Erlazino funtzinoa luken

Post on 21-Jul-2015

243 views 2 download

Transcript of Erlazino funtzinoa luken

Harreman edo Erlazino Funtzinoa

Zentzumenak.

Nerbio Sistema.

Muskuluak

Hezurrak

Zentzumenak

Honango honek dira zentzumen organoak: begiak, mihina, sudurra, belarria eta azala.

Honeek dira zentzumenak: ikusmena, usaimena, dastamena, entzumena eta

ikumena.

Ikusmena

Objetuen kolorea, formea eta gure arteko distantzia esaten deusku informazinoari esker

eta beraren organoa begia da.Begia bost zatitan banaduta dago:begi ninia, irisa,

kristalinoa, erretina eta ikusmen nerbioa.

Begi ninia

Argia sartzen da gure begietara begi niniaren bidez.

Irisa

Irisa uzkurtu eta dilatatu egiten da, zenbat argi sartuko dan graduatzen dau.

Kristalinoa

Objetuak fokuratzen dauz.

Erretina

Kristalinoak fokuratutako irudiak jasoten dauz, eta lehenengo irudia sortzen dauz.

Ikusmen Nerbioa

Erretinan sortutako irudia garunera igorten dau eta garunean guk ikusten dogun irudia sortzen

da.

Usaimena

Objetu batek daukan usaina adierazten dau eta beraren organoa sudurra da.

Sudur hodiez eta pituitariaz osotuta dago.

Sudur Hodiak

Airea sudurretik sartzen da eta gero sudur hodietara doa.

Aire Pituitaria

Usaimen nerbioaren bidez garunera daroa usaimen sentsazinoa aire pituitaritik.

Dastamena

Dastamenak objetuen zaporea zein dan esaten deusku eta beraren organoa mihina da.

Dastamen Papilak

Mihinan dagoz dastamen papilak eta zaporeak ezagutzen dira eta garunera daroa informazinoa

dastamen nerbioaren bidez.

Entzumena

Entzumen sentsazinoak igarten dauz eta beraren organoa belarria da.

Hiru zatitan bananduta dago belarria: kanpoko belarria, erdiko belarria eta barruko belarria.

Kanpoko entzumen hodiak

Soinua belarritik sartzen da eta gero kanpoko entzumen hodia zeharkatzen dau.

Tinpanoa

Soinu hori tinpanora doa eta tinpanoa bibratzen hasten da.

Tinpanoko hazurrak

Mailua, ingudea eta estriboa tinpanoko hazurrak dira eta bibratzen hasten dira eta helduazo

egiten dau barruko belarrira.

Barraskiloa

Barraskiloa erdiko belarritik jasoten dauan bibrazinoak seinale bihurtzen dauz eta

garunera doa interpretatzeko.

Ikumena

Objetuaren gogortasuna, egiturea eta tenperaturea zelangoa dan esaten deusku.Epidermisak eta Dermisak osotzen dabe

ikumena.

Dermisa

Azalaren erdiko geruzea da eta nerbio amaierak ikumen sentsazinoak jasoten dauz.

Nerbio Sistema

Nerbio sistema bi zatiz osotuta dago: nerbio sistema zentrala eta nerbio sistema periferikoa.

Beraren zelulea neurona da.

Nerbio Sistema Zentrala

Entzefaloz eta Bizkarrazur muinez osotuta dago.

Entzefaloa

Garunaz, zerebeloz eta bizkarrazur erraboilez osotuta dago.

Garuna

Oroimena, emozinoa eta borondatezko ekintzak kontrolatzen dauz eta

zentzumenetako informazinoa interpretatzen dau.

Zerebeloa

Orekea eta mogimendua koordinatzen dauz.

Bizkarrazur Erraboilea

Entzefaloa eta bizkarrazur muina lotzen dauz eta ohartu bako mogimenduak kontrolatzen dauz: arnasketa, bihotzaren taupadak eta

betazalaren mogimendua.

Bizkarrazur Muina

Bizkarrazurraren barruan dago eta ekintza erreflexuez arduratzen da.

Nerbio Sistema Periferikoa

Bi motatakoak nerbioak dagoz: zentzumen nerbioak eta nerbio motorrak.

Zentzumen Nerbioak

Entzefalora daroa zentzumenen informazinoa.

Nerebio Motorrak

Entzefalotik informazinoa botatzen dauana muskuluraino daroa.

Hazur Sistema

Bi zatiz osotuta dago: Hazurrez eta Kartilagoz osotuta dago.

Hazurrak

Organo gogorrak eta zurrunak dira eta hiru motatakoak dagoz: luzeak, laburrak eta

zapalak.Bi hazur alkartzen diranean artikulazinoak

sortzen dira: finkoak eta mogikorrak.

Kartilagoak

Organo malguak eta gogorrak dira eta organoak osotzen dabez:belarriak eta

sudurrak.

Muskulu Sistema

Organo elastikoak dira. Gure gorputzan dagozan muskuluak badagoz ez diranak

lokomozino aparatukoak:Bihotzarenak eta Gernu maskurikoa.