ZM_31

16
31. zbkia • 2013ko martxoa

Transcript of ZM_31

Page 1: ZM_31

31

. z

bk

ia •

2

01

3k

o m

artx

oa

Page 2: ZM_31

agenda

Euskal Txokoa: 622 61 90 20

Zorrotzako AEK: 94 441 49 20

Larrialdiak: 112

Udal Informazioa: 010

Udaltzaingoa: 092

Bilboko Udala: 944 204 200

Basurtuko Ospitalea: 94 400 60 99

Gurutzetako Ospit.: 94 600 60 00

Zorrotzako Ongizatea: 94 499 05 55

Farmakotegia: 94 441 68 47

Renfe: 902 240 202

Bilboko FEVE: 94 423 22 66

Posta eta Telegrafoak: 94 422 05 48

Anbulatorioa: 94 499 00 43

Frai Juan Eskola: 94 442 00 21

Institutua: 94 439 33 34

Zazpi Landa Eskola: 94 442 48 75

Batzokia: 94 499 79 94

Herriko Taberna: 94 497 13 49

Zorrotza sarean

www.zorrotza.org

www.txinbotarrak.org

www.zorrotza.info

www.glurra.wordpress.com

www.zazpilanda.org

www.turutarra.com

Zorrotz Morrotz aldizkaria zure etxean

doan jaso nahi baduzu, bidaliguzu

email bat zure datu pertsonalekin

(izen-abizenak, helbidea) honako

helbide honetara:

[email protected]

Page 3: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 0 3

Editoriala

Ez omen da beste hizpiderik azkenotan.

Egunero egoera ekonomiko latzari buruzko

berriekin gosaldu eta afaltzen dugu eta kalean

ere pil-pilean dagoen gaia da. Langabezia eta,

oro har, bizi-baldintzen okerragotzea hedatuz

doa metastasia bailitzan eta ez dauka atertzeko

plantarik, momentuz. Gurean ere astindu ederra

eman du krisi honek, nabaria denez. Baina

benetan ezagutzen al dugu Zorrotzan zer

nolako eragina izaten ari den? Erredakzio-talde

honen aburuz, behintzat, ez. Horregatik, honako

ale honetan auzoaren egoera sozioekonomikoa

ulertzeko zantzuak ematen saiatu gara. Hala,

jakin dugu 2011. urtean auzotarren %18 inguru

langabe zela eta 1.200 lagun baino gehiagok

DBEa1 jaso zutela. Urte horretan bertan,

oinarrizko gizarte-zerbitzuak 3.188 kasu kudeatu

zituen gure auzoan.

Datuok aski esanguratsuak dira baina,

zifrak gorabehera, larriagoa dena da gure

agintariek darabilten diskurtsoa ez dela

gauza hondamendi honek sortu dituen

hainbat galderei erantzuteko. Inork ez al

zuen hau igarri? Benetan bizi izan gara

gure posibilitateen gainetik? Ez al dago

murrizketak egitea eta zor publikoa kitatzea

baino beste biderik? Are gehiago, zilegi al da

zor publiko horren izate bera, gutxi batzuen

arduragabekeriagatik eta haien probetxurako

handitu denean?

Aurrekoak bezalako galderak ditugunok

eztabaida publiko sakon bat eskertuko

genuke baina besoak uztarturik gelditzen

bagara, apatia eta etsipenak aurrea hartuko

digute. Etxebizitza-kaleratzeen adibideek

erakutsi dute zer egiteko gai den etsipenak

jota dagoena. Zorionez, badirudi Zorrotzan

itxaropen leihotxo bat zabaltzen ari dela sortu

berri den Zorroztuz herri plataformarekin; horri

buruz ere hitz egingo dizuegu ale honetan.

Krisi honek biktima gehiegi uzten ditu

egunez egun. Krisia baita, eta ez krisialdia.

Alegia, sistema sozioekonomiko oso baten

gainbehera, balore eta bizimodu zehatz

batzuen agorpena. Finean, zibilizazio krisia.

Eredu berri bat eraikitzeko premia bizia dugu

baina eredu hori nahitaez gizartearen oinarritik

bertatik bultzatu beharko da, zerbait aldatzeko

balio izatea nahi badugu.

Ez al dago murrizketak egitea eta zor publikoa

kitatzea baino beste biderik? Are gehiago,

zilegi al da zor publiko horren izate bera, gutxi batzuen

arduragabekeriagatik eta haien probetxurako

handitu denean?...

Zorionez, badirudi Zorrotzan itxaropen

leihotxo bat zabaltzen ari dela sortu berri

den Zorroztuz herri plataformarekin

Zorrotzako Euskal Txokoak Bilboko Udalaren dirulaguntza jasotzen du

Koordinazioa: Igor Gutiérrez eta Aitor Marín

Diseinua eta maketazioa: Aitor Marín

Erredakzioa: Ibai BarriosLaura FernándezAinara GarcíaIgor GutiérrezHaizea HolgadoAitor MarínIratze PérezTais San JoséLorna Yáñez

Zuzenketak: Ziortza Gartzia

Laguntzaileak: Bittor RuedaKarlos Rodríguez Iñigo

Inprimaketa:Arin Graf

Zorrotzako kultur aldizkaria 31. zenbakia. 2013ko martxoa

Argitaratzen du: Zorrotzako Euskal Txokoa

AEK euskaltegiaZalbidea, 7 behea48013. Zorrrotza. BilboTfnoa: 94 441 49 20 622 61 90 20Emaila: [email protected]

1 Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, LANBIDEk bere langabezi-prestazioa agortu zaionari edo bestelako diru-sarrerarik ez daukanari eskaini diezaiokeen oinarrizko errenta.

Krisia, krisia, krisia…

Page 4: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 04

Zehatz Mehatz

Bilbao Ekintzak, Racons Publics-ekin batera

eta El Correoren lankidetzarekin, Bilbao

txokoak ideia-lehiaketa antolatu du. Hirigintza-

diziplinaren ezagutza, zientzien eta arteen

beste arlo batzuetara hedatzea du helburu,

eta, era berean, parte-hartzaileek egiten

dituzten proposamenetatik abiatuta, hiriarentzat

adierazgarriak diren Bilboko hamar kokaleku

berreskuratzea. Hamar horietako bigarrena gure

auzoko Geltoki kalearen inguruan dago. Gune

horren gaineko proposamenak aurkezteko epea

abenduaren 28an bukatu zen eta guztira 57

proiektu aurkeztu ziren. Horietako bat, Zorrotzako

Institutuko hirugarren mailako 35 ikaslek

aurkeztutakoa da. Ph+ Urbanismo Ciudadano

Arkitektura kooperatibaren eskutik, 4 astetan

zehar ordubeteko bost sesiotan egindako

lanaren emaitza da Zorrotza Bizirik proiektua.

Klase horietan ikasleek hiri esparruaren analisia

eta diseinu proposamena egin zuten. Proiektua

aurkezteaz gain, bigarren fasera pasatzea ere

lortu zuten, eta gainera, epaimahaiaren boto

gehien bildu zituen proiektua izan zen.

Bigarren fase horretan, aukeratutako

lau proiektuak interneten azaldu ziren

erabiltzaileek beren gustukoena bozka

zezaten. Webgunean botoa emateko epea

bukatu da, eta botoen zenbaketak agerian utzi

du Zorrotza Bizirik proiektuak herri bozketa

irabazi duela, botoen %48a eskuratuz. Hala

ere, emaitza honek behin betiko epaiaren

laurden bat (%25a) baino ez du suposatzen.

Bigarren fasera pasatu ziren lau hautagaien

artean, epaimahaiak garailea erabakiko du

azken bozketa batean.

Proiektuan, ikasleek tren geltokitik

Hermogenes Rojo kalera doazen eskailerak

eta inguruak hobetzeko eskaintza paregabea

aurkeztu dute. Zorrotza Bizirik proposamenak

bi eremu publiko berreskuratzen ditu: Renfe

geltokian plaza berri bat eta polikiroldegiaren

ondoan gune berde berria.

Institutuko 35 ikasle hauek egindako

diagnostikoak, inguruko segurtasuna eta

estetika hartzen ditu ardatz. Halaber, eremu

horretako higikortasun arazoak konpontzen

Institutuko ikasleen proiektua Bilbao Txokoak lehiaketako herri bozketaren irabazle Lehiaketak degradatutako lekuak, aintzat hartu ez direnak, ahaztutakoak edo oso balioetsita ez daude‑nak, erabilera publikorako berreskuratzea eta hauek dinamizatzeko proposamen ezberdinak egitea saritzen du. Zorrotzako institutuko 3 mailako ikasleek, irakasleekin elkarlanean eta Ph+ Urbanismo Ciudadano herritar hirigintzan espezializatuta dagoen Arkitektura kooperatibarekin batera, Bilboko Udalak egindako deialdiari erantzun diote “Zorrotza bizirik” proiektua aurkeztuz.

Zorrotza Bizirik proiektuak herri bozketa irabazi du, botoen %48a eskuratuz. Hala ere, emaitza honek behin betiko epaiaren laurden bat (%25a) baino ez du suposatzen. Bigarren fasera pasatu ziren lau hautagaien artean, epaimahaiak garailea erabakiko du azken bozketa batean

AITOR MARÍN / LORNA YÁÑEZ

Page 5: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 0 5

ditu. Geltokiko plaza berriak itxaroteko

gunea handitzen du eta gune honek hiri-

altzariak eta argiztapen propioa izango

lituzke. Hortik irteterakoan, auzoko iragan

industriala gogoratuko duen mural batek

ongietorria emango dio bisitariari zein

auzokideari. Geltokitik atera eta ezkerretara

jotzean aurkitzen dugun eremuan, alde

batean iragarki panel bat eta aurreko paretan

graffiti iraunkor bat egitea proposatzen da, bi

pareta horiek gaur egun duten betebeharra

txukunduz (egun, pintada eta kartelen euskarri

baitira). Eremu hau polikiroldegi ondoko gune

berdearekin eta parke berri batekin lotzeko,

oinezkoentzako eraiki beharreko pasabide

berde bat aurreikusi da. Pasabide honek

fatxada berde bat izango luke, trenen zarata

txikitzeko asmoz.

Zehatz Mehatz

Badator bai, hamaika egunez gelditu gabe

Euskal Herria zeharkattzen duen euskararen

aldeko lasterketa erraldoia. Badator Zazpi

Landatik behera eta Zorrotza-Kastrexana

kaletik, berriro ere Korrika gurera: Fray Juan

kalera heltzean, errotondan eskuinetara jo eta

Basurtorantz jarraituko du ondoren. Martxoaren

21ean izango da hori, ostegunez, arratsaldeko

18:30ak aldera.

Lehenago baina, ohi bezala, auzoan beroketa

lanak egin beharko ditugu unea heltzen

denean denok prest izateko. Martxoaren

16an, larunbatez, izango dugu Korrika18 jaia

Zorrotzan, eta egun osoko egitarau itzela dugu

gozatzeko. Martxoaren 15ean, ostiralean,

Haxotz taldeak zehaztu gabe dagoen beste

musika talde batekin batera kontzertua eskainiko

du gaztetxean.

Aurreko egunean hasitako Graffitti tailerraren

erakusketa izango dugu goizean Azoka plazan,

umeentzako taller eta puzgarriekin batera. Triki-

dantza-poteo, herri bazkaria (institutoan) eta

Zorrotza kantari ere izango ditugu eguerditik

iluntzera. Geroago, txaranga batek lagunduta,

poteo kalejira batekin, Zorrotzako Euskal Txokoak

eta aek-k larunbatean prestatuko egitarau oparoa

bukatuko da.

Adi kartelei zehaztapen gehiagotarako. Bildu

familia eta lagun guztiak, animatu, PARTE

HARTU eta EMAN EUSKARA ELKARRI!

Urtero bezala Zorrotzako Euskal Txokoa

elkarteak lumarekin trebetasuna erakusteko

deia egiten die gazteei. Aurtengo edizioa

hamazazpigarrena izango da, eta aurreko

urteetan bezala, lehiaketa bi mailatan banatuko

da: 12 urtetik beherako parte hartzaileak alde

batetik, eta DBH eta batxilergoko ikasleak

bestetik. Gazteenek orri bateko luzera duen

kontakizuna osatu beharko dute; besteek

aldiz, 2 eta 4 orri bitarteko luzera duen ipuina

bete beharko dute.

Sari eder bana jasoko dute maila bakoitzeko

lehen bi sailkatuek Zorrotza Egunean antola-

tuko den ekitaldi batean. Horrela, 12 urtetik

beherakoen taldean, Sopuerta Abenturarako

sarrerak eskuratuko ditu irabazleak eta

jolas bat bigarren sailkatuak. Beste atalean,

txapeldunak 100 euroko kultur bonoa jasoko

du eta jolas euskalduna, berriz, bigarrenak.

Ipuinak maiatzaren 17ra arte aurkez daiteke

Auzo etxean, institutuan edota euskaltegian.

Animatu eta parte hartu!! Informazio gehiago

naji izatekotan, galdetu euskaltegian edo

622 619 020 telefono zenbakian.

Abenduaren 3an, Euskara Egunaren

inguruan, herri eta auzo desberdinetako

euskaltzaleek hainbat jarduera antolatu

ohi dituzte. Modu berean, Zorrotzan, urte

batzuetatik hona euskaltzaleon triki-berba-

poteoa eta bertso afaria egiten da, Euskal

Txokoaren eskutik. Azkena azaroaren 30ean

izan zen eta 30 lagun inguru bildu ginen.

Gurera etorri ziren trikitilarien laguntza

paregabeaz, Zorrotzako kale hotz eta

ilunetan giroa nabarmen berotu eta alaitu

zen hauen musikaz tabernaz taberna egin

genuen triki poteoan.

Gero, egunak eskatzen zuen moduko

afaria dastatu genuen “La Viña de Oro”

jatetxean. Afariak amaiera ezin hobea eduki

zuen Gorka Lazkano eta Eneko Abasolo

“Abarkas” bertsolariei esker.

Ea aurten lagun gehiago batzeko gai garen.

Hori euskara Zorrotzan aurrera doanaren

seinalea izango da.

Korrika 18 badator!!!

Euskal Txokoak XVII. ipuin lehiaketa antolatu du

Zorrotzako euskaldunok “Euskararen Eguna” ospatu genuen Bertso afari eder batekin

Zorrotzako aek AITOR MARÍN

KARLOS RODRÍGUEZ

HORMAK

GELTOKIKO PLAZA

OINEZKOENTZAKO PASABIDEA ETA GUNE

BERDEA

ZORROTZA BIZIRIK PROIEKTUA

Page 6: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 06

Txoko historikoa

6

Artza-mendi petrolio-ontzia 1921ean

itsasoratu zen lehen aldiz, (2.argazkia)

Euskalduna ontziolako 51. mailan eraiki

zutenean (3 argazkia) Altzairuzko kaskoa

zuen, 114 metroko luzera, 15 metroko

zabalera, 8,9 metroko eskora, eta 6 tonako

zama likidoa garraiatzeko gai zen bere 2.020

zaldiko potentziaz.

Lorpen hau ez zen makala izan 300 itsasontzi

eraikiak zituen lantegirako, izan ere hainbat

diseinu eta gauzatze arazo izan baitzituzten.

Horiei irtenbidea bilatu asmoz, Ramon de

la Sotak Isherwood arkitektoarengana jo

zuen, honek asmatu baitzuen zama likidoko

itsasontzi guztiek erabiltzen zuten atzetik

aurrerako hezurdura. Horri esker etorri ziren

Artza-mendiren planoak, eta baita itsasontzi

on eta merke bat egiteko beste teknika

onargarriak ere. Guztira 8 miloi pezetako

kostua izan arren, geroago, CAMPSAk 2

milioi baino gutxiagoren truke erosiko zuen

(4. Argazkia)

Erregaien garraioa Errepublikako

gobernuaren hasierako indargunea izan

zen, 1936an militar faxistak altxatu zireneko

lehen garaian, erregaiaren %15a baino ez

baitzegoen matxinoen kontrolpean. Hauxe

aldatzeko guda bitarteko guztiak jarri

zituzten martxan, haien artean Errepublika

erregaiez hornitzen laguntzen zuten enpresei

zuzendutako mehatxuak egon baziren ere,

eraginkorrena ontziak bahitu edo urperatzea

izan zen, eta horretarako espioitza sare

handia eratu zuten.

Sobietar Batasunak erregaia errepublikaren

mandatupean zeuden portuetara garraiatzen

zuen zuzenean “Sovietflot”aren bidez, faxistak

matxinatu eta egindako hainbat eraso ostean

1936ko abenduan Canarias kruzeroak

Komsomol itsasontzia urperatu zuten arte.

Hortik aurrera gobernu demokratikoak itsaso

beltzean zeuden sobieten portuetara bideratu

zuen bere petrolio-itsasontzi taldea, horietatik

bide eta modu ezberdinetan erregaia

penintsulara ekartzeko.

Langintza hau ez zen erraza izaten, espainiar

faxistek Europako beste faxisten laguntza

zeukatelako. “Campeador”, ErrepublikaK

zeukan ontzirik handiena, eta “Zorroza”, lan

hauetan laguntza zerbitzuak ematen zizkiona,

Bartzelonako kontradikean geldituta zeudela

“Ettore Fieramosca” italiar faxisten urpekoak

12 kanoikada jaurti zizkien 37ko otsailaren

9an eta 19n, kalterik eragin gabe. Zorteak,

ordea, ez zuen luze iraun eta abuztuaren 12an

“Saetta” destruktore italiarrak “Campeador”

itsasontzia urperatu zuen Kenitrako

iparraldean, Constanzatik Bartzelonarako

bidean 9 tona gasolina garraiatzen zuelarik.

Ordurako Errepublikak galduta zituen bere bi

ontzirik handienak.

“Zorroza” ontzia guda bukatzean Marseillatik

berreskuratua izan zen 1939an, eta jardunean

aritu zen 1965eko ekainean Valentzian

zatikatua izan zen arte (5 argazkia)

Historiako pasarte honi buruz informazio

gehiago jasotzeko Rafael Ossa Echaburu

ondarrutar kazetariak idatzitako “Artza-Mendi,

matrícula de Bilbao” liburua eskuragarri

dago. Honi esker izan da posible artikulu hau

idaztea.

“Zorroza” petrolio-ontzi euskal prototipoaIsherwood sistemaren bidez eraikitako Artza‑mendi itsasontzia Aznar ontziolak Shell petrolio enpre‑sarekin hitzartutako taldeko prototipoa izan zen. Hasierako asmo hauek, ordea, ez zuten beren hel‑burua lortu Espainian petrolio monopolioa ezarri zelako, eta horren ondorioz, Euskaldunan eraikitako Artza‑mendi 1927an CAMPSAk erosi eta “Zorroza” izenaz bataiatu zuen.

5. argazkia. Zorroza ontzia 1965. urtera arte jardunean aritu zen

2. argazkia. Artzamendi Euskaldunan itsasoratu zen lehen aldia

4. argazkia. Zorroza petrolio-ontzia

3. argazkia. Artzamendi Euskalduna untziolan

BITTOR RUEDA

Page 7: ZM_31

Inkesta

JoseGuztietan parte hartzen nuen,

batez ere semeak gazteagoak

zirenenan. Horrelako ekimenekin

jarraitzea guztiz beharrezkoa

iruditzen zait euskarak merezi

duen ezagutza lortu arte.

AlbertoNik normalean ez dut parte

hartzen baina horrelako

ekimenak egotea gustatzen

zait, euskara kaleratzeko

beharrezkoak ikusten ditudalako.

IrinaParterik hartzen ez badut ere,

ezagutzen dut eta ondo iruditzen

zait. Euskara bultzatzeko

ekimena dela badakit.

JabiLehen parte hartzen nuen, baina

orain zahartuta nago… Euskara

Europako hizkuntzarik zaharrena

izanda, babestu eta mantentzeko

egiten den edozein gauzaren

alde egongo naiz beti

EstherBai, ahal izan dudan guztietan

parte hartu dut. Kirola eta

Euskara elkartzea ideia oso ona

iruditzen zait.

IratxeKorrika eta Euskara bultzatzeko

ekintzak guztiz beharrezkoak

direla uste dut. Nik parte hartzen

ez badut ere, nire semea

etorkizunean parte hartzea

espero dut.

Korrika badator!! Parte hartzen duzu? Beharrezkoa dela uste duzu?

Antolatzaileak:

Babeslea:

Gaia: Euskaraz bizi nahi dut eta Korrika

Lehiaketa 2 mailatan banatuko da: 12 urtetik beherakoak, eta DBH eta Batxilergoko ikasleak.Ipuinak euskaraz idatzita egon behar dira, eta edozein euskalki onartuko da.info +: Zorrotzako aek eta 622 619 020

SARIAK12 URTETIK BEHERAKOAK

1. SARIA: Sopuerta abenturarako sarrerak2. SARIA: Jolasa

DBH ETA BATXILERGOKO IKASLEAK1. SARIA: 100 euroko kultur bonoa

2. SARIA: Jolas euskalduna

Aurkezteko azken eguna:

maiatzak 18

Non: Zorrotzako Auzo

Etxea, Institutua eta aek

euskaltegia

TESTUA: IRATZE PÉREZ / ARGAZKIAK: AITOR MARÍN

Page 8: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 08

Elkarrizketa

Gehienok jakingo duzuenez, Saulek auzoaren

aldeko zenbait ekimen eta plataforma

desberdinetan hartu izan du parte (azken

urteotan hemendik mila kilometrotara izan

bada ere). Horien artean, Txinbotarrak

konpartsaren zein Zorrotza Bizirik!

Mugimenduaren hastapenetan parte hartze

aktiboa izan zuela azpimarratu behar dugu,

eta baita auzoko azpiegitura bultzatzeko

prozesu aktibo askotan ere bai. Horrez gain,

musika taldeetan ere inplikazio berezia izan

du, Kloratita taldearekin Euskal Herriko

zenbait txoko bisitatu baitzuen.

Gogorapen hauek guztiak kartzelatik idatzi

dituen gutunetan islatzen dira eta bere hitzetan

antzeman daiteke benetako jakin-mina duela

auzoan gertatzen ari diren gertakariei buruz.

Asko aldatu da Zorrotza azken urteotan

baina duela zenbait urte hasitako proiektuek

garapen izugarria izan badute ere, “lanean

tinko jarraitu behar dela” azpimarratzen

du Kurtok. Auzoko mugimendu sozial zein

kulturalen berri eman ahal izateko. Urteotan

izandako parte-hartzea dela eta, Saulek

auzokideen gutun itxaropentsu eta positiboak

espero ditu; gutunean esaten duen bezalaxe,

“orain ez baita triste egoteko garaia, baizik

eta lanean jarduteko eta umore onez aurrera

jarraitzeko abagunea”.

Zein da zure gaur egungo egoera?Ezer baino lehen eskerrak eman nahiko

nizkieke Euskal Txokoa eta Zorrotz Morrotzeko

lagunei auzoarekin komunikatzeko eskaini

didaten leku eta aukera hau emateagatik.

Nire egoera zehatza, kartzelan daramadan

bizimodua eta abar, ezinezkoa litzateke

aldizkari batean kontatzea, elkarrizketa

bezalako euskarri hain motzean. Dena

den, auzora bidaltzen ditudan eskutitzetan

azaltzen dut, bestelako hausnarketekin

batera, eta esan didatenez, www.zorrotza.

info webgunean eskegitzen dira. Laburbilduz,

nire egoera orokorra, presoaren egoera da.

Etxetik urrun, errealitatearekin kontakturik

ez, herri min handia, gabezi afektibo asko

eta baita gabezi material asko ere. 20 ordu

ematen ditut egunero ziegan eta 4 ordu

patioan. Pertsonalki, egoera gogorra izan

arren, indar askorekin sentitzen naiz kartzelari

aurre egiteko. Sendo eta alaitsu egotea

ezinbesteko gakoa da kartzelaren eragina

gainditzeko.

Pasa den urriaren 22an jaso genuen albistea. Saul Kurto Lopez auzokidea Frantziar estatuan atxilotu zutela, alegia. Gertakari horren ondorioz, Zorrotzan hainbat kontzentrazio egin zen atxilotua eta fa‑miliari elkartasuna eta babesa adierazteko. Egunak pasa ahala, bere egoera zein den jakin ahal izan dugu eta horri lotuta, familia‑kide eta auzotarroi zuzendutako gutun bat ere idatzi du Saulek Fresne‑seko (Frantzia) kartzelatik bertatik. Zorrotz Morrotzetik gutun baten bidez elkarrizketa bat egiteko aukera izan dugu.

“Auzoari eta Herri Mugimenduari ekarpenak egiten jarraitzea gustatuko litzaidake”

Egoera gogorra izan arren, indar askorekin sentitzen naiz kartzelari aurre egiteko

TESTUA: AITOR MARÍN ETA IBAI BARRIOS / ARGAZKIAK: www.zorrotza.info

Saul Kurto. Zorrotzako bizilaguna eta Fresneseko espetxean preso

Page 9: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 0 9

Elkarrizketa

Zer da kartzela Saul Kurtorentzat?Kartzelaren helburuak asko dira, eta are

gehiago preso politikoen kasuan. Honela

laburbildu daitezke: inguru afektibotik urrundu

nahi zaituzte, familia eta lagunengandik mila

kilometrotara espetxeratuz. Gure herritik

isolatu nahi gaituzte, gutunak eta bisitak

dosifikatuz eta kontrolatuz... Pertsona

bakartzea bilatzen da, kideengandik

dispertsatuz, eta hainbatetan isolatuz. Presoa

borrokatik aldendu nahi dute, borrokarekin

loturak murriztuz militantea suntsitzeko

helburuarekin. Baina suntsitu ezin duten indar

berezia ere badago, presoen kolektiboaren

indarra alegia. Euskal presoek hainbat

urtetan isolatzeko eta makurtzeko estrategia

gainditu badute, haien kolektiboaren izaera

borrokalari eta solidarioari esker izan da

inolako zalantzarik gabe. Ezin naiz honi buruz

asko luzatu orri hauetan, baina norbaitek

interesa badu, “Burdinen arteko herria” liburu

ederra gomendatzen diot.

Oso harreman estua zenuen Zorrotzako Herri Mugimenduarekin...Bai. Kartzelak suposatzen duen guztiari

irabazteko, oso garrantzitsua da gure

herriarekiko harremana eta lotura handitzea.

Kanpoko loturak asko indartzen gaitu. Gutunak

zein bisitaldiak, eta kanpoko proiektuetan

moduren batean edo bestean parte hartzea

oso garrantzitsua da presoentzat. Auzoarekiko

loturak berreskuratu nahi ditut. Zorrotza

bihotzean daramat eta ahal dudan heinean,

beti egin dudana egiten jarraitzea gustatuko

litzaidake, auzoari eta herri mugimenduari

ekarpenak egiten jarraitzea. Hemen ditudan

muga eta traba guztiak aintzat hartuz, baina

ideia, proposamen eta lan ezberdinekin

auzoko dinamikak eta herri proiektuak

aurrera ateratzeko laguntzen jarraitzea

gustatuko litzaidake. Hori baita bidea, eremu

eta borroka txikietatik Euskal Herria berria

eraiki eta eraldatu ahal izateko.

Zer edo zer gehitu nahi duzu bukatzeko?Umiltasunez bi deialdi egitea gustatuko

litzaidake. Alde batetik, euskara maitatzeaz

gain, erabili behar dugu. Euskara babestu

eta bultzatzera animatzen zaituztet. Bestetik,

auzokideen parte-hartzea ezinbesteko

gakoa da Zorrotzaren etorkizuna hobetzeko.

Beraz, auzoko dinamikan eta taldeetan era

aktiboan parte hartzera animatzen zaituztet,

geroaren protagonistak bihurtuz. Aurten,

gainera, data garrantzitsua daukagu,

Taldeon Koordinakundeak 25 urte betetzen

baititu. Musu eta besarkada beroak guztioi!

Adiorik ez, beti gero arte! Gora Zorrotza

Bizirik!

Hemen ditudan muga eta traba guztiak aintzat hartuz, baina ideia, proposamen eta lan ezberdinekin auzoko dinamikak eta herri proiektuak aurrera ateratzeko lagundu nahi dut

Auzoarekiko loturak berreskuratu nahi ditut. Zorrotza bihotzean daramat

Saul Kurto

32 urteko mutil hau auzoko hainbat taldetan

suspertzaile izan da modu ezberdinetan:

Auzo elkartea, Jai Batzordea, Taldeon

koordinakundea, Mendizale elkartea,

Zorrotza F.C., Jarrai, Gazte asanblada eta

Gaztetxea, besteen artean

Atxiloketa: Hainbat urte klandestinitean

eman ondoren, 2012ko urriaren 22an

Frantziako Auguerne departamentuan

atxilotua izan zen.

Parisen preso: Gaur egun Fresneseko

espetxean dago eta Euskal Preso politikoen

Kolektiboko kidea da.

Ia 2000 kilometro: Bere familia eta lagunek

Zorrotzatik Parisera joan-etorriko bidaian

egiten duten distantzia Saulekin bisita

bat izateko. Espainiako eta nazioarteko

legediaren arabera, Saul Baiona, Martutene

edo Basauriko espetxean egon beharko

litzateke.

Auzoarekin lotura: Saulek Zorrotzako

herri dinamikaren lotura berrartu nahi du

eta horrela jakinarazi du auzora bidalitako

gutunetan. Dagoeneko talde eta elkarte

ezberdinekin harremanetan jarri da.

Gutunak: 2 - 4 astetik behin bidaltzen

du gutuna auzora, eta www.zorrotza.

info webgunean irakur daitezke. Idazteko

eskatu dio animatzen den orori. Hauxe da

bere helbidea:

Saul Curto López (965.476) 30/253

Prisionnier Politique Basque

MA FRESNES. 3, Allée des Thuyas 94261

Fresnes Cedex (France)

Page 10: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 010

Egungo krisiak hainbat errealitate erakutsi dizkigu. Txanpon batek bi alde baino ez dituen bitartean, familien arazo ekonomikoek alde anitz utzi dituzte agerian. Ezkortasunean erori gabe, egoera latz horiek islatzeko une aproposa da, auzotar garen heinean, errealitate horien aurrean egin dezakegu‑na aztertzeko. Izan ere, elkartasunaren unea ere bada, ondokoari laguntza eskaintzeko momenturik egokiena, alegia, hori izango baita zailtasunak gainditzeko bidea. Gauzak horrela, hainbat ikuspegi hartu ditugu hizpide, krisiak horiengan izan duen papera ulertzeko: herri‑ekimenak, adinduen egoera, gizarte zerbitzuak, etxegabetzeak eta etorkinak.

Zorrotza, gizarte larrialdian

TESTUA: AITOR MARÍN - IGOR GUTIÉRREZ - IRATZE PÉREZ - TAIS SAN JOSÉ - LORNA YÁÑEZ / ARGAZKIAK: ZM

Page 11: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 0 11

Erreportajea

11.540 biztanle, horietatik 1.842 langabezian.

Gizarte zerbitzuen oinarrizko unitateetan

3.288 kasu landu dira. 1.227 dira diru-

sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaile;

144, Gizarte Larrialdietarako Laguntza

jasotzen dutenak; 585, bekadun diren

ikasleak (ikastetxe publikoetan), 160

pertsonek Mendekotasunaren balorazioa izan

dute; 102 izan dira etxez etxeko laguntza

zerbitzua erabili dutenak, 150 pertsona

Zorrotzako Cáritas-en harrera zentrora joan

direnak. Hauek guztiak Zorrotzako datuak

dira. Hotzak izan arren, kasu larri hauek oso

adierazgarriak dira. Bazterkeriaren Kontra eta

Justiziaren aldeko sortu berri den Zorroztuz

plataformako kideek argi dute: Zorrotza

gizarte larrialdian dago.

“Hausnarketa aspaldidanik zegoen egina:

gure auzoa oso dinamikoa da; talde asko

daude auzoan, mota guztietakoak”... Baina ez

zegoen sozioekonomia lantzen zuen talderik;

“talde horizontala eta plurala, auzokideok

sortutakoa”. Zorrotzako herri mugimenduak

gabezia hori zeukan Zorroztuz taldearen iritziz.

Horregatik, 2012. urtean zehar hainbat bileratan

horren beharra azaldu zen, batez ere, egoera

sozioekonomikoa kontuan hartuz. Azaroan

deialdi publikoa egin zen plataforma sortzeko

asmoz. 10-12 kide bildu ziren deialdi horretan

eta hortik aurrera martxan jarri zen plataforma.

Kide guztiek era pertsonalean parte hartzen

dute, batzuk auzoko taldeetan murgilduak

badira ere. “Abenduko auzoko aldizkarian

plataformaren manifestua plazaratu genuen

eta urtarrilean aurkezpen publikoa egin

genuen mahai inguru baten bitartez”.

Asteazkenero arratsaldeko 20:00etan Auzo

Etxean egiten dituzte haien bilera irekiak

eta auzokide guztiak plataforman parte

hartzera animatzen dituzte. “Eta, egoera

larrian daudenei, gogoratu nahi diegu prest

gaudela laguntza emateko, baina horretarako

kasu larriak ezagutu behar ditugu. Beraz,

egoera larri horietan dauden kideei, guregana

hurbiltzeko deia egiten diegu eta batez ere ez

beldurtzeko eta ez lotsatzeko esaten diegu.

Baliabide ekonomikorik ez dugu, baina gure

elkartasuna eta laguntza izango dituzte”.

ADINDUAK: Murrizketak BBK-ko Gizarte Ekintzaren Jubilatuen Etxean

Uda hasiera aldera jakin zen BBK-k Montevideo

Etorbidean duen Jubilatuen Etxea ixteko

asmoa zuela. Orduan, Auzo Elkartea zentroko

zenbait erabiltzailerekin kontaktuan jarri eta

BBKko Gizarte Ekintzako arduradunarekin

hitzordua eskatu zuen. Bertan, zentroa

Krisialdiaren eragina handiagoa da Zorrotzan?Erantzun baino lehen, guk hobeto zehaztuko genuke galdera: krisialdi honen

kudeaketak ea eragin handiagoa duen gure auzoan. Banku-jabeek, patronalek eta

gobernuek egiten duten krisiaren kudeaketa oso eskuindarra, oso neoliberala eta

herri klaseen kontrako kudeaketa da. Erabiltzen ari dira krisia gure lan eta bizi

baldintzak txarrera jotzeko. Gure gurasoek lortutako eskubideak eta hobekuntzak

bertan behera utzi nahi dituzte; krisia aitzakia besterik ez da.

Galderari erantzuten, bai, eragina handiagoa da Zorrotzan. Betidanik, Zorrotza

langileen auzoa izan da; beraz, egoera sozioekonomikoa oso ona ez da inoiz izan.

Orduan, kaleratzeak daudenean, pobrezia areagotzen denean, egoerak askoz

txartoago eta askoz arinago txarrera jotzen du.

Zer egingo du Zorroztuz plataformak?Plataforma sortu genuenean lau helburu finkatu genituen:

- Auzoko elkartasun sarea eraikitzea giza zaurkotasunean dauden auzokideei

laguntza emateko borroka eta presioaren bitartez.

- Bazterketaren kontra borrokatzen duten Bilbo, Ezkerralde edota Bizkaiko beste

taldeekin lankidetza finkatzea.

- Pairatzen ari garen giza injustiziak ekintza zuzenaren bidez publikoki salatzea.

- Manipulaturik gabeko informazioaren trukaketaren bidez, talde formakuntza

eta hausnarketa kritikarako esparrua sortzea, kide eta talde espezializatuen

laguntzaz.

Aipatu duzu ekintza zuzena erabiliko duzuela. Horrek zer esan nahi du?Ez garela galduko bileretan edota burokrazian, ezta ere salaketa antzuetan. Ekintza

zuzena eraginkortasunarekin eta kaltetuen beharrekin lotzen dugu. Guretzat, arazo

txikiak konpontzea ekintza zuzena da; mahai inguruak egitea ekintza zuzena da;

egoera larrian dauden kideak borrokan inplikatzea ekintza zuzena da; ahalik eta

informazio gehien zabaltzea ekintza zuzena da…

Egoera larri horietan dauden kideei, ez

beldurtzeko ezta lotsatzeko, eta guregana hurbiltzeko deialdia egiten diegu

Txetxu Rojo: Zorroztuz plataformako kidea

Zorroztuz plataformak ihauterietan ateratako pankarta ARGAZKIA: Ricardo Zorroza

Page 12: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 012

Erreportajea

ixtearen kontra azaldu ziren baina ez zieten

zer gertatuko zen zehaztu. Espero bezala,

uda ostean Jubilatuen Etxeko zerbitzuak

murriztu egin ziren. Orain, lanegunetan eta

arratsaldez bakarrik zabaltzen dute, jadanik

ez da edaririk zerbitzatzen eta goizez ikastaro

edo tailerrik baldin badago irekitzen da

bakarrik. Gainera, azken horien prezioak gora

egin du nabarmen.

Murrizketa horien aurrean, erabiltzaileek

mobilizazio-ekintza entzutetsuak egin

dituzte BBK-ko egoitzetan, auzoan, eta

baita Bilbon ere. Horien artean, Zorrotzako

bulegoak kolapsatzearena izan da ekintzarik

deigarriena: bat-batean denak batera sartu

eta mostradoreko langileari dirua aterarazi,

ilarara bueltatu eta ondoren berriz ere sartzea

eskatuz egundoko ilarak sortzea lortu zuten,

bertako zuzendariaren haserrea piztuz.

Zerbitzuaren okerragotzeari buruzko

azalpenak eskatzeko beste bilera bat

eskatu zuten BBK-ko arduradunekin eta

eurak honakoa argudiatu zuten: Gizarte

Ekintza garaiaren eta erabiltzaile-kopuruaren

araberakoa izan behar zela. Hala, zentroak

lehengo egoerara itzultzerik ez zuela

azpimarratu zien. Asko tematu ondoren,

zentroa 2013ko ekainera arte gutxienez

irekita egoteko hitza eman zieten. Batzarrean,

Auzo Elkarteak alternatiba bat proposatu zion

BBKri, alegia, auzoan dauden bi jubilatuen

zentroak bateratzea (Montevideora mugituz),

Astilleron dagoena txikiegia baita egungo

erabiltzaile-kopuruarentzat.

BBK-k, bere aldetik, Udalarekin elkarrizketak

izango zituela agindu zien. Auzo Elkarteak

berak “Auzotegi” boletinean azaldu duenez,

BBK eta Udalaren arteko kontaktu horiek hasi

egin dira. Bitartean, seguru dagoen bakarra

da ekainetik aurrera ez dagoela inongo

ziurtasunik Montevideoko Jubilatuen Etxeak

irekita jarraituko duena ala ez.

GIZARTE ZERBITZUAK: Cáritas. Bazterkeria sozialaren aurkako borroka

Premiazko beharrei aurre egin ezin dietenek

auzoko hainbat elkarteri laguntza eskatzeko

aukera dute, tartean, Cáritas. Elkarte

hau bazterkeria soziala ekiditeko modu

karitatetsuan lan egiten duen eliza katolikoko

besoa da. Tensi Gerboles Unitate Pastoraleko

arduraduna eta Helduen laguntzarako

boluntarioa da. Tensiren ustez “lehenengo

erantzukizuna beti erakunde publikoena

izan behar bada ere, eskaintzen dituzten

Zertan eta noiztik nabaritu duzue krisia Cáritasen? Duela gutxi gora behera bi urte hasi ginen nabaritzen. Harreratik nabarmendu

duguna honakoa da: lehen etorkin gehiago etortzen zela eta orain auzoko jende

gehiago edo gure auzoan finkaturik eta herritarturik dauden etorkin gehiago datozela.

Normalean, langabezian geratu ostean orientabide eske datoz, edo etxea, janaria

eta umeentzako eskola ordaintzeko heltzen ez zaielako. Auzoko jendearentzako,

bereziki, oso gogorra da guregana jotzea, batzuetan ezagutu egiten baikaituzte.

Pertsona jakin batekin hitz egitea nahiago badute, guztiz errespetatzen dugu.

Gizon edo emakume gehiago datoz? Emakumeen egoera zerbaitetan aldatu dela nabaritu duzue?Lehen emakume gehiago etortzen zen baina orain nahiko orekatuta dago.

Emakumeak sarritan umeekin datoz eta gizonak bakarrik. Noizbait genero-

indarkeriarekin lotutako kasuren bat heldu zaigu baina ez da ohikoa. Gurera heltzen

diren lan-eskaintzak normalean garbiketarako edo helduen laguntzarako dira eta

emakumeak nahiago izaten dituzte. Hala ere, datozen gizonak, emakumeak bezala,

oso malguak dira horretarako eta berdin zaie edozein gauzatan lan egitea, nahiz eta

batzuek goi-mailako ikasketak ere badituzten.

Nolakoa da eskatzaileen etorkizunerako ikuspegia?Baikortasun askorik ez. Oso garai zailak dira eta etorkizunerako gauzak nahiko

negatiboki ikusten dituzte. Geure partetik, ulertzen eta laguntzen saiatzen gara

baina guk geuk ere gauzak nahiko zail ikusten ditugu…

Uste duzue jendearen elkartasuna handitu egin dela krisi eta babesgabetasun egoera honekin?Bai, eta Cáritasi ematen zaion laguntza handia da boluntarioekin bakarrik lan egiten

dugulako. Dudarik gabe. Batez ere, aurretik gure zerbitzuak erabili dituztenen

elkartasuna azpimarratu nahiko nuke. Baita Zorrotzako jendearena eta saltokiena

ere, gauza asko ematen ari direlako auzoko beste jendearentzat. Adibidez, farmazia,

mertzeria, liburudenda… horietako asko baliabideak ematen laguntzen ari dira eta

oso kontuan hartzeko gauza da…

Auzoko jendearentzako bereziki, oso gogorra da guregana jotzea

Tensi Gerboles eta Maite Reigadas: Cáritas elkareko boluntarioak

Cartaseko bi kide elkarteak duen lokaletan

Page 13: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 0 13

Erreportajea

baliabideak normalean gainezka daude”.

Hortxe gauzatzen dira Cáritasen proiektuak,

beste inor heltzen ez den lekuetan, eta haien

lana boluntarioen lanari esker eramaten da

aurrera. Erakunde honek 1956tik egiten du

lan Bilbon. Zorrotzan “30 edo 40 bat urte

eramango ditu” kideen ustez.

Harreran, Lehenengo kontaktuan, bakoitzaren

beharrak identifikatu eta kasuaren arabera

eman beharreko laguntza mota baloratzen

da. Umerik egotekotan, zerbitzu sozialekin,

Cáritasek dituen proiektu desberdinekin eta

Zorrotzako beste elkarteekin harremanetan

ipintzen da. Egoera oso larria ez bada, ez

da dirurik ematen. Horren ordez, janaria

edo jantziak erosteko baleak ematen dira.

Harreran hiru emakumek eta gizon batek

egiten dute lan eta azkenaldian “uste baino

jende gazteagoa etortzen ari zaigu boluntario

bezala” azaldu du Cáritaseko harrera

boluntarioa den Maite Reigadasek.

Helduentzako laguntza proiektuan,

anbulatoriora, Bilbora, ospitaletara, paperak

kudeatzera… laguntzen ditugu. Zahar egoitzetan

ere lehen Zorrotzan bizi zen jendeari bisita egiten

diogu. “Proiektu honetan hamar emakumek eta

hiru gizonek hartzen dugu parte” dio Tensik.

“Helduen laguntzaz arduratzen garenoi beti

alaitasun eta itxaropen handiz hartzen gaituzte”.

Hilero Zorrotzako eguneko-zentrora doaz

bisitan eta maiteago senti daitezen saiatzen

dira boluntarioak. Auzoko taldeak eta gazteak

animatzen ditu Gerbolesek, hara joan daitezen

eta haien denbora helduekin parteka dezaten,

“asko eskertzen baitute”.

ETXEGABETZEAK: Kaleratzeak Stop:

Krisiak 14 euskal herritar etxe barik uzten

ditu egunero. Halaber, egoera ekonomikoak

bultzatuta, etxebizitza galdu ostean

bankuari zorra ordaintzen jarraitu behar

izaten dute. Egungo krisi egoerak dakarren

beste ondorioetako bat da etxegabetzea.

Susperraldi ekonomikoko unean etxea

erosteko bankuetako mailegua aise erraz

lortu zutenak, lanik gabe geratu ostean,

zorra kitatzeko ezinean daude orain. Sistema

ekonomikoaren maltzurkeriaren ondorioz,

finantza-erakundeek hipoteka ordaindu ezin

izan dutenei kentzen diete etxea, baina zorra

mantendu egiten da, hau da, lagun horiek

bizitzeko lekurik gabe geratzen dira, eta aldi

berean, dirua itzultzen jarraitu behar dute.

Etxegabetzeen inguruko drama bolo-bolo

dabil azken hilabeteotan komunikabideetan.

Izan ere, oso gertutik ezagutu duten egoera

Kaleratze baten aurrean: 1. Bankuarekin irtenbide posibleak negoziatu: “Hipoteka ez ordaintzegatik

etxea uzteko agindu judiziala jaso ohi duen batek argi izan behar duen

lehenengo gauza da arintasuna, hots, ez galdu denbora eta hasi lehen bait

lehen bankuarekin negoziatzen”, azaldu du Marta Uriarte Kaleratzeak Stop

plataformako presidenteak.

2. Berehalako etxegabetzea eten: “Abokatuen Batzorde Nagusiko agiri bat

epaitegietan aurkeztuta, berehalako kaleratzea eten egiten da, eta horrela negoziatzen

jarraitzeko denbora irabaz dezakegu”, dio Uriartek, “eta behar duenari, guk eman al

diezaiokegu agiri hura”.

3. Ez etsi: “Etxea galtzeko arriskuan daudenek borroka egin behar dute”, azaldu

du Uriartek, “gu hemen gaude babesa eskaintzeko, baina funtsezkoa da amore

ez ematea”.

4. Kaltedunak artatzen dituen elkarte batera jo: Elkarte hauek laguntza

juridikoa eta psikologikoa emateko gai dira. Kaleratzeak Stop plataforma,

esaterako, Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin ari da lanean, eta bertako abokatu

batek doako aholkularitza ari da eskaintzen.

HARREMANETARAKO DATUAK: Kaleratzeak Stop (Marta Uriarte, telefonoa: 722.134.858) // Twitter: @ibaiak //

Helbide elektronikoa: [email protected].

Zer motatako laguntza eskaintzen diezue kaltedunei?Egun, Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin lan egiten dugu. Elkargoaren abokatu

bat dugu elkartean, eta kaltedunei doako aholkularitza juridikoa eskaini ohi die.

Epaileekin ere harremanetan gaude. Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko

Justizia Auzitegi Nagusiko presidentearen konpromisoa lortu dugu, eta kaleratzeak

epaitegietara heltzean, prozesu hauek ahalik eta gehien atzeratuko dituzte epaileek.

Ibarrak bereziki drama honen kontzientzia argia dauka.

Nolakoa da etxegabetzeen drama gurean?Euskadin egunero 14 bat familia etxe barik geratzen dira. Baina kontuan hartu hau:

kaleratze ugari kaltedunek informazio nahiz laguntzarik ez dutelako gauzatzen dira.

Jakin dezazuen kaleratzeak gelditzea posiblea dela. Guregana hurbiltzen direnek

gauza bat dute komunean: lotsa. Haientzat etxea galtzea bizitzan porrot egitea da,

eta sentimendu honen aurrean askok ez dute laguntza eskatzen, ez dutelako nahi

auzokideek edo senitartekoek egoera tamalgarri horren berri izatea. Bizi garen

gizarte honen baloreen arabera, erositako etxe barik ez gara ezer. Argi dago

baloreen aldaketa behar dugula, eta egungo krisiak horretara behartuko gaitu, duda

izpirik gabe.

Kaleratze ugari kaltedunek informazio nahiz

laguntzarik ez dutelako gauzatzen dira, baina kaleratzeak gelditzea

posiblea da

Marta Uriarte: Kaleratzeak Stop-eko presidentea

Page 14: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 014

Erreportajea

tamalgarria bihurtu da askorentzat. Hipoteka

ez ordaintzeagatik etxebizitza utzi behar

izan duen familia baten berri ere izan dugu

Zorrotzan. Antoniok eta Maria Luisak bost

seme-alaba dituzte, eta orain arte, bigarren

aldiz etxegabetzearen prozesua bertan

geratzea lortu dute. Horri esker, Kutxabank

finantza-erakundearekin zorra negoziatzen

jarrai dezakete. Zorrotzako bikote honi

laguntza eskaini dion Sendia elkartearekin

harremanetan jartzen saiatu da ‘Zorrotz

Morrotz’ aldizkaria, baina Rosa de la Fuente

plataforma honen arduradunak gonbidapenari

muzin egin dio.

Hala ere, alor honetan lanean ari diren

bestelako elkarteak ere badira, tartean,

Kaleratzeak Stop. Bizkaian 2010ean sortu

zen eta etxegabetzeak pairatu dituzten

herritarrei babesa eta aholkularitza juridikoa

eskaintzea du helburu. Zorra kitatzeko

epeak negoziatzea, zorraren ordainean

etxea ematea edo alokairu sozialak lortzea

dira, besteak beste, elkarte honek dituen

lehentasunak. “Hasieran ez geneukan ezer,

jendeak ez entzunarena egiten zuen” azaltzen

du Marta Uriarte, elkarte honen presidenteak.

Hala ere, 2010etik hona, balantzea baikorra

da, “gauza asko lortu baititugu. Orain bai,

herritarren artean sentsibilizazio handia

eman da”. Erresistentzia pasiboa oinarri

duten ekitaldi anitz egin du elkarteak, eta

arazo sozial honen gainean arreta jartzeko

“denetarik” ari dira egiten.

ETORKINAK: Zorrotza multikulturala

Zorrotza aldatuz doa, bai itxurari eta baita

biztanleriari dagokionez ere. Zorrotzatik

paseotxo bat ematen badugu, kolore, jantzi,

arraza eta erlijio ezberdinetakoak aurkituko

ditugu gure artean. Txina, Pakistan, Nepal,

Nigeria, Errumania, Kolonbia edo Kuba… gure

artean leku askotarikoak daude. Bilboko gizarte

ekintza datuen arabera, gure barrutietako

%8a etorkinak dira. Helduek euskara jakin ez

arren, txikienek gure eskoletan ikasten dute

eta askoi izen euskaldunak ipintzen dizkiete

“integratzeko” asmoz, komentatzen du

Nigeriako emakume batek.

Aspalditik ez dugu auzoan erosteko

hainbeste aukera izan. Zorrotza laguntasuna

elkartearen lanari esker, auzoko merkatal

bizitza areagotzen ari da nahiz eta etorkinak

elkartean ez aritu. Taberna, janari denda,

arropa denda, ile-apaindegi edo lokutorio.

Gure artean, negozioak jartzeko ez gara oso

trebeak baina kanpotik datozenek, lan egiteko

aukera bakartzat omen dute. Hala sumatzen

da, saltokietako arduradunekin hitz eginez

gero. Eskertzekoa da lana ematea auzokideei.

Txinatarrek hala egin dute auzoko hainbat

dendatan. Lan gunea izateaz aparte, kasu

batzuetan, haien topaguneak ere bihurtzeko

arriskua dago. Tabernazaleak ez direnez,

dendetan edota parkeetan biltzen dira, eta zaila

ohi da Zorrotzatarrekin erlazionatzea batez ere

hizkuntza eta kultura ezberdintasunak direla

eta. Fray Juan kalea multikultural bihurtu

garelaren adibide nabaria da. Hala sumatzen

da autobus geltokia ikusita.

Behar ez dugun arropa kontenedoreetan uztea

bururatzen bazaigu, ziur egon beharrezko

duen norbaitek hartuko duela. Ume-kotxeek

txatarra eramateko ere balio dute. Kiloak

mugitzen ditu. Haien artean senide eta lagun,

janaria eta etxea mantendu ahal izateko bide

bakarra da. Umeek, eskolan ari dira gurasoek

lan egiten duten bitartean. Haientzat, lana

da, “dirua lortzeko egiten baitugu”. Txatarra,

materialaren arabera aldatzen da baina

kiloagatik 0.30 euro ordaintzen da. Pisuen

prezioetan omen dago gure auzoak duen

erakargarritasuna, alokairua erdialdean baino

merkeago omen da. Gure auzoak duen

lan aukerari esker, interesgarri egiten du

Zorrotzara etortzea.

Kanpotik datozenek, negozioak jartzea lan egiteko aukera bakartzat omen dute. Hala sumatzen da, saltokietako arduradunekin hitz eginez gero

Merkatuan ohikoa da gero eta postu gehiago itxita eta salgai ikustea

Page 15: ZM_31

z o r r o t z m o r r o t z 3 0 15

Kritikak

Made in Galiza

Sechu Sende. (Itzultzailea: Txerra Rodríguez) (Txalaparta. 2012)

Sechu Sende idazle galizarrak bere ibilbide literarioa poesian hasi bazuen ere, narratibaren

arloan jaso du aditu eta argitaldarien errekonozimendua. Izan ere, Made in Galiza liburuak

Galizako argitaldarien urteko liburu onenaren saria jaso zuen 2007. urtean. Irakurleen

babesa ere ez da nolanahikoa izan, gizarte fenomenoa bilakatu baita lurralde horretan:

liburuaren hainbat pasarterekin bideoak grabatu, komikiak egin edota irakaskuntzan

erabiltzeko irakurketa gidak egin dituztela aipatzen zaigu kontrazalean.

Berrogeita hiru ipuin labur eta arinek osatzen dute Made in Galiza. Autoreak, bere

hizkuntzaren egoeraren gainean, hots, galegoaren gainean hausnartzeko erabiltzen ditu

ipuin labur gehienak, gai honetatik pixka bat aldentzen diren istorio batzuk badaude ere.

Umore handiz landutako liburu honetan, euskal hiztunentzat oso hurbil eta ezagunak

diren egoerak topatuko ditugu etengabe; hauen artean hizkuntza gutxitu-diglosikoaren

gorabeherak aipa daitezke. Gainera, liburuan zehar nabaria da Sendek egiten duen

hizkuntzaren defentsa eta galegoa eztabaida politikoetatik aldentzeko ahalegina.

Guk euskaraz irakurri arren, galegoz hitz egiten du Made in Galiza ipuin bildumak. Ez

da erraza izan behar Txerra Rodriguez itzultzaileak egindako lana burutzea: herri bateko

hizkuntza, herriaren izaerarekin berarekin hain identifikatuta dagoen liburua itzultzea,

hain zuzen. Txerrak maisutasunez bete du erronka, liburuak irakurlea galegoan eta

bere hiztunen munduan murgiltzea lortzen baitu; horrez gain, mundu horretatik hasiera

batean pentsa daitekeen baino askoz hurbilago gaudela konturatzera behartzen gaitu.

Izan ere, eta itzultzaileak berak hitzaurrean azaltzen duenez, “euskaldunok, hizkuntza

kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurritzen dugu gehienetan. Gure ispilua ez da izaten

mendebaldean dagoen Galizako herria, nahiz eta elkarrekin amets egiteko herri ederra

den. Liburu honen bidez lepoa mendebaldera bihurritzeko gonbita txikia egin nahi dut.”

Galizan zer ikusi eta zer ikasi ere badugula frogatzen du liburuak.

Herri Oihua

Gaua Records. (2012)

Barakaldon sortutako talde gaztea dugu Herri Oihua. 2011. Urteko ekainean, Mikel Becerra

(kitarra), Aritz Monedero (baxua) eta Lander Gormedino (bateria) Revolta Permanent rap

taldeko bi abeslariekin (Iker Villa eta Iker Baraja) egindako elkarlan baten bidez eman zioten

hasiera taldeari. Bere estiloa rap-metal bezala defini daiteke, baina kitarraren soinukeran

stoner eta rock klasikoaren kutsua soma daiteke bereziki. Duela egun gutxi 10 abestiz

osaturiko “Arjea” iraupen luzeko lehen lana aurkeztu dute Durangoko Azokan (euren

kantak ez ezik tartean Mikel Laboaren bertsio bat -“Martxa baten lehen notak”- gehitu

dute) eta hori gutxi bada ere azaroaren 30ean Banden Lehia txapelketan lehenebiziko

postua lortu dute. Sari bezala Baga-biga musika ideiak disketxearekin CD bat grabatzeko

aukera izango dute hurrengo urtean, baita BBK live jaialdian jotzeko aukera ere.

Nahiz eta gazteak izan (taldekideak 20 urte baino gutxiago dituzte) atera berri duten

lehenengo lan honetan urtebete t´erdi honetan ikasi dutena islatzeko eta beren abestiei

sakontasuna eman ahal izateko Euskal Herriko musika eszenan ezagunak diren Haritz

Lete (Cobra, Kokein) edota Aitor Abio (PILT, Matxura) musikarien kolaborazioa izan dute

beste batzuen artean. Horrez gain, zuzeneko irudiez osatutako “Azkeneko errepide luzea”

kantaren bideoklipa ere grabatu dute. Testuetan politika eta gaur eguneko gizartearen

egoera islatzen saiatu dira eta taldearen ildoan argi geratzen da (eta beraien abesti

batean eaten duten bezala) “ez gaudela salgai”. Adi egon talde honen ibilideari, zeresana

emango dute eta.

AITOR MARÍN

IBAI BARRIOS

Page 16: ZM_31

KORRIKA JAIAOstirala, Martxoak 1521:30 Kontzertua: HAXOTZ + ... (zehaztu gabe) Gaztetxean

Larunbata, Martxoak 1611:30 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak + Grafiti erakusketa Azoka parkean13:30 Triki-poteoa La Viña de Oro tabernatik hasita14:30 Herri bazkaria Institutuan (Bazkaldu ostean, kantuka)17:30 Zorrotza Kantari berezia Arrigorri tabernatik hasita19:30 Poteo-kalejira txaranga batekin Madness tabernatik hasita

Osteguna, Martxoak 2118:30 Korrika Zorrotzara helduko da!! Zorrotzabaso kaletik

i.e.s.ZORROTZA

b.h.i

IBAI ARTE DANTZA TALDEA