2B Soraluzeko Zirtzilak

Post on 11-Aug-2015

166 views 7 download

Transcript of 2B Soraluzeko Zirtzilak

EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK

ARATUSTEAK

ZIRTZILAK

•1. Urte honetan, herriko hainbat taldeekin: Pil-pilean, Kukumixo, dantza talde, ludoteka... eskola eta familiaren artean EUSKAL ARATOSTEAK ezagutzea nahi dugu. Honetarako eskolan hainbat lan egin ditugu eta barixakuan zirtzilez mozorrotuko gara. Jai hauek, abesten, dantzan eta jai giroan, mozorroturik ospatzen ditugu.

•2. Euskal Herrian aratosteen jatorria oso zaharra da. Modu asko daude jai hauei deitzeko: ihauteri, inauteri, aratuste, aratoste, karnabal, zanpanzar...

•3. Aratosteak mundu guztian ospatzen dira, neguari adio esan eta udaberriari ongi etorria emateko. Dantzak egin eta zarata handiak ataraz ispiritu eta pertsonai txarrak uxatzeko egiten da jai hau. Honen adibide, Joaldunak.

•4. Antzinan, Aratosteetako martitxenian Soraluzetarrak ere desfileak egiten zituzten. Lagun taldeak eta langileak kalera ateratzen ziren aratosteetako abestiak abestuz eta antzeztuz. Ondoren, dantza egiten zuten.

• Eta gu? Nortzuk gara gu? Gu Zirtzilak gara! Munduko antzezlerik onenak! Musikalari trebeenak! Dantzaririk arinenak! Eta bertsolari bikainenak gara! ez dago Euskal Herri osoan gu bezalako artistarik!

• Behe Nafarroa eta Lapurdiko hainbat herrietan LIBERTIMENDUA antolatzen da. KABALKADA honek bi zati ditu, hasieran Bolantak, Zaldikoak, Zapurrak,

• Makillariak, Erraldoitxoak, Gorriak, Banderariak, Basa-andreak eta Bolantak joaten dira, zintzo-zintzo eta oso ondo jantzita. Hauek eguzkiaren lagunak dira eta Udaberria laster datorrela ospatzen dute.

• Atzeko aldean jende ugari joaten gara arropa zahar eta zarpailez jantzita, aurpegia estalia edo zikindurik, aurrekoei plantak egiten, dotorezia apurtzen eta jendeari barre algarak eragiten. Gu ZIRTZILAK gara, ilargiaren lagunak, negua oraindik ez dela joan eta urtero etortzen dela gogorarazten diogu jendeari.

• Donibane Garazin Santibateko besta, gure besta ospatzen dugu, ZIRTZILEN besta. Menditik jaitsi eta kalez kale ibiltzen gara bertsolari, dantzari eta kantari ere, xerriki eske.

• Uztaritzen ere egoten gara Hartzaro jaialdian. Udaberria datorrelako hartza lozorrotik irten eta gurekin dantzara etortzen da.

• Ze ondo pasatzen dugu ZIRTZILAK inauterietan.

2. Maila B

2013-02-08