ZIZURKIL HIZTEGI IRUDIDUNA EGIN DUTE JON MIRANDA · 2018. 12. 17. · eta baita lehen mailara...

8
Gaur 26,8 milioi euroko aurrekontua proposatuko dute, Tolosan Udal gobernuak gaurko osoko bilkuraren aurretik aurrekontu proposamena aurkeztu du; Zumardi Txikiko espazioa berreskuratzea eta Rondilla kalearen berrurbanizazioa dituzte proiektu nagusi // 2 GIZARTEA ‘IRURA BIZI’ IZENA JARRI DIOTE ELKARTE BERRIARI // 4 ZIZURKIL HIZTEGI IRUDIDUNA EGIN DUTE Liburuaren Astearen lehen egunean, Plazida Otaño liburutegiak herriko hiru ikastetxeekin landu duen ‘Hamaika hitz irudidun’ aurkeztu du; umeak izan dira ilustratzaileen irudiei hitza lotu diotenak, hiztegi koloreduna osatuz // 3 JON MIRANDA Gimnastika erritmikoko taldeak zilarrezko domina lortu du Tolosa CF taldeko gimnastek, senior mailan, Espainiako Taldekako Txapelketan eskuratu dute domina, eta baita lehen mailara jauzia egitea ere // 7 Altuna III.ak eta Artolak elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak Binakako txapelketako azken bi jardunaldiak galdu ondoren, amezketarrak eta alegiarrak Eguberri Egunean jokatuko dute, Eibarko Astelenan // 6 ASTEARTEA 2018/12/18 6. urtea, 976. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of ZIZURKIL HIZTEGI IRUDIDUNA EGIN DUTE JON MIRANDA · 2018. 12. 17. · eta baita lehen mailara...

  • Gaur 26,8milioi eurokoaurrekontuaproposatukodute, TolosanUdal gobernuak gaurko osoko bilkurarenaurretik aurrekontu proposamena aurkeztu du; Zumardi Txikiko espazioaberreskuratzea eta Rondilla kalearenberrurbanizazioa dituzte proiektu nagusi //2

    GIZARTEA ‘IRURA BIZI’ IZENA JARRI DIOTE ELKARTE BERRIARI //4

    ZIZURKILHIZTEGI IRUDIDUNA EGIN DUTELiburuaren Astearen lehen egunean, Plazida Otaño liburutegiak herriko hiruikastetxeekin landu duen ‘Hamaika hitz irudidun’ aurkeztu du; umeak izan dirailustratzaileen irudiei hitza lotu diotenak, hiztegi koloreduna osatuz //3

    JON M

    IRAN

    DA

    Gimnastikaerritmikokotaldeakzilarrezkodomina lortu du

    Tolosa CF taldekogimnastek, senior mailan, EspainiakoTaldekako Txapelketaneskuratu dute domina, eta baita lehen mailarajauzia egitea ere //7

    Altuna III.ak eta Artolakelkarren aurkaneurtukodituzte indarrak

    Binakako txapelketakoazken bi jardunaldiakgaldu ondoren,amezketarrak etaalegiarrak EguberriEgunean jokatuko dute,Eibarko Astelenan //6

    ASTEARTEA2018/12/18

    6. urtea, 976. zenbakia107.6 fm

    www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

  • Udal gobernuak 26,8 milioi eurokoaurrekontua proposatuko duProiektu nabarmenenak Zumardi Txikiko espazioa berreskuratzeko asmoa eta Rondillakalearen berrurbanizazio proposamena izango direla azaldu du Olatz Peon alkateak

    Itzea Urkizu Arsuaga

    Urteko azken osoko bilkuran ezta-baidatuko du, Tolosako udalba-tzak, 2019. urteko aurrekontua.Bilkuraren aurretik, ordea, udalgobernuak bere proposamenaplazaratu nahi izan du, Olatz Peonalkatearen eskutik. 26.817.000 eu-roko aurrekontua osatu dute, etaalkateak garrantzi berezia emannahi izan dio: «Agintaldiko azkenaurrekontua izango da, eta aukeraematen du lau urtean egindako bi-dea erakusteko».Udalaren erronka nagusitzat jo

    du, udalbatzak, «Tolosarren beha-rrei erantzutea» eta, horrela, plan-gintza orokorrekin batera defen-datu dute, «epe motzera begirakoproposamen baten beharra» ere,«udal administrazioa martxan jar-tzeko». 2019. urtea udaletik kude-atzeko, beraz, 26,8 milioi eurokoaurrekontu proposamena egingodu EAJren eta PSE-EEren udal go-bernuak; iazko aurrekontua%6,64 igo nahi dute. Baliabide ekonomiko horiek lau

    esparru nagusitara bideratu nahidituzte eta, horrela, honako lan-il-doak osatu dituzte: tolosarren on-gizatea; enplegua eta ekonomia;mugikortasuna eta ingurumena;eta, azkenik, zekarkako gaiak.Hurrengo urteko aurrekontu

    proposamena jakitera ematekoagerraldian, Olatz Peon alkateakargitu du Euskal Herria Bildukooposizioko taldeari helarazi diote-la beren plangintza, «haiek ekar-penak eta proposamenak egin di-tzaten».

    ORIAKO FAMILIA ELKARGUNEA, TOLOSANGizarte Zerbitzuen aurrekontua%3 igotzea proposatuko dute eta,horrela, lan esparru honek2.770.000 euro izatea, «zerbitzuhobea eman ahal izateko». OlatzPeon alkateak nabarmendu du,Gizarte Zerbitzuen Mapako ia zer-bitzu guztiak dituela Tolosak, etamapa hori osatzea dutela helburu:eguneko zerbitzua nahiz tutoretzamartxan jarri nahi dituzte. Bide horretan, udalak hitzar-

    mena sinatuko du, jaurlaritzare-kin, Tolosak Oria bailarako Fami-lia Elkargunea har dezan. Gorosa-bel eraikinean edo musikaeskolan ezarriko dute puntua, ara-zo edo gatazkak dituzten familie-tako haurren bisitak kudeatzeko.

    Olatz Peonek alkatetzako bulegoan eman du jakitera, bere lan taldearen aurrekontu proposamena. I. URKIZU ARSUAGA

    02 TOLOSA POLITIKA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko abenduaren 18a

    Gazteen emantzipazioari bul-tzada bat eman nahian, 320.000euroko diru poltsa osatu nahi dutebi urtetarako, alokairuzko etxebi-zitza berriak sortzeko. Eta, bestezenbait egitasmorekin batera,Alondegia plazan estalpe bat egi-tea proposatuko dute EAJk etaPSE-EEk, «jarduera gehiago susta-tzeko».Aipatzekoa da, azkenik, aurrez

    bidea egiten ari diren bi proiektulantzeko asmoa duela, 2019an: Se-vendenean gazteen entsegu loka-lak egokitzearena, eta Emakume-en Etxearena.

    TURISMO BULEGO BERRI BATOrain arte garatutako proiektuenhariari tiraka jarraituko dutela ar-gituz, 2019an barrena Tolosako

    udal gobernuak turismo bulegoberri bat sortzeko asmoa ere iraga-rri du.Bide beretik, establezimendue-

    tako belaunaldi aldaketak errazte-ko plana lantzen jarraitu nahidute, besteak beste.

    ZUMARDI TXIKIABERRESKURATZEAZTolosatzen parte hartze proze-suan du jatorria, Zumardi Txikikoespazioa gaur egungo erabileratikaldendu, eta herritarren aisialdi-rako gune bilakatzearen ideiak.Horrela, udalak azterketa bat ga-ratu du jada, eta udal gobernuakgaiari heldu nahi dio hurrengo ur-tean, Zumardi Txikian «zirt edozart» zerbait egiteko: «Plan bat di-seinatuko dugu eta, plan horre-

    tan, gaur egungo aparkalekua nonkoka daitekeen ere zehaztu behar-ko dugu». Hirigintzari begira, Rondilla ka-

    learen eraberritzea da aurrekontuproposameneko proiektu garran-tzitsuenetako bat. Olatz Peonenustez «udalerriko bizkarrezurra»da Rondilla, eta lehentasuntzat jodu berau «irisgarriago eta atsegi-nago» egitea.

    BERDINTASUNEKO NAZIOARTEKOBILTZARRAAurrekontu proposamenean ze-harlerrotzat hartu ditu, udal go-bernuak, euskara eta parekideta-suna. Horrela, agerraldian azkenosoko bilkuran onartutako euska-ra plana gogora ekarri du Olatz Pe-onek; udal langileen lehen hiz-kuntza euskara izatea sustatukodute, besteak beste. Parekidetasunera bidean, be-

    rriz, alkateak uste du agintaldi hau«mugarri» izaten ari dela Emaku-meen Etxea sortzeko prozesuaga-tik: «Lan horri esker, besteak bes-te, Tolosak hartuko du foru aldun-dia prestatzen ari denBerdintasunerako NazioartekoBiltzarra».Tolosako udalbatzak datozen

    asteotan eztabaidatuko ditu pro-posamen nagusiok eta beste hain-bat, osoko bilkuran, 2019. urteamarrazteko. Datorren maiatzekoudal eta foru hauteskundeak dire-la-eta, egungo udalbatzak onar-tzen duen azken aurrekontuaizango da aurtengoa.

    Alokairua

    Etxebizitza Tolosan.Aukera! 60m²-ko etxebizitza, 30 m²-ko trastele-kuarekin, Tolosako zezen plazan.Erosteko aukerarekin alokatzen da.Igogailua proiektuan. 610 45 78 39.

    IRAGARKI LABURRAK

  • LIBURUAREN ASTEA 2018Abenduak 18, gaur

    17:30. Ipuin kontaketa Pello Añor-garen eskutik, Plazida Otaño liburu-tegian 4 urtetik gorako umeentzat.(Umeek guraso gabe sartu beharkodute ipuin kontaketa saiora).

    Abenduak 19, bihar

    17:30.Gabonetako apaingarrien tai-lerra. Komuneko paperaren tutuaberrerabiliko dute apaingarrietarako.

    Abenduak 20, osteguna

    17:30. Ipuin kontaketa saioa MaiteFrancoren eskutik 4 urtetik gorakoumeentzat Zizurkilgo herrigunekoIriarte kultur etxean. (Umeek gura-so gabe sartu beharko dute kulturetxeko aretora).

    Abenduak 21, ostirala

    17:30.Teodoro Hernandorena XVII.Ipuin lehiaketa eta Plazida Otaño II.

    Booktrailer lehiaketako sari bana-keta ekitaldia egingo da, PlazidaOtaño liburutegiko gela balioanitze-an.

    Abenduak 22, larunbata

    11:30. Ipuinen unibertsoa familianekimena burutuko da Pedro MariOtaño ikastetxeko Ombu guraso el-kartearen eskutik, Plazida Otaño li-burutegian.

    ‘Hamaika hitzirudidun’aurkeztuz hasidute asteaZizurkilen Liburuaren Astea abiatzeko,Plazida Otaño liburutegiak herrikohiru ikastetxeekin batera osatu duenhiztegi irudiduna aurkeztu dute

    Jon Miranda Zizurkil

    Euskaraldiaren harira, PlazidaOtaño liburutegiak San Millaneskolarekin, Zubimusu ikastola-rekin eta Pedro Mari Otaño esko-larekin batera osatu du Hamai-ka hitz irudidun liburua. Aran-txa Zabala liburuzainak azalduduenez, Mis primeras 80.000palabras izeneko lana hartudute eredu: «Euskal IrudigileenElkarte Profesionalarekin harre-manetan jarri eta ilustratzaileenzerrenda luze bat lortu genuen.Herriko hiru ikastetxeen arteanbanatu genituen izenak, eta ikas-tetxeetako umeek, ilustratzailebakoitzaren irudi bat aukeratueta euskarazko hitz batekin lotudute». A-tik Z-ra, alfabetoari ja-rraituz, 82 irudi, eta beraz, 82 hitzosatu dituzte.Ikastetxeen izenean, Maialen

    Zazpek, Pedro Mari Otaño ikas-tetxeko mediatekako arduradu-nak hitz egin du: «Gure eskolan16 irudigile aukeratu genitueneta haien liburuak mediatekanbertan topatu genituen. Bost ur-tetik bigarren mailara bitartekoumeek hartu dute parte, haiekbaitira ipuin tarteetara etortzendirenak». Zailtasunak ere izan

    dituzte bidean: «Gure eskolari N-tik Z-ra bitarteko hitzak osatzeaegokitu zaio, eta ikasleei irudibaterako hitz bat okurritu arren,sinonimo baten edo beste hitzbaten bila jo behar izan dugu.Lanketa hori egiteko balio izandigu ariketak».

    IRUDIGILEEI GORAZARREIrudigileen irudimen eta sormenahalmena goraipatu nahi izandu aurkezpenean Zabalak. «Li-buruzainok eta umeekin lan egi-ten dugunok, oro har, makinabat ordu pasatzen ditugu albumilustratuei begira, irudiez zeinhizkiez disfrutatzen. Ederki eza-gutzen ditugu liburu hauen idaz-leak, baina marrazkilariak, aldiz,ezezagunak zaizkigu. Artistahauen lana eskertu nahi dugu,edertasunez betetzen dituztela-ko adin guztietako irakurleen be-giak, ilustrazio koloretsuekin».Herriko ilustratzaile bati, MariaAltuna Lizarragari eskatu dioteazalerako irudia.Lau ale prestatu dituzte eta

    parte hartu duten ikastetxeen ar-tean banatuko dituzte egunotan.Beste ale bat Plazida Otaño libu-rutegian geratuko da, toki bere-zian, jendeak kontsultatu dezan.

    IPUINEZ OSATUTAKO ASTEAAtzo aurkeztutako proiektuare-kin abiatu dute Liburuaren As-tea Zizurkilen. Ipuinak izangodira protagonista datozen egunhauetan. Gaur, Pello Añorga ari-ko da Plazida Otaño liburutegianeta etzi Iriarte kultur etxean Mai-te Francoren txanda izango da.Bi kasuetan, lau urtetik gorakoumeentzat kontatuko dute ipui-na eta umeek guraso gabe sartu

    beharko dute aretora. Gainera,ostiralean, Teodoro Hernando-rena XVII. Ipuin Lehiaketako etaPlazida Otaño II. Booktrailerlehiaketako sariak banatuko diraliburutegiko gela balio anitzean,17:30etik aurrera. Ohi bezala, Te-odoro Hernandorena zenarensenideak etorriko dira Zizurkile-ra sari banaketa ekitaldian partehartzera. Ombu guraso elkarteak, be-

    rriz, larunbatean Ipuinen uni-bertsoa familianekimenean par-te hartuko du. 11:30etik aurrera,gurasoak beraiek izango diragerturatzen diren umeei ipuinakontatzen ariko direnak. Bihar,aldiz, Eguberrietarako apainga-rrien tailerra antolatu dute Plazi-da Otañon. Komuneko papera-ren tutua berrerabiliko dute Ga-bonetako apaingarri horiekegiteko.

    Arantxa Zabala liburuzainak eta Maialen Zazpe mediatekako arduradunak aurkeztu dute liburua. J.M.

    KULTURA VILLABONA-AIZTONDO 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko abenduaren 18a

  • 04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko abenduaren 18a

    Elkarteak badu izena

    ‘Irura Bizi’ izena jarri dioteirurarrek elkarte berriari.Babarrun bazkarian emanzuten horren berri.

    Jon Miranda Irura

    Duela hilabete batzuk ekin zionIrurako elkarte berriak bere bi-deari, eta hilabete hauetan, el-

    kartearen izaera zehazten joandira pausoz pauso, eta tartean,ekintza batzuk ere antolatu di-tuzte; Aitor Mendiluze herrita-rrari omenaldia egin zioten mar-txoan, eta gazteekin elkarlane-an, uztailean Uztafesta antolatuzen, besteak beste.Larunbatean bertso-babarrun

    bazkaria egin zuten Gazte Alaiak

    elkartean. Menuaren osagaigehienak herriko baserrietakoeta eskualdeko baserrietako pro-duktuak izan ziren. Gainera, goi-zean, herriko baserrietara bisitaegin zuten herritarrek babarru-naren prozesua bertatik bertaraezagutzeko.Bazkalostean, Haritz Mujika

    eta Oihana Iguaran aritu zirenbertsotan eta saioa abiatu aurre-tik jakinarazi zuten elkartearenizena. Azkeneko asteetan herritarrek

    euren izen proposamenak egindituzte –40 izenetik gora– etahorietatik sei aukeratu zituztenelkarteko kide batzuen artean.Ordutik, gustukoenaren aldebozkatzeko aukera izan dute etalarunbatean bertan jakinarazizuten kultur, kirol eta transmisioalorrean ariko den Irurako elkar-tearen izena. Botoa eman duten60 lagunen arabera, Irura Bizi daizenik aproposena elkartearen-tzat.

    Goizean, herriko baserrietara bisita egin zuten. JON MIRANDA

    ARRASATETIK TOLOSARA, DOMINEKINArrasateko XXXI. Akordeoi Lehiaketan parte hartu zuten Amaia Lizaso eta Koldo Tarragona-ren ikasle diren Musika Eskolako ikasleek. Gazteetan, Ezkerra, Arregi, Lopetegi, Olano, Sara-sola, Agirre, Iraola, Iruiñ, Isasti, Lasa, Aldanondo eta Herrerok urre eta zilarrezko dominaklortu zituzten. Nagusietan, aldiz, Goikoetxea, Arzalluz, Arruabarrena, Ansa, Uria, Oyanluce,Tarragona eta Cuerdok urrezko domina eta epaimahaiaren aipamen berezia. ATARIA

    OIHAN TXIKIRI ESKERTZAOihan Txiki kooperatibak World Cheese Awards txapelketanlortutako urrezko dominaren harira, lorpenagatik zoriontze-ko eta egindako lana eskertzeko ekitaldia egin zion Orexakoherriak Ostatuan, ostiral iluntzean. ATARIA

    AMAITU DA KIROL ASTEAKirolaren Astea ospatu zuten Zizurkilen pasa den astean.Beste gauza askoren artean, rokodromoa jarri zuten plazan,eta gaztetxoek eskalada probatzeko aukera izan zuten. Igan-dean amaitu zen 3x3 Saskibaloi Txapelketarekin. JON MIRANDA

  • Energia azoka, iturriberrien erakusleiho Tolosako Trianguloa plazan IV. Energia Azoka egin zuten larunbatean,Tolosaldeko eta Usurbilgo Lanbide Eskoletako ikasleak gidari zirela.

    Jon Miranda Tolosa

    Larunbatean energia berriztaga-rrien txoko bilakatu zen Tolosa-ko erdigunea. IV. Energia Azokaospatu zuten. Tolosako Udalak,

    Tolosaldea Lanbide HeziketaInstitutuarekin eta UsurbilgoLanbide Eskolarekin elkarlane-an antolatutako ekimena da.Sttand-ak, informazio panelak

    nahiz askotariko gailuak ezagu-

    tzeko aukera izan zuten, eta gaia-rekiko interesa zuten herrita-rrek.Biomasa galdarak, eguzki

    energia baliatzeko instalakun-tzak, tenperatura baxuko bero-gailuak, LED argiteria nahiz erai-kuntzak isolatzeko materiala,ibilgailu elektrikoak, aerotermiainstalakuntzak... topatu zitezke-en goizean zehar, Trianguloaplazan jarritako karpan.Kontsumo eraginkorreko tek-

    nologien ezagutza herritarreigerturatzeko asmoz antolatzendute azoka eta herritarren kon-tzientzia eta ohituretan eragiteada azokaren helburu nagusia.Gaiaren inguruan informatzeko,edota gehiago sakontzeko, Tolo-saldeko eta Usurbilgo eskoletakoikasleak aritu ziren azalpenakematen. Horrela, ikasketa ziklo-etan ikasten dutena jendearikontatu eta haiekin konpartitze-ko aukera baliatu zuten. Bisita gidatuak ere egin zituz-

    ten goizean zehar; aparatu ba-koitzaren xehetasunak behar be-zala azaltzeko. 11:30ean egin zu-ten lehena, eta 12:30eanbigarrena. Informazio teorikoaemateaz gainera, azalpen prakti-koak ere eman zituzten eta jen-dearen kuriositatea asetzeko,auto, bizikleta eta patinete elek-trikoak probatzeko aukera jarrizuten.

    Larunbateko azokan ikusmina sortu zuten aparatuek. JON MIRANDA

    BAZKARIA, URTEURRENAGATIKAlegiako Gaztetxearen 31. urteurrenaren harira, gaztetxea-ren eguna ospatu zuten larunbatean. Eguerdian, gaztetxeanbertan babarrun jatea izan zuten, eta Harresi, McOnak, ThePotes eta Rotten XIII taldeen kontzertuak izan ziren. I. SAIZAR

    HERRIKO MUGAK EZAGUTZENAbaltzisketako Kultur Astea martxan jarri zen mendi ibilaldibatekin, asteburuan. Hamabost bat pertsona elkartu zireneta herriko mugak ezagutu zituzten. Hasieran eguraldi «tris-tea» bazen ere, gero gustura ibili ziren ibiltariak. ATARIA

    GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus • 107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko abenduaren 18a

  • 06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEARTEA, 2018ko abenduaren 18a

    KIROL EMAITZAKAreto futbolaBIGARREN B MAILA14. jardunaldiaLaskorain-Pinseque 1-4Lauburu-Calatayud 6-1

    Sailkapena1. Tafatrans 30p2. Pinseque 30p3. Lauburu Ibarra 30p10. Laskorain 17p

    Hurrengo jardunaldiaAlzira (6)-Laskorain (10)Zierbena (9)-Lauburu (3)

    GIPUZKOAKO SENIORRAK5. jardunaldiaAnoeta FT-Idiazabal 3-4Lauburu-Samaniego Orixe 8-0

    Sailkapena3. Lauburu Ibarra 12p7. Anoeta FT 3p8. Samaniego Orixe Tolosaldea 0p

    BoleibolaEUSKAL LIGA, BIGARREN MAILA11. jardunaldiaJatorria-Tolobolei Bidebide 3-1

    Sailkapena1. Astillero 10-06. Tolobolei Bidebide 6-5

    Hurrengo jardunaldiaTolobolei Bidebide (6)-Ibararte (5)

    FutbolaERREGIONAL OHOREZKO MAILA15. jardunaldiaAnaitasuna-Tolosa CF 1-2

    Sailkapena1. Eibar 38p2. Anaitasuna 33p3. Tolosa CF 31p

    Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (3)-Allerru (14)

    EUSKAL LIGASailkapena1. Arratia 35p2. Pauldarrak 32p3. Tolosa CF 31p4. Leioako Emakumeak 27p5. Barakaldo 26p

    Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (3)-Aurrera (9)

    ERREGIONAL PREFERENTEA, LEHEN MULTZOA14. jardunaldiaOstadar-Billabona KE 0-2Gure Txokoa-Tolosa CF ‘B’ 3-1

    Sailkapena4. Billabona 28p10. Tolosa CF ‘B’ 19p

    Hurrengo jardunaldiaBillabona KE (4)-Urnieta (12)Tolosa CF ‘B’(10)-Touring (5)

    LEHEN ERREGIONALA, BIGARREN MULTZOA14. jardunaldiaVasconia-Danena 0-3Sporting-Intxurre 2-0

    Sailkapena1. Danena 32p5. Intxurre 23p

    Hurrengo jardunaldiaDanena (1)-Asoleus (11)Intxurre (5)-Kostkas (2)

    OHOREZKO ERREGIONAL MAILA13. jardunaldiaOstadar-Tolosa ‘B’ 1-1

    Sailkapena6. Tolosa CF ‘B’ 16p

    GORENGO MAILA, 2. MULTZOA13. jardunaldiaIntxurre KKE-Aloña Mendi 0-1

    Sailkapena8. Intxurre KKE 9p

    Hurrengo jardunaldiaGoierri Gorri (6)-Intxurre(8)

    EskubaloiaLEHEN MAILA NAZIONALA13. jardunaldiaBeti Onak-Tolosa CF 28-26

    Sailkapena1. Anaitasuna 24p2. Tolosa CF 20p3. Casablanca 18p4. Ereintza 17p

    Hurrengo jardunaldiaTolosa CF (2)-Eibar (12)

    SaskibaloiaLEHEN MAILA10. jardunaldiaCocinas.com-TAKE Redline 63-64

    Sailkapena1. Tabirako 8-22. Ulacia 7-33. Redline Mekanika Take 7-34. Atletico San Sebastian 7-35. Cocinas.com 7-3

    Hurrengo jardunaldiaRedline Take (3)-Disdira (7)

    BINAKAKO TXAPELKETA

    4. jardunaldiaAltuna III-Martija 20Urrutikoetxea-Larunbe 22Artola-Mariezkurrena II 6Irribarria-Zabaleta 22

    Sailkapena1. Elezkano II-Rezusta 3-12. Olaizola II-Albisu 3-13. Irribarria-Zabaleta 2-24. Ezkurdia-Galartza 2-25.Altuna III-Martija 2-26. Artola-Mariezkurrena II 2-27. Bengoetxea VI-Imaz 1-38. Urrutikoetxea-Aretxabaleta 1-3

    Hurrengo jardunaldiaAltuna III-MartijaArtola-Mariezkurrena II

    Altuna III.aren etaArtolaren artekoa,Eguberri EguneanBinakako txapelketako azken bi jardunaldiak galdu ondoren Eibarko Astelenan jokatuko dute hurrengoa

    Asier Imaz

    Hirugarren jardunaldia ahazte-ko modukoa izan baldin bazenlaugarrena zer esanik ez. Minegiten duen jardunaldi horieta-koa izan zen Artola eta AltunaIII.arentzat. Galtzeaz gain, gor-putzaldi txarra uzten duen parti-da jokatu zutelako biek.

    Iñaki Artolarentzat mingarriaizan zen 22-6ko markagailua ira-

    gan ostegunean, Urretxun. Irri-barria-Zabaleta gainetik pasa zi-tzaizkien. Mariezkurrena II.arenorain arteko partidarik kaxkarre-na izan zen. Alegiarra saiatu zenbaina gehienean pilota gainetiknola joaten zitzaion ikusi beharizan zuen.

    Jokin Altunak igandean joka-tu zuen Donostian. 22-20koemaitzak islatzen ez duena 18-10irabazten joan izana da. Partida

    eskuetan izan eta galtzeak minematen du, eta Altuna III-Marti-jari hori gertatu zitzaien.

    Bosgarren jardunaldian es-kualdeko bi ordezkarietako ba-tek hirugarren garaipena lortukodu, hori bai, bestearen kontura.Partida Eguberri Egunean joka-tuko da Eibarko Astelena pilota-lekuan, hau da, abenduaren25ean. Pilota jaialdia 17:00etanhasiko da.

    Jokin Altuna eta Iñaki Artola 2015eko binakakoan, Eibarren. ASIER IMAZ

    MAIZA ETA MENDIZABAL, TXAPELDUNAisiako Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra jokatu zuten larunbatean 10 biko-tek. Arratsaldean federatuen finalak izan ziren. Bigarren mailan Mateos-Agirre nagusitu zi-ren eta lehenengoan Maiza-Mendizabal eskualdeko bikotea izan zen txapelduna. TolosakoBeotibarren egun guztiko festa izan zen, pilotariek bazkaria eta guzti izan zutelako. IRATI SAIZAR

  • KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEARTEA, 2018ko abenduaren 18a @TOLOSALDEAKIROL

    TALDEKA ESPAINIAKO TXAPELDUNORDE, ETA HARRERATolosa CF Gimnastika erritmikoko taldeak zilarrezko domina lortu zuen asteburuan Iruñeko Nafarroa Arena pabiloian jokatu zen Espainiako TaldekakoTxapelketan, senior mailan. Joane Zugasti, Anne Lezea, Irati Agirre, Iratxe Martin eta Saroi Eskisabel dira zilarra lortu duten gimnastak, eta bigarren postuariesker, lehen mailarako igoera lortu dute. Igandean, bertan, Tolosako Udalak harrera egin zien gimnastei, udaletxean. Infantilen taldea ere bertan izan zen,hauek brontzea lortu baitzuten. Harrera xumea emozio handikoa izan zen. Udaleko ordezkariez gain, familiako kideak eta lagunak izan ziren bertan. J. ARTUTXA

    BELAUNTZAN, BOLA LEHIABelauntzako Bola Txapelketan, gizonezkoetan Iñaki Maizgabiriarra izan zen garaile larunbatean, 32 birla botata. Biga-rren Txema Fernandez zarauztarra geratu zen, birla batera.Emakumeetan Zerainera joan zen lehen saria, Aitziber Maka-zagarentzat, 23 birla botata; bigarren saria bere herritarrakeraman zuen, Garbiñe Alustizak, 21 birlarekin. IRATI SAIZAR

    Pebeten finalerdiak erabakitaAbenduaren 23an, igandean, 11:00etan jokatuko dira bifinalerdiak; finala, hilaren 29an, larunbatean izango da

    A. Imaz Amasa-Villabona

    VII. Antton Pebeten Oroimenez-ko Esku Pilota Txapelketaren fi-nal-laurdenak ostiralean eta la-runbatean jokatu ziren Villabo-nako Bearzana pilotalekuan.

    Ostiralean, Salaberri-Balerdikezustekoa eman zuten, EnekoLabaka eta Telletxea txapelketa-tik kanpo utziz 22-14ko emaitza-rekin. Albizturko bikotea afizio-natu mailan puntakoa da, bainaIñaki Lizaso antolatzaileak esanzuen Balerdi ezustekoak emate-ko dagoen atzelaria dela. Lehenfinal-laurdenean Urbieta-Urru-zolak 22-11 irabazi zien Maiz-Aranalderi. Asteasuarrek, beraz,

    finalerdian Salaberria-Balerdi-ren aurka jokatu dute.

    Larunbatean, lehen partidaikusgarria izan zen. 22-21 amaituzen eta Santxo-Bergarak galduegin zuten, Exposito-Alduntzi-nen aurka. Bigarren final-laur-

    denean Peru Labaka zizurkilda-rrak galdu egin zuen Elizegi la-gun zuela, 22-9 Apezetxea-Mur-giondoren aurka.

    Finalerdiak igande honetanjokatuko dira Bearzanan,11:00etatik aurrera.

    Santxo pilota jotzeko prest Bergara bikote duela, larunbatean. IRATI SAIZAR

  • Bilboko eta Baionakomanifestazioetarajoateko deia, TolosatikUrtarrilaren 12an egingo dira manifestazioak, eta gakoa «gizartearen aktibazioan» dagoela uste dute

    Erredakzioa Tolosa

    «Bakegintza eta elkarbizitza oi-narri hartuta, orain presoen au-zia askatzeko unea» dela aldarri-katu zuten Gipuzkoako dozena-ka herritako ordezkarik,igandean, Tolosan.Hori lortzeko gakoa, baina, gi-

    zartearen aktibazioan dagoelauste dute: «Jendartearen gehien-goaren nahia da. Horretarako,espetxe politika definitzen du-ten estatuengan eragitea dagoki-gu, aurrera urratsak ematea guz-tion ardura baita. Giltza, beraz,gizarte zibilaren aktibazioandago; hau da, eragile, politikari,

    alderdi, ordezkari, sindikatu,instituzio eta norbanako ororenaktibazioa eta inplikazioa bul-tzatzea da gakoa».Bide horretan, urtarrilaren

    12an Bilbo eta Baionara joatekodeia luzatu dute: «euskal preso-en auzia askatzeko eta espetxepolitika honekin behingoz amai-tzeko aldarriaren atzean jendar-te osoa dagoela erakutsiko diegu,bai Frantziako, bai Espainiakoestatuei. Aspaldian izan dugunaukerarik onena daukagu oraineskuartean; elkarbizitzarako, el-karrekin aritzeko eta guztiontza-ko izango den bakea eraikitzeko.

    Esperantzarako unea bada, bai-na baita aktibaziorako unea ere»,gehitu dute Orain Presoak dina-mikako ordezkariek.Urrats horiek, iragana ahaztu

    gabe egingo dituztela gaineratudu dinamikak. «Indarkeria guz-tien biktimei zor zaie egia, erres-petua eta errekonozimendua.Baina iragana ez errepikatzea erezor diegu gure ondorengoei, etahorretarako elkarlana ezinbeste-koa da. Guk bide horretan sakon-du nahi dugu. Auzi honek eraba-teko konponbidea izan dezan,elkarlanean aritu behar duguguztiok».

    Igandean egin zuten agerraldia, Tolosako Trianguloa plazan. ATARIA

    ASTEARTEA 18AGENDA

    Deialdiak

    Abaltzisketa.Kultur astearen ba-rruan, Jose Luis Kortarekin solasal-dia izango da, Goibegi eraikinean,19:00etan. Altzo.Euskal Herriko basoak, gai-tzak eta aukerak hitzaldia, Iñaki Aiz-puru Naturzaintzako biologoarekineta Amaia Urkola Gipuzkoako ForuAldundiko baso-osasun teknikaria-rekin. 19:00etan, Batzarremuñon.Amasa-Villabona.Eguberrietakoemanaldien artean Loatzo MusikaEskolako ikasleek kontzertua eskai-niko dute, Gurea antzokian,18:30ean.Zizurkil.Pello Añorga ipuin kontala-riak 4 urtetik gorako haurrentzatkontatuko du ipuina. Haurrek gura-sorik gabe sartu beharko dute, Pla-zida otaño liburutegira, 17:30ean.

    28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik.16:30. 28 Klip.17:30/21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:15. Ireki Kaxa (Oskia Karrera).23:00. Elikatu.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

    FARMAZIAK

    Gaur

    IBARRA.Egunekoa.Lejeune, L. Euskal Herria kalea, 24.Telefonoa: 943 67 32 74.Gauekoa.Morant, R.Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

    ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza.Albisteak,Iker Ibarluzearekin eguraldia. IdoiaApaolaza psikopedagogoa, JosebaLanda Bartzelonatik eta Aitor Men-diluze Kale Kantoitik.11:00. Hamaiketakoa. Tolosa. 12:00-13:00. Entzuteko jaioak. 16:00-18:00. Zebrabidea.18:00. Eguneko saioen onena.20:00. Kokondo. Musika saioa.21:00. Mingaina Txulora. Jon imanolEtxabe sexologoarekin.

    EGURALDIA

    IKER IBARLUZEA

    Gaur.Hego-haizeak indarrahartuko du. Egun osoan bo-lada gogorrak izango ditu,

    batez ere, haize guneetan eta mendiinguruetan. Tenperatura ez da altuaizango : 11-13 gradu. Zeruan goi-ho-dei trinkoagoak ikusiko ditugu etaazken orduetan hodei trinkoagoakedukiko ditugu, non hodei hauektantaxkaren bat utziko duten.

    Bihar.Eguraldia zertxobaitnahastuko da. Goietan airehotzagoa sartu eta horre-

    kin zaparrada tartekatuak etagehienbat eguerdi, arratsaldeko le-hen orduetan. Tarteka mardulakizango dira. Gau partean giroa lasaituegingo da. Mendebal-hego/men-debaldeko haizea ibiliko da eta aste-artearekin alderatuz indar dezentegalduko du. Tenperatura: 10-12.

    TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

    www.ataria.eusASTEARTEA, 2018KO ABENDUAK 18Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka CalvoKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

    Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 30 43 46

    Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

    Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

    Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

    Tolosaldekogizarte

    eragileak

    ATARIA IRRATIA107.6FM