Ugaltze-Funtzioa

3
UGALTZE-FUNTZIOA 1.-Ugalketa bizi-funtzioetako bat da. Ugalketaren bidez, izaki-bizidunak euren ezaugarriak dituzten beste indibiduo batzuk sortzen dituzte; indibiduo horiek ondorengoak edo seme-alabak dira. Gizakiaren kasuan ondorengoak seme-alabak dira. Horretarako, giza gorputzak ugaltze-aparatu bat dauka. Ugaltze-aparatua es da berdina gizon eta emakumeen artean eta ez da osorik garatzen bizitzaren hasieratik, 11 eta 14 urte bitartean emaumeen kasuan eta 12 eta 16 urte bitartean mutilen kasuan. Ugaltze-aparatuaren garatze prozesua pubertaroan gertatzen da. 2.-Pubertaroan aldaketa batzuk gertatzen dira: Nesketan: -Biloa agertzen da pubisean eta besapeetan. -Titi edo bularrak hazi eta aldakak biribildu egiten dira. -Obulutegiak obuluak askatzen hasten dira, eta lehenengo hilekoa sortzen . Mutiletan: -Biloa agertzen da pubisean, besapeetan, aurpegian, bularrean, zangoetan eta besoetan. -Boza baxuago egiten da, eta sorbaldak zabaldu egiten dira. -Barrabilak espermatozoideak sortzen hasten dira, eta handiago bihurtzen dira; zakila era hazi egiten da.

description

Ugaltze-Funtzioa

Transcript of Ugaltze-Funtzioa

Page 1: Ugaltze-Funtzioa

UGALTZE-FUNTZIOA

1.-Ugalketa bizi-funtzioetako bat da.

Ugalketaren bidez, izaki-bizidunak euren ezaugarriak dituzten

beste indibiduo batzuk sortzen dituzte; indibiduo horiek

ondorengoak edo seme-alabak dira.

Gizakiaren kasuan ondorengoak seme-alabak dira.

Horretarako, giza gorputzak ugaltze-aparatu bat dauka.

Ugaltze-aparatua es da berdina gizon eta emakumeen artean eta

ez da osorik garatzen bizitzaren hasieratik, 11 eta 14 urte

bitartean emaumeen kasuan eta 12 eta 16 urte bitartean mutilen

kasuan.

Ugaltze-aparatuaren garatze prozesua pubertaroan gertatzen

da.

2.-Pubertaroan aldaketa batzuk gertatzen dira:

•Nesketan:

-Biloa agertzen da pubisean eta besapeetan.

-Titi edo bularrak hazi eta aldakak biribildu egiten

dira.

-Obulutegiak obuluak askatzen hasten dira, eta

lehenengo hilekoa sortzen .

•Mutiletan:

-Biloa agertzen da pubisean, besapeetan, aurpegian,

bularrean, zangoetan eta besoetan.

-Boza baxuago egiten da, eta sorbaldak zabaldu egiten

dira.

-Barrabilak espermatozoideak sortzen hasten dira,

eta handiago bihurtzen dira; zakila era hazi egiten da.

Page 2: Ugaltze-Funtzioa

3.-Ugaltze-aparatuaren organoak

•Gizonezkoen ugaltze-aparatua

•Emakumezkoaren ugaltze-aparatua

Page 3: Ugaltze-Funtzioa

4.-Gametoak dira izaki berri bat sortzeko gaitasuna duten

zelula emeak eta arrak. Gameto emea obulua da eta arra

espermatozoidea.

•Obuluak emakumearen obulutegietan daude jaiotzen

denezkeroztik. 28 edo 30 egunetik obulu bat ateratzen da

obulutegitik, Falopioren tronpatik joaten da eta bidean

espermatozoide batekin topo egiten badu ernalketa gertatzen

da, hau da , bi zelulen elkartzea, eta haurdunaldia hasiko da.

Horrela ez bada, obulua ez bada espermatozoidearekin

elkartzen, obuluak umetokiraino jarraitzen du, han izaki

berriarentzako osatutako habitxo bat dago, endometrioa da, eta

obuluarekin batera odol pixka batekin nahasturik kanpora

ateratzen da baginatik. Honi hilekoa deitzen diogu.

•Espermatozoideak pubertaroan sortzen hasten dira.

Barrabiletan sortzen dira eta hodi deferenteetatik semen

besikuletara pasatzen dira, semen-likidoarekin nahasten dira

semena osatuz. Semena uretrararen bidez ateratzen da

gizonezkoen ugaltza-aparatutik, zakilan muturretik, fenomeno

honi eiakulazioa esaten zaio.

Gizonezkoen uretra iraitz-hodi eta ugaltze-hodi funtzioak

ditu, emakumezkoenak berriz, bi hodi hauek banatuta daude.

4.-Ugaltze-prozesua.

Giza ernalketa emakumezkoaren ugaltze-aparatuaren barruan

gertatzen da.

Ernalketa espermatozoide bat et obulu bat elkartzea eta,

ondorioz, zigotoa sortzea da.