Erlazino funtzinoa

Post on 31-Jul-2015

42 views 4 download

Transcript of Erlazino funtzinoa

• Errezeptoreak daukaguz eta horreen bidez gorputz barruko eta kanpoko informazinoa jasoten dogu; nerbio sistemea dogu, informazinoa garraiatu, interpretatu eta hainbat erantzun lantzen dauzana. Eratzun horreek lokomozino aparatuak gauzatzen dauz.

• Gure gorputza hainbat sentsasino ezagutzeko gai da, bai kanpotik datozanak bai gorputz barrukoak. Sentsazino horreei estimulu deitzen jako.

• Kanpoko estimuluek bizi garan ingurunearen baldintzei buruzko informazinoa emoten deuskue. Kanpoko errezeptoreak dira; zentzumen organoetan dagoz.

• Barruko errezeptoreak gorputz barrutik datoz, gorputz barruan barreietuta dagozan barruko errezeptoreak arduratzen dira.

• Zentzumen organoak eta barruko errezeptoreak estimuluak jasoteko gai dira, baina ezin dabez interpretatu. Jaso eta gero, entzefalora eroaten dabez nerbioek. Entzefaloa eta nerbioak nerbio sistemearen parte dira.

• Borondatezko erantzunak era kontzientean egiten doguz.

• Ohartu bako erantzunak konturatu barik egiten doguz.

• Honango honeek dira kanpoko estimuluek jasoten dabezan zentzumen organoak: begiak, mihina, sudurra, belarriak eta azala.

Ikusmenak objetuen koloreari, formeari eta gugandiko distantzari buruzko informazinoa emoten dau. Ikusmenaren organoa begia da.

Lehenengo, begian betazala eta betuleak begi babesteko dira, gero argia begi niniaren bidez sartzen da, irisa uzkurtu eta dilatatu egiten dau, kristalinoak objetuak fokuratzen dauz, erretineak kristalinoak fokuratutako irudiak jasoten dauz, eta lehenengo irudia sortzen da hor, azkenik ikusmen nerbioak erretinan sortutako irudia garunera igorten dau eta, garunean, guk ikusten dogun irudia sortzen da.

• Dastamenak eta usaimenak, hurrenez hurren, zaporeei eta usainei buruzko informazinoa emoten deuskuen partikula txikiak ezagutzen dabez. Dastamenaren organoa mihina da; eta usaimenarena, sudurra.

• Usaimenan airea sudurretik sartu egoten da eta sudur hobietara doa. Eta airea pituitariara heltzen da, eta horrek usain sentsasinoak garunera igorten dauz, usaimen nerbioaren bidez.

• Eta dastamen zentzumenak, dastamenatan hortz haginak dagoz, dastamen papilak mihinean dagoz, eta horren bidez zaporeak ezagutzen dira. Horreetan, informazinoa garuneraino eroaten daben dastamen nerbioak sortzen dira.

• Entzumenak entzumen sentsasinoak jasoten dauz. Entzumen organoari belarria deitzen jako. Hiru belarri mota dagoz: kanpoko belarria, erdiko belarria eta barruko belarria.

• Kanpoko belarrian belarria eta kanpoko entzumen hodia dago. Erdiko belarrian, tinpanoa soinua heltzen danean bribatzen hasten da eta mailua, ingudea eta estriboa hiru hazurtxo dira eta bibrazinoa barruko belarrira heltzen da. Barruko belarrian barraskiloa dago erdiko belarritik datozan bibrazinoak seinale bihurtzen dauz eta entzumen nerbioaren bidez garuneraino heltzen da.

Ikumenak hainbat sentsasino jasoten dauz; adibidez, objektuen gogortasuna, egiturea edo tenperaturea. Ikumenaren organoa azala da.

Epidermisa eta dermisa dira ikumenaren organoak dermisa azalaren erdiko geruzea da, eta geruza horreetan dagoz ikumen sentsasinoak jasoten dabezan nerbio amaierak.

• Nerbio sistemaren zentzumenak ezagututako informazinoa jasoten dau, interpretatu egiten dau eta egoera bakoitxean zer erantzun jagokon erabagiten dau, lokomozino aparatuak gauxatu daizan.

• Nerbio sistemaren ehunak neurona izeneko zelula batxuez osatuta dago. Bi zati nagusi daukaz nerbio sistema: nerbio sistema zentrala eta nerbio sistema periferikoa.

• Nerbio sistema zentralan entzefaloa eta bizkarrazur muina dago.

• Entzefaloaren barruan garuna zereboloa eta bizkarrazur erraboliak sartu daitezan:

• Garuna: Oroimena, emozinoa eta borondatezko ekintzak kontrolatzen dau.

• Zereboloa: Orekea eta mogimendua.

• Bizkarrazur erraboilea: Ohartu bako mogimenduak kontrolatzen dauz.

• Eta bizkarrazur muina bizkarrazurraren barruan dago.

• Nerbio sistema periferikoa, zentzumen nerbioak eta zentzumen motorrek sartzen dira.

• Zentzumen nerbioek bost zentzumenek jasotako informazinoa entzefalora eroaten dabe.

• Nerbio motorrek entzefaloak erabagitako erantzuna muskuluetaraino eroaten dabe.

• Lokomozino aparatua nerbio sistemeak agindutako erantzunak mogimenduen bidez gauzatzeaz arduratzen da. Erantzun horreei erantzun motor deitzen jake.

• Hazurrak organo gogorrak eta zurrunak dira. Hiru motatakoak: hazur luzeak, zapalak edo laburrak.

• Hazur bi edo gehiago alkartzen diranean, artikulazinoak osotzen dabez, finkoak edo mogikorrak izan daitekez.

• Kartilagoak organoak osotzen dabez, belarriak edo sudurra, eta artikulazinoak estaltzen dabez.

• Muskulu sistemea hainbat mogimendu egiten dabezan 600 muskuluz edo organo elastikoz osotuta dagoz.

• Muskuluak, uzkurtzean, laburtu egiten dira, eta, erlaxatzean, luzatu.

• Miopia eta hipermetropia begiko kristalinoaren akatsak dira. Miopia urrun dagozan objektuak behar bezela fokuratzea galazoten dau eta hipermetropia hurreko gauzak ez ikustea da.

• Begi lausoaren, ondorioz, begiko kristalinoak gardentasuna galtzen dau, eta horregaitik, ikusmena murriztu egiten da.

• Erretinea askatzea erretinea zulatzea edo urratzea da, kolpe eta mogimendu zakarren ondorioz gertatu daiteke.

• Otitisa kanpoko belarriko edo erdiko belarriko handietasuna da. Bakterioek nahis Eustakioren tronpen handitasunak sortu daiteke, eta mina eta entzumena galtzea erabagiten dau.

• Tinpanoa zulatzea gorreria sortzen dau, entzumen hodian objektuek sartzeagaitik sortzen da.

• Parkinson eta Alzheimerren gaixotasunak, gaixotasun horreen ezaugarri nagusiak neuronak hilteak hainbat funtzionari eragiten deutsezan gorabeherak dira, mogimenduari eta oroimenari eragiten deutsezanak, hurrenez hurren.

• Depresinoa eta antsietatea gaixotasun horreek ohitura osasungarriei esker baztertu daitekez; ohitura horreen artean oinarrizkoa da alkohola, tabakoa eta beste droga batzuk ez kontsumitsea.

• Hazur sisteman hausturak erreumatismoak gertatu daitekez. Erreumatismoak artikulazinoei eragiten deutsen lesinoak dira eta infeksinoak, esfortxu handik edo herentsiazko faktoreek sortuak dira.

• Muskulu sisteman okela etenak edo zaintiratuak eragiten dabez kolpeek edo exportzu handiek.

• Adibidez, muskulu distrofia.