Ugalketa funtzinoa ibai t

download Ugalketa funtzinoa ibai t

If you can't read please download the document

Transcript of Ugalketa funtzinoa ibai t

1. UGALKETA FUNTZINOA Gorputzaren garapena Jaioten garanetik heldu arte, gure gorputzak hainbat aldaketa izaten dauz. Bizitzaren etapearen arabera, aldaketa horreek nabarmenagoak edo arinagoak dira eta, orokorrean, aldaketa horreen ondorioz, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desbardintasunak nabarmentzen dira.Bizitzaren etapak Bizitzaren zehar, pertsonok hainbat etapa igaroten doguz; adibidez, haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa. Etapa bakoitzak ezaugarri bereizgarri jakin batzuk daukaz: Haurtzaroa jaioten hasi eta, gitxi gorabehera, 12 urtegaz amaitzen da. Etapa horretan umeak asko hasten dira, eta gauza asko egiteko gaitasuna hartzen dabe, idazten adibidez. Nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren 2. arteko transizino aros da. Gitxi gorabehera, 12 urtegaz hasi eta 19 urtera arte irauten dau. Aldi horretan, nerabeek aldaketa fisiko eta psigologiko asko izaten dabe eta, zarri aldaketa horreek onartzea gatxa da. Helduaroa hiru etapa nagusitan banatzen da: gaztaroa helduaroa eta zahartzaroa. -Gaztaroa 25 urte arteko aldia da, gutxi gorabehera. Aldi horretan nortasuna finkatzen da, eta nerabezaroko aldaketak onartzen dira. Gazteek euren erabagiak hartzen ikasten dabe, eta beharrean hasteko trebatzen dira. -Helduaroa etaparik luzeena da eta, gitxi gorabehera, pertsonak 60 urte inguru betetakoan amaitzen da. Aldi horretan pertsonek garapena burutu dabe eta ez dabe aldaketa fisiko nabarmenik izaten. Tarte horretan pertsona askok behar egin eta familia osotzen dabe. -Zahartzaroa bizitzako azkenengo etapea da. Aldi horretan, zahartzearen lehenengo sintomak agertzen dira; baina, bestetik, adinekoek esperientzia handia daukie, besteakaz alkar banatu daikiena, eta, behar egiteari izten deutsienez, denpora gehiago daukie bizitzaz gozatzeko. 3. Karaktere sexualak Karaktere sexualak gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak bereizten dabezan ezaugarri fisikoak dira. Karaktere primariotan eta karaktere sekundarioetan sailkatzen dira. Karaktere sexual primarioak gizonen eta emakumeen ugalketa aparatua osotzen daben sexu organoak dira, eta jaiotzetik daukaguz. Karaktere sexual sekundarioak gure gorputzean gertatzen diran aldaketak dira, eta gizonezkoen eta emakumezkoen gorputzak kanpotik bereiztea ahal bideratzen dabe. Karaktere honeek ez dira ugalketa aparatuaren 4. parte, berez, eta pubertaroa deitutako nerabezaroko etapan garatzen dira.Ugalketa aparatua Ugalketearen bidez izaki barriak sortzen dira eta, halan, espezieak iraunazoten dira. Pertsonen gorputza osotzen daben aparatu eta sistema guztien artean, ugalketa aparatua edo aparatu genitala da emakumeengan eta gizonengan desbardina dan bakarra. 5. Emakumezkoen ugalketa aparatua Emakumezkoen ugalketa aparatua gehienbat emakumeen gorputz barruan dagozan organoek osotzen dabe. Organo horreek obulutegiak, Falopioren tronpak, umetokia, baginea eta bulbea dira. Obulutegiak arbendol formako organo txiki bi dira. Organo horreetan, obulu izeneko sexu zelula femeninoak sortu eta, pubertarotik aurrera, heldu egiten dira. Falopioren tronpak obulutegiak eta umetokia lotzen dabezan hodi bi dira. Umetokia buruz beherako madari formako organo hutsa eta gihartsua da. Haurdunaldian, umetokian garatzen da izaki barria. Baginea umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodi gihartsua da. Bulbea emakumezkoen ugalketa aparatuaren kanpoaldeko organo bakarra da. Ezpain izeneko azalaren tolestura batzuk osotzen dabe, ezpainek baginearen sarrera babesten dabe. 6. Gizonezkoen ugalketa aparatua Gizonezkoen ugalketa aparatuko organo batzuk gorputz barruan dagoz; eta besteak, kanpoaldean. Testikuluak edo barabilak, hodi deferenteak, semen besikuluak, zakila eta uretrea dira gizonezkoen ugalketa aparatua osotzen daben organoak. Testikuluak edo barrabilak arrautza itxurako organo bi dira. Pubertaroan, espermatozoideak, sexu zelula maskulinoak, sortzen hasten dira. 7. Gorputzaren kanpoaldean dagoz, eskroto izeneko asalezko boltza batez babestuta. Hodi deferenteek testikuluak eta uretrea lotzen dabez, eta gizonezkoen gorputz barruan dagoz. Semen besikuluak prostateagaz batera semen jariakina ekoizten daben guruin bi dira. Guztiak gorputzaren barrualdean dagoz. Zakila kanpoko organo gihartsua da, eta barruan uretrea dago. Zakilaren muturra zabalagoa da, eta glande dauka izena; glandea estaltzen dauan azalari prepuzio deitzen jako. Uretrea gernua eta semena, hau da, semen jariakinen eta espermatozoideen arteko nahasturea, kanporatzen dauzan hodia da. 8. Sexu zelulak Sexu zelula femeninoei eta maskulinoei gameto ere deitzen jake. Gameto femeninoak edo obuluak nukleoz eta zitoplasmaz osotuta dagoz. Forma biribila daukie, eta ez dira euren kontura lekuz aldatzeko gai. Gameto maskulinoek edo espermatozoideek burua, samea eta flageloa daukiez. Nukleoak ia buru guztia hartzen dau, eta sameak burua eta flageloa lotzen dauz. Flageloak egitura mehea eta luzea dauka, espermatozoidea lekuz aldatu eta obuluetara heltzeko. Espermatozoideak obuluak baino askoz txikiagoak dira. 9. Giza ugalketea Giza ugalketa sexuala da, hau da, ernaltzea gauzatzeko, ezinbestekoa da sexu zelula bi batzea edo alkartzea, bata femeninoa eta bestea maskulinoa. Hortik aparte, gizakiak bibiparoak gara, amaren barruan haurdunaldi deitutako tarte bat egin ostean, amaren sabeletik jaioten garalako. Halan eta guztiz ere, ugaztunak ere bagara, erditzearen ostean amaren bularrek ekoizten daben esneaz elikatzen garalako.Ernaltzea Ernaltzea emakumezkoen gorputzaren barruan gertatzen da, ia beti Falopioren tronpetan, eta sexu zelula maskulino bat, hau da, espermatozoide bat, eta obulu bat alkartzea. Sexu zelula bik bat egin daien, espermatozoideek umetokian gora Falopioren tronpetaraino aurrera egiten dabe eta, han, espermatozoide bakarrak bat egiten dau obuluagaz. Biak alkartzean, obuluak substantzia bat jariatzen dau, hara eldutako beste espermatozoideek ernaldu ez daien. 10. Obulu ernaldua, zigoto deitutakoa, zatitzen hasten da, eta, Falopioren tronpen hormek bultzatuta, umetokirantz jaisten da. Umetokira heldutakoan, zigotoa umetokiaren hormeari itsasten jako, eta haurdunaldia hasten da.Haurdunaldia Gizakiaren haurdunaldiak bederatzi hilabete inguruko iraupena dauka. Bederatzi hilabete horreetan zigotoa hasi eta garatu egiten da, eta lehenengo faseko enbrioia umeki bihurtzen da. Haurdunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan, izaki barriari enbrioi deitzen jako. Lehenengo aste horreetan, organoak garatzen dira, baina enbrioiak oraindik ez dau giza itxurarik izaten. Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte enbrioi zanari umeki deitzen jako. Garai horretan, organo guztiak garatzen dira, birikiak izan ezik, eta ume itxura handiagoa hartzen dau. 11. Izaki barria garatu daiten, haurdunaldian zehar emakumezkoen goroutzak garrantzi handiko aldaketak izaten dauz, adibidez: Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen dira. Karena eta izaki barria zil hestearen bidez lotuta dagoz, eta behar dauizan mantenugaiak eta oxigenoa emoten deutsoz karenak umekiari. Boltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta umekia inguratu eta tenperatura aldaketetatik eta izan daitekezan kolpeetatik babesten dau. Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa amniotikoa eta umekia, gero eta handiagoa, barruan gordeteko. Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea ekoizteko prestatzen dira, umea lehen hilabeteetan amaren esneaz elikatu daiten. 12. Erditzea Erditzea umekia eta karena baginatik kanporatzea oinarritzen da. Prozesu horrek hiru etapa daukaz: boltsa amniotikoa haustea, umekia kanporatzea eta erditzearen amaiera. Boltsa amniotikoa haustea umekia guztiz garatuta dagoanean gertatzen da. Une hori heldutakoan, likido amniotikoa baginan behera kanpora isurten da eta, horregaz batera, baginea dilatatzen hasten da, umekiari bertatik urteten izteko. Umekia amaren gorputzetik kanporatzea ahalbidetzen dabe umetokiaren eta abdomeneko muskuluen uzkurdunek. Umekia kanpoan danean, zil hestea ebagiten da; eta umeari zil izeneko orbana geratzen jako mozte horren ondorioz. Erditzearen azkenengo fasea zil hestea, karenea eta boltsa amniotikoa kanporatzen da. 13. Egilea: Ibai T