bi irakurketa egin.

• Bukaeran, sintesi txiki bat egingo dugu eta aurreko komikiekin lotuko dugu, gaiaren jarraipena eginez. - Maddalenek eta Ferminek, hilabete hauetan eskuratu dituzten museorako pieza guztiak hartu eta ikasturte hasieran

denboraren makinak funtzionatu ez zuela esaten zuten kazetariei oker zeudela azaldu diete. Kazetariak liluratuta geratu dira, haurrek denboraren makina konpontzea lortu dutelako. Maddalen eta Fermin pozaren pozez oporretara joango dira eta oporrak Euskal Herrian egingo dituztela esan dute. Beraz, udan adi-adi egon eta ikusten badituzue, agurtu!

• Hitz ezagunak (gakoak) bilatzera jolas dezakegu: haur bakoitzari hitz bat (MUSEOA, DENBORAREN MAKINA, OPORRAK, EUSKAL HERRIA...) bilatzeko eskatu eta komikian barrena non dagoen bilatu eta aurkitu beharko du. Ariketa hori, nahi baduzue, haurrak binaka jarrita ere egin dezakezue (saia zaitezte antzeko maila duten haurrak elkartzen). Galdetu haurrei nola konturatu diren eskatutako hitza zein zen. Beharra ikusiz gero, hitz horiek arbelean idatzi, txalokatu, silabetan zatitu eta guztion artean irakurri berriro.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

72

57. jarduera BERTSOA: LAGUNTASUNA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

2.5.1 Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 52. orrialdea

AZALPENA

• Oporretara joateko prestatzen ari garen une honetan, gelakide eta lagun izan diren haurren artean bakoitzaren alde onak adierazteko proposatuko diegu.

• Gelako haur guztiak beren lagunen laudorioak entzun ondoren, haur bakoitzari entzundakoari buruzko sentipenak adierazteko aukera emango diogu: zer izan den gehien gustatu zaiona, zer gutxien, zer sentitzen duen entzundakoa jaso ondoren…

• Irakasleak adi egon beharko zarete haur konkretu batzuei beste haurrek zer esaten dieten jasotzeko eta beste mezu batzuk bidaltzen saiatzeko. Adibidez, egon daiteke haurren bat, lagunen eta irakaslearen arreta deitzeagatik beti tontakeriak egiten ibiltzen dena gelan, eta beste haurrek, “oso jatorra zara zurekin barre asko egiten dugulako” edo antzekoren bat esanez jarrera hori indartzea. Horrelako kasuetan zuen parte hartzea ezinbestekoa da haur horri beste mezu batzuk emateko edota puntutxoa jartzeko: Jakina, .....k batzuetan tontakeriak egiten ditu guri barre eginarazteko eta maitatua sentitzeko, baina nik uste dut hori egin gabe ere denok maitatuko dugula. Ez al duzue uste?

• Lan-koadernoa irekiko dugu 52. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, bertsoak osatzeko hitzak eta bertsoa. Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioak aterako dituzte.

• Irakasleak bertsozale.com web-orrian edo liburu digitalean, bertso doinutegian lan-koadernoan azaltzen diren doinuetako bat bilatuko du eta haurrei musika bi edo hiru aldiz entzuteko esango die.

• Ondoren, irakasleak bertsoa aurkeztuko die ikasleei (arbelean edo proiektatuta arbel digitalean). Irakasleak bertsoa abestuko du, oraindik zehaztu gabe dauden oinak ahopekatuz.

• Gero, berriz abestuko du, ahoskatzen ari den zatia eskuekin seinalatuz. • Haurrekin batera, bitan edo hirutan abestuko du (nahi bada, zatikatuz). • Orain, laukian dauden oinak aztertuko ditugu. Zer dute berdina? Grafia-fonema erlazioan jarriko dugu indarra. • Bertsoari poltsan dauden oinak jarriko dizkiogu. Kontraesanak sortzeko, hutsuneari ez dagokion oina kokatzean zer

gertatzen den ikusiko dugu. • Banaka eta ondoren egindako lana ondoko lagunarekin egiaztatuz, bertsoa osatuko dute. • Esanahiari erreparatuko diogu: Zer dio bertsoak? • Bukatzeko, irakaslea guztiok ditugun gauza onez mintzatuko da, bertsotan azaldutako ideien garrantzia azpimarratzeko. • Gogoratu, CD-ROMean idazketa-tailerra daukagula eta, testuak idazteko txantiloi politak aurki ditzakegula. Hori baliatuta,

bertsoak, abestiak, zein olerkiak, ordenagailuz garbira pasatzeko aukera daukagu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

73

58. jarduera ENTZUNALDIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

2.3 Giza gorputzaren ezagutzatik ondorioztatzen diren, higiene, elikadura, jarduera fisikoa, atseden eta segurtasun ohiturekin nork bere burua zaintzeko bat eginez jokatzea; norbanakoaren aukerak eta mugak ezagutuz, eta kideen arteko ezberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak, nortasuna eta abar) onartuz eta errespetatuz, bereizkeriarik gabe.

3.1 Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

2.3.4 Emozioak eta sentimenduak (amorrua, beldurra, poza, tristura, asperdura…) identifikatzen ditu, eta aurrera egiten saiatzen da bizikidetzarako arazo diren horien kontrolean.

3.1.9 Entzuketetan eta beste hainbat musika-emanalditan izan beharreko jokabideak ezagutzen eta errespetatzen ditu.

3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo narrazioen euskarri izateko.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Jardueren CDan, 39. pista eta lan-koadernoko 54. orrialdea (marrazkia egiteko)

AZALPENA

Entzun behar dugun doinu musikala Aita Donostiaren Bat batian da. Pieza hori Uso zuria errazu abestiaren bidez ezagutzen dugu.

Liburu digitalean eta Txanela.neteko 8. unitateko 50. jardueran, Aita Donostiari buruzko aurkezpena aurkituko duzu. Aita Donostia (Jose Gonzalo Zulaika Arregi), konpositore gipuzkoarra (Donostia, 1886 - Lekaroz 1956). Lekarozen ikasi,

kaputxino sartu eta Iruñean apaiztu zen. Lekarozko irakasle zela musika-ikasketak egin zituen eta 1918-56 bitartean musika-konposizio asko egin zituen. Musika-ikertzailea izan zen eta herri-kantak (Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak) aztertu eta bildu zituen; horren ondorio izan zen Gure Abendaren Ereserkiak bilduma (499 abesti eta 24 melodia). Euskaltzain urgazlea eta Europako zenbait musika-erakundetako kide izan zen.

• Hasteko, beti bezala, gure konpositoreen txokoa martxan jarriko dugu, aurre-ezagutzak aktibatuz eta hizkuntza-funtzio batzuk martxan jarriz. Obraren izenburua eta konpositorearen biografia irakurtzeaz gain horien inguruko elkarrizketa izango dugu. Bukatzean, bai biografia eta baita argazkia ere txokoan kokatuko ditugu.

• Bisualizazioa. Ikasturtearen bukaera dela eta ikasturtean zehar bi minutuko bidaia bat egitea proposatuko diegu haurrei. Horretarako, lurrean etzanda eta begiak itxita jartzeko eskatuko diegu. Bidaia hori egiteko gidoiaren proposamen bat hau izan liteke:

- Gogoratzen al duzu zer sentitu zenuen ikasturte berria hastean, gela berrian sartzean? Beldurra, kuriositatea, poztasuna...

- Gogoratzen al duzu nolakoa zinen orduan? Zertan uste duzu aldatu zarela? - Gogoratzen al duzu lehen egiten ez zenekien zerbait eta aurten ikasi duzuna? Zer? Beste zerbait? - Eta gelako lagunak? Zer moduz moldatu zara haiekin? - Ikasturtea bukatzen ari da, laster agur esango diogu elkarri. Zer sentitzen duzu? Pentsatu hitz bat ikasturte bukaera

honetan nola sentitzen zaren adierazten duena. - Bukatzeko, eta musika amaitzen den bitartean, zer esango zenioke ikasturtea bukatzen ari delako tristura sentitzen

duen lagun bati? • Erreferentzi gisa, galdera bakoitzari 20 segundo emanez gero, goian proposatu dizuegun gidoia musikaren iraupenarekin

bat etorriko zaizue. • Berbalizazio-hausnarketa. Musika bukatzean, bidaiaren galderen inguruko taldeko elkarrizketa bat bultzatuko dugu, haur

bakoitzak zer sentitu duen, zer hitz aukeratu duen edota triste dagoen lagunari zer esango liokeen adierazteko. • Bukatzeko, lan-koadernoaren azken orrialdean, ikasturte bukaera dela eta, sentimenduei buruzko marrazkia egiteko eta,

sentimendu hori idatziz definitzeko proposatuko diegu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

74

59. jarduera IKASTURTEAREN BALORAZIOA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

2.5 Gizakion zenbait adierazpen kultural hautematea, denboran zehar gizonek eta emakumeek batera egindako ekarpenen ondorio den aniztasun eta aberastasun kulturala balioetsiz.

2.9 Fenomenoen, behaketen edo bizitza natural zein sozialeko elementuen zein gertakarien inguruko informazioa biltzea eta galdera egokiak egitea, bere hurbileko inguruan behaketa sistematikoa eginez eta zenbait tresna eta erregistro argi erabiliz.

4.4 Hainbat testuingurutan, proposamen jakin baten arabera, prozesuan egindako ikasbideaz jabetzen da. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 2.5.1 Gelako kideen arteko harremanetan parte hartzen du. 2.9.2 Erregistroak egiten ditu; grafiko errazak, krokis sinpleak egin eta interpretatzen ditu. 4.4.2 Aprendizaia prozesuaren hainbat uneetan egindako lanak era gidatuan eta elkarlanean alderatuz, aurrerapena

balioesteko gai da. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka edo talde txikian

MATERIALA Proiektuetako argazkiak edo bideoak eta liburuko 26-27 orrialdeak

AZALPENA

Ikasturtea bukatzen ari da eta balorazio txiki bat egitera bultzatu nahi ditugu haurrak. Ikasleek euren ikuspegitik, aurrerapenak, ikasitakoak, hutsuneak... baloratu eta adieraziko dituzte.

• Sintesi-jarduera da, hau da, egindako lana balioesteko proposatzen den jarduera. Hainbat alderdi dira unitate honetan balioestekoak:

- Aurten ikasitakoak: gogoa, gozamena, zailtasunak, ongi egindakoak, hobetu beharrekoak... (26. orrialdeko lehenengo bi galderak).

- Harremanak, bai gelako kideekin bai irakaslearekin (26-27. orrialdeetako 3., 4. eta 5. galderak). - Urtean zehar aurrera eramandako proiektuak (27. orrialdeko grafikoa). - Liburuan adierazita ez badago ere, ikastolaren inguruko komunikazioetan eta eremuetan gertatzen diren pertsonen

arteko harremanetan euskaren erabilerari buruzko hausnarketa, balorazioa eta konpromisoak hartzea ere bultzatuko dugu.

Liburuan dagoen galderen ordenarekin bat ez badator ere, balorazioa egiteko ikasleentzat esanguratsuagoa izan daitekeen honako bide honi jarraitzea proposatzen dizuegu:

• Lehenengo, proiektuak aztertuko ditugu, ikasleek erraz gogoratuko dituzten esperientziak direlako. Horretarako, argazkiak edo bideoak prest edukitzea komeni da. Argazkiak ikusten ditugun bitartean, orduan egindakoa gogora ekarri eta ikasleek gai bakoitza puntuatzeko grafikoa osatuko dute.

• Grafikoak bukatu ondoren, ikasturtearen ikuspegi orokorra izango dute eta, orduan, Maddalenekin eta Ferminekin komikien bitartez bizi izandako abenturak gogora ekarriko ditugu. Orain bai, erantzun ahal izango diote lehenengo galderari (Zer moduz pasa duzu gurekin?). Minutu batzuk bakarka pentsatzeko aukera eman ondoren, erronda bat irekiko dugu, bakoitzak, labur, zer pentsatu duen esateko.

• Bigarren galderari erantzuteko (Zer iruditzen zaizu, asko ala gutxi ikasi duzula?), ikasturtearen hasieran idatzitako testuren bat, adibidez, oporretako argazkiaren azpian idatzi zuten oporrei buruzko argazki-oina eta ikasturtearen bukaeran idatzitako beste bat, adibidez, naturaren aldizkarian idatzitako azalpen testuren bat, aurrean izatea komeni da. Testuak behatu eta konparatuko ditugu (kodearen erabilera, letra mota, testuaren luzera, puntuazio-marken erabilera…) eta ikasle bakoitzak bere balorazioa egingo du. Ondoren, erronda bat irekiko dugu, bakoitzak, labur, zer pentsatu duen esateko aukera eskainiz.

• Azkeneko galderak, ikasleen arteko eta ikasleen eta irakaslearen arteko harremanei dagozkienak, ikasleekin banan-banan edo talde txikian egitea proposatzen dizuegu. Jasoko duzuen informazioa gelako soziograma osatzeko balia dezakezue. Izan ere, harremanei buruzko galderak talde handian eginez gero, adin horretako ikasleek elkarri esaten dizkioten erantzunak, banakakoen erantzunak baldintza ditzakete, eta soziogramaren emaitzak desitxuratu.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

75

60. jarduera AGURRA: MEZU SEKRETUA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 53. orrialdea eta ikasleek mezu sekretua osatzeko zatiak,dagokien tokian jar ditzaten

AZALPENA

Pieza bakoitza dagokion lekuan jartzerakoan, Maddalen, Fermin, Urdintxoren eta Poxen agurra aurkituko dute haurrek. Hura irakurtzea izango da gure erronka.

• Denok argibideak isilean irakurriko ditugu. Ondoren, irakurle on batek argibideak ozen irakurriko ditu eta esanahiari erreparatuko diogu: Zer egin behar dugu?

• Barrenean dagoen mezua osatzeko, goiko zatien edo piezen kopia emango die irakasleak ikasleei. Ikasleek zati horiek moztu eta taulan behar bezala kokatuko dituzte, dagoeneko jarritako letrak eta laukien koloreetan arreta jarrita.

• Azkenik, banaka, mezu sekretua irakurriko dute. • Esanahiari erreparatuko diogu: Zer dio mezuak?

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

76

61. jarduera IPUINA: ON JOSEPE INVENTATOREK OPORRAK BEHAR DITU

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.1 Ahozko azalpen sinple eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak).

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.1.1 Azalpena arretaz entzuten du. 1.1.4 Entzundako testu baten oinarrizko ideia batzuk gogoratzen ditu eta ahoz adierazten ditu haiei buruzko galdera

zuzenei erantzunez. 1.3.2 Berak esandakoari buruzko galderei erantzuten die (azalpen zehatza, beste informazioak…). 1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa

adierazten du eta aktiboki parte hartzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa,

liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du. 3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo narrazioen euskarri

izateko. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Irakurgaiak 100-103 orrialdeak, liburuko 31. orrialdea

AZALPENA Mitxel Muruak idatzitako ipuina irakasleak ikasleei irakurriko die. Ipuina lau zatitan banatu dugu eta zati bakoitzarekin lotuta, ikasleei

hainbat galdera egitea proposatzen dizuegu, gertatuko denaren inguruko hipotesiak egin ditzaten. Galdera horiek, jakina, irakasleak ikasleen interesen eta erantzunen arabera, egokitu, baztertu edo berriak asmatu beharko ditu. Irakaslea aulki batean eseriko da, gelako liburutegiaren aurrean, eta ikasle guztiak berari begira lurrean eseriko dira.

IRAKURTZEN HASI AURRETIK • Ipuina irakurtzen hasi aurretik, izenburuari erreparatuko diogu: Zergatik beharko ditu oporrak On Josepek? Zer egingo du

oporretan On Josepek? Nora joango ote da? • Ikasleen hipotesiak entzun ondoren, irakaslea ipuina lasai eta ozenki, taldeari irakurtzen hasiko zaio.

IRAKURRI BITARTEAN • Lehenengo zatia irakurri ondoren, ikasleei irakurritakoaren inguruan hipotesiak egiteko, hainbat galdera egingo dizkiegu:

- Zuek sentitu al zarete inoiz On Josepe bezala? Zer sentitu zenuten? Lana egiteko gogorik eta indarrik ez badugu eta oporretara joateko aukera ez badugu, zer egin dezakegu?

- Zein uste duzue biziko dela alaiago lagunetan eta irudimenean aberatsa dena edo dirutan aberatsa dena? Zergatik? Nora joango ote da On Josepe oporretara, dirurik ez badauka?

- Zer da irudimena? Nola bidaiatzen da irudimenarekin? Zuek bidaiatu al duzue inoiz irudimenarekin? Nola egiten da? Imajina ezazue oporretara joaten zaretela. Nora joango zinatekete?

IRAKURRI ONDOREN • Beste egun batean, talde handiko irakurketa egingo dugu. Ikasle bakoitzak liburua aurrean duela, ilustrazioari behatzeko

denbora-tarte bat emango diegu. Gero, testuaren gaineko hipotesiak egiteko eskatuko diegu eta, irakurketari ekin aurretik, horietako batzuk entzungo ditugu.

• Ondoren, denok elkarrekin testua irakurriko dugu. Irakurketa horretan pertsonaiak eta narratzailearen hitzak bana daitezke gelako ikasleen artean. Hau da, gelakideen mailaren arabera, taldea(k) antolatu eta haur bakoitzari rol edo zati bat emanez irakurriko dute talde txikian. Irakurketa pertsonaia edo zati bera irakurriko duten ikasleak elkarrekin edo norberak etxean saioak egin edo irakurri ondoren egin daiteke.

• Bukatzeko, kodearen gaineko hausnarketa egiteko jolas moduko galderak egingo dizkiegu ikasleei; adibidez: Zenbat aldiz azaltzen da protagonistaren izena? Ba al dago letra berarekin hasten den beste hitzik? Zein da zati honetan dagoen hitzik luzeena? Eta motzena?

• Eranskinetan aurkituko duzue ipuinaren ulermen orokorraren inguruko galdetegia. Irakasleak galderak banan-banan ozenki irakurriz bidera dezake hori, eta ikasleei, bakarka edo talde txikian hartuz gero, ahoz eska dakieke erantzuna.

• Liburua irekiko dugu 31. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian liburuko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: globoa, argibidea, informazio ikurra, marrazkia egiteko laukia...

• On Joseperi etorri zitzaion ideia kontuan hartuta, haurrei, oporretara joateko amesten duten tokia marrazteko eskatuko diegu. • Marrazkia bukatu ondoren, haur guztiek txandaka hainbat egunetan, beren marrazkiaren berri emango dute. Irakasleak galderak

eginez lagunduko dio haur bakoitzari ahalik eta deskribapen osatuena eta informazio gehiena eman dezan. (Zer toki den, zer dagoen bertan, zergatik aukeratu duen toki hori...).

 HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

77

62. jarduera LASTER OPORRAK ABESTIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.3 Hezkuntza-testuinguruan gertatzen diren ohiko egoeretan elkarrizketan aritzea, sentimenduak, esperientziak, ideiak eta ezagutzak azalduz.

3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.3.1 Berez parte hartzen du, gaiari buruzko ekarpenak (ikuspuntuak, ideiak, sentimenduak, ezagutzak) egiteko. 3.2.2 Abesti errazak aho batez interpretatzen ditu eta buruz ikasten ditu.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handia

MATERIALA Abestien CDa, 45. pista

AZALPENA

Oporrekin jarraituz, Laster oporrak abestia ikasiko ditugu. • Lehenik eta behin CDa (edo liburu digitala) jarriko dugu, ikasleek abestia entzun dezaten. • Irakasleak galdetuko die ea abestia ikasi nahi duten. Erantzuna baiezkoa izango delakoan, musikarik gabe ikasleek hitzak esaldiz

esaldi errepikatuko dituzte. Horren ostean, berriro errepikatuko dituzte esaldiak musikarekin. Esaldiak keinu jakin batekin lotuz gero, dantza polit bat egin genezake. Horrela, hitzak hobeto gogoratuko dituzte.

• Ikasi berri dugun abestia aitzakia hartuta, oporrei buruzko elkarrizketa bultzatuko dugu haurren artean: nora joaten diren, norekin igarotzen dituzten, aurten nora joan behar duten, nola joaten diren (garraioak), zer gustatzen zaien gehien egitea oporretan, zer gutxien, ea ikastolako lagunak faltan botatzen dituzten edo ez...

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

63. jarduera LETRA ZOPA: MUNDUKO HERRIALDEAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta binaka

MATERIALA Lan-koadernoko 50. orrialdea

AZALPENA Oporretara leku eta herrialde askotara joan gaitezke, letra-zopa honetan munduko hamar herriren izenak aurkitu beharko dituzte

haurrek. • Ezertan hasi aurretik, haurrei binaka jartzeko eta orrialdeari behatzeko eskatuko diegu. • Ondoren, talde handian, elkarrizketatxoa bultzatuko dugu:

- Zer egin beharko dugu hemen? Zeren izenak bilatu beharko ditugu letra-zopan? Begiratu ondo-ondo orrialde barrenean dauden izenei, ezagutzen al ditugu?

• Irakasleak agindua irakurriko du zeregina argitzeko eta, ondoren, banan-banan guztion artean herrialdeen izenak irakurriko ditugu.

• Gero, munduko mapan kokatuko ditugu, herrialde bakoitzari buruzko gogoeta xume bat eginez: gertu edo urruti dauden, hara iristeko erabili daitezkeen garraioak, hitz egiten duten hizkuntza…

• Beraiek ezagutzen dituzten beste herrialde batzuk ere mapan kokatuko ditugu. • Lan-koadernoan berdin bukatzen direnak kolore berarekin margotuko ditugu. Nahi izanez gero, berdin bukatzen diren beste

batzuk izenda ditzakegu. • Zutabeak eta lerroak zer diren gogoratu ondoren, hitzak bilatzeko estrategiak partekatuko ditugu. • Ikasleak binaka jarriko ditugu, baina norberak bere fitxa izango du. Horrela, elkarri lagunduz izenak aurkitu beharko dituzte. • Letra-zopa gehiago nahi badituzue, CD-ROMeko sotora joan, baina jolasa aktibatzeko gogoratu lehenago hainbat jarduera egin

beharko dituzuela.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

78

64. jarduera OLERKIA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.7 Irakurketa helburuari erantzuteko informazio aurkitzea eta aukeratzea, eskueran jarritako informazio-iturriak erabiliz.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.7.2 Testu bati buruzko galderei erantzuteko eskaintzen zaizkion hainbat erantzunen artean zuzena aukeratzen du. 1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa,

liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handia

MATERIALA Liburuko 30. orrialdea eta lan-koadernoko 48. orrialdea

AZALPENA

Oporrak direla eta Euskal Herriko hiriburuak eta garraioak aipatzen Joxan Ormazabalen olerkia irakurriko dugu. • Talde handian liburuko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: globoa,

olerkia, marrazkiak, argibideak eta olerkia. • Olerkia irakurri aurretik, ikasleak prestatu behar ditugu aurre-ezagutzak aktibatzeko eta zailtasunei aurre egiteko.

Ilustrazioei arretaz begiratzeko eskatuko diegu ikasleei, eta olerkiaren gaia zein izango ote den galdetuko diegu. Irakasleak hitz hori arbelean idatziko du.

• Euskal Herriko mapa bat gelara eraman eta olerkiak aipatzen digun ibilbidea seinalatuko dugu. Irakasleak olerkian azalduko diren hirien izenak arbelean idatziko ditu. Ikasleek hitz horiek (Gasteiza, Bilboraino, Donostiara, Baionaraino, Garaziko hirira eta Maulera) beren liburuetan azpimarratuko dituzte eta guztion artean irakurriko dituzue.

• Ikasleei hiri batetik bestera nola joan gaitezkeen galdetuko diegu, eta irakasleak erantzunak arbelean idatziz jasoko ditu. • Ikasleei isilik eta bakarka testua behatzeko/irakurtzeko aukera emango diegu. Ondoren, irakasleak irakurriko die olerkia

eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzeko, ezagutzen edo gogoratzen dituzten hitzak. Gelako irakurle on batek/batzuk ere testua irakur dezakete, besteek entzuteko.

• Berriz ere, Euskal Herriko mapari helduko diogu. Hiri batetik bestera joateko olerkiak aipatzen dituen erak mapan irudikatuko ditugu, liburuan nola joan adierazten dituzten hitzak azpimarratu (hanketako minez, autostop eginez, hegazkinez, traktorez, trenean eta autobusean) eta ikasleek hasieran egin dituzten hipotesiekin alderatuko ditugu.

• Testua irakurri ondoren, olerkiak aukera ematen digu, kodearen behaketa zehatza egiteko, errimei behatuz, berdin bukatzen diren hitzen zerrendak eginez edo hitz zehatzak bilatuz.

• Irakasleak olerkia arbelean idatziko du edo proiektatuko du. Irakasleak hitz bat ezabatuko du eta ikasleek hitz hori zein den igarri beharko dute. Ondoren, irakasleak beste hainbat hitz ezabatuz prozesu berari jarraituko dio, ikasleek olerkia ia-ia buruz ikasten duten arte.

LAN KOADERNOA Liburuan irakurritako olerkia aurrean dutela, lan-koadernoko fitxa honetan agertzen den hieroglifikoa asmatu eta galderei

erantzungo diete haurrek. Ariketa hori ikasleek bakarka egin dezakete, baldin eta liburuko 30. orrialdeko olerkia ondo ezagutzen badute, hau da, baldin eta ikasleek testua ulertzeko eta informazio zehatza aurkitzeko aurrez nahikoa lana egin badugu.

• Lan-koadernoa irekiko dugu 48. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, hieroglifikoa, galderak, erantzuteko marrak… Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioak aterako dituzte.

• Ikasleei lan-koadernoko galderen erantzunak liburuan aurkituko dituztela esango diegu. Horretarako, isilik, poliki eta arreta handiz irakurriko dute testua.

• Ikasleek bakarka egingo dute lana eta binaka egiaztatuko dituzte erantzunak. • Bukatzeko, ikasle bati galdetuko diogu bere erantzunaz. Ados ez dagoen beste bati zein aukeratu duen galdetuko diogu.

Bi ikasle horien artean eztabaida sortzen saiatuko gara. Ikasle bakoitzak bere aukeraketarako arrazoiak eman beharko ditu. Erantzun egokia zein den erabaki ondoren, prozedura berari jarraituko diogu gainerako galderekin.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

79

65. jarduera GARRAIOAK

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta banaka

MATERIALA Lan-koadernoko 49. orrialdea

AZALPENA

• Irakasleak ikasleei oporretara joateko ezagutzen dituzten garraioak izendatzeko eskatuko die. Irakasleak berak edo ikasle batek idazkari lanetan, ikasleek aipatzen dituzten garraioen izenak arbelean, hiru zutabetan (airean, lehorrean eta uretan dabiltzanak) idatziko ditu.

• Munduko mapan gure herria zein beheko galderetan azaltzen diren Donostia, Australia eta Amerika kokatuko ditugu. Ondoren, toki bakoitzera iristeko erabili daitezkeen garraioak aipatuko ditugu.

• Beraiek ezagutzen dituzten beste herrialde batzuk ere mapan kokatuko ditugu eta haietara iristeko garraioak izendatuko ditugu. • Lan-koadernoa irekiko dugu 49. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik,

talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, garraioak sailkatzeko laukiak eta galderak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioak aterako dituzte. • Aurretik aipatutako urratsei ikasleek arretaz jarraitu badiete, ikasleek ariketak bakarka egin ditzaketela uste dugu. Beraz,

denbora-tarte bat emango diegu isilean, multzoak osatu eta galderei erantzuteko. • Bukatzeko, ikasleak binaka jarriko dira, bakarka egindakoa lagun batekin egiaztatzeko.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

66. jarduera NORA JOAN DIRA LAGUN HAUEK OPORRETAN?

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK 1.5.1  Hizkuntza  idatziaren  unitate  sinpleen  behaketan,  analisian  eta  erreferentziekiko  erlazioak  ezartzean,  interesa  adierazten  du  eta  aktiboki  parte  hartzen  du. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Bakarka edo talde handian

MATERIALA Lan-koadernoko 51. orrialdea

AZALPENA Oporrei buruz ari garen sekuentzia honetan, lan-koadernoko orrialde honetan azaltzen diren pistei jarraituz, ikasleek haur bakoitza

oporretara nora joan den asmatu beharko du. Ariketa honen bidez, deskodifikazioa, oinarrizko hiztegiaren interpretazioa eta esaldi sinpleen ulermena beha daitezke.

• Lan-koadernoa irekiko dugu 51. orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi aurretik, talde handian lan-koadernoko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: argibideak, testuak, irudia eta galderak.

• Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aipatutako elementuen esanahia irakurri, argitu, landu eta ondorioak aterako dituzte. • Ikasleek bakarka lan egin behar badute, galderei erantzuten hasi aurretik, lan hau egiteko prozedura talde handian gogoratzea

komeni da: marrazkiei arretaz behatu, esaldiak irakurri eta hitz gakoa biribildu, esaldiak eta haurrak lotu marra edo zenbaki baten bidez eta galderei erantzun.

• Ikasleek talde handian lan egin behar badute, hitz gurutzatuak osatzeko honako urrats hauek egin daitezke: 1. Lanean hasteko, haurren marrazkien izenak goiko koadroan dauden esaldiekin erlazioan jarri beharko ditugu. Beraz,

marrazkietatik edota esaldietatik has gaitezke. Marrazkietatik hasiz gero, lehenbizi, bakarka, izenak irakurtzen saiatuko dira. Kodea behatzeaz gain, zerekin lotuko lituzketen galdetu ikasleei (Maddi Iruñera, Jokin mendira…).

2. Gero, talde handian, lan-koadernoko esaldiak irakurriko ditugu, hitz gakoak biribilduz. Lehenbizi banaka, eta gero ondoko lagunarekin egiaztatuz, esaldiari dagokion haurra aurkituko dute, eta marra baten bidez lotuko dituzte.

3. Prozeduraren aurreko urratsei jarraituko diegu lau esaldiekin. 4. Azkenik, marrei erreparatuz, galderei erantzungo diete bakarka.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…  

80

67. jarduera OLERKIA: HELIAUTOTRENBUSKIN

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA MATERIALA Irakurgaiak 104. orrialdea eta abestien CDa, 47. pista

AZALPENA

Gertu izango diren oporrak direla eta, oporretara nola joaten gara pentsatzen hasteko eta literaturaz gozatzeko olerkia/abestia irakurriko dugu. Joxan Ormazabalen oso ezaguna den olerkia irakurri ondoren, egileak egin duen moduan, garraio motak asmatzera jolas dezakegu:

• Olerkia irakurri aurretik ikasleak prestatu behar ditugu aurre-ezagutzak aktibatzeko eta zailtasunei aurre egiteko. Ilustrazioei arretaz begiratzeko eskatuko diegu eta olerkiaren gaia zein izango ote den galdetuko diegu. Irakasleak hitz hori arbelean idatziko du.

• Orrialdean azaltzen diren marrazkiei begira, olerkian aurkituko dituzten hitzak asmatzera jolastuko gara. • Ikasleei isilik eta bakarka testua behatzeko/irakurtzeko aukera emango diegu. Irakurtzen hasi aurretik, ikasleei esango

diegu helburua ez dela informazio zehatza aurkitzea, baizik eta testuaren zentzuaz jabetzea, abestiak zer esaten digun ulertzea. Ondoren, irakasleak irakurriko die olerkia eta haurrak animatuko ditu berarekin batera irakurtzera, ezagutzen edo gogoratzen dituzten hitzak. Gelako irakurle on batek/batzuk testua irakur dezakete, besteek entzuteko.

• CDa jarriko dugu, ikasleek abestia entzuteko. Irakasleak galdetuko die ea abestia ikasi/abestu nahi duten. Erantzuna baiezkoa izango delakoan, musikarik gabe ikasleek hitzak esaldiz esaldi errepikatuko dituzte. Horren ostean, berriro errepikatuko dituzte esaldiak musikarekin. Esaldiak keinu jakin batekin lotuz, hitzak hobeto gogoratuko dituzte.

• Abestia ikasi ondoren, liburuan berriz irakurriko dugu. • Bukatzeko, garraio motak asmatzera jolas dezakegu: itsastren, bizikoptero…

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

81

68. jarduera MEANS OF TRANSPORT BOARD GAME ZIKLOKO HELBURUA(K) To participate actively in oral activities. ( Eleanitz project, Hocus and Lotus materials, teachers guide) EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Gives personal information in classroom conversations Understands and follows instructions. Produces language appropriate to supplementary activities Interacts in a simple way playing a game.

(Eleanitz project, Hocus and Lotus materials, teachers guide) METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Big group first and then in groups of four

MATERIALA Book 28-29, an already made dice, models of the dice and counters.

AZALPENA In the previous activities we have been working on holidays and means of transport. Now we are going to learn how to play a board

game related to these issues. • Remind the pupils that Reddy is very happy because he is going away on holiday. Ask them where they are going and how. • Elicit from the pupils or teach them the vocabulary they need to tell you how they are going on holidays.

- So you are going to Menorca, are you? And how are you going to get there? By plane. O.K. - And you are going to Asturias, are you? And how are you going to get there?, by train, by car, by bus. - And you are going to stay here, are you? How are you going to get around? On foot, by bike.

• Repeat and make the pupils repeat the names of the means of transport, using gestures or flashcards. - On foot, by bike, by bus, by car, by train, by plane.

• Tell them that they are going to learn how to play a new game and show them the board. - Reddy says “Hooray! It’s the holidays. Let’s go to the beach”. So we have to start at the school and throw a special dice to get

to the beach. - Look at the dice. We need to make one for each group. Let’s all make one. Then you can play whenever you want.

• Show them an already made dice and the template they need to make the dice. • Elicit from the pupils or teach them the essential vocabulary they need for the activity they are going to do.

- We need a template of the dice, scissors and glue. - First, cut out the model of the dice. Then, put glue on the flaps. Finally, stick them down to make a cube.

• Make different pupils responsible for the different materials. Every time the others need something they have to go to the relevant monitor and ask for what they need. Exemplify, taking a person, going with them and bringing all the scissors to their desk. Take another pupil, go with them to the scissors monitor and role-play the dialogue they need. When the session finishes each monitor must collect all the items they are in charge of and make sure everthing is in order.

• When they all finish show them the board again and teach them how to play. - Now how do we play? - We can play in groups of 4. We each need a counter. We put them here at the start, on ‘School’. - The first person throws the dice. It’s ‘the bus’. So I look at this chart. How many squares can I move with the bus? Three. So

you must say “By bus, I move three squares” One, two, three. What does it say here? ‘Short cut’. Good I have found a fast route, a quick way. Look I can move to this square.

- Now the second person throws the dice. It’s the ‘car’. So he looks at the table. How many squares can he move? Four. So you must say “By car I move four squares” One, two, three, four. Oh Oh What’s this? Let’s look at the chart. ‘Traffic jam’. Oh dear, too much traffic. So if you throw the ‘car’ or the ‘bus’ and you land on ‘traffic jam’, you miss a turn.

- Let’s look at the chart. You miss a turn if you throw the ‘foot’ or the ‘bike’ and land on ‘tired’. You miss a turn if you throw the ‘bus’ or the ‘car’ and land on ‘traffic jam’. And you miss a turn if you throw the ‘train’ or the ‘plane’ and land on ‘delayed’. Yes, you have to wait in the station or the airport a long time.

- O.K. Are you ready to play? Let’s just practise the sentences. • On foot, I move one square • By bike, I move two squares • By bus, I move three squares • By car, I move four squares • By train, I move five squares • By plane, I move six squares. • Traffic jam! Miss a turn. • Tired! Miss a turn. • Delayed! Miss a turn. • Don’t forget the ‘Short cuts’ and look out for the ‘crash’. If you land on ‘CRASH!’, you have to go back to the start,

back to school! • O.K. Off you go.

Volunteers can take it in turns to throw the dice and move the counter around the board following the instructions in the table Once they get an idea of the game, not before, leave them to play in groups of 4.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

82

69. jarduera CURRO SE VA DE VACACIONES

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.1 Ahozko azalpen sinple eta kontestualizatuen esanahi orokorra identifikatzea (ezagutzekin, bizipenekin eta interesekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak).

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.1.2 Testuaren ulermen orokorrerako oinarrizko hizkuntza-elementuen esanahia interpretatzen du (lexikoa, lokuzioak…).

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian eta talde txikian

MATERIALA

AZALPENA

Como las vacaciones de verano están cerca, os proponemos leer una poesía sobre el tema y hacer un dibujo y una pequeña exposición oral, acerca de lo que a los alumnos les gusta hacer en vacaciones.

• Los alumnos estarán sentados en circulo cuando el conserje, la secretaria, otro profesor… llame a la puerta de clase para entregar una carta dirigida a nuestro grupo.

• El profesor leerá la dirección y el nombre de la persona a quien va dirigida la carta, para asegurarse de que es para nosotros y preguntará a sus alumnos cómo averiguar quién nos la envia. Tal vez algún alumno voluntario quiera leer el remitente.

• El profesor pedirá a sus alumnos que hagan hipótesis sobre el mensaje de la carta ¿Qué querrá decirnos Curro? • A continuación el profesor o algún alumno(s) leerán la carta, aclarando poco a poco y entre todos su significado.

Mis querido amigos:

Ha llegado el momento de despedirnos hasta después de vacaciones. ¡Qué bien os lo vais a pasar! ¡Qué penita me da despedirme de vosotr@s! Es que no he conocido ningún grupo tan majo, tan simpático, tan alegre, tan trabajador, tan-tan-tan... Pero bueno, el curso que viene seguiré visitándoos y lo pasaremos muy bien.

Vayamos al grano ¿Qué solemos hacer en vacaciones? ¿A dónde solemos ir? ¿Con quién? Escuchad esta poesía a ver si os da ideas:

Estas vacaciones

no pienso parar: del monte a la playa,

del río, al mar.

El lunes, pescando;

el martes a nadar; el miércoles danza;

el jueves a saltar;

el viernes escalada;

el sábado a bucear; el domingo descansando...

y el lunes, vuelta a empezar.

Estas vacaciones...

¡Cómo lo voy a pasar! Del monte a la playa,

del río, al mar.

• El profesor copirá/proyectará el texto en la pizarra y algún alumno voluntario se la leerá al grupo. • A continuación buscaremos en la poesía las palabras que nos indiquen los planes que tiene Curro para el verano: pescar,

nadar, danzar, saltar, escalar, bucear, descansar… • Después haremos un listado en la pizarra con las cosas que los alumnos suelen hacer durante las vacaciones: viajar, ir

de campamento, jugar, comer helados, hacer manualidades… • El profesor comprobará primero si sus alumnos conocen el significado de las palabras escritas en la pizarra y después

propondrá el juego de las adivinanzas. El profesor explicará a sus alumnos que a través de gestos él o algún alumno escenificará una acción y los alumnos deberán adivinar de qué acción se trata.

• Después de realizar algunos ejemplos en grupo grande, los alumnos seguirán jugando en grupo pequeños (3-4 alumnos).

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

83

70. jarduera NUESTRA ACTIVIDAD FAVORITA EN VACACIONES

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.4 Eskolako jarduerekin zuzenean lotuta dauden egoeretan (egindako lanen aurkezpena, gertuko gertaeren eta esperientzien kontaketa, bizipenak…) ahozko aurkezpen sinpleak egitea eskainitako jarraibideen laguntzaz.

3.4 Arte plastikoak eta ikus-entzunezko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.4.2 Gutxieneko koherentziaz (denbora sekuentzia errespetatuz) adierazten ditu ideiak. 3.4.1 Marrazkiak, pinturak, collageak, liburukiak… egiten ditu, ideiak eta sentimenduak adierazteko edo narrazioen

euskarri izateko. METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Banaka

MATERIALA

AZALPENA

Siguiendo con el tema de las vacaciones, cada alumno elegirá su actividad favorita, la ilustrará a través de un dibujo y explicará a sus compañeros el porqué de su elección.

• En primer lugar el profesor escribirá en la pizarra la lista de actividades para las vacaciones que Curro mencionaba en su poesía, así como aquellas actividades que los alumnos propusieron.

• El profesor elegirá una de las actividades, hará su dibujo y explicará a sus alumnos qué le gusta hacer en verano y por qué.

“En vacaciones de verano me gusta mucho bañarme en el mar, porque el agua está templada. Yo nado en la playa de la Concha, voy al gabarrón, me tiro por el tobogán y salto desde el trampolín.”

• En grupo grande analizaremos el ejemplo del profesor para que cada alumno prepare su presentación oral. Dependiendo

de la capacidad comunicativa de vuestros alumnos en castellano, sus presentaciones seguirán el modelo del profesor o los alumnos podrán improvisar más y aportar más datos, dejando a un lado el modelo ofrecido.

• Los alumnos dibujaran su actividad favorita para las vacaciones y harán una pequeña explicación oral acerca de su ilustración. Mientras dibujan, el profesor comentará los dibujos con sus alumnos, preguntando qué actividad han elegido y por qué, al tiempo que solucionen las dudas que surgan en torno al uso de la lengua.

• Los alumnos presentarán sus dibujos al grupo y explicarán qué actividad les gusta hacer en vacaciones y por qué. En vez de hacer todas las exposiciones en un mismo día, cada día 3-4 alumnos harán su presentación. Dejaremos a los alumnos tímidos o con más dificultades con la lengua para el final y el profesor ayudará a aquellos que tengan dificultades para expresarse a través de preguntas.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

84

71. jarduera AGURRA

ZIKLOKO HELBURUA(K)

1.5 Hizkuntza idatziaren oinarrizko unitateak (grafia, fonemak, hitzak, perpausak, paragrafoak…) deskodetzea eta esanahia zehatz eta azkar interpretatzea.

1.13 Literatura atseginerako iturri modura erabiltzea, baita sentsibilitate estetikoa garatzeko eta norberaren nortasuna (pertsonala, kulturala, soziala) eraikitzeko ere.

3.2 Musika bidez adieraztea (interpretazioa) eta sortzea. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.5.1 Hizkuntza idatziaren unitate sinpleen behaketan, analisian eta erreferentziekiko erlazioak ezartzean, interesa adierazten du eta aktiboki parte hartzen du.

1.13.1 Literaturaz gozatzea helburu duten jardueretan (ipuin, olerki, kanta eta abarren entzuketak, irakurketa-txokoa, liburutegia…) interesa agertzen du eta aktiboki parte hartzen du.

3.2.6 Mugimenduen, segida soinudunak dituzten joko motorren eta dantza errazen oinarrizko teknikak praktikatzen ditu.

METODOLOGIA

INTERAKZIO DIDAKTIKOA Talde handian

MATERIALA Liburuko 32. orrialdea

AZALPENA

Agurraren bertsoa doinuarekin ikas dezakegu. • Liburua irekiko dugu azken orrialdean. Minutu batzuk emango dizkiegu ikasleei orriari lasai behatzeko. Ezertan hasi

aurretik, talde handian liburuko orrialdearen behaketa bideratuko dugu, elementu bakoitzaren funtzioa azpimarratuz: bertsoak, pertsonaien argazkia eta globoak.

• Irakasleak bertsozale.com web-orrian edo liburu digitalean, bertso doinutegian Airetun txikitun, airetun laire (Haurrak ikas ezazue) bilatuko du eta haurrei musika bi edo hiru aldiz entzuteko esango die.

• Ondoren, bertsoa osorik, aurkeztuko die (arbelean edo proiektatuta arbel digitalean). Irakasleak bertsoa abestuko du. Gero, berriz abestuko du, ahoskatzen ari den zatia eskuekin seinalatuz.

• Haurrekin batera, bitan edo hirutan abestuko du (nahi bada, zatikatuz). • Esanahiari erreparatuko diogu: Zer dio bertsoak? • Bukatzeko, guztiok elkarrekin biribil bat osatuz eta eskutik helduta, bertsoa abestu eta dantzatuko duzue.

HAUSNARKETA. Lana nola bideratu den (nork egin duen): zailtasunak, egindakoaren balorazioa…

85

ERANSKINAK

4. jarduera: NATURAREN TXOKOA

Udaberri on, gure laguntzaile zintzoak:

Hemen gara berriz ere laguntza eske! Ez zineten dagoeneko aspertuko ezta? Lasai, ia-ia ikasturtea bukatu da eta… laster oporrak! Gainera, ziur gaude gure lantxo hauek berriro egiteko desiratzen izango zaretela iraila hasieran. Bi hilabete eta erdi gure berririk gabe izan ondoren.

Oraingoan, alferkeriak jota edo, ez goaz urrutira. Birraitonaren paper artean parke edo naturagune baten ikerketarako plana aurkitu dugu eta guk ere horixe bera ikertzea erabaki dugu. Beraz, parkeetan edota mendian aurki ditzakegun bizidunak (landare eta animaliak) eta bizigabeak (harriak, altzariak –aulkiak, zabuak, argiak…- eskulturak…) aztertzekotan gara. A! Natura, natura…

Beti bezala, gai honen inguruko edozer gauza baldin baduzue, lehenbailehen ikastolara bidaltzeko eskatu nahi dizuegu: hostoak, harriak, liburuak, posterrak, argazkiak, ipuinak, olerkiak…

Betiko moduan, txukun-txukun zainduko ditugu eta bueltan jasoko dituzue. Eta ez zaitezte kexa! Laster hartuko baititugu ondo merezitako “oporrak” eta!

Besarkada bat

Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Pox.

¿Qué tal estamos?

Ahhhhh! La primavera la sangre altera… y esta vez, hemos decidido no salir de viaje. ¿Hay cosa más bonita que la primavera? Hemos encontrado un manuscrito del bisabuelo de Maddalen donde parece que quería estudiar un parque natural o algo parecido y hemos pensado que sería interesante hacer de exploradores. Por ello hemos decidido quedarnos aquí. Pero no penséis que así os vais a librar de trabajar un poquito. ¡No os quejéis eh! Falta poco para terminar el curso y… ja, ja, ja nos tomaremos unas merecidas “vacaciones”.

Bueno, al grano. Nos gustaría que mandarais a la ikastola, libros, vídeos, posters… sobre la naturaleza (fauna, flora, paisaje…) y también si tenéis algo de información sobre parques, tanto naturales, como urbanos (planos, fotos…).

Cuidaremos de todo como de costumbre.

Nos despedimos con un florido abrazo.

Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Pox.

86

35. jarduera: SPEEDY THE SNAIL

87

45: jarduera: ERAKUSKETAREN INAUGURAZIORAKO ANTZERKIA

AHATE AMA: (deika) Ahate txuritxoak, non sartu zarete? Zatozte. Bainua hartzeko ordua heldu da eta.

AHATETXO 1: Ez, ez, ama, gaur ez naiz bainatuko.

AHATETXO 2: Ez, ez ama. Ezta pentsatu ere.

AHATETXO 3: Ez, ez eta ez ama. Bainua gaur? Ez, ez eta ez.

AHATE AMA: Eta zergatik ez?

HIRURAK: Hotz handia egiten duelako.

AHATE AMA: Hotza? Maiatzean gaude eta.

HIRURAK: Baina eguzkia ez da atera.

AHATE AMA: Egia da. E! Eguzki! Atera zaitez! Gure ahatetxoak hotzez daude.

EGUZKIA: Ezin dut. Ez al duzu nire aurrean zenbat laino dauden ikusten?

AHATE AMA: Bai, egia da. E, lagunok! Denok artean putz egingo dugu, ea lainoek alde egiten duten. Fuuuuuuuuu! Fuuuuuuuuuu! Fuuuuuuu!

EGUZKIA: (azaltzen da) Eskerrik asko. Hemen nago zuekin.

AHATETXOAK: Eta gu bainatu egingo gara. (urtegian sartzen dira abestuz)

88

50. jarduera

Ohar  garrantzitsua.  Jarduera  hau  egiterakoan  kode  idatziaren  garapenari  behatzea  ez  da  helburu,  testuen  funtzioa  eta  komunikazio-­‐asmoari  buruz   ikasleek  dakitenaz   jabetzea  baizik.  Ondorioz,  kodearen  garapenean  atzera  samar  dabiltzan  ikasleei  irakasleak  lagunduko  die  deskodifikazio  lanetan.  

Ireki  Irakurgaiak  1  liburua,  99  eta  100.  orrialdeetan.  Beha  iezaiezu  arretaz  bi  orrialde  horiei,  honako  galdera  hauei  erantzun  beharko  baitiezu.  

1.   Irakurgaietako  99.   orrialdeko   testuan,   goialdean,   hitz   hauek   agertzen  dira:  Martxoaren  20a.  Zer  adierazten  dute?  

a)  Eskutitza  idatzi  zen  eguna.  b)  Berria  agertu  zen  egunkariaren  eguna.  c)  Maddalen  eta  Ferminen  urtebetetze-­‐eguna.  

2.  Zein  da  99.  orrialdeko  testuaren  izenburua?  

 .................................................................................................................................................................................................    

 .................................................................................................................................................................................................    

3.  Zein  da  100.  orrialdeko  testuaren  izenburua?  

 .................................................................................................................................................................................................    

 .................................................................................................................................................................................................    

4.  Irakurri  arretaz  bi  izenburuak,  eta  esan  egia  ala  gezurra  diren  honako  esaldi  hauek:  

  EGIA   GEZURRA  

Bi  haurrek  denboraren  makinarekin  bidaiatu  dute.      

Bi  haur  oporretara  joan  dira.      

On  Josepe  Inventatore  historian  zehar  ibili  da.      

On  Josepe  Inventatore  oporrak  hartzeko  beharrean  dago.      

5.   Irakurgaietako  100.  orrialdeko   testua  hitz  hauekin  hasten  da:   “On   Josepe   Inventatore  pattal  zebilen  aspaldian,   ez   zeukan  gauzak  asmatzeko  ez   indarrik,   ez   gogorik.”   Zer  etorriko  da  hitz  horien  ondoren?  

a)  Oporrei  buruzko  kanta  bat.  b)  Nekearen  kontrako  janari  bat  prestatzeko  errezeta.  c)  On  Josepe  Inventatoreren  ipuin  bat.  

89

 61. jarduera.

Ohar  garrantzitsua.   Irakasleak,   ikasleei   ipuina   irakurri  ondoren,  ahozko   testuaren  ulermen  orokorraren   inguruko  galdetegi  hau  bidera  dezake.  Irakasleak  ipuinaren  zatia  eta  galderak  banan-­‐banan  ozenki  irakurriko  ditu  eta  ikasleei   erantzuna   idatziz   eskatuko   die.   Kodearen   garapenean   atzera   samar   dabiltzan   Ikasleak   irakasleak  bakarka  hartuko  ditu,  eta  ahoz  eskatuko  die  erantzuna.  

On  Josepe  Inventatore  pattal  zebilen  aspaldian,  ez  zeukan  gauzak  asmatzeko  ez  indarrik,  ez  gogorik.  Halakoetan  oporrak  hartzea  izaten  da  onena,  eta  horixe  egitea  erabaki  zuen  On  Josepek.  

1.  Zergatik  erabaki  zuen  On  Josepek  oporretara  joatea?  a)  Gauzak  asmatzeko  indarrik  gabe  eta  gogorik  gabe  zebilelako.  b)  Lagunekin  egon  nahi  zuelako.  c)  Dirurik  gabe  zegoelako.  

Lagunengana  joan  zen  eta  albistea  eman  zien:  –Oporretara  noa,  lagunok.  –Oporretara,  zu?  –harritu  ziren  lagunak.  Izan  ere,  On  Josepe  Inventatore  aberatsa  zen  lagunetan,  aberatsa  irudimenean,  aberatsa  gauza  askotan;  gauza  bakar  batena  zen  pobrea:  dirutan.  –Nora  joango  zara  dirurik  gabe?  –esaten  zioten  lagunek–.  Dirurik  gabe  ezingo  zara  inora  joan  oporretara.  

2.  Zergatik  ezin  zuen  oporretara  joan?  a)  Gauza  askotan  aberatsa  zelako.  b)  Ez  zeukalako  dirurik.  c)  Lagunek  ez  ziotelako  uzten.  

3.   Irakurgaietako  101.  orrialdeko  marrazkian,  On   Joseperen  buru  gainean  bonbila  bat  ageri  da.  Zer  esan  nahi  du  horrek?  

 .................................................................................................................................................................................................    

4.  Irakurri  101.  orrialdeko  ipuin  zatia  eta  erantzun:  Nola  lortu  zuen  bidaiatzea?  a)  Marrazkia  egin,  saldu  eta  dirua  lortu  zuen.  b)  Marrazkia  egin  eta  barrura  sartu  zen.  c)  Marrazkiak  egin  eta  egin,  lo  hartu  eta  amets  bat  izan  zuen.  

5.  Nork  pasatu  zituen  hamabost  egun  oporretan?  

 .................................................................................................................................................................................................    

6.  Zerbait  gustatzen  ez  zitzaionean  zer  egiten  zuen?  a)  Beste  marrazki  bat  egin  eta  han  sartzen  zen.  b)  Itsasoan  bainatzen  zen.  c)  Marrazkitik  atera,  borragoma  hartu,  eta  gustatzen  ez  zitzaiona  ezabatu  egiten  zuen.  

90

Marrazkitik  irten  zenean,  On  Josepe  erabat  indarberrituta  eta  lanerako  prest  zegoen.  Hala  ere,  kezka  bat  zuen...  

7.  Zer  esan  nahi  du  hor  “indarberritu”  hitzak?  a)  Atseden  hartuta  eta  lanerako  gogoz.  b)  Kezkatuta.  c)  Arropa  berriarekin.  

–Ez  daukazu  erremediorik,  On  Josepe  –errieta  egin  zion  bere  buruari–.  Oporretan  ere  ez  dakizu  lanik  egin  gabe  egoten.  Oso  asmakuntza  ederra  egin  duzu  orain  ere.  

8.  Nork  esaten  ditu  letrakera  lodiz  idatzitako  hitz  horiek?  a)  On  Joseperen  lagunek.  b)  On  Josepek  berak.  c)  Jenio  petraleko  atorrante  batek.  

9.  Zer  asmatu  zuen  On  Josepek?  a)  Indarberritzeko  errezeta.  b)  Oporretara  joateko  sistema  berria  eta  merkea.  c)  Lanik  egin  gabe  egoteko  modua.  

10.   Azaldu   ezazu   On   Josepek   oporretara   joateko   asmatu   zuen   sistema,   honako   galdera   hauei  erantzunez:  

Zer  behar  da?    ....................................................................................................................................................................    

 .................................................................................................................................................................................................    

Nola  bidaiatzen  da?    .........................................................................................................................................................    

 .................................................................................................................................................................................................    

 .................................................................................................................................................................................................    

Zer  egin  daiteke  zerbait  ez  gustatuz  gero?    ..............................................................................................................    