URTEKO TXOSTENA 2014 -...

20
URTEKO TXOSTENA 2014

Transcript of URTEKO TXOSTENA 2014 -...

Page 1: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

URTEKO

TXOSTENA

2014

Page 2: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

2

AURKIBIDEA

Orriak

1- Urteko kanpaina: Garapen eta Sentsibilizazio kanpaina 3

2.- Garapen hezkuntzarako beste zenbait jarduera 5

3- Sustatu aldizkaria 11

4- Tandanacui Taldeak 11

5- “Jende Xumea” Taldeak

6- Udako boluntariotza proiektuak 12

7- Garapenerako Lankidetza Proiektuak 15

8- Erantzukizun sozio-korporatiboa 19

9- Eragin politikoa 20

10- Beste GGKEekiko harremanak 20

Page 3: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

3

1. URTEKO KANPAINA: GARAPEN ETA SENTSIBILIZAZIO KANPAINA:

“JAKITEAK AHAL IZATEA DAKAR”

Urtero, Proyde-Proegak sentsibilizazio kanpaina bat sustatzen du, “Salletar GGKEen

koordinakundearen” (Proyde, Proyde-Proega, Proide, Edificando, Proideba) eta Sed,

Proclade-Yanapay eta Proclade Fundazio GGKEen artean osatutako Prastaketa-

Taldeakemandako orientabide eta materialez baliatuz. Kanpaina hau, batik bat, tokian

tokiko Ordezkaritzetan egiten da, Euskadiko Salletar ikastetxe eta zentroetan

txertaturik dauden Ordezkaritzetan, alegia.

Hara gure giza multzoa,ikastetxe eta hezkuntza erakundeetako ikasle eta erabiltzaileen

kopuruari buruzko datuak:

IKASTETXEAK UDALERRIAK IKASLE KOPURUAK La Salle Berrozpe Andoain 1274

La Salle San José Beasain 684

La Salle Bilbao 1277

La Salle Donostia 965

La Salle San Luis Donostia 346

La Salle Isasi Eibar 502

Nuestra Señora de Azitain Eibar 389

Irungo La Salle Irun 1241

BegoñakoAndra Mari Sestao 712

La Salle San José Zarautz 698

La Salle Legazpi Zumárraga 652

GUZTIRA IKASLEAK 8740

SOZIO-HEKUNTZA OBRAK

UDALERRIAK ERABILTZAILEAK

Elkarbanatuz Bilbao 1727

Asociación Artizar Sestao 54

EGOITZAK UDALERRIAK ERABILTZAILEAK La Salle-Unibertsitarioak Donostia 108

La Salle-Etorkinak Donostia 37

GUZTIRA ERABILTZAILEAK 1926

GUZTIRA 10666

La Salle zentroen kokapena:

Page 4: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

4

Horretarako aipatutako Prestaketa-Taldeak prestatutako zenbait material didaktiko

erabiltzen dugu ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Proegak itzultzen ditu

euskarara eta egokitzen material horiek. Inguruko errealitate sozialekin harremanetan

gaude, eta modu eraginkorrean dihardugu justiziaren sustapenerako kanpainetan,

solidaritaterako jarrera positiboak garatuz.

2013-2014ko ikasturteko kanpainak eskola

hartu dugaitzat. Milurteko Garapen

Helburuekin (MGH) jarraituz, 2013-2014ko

kanpainak eskolarekin zerikusi zuzenagoa

duten MGHen inguruan jardun du, hots, MGH

2arekin eta MGH 3aren alderdi batzuekin.

Honako helburu nagusia izan du: “Kalitatezko

hezkuntza, guztiontzat eta edonon”. Eta

ikurritza motibatzailea: “Jakiteak ahal izatea

dakar”. Kanpaina hau aurrekoaren jarraipena

izan da, izan ere kalitatezko eskola izateko

hezkuntza teknologia ezberdinetan

eguneratuta izaten saiatu behar du. Eta bestaldetik, eskola bertatik egin daiteke lan

eginkorki Arrakala Digitala ixteko.

Proyde-Proegak hezkuntza materialak zabaldu ditu Euskadiko La Salle Ikastetxeetan,

aste batean zehar, ikastetxe bakoitzak aukeratutakoan, kanpainako gaia landu dezaten

trabeska, hezkuntza maila guztietan.

Horretarako formazio saio bat egin da ikastetxeetako klaustroekin Kanpainaren

edukien eta berau burutzeko materialen berri emateko.

Honako hau da, euskaraz nahiz gaztelaniaz, ikastetxeei eman zaien materiala:

Haur Hezkuntzan:astebeterako ipuinak, jolasak eta fitxak.

Lehen hezkuntzan: tutoretzarako, gizazientzietarako eta ingeleserako

materialak.

Bigarren Hezkuntzarako, batxilergorako eta formazio zikloetarako:

tutoretzarako, teknologiarako eta ingeleserako materialak.

Horretaz gain, baliabide didaktikoak eskaini dira beste jakintzagaietan erabiltzeko,

kanpaina burutuko den astean.

Era berean, ikastetxeek eskolaz kanpoko ekitaldiak antolatu dituzte familiak ere

sentsibilizatzeko.

Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak, besteak beste:

bizkotxo solidarioa, afari solidarioa, jolas solidarioak, txokolate solidarioa, ibilera

solidarioa…

Page 5: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

5

2.GARAPEN HEZKUNTZARAKO BESTE ZENBAIT EKITALDI

1.1. Jolas solidarioak, Deustu-Bilbo (2014ko urtarrila)

Page 6: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

6

1.2. Indarkeria Ezaren Eskola Eguna, Bilbo-Sestao (2014ko urtarrilak 30)

Indarkeria Ezaren Eskola Eguna –urtarrilaren30a– ospatu zuten Bizkaiko La Salle

ikastetxeek Indarkeria Ezaren garrantzia azpimarratzeko, herrialdeen garapena

bultzatzeko bide bezala.

Bilboko ikastetxean Sestaokoan bezala, Proegatik jasotako materialak jorratu zituzten

egun horren inguruan.

Hara hemen, Sestaoko Begoñako Andra Mari ikastetxeko hezkuntza elkarte osoak

egindako jardueren argazkiak, munduan bakea lortzeko guztion parte hartzearen

beharrari buruz egindako gogoeta-jarduerak izan ziren.

Page 7: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

7

1.3. DaniLandivar-en bisita eta hitzaldiak (2014ko otsaila)

DaniLandivar boluntarioarenatsedenaldiaz baliatu

ginen, bere etxekoen artean izan zen bitartean,

berarekin zenbait topaketa egiteko. Gaia, Paraguaiko

Chaco-n jasaten duten uraren arazoa, bereziki Salletar

Anaiek kudeatzen eta animatzen duten Pozo

Coloradoko Ikastetxe-Barnetegian.

Otsailaren 14tik 21 bitartean egin ziren topaketak:

Andoainen Ertainetako eta Lanbide Eskolako

ikasleekin, Donostian Lehen Hezkuntzakoekin eta

Jende Xumea eta Tandanacui taldeetako gazteekin,

Sestaon Lehen Hezkuntza DBHko ikasleekin,

Zarautzen DBHkoekin eta Zumarragan Lehen Hezkuntza eta DBHkoekin.

1.4. Txokolatada solidarioa, Deustu-Bilbo (2014ko martxoak 21)

Page 8: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

8

1.5. Kontzertu solidarioa, Zarautzen (2014ko apirilak 4)

Apirilaren 4an PROYDE-

PROEGAk antolatutako

kontzertu solidarioaegin zen

Zarautzen. Udalak utzitako

Modelo Aretoan, hain zuzen,

herriaren erdigunean. Aretoa

osorik bete zen.

Ekimen honen bitartez

herrian nabarmenago azaldu

ginen eta, bidenabar, balio

izan zuen udalari eskerrak emateko urtero aurkezten dizkiogun proiektuetarako eman

izan digun diru-laguntzagatik.

Kontzertua kolorez eta musika alaiez betea izan zen. Kantari ikastetxeko ikasleak izan

ziren. Baita zenbait irakasle, ikasle ohi eta guraso ere.

1.6. Antzerki solidarioa, Zumarragan (2014ko maiatzak 9 eta 16)

Aurten Zumarragako La Salle Legazpi

ikastetxeakbi antzerki emanaldi eskaini ditu.

Alde batetik, Arco Iris taldeak, ikastetxeko guraso

eta ikasle ohiez osatuak, maiatzaren 9an, eta bi

ekitalditan, "Melocotónenalmíbar" obra antzeztu

zuten.

Bestaldetik, DBHko1.goeta 4.go ikasleek Miguel

Bosé-ren omenez obra bat prestatu zuten. Ekitaldia

maiatzaren 16an izan zen, herriko Zelai Aristi

antzokian.

1.7. REDESen ikerketaren aurkezpena, Donostian (2014ko maiatzak 27)

Proyde-Proegak, REDES erakundeko

partaide gisa(Garapen Solidariorako

Erakundeen Sarea da REDES) parte hartu

zuen “Afrikako baliabide naturalen

esplotazioa: erauzketa industria”

ikerketaren antolaketan. Erakunde honek

koordinatu eta finantzatutako ikerketa izan

da.

AurkezpenaArrupe aretoan izan zen,

Garibai kalea 19, DONOSTIA.

40ren batentzule izan ziren eta aurkezleak

honako hauek: Marta Burgo, idazkaria eta

Page 9: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

9

“Afrika bizia zor, zor bizia” sentsibilizazio kanpainaren koordinatzailea eta Jesús García

Luengos, ikerketaren egilea.

1.8. Mundu zabala, errealitate anitz, Donostia (2014ko irailak 18)

Proyde-Proegak parte hartu zuen Euskadiko

GGKEen Koordinakundeak kudeatutako “Mundu

zabala, errealitate anitz” jardunaldien

antolaketan.

Irailaren 18an Bertso Saio bat egin zen

Donostiako Gros auzoko Katalunia Plazan. Parte

hartu zuten Maialen Lujanbio eta Unai Agirre

bertsolariek, pobreziaren gaineko topikoak

botatzea gaitzat harturik.

1.9. Hondarribia elkarlanean, Hondarribia (2014ko irailak 21)

Irailaren 21ean "HONDARRIBIA ELKARLANEAN

2014" ospatu zen. Asmoa, Bidasoa eskualdean gizarte

eta lankidetza mailan dihardugun erakundeek

lankidetza eta boluntariotza arloetan eskaintzen

ditugun ahalbideen berri ematea izan zen.

Proyde Proegak parte hartu zuen argazki erakusketa

baten bidez, azken bi urte hauetan Hondarribiko

udalaren diru-laguntzei esker egindako lana azalduz.

Eta partekatu genuen lankidetza proiektuetan eta

boluntariotzan dugun esperientzia.

1.10. XIII. Boluntarioen Eguna, Beasain (2014ko urriak 4)

Joan zen urriaren 4anProegak parte hartu zuen

Beasaingo XIII. Boluntarioen Egunean,Beasain

inguruan diharduten beste erakundeekin batera.

Beasaingo udalak finantzatutako proiektuaren

emaitzakezagutzera eman genituen. Haizea

Tapiak, boluntario gisa, Bolivian bizi

izandakoesperientzia partekatu zuen. Eta aukera

izan genuen beasaindar ezagunekin topatzeko.

1.11. Bakearen Eguna, Irun (2014ko urriak 11)

Hiriko Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak urriaren 11n antolatu zuen

Bakearen Eguna, hamargarren aldiz, Zabaltza Plazan ohi denez, 17:00etatik

Page 10: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

10

20:00etara bitartean. Ekitaldian, Giza Eskubideen alde eta

garapenerako lankidetzan eta hezkuntzan diharduten 13

erakundek hartu zuten parte.

Aurreko urtetan bezala, udalerriko erakundeez gain,

Udalak laguntzen dituen Lankidetza Proiektuen bidez

Irunekin lotura duten beste zenbait erakundek ere parte

hartu zuen:Proyde-Proega, Behar Bidasoa, D.O.A.,

Tadamum, Txingudi Vida, Taupadak, Nazioarteko

Solidaritatea, Rokpa, Oscar Romero, Haurralde, Prosalus,

Adiskidetuak y Zabalketa.

"Jardunaldiaren helburua honako hau zen: Afrikan, Latinoamerikan edo Asian bizi ohi

dituzten errealitateak irundarrei hurbilaraztea, emanaldi, argazki edota informazio-

panelen bitartez”.

Proegak, argazki erakusketaz gain, hara hurbildu ziren haurrentzat eta helduentzat

jolas kooperatiboak antolatu zituen.

1.12. Aste solidarioa, Zarautz (2014ko urriak 13)

Urtero bezala, Proegaren Ordezkaritzak

eginkorki hartu zuen parte Zarauzko Aste

Solidarioaren antolakuntzan. Urriaren 13tik

18ra izan zen 2014ko Aste Soliarioa, eta 18an

Merkatu Solidario eta Alternatiboaantolatu zen.

Bertan Bidezko Merkataritzaren postua jarri

zuten Zarauzko Proegako gazte boluntarioek.

1.13. Pedro Arrambideri omenaldia, Hondarribia (2014ko urriak 15)

Urriaren 15ean Hondarribiko udalak omenaldi hunkigarria eskaini zion Pedro

Arrambideri, Salletar Anaia eta Hondarribiko semeari. Pedrok boluntariotza jardueran

munduko hainbat lekutan besteei laguntzen egindako ibilbide luzea aintzat hartu

nahiizan zen.

Pedro Arrambideren bizitzan azpimarragarria da munduko pobretuen alde egindako

lana, bereziki, Afrika ekialdekoen alde, Eritrea, Etiopia, Kenian eta inguruko herritarren

alde, 15 urtetan herrialde hauetan bizi izan baita. Nabarmena izan da beste asko

konpromiso solidariora eramateko izan duen gaitasuna, diruz lagunduz nahiz lurralde

pobretuetara joanaz. Horrela egin izan du SECOLI zerbitzutik, Erroman, CONFERen

Misioetako Departamentutik eta PROYDEtik, Madrilen. Pedro izan zen PROYDE

GGKE abian jarri zutenetako bat.

Ekitaldiaren hasiera udaletxearen arkupetan eman zitzaion. Alkateak egin zion Anai

Pedrori harrera eta dantzari batek aurreskua dantzatu zuen bere aurrean.

Page 11: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

11

Omenaldiak bete-beterik zen udalbatza-aretoan jarraitu zuen. Bertan ziren alkate jauna

eta udaleko zinegotziak, Anai Pedroren senide eta pertsona gertukoak, Salletar Anaiak

eta, gainera, Anai Pedrok aurrera eramandako proiektuetan parte hartu izan duten

boluntarioak eta ongileak eta GGKE ezberdinetako zenbait lagun,

Alkateak denen aurrean azaldu zituen udalak Anai Pedrori, Hondarribiko seme argi

honi, omenaldi hau eskaintzeko kontuan izan zituen arrazoiak.

Zenbait mintzalditan Pedroren bizi-ibileraren

nondik norakoak aipatu ziren eta, bideo baten

bitartez, Eritrean bizitako eta egindako lanak

azaldu ziren, Anai Pedroren beraren irudi de

testuen bitartez.

Ingurumari honetan hiriko “Baluarte” irudia eman

zion alkateak, omenaldiaren oroigarritzat.

Ekitaldia Anai Pedroren hitzaldiarekin bukatu zen. Bere iloba batek irakurri zuen.

Nabarmen utziz, berriro, krisian eta noraezean dabilen Mendebaleko gizarte

aberatsaren eta Afrikako pobretuaren arteko kontrastea. Besteak beste, baieztapen

hau egin zuen: “Hemendik gutxira Afrika

izango da Europaren arazo nagusia”. Eta,

Frantzisko aita santuari jarraituz, adore-

eza gainditzera gonbidatu gintuen eta

topaketa jarreraz bizitzera, geure baitatik

irtenaz. “Bizitza kokoaren antzekoa da–

esanzuen–, ez bada irekitzen usteldu

egiten da”. Bukaeran berak hartu zuen

mikrofonoa eta eskerrak eman zituen

hainbat eta hainbat erakunde publiko

nahiz pribatuen solidaritateari esker egin

ahal izan baitira 120ren bat proiektu, 25 milioi euro erabiliz, Afrika Ekialdeko herrialde

ezberdinetan; eta guztiok gonbidatu gintuen Guadalupeko Ama Birjinari kantatzera,

bere babesean jarriz.

Horrela, Hondarribian hain ezaguna den Salbearen azken estrofa abestuz bukatu zen

ekitaldia.

1.14. Pobrezia Zero, Eibar (2014ko urriak 17)

Eibarko Proega Ordezkaritzak, “Pobrezia Zero”

nazioarteko eguna zela eta, horren inguruko ekitaldi

bat egin zuen urriaren 17an, ostirala, Unzaga

Plazan.

DBH 1 eta 2ko ikasleak, Proegako kide eta

Tanadanacui taldeko gazteekin plaza eta inguruan

zehar ibili ziren jendeari galdetuz munduko pobrezia

erauzteko soluziobideak. Erantzunak zenbait

Page 12: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

12

paneletan idatzi ziren denek irakur zitzaten.

Zalantzarik gabe gure ikasleek kontuan hartuko zituzten jasotako iradokizunak, heldu

izatera iristen direnean aurrera eramateko.

Bestaldetik, hurrengo 18an, larunbat goizean, plazara hurbildu ziren haurrentzat eta

helduentzat jolas kooperatiboak antolatu zituzten.

1.15. Jostailu solidarioren Merkatu txikia, Donostia (2014ko abenduak 16)

Intxaurrondo Hegoa ikastolako Guraso Elkarteak bigarren eskuko jostailuen merkatu

txikia antolatu zuen abenduaren 16an, ostirala. Ikastolako Guraso Elkarteak dei bat

egin zuen egoera onean zeuden bigarren eskuko jostailuak

oparitu zitzaten, gero prezio sinbolikoetan salgai jartzeko

merkatu txikian. Jostailuen bilketa aste hartako astelehen eta

ostegun bitartean egin zen, eskolako sarreran

Merkatu txikiak iraun zuen artean Proyde-Proegak Abijanen

(Boli Kostan) kaleko haurren abegi-etxean egiten duen lanaren

berri eman zien bertaratu zirenei, Fundazioa noraino dagoen

arduratuta adieraziz. Jasotako salmenta-dirua hara

bideratuaizan da.

1.16. Kontzertu solidarioa, Beasain (2014ko abenduak 20)

Beasaingo La Salle San Jose ikastetxeko Abestaldeek

Kontzertu Solidario bat eskaini zuten abenduaren 20an

Proega GGKEen mesedetan.

“Abestaldeak”, bai, pluralean. Izan ere, IZAN IZAR haur

eta gaztez osatutako Abestaldeari, orain gutxi gurasoen

Abestalde gehitu zaio.

Idoia Azpilicuetak, Proyde-Proegako Idazkariak, aurkeztu

zuen ekitaldia, eta adierazi zuen kontzertuak xede

solidarioa zuela. Jasoko zen dirua Madagaskarreko

Amaron’i Mania eskualdeko Garapenerako Eskola

proiektua bultzatzeko izango zela.

Kontzertuak hiru zati izan zituen: Lehenengoan gurasoek abestu zuten, bigarrenean,

Izan Izar abestaldeak eta bukatzeko bi abestaldeek elkarrekin

1.17. Elikagaien bankua, Eibar

Urtean zehar, Eibarko Udalak eta Elikagaien Bankuak antolatuta eta bertako GGKEen

eta erakundeen laguntzaz, Proegaren Eibarko ordezkaritzak bere esku hartuaizan du

hilero pertsona, familia eta kolektibo behartsuenei janariak banatzeko ardura.

Page 13: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

13

Horretarako La Salle Isasi eta La Salle Azitain ikastetxeetan oinarrizko elikagaien

bilketa antolatu izan dute, kanpaina horri begira. Erantzuna oso ona izan da eta lote

egokiak prestatu ahal izan dituzte.

Proegako eta Tandanacuiko boluntarioak arduratu izan dirabanaketaz.

3. SUSTATU ALDIZKARIA

Maiatzean argitaratu zen Sustatu aldizkariaren 19. zk, triptiko

modura. 14.000 ale atera ziren etaGipuzkoa eta Bizkaiko La Salle

Ikastetxeetako familien artean banatu ziren eta Fundazioko lankide

eta adiskideen artean. Edizioak 2.000 euro inguruko presupuestoa

izan zuen. (Hemen doa pdf formatuan).

Aldizkarian finantzatutako proiektuen taula azaltzen da, gainera,

urteko ekonomi txostena eta burututako ekitaldien inguruko

erreportaje txikiak. Bazkide edo ongile izan nahi dutenentzako

bolante bat ere badakar.

Hau da aldizkariaren helburua: La Salle Ikastetxeetako ikasleen

familiak eta Proyde-Proega Fundazioaren partaideak jabetu

daitezela zer-nolako Garapenerako Lankidetza proiektu eta

ekitaldiak egiten diren gure GGKEari esker, horrela, hirugarren

munduaren errealitateaz jabetu daitezen.

4. TANDANACUI TALDEAK

La Salle Ikastetxeetako 14-20 urte

bitarteko gazteek osatzen dituzte talde

hauek. Bi astean behin elkartzen dira

Garapenerako Lankidetzaren inguruko

gaien gainean gogoeta egin eta jarduera

ugariak burutzeko. Hezkuntza elkarteen

sentsibilizazioan jarduten dute,

horretarako kanpaina solidarioetan parte

hartuz, informazio panelak jarriz eta

ekitaldi solidarioak burutuz, hala nola,

merkatu solidarioa, bidezko

merkataritzako produktuen salmenta,

bizkotxo solidarioaren eguna edo Elikagaien Bankuan lagunduz.

Tandanacui taldeak jardunean diraDonostiako La Sallen eta San Luis La Sallen,

Eibarren, eta Zarautzen.

5. “JENDE XUMEA” TALDEAK

2013-2014 ikasturtean abian jarri ziren zenbait ordezkaritzetan–Andoain, Bilbo,

Donostia etaZarautzen–“Jende Xumea” taldeak, nazioarteko gazte boluntariotza abian

Page 14: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

14

jartzeko asmotan, batxilergoko azken urteetako eta unibertsitateko lehen urtetako

gazteekin edota pareko ikasketetakoekin. Tandanacui taldeen jarraipena izan nahi

dute. Aldez aurretik, 2013ko otsailean, prestatua zen “Jende Xumea” Nazioarteko

Gazte Boluntariotzarako Plana. Planak bi eskola-urtetako prestakuntza aurreikusten

du. Ondorioz, lehenengo taldeek 2015eko udan parte hartu ahal izango lukete

boluntariotza proiekturen batean

6. UDAKO BOLUNTARIOTZA PROIEKTUAK

2014ko udan boluntariotzako 4 proiektu burutu ziren: Boli Kostan 1, Bolivian 1 eta

Argentinan beste 2. Parte hartu zuten 12 boluntariok.

Boluntario guztiekin formazio bi jardunaldi egin ziren, bat martxoaren 1ean eta bestea

maiatzaren 31ean; eta irailean beste topaketa bat egin zen bizi izandako esperientziak

ebaluatzeko.

Bi egun horietako formazioa honako xedez egin zen: elkar ezagutzeko, motibazioak

partekatzeko, taldea egiteko, boluntarioen eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko

eta Proegako udako boluntarioen solidaritate konpromisoa ulertzeko moduei

buruzgogoeta partekatzeko. Bestaldetik, bilera hauetan zehaztu ahal izan ziren

proiektuetako alderdi praktikoak.

Hara hemen proiektuen eta parte-hartzaileen zerrenda:

1. ARGENTINA. MalvinasArgentinas. San HéctorValdiviesoEskola

(Iraupena: 6 aste, uztaila-abuztua)

Maria Jesus Soriano, Zaragoza-Montemolín

Izaga Tejera, Zarautz La Salle

Asier Agote, Zarautz La Salle

2. ARGENTINA. San Salvador de Jujuy. San Juan Bautista de La Salle Eskola

(Iraupena: 6 aste, uztaila-abuztua)

Agustin Lucas, Irungo La Salle

Maite Pardina, Zarautz La Salle

Idoia Azpilicueta, Donostia

3. BOLIVIA. Trinidad-Beni. La Salle Ikastetxea

(Iraupena: 4aste, uztaila-abuztua)

Olatz Ajuriaeusocoa, Bilbo Elkarbanatuz

Haizea Tapia, Beasain La Salle

Itziar Gorostiza, Sestao La Salle

4. BOLI KOSTA. Abidjan. AkwabaHarrera-etxea

(Iraupena: 4aste, uztaila)

Maite Garcia, Zaragoza Montemolin

Egoi San Jose, Donostia

Luis Peña, Alfaro La Salle-El Pilar

Page 15: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

15

1. CordobakoMalvinasArgentinasen (Argentina), Maria Jesus, Izaga eta Asierrek

Lehen Hezkuntza ikasgeletan laguntzapsikopedagogiakoaeskaini zuten eta, gainera,

eskolan eta auzoan parte hartu zuten animazio soziokultural eta pastoralean.

2. San Salvador de Jujuy-n (Argentina), Agustin, Maite eta Idoiaklaguntza

psikopedagogiakoaeskaini zienhaurrei eta gazteei, auzoko zenbait jardueretan parte

hartuz.

3. Trinidad-Beni-n (Boliva), Olatz, Haizea e Itziarrek, zailtasun handienak zituzten

neska-mutilei lagundu zieten eskola-lanetan, eta Mocovi-ko kartzelan presoekin

antzezpen bat prestatzera iritsi ziren.

4. Abidjan-en (Boli Kosta), Maite, Egoieta Luisek gertutasuna eta maitasuna eskaini

zizkien AkwabaHarrera-etxeko haurrei.

Boluntarioek itzuleran pozik agertu ziren, bizi izan zutenagatik, jasotako harreragatik,

topaketengatik, pobreziazko errealitateetara hurbildu izanagatik, eskainitakoagatik eta ,

bereziki, jasotakoagatik, taldean izandako sintonia onagatik.

Ezinbestekotzat jo zuten hara doanaren zerbitzu eta irekitasun jarrera, bertan sortzen

diren eskakizunei erantzuteko, sarritan aurreikusitako eta prestatukoaz haraindi.

Esker ona adierazi zuten esperientzia hain aberasgarriak bizitzea ahalbideratu izan

zutenenganako, batzuentzat benetako gainditze eta sormen erronkak izan direnak eta

bizitza beste era batean planteatzera daramatzatenak, gauza gutxiagorekin eta

solidarioago izanik.

Page 16: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

16

7. GARAPENERAKO LANKIDETZA PROIEKTUAK

Hara hemen 2014 urtean Proyde-Proega Fundazioak aurrera eraman dituen lankidetza

proiektuak.Lehenengo zazpiak diru-laguntza publikoak jaso dituzte, besteak Proyde-

Proega Fundazioaren beraren funtsekin finantzatu dira. Informazioa gehiagorako ikus:

proyde-proega.org.

Izenburua Herrialdea

Diru-laguntza eman

duenErakundea Jasotakolaguntza

Proyde-Proegaren ekarpena

1

Emakumeen sustapen eta garapenosoa etaEgokieren berdintasunerakoPlana, San Marcos Departamentua

Guatemala Bizkaiko Diputazioa 2014

93.318,96 € 9.000,00 €

2 MalvinasArgentinaseko Gazteen Etxea, Cordoba

Argentina Eibarko Udala 2012 eta 2014

76.024,00 € 8.514,00 €

3 Akassatoko gazteriaren sustapen osorako laguntza

Benin

Beasaingo Udala 2012 eta Andoaingo Udala 2013

12.500,00 € 60.000,00 €

4 Pozo Coloradoko San Isidro Labrador Eskolako larrialdia

Paraguai Hondarribia eta Zestoako Udalak 2014

10.870,00 €

5 Garapenerako Eskola programa bultzatzea, Amaron’i Mania Eskualdean

Madagaskar Beasain eta Zarauzko Udalak 2014

13.112,38 € 3.000,00 €

6

Emakumeentzat Aurrezte eta Kreditu Kooperatibekiko mikrofinantza sistemaren sendotzea, Tandjilé

Txad Irungo Udala 2014 6.000,00 €

7 Filipinetako larrialdirako ekarpena

Filipinak 20.080,85 €

8 Kaleko haurrentzako Etxea, Abidjan

Boli Kosta 15.000,00 €

9 Pildestiko Lanbide Eskola Errumania 5.000,00 €

10 Babes-laguntzak, Badenya, Uagadugu

BurkinaFaso 1.500,00 €

GUZTIRA 211.825,34 € 122.094,85 €

PROIEKTUETARA BIDALIA 333.920,19 €

Hara hemen zenbait proiektuen aipamen laburra:

1. Emakumeen sustapen eta garapen osoa eta Egokieren berdintasunerako

Plana, San Marcos departamentuko hezkuntza sisteman (Guatemala)

Page 17: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

17

Guatemalan hezkuntza sistemak emakumeen, bereziki indigenen, bazterketa eta

diskriminazioa mantendu izan du ohiturari jarraituz. Neska indigena gehienek ez dute

kalitatezko hezkuntzarik jasotzen, genero berdintasuna kontuan hartuz, beraien

eskubideak ezagutu eta erabili ahal izan ditzaten, eta giza garapen osora iritsi. Egoera

honen aurrean, Guatemalako Estatuak estrategia bat abian jarri berri du hezkuntza

sistemak bultza dezan eraginkorki emakumeen garapen osoaren sustapena eta

beraien eskubideak.

Proiektu honetako ekimenak estrategia hau ari du burutzen, esperientzia pilotu gisa,

San Marcos departamenduko bi udalerritako sei eskoletan. Gainera ekimen hau ere

aurrera eramango da Hezkuntza Ministerioko pertsonal tekniko administratiboen

bitartez departamenduko beste hamar udalerritan, zeinetan populazioaren gehiengoa

Maya-Man etniakoa den. Hau guztiau lortu nahi da hezkuntza elkarteen sentsibilizazio

kanpainaren bitartez eta Hezkuntza Ministerioko tokiko pertsonalaren trebakuntzarekin.

2. MalvinasArgentinasko Gazteen etxea (Argentina)

Eibarko Udalaren ekarpenei esker bukatzear dago Gazteen Etxearen eraikuntza,

gizarteratze eta hezkuntza tailerrekin eta topaketa-gune berri batekin.

Gogora dezagun proiektu honek baztertze sozialaren arrisku bizian dauden gazte

zaurgarrien sustapen erabatekoa lortu nahi duela.Gazteen Etxea Cordobako ingurune

gatazkatsuenetako batean kokatzen da, MalvinasArgentinas udalerrian.Proiektuak

hezkuntzaren bitartez lanaren munduan txertatu nahi ditu gazteak, batez ere auto-

enpleguaren bitartez. Horretarako guztiz beharrezkoak izango dira eskola

errefortzurako jarduerak, formazio teknikoa, lan orientabidea eta kale ingurunean

beharrezko izango duten laguntza eta sustapena.

3. Akassatoko gazteriaren sustapen osorako laguntza (Benin)

Proiektu honek aurrera jarraitzen du Andoain eta Beasaingo udalen finantzaketari

esker.Proiektua Hezkuntza Sustapenerako Programaren zati bat da eta Beningo

hegoaldeko haur eta gazteen hezkuntza-premiei eman nahi zaien erantzunetiksortu da,

batik batCotonouko ingurunetan aurkitzen den AbomeyCalavi Barrutiko Akassato

auzokoei. Proiektuari esker, bukatzear dago ikasgelen pabiloiko hirugarren solairuaren

prestaketa, Bigarren Hezkuntzako eraikinean.Solairu honen bitartez kalitatezko

hezkuntza bideratuko zaie emakumeei eta berdintasunezko sarbide laborala ziurtatuko

guztiei, jasoko duten formazioak erantzungo baitie merkatuaren eskakizunei.

4. Pozo Coloradoko San Isidro Labrador Eskolako Larrialdia (Paraguai)

Zestoa eta Hondarribiko udalen laguntzei esker aurre egin ahal izan dioguPozo

Coloradoko San Isidro Labrador Eskolako larrialdiari.

“San Isidro Labrador” ikastetxe-barnetegia, Pozo Coloradon dago kokaturik.

Paraguaiko Chaco-ko familientzat ikastetxe garrantzienetako da, askorentzat neska-

Page 18: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

18

mutilak eskolatzeko aukera bakarra, errekurtso ekonomiko gutxiko familientzako

ikastetxea baita.

2014ko maiatzaren 12tik aurrera uholdeak kalte handiak eragin zituen eskolan. Urek

eskola osoa hartu zuen 4 ordutan. Izan ere, ez dago euste-hormarik eta uren hustubide

azkarrik. Egoera hartan, neska-mutilak eta gainontzekoak traktoretan eramanak izan

ziren inguruko kuartel militarrera eta handik beraien familietara.

Uholdearen kalteak handiak izan ziren: eskolarako bidea desegin egin zuen, kalteak

eraikinetan, etxebizitzak urez beteak, putzu beltzak gainezka eta barneko bideak ere

alperrik galduta. Larrialdi proiektuari esker konpondu ahal izan da ia guztia.

5. Garapenerako eskola programa bultzatzea Amaron’i Mania eskualdean

(Madagaskar)

Proiektua Amaron’i Mania nekazal inguruko eskualdean garatzen ari da, Ambositrako

Barrutiko Andina, Ivony eta Ambatomifanongoa herrixketan. Madagaskarreko uharteko

erdialdeko haran eta goi-ordokietako isurialdeetan kokatutako nekazal ingurua da,

arroz-sail ugari dituena.

Proiektu honen bitartez aurreko urteetan “Garapenerako Eskola” programako ekintzei

jarraipena ematen ari zaie, modu osagarrian. Horrela, Elizbarrutiko Hezkuntza

Katolikoko, DIDEC-eko, inguru horretako nekazal eskolen sareko haur guztientzako

hezkuntza-kalitatea eta eskolara joan ahal izatea bermatzen ari dira. Horretarako,

honako ekintza zehatz hauek ari dira burutzen:

- Eskolako azpiegituren eta zerbitzuen hobekuntza Ambatomifanongoako eskolan, lau

ikasgelaz osatutako eraikin bat eraikiz eta horien ekipamendua eta komunak.

- Isolatuta eta inkomunikatuta dauden Andina eta Ivony nekazal inguruetako herrixkak

eta Sahamiandonakako eskola lotuko duen pista egiten, inguru horietako haurrak

eskolara joan daitezen.

6. Emakumeentzat Aurrezte eta Kreditu Kooperatibekiko mikrofinantza

sistemaren sendotzea (Txad)

Emakumeen promozio eta garapen integrala eta mikrofinanziazio sistema sendotzea

Aurrezki eta Kreditu Kooperatibekin, pobreziaren aurkako borrokarako lanabes gisa,

Txaden Irungo Udalak proiektuaren bigarren faseari laguntza eskaintzen jarraitu du.

Pobreziaren aurkako dinamika orokorraren baitan, proiektuak Tandjile inguruko

populazio gutxietsiei baliabideak eskaintzen jarraitu nahi du, premia handiko beharrei

aurre egin diezaien eta bizi-baldintzak hobeagotu. Jarraipena eman zaio eta sendotu

egin da tokiko bazkideak, Laï-ko elizbarrutiko GKEak, BELACD, 2009an hasi zuen

mikrofinantza programari, orain emakumeentzakomikrokredituetan arreta jarriz.

8. Kaleko haurrentzako “Akwaba” Harrera-etxea. Abidjan (Boli Kosta)

Proyde-Proega Fundazioak Akwaba Harrera-etxearen funtzionamendua sostengatzen

jarraitzen du. Bere funtsekin eta erakunde pribatuen ekarpenekin Harrera-etxearen

Page 19: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

19

funtzionamendugastuen zati bat bere gain hartzen du eta azpiegituren hobekuntzan

ere laguntzen du zentroak zerbitzu hobea eskain dezan.

Akwaba Harrera-etxeak kalean jasotako mutilei eta auzoan eskolatu gabe dauden

neska-mutilei, gizarte baztertze arriskuan direnei, aholku eraginkorra, eskolatze egokia

eta bizi egitasmoa eskaintzen die, gizarteratzea eta familian integratzea ahalbideratuz.

Lauzpabost urtez egon ohi dira egoitzan. Urte horietan familiara berriro itzultzea

prestatzen da.

Akwaba zentroak sare moduan lan egiten jarraitzen du Abidjaneko haurren alde

diharduten beste erakundeekin, arrisku egoeren prebentzioan.

8. ERANTZUKIZUN SOZIO-KORPORATIBOA (ESK)

Proyde-Proega Fundazioak garapen global solidarioak eskatzen duen lankidetza

ekonomikorako ildo serio eta eraginkorra eskaintzen die enpresa eta erakundeei.

Proiektuak finantzatzeak egiazko globalizazioa burutzen lagundu egiten du, garapen

solidarioaren bitartez.

2014an zehar sendotu egin da alor hau, zerbitzu honetan diharduen boluntario bati

esker. Egungo egoera ekonomikoa ez da emaitza handiak lortzeko unea, bai ordea

ezagutzera emateko eta ereiteko. Proyde-Proegari laguntzen jarraitzen dioten enpresa

gehienek anonimatuansegitzea eskatzen dute. Berriztatu egin duguAUSOLAN Enpresa

Taldearekin izenpetua dugun lankidetza hitzarmena.

9. ERAGIN POLITIKOA

Azken urte honetan esku hartu dugu gutxi garatutako lurraldeen pobrezia eragiten

duten egiturak aldatzeko egin diren ekitaldietan, bai Euskadin bai Estatu mailan. Lan

hau partaide garen koordinakundeetako batzordeen bitartez egin ohi dugu

Adibidez Proyde-Proegak parte hartu du Euskadiko GGKE Koordinakundeak antolatu

duen “Mundu zabala,errealitate anitz” programan.

10. BESTE GGKE-KIKO HARREMANAK

Proyde-Proega Fundazioak solidaritate sare hauetan hartzen du parte:

ARLEPeko (Espainia eta Portugal) salletar GGKEen koordinaziorako

batzordean.

RELEMeko (Europa, Ekialde Hurbila eta Egipto-Sudan) salletar GGKEen

koordinaziorako batzordean.

Euskadiko GGKEen Koordinakundean.

Page 20: URTEKO TXOSTENA 2014 - proyde-proega.orgproyde-proega.org/wp-content/uploads/2015/12/c.4_Txostena-2014.pdf · Hauek dira ikastetxeetan astean zehar antolatu diren jarduera bereziak,

20

REDES sarearen Koordinakundean (Garapen Solidariorako Erakundeen

Sara), bereziki Gipuzkoan.

Lankidetza eta Garapenerako udal plataformetan (Donostia-Eibar-

Zarautz).

Euskadiko Pobrezia Zero.

Lankidetza hitzarmenak eginak ditugu zenbait asoziazio eta GGKEekin

(Proyde, Elkarbanatuz, Emauseko Traperoak, Caritas Gipuzkoa).