txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen...

8
txintx rri Buruntzaldea IKTko igerilari gazteak ederki txapelketetan 6 1104. zenbakia 2013-06-03 Lasarte-Oria txintxarri.info 4 ZABALETAKO JAIAK Zaparradek ezin izan dute Zabaletako festa hondatu Giro petrala izan da astebu- ruan Lasarte-Orian. Haizea, hotza eta euria batez ere bisi- tari izan diren arren, Zabale- tako bizilagunek festez gozatu ahal izan zuten programako ekintza gehienak aurrera era- manez. Haur, gazte zein hel- duek denek izan zuten ondo pasatzeko aukera. Kataluniako ahotsak Ama Brigitarren Komentuan.- Albokak 25. urteurreneko ospakizunekin jarraitu du asteburuan. Oraingo honetan Sant Esteve abes- batza kataluniarrak bisitatu du herria. Brigitarren komentua jendez bete zen Alboka eta Sant Esteve abesbatzen doinuez gozatu asmoz. Herriko taldeak kantatu zuen lehenengo bisitariei ongi-etorria emateko eta zilarrezko ezteien ospakizunetako errepertoriotik hiru kanta aukeratu eta maisuki interpretatu zituzten. Kataluniarrek berriz, hiru bloketan antolatu zuten euren emanaldia: lehen zatian XVI. mendeko polifonia profanoa landu zuten, bigarrenean munduko herri-musika eta musika tradi- zionala jorratu zituzten eta azkenik gaur egungo zein betiko kantu kataluniarrez osaturiko blokea eskaini zieten herritarrei. Besteak beste, “Senyor Sant Jordi”, “Boig per tu” eta “Com és el mar, mariner?” kantuak entzun ahal izan ziren larunbata arratsaldean. Publikoak txalo-zarta ozenaz agurtu zituen bi taldeak. 3 GREBA Greba deialdiak herrian eragina izan zuen Maiatzak 30ean Greba Oro- korra deitu zuten ELA eta LAB euskal sindikatuek. Herrian goizean pikete informatiboak ibili ziren eta arratsaldean berriz, manifestazioa egin zen herriko kaleetan barrena. Herrian lasaitasuna nagusitu zen eta asko izan ziren itxita- ko dendak. 5 ASTE BERDEA Ekintza bereziak elikagaiak oinarri hartuta Ekainaren 5ean, Ingurumena- ren nazioarteko eguna da. Aurten leloa Pentsatu, Elikatu, Aurreztu da eta helburua eli- kagaien hondakinak eta xahu- tzeak saihestea da. Horrela Lasarte-Oriako Udalak Aste Berdea antolatu du elikagaien zikloa ardatz. Ekintza bere- ziak gaur hasiko dira.

Transcript of txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen...

Page 1: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

txintx rri BuruntzaldeaIKTko igerilari

gazteakederki

txapelketetan

6

1104. zenbakia 2013-06-03 Lasarte-Oria txintxarri.info

4 ZABALETAKO JAIAK

Zaparradek ezin izandute Zabaletakofesta hondatuGiro petrala izan da astebu-ruan Lasarte-Orian. Haizea,hotza eta euria batez ere bisi-tari izan diren arren, Zabale-tako bizilagunek festez gozatuahal izan zuten programakoekintza gehienak aurrera era-manez. Haur, gazte zein hel-duek denek izan zuten ondopasatzeko aukera.

Kataluniako ahotsak Ama Brigitarren Komentuan.- Albokak 25. urteurreneko ospakizunekin jarraitu du asteburuan. Oraingo honetan Sant Esteve abes-batza kataluniarrak bisitatu du herria. Brigitarren komentua jendez bete zen Alboka eta Sant Esteve abesbatzen doinuez gozatu asmoz. Herriko taldeak kantatu zuenlehenengo bisitariei ongi-etorria emateko eta zilarrezko ezteien ospakizunetako errepertoriotik hiru kanta aukeratu eta maisuki interpretatu zituzten. Kataluniarrekberriz, hiru bloketan antolatu zuten euren emanaldia: lehen zatian XVI. mendeko polifonia profanoa landu zuten, bigarrenean munduko herri-musika eta musika tradi-zionala jorratu zituzten eta azkenik gaur egungo zein betiko kantu kataluniarrez osaturiko blokea eskaini zieten herritarrei. Besteak beste, “Senyor Sant Jordi”, “Boigper tu” eta “Com és el mar, mariner?” kantuak entzun ahal izan ziren larunbata arratsaldean. Publikoak txalo-zarta ozenaz agurtu zituen bi taldeak.

3 GREBA

Greba deialdiakherrian eragina izanzuenMaiatzak 30ean Greba Oro-korra deitu zuten ELA eta LABeuskal sindikatuek. Herriangoizean pikete informatiboakibili ziren eta arratsaldeanberriz, manifestazioa egin zenherriko kaleetan barrena.Herrian lasaitasuna nagusituzen eta asko izan ziren itxita-ko dendak.

�������������

������������������������

���������������� ��������������������

5 ASTE BERDEA

Ekintza bereziakelikagaiak oinarrihartutaEkainaren 5ean, Ingurumena-ren nazioarteko eguna da.Aurten leloa Pentsatu, Elikatu,Aurreztu da eta helburua eli-kagaien hondakinak eta xahu-tzeak saihestea da. HorrelaLasarte-Oriako Udalak AsteBerdea antolatu du elikagaienzikloa ardatz. Ekintza bere-ziak gaur hasiko dira.

Page 2: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

2 hau eta beste 2013-06-03 txintxarri 1104

M omentu honetan edo-zein gazteri zer moduzdagoen galdetuta, bere

egoera laburbiltzen duen hitzba tek in e ran tzungo du . I zanere, ikasle guztiok jasaten ditu-gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz bainoaztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk bainolarri tuago ibil tzen dira, bainadenongana iristen da azterketenitzala. -Zer moduz?

-Puff azterketetan- etagaldera edozein izanda ere, eran-tzun berdina izango da.

Egia esan ezin da ukatu azter-ketek denoi eragiten digutela.Urte osoko lana, ordu batzuetanerabakitzen baita. Pertsonariklasaienak ere aldatzen du berejokamoldea era txikian bada ere.Hala ere, ez da beti asmatzen etaaskotan kale egiten da paperarenaurreko norgehiagokan. Arra-zoiak, mila izan daitezke, azter-keta zaila, irakaslearen betikomania edo justu bezperan telesailjaponiar baten reposizioa bota-tzen zutelako eta aukeratu beha-rra zenuelako, edo azterketa edojaponiarrak.

Kalabazak diren arrazoienga-tik direla, ez dira inoiz atseginak.Baina okerrena da telesail japo-niarra ere ez-zela ona. Eta orainzure finantziadoreei esplikatubehar nolatan eta zergatik dagoengure nota orriaren gainean koloregorriz. Absurdoa litzateke esplika-tzen saiatzea foro batean osoondo jartzen zutela programa,edo jatorrizko bertsioan botakozuten azkeneko aldia izango zela.Momentu horretan, erantzunbatek soilik salba zaitzake, -Puffazterketan nago, ez naiz guztirairisten, hurrengoan bai, lortukodut! Bezperan telebistan ezer ezbadago.

Azterketa hitza hitz potoloa da urte sasoi honetan.Ekaineko azterketetan dena egon ohi da jokoan,batxilergoa gainditu eta selektibitatea egiteko auke-

ra, DBH gainditu eta lanbide heziketatik jo edota ikastenjarraitzeko erabakia, karreran aurrera egin edota behingoztitulua eskuratu…

Bizitzan denek pasa behar izan ditugu azterketa bat eginaurretiko urduritasunak. Baita ondorenak ere, gelatik ateraeta ikaskideen galderari erantzun beharra, “Zer moduz eginduzu?” Eta hor gakoa, zer erantzun? Ondo, bueno ez dakit,oso zaila zen, irakaslea kabroi bat da “harrapatzea jun da”,oso gaizki…

Bereziki amorrua ematen zuen azken hitz hauek esan

eta notak kaleratzeko garaian, 8-tik gora ateratzen zutenikasleen kasua. Hura bai tribu xelebrea.

Hala ere, gaztetxoentzat azterketak momentu honetanmunduko gauzarik garrantzitsuena dira, behintzat batzuen-tzat. Orain ez dute garbi ikusten baina zahartzen joan ahalaulertuko dute benetan baliogarria, azterketetan islatu beha-rreko edukiaz haratago, ikasturte guzti hauetan ikasitakoaizan dela, pertsonalki egindako bidea. Ostiralean institutuanbatxilergoko tituluak banatu zituzten eta bertan bildutakoirakasleek behin eta berriz esandakoa ekarriko dut, “nahiduzuen bidea hautatu hemendik aurrera baina batez erezoriontsuak izan eta bete zuen desioak”, ikastearena ordea,egunero egiten jarraitu beharko da. Beti ikasten.

Hitz eta pitz

Beti ikasten

Talaiatik

Zer moduz azterketa garaian?

Ane AranburuNahiko estu nabil, gaindi-tzen ez badut, gero erreku-peratzeak eta festa gutxiagoizango da eta. Edo, mailaezin pasa. Materia batzue-tan, klasean arreta jarri etaondo daramazu, baina,beste batzuetan ez, utzike-riarengatik, irakaslea ezdelako entretenitua... Era-gozpen handienak eguraldiona eta lagunak dira, distrai-tzeko kalera ateratzea. Ondoetorri zaigu eguraldi txarra.

Mikel FelipeGaizki. Ikasturte bukaeranazterketa asko jartzen dizki-gute batera, eta ez dugudenbora asko izaten bakoi-tza ikasteko. Urtean zeharez gara asko kezkatzen etagero dena pilatzen zaigu.Lagunekin geratzen garaikasteko, baina gero ez duguasko aurreratzen. Berdina,atseden hartzeko telebista-ren aurrean jartzen bagara.Dena den, pixkatxo bat ika-sita atera daiteke aurrera.

Estrella PortilloIkasle nintzen garaian, orainbaino gogorragoa zen.Orain arinagoa da, “ligth”-a.Ni asko estutzen nintzen,gehitxo kargatzen gintuzte-lako. Batzuen kasuan urteanzehar ez zuten ezer egiteneta gero ezin. Ni, ordea, osolangilea nintzen, eta etxezu-loa. Ez nintzen lagunekinasko ateratzen, eta azterke-ten garaian gutxiago. Geroikasketak utzi eta laneanhasi beharra izan nuen.

Eneritz ErrastiOstiralean bukatu dituguazterketak. Nahiko ondo. Bikarrera egiten ari naiz, etaazken orduan izaten dirakontuak. Hasierako ideiadenetan saiatzea da, baina,azterketaren batera ez aur-keztea erabaki dut... Azke-nerako uzten ditugu eta denapilatzen da, lanak, azterketakprestatzea eta abar, alferke-riarengatik, eta kafetegianlagunekin elkartzea ere gus-tuko izaten dugulako.

Eskola edo lana

Egun gaztetxoek dena ondo joanda,16 urte bete arte eskolan egon behardute. Duela ez hainbeste derrigorrez-ko hezkuntza 14 urterekin amaitzenzen eta lehenago, ohikoa zen umeaskok eskola edozein mailatan, batezere idatzi eta irakurtzen ikasi ondorenuztea. Etxean behar zituzten eta lante-gietan sartzen ziren edota baserrikolanetan aritzen ziren. Gurean ere ohi-koa zen 8 eta 10 urte arteko mutikoakbatetik bestera ibiltzea industria han-dietan mota askotako lanak egiten.Horrela pentsaezina zen 30 urterekinoraindik ikasten egotea.

Iruditan

Adituak dio

Bruneteko langileak XX.mende hasierako irudian. Antxon Agirre Sorondoren liburutik

Martin Anso Ikaslea

Txintxarrik ez du bere gain hartuko iritzi-artikuluetan edota irakurleen gutunetan adierazitakoaren erantzukizunik.

Diruz laguntzen duten erakundeak

Lasarte-Oriako Udala

GFAko Kultura eta Euskara Departamendua

txintxarriErredakzioa:

Nerea Eizagirre, Jon Altuna I.,Maider Azurmendi, Jon Altuna E.

[email protected] eta administrazioa:

Arantza Artola [email protected]

[email protected]:

Unai Muñoa, Gorka Lasa,Ane Labaka, Mailu Arruti,Asier Odriozola, Jone M.

Hernandez, Oihana Salazar,Pako Aizpitarte, Edu Galardi

Informatikoa:Xabier Amadoz

Babeslea Laguntzailea

Argitaratzailea:Ttakun Kultur Elkartea

Geltoki kalea 4

20160 Lasarte-Oria

943 366 858/943 371 448

G-20407557

Legezko gordailua: SS513/93

ISSN: 1134-0053

InprimategiaZeroa Multimedia, S.A.

Aleak zenbakiko: 7.800

Page 3: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

Maider AZURMENDI

Uxue Alberdik ekital-dian bere ipuinbatzuk irakurri zituen

baita ama izan zenean idatzi-tako bertso hunkigarriak ere.Idazleak gaztetxoak eurenametsak betetzera animatuzituen eta ikasketak hautatze-ko garaian hauek kontutanizatea. “Ez hautatu ikasketaketorkizunean izan dezaketenlan aukeragatik, hautatubenetan gustura egingo

duzuena, benetan nahiduzuena”.

Bere idazteko zaletasunazhitz egin zien ikasleei etanola egun hortaz bizitzekoaukera duen, “zuen adinare-kin, irakasleek zientzietatikjoateko aholkatu zidaten,nota onak ateratzen nitueneta hauen esanetan gaitasunanuen ingeniaritza edota arki-tektura bezalako ikasketakgainditzeko. Nik ordea idaz-tearekin harremana zuenahautatu nuen, kazetaritza”.

Hitzaldia entzun osteantutoreek euren ikasleei diplo-mak banatu zizkieten.

Aurtengoan zortzi ohorez-ko matrikula egon dira etaarrunta ez dela azpimarratuzuten, “baina ofizialki soilikhiru emateko eskumena duguhorregatik besteei aipamenberezia egiten zaie”. Bikaine-ko ikasleak Ander Bardaji,Josu Olmos eta Maider Zuria-rrain izan dira, aipamen bere-zia berriz, Intza Alkain,Nagore Elola, Saioa Perez,Nicolas Tolosa eta MaríaValienterentzat izan dira.

Familia argazkia eginzuten eta luntxa senide etairakasleekin. Hurrengo erron-ka selektibitatea gainditzeadute gehienek.

txintxarri 1104 2013-06-03 albistea 3

DANBORRADAEntseguak hasiko diraSan Pedro Jaietan danborradan ateratzeko entseguak gaurhasiko dira eta horrela astelehen eta asteazkenero. EntseguakSasoeta-Zumaburu eskolan egingo dira. Danborrada ekaina-ren 28an aterako da eta aurrez Goiegin afaria egingo da.Honetan parte hartzeko entseguetan eman beharko da izena.

SAHARAAuzolan Saria eskertu duteLasarte-Oriako Saharar Herriaren lagunak elkarteakOstadarren Auzolan saria eskertu nahi izan du. Elkartearenhitzetan “sorpresa ikaragarria izan da”. Honekin batera “gureeskerrik beroenak Lasarte-Orian ezinbestekoak diren pertso-nei; egiazko elkartasuna erakutsi bait dute Saharar herriareki-ko. Hau da; udaran, Saharar umeak beraien etxeetan hartzendituzten sendiei, neguan, arroza eskaintzen dutenei eta kan-paina bakoitzean ahal duten moduan laguntza eta arduraematen dutenei. Mendebaldeko Sahara ahazten ez dutenei”.

Saharar herriaren egoera gogoratu nahi izan dute izan ere,“ia 40 urtez, sufrimendu eta erresistentzia jasan eta gero, saha-rar herria banaturik jarraitzen du, Argelian dauden errefuxiatukanpamenduetako erbesteratze nazkagarrien eta Maroko gizaeskubideen urratze eta bortxatze etengabearen artean, baikale eta espetxeetan. Honen konplize dira NBE eta Espainiarzein Frantziar estatuak. Eskerrik asko, instituzio eta pertsonaguztiei, bide hau egiten laguntzeagatik”.

PARTE-HARTZEAFestak antolatzeko azken bileraGazteria, Festak eta Kirola departamentuak ostegunean, hilak6, 18:30ean Gaztelekuko hitzaldi aretoan San Pedro jaieninguruan aurrera eramandako “Jaietan blai!” prozesuari amaie-ra emango dion bilerara deitu nahi ditu lasarteoriatarrak.

Bileran, herritarren proposamenetatik sortu eta gauzatu denegitarauaren aurkezpena egingo da. Herritar guztiak daude gon-bidatuta eta bereziki prozesuan partu dutenei. Modu berean,bilera honetan 2013. urteko jaietako kartela aurkeztuko da.

FUTBOLAOstadarreko taldeetan probakOstadar SKT-ko futbol taldeek hurrengo denboraldia presta-tzen hasi dira eta horretarako entrenamenduak aurreikusidituzte aste honetarako.

Astelehen eta asteazkenean, 18:00etan alebinek (2002)entrenamendua izango dute; 19:00etan infantilak (2001 eta2000) eta 20:00etan, Emakumezkoen erregionala. Astearteaneta ostegunean, berriz, 18:00etan kadeteak (1999-1998) eta19:00etan, jubenilak (1997, 1996 eta 1995) eta Erregionalmailako gizonak. Ostiralean infantil nesken (2001-200) txan-da izango da, 18:00etan.

Honetaz gain, herriko gazteei deialdia egiten die hurrengoegunetan maila ezberdinetako taldeetan proba egitera.Arduradunek kirol arropa eramatea gomendatzen dute.

DANTZASorgin dantza Ezpalak jaialdianIruñeako Duguna dantza taldeak Ezpalak jaialdia antolatuzuen aurten ere. Jaialdirako aukeratutako dantza SorginDantza izan zen eta bertara gonbidatu zuten Lasarte-Oria.

Herriko zortzikoarekin batera Byttomfoten folkedansgrup-pe (Oslo, Norvegia) Callús-eko bastoners-ak (Callús,Katalunia) Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Elkartea(Zuberoa), Loramendi Dantza Taldea (Aretxabaleta,Gipuzkoa), Le Quadrille Occitan (L'Union - Frantzia). JaialdiaEl Burgo plazan ospatu zen giro politean. Lehenago taldeekalde zaharreko kaleetatik kalejira egin zuten.

Greba eguna nabaritu zen herrianMaitzaren 30a, osteguna

Greba eguna izan zenLAB eta ELA euskal sindika-tuek deituta. Herrian deial-diak jarraipen nabaria izanzuen nahiz eta goizeko lehenorduetan asko izan bere ateakzabaldu zituzten dendak.

Goizeko lehen orduankotxe karabana egin zen gre-bara deituz eta pikete infor-matiboak aritu ziren herrikokaleetan barrena. Horrelabatez ere banketxeek itxi eginzuten baita merkatalgunehandiek ere.

Hezkuntzan herriko esko-letan jarraipen ia erabatekoaizan zuen grebak eta udaleanadibidez zerbitzu minimoakbete ziren. Michelinen berriz,“jarraipen eskasa” izan zuenlanuzteak enpresa batzordeakgrebara ez deitzea erabakizuelako besteak beste.

Manifestazioa“Euskal Herriak eredu pro-pioa. Eskubide Sozial etalaboral duinak” zioen pankar-tarekin egin zen arratsaldeanmanifestazioa. Zumaburu etaManuel Lekuonatik itzulia

eginda, Okendon bukatu zen.Han Euskal Herrirako Eskubi-de Sozialen Gutun batenaldeko aldarrikapena eginzuen gazte batek. Besteakbeste, politika publikoetanaldaketa sakona eskatu zuen.

Greba orokorraren alde egin zuten gazteek eraman zuten pankarta.

Ikasle eta irakasleek familia argazkia atera nahi izan dute ekitaldia bukatzerakoan.

Batxilergoko diplomabanaketa institutuan

Zortzi ikaslek matrikula eta aipamen berezia eskuratu dituzte

HEZKUNTZA

Batxilergoa gainditu duten ikasleek ostiralean jaso zuteneuren diploma Lasarte-UUsurbil BHI-nn. Ekitaldi bereziaegin zuten eta honetan gonbidatua Uxue Alberdi idazleeta bertsolaria izan zen. Aurten zortzi ikaslek lortu dute9 baino gehiagoko bataz besteko nota.

Page 4: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

4 albistea 2013-06-03 txintxarri 1104

Egun hauetan aldapa igoeta eguraldiari aurre egi-nez Zabaletako jaiez

gozatu edo festan parte har-tzera hurbildu den herritarkopurua handia izan da.

Ostiral arratsaldean euriakatsedena eman zuen uneurrietako batean egin zutenTeresa Sorginaren jaitsiera,Dinbi Banda batukadarenerritmo biziez lagunduta.Ostean Oriako sorgin dantzaherrikoia egin zuen lasarteo-riatar koadrila batek eta politaizan zen antzinako ohiturakgaltzen ez direla ikustea.

Gauean musikaren txandaizan zen. Itzartu eta Trikihotserromeriek eta baita Xumela

abesbatzak ere dantzan etakantuan jarri zituzten zabale-tarrak. Eguraldi txarra tarteko,Kukukaren dantza garaikidekoemanaldia bertan behera gera-tu zen, baina eskolako ikas-leek hainbat koreografia eginzituzten tarteka erortzen zirentanta bakanei aurre eginez.

Larunbat goizeko diana etakarta-jokoaren ostean, arra-tsaldean gaztetxoentzat herri-kirolak izan ziren Porrotxzeremoniaren gidari zutela.Jalguneko lagunek “Sagardote-gia” antzezlana aurkeztuzuten eta lau emakumez osa-tutako bertso saioa egin zenUnai Muñoa gai jartzaile zela.Maialen Lujanbio, Alaia Mar-

tin, Amaia Agirre eta AneLabaka herritarra aritu zirenkantuan. Besteak beste, Saha-rako herria edota eguraldi txa-rra izan zituzten hizpide.

Gauean gazteen txandaizan zen. Makulu Ken eta TheGarax taldeek sekulako giroajarri zuten Antonio Blas pla-zan goizaldeko ordu txikieta-ra arte.

Baserritar giroa eta kirolaIgandean jende ugari hurbilduzen Zabaletara baserritarrezjantzita. Patata tortilla leihake-tara bederatzi tortilla aurkeztuziren eta Eñaut eta Unai Apao-lazarena izan zen garaile.Urteroko proba mixtan Telleri-gaina nagusitu zen segunduerdiagatik, Auzoko Gazteentaldearekin borroka estuaeduki ostean. Zubieta etaZabaleta atzetik sartu ziren.

Bestalde, Urtzi eta BeñatTelleria harrijasotzaileek ereplazan saioa egin zuten harrikubiko eta zilindrikoekin. Amai-tzeko herri-bazkaria, Laiotzenerromeria eta traka izan ziren.

Euriak ezin izan du zabaletarren festa oztopatu Teresa Sorgina, mela-mela

Urtero bezala, asteburuan izan dute protagonismorik handienZabaletako jaiek. Astean zehar hainbat ekintza egin ostean,ostiraleko txupinarekin hasi ziren festak ofizialki, Teresa Sorgi-naren jaitsierarekin. Hortik aurrera, egunean zehar haur taile-rrak, kirola, antzerkia, dantza, erromeria etab. izan dituztegozagarri herritarrek eta gautxoriek berriz, musika eta parran-da. Udaberri giro petrala izan arren, ez haizeak ez lainoek eztaeuriak ere ezin izan dute festa gelditu eta jende asko bildu daZabaletan hiru egunetan.

Beñat Telleria 17 urteko harri-jasotzailea 11 arroako koadro zaharra berdintzen (137,5k).

Alaia Martin bertsotan, Lujanbio, Labaka,Agirre eta Muñoa begira dituela.

Xumela abesbatzak, buruhandiek eta herriko musika taldeek ere girotu zuten festa.

Proba mixtako argazkia eta denborak: Telleri Gaina 11´43”, Auzoko Gazteak 11´43,2”, Zubieta 12´36”, Zabaleta 12´54”.

Argazki galeria eta bideoak txintxarri.info webgunean

Oriako Sorgin Dantza herrikoia egin zuten Zabaletako festetan, haur, gazte eta heldu herriko antzinako tradizioei eutsiz.

Page 5: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

Lasarte-Oriako 2013 urtekoSan Pedro jaiek badute kar-

tela, Arantxa Zulaika Arkaherritarrarena, hain zuzen ere.

Aukeratutako kartelakukitu retroa du eta Lasarte-Oriako jaietan nagusi direnekitaldiak islatzen ditu, ondo-ko irudian ikus daitekeenbezala: Sorgin jaiak, danbo-rrada, Sorgin-dantza, Oriakojaitsiera, etab.

AukeraketaMaiatzaren 25ean amaitu zenkartelak lehiaketara aurkezte-ko epea.

Guztira 8 lan aurkeztuziren eta herritarrek haien iri-tzia emateko aukera izanzuten maiatzaren 27ra arte.

Horretarako, kartelak ikus-gai izan dira lasarteoriasareanweb orrialdean; eta bestetik,Manuel Lekuona Kultur-Etxe-

ko lehenengo solairuan. Bie-tan herritarrek gogokoenzuten kartela bozkatu ahalizan dute.

Bozka hauek guztiak kon-tutan hartuta behin-betikoerabakia Gazteria eta Festakbatzordeak hartu zuen lehen-go astean. Hala ere, Udalakjakitera eman zuenez, kartelirabazlea herritarrek gehienbozkatu duten lana izan da.

albistea 5txintxarri 1104 2013-06-03

Nerea Sanchez Hirigin-tza, ingurumen, mer-kataritza eta osasun

batzorde burua eta MikelUrruzola Artelatzeko ordezka-riak Aste Berdearen aurkezpe-na egin zuten Telleriabaserrian gaur eguerdian.

Nereak azaldu zuenez,FAO-ren datuen arabera,“gure planetan, urtean 1,3bilioi tona elikagai alferrikgaltzen dira; bestalde, bosturteko 20.000 haur bainogehiago hiltzen dira gosezegunero. Aurtengo gaiak eli-kagai mailan hartzen ditugunerabakiek daukaten inpaktua-ren berri eman nahi du”. Hauda, herritarren erabakiekingurumenean izan dezaketeneragina eta horrek sortzenduen aztarna ekologikoa.

Elikagaien zikloaHorrela, Aste Berdean mailalokalera Pentsatu, Elikatu,Aurreztu leloa egokitu duUdalak.

Horretarako, elikagaienziklo guztia, ekoizpena, sale-rosketa, kontsumoa eta sortu-

tako hondakinak, ukitukodituzten ekimenak antolatuditu hurrengo asterako.

“Lau atal horietan gureeguneroko jardunean irizpidekritikoaz jokatzea da helburunagusia. Mota honetako eki-menak herritarren sentsibili-zazioa indartzeko lagungarridirela uste dugu” aipatu du.

Honen harira, “guretzakolehen sektoreak du protago-nismoa. Eta zehazki, baserrihonetan, bertako produktuakherrian, modu zuzenean lortubaititzakegu,” adierazi zuenNerea Sanchezek aurkezpenaTelleria baserrian egin zutelaazaltzeko.

EgitarauaHonela hiru ekitaldi nagusiizango dira Aste Berdean.

Gaur, Slow Food mugi-mendua eta Euskal Oiloarendastaketa laborategia izangoda Arrieskalleta elkartean,19:00etan.

Honetan ekogastronomiaeta ekoizpen biologikoaduten produktuei buruz hitzegingo dela azaldu zuen

Mikel Urruzola Artelatzekoordezkariak.

Eta gainera, ondoren,arrautza eta barazkiak erabiliznahaski ezberdinak prestatu-ko dira.

Asteazkenean Ingurume-naren egunean, berriz, Zaba-leta auzoko konpostaguneansaio praktikoa izango da,19:00etatik aurrera.

“Gaur egun Lasarte-Oriandagoen auzokonpostaje gunebakarrean,” azpimarratu zuenIngurumen zinegotziak.

Bestalde, larunbatean,9:30etik 13:30era, elikagaienazoka berezia izango da

Okendo plazan. Honetan,bertako barazkiak, esnekiak,ogia, gozogintza... denetarikizango da.

Honetaz gain, haurrentza-ko talo eta hazi eta landareentailerrak ere antolatu dituzte.Talo tailerrean, “haiek beretaloa prestatu eta jateko auke-ra izango dute”.

Era berean, informaziopuntu bat ere izango delaadierazi zuten.

Honetan, kontsumo ardu-ratsuari buruzko informazioazgain, gaiarekin eta gureherriarekin lotuak daudenhiru mikroistorio ikusteko

aukera izango dute herrita-rrek. Ondoren, bere gogokoe-na bozkatu eta parte hartzaileguztien artean zozketa egingodela aurreratu zuten prentsau-rrekoan.

Izena emateaGaur eta asteazkeneko ekime-netan parte hartzeko izenaematea komeni da.

“Izena eman gabe doaze-nak ere ongi etorriak izangodira, baina komeni da inskri-batzea,” aipatu zuten.

Horretarako 943 670637zenbakira deitu behar duteinteresatuek.

Slow food-a, ekogastronomia, konpostajea eta azoka berezia aurtengo egitarauan

Aste Berdea, aztarna ekologikoari begira

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren mundu mailako eguna da.Aurten leloa Pentsatu, Elikatu, Aurreztu da. helburua elika-gaien hondakinak eta xahutzeak saihestea. Horren hariraLasarte-OOriako Udalak Aste Berdea antolatu du aste honetan.Elikagaien zikloa jarraikiz, hainbat ekitaldi antolatu dira.

��������������������������������

�������������� ������������������� �� ���� ������ �������������� ����������� ����� ������� ��������� �������������� ���� �� � �������� ������

���������������������� �����������������������

���������������

����������������� �������������������������

������������� �������������������������������

Nerea Sanchez eta Mikel Urruzolak Aste Berdea aurkeztu zuten Telleria baserriko negutegian.

Arantxa Zulaika herritarra irabazle San Pedroetako kartel lehiaketan

Page 6: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

Lehengo larunbatean, maia-tzaren 25ean, Michelingo

kirol gunean alebin eta infantilmailako Gipuzkoako eskolar-teko tenis txapelketako finalakjokatu ziren eta Landaberrikogazteak izan ziren. Alebinmailako Landaberri ikastolakotaldeek, bai neskak, baitamutilek ere, txapeldunarenkopa eskuratu zuten.

Honela, banakako txapel-ketako hainbat final ikusi ahalizan zituzten kirol gunekotenis pistara hurbildu zirenherritarrek.

Horien artean, alebin mai-lako mutilen lehiaketako fina-lean Julen Uitzi herritarra izanzen.

Mary Word ikastetxekoMikel Pelaezen aurka izanzuen norgehiagoka eta 6-4

galdu zuen. Beraz, zilarrezkopostua eskuratu zuen Lasarte-Oriako gazteak.

Taldeak bikainBestalde, saribanaketan talde-kako txapelketako sariak erebanatu zituzten eta honetan

Landaberri ikastolako bi taldeizan ziren protagonista. Izanere, mutil eta nesken A taldeakGipuzkoako txapeldun dira.

Saribanaketan Foru Aldun-diko, Tenis federazioko etaLasarte-Oriako Udalekoordezkariak izan ziren.

2013-06-03 txintxarri 1104

TXINTXARRI

Lehengo a s t ebu ruan ,Euskadiko EskolartekoK i ro l J okoak i z an

ziren eta hauetan, Burun-tzaldea IKT-ko alebinak izanziren lehian eta “emaitza osoonak lortu zituzten gure igeri-lariek,” adierazi zuen BorjaApeztegia entrenatzaileak.

Izan ere, hiru urrezkodomina eta bi zilar eskuratuzituzten taldeko gaztetxoek.

Aipatzekoak dira, Nahia JieVillamedianak 200 m. eta 100m. bizkar probetan lortutakogaraipenak. “Euskadiko Txa-peldun izan zen nagusitasunosoz,” aipatu du BuruntzaldeaIKT-ko entrenatzaileak.

Gainera, Nahia Jie-k 100m. eta 200 bizkar probetanbere marka hobetu zuen etabigarrenean uztailean Manre-san izango den Estatuko txa-pelketan egoteko txartela

lortu zuen. “Oraingoz beraz,Manresan bi proba izangoditu Nahia Jie-k; 100 m. eta200 m. bizkar probak”.

Honetaz gain, NahiaGipuzkoako selekzioan partehartu zuen errelebuetan.4x100 m. libre proban txapel-dun izan ziren eta 4x100 m.estiloak proban, aldiz, txapel-dunorde. “Bietan Nahiarenlana ezinbestekoa izan zen”.

Bestalde, Buruntzalde IKT-ko Jon Ibargoyenek ere domi-na eskuratu zuen 100 m. libreproban, zilarrezkoa, eta beremarka hobetu zuen, “markabikaina lortu zuen aurrekoigandekoa, Gipuzkoako txa-pelketakoa hobetuz”.

Honetaz gain, 200 m. libreproban laugarren izan zen Jon.

Markak hobetuzEra berean, beste hiru igerilari

ere izan ziren Kirol Jokoetaneta haien markak hobetuzituzten.

Leire Carcedo 100 m. esti-loak proban aritu zen eta sei-garren postua egin zuen.“Egia esan Leire domina lor-tzeko moduan izan zen. Izanere 3garrenetik 6garrenerabitarteko denak 1'28an sartuziren eta Leirek azken bostmetroetan amore eman ezbalu gutxienez brontzea izan-go litzateke”.

Honetaz gain, Nora Ira-zusta 100 eta 200 m. estiloakprobetan lehiatu zen eta 100metroetan marka pertsonalalortu zuen.

Beñat Alkortak ere biproba egin zituen, 200 m.estiloak eta 200 m. tximeleta.Lehenengo proban beremarka pertsonala hobetuzuen Beñat-ek.

Hiru urre, bi zilar eta Espainiako txapelketarako markaBuruntzaldea IKT-kobigarren urteko alebi-nak Durangon, maiatza-ren 25ean, jokatu zirenEuskadiko EskolartekoKirol Jokoetan partehartu zuten. Igeriketataldeko gazteek lanederra burutu zuteneta gehienek haienmarka hobetu zuten.

6 kirolak

Buruntzaldea ederki Euskal JokoetanI G E R I K E T A . -

LOKE, Landaberri eta Saso-eta-Zumaburu ikastetxeko

gimnastika taldeak lehengomaiatzaren 25ean, Ibarran,lehian izan ziren.

LOKEko jubenil eta kadetemailako taldeak Gipuzkoakotxapelketan lehiatu eta emai-tza paregabeak lortu zituzten.Jubenila B mailako Gipuzko-ako txapeldunak izan ziren.

Eta kadeteek, berriz, bos-garren postuan amaitu zutenlehiaketa.

Maite Rueda entrenatzai-leak azaldu digunez, osopozik daudea. “Jubenilen tal-dea aurten sortu dugu etaGipuzkoako txapeldun izateaoso garrantzitsua da.”

Udaberri sariaBestalde, Landaberri eta Sasoe-ta-Zumaburu ikastetxeko alebi-nek Udaberri Sariko bigarrensaioa izan zuten eta 17. pos-tuan eta 20. postuan amaituzuten, hurrenez hurren.

G I M N A S T I K A . -

Kirol Jokoetan parte hartu zuten igerilariak lortu zituzten dominekin.

LOKEko jubenil taldea Gipuzkoako txapeldun

L A B U R R A K . -

Bruño eta Eugi atletak Euskadiko txapeldunLOKEko atleta gazteek maiatzaren 25ean, junior eta jubenilmailako Euskadiko txapelketan lehiatu ziren eta emaitza ede-rrak lortu zituzten.

Jubenil mailan Maria Eugi eta Jon Ander Bruño jubeniletanEuskadiko txapela eskuratu zuten.

Maria Eugik 200 m. lasterketa irabazi zuen eta horretazgain, jauzi horukoitzean brontzezko domina eskuratu zuen.

Era berean, Bruñok jauzi hirukoitzeko proban urrezko domi-na lortu eta luzera jauzian bigarren izan zen.

Bestalde, Itoitz Rodriguez jubenilak 200 m. lasterketan zila-rrezko domina lortu eta bere marka hobetu zuen, 23 segundue-tatik jaitsiz. Eta Ane Galardi jauzi hirukoitzeko proban bigarreneta luzera jauzian hirugarren izan zen.

Honetaz gain, Eneritz Busto eta Idoia Olasagasti kadete mai-lako Erkidego arteko txapelketan izan ziren Euskadiko selekzio-arekin. Eneritz bosgarren izan zen altuera proban eta Idoia,berriz, zazpigarren 100 m. lasterketan.

Garrido eta Mendibe judokak GipuzkoakotxapeldunLehengo asteburuan, maiatzaren 25 eta 26an, LOKEko judokagazteek batetik infantil mailako Euskadiko txapelketa eta bestetik,alebin mailako Gipuzkoako txapelketa izan zituzten Hernanin.

Honetan, taldeko hamazazpi gaztetxok parte hartu zuten etaprimerako lana egin zuten, sei domina, urrezko bi, zilarrezkobat eta brontzezko hiru ekarri zituzten herrira.

Ander Garrido eta Jerai Mendibe dira Gipuzkoako txapeldunberriak, Ibai Arangurenek lortu zuen bigarren postua eta ErikBermejo, Alex Saleta eta Manu Revueltak hirugarren postualortu zuten.

Bestalde, infantil mailan Jorge Revueltak ez zuen Euskadikotxapelketan emaitzarik lortu.

Lasarte-Oriako tenis txapelketarako izena emateaLasarte-Oriako IV. Tenis txapelketako izena ematea epea irekida. Arduradunek jakitera eman dutenez, txapelketa ekainaren15 eta uztailaren 26a bitartean jokatuko da. Ekainean zehar,partidak asteburuetan izango dira eta uztailean astelehenetikostiralera aratsaldez, 17:00etatik aurrera.

Inskripzioa egiteko [email protected] helbidera datuakbidali eta 20 eurotako kuota ordaindu behar dira. OrdainketaKutxabank-eko 2095 5096 91 1071099716 zenbakian eginbehar da eta Tenis + izena eta abizenak jarri behar dira kon-tzeptuan. Izena ematea ekainaren 13an, osteguna amaitzen da.

T E N I S A . -

Landaberriko tenis taldeak txapeldun

Gazte guztiek talde argazkia atera zuten saribanaketa amaitzean.

BURUNTZALDEA IKT

LOKE GIMNASTIKA

Page 7: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

txintxarri 1104 2013-06-03

Lasarte-OriaMusikaDONEGALOsteguna 6, 23:00etanNia Moore King & The Bluebirds taldea-ren jazz, blues eta soul doinuez goza-tzeko aukera paregabea izango da,Kultur Kale Zikloaren barruan.

Antzerki eta dantzaMANUEL LEKUONA KULTUR-ETXEANAsteazkena 5, 19:00etanKukuka antzerki eta dantza eskolako

11. Antzerki eta dantza astea. DBH-mailako gazteek “Erruzkiñe”, dantzagaraikidea eta “Alizia bitxikerien mun-duan” lanak aurkeztuko dituzte. Ostirala 7, 22:30eanKukuka antzerki eta dantza eskolako11. Antzerki eta dantza astea. Helduentaldeak “Haize Burrundada” lanaeskainiko du eta gazteen taldeak,berriz, dantza garaikidea egingo dute.Larunbata 8, 20:00etanKukuka antzerki eta dantza eskolako11. Antzerki eta dantza astea. Gazteentaldeak “Trajedia bat?” lana aurkeztu-ko du eta helduen taldeak, berriz, dan-tza garaikidea eskainiko du.

Igandea 9, 12:00etanKukuka antzerki eta dantza eskolako11. Antzerki eta dantza astea. DantzazBlai! euskal dantza eta sorkuntzakolanak ikusgai izango dira.Igandea 9, 19:00etanKukuka antzerki eta dantza eskolako11. Antzerki eta dantza astea. DantzazBlai! dantza garaikideko lanak ikusgaiizango dira.

Asteazkena 12, 19:00etanKukuka antzerki eta dantza eskolako11. Antzerki eta dantza astea. LH4, 5eta 6 mailako gazteek “Gaurik Gaue-na” antzezlana eskainiko dute.

ErakusketaMANUEL LEKUONA KULTUR-ETXEAOstirala 24-Asteazkena 05Brancussi akademiako ikasleen margola-nak eta marrazkiak ikusgai izango dira.

MANUEL LEKUONA KULTUR-ETXEA ETA JALGIKAFE ANTZOKIAEkainean 7tik aurreraAlboka Abesbatzaren “25. urteurrena”argazki erakusketaz gozatzeko aukera.

AndoainMusikaBASTERO KULTURGUNEAOstirala 7, 21:30ean.Eñaut Elorrietak “Deserriko kantuak”bere bakarkako lana aurkeztuko du.Sarrera 12 euro.

ErakusketaKALEA, BASTERO KULTURGUNEA, URIGAINETXEA, GAZTETXEA, TABERNAK ETA DENDAKEkainaren 16ra arteAndoaingo argazkilari profesionaleketa Gipuzkoako hainbat argazkilarienlanak ikusgai Argazkialdia’13 ekimena-ren barruan.

non zer 7

Agenda

Herritarren txokoa

Aste osoa, Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako Udalak antola-tuta Aste Berdea egingo daberriro ere gure herrian. Ingu-rumenaren babesa eta kontsu-mo arduratsuagoa bultzatzenduen egitasmoa da eta hiruekitaldi nagusi izango ditu:

ARRIESKALLETA ELKARTEAAstelehena 3, 19:00etanSlow Food mugimendua sola-saldia eta Euskal Oiloaren das-taketa laborategia.

ZABALETA AUZOKO KONPOSTAGUNEAAsteazkena 5, 19:00etanKonpostgileen Topaketa, saiopraktikoa Artelatz koopetariba-ko aditu batekin

OKENDO PLAZALarunbata 8, 09:30etik13:30eraElikagaien azoka berezia egingoda. Salmenta-postuak, informa-zio gunea, tailerrak, zozketak…denetarik izango da.

Aste Berdea berriro ere herrian

Galdutako gauzakUdaltzainek jakitera eman dutenez,gauza hauek daude jasota, ordularibat, bi betaurreko graduatu, txandalbaten txaketa, bi mugikor, bi pultseraeta eraztun bat.

Gauza hauen jabeak direla egiazta-tzen duten herritarrek, hilabeteko epeadute Udaltzainen Bulegora hurbiltze-ko, goizez 09:00etatik 13:00etara.

Alboka Abesbatzaren XV. urteu-rrena entseguak eta afaria

Alboka Abesbatzak abesbatzeko kideohiei eta Alboka Txiki, zein Zandategiabesbatzeko abeslari izandako herri-tarrei gonbita egiten die, ekainaren22an eskainiko duen kontzertuanparte hartzera.

Honetarako, “Ilunabarra” eta“Kantuz” lanak landuko dira ekaina-ren 7 eta 11ean, 20:00etatik aurrera,Zumaburuko Arantzazuko amarenazpiko lokalean.

Era berean, abesbatzak bazkide etaabeslari ohiak gonbidatu nahi dituekainaren 22an, kontzertuarenostean egingo den afarira. Aurrezizena eman behar da 678 382 663

telefono zenbakian ekainaren 12abaino lehen.

Soka dantza entseguak Erketz EDT-k San Juan suan dantza-tzen den soka-dantzako entseguakhasi ditu. Aurten asteartetan izangodira entsegu irekiak. Horrela ekainak4, 11 eta 18an izango dira hurrengo-ak.

Entseguak Erketz EDT-k erabiltzendituen Zumaburu eskolako lokaletanegingo dira guztiak 20:30ean.

Erketz EDT-k gonbita egiten dieherritarrei honetan parte hartzeko.

Zuen oharrak jarri, kexak adierazi edo eskutitzak argi-taratzeko: Geltoki kalea, 4 943 366858 [email protected]

Espainiako bandera inposatu nahiduen Urquijo delegatuaren aginduarierantzunez, Lasarte-Oriako Udaleantalde eta garai ezberdinetan jardunizan garan zenbait zinegotzi bilduginen joan den Maiatzaren 17an.

Adierazpen bat onartu eta zabaldugenion prentsari. Adostutako idatzianesaten genuen bezala, erabilitako iku-rrek gure bizikidetzaren sendotasunaazaldu beharko luteke, inolako gataz-ka edo talkarik sortu gabe. Urteetakogure esperientzia ere aipatu genuen.Lasarte-Oria udalerri izan denezgeroztik, ikurrinak eta herriko bande-rak naturaltasunez elkarbizi izan dute,inongo tenkarik sortu gabe, lasarte-oriatarron onespen zabalenarekin.

Bandera espainola da, ordea,ezbaian dagoena. Askoz gehiago, jaki-na, dekretuz ezarri edo herriaren zatihaundi baten gogoaren aurka erabilinahi bada. Eta bandera española esa-ten dugunean, ez gara bandera espai-nola jakin baten aurka ari. Guri berdinzaigu bandera espainola monarkikoaedo errepublika garaikoa izatea. Biak

dira liskargile eta zatitzaileak.Hau guztiaren alde izan ginen zin-

tzo zintzo aipatu ostiraleko ekitaldian.Baina, bukatu ondoren ohartu ginenEspainiako banderaren inposaketasalatzea helburu zuen ekintza hartarabertaratutako batek Espainiako bande-ra bat zabaldu zuela, zinegotzi nazio-nalista izan ginenon eta garenoniritzia eskatu gabe sikera.

Han bertan agertu genuen guredesadostasuna. Orain, errepublikakobandera españolaren argazkia TXINTXA-RRIn ikusita, desadostasun hori jen-deaurrean adierazi nahi dugu.

Lasarte-Oriako atzoko eta gaurko zinegotzinazionalista guztien izenean.

Eskutitza

Errepublika garaiko bandera espainolik ere ez

Page 8: txintx rri · gu urtean pare bat aldiz gutxie-nez egun horiek. Inoiz baino aztoratuagoak pasatzen ditugu-nak. Batzuk, beste batzuk baino larrituago ibiltzen dira, baina denongana

8 albistea 2013-06-03 txintxarri 1104

Kirol ugari egiteko aukeraeduki dute aurrebenja-min, benjamin eta alebin

mailako gazteek 2012-2013denboraldian. Besteak beste,futbola, saskibaloia, errugbia,gimnastika erritmikoa, pilota,tenisa, igeriketa, judoa, naturekintzak, erritmo kirolak...

Gainera, LH1 eta LH2kohaurrek kirolaren munduanlehen urratsak eman eta eurengorputza ezagutzen hasteko“kirol hastapena” delako kur-tsoa egin dute.

Denboraldiaren balorazio

positiboa egin dute AitzolZerain eta Gorka SegurolaTtakuneko langileek. EskolaKirola herrian sustatzeazarduratzen da bikotea: “Oro-korrean umeen jarrera onaizan da, batez ere saskiba-loiak nesken artean arrakastahandia izan du, geroz etatalde gehiago daude eta auke-ra polita da herriko nesken-tzat”, dio Zerainek.

Natur ekintzen saioekurtetik urtera “arrakasta gehia-go” izaten ari direla nabar-mendu du era berean.

Segurolak bere aldetikesan du herri mailan dagoenkirol aukera “baloratzekomodukoa” dela eta eskolakirolak “izaera hezitzailea”duela. Pertsona bezala “haz-teko” ere baliogarria dela ustedu eta adin jakin batzuetanhaurrei “kirol bakarraz gainbestelako kirolak” badaudelagogorarazi behar zaiela:“Haurrek kirol bat bainogehiago egitea ona da, baka-rrarekin itsutu beharrean”.

2013 / 2014rako izen-emateaHurrengo ikasturtean EskolaKirolean izena eman nahiduten haurrek euren eskole-tan banatuko zaien orria beteeta han bertan entregatubeharko dute. Sasoetan astehonetan hasi eta ekainak 14raarteko epea izango dute etaLandaberrin ekaineko biga-rren astean banatuko da orria.

Eskola Kirolak eta Beltzak taldeak amaitu dute urtea

Kirol denboraldia amaitzen

Eskola Kirolaren denboraldia amaierara iritsi da. Guztira 361haur lasarteoriatar aritu dira astean zehar eskolaz kanpokoekintzak eginez euskaraz izerdia bota eta ondo pasatzen.Hauek zaintzen herriko 31 begirale gazte aritu dira lanean etaurte osoan zehar ikasitakoa erakusteko festa handia antolatudute larunbateko ekintzen bitartez Michelingo kirolguneaneta udal-kkiroldegian. Eguerdian, indarrak errekuperatzekobazkaria egin dute Gazte Lokalean.

Saskibaloiko neskak, pozarren, aurten lortutako garaipenekin.

Martija entrenatzailea Aristondo jokalari eta laguna besarkatzen, Olaizola begira dutela.

Besteak beste, atletismoan eta saskibaloian aritzeko aukera eduki zuten gaztetxoek.

Beltzak Ostadar Jalaik denboraldia bukatu du. Igandean guraso eta seme-alaben arteko partida jokatu zen, ostean, Udaberrin lunch-a.

Ostadar SKTren festa.- Zubietako Araeta sagardotegia goraino bete zen Ostadarrek urtero antolatzen duen denboraldi amaierako afarian. Guztira 350 lagunbildu ziren eta aurtengoak berezitasun bat izan du, Realak Champions-a zuen jokoan A Coruñan eta bi pantaila erraldoi jarri zituzten guraso, entrenatzaile eta kirolariekpartidaz gozatu zezaten. Ohi bezala, afal ostean iritsi ziren momenturik hunkigarrienak, Realaren garaipenaren euforiak kutsatuta, banan-bana futbol eta saskibaloitalde guztietako entrenatzaileek jokalari jatorrena aukeratu behar izan baitzuten. Entrenatzaileek esker oneko hitzak izan zituzten jokalariekiko eta orokorrean sariajokalari bakar bati ematea zaila zela adierazi zuten. Pello Esnal klubeko kideak hartu zuen zeremonia gidatzeko ardura, duela 30 urte Ostadarrek areto-futbolarekinlotuta izandako hastapenak eta anekdotak kontatu zituen. Babesle eta sponsor guztiei eskerrak eman ostean, entrenatzaileen sakrifizioa goraipatu nahi izan zuen.Aipatzekoak dira Ostadarrek hurrengo denboraldian izango dituen bajak. Batetik, Javi Olaizola kadeteen Euskal Ligako entrenatzaileak kargua utziko du, lau urterenostean Gorri eta bere bideak banatu egingo dira eta klubari emozioz gainezka eskertu zion urte hauetan emandakoa. Bestalde, Mikel Martijak ere Ostadarren OhorezkoErregionalen taldea utzi egingo du, taldearengan joko-molde jakin bat, lanaren nozioa eta umiltasunaren printzipioa zigilatuta utzita. Zortzi urtez Ostadarreko klubakzuzentzen aritu ostean, gizon esan zuen agur, Gipuzkoako Kopa galdu berri zuten infantil txikiei (2-2 penaltietan) aholkuak emanez. Azkenik, jokalari jatorrenaren sariaAristondo bere lagun onenari eman eta besarkada batean urtu ziren biak. Sorpresatzat, aurten futbola utzi behar duten Aitor, Javi, Vila, Mayoz eta Manexekiko detaileikusgarria izan zuten euren taldekideek. Bideo gisako omenaldia egin zieten, azken hamarkadako argazki galeria batez osatuta. Jakina, emozioak malko bihurtu ziren.