2.unitatea hizkuntza idatziaren psikogenesia

of 3/3
1 3.1 materia/ 2012ko irailak 25 2.unitatea: Nola ematen da hizkuntza idatziaren jabekuntza? 2.unitatea. Nola ematen da hizkuntza idatziaren jabekuntza? (hizkuntza idatziaren psikogenesia) Orain arte, azaletik bada ere, ikusi dugu zeinen konplexua den irakurketa eta idazketa prozesua eta zenbat gauza jakin eta egiten jakin behar ditugun testuak modu autonomoan eta esanguratsuan ulertu (irakurri) eta ekoiztu (idatzi) ahal izateko. Baina ahozkoarekin gertatzen den antzera, hizkuntza idatziaren jabekuntza ere, modu naturalean has daiteke eskolaratu baino lehen, baldin eta umeak bere ingurunean hizkuntza idatziarekin harremanetan egoteko aukera baldin badu, adibidez, gurasoek egunkaria irakurtzen dutelako, gauero ipuinen bat irakurtzen diotelako, sukaldean gurasoek elkarri oharrak uzten dizkiotelako, eta nola ez bada, umeak esku artean ibiltzen dituelako askotario testu idatziak, hala nola, ipuinak, aldizkariak, publizitate orriak, egunkariak, eta abar luzea. Haurrarentzat, testu idatziak bere ingurune hurbileko objektuak dira ukitu, usaindu, dastatu, entzun eta begiratuko dituena. Bere ingurukoek testu idatziekin zer egiten duten arretaz behatuko du ere bai. Jakinmin eta arakatze horri esker, testu idatzien gaineko ezagutza eraikitzen eta metatzen joango da; nola ez bada, helduen laguntzarekin baldin bada, orduan eta gehiago. Ikus dezagun nola joaten den umea ohartzen hizkiak ez direla marrazki soilak, baizik eta hotsak errepresentatzeko ikurrak. 1.jarduera. Hizkuntza idatziaren jabekuntzan edo hizkuntza idatziaren psikogenesia. 2.jarduera (ez-presentziala): irakurgaia
  • date post

    30-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    244
  • download

    5

Embed Size (px)

description

hizkuntza idatziaren psikogenesia

Transcript of 2.unitatea hizkuntza idatziaren psikogenesia

1

3.1 materia/ 2012ko irailak 25

2.unitatea: Nola ematen da hizkuntza idatziaren jabekuntza?

2.unitatea. Nola ematen da hizkuntza idatziaren jabekuntza? (hizkuntza idatziaren psikogenesia) Orain arte, azaletik bada ere, ikusi dugu zeinen konplexua den irakurketa eta idazketa prozesua eta zenbat gauza jakin eta egiten jakin behar ditugun testuak modu autonomoan eta esanguratsuan ulertu (irakurri) eta ekoiztu (idatzi) ahal izateko. Baina ahozkoarekin gertatzen den antzera, hizkuntza idatziaren jabekuntza ere, modu naturalean has daiteke eskolaratu baino lehen, baldin eta umeak bere ingurunean hizkuntza idatziarekin harremanetan egoteko aukera baldin badu, adibidez, gurasoek egunkaria irakurtzen dutelako, gauero ipuinen bat irakurtzen diotelako, sukaldean gurasoek elkarri oharrak uzten dizkiotelako, eta nola ez bada, umeak esku artean ibiltzen dituelako askotario testu idatziak, hala nola, ipuinak, aldizkariak, publizitate orriak, egunkariak, eta abar luzea.

Haurrarentzat, testu idatziak bere ingurune hurbileko objektuak dira ukitu, usaindu, dastatu, entzun eta begiratuko dituena. Bere ingurukoek testu idatziekin zer egiten duten arretaz behatuko du ere bai. Jakinmin eta arakatze horri esker, testu idatzien gaineko ezagutza eraikitzen eta metatzen joango da; nola ez bada, helduen laguntzarekin baldin bada, orduan eta gehiago. Ikus dezagun nola joaten den umea ohartzen hizkiak ez direla marrazki soilak, baizik eta hotsak errepresentatzeko ikurrak.

1.jarduera. Hizkuntza idatziaren jabekuntzan edo hizkuntza idatziaren psikogenesia.

2.jarduera (ez-presentziala): irakurgaia

Diez Vegas, C. (2004) La escritura colaborativa en Educacin Infantil artikulua irakurri, eta hurrengo saiorako, ulertu ez diren hitzak eta pasarteak ekarri gelara. Erreparatu amaierako taulari, hizkuntza idatziaren jabekuntza prozesuaren kronograma baliogarria dakar eta. KALIFIKATUKO DEN LEHENENGO JARDUERA

Unitate honi amaiera emateko, ikasleen bederatzi ekoizpen emango dizkizuegu. Irakurri denak eta adin bakoitzetik bana hautatu. Hautatutakoak arretaz aztertu, ekoizpenean parte hartu duten haurrek zein aroan dauden adierazi, eta justifikatu zergatik uste duzuen aro horretan daudela. Zalantzarik izan baduzue aro batean edo bestean ipintzeko, adierazi non dagoen zalantza. Banaka egin lana eta mudlera igo zuen lanak hamar egunen buruan. Hona hemen testuak:

1. Olentzeroarentzako guttuna (adina: 3 urte/ testu generoa: guttuna)

2. Ura eta olioa esperimentua (adina:3 urte/ testu generoa: esperimentua)

3. Gonbidapen guttuna (adina: 4 urte/ testu generoa: gonbidapen guttuna) 4. txu-txu trena errezeta (adina:4 urte/ testu generoa: sukaldatzeko errezeta)

5. pirata sugea errezeta (adina: 5 urte/ testu generoa: sukaldatzeko errezeta)6. elurra ur bihurtu da esperimentua (adina: 5 urte/ testu generoa: esperimentua)

7. Ipuina (adina: 5 urte/ testu generoa: ipuina)

EMBED AcroExch.Document.7

8. amaren sabelean Gertakari baten azalpena (adina: LH/ testu generoa: gertakari baten azalpena)

9. Superman eta katua ipuina (adina: LH/ testu generoa: ipuina)

Oharra: Azalik behar ez duten orri gutxiko lanetan, ez ahaztu orrialdearen goiburuan adierazten oinarrizko datuak, hala nola, materia, data, unitatea eta egilearen izen abizenak.

_1409557981.pdf

_1409558176.pdf

PIRAl'}\. SUGEAI(J:! _--.:;0-_'_tiI

OS/\GAiAI( OGI BARRA HAT ETA Gt'RINA. XERRAh:: TXORIXO, SALTXITXOl, l\'l()RTADELA ETA GAZTA. HEZlJRRIK GABEKO OLIBAK, PEPINOTXOAK ETA PIPEn, GOIUUA

Tf.t~SNERa\ PLASTIKOZI

i

..:;. '~-G:.~j . \

.. ~~ .*G~~~.' ' ..~..~

~.' 'W.!'

." .._~'>~ ..; ...... ~ ~..... ':::: .... ,".,.~.""'. .'~:'

. .'/-' - . '-.._~.:.:::;,,:';.. ,:.. ,:,:~

,~~~.. ~~~1J$'rn\:; ~-yr.rT~-,/) .~. '1UJiJ' :)'-"\

." .......

,;3;:':0'

:~ ;: q ;~.. 'q' '.' .,.'. ~ p,~th

.J..1~'~ l::.~~: :. ..'

~.~.:.'f>... _.... '1'

.

"~rr

f7

7' - .....U )(' .'!

( .'

\ . /.1:.::0--'.

l .

;

~~ .

L

_1409558194.pdf

(-J r I r~,

~~ w

~.

( \

,

\ ~

\ 1'\ v

l. t.\

.'"5..

-".) rYJ (l)

--- (j\ t./.,.. \

o L/)

LU D ...J .a:::::\-W t,.)

c~:~

f!::1 G. {;\ G

e ;o lI'

(t1 ......

"

Q f""_.

o ~

:l: ~

}"= .... ~

\T)

-z

~

C-t ];:lo ~

~

f

::.:

~

t

:2'X:ll ~-Jp

01

e a ::o r :v -' o

];;J J7 ('l :c: "o 't1'1I -' b ~ ~ :

-q c:

a C.

c.."

):: -.

O'~ ('"

_1408278694.ppt

Mariam Bilbatua Diego Egizabal

Asimilazioa- Gatazka kognitiboa- Akomodazioa

Hizkuntza idatzia ezagupen-objektua da haurrentzat eskolaratu aurretik. Bere inguruko beste ezagupen-objektuekin bezala, ingurunea arakatzean topo egiten du hizkuntza idatziarekin, eta horrekin harremanetan jartzerakoan behatuz, manipulatuz, esperimentatuz- horri buruzko ezagutza eraikitzen du. Eskolan hasi aurretik, beraz, ikasleek hainbat eta hainbat gauza dakizkite hizkuntza idatziari buruz. (Oihartzabal, 1992:33)

Hizkuntza idatziarekin (objetuarekin) haurrak aurrez izan duen harremanak baldintzatzen du idatzizko hizkuntzaren arau berrien aurkikuntza edo moldakuntza. Harreman horietatik abiatuta haurrak bere ezagupen-eskemak berregiten ditu, eta ezagutza-eskema horien bidez interpretatuko du aurrerantzean idazketarekin izango dituen harreman berriak. Harreman berri horien arabera, aurretik idazketari buruz zituen ezagupen-eskemak aldatu edo birmoldatuko ditu, berriagoak eta osatuagoak eraikiz (Dehn, 1986:98 in Oihartzabal, 1992:35) (neronek moldatua)


Erroreek haurrak idazketari buruz dituen usteen eta errepresentazioen (ezagupen-eskemen) berri ematen digute. Ezinbestean ikusiko ditugu haurren ekoizpen idatzietan erroreak.

Erroreek haurraren bilakaeraren berri ematen digute. Errore motaren arabera igerri daiteke haurrak zer dakien idazketari buruz, eta irakurketa eta idazketaren garapenaren zein aldian dagoen. Haurra erroreaz jabetzen denean bere ezagupen-eskemak berregiten ditu. Errorea pentsabide aktiboaren eta ezagupenerako akuilua da.

Erroreek, hainbat haurrek hizkuntza idatziarekin duten harreman mugatuaren berri ere eman diezagukete. Izan ere, mugapen horrek ez diolako haurrari behar beste aukerarik eskaini bere ezagupen-eskemak egokitzen joateko.

0.Haurrak EZ du bereizten marrazkia eta testua (ez dago idazketarik)

1.Idazketa aurresilabikoak

1.1. Idazketa bereiztuezinak (irakurleak ezin du jakin haurrak marraztu ala idatzi ote duen), baina haurrak bereizten du marrazkia eta testua 1.2. Idazketa bereiztuak (irakurleak jakin dezake haurra marrazten ala idazten ari ote den)

2.Idazketa silabikoak (silaba bakoitzeko hizki bat)2.1. Korrespondentziarik gabe2.2. Korrespondentziarekin

3.Idazketa silabiko-alfabetikoak

4.Idazketa alfabetikoak

1.1.1 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak ez du adierazten marrazten ala idazten ari ote den

Aldi honetan, haurra ez da gai izango adierazteko marrazten ala idazten ari ote den, berarentzat gauza bera dira

1.1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak adierazten du marrazten ala idazten ari ote den

Etapa honetan badakite idatzita dagoenak gauzen izenak adierazten dituela. Badakite idaztea ez dela marraztea, eta idazterakoan grafismoak erabiltzen badituzte ere, argi dute testu bat errepresentatu nahi dutela eta ez marrazki bat.

1.1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak adierazten du idazten ala marrazten ari ote den

Erreparatu irakasleak idatzi duenari, haurrak ahoz esan baitio zer esan nahi duen idatzitakoa

1.1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztuezina/ haurrak adierazten du idazten ala irakurtzen ari ote den

*Haurra bere grafismoetan asko hurbiltzen da testu idatziaren ezaugarri tipografikoetara. Lerroak, sugandilak eta sasihitzak idazten ditu noiz edo noiz.

1.2 Idazketa aurresilabikoa/ bereiztua


Hainbat hipotesi egingo du: hitza izango bada, hitzak izan behar du grafia (sasihizki) kopuru bat. Hitzak gutxienez hizki kopuru jakin bat izan behar duela. Idazten dituen hitzen luzera, ordea, zorizkoa da. Beranduago, hitzaren luzera lotuko du izendatzen duen objektuaren tamaina edo garrantziarekin.

hitza izango bada, ezin dira bi grafia berdin jarri bata bestearen ondoren.

Sasihizki eta sasihitzak agertzen dira, luzera askotarikoak

2. Idazketa silabikoak

Soinua eta grafien arteko korrespondentzia hasten da, silaba bakoitzeko grafia bat. Hasieran korrespondentziarik gabe, silaba eta idatzitako grafia-grafemaren artean Ondoren korrespondentziarekin, silaba eta idatzitako grafia-grafemaren artean

3. Idazketa silabiko-alfabetikoak

Etapa honetan korrespondentzia alfabetikoa egiten hasten da, hau da, grafema bat fonema bakoitzeko.

Ekoizpenak mistoak izaten dira, alegia, korrespondentzia silabikoak eta alfabetikoak nahastu egiten dira. Gehienetan, korrespondentzia silabikoa dago eta batzuetan alfabetikoa ere agertzen da.

4. Idazketa alfabetikoak

Hitz gehienetan korrespondentzia alfabetikoa ematen da.

Testua eta irudia ez dituzte bereiztenHasten dira testua irakurtzen eta irudia irakurtzen bukatzen dute.

Esanahia kontestutik datorHitz berak esanahi asko eduki ditzake, beti ere, testuinguruaren arabera

b] El texto es considerado como una etiqueta del dibujo.En este nivel la conducta tpica consiste en "borrar" explcitamente el artculo que acompaa al nombre que identificala imagen.

Veamos los ejemplos:

*Romina (4a CM)Qu dice aqu? (higuera) Un rbol, dice rbol.

*Mara Paula (4a CM)Qu dice aqu? (juguete) Esto es un oso. oso, ac diceoso (seala el texto).

Y ac? (pipa) Un hombre con pipa, dice pipa

Kopuruan erreparatzen dute Kontestuaren arabera irakurtzen dute, baina kontestuaren arabera egiten duten predikzio testuaren berezitasun grafikoekin ( letren kopurua) kontrastatzen da

c) Las propiedades del texto proveen indicadores que permiten sostener la anticipacin hechar a partir de la imagen.

*Mariano (5a CM)Qu dice? (higuera)No sPodr decir rbol o dir el rboltiene hojas?rbolPor qu?Porque es cortito y hay rbol solamente

*Laura (5a CM)Qu dice?PapPodr decir pap est fumando?No, porque es muy chiquito y no alcanza

Hizkiei erreparatzen diote Kontestuaren arabera irakurtzen dute, baina kontestuaren arabera egiten dituzten predikzioak letren arabera zuzentzen dituzte


Dekodifikazioa---- irakurketa

Integraziorik gabeko deszifraketa Dekodifikatzen dute baina ez dute esanahia integratzen. Dekodifikazioa zuzena edo ia zuzena da baina esanahiaz ez dira jabetzenDekodifikazioa integrazioarekin Dekodifikazioa ez da erabat zuzena, baina umea esanahia aurkitzen ahalegintzen da, esanahaia eraikitzen du. Irakurketa Dekodifikazioa zuzena da eta gainera esanahiaren integrazioa dago.

Izen eta hitz ezberdinetan osagai berdinak aurkitzen ditu haurrak.Analogiak: izen ezberdinetan hizki bat baino gehiago duten zati-osagaiak aurkitzen ditu.Analogien ezberdintasuna: aurreko puntuan adierazitakoan bezala antzekotasuna du oinarri aurkikuntza honek; baina antzekotasunean desberdintasuna.Orokorpenak: izen ezagunetatik hainbat bereizgarri hartuz izen berriak osatzeko moldatzen da haurra.Bestelako arrazoiketa moduak

*