Hezkuntza proiektua

Post on 20-Aug-2015

150 views 0 download

Transcript of Hezkuntza proiektua

HEZKUNTZA PROIEKTUA

IBAIBEIKAS-

KOMUNITATEA

ZER DIRA IKAS-KOMUNITATEAK?

Ikastetxeak eradaltzeko proiektu bat da, eskola porrota gainditu eta gatazkak saihestea helburu dituena. Proiektuaren berezitasunik garrantzitsuena aprendizaia dialogikoan datza, talde elkarreragileen bitartez, non berdinen arteko dialogoa ikasle guztien eskola berdintasuna lortzeko tresna ezinbestekoa den.

APRENDIZAIA DIALOGIKOA

• Komunitatearen partaide guztien arteko dialogo berdintsua (irakasleak, ikasleak, familiak, elkarteak, hezkuntza zein giza arloko profesionalak, boluntarioak…) ikasle guztien hezkuntza arrakasta duena helburu.

• Aprendizaia dialogikoak agente guztion arteko “dialogoa” bermatzen du, ikasgelan edo ikasgelatik kanpo.

• Hemendik aurrera eskola aprendizaia ez da irakasleen ardura soilik izango. Kalitatezko hezkuntza lortzeko familiek, boluntarioek… parte hartzen dute.

• Ikas komunitateak hezkuntza berdintasunaren aldeko apustua da, informazio gizartearen barnean, pertsona askoren ezberdintasun-egoerak ekiditen saiatzen dena.

GUZTIOK GURE SEME-ALABENTZAKO, MUNDU OSOKO UMEENTZAKO NAHI

DUGUN HEZKUNTZAREN ERREIBINDIKAZIOA DIRA IKAS

KOMUNITATEAK.

IKAS-KOMUNITATEAK?

• LORTU NAHI DUGUNA:

• Eskola bat eskola-ibilbide osoan zehar umeak prestatuko dituena akademikoki, zein pertsonalki. Eskola porrota ez duena eta hau gertatzekotan laguntzeko sarea antolatuko duena (irakasleekin, gurasoekin, boluntarioekin…)

• Ikasketetan aukera berdinak eskaintzen dituena eta komunitatearen partaide guztien artean komunikazio bideak zabaltzen dituena.

• Eskola inklusiboa. Dibertsitateari erantzun egokia emango diona, jarrera bortitzei harreta berezia jarriz. Kultura aniztasuna onartzen duena, bere kultura propioa aberaste aldera eta txikitatik genero indarkeriaren kontra hezten duena.

• Baloreetan hezten duen eskola: elkartasuna, errespetoa, bakea, zoriontasuna, zintzotasuna, euskalduna, jasangarria…

• Ikasten ikasteko eskola, jakinmina eta jakinnahia piztu eta bultzatzen dituena.

• Elkarrizketa eta kritikarako ahalmena areagotzen dituena.

NOLA GAUZATZEN DIRA? Ildo honetan badaude hainbat

“arrakasta lortzeko hezkuntza jarduerak”, komunitate zientifikoak bermatuak, hala nola:

TALDE ELKARRERAGILEAK• Astean behin edo bitan, hiru ordu laurden edo

ordu betez, umeak talde txikitan banatzen dira, launaka-bostnaka.

• Boluntarioek parte hartzen dute.• Boluntario bakoitzak talde baten ardura dauka.

• Talde bakoitzean jarduera ezberdin bat burutzen da (matematika, irakurketa-idazketa, euskara) 15-20 minututan.

• Jarduera bat burutu eta beste batera pasatzen da, guztietatik pasatu arte.

• Ariketa guztion artean, eta elkarrizketaren bitartez egiten da.

• Boluntarioek taldearen dinamizatzaile papera hartzen dute.

SOLASALDI LITERARIOAK

• Tutoreak gidatzen ditu.• Liburu bat aukeratzen da. Klasikoak.• Irakurri beharreko zatia adosten da.• Etxean irakurri eta arreta egin digun zatia

azpimarratzen da.• Solasaldi literarioaren momentuan liburuak

eragin dizkigun sentimenduei buruz jarduten da.

SOLASALDI CURRICULARRAK

• Tutoreak gidatzen ditu.• Gelan lantzen ari den gaiarekin zerikusia

duen testua aukeratzen da.• Denon artean ulertu, ulertu ez dugunaz eta

arreta eman digunaz jarduten dugu gaian sakontzeko.

BATZORDE MISTOAK

• Komunitatearen estamentu guztietako partaideak daude.

• Bakoitza eskolako esparru batetaz arduratzen da: ikasketak, elkarbizitza…

• Erabakiak komunak dira.• Helburua: dialogoaren bitartez, elkarlanean,

eskolako esparru hori hobetzea.

LIBURUTEGI TUTORIZATUA

• Arratsaldean boluntario batek zabaltzen du liburutegia.

• Bertan etxerako lanak, zalantzak argitu, egiten dute.

FAMILIEN FORMAZIOA

• Familien beharrei erantzuten zaie boluntarioen bitartez: euskarazko klaseak, informatika, etxerako lanetan laguntzeko…

SOLASALDIAK FAMILIENTZAT

• Liburu bat aukeratzen da guztion artean.• Etxean irakurtzeko tartea adosten da.• Biltzen garenean testuak eragin dizkigun

sentimenduen inguruan solasten da.

IKAS KOMUNITATEAK

Ibaiben 2006-07 ikasturtean hasi ginen ibilbidea ikas komunitate gisa.

Elkarbizitzan sakontzeko asmoz proiektu honen berri eduki genuen.

Klaustroari aurkeztu, honek onartu eta lehenengo pausua formazioa izan zen.

Hurrengo urtean ametsari ekin genion. Komunitatearen partaide guztiek parte hartu zutelarik.

Geletan ere arrakasta lortzeko zenbait hezkuntza jarduera ezarri ziren (talde elkarreragileak, solasaldiak…).

Zenbait batzorde misto ere eratu ziren (elkarbizitza, ikasketak hobetzeko batzordea)

TALDE ELKARRERAGILEAK• 5 urtetik 6. mailara.• Gutxienez astean behin.• Nortzuk parte hartzen dute? Institutuko batxilergoko ikasleek, ama-aita boluntarioek…

ETA ORAIN ARTE ZER?

SOLASALDI LITERARIOAK• 4 urteko gelatik 6. mailara gutxienez astean behin. Testu klasikoekin.

SOLASALDI CURRICULARRAK• LHn astean behin edo gai berria hastean.

• 1. mailatik 6. mailara arteko ordezkariak, irakasleak, aita eta ama boluntario bat, jantokiko arduraduna, atezaina eta aholkularia.• Hiruhilean behin biltzen da.• Helburua: eskolan elkarbizitza hobetu.

BEHATOKIA

SOLASALDIAK FAMILIENTZAT

• Ostegunetan biltzen dira. 15:00-16:30.• Irakasle-ohi batek gidatzen ditu.• 4 amek eta aita batek parte hartzen dute.

LIBURUTEGI TUTORIZATUA

• Hauek etxerako lanekin laguntzen diete.• Ama bat eta aita bat arduratzen dira 3 egunetan zabaltzeaz.

AHOZKO INGELERA

• 2 ama • Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan • Astean behin mintzamenarekin laguntzeko.

HHko ORTUA

• 3 ama boluntarioak• Eskolako 5 urteko umeekin• Astean behin edo bitan (garaiaren arabera)• Laguntza eskaintzen diete

IRAKURKETA BIKOTEKA

• Asteartean 3 talde, ostegunean talde bakarra. • LH2 eta LH3ko umeek LH1ekoei laguntzen diete irakurketan hobetzen.• Urtean zehar elkartzen dira.

INFORMATIKA

Informatikaria den aita batek informatika mantenuarekin laguntzen digu.

- Jarraitu orain artekoa- Batzorde mistoa sortu IHP(eskolako kide guztiak nahi dugun eskolaz hausnartzeko)- Amets egitea- Elkarbizitza koadernoa martxan jarri- Talde elkarreragileak gaztelaniaz

HELBURUAK 2014-15

ESKERRIK ASKO

ZUEN ARRETAGATIK