UOE 27 - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/uoe27.pdfsak atmosfera orain arte...

6
Gemma, Mikel, Ainhoa eta Verónica 1. AZALA: 2040an Artikoan izotzik ez. 2. INKESTA: Jostailu zaharren bilketa 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Olerkiak 5. EGURALDIA 6. AMARA-BERRI SAREA: Andoaingo ikaste- txekoen artikulua 1. ERREDAKTOREAK Ikerlarien ustez, 2040. ur- tean Artikoko izotza desa- gertu egingo da. Berotegi efektuaren eraginez, ga- sak atmosfera orain arte bezala isurtzen jarraitzen badugu, izotza neguan osa- tzeko zikloa hautsi egingo da. Hamar urtean, izozturiko ere- mua 5,9 milioi kilometro koa- dro izatetik 1,9 milioi kilome- tro koadro izatera pasako da. Neguan 3,5 metro lodi izaten da izotz geruza metro bat baino gu- txiago izango da. Ondorioz, kalte handiak izango dira: hainbat animalia (hartz zuriak, itsas txakurrak, ...), desagertuko dira eta uholdeen- gatik uzta asko galdu egingo dira, besteak beste. Hori ez gertatzeko, ondo zaindu ingurunea! Oier eta Xabier 2006/12/14 www.urdanetaikastetxea.org 27.zenbakia EDITORIALA Kaixo, lagunok! Ba al dakizue 2040an Arti- koan ez dela izotzik egongo, zeren eta kutsaduraren on- dorioz, aldaketa klimatikoa geroz eta handiagoa baita. Horregatik gure ohiturak zaindu behar ditugu, gure ingurunea babesteko. Gaur jostailu zaharrak bil- tzeko ekimenaren inguruan egin dugu inkesta. Honez gain, ohiko atalak dituzue: albisteak, lumaren kilimak, ... Espero dugu gure egunkaria gustatzea. Agur eta ondo pasa!

Transcript of UOE 27 - urdaneta.ikastetxea.neturdaneta.ikastetxea.net/files/uoe27.pdfsak atmosfera orain arte...

Gemma, Mikel, Ainhoa eta Verónica

1. AZALA: 2040an Artikoan izotzik ez. 2. INKESTA: Jostailu zaharren bilketa 3. ALBISTEAK 4. LUMAREN KILIMAK: Olerkiak 5. EGURALDIA 6. AMARA-BERRI SAREA: Andoaingo ikaste-

txekoen artikulua

1.

ERREDAKTOREAK

Ikerlarien ustez, 2040. ur-tean Artikoko izotza desa-gertu egingo da. Berotegi efektuaren eraginez, ga-sak atmosfera orain arte bezala isurtzen jarraitzen badugu, izotza neguan osa-

tzeko zikloa hautsi egingo da. Hamar urtean, izozturiko ere-mua 5,9 milioi kilometro koa-dro izatetik 1,9 milioi kilome-tro koadro izatera pasako da.

Neguan 3,5 metro lodi izaten da izotz geruza metro bat baino gu-txiago izango da. Ondorioz, kalte

handiak izango dira: hainbat animalia (hartz zuriak, itsas txakurrak, ...), desagertuko dira eta uholdeen-gatik uzta asko galdu egingo dira, besteak beste. Hori ez gertatzeko, ondo zaindu ingurunea!

Oier eta Xabier

2006/12/14

www.urdanetaikastetxea.org 27.zenbakia

EDITORIALA

Kaixo, lagunok! Ba al dakizue 2040an Arti-koan ez dela izotzik egongo, zeren eta kutsaduraren on-dorioz, aldaketa klimatikoa geroz eta handiagoa baita. Horregatik gure ohiturak zaindu behar ditugu, gure ingurunea babesteko. Gaur jostailu zaharrak bil-tzeko ekimenaren inguruan egin dugu inkesta. Honez gain, ohiko atalak dituzue: albisteak, lumaren kilimak, ... Espero dugu gure egunkaria gustatzea. Agur eta ondo pasa!

2.

Jostailu zaharrak biltzeko kanpaina martxan dago gure eskolan eta dagoeneko batzuek hainbat jostailu ekarri dituzte. Espero dugu jabe berriak izango direnek pozik hartzea eta asko erabiltzea. 1. Jostailurik ekarri al duzu? 2. Zer? 3. Zergatik?

Maialen

1. Ekarri ditut. 2. Patinak. 3. Txikiak ditudalako eta 3.

mundukoek erabiliko dituz-telako.

Elena

1. Bai. 2. Ratonesa eta abar. 3. Behartsuei laguntzeko.

Raquel

1. Bai. 2. Ez dakit. 3. Pobreei emateko.

Elena

1. Bai. 2. Joko bat edo puzlea. 3. Pobreek behar dituzte-

lako.

Amaia

1. Ekarri ditut. 2. Puzle bat eta balanzea. 3. Nik ez ditudalako erabil-

tzen eta beste batzuk be-har dituztelako.

Julen 1. Ez. 2. 3. Ez ditudalako.

Beñat

1. Ez. 2. 3. Ez ditudalako.

Unai

1. Bai, ekarri ditut. 2. Puzlea. 3. Pobreek nik baino ge-

hiago behar dutelako.

3.

LIBURU ETA DISKO AZOKAK

Bihar Liburu eta Disko Azoka zabalduko dute Laz-kaon eta Ataunen. Hauetan hainbat liburu eta disko ikusi eta merkeago erosteko aukera izango dugu; izan ere, azokan bertan erosiz gero, %15eko deskontua egingo dute. Egile ugari ere izango dira euren liburuak eta dis-koak aurkezten. Aurten azokak hemezortzi urte egingo ditu. Animatu eta joan!

Mikel eta Ainhoa

TXOKOLATEZKO ZUHAITZA

Txokolatearekin Gabonetako zuhaitza egin dute Thailandian. Sukaldariek guztira 67,5 kilo txokolate erabili dute hau egiteko. Txokola-tezko zuhaitza 34.000 txokolate gozoki txikiz osatua dago eta 6 metro luze da. Gabonetako zuhaitz berezi hau hotel batean dago ikusgai. Ze zuhaitz gozoa!

Mikel eta Verónica

ARKEOLOGIA

Plesiosaurokume baten eskeleto osoa aurkitu dute Antartikan eta hezurrak oraindik lotuta ditu. Animalia orain dela 70 milioi urte bizi izan zen, Lamb Lurmuturra lakuan ( Vega uhartea, Antarti-kako iparraldea), hango klima egungoa baino askoz epelagoa zenean. Plesiosaurioak 10 bat metro izatera heltzen zi-ren, baina duela 65 milioi urte desagertu ziren.

Verónica eta Gemma Plesiosauroa

Egilea: Jakue Arruabarrena Moldatzaileak: Mikel eta Ainhoa

4.

Armiarma ttikiak lau sare egin ditu, lau armiarma sare. Ezin delako bizi etxerik gabe. Etxe polita, etxe ttikia. Armiarmaren bizitokia sasi arteko olerkia.

IKASLE BERRIA ESKOLAN

Orain dela gutxi ikasle berri bat etorri da gure es-kolara. Alberto du izena eta 6 urte ditu. Errumaniakoa da eta Errumanian bizi zenean hango haurtzaindegira joaten zen. Bere taldea segur aski Urdin taldea izango da lehe-nengo zikloan, baina oraindik ziur ez dakigu.

Ongi etorri, Alberto, gure eskolara! Ainhoa eta Gemma

5.

Momentu honetako tenperatura: -4º Atzoko tenperaturarik beroena: 11º Gau honetako tenperaturarik hotzena: 1º Zerua: Behe-lainoa dago. Lurra: Izotza bota du. Haizea Haize-mota: Barea. Haizearen norabidea: I-Etik dator. Euria: Euri-mota: Ateri dago. Zenbat litro jaso dugu? 0 litro Presioa: 1.032mb, atzo baino 3 gehiago. Hurrengo orduetarako prebisioa: Eguzkitsua eta hotza izango dela uste dugu, presioa altua delako. ESAERA ZAHARRA: Lehia, elurraren deia.

Alberto

6.

Ikastetxe askok parte hartzen dugu Amara-Berri sarean eta honetan hainbat lan pres-tatzen ditugu. Gaur Andoaingo Ondarreta ikastetxekoek beren egunkariaren atal bat oparitu digute gurean txertatzeko. Honetan Andoaingo Ortzaikako karobiaz hitz egiten digute. Hona hemen beraiek bidalitako lana. Eskerrik asko!!!