Download - 2.unitatea hizkuntza idatziaren psikogenesia

Transcript
Page 1: 2.unitatea hizkuntza idatziaren psikogenesia

1

3.1 materia/ 2012ko irailak 25 2.unitatea: Nola ematen da hizkuntza idatziaren jabekuntza?

2.unitatea. Nola ematen da hizkuntza idatziaren jabekuntza? (hizkuntza idatziaren psikogenesia)

Orain arte, azaletik bada ere, ikusi dugu zeinen konplexua den irakurketa eta idazketa prozesua eta zenbat gauza jakin eta egiten jakin behar ditugun testuak modu autonomoan eta esanguratsuan ulertu (irakurri) eta ekoiztu (idatzi) ahal izateko. Baina ahozkoarekin gertatzen den antzera, hizkuntza idatziaren jabekuntza ere, modu naturalean has daiteke eskolaratu baino lehen, baldin eta umeak bere ingurunean hizkuntza idatziarekin harremanetan egoteko aukera baldin badu, adibidez, gurasoek egunkaria irakurtzen dutelako, gauero ipuinen bat irakurtzen diotelako, sukaldean gurasoek elkarri oharrak uzten dizkiotelako, eta nola ez bada, umeak esku artean ibiltzen dituelako askotario testu idatziak, hala nola, ipuinak, aldizkariak, publizitate orriak, egunkariak, eta abar luzea.

Haurrarentzat, testu idatziak bere ingurune hurbileko objektuak dira ukitu, usaindu, dastatu, entzun eta begiratuko dituena. Bere ingurukoek testu idatziekin zer egiten duten arretaz behatuko du ere bai. Jakinmin eta arakatze horri esker, testu idatzien gaineko ezagutza eraikitzen eta metatzen joango da; nola ez bada, helduen laguntzarekin baldin bada, orduan eta gehiago. Ikus dezagun nola joaten den umea ohartzen hizkiak ez direla marrazki soilak, baizik eta hotsak errepresentatzeko ikurrak.

1.jarduera. Hizkuntza idatziaren jabekuntzan edo hizkuntza idatziaren psikogenesia.

2.jarduera (ez-presentziala): irakurgaia

Diez Vegas, C. (2004) “La escritura colaborativa en Educación Infantil” artikulua irakurri, eta hurrengo saiorako, ulertu ez diren hitzak eta pasarteak ekarri gelara. Erreparatu amaierako taulari, hizkuntza idatziaren jabekuntza prozesuaren kronograma baliogarria dakar eta.

KALIFIKATUKO DEN LEHENENGO JARDUERA

Unitate honi amaiera emateko, ikasleen bederatzi ekoizpen emango dizkizuegu. Irakurri denak eta adin bakoitzetik bana hautatu. Hautatutakoak arretaz aztertu, ekoizpenean parte hartu

Page 2: 2.unitatea hizkuntza idatziaren psikogenesia

1

3.1 materia/ 2012ko irailak 25 2.unitatea: Nola ematen da hizkuntza idatziaren jabekuntza?

duten haurrek zein aroan dauden adierazi, eta justifikatu zergatik uste duzuen aro horretan daudela.

Zalantzarik izan baduzue aro batean edo bestean ipintzeko, adierazi non dagoen zalantza. Banaka egin lana eta mudlera igo zuen lanak hamar egunen buruan. Hona hemen testuak:

1. Olentzeroarentzako guttuna (adina: 3 urte/ testu generoa: guttuna)

2. “Ura eta olioa” esperimentua (adina:3 urte/ testu generoa: esperimentua)

3. Gonbidapen guttuna (adina: 4 urte/ testu generoa: gonbidapen guttuna)

4. “txu-txu trena” errezeta (adina:4 urte/ testu generoa: sukaldatzeko errezeta)

5. “pirata sugea” errezeta (adina: 5 urte/ testu generoa: sukaldatzeko errezeta)

6. “elurra ur bihurtu da” esperimentua (adina: 5 urte/ testu generoa: esperimentua)

7. Ipuina (adina: 5 urte/ testu generoa: ipuina)

8. “amaren sabelean” Gertakari baten azalpena (adina: LH/ testu generoa: gertakari baten azalpena)

9. “Superman eta katua” ipuina (adina: LH/ testu generoa: ipuina)

Oharra: Azalik behar ez duten orri gutxiko lanetan, ez ahaztu orrialdearen goiburuan adierazten oinarrizko datuak, hala nola, materia, data, unitatea eta egilearen izen abizenak.