Zentzumenak

15
ZENTZUMENAK Gure inguruarekiko harremanak izateko zentzumenak erabiltzen ditugu. Bost zentzumen ditugu: IKUSMENA USAIMENA UKIMENA DASTAMENA ENTZUMENA

Transcript of Zentzumenak

Page 1: Zentzumenak

ZENTZUMENAK

Gure inguruarekiko harremanak izateko zentzumenak erabiltzen ditugu.Bost zentzumen ditugu:

IKUSMENAUSAIMENAUKIMENA

DASTAMENA ENTZUMENA

Page 2: Zentzumenak

IKUSMENA eta ARGIA

• Inguruko informazio gehiena begien bidez lortzen dugu. Begien bidez inguruan gertatzen dena ikusten dugu eta kolore ezberdinak bereizten ditugu.

• Ikusteko argia beharrezkoa da, argirik gabe ezin baitugu ikusi.

• Esperimentuak • Galderak• Begia eta Koloreak

Page 3: Zentzumenak

IKUSMENA• Ikusmena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, begietan

datzana eta irudiak sumarazten dituena.• Ikusmenaren berezitasunak erretinak argiarekiko duen sentikortasunaren

eta erretinan irudiak fokatzeko duen gaitasunaren ondorio dira; gauzetan islatzen diren argi-izpiak, kornea pasa eta begi-ninian zehar kristalinora iristen dira; kristalinoak erretinan fokatzen ditu eta bertatik ikusmen-nerbioak garunera igortzen ditu seinaleak, garunean irudi bihurtuko direnak; kristalinoaren forma gihar ziliarren bidez aldatzen da; hala, gauzak distantzia desberdinetara foka daitezke.

• Irudia erretinaren puntu egoki batean eratzen bada, begia emetropea dela esaten da, behar bezalakoa; irudia erretinaren aurrean eratzen denean, begia miopea izaten da; eta erretinaren atzeko aldean sortzen denean, berriz, hipermetropea. Astigmatismoa kornearen kurbaduran izaten den berezko akatsa da; ikusmen-akats horiek betaurreko, lente eta ebakuntzen bidez zuzendu daitezke. Gaixotasun horietaz oftalmologoak arduratzen dira. Bestela, ikusmenik eza itsumena da.

Page 4: Zentzumenak

BEGIA• Ikusmenaren organoa begia da.

• KORNEA: Argi izpiak errefraktatzen ditu.• BEGI-NINIA: Bertatik argi izpiak pasatzen dira• IRISA: Begira hel daitekeenargi kantitatea kontrolatzen du.• KRISTALINOA: Argi izpiak enfokatzen ditu.• ERRETINA: Irudiaren alderantzizko irudia eratzen da.• IKUS-NERBIOA:Irudia burmuinera eramaten du.• GALDERAK

Page 5: Zentzumenak

ARGIA• Argia giza begiarentzako ikusgai den erradiazio elektromagnetikoa

da. Ikuspegi zientifiko edo teknologiko batetik, edozein uhin-luzerako erradiazio elektromagnetikoa da. Argia definitzen duen oinarrizko partikula fotoia da.

• Argiak ez du behar ingurune fisikorik hedatzeko, espazio hutsean hedatzeko gai da. Ingurunearen arabera abiadura aldatu egiten da.

• Argiaren propietateak: ISLADAPENA: Gorputz opako batera argi izpiak iristen

direnean,gorputz horrek bueltatu egiten ditu jasotako argi-izpiak.Gainalde gogor, lau eta leuneko objetuetan, ispiluan adibidez,

islatutako izpiak erabat paralelo irteten dira eta horregatik ikusten dugu ondo irudia.

ERREFRAKZIOA:Argia, ingurune guztietan abiadura berdinez hedatzen ez denez, ingurune batetik bestera pasatzean argi-izpi hauek norabidea aldatzen dute.

Page 6: Zentzumenak

KOLOREAK• Eguzkitik datorren argia zuria da . Argi zuri hau uhinez

osatuta dago; eta uhin bakoitza kolore bateko izpia da.• Argi zuriak , hainbat ingurune zeharkatzean eta

errefrakzioaren ondorioz koloreetan banatzen da. Argiak euri tanta multzo bat zeharkatzen duenean, uhinak banatu egiten dira eta ostadarra sortzen da.

• Argirik sortzen ez duten objetuek, kolore xurgatze prozesu bati ezker hartzen dute kolorea. Adibidez, kamiseta bat kolore urdinekoa ikusten da argiaren kolore guztiak xurgatzen dituelako, urdina izan ezik.

• Argi guztia xurgatzen duenean eta izpi bat ere isladatzen ez duenean , beltz ikusten dugu objetua eta aldiz izpi bat ere xurgatzen ez duenean, gorputza zuri ikusten dugu.

Page 7: Zentzumenak

ENTZUMENA eta SOINUA

• Entzumena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, belarriek ahalbidetzen dutena eta hotsak sumarazten dituena. Entzumenik eza gorreria da.

• Hotsak airean zehar belarriraino iristen dira eta, gero, belarriko zulotik tinpanoraino. Tinpanoa mintz bat da eta, hots-uhinek kolpatzen dutenean, bibratu egiten du. Bibrazio horrek belarri barruan dauden hiru hezurtxo ( mailua, ingudea eta estriboa) mugiarazten ditu. Hezurtxo horiek koklera bidaltzen dituzte soinu-uhinak. Koklea nerbio batzuei lotuta dago eta nerbioek garunera bidaltzen dituzte seinaleak, garunak seinale horiek interpreta ditzan.

• GALDERAK

Page 8: Zentzumenak

SOINUA

• Zerbait bibratzen hasten denean sortzen da soinua.

• Bibrazioak norabide guztietara hedatzen dira uhinen bidez, eta horrela iristen dira gure belarrietara. Soinuak bitarteko bat behar du hedatzeko eta solidoetan, likidoetan eta gasetan heda daiteke.

• Soinuaren ezaugarriak intentsitatea, tinbrea eta tonua dira.

Page 9: Zentzumenak

UKIMENA eta BEROAUkimena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, gorputzaren azal guztian datzana baina bereziki esku, mihi eta ezpainetan kokatzen dena, gauzakien ukipena eta gauzen gogortasuna eta tenperatura sumarazten dituena.Bost funtzio nagusi betetzen ditu:1- Gorputzeko gainerako organoei eutsi eta gorputza bera kanpoko erasoetatik babestu.2-Gorputzeko tenperatura erregulatu, izerdi guruinen eta odol basoen bidez.3-Hainbat sensazio hauteman: beroa, hotza, mina…4-Hainbat substantziaren kanporatzea edo iraiztea; toxinak kanporatzen ditu izerdiaren bidez.5- Arnasketa. Poroen bidez, oso neurri txikian izan arren, gorputzak arnasa hartzen du.GALDERAK

Page 10: Zentzumenak

BEROA

• Beroa edo energia termikoa energiaren egoera-mota bat da.

• Gorputz guztiak, berotzen direnean, dilatatu egiten dira; hau da, zabaldu egiten dira; eta gainera, beren egoera ere alda dezakete.

• Hozten direnean, berriz, uzkurtu egiten dira.• BEROAREN HEDAPENA

BEROA

Page 11: Zentzumenak

USAIMENA eta USAINAK

• Usaimena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, sudurrak ahalbidetzen dutena. Bestela, usaimen eza anosmia da.

• Sudurreko pituitariako nerbio muturrek jasotzen dute aireak eroaten dituen zatiki usaintsuen informazioa, eta, handik, usaime-nerbioaren bidez, garunera igaroarazten dute

Page 12: Zentzumenak

SUDURRA

• Usaimenaren organoa sudurra da.

Page 13: Zentzumenak

USAINAK

Page 14: Zentzumenak

DASTAMENA eta ZAPOREAK

Dastamena gizakiek dituzten bost zentzumenetako bat da, mihiak ahalbidetzen duena. Oinarrizko lau zapore bereizi ditzakegu dastamenaren bidez: gozoa, gazia, mingotsa eta garratza. Horietaz gain, gaur egungo zenbait zientzialarik diotenez, beste zapore baten errezeptoreak ere baditugu gure ahoan gantz-azidoen zaporea nabaritzeko.

Page 15: Zentzumenak

MIHIA