Post on 22-Mar-2016
description
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013
LIBURUAK AURKEZTEKO AIPAMENAK
Laura Garcíak idatzi duen “Fenris el elfo” deitutako liburuak
fantasiarekin lotura zuzena du. Honetaz gain, liburua
abentura eta akzioa ere gogoko dituen edonorentzat oso
aproposa da.
SM argitaletxeak argitaratutako liburu honen protagonista
Fenris izeneko elfo bat da. Bere ama haurdun zegoenean,
gizotso batek koska egin zion. Hau dela eta, Fenris jaio
zenetik oso azkarra, indartsua eta arraroa zen. Behin
eskolako zapaltzailearekin arazoak izan zituen eta…
Abentura honen amaiera jakin nahi baduzue, liburu hau irakurri beharko duzue.
Ez duzue inoiz ahaztuko!
“Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” izenez
ezagutzen den liburua Bigarren Munduko gerrari buruz
jakin nahi dutenentzat ezin hobea da.
Liburu honetako protagonistak bi mutil dira: horietariko
bat alemaniarra eta bestea kontzentrazio zelai batean
dagoen judua. Istorioak bi hauen arteko harremana
kontatzen du. Zoritxarrez, azkenengo partea ez da bat
ere alaia, tristuraz jositako tarteak baititu.
Idazteko moduari dagokionez, idazlea den John Boynek oso hiztegi ulerkorra
erabili duela aipatu behar dut.
Liburu hau behin irakurtzen hasiz gero, ezin izango diozue irakurtzeari utzi.
Irakurtzera animatzen zarete?
1
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013
“Fairy Oak” izenburua duen liburu bilduma magia eta
abentura gogoko dituzten guztientzat zuzenduta
dago. Gainera, amodiozko tarteak ere baditu, baita
barrez lehertzeko modukoak ere. Aurrekoagatik, gure
adinekoek irakurtzeko bikaina da.
Elisabetta Gnonek idatzitako bildumak liburu asko ditu. Hona hemen batzuk:
“FAIRY OAK bikien sekretua”, “FAIRY OAK argiaren boterea”, “FAIRY OAK
Grisam kapitaina eta maitasuna” …
Batzuek irakurtzeko liburuak izan ez ezik, ikusteko liburuak ere badirela
azpimarratzen dute, liburu guztietan Alessia Martusciellok sortutako irudi
zoragarriak agertzen direlako.
Azkenik, bai gaztelaniaz, bai euskaraz kaleratuta daudela jakinarazi nahi dut. Momentu ahaztezinak igaro nahi baldin badituzu, aukera itzazu liburu paregabe
hauek!
“Intriga en Nueva York” izenez ezagutzen den liburua
arte eta misteriozale guztientzat bikaina da.
Izan ere, Nueva York hirian dauden hainbat museo eta
bisitatzeko lekutan gertaera arraroak azaltzen dira.
Sarritan Borj Sortland den idazleak gehiago jakiteko
irrikan uzten zaituzte, hurrengo orrialdetan zer
gertatuko ote den ezagutzeko grinaz beterik.
Liburu hau “Artearen ikertzaileak” bildumakoa da.
Bertan beste hiru liburu gehiago daude, bakoitza hiri ospetsu batean kokatuta.
Liburu interesgarri bat nahi baduzue, aukera ezazue “Intriga en Nueva York”!
Ez zarete aspertuko!
2
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013
“Eclipse” izeneko liburu ospetsua zoragarria da amodiozko tarteak
gustuko dituzten pertsonentzat. Are gehiago, esan beharra dut
abentura ez ezik, intriga ere baduela.
Nahiz eta liburu mardula izan, irakurtzeko atsegina da, berehala
istorioan murgiltzeko aukera ematen duelako. Aipatzekoa da liburu
hau Stephenie Meyerek idatzitako bildumaren hirugarren liburua
dela, guztira lau izanda: “Crepúsculo”, “Luna nueva”, “Eclipse” eta
“Amanecer”.
Irakur ezazue liburu hau! Ez zarete damutuko!
“Madera de piratas” deituriko liburua abenturak atsegin dituen
edonorentzat aparta da.
Oso entretenigarria den liburu hau Alain Surgetek sortu du.
Istorioak bi anaia umezurtz-etxe batetik ihes egin ondoren, pirata
izatera nola heldu ziren kontatzen du.
Bukatu aurretik, irakurtzeko oso erraza dela adierazi nahi dut.
Anima zaitezte liburu hau irakurtzera, abentura ezin hobeak bizi izango dituzue eta!!
“El Equipo Tigre” izena duen liburu bilduma misterioa atsegin duen
edonorentzat paregabea da. Abenturazko tarteak ere badituela
aipatu behar dut.
Azpimarratzekoa da Thomas Brezina izeneko idazleak liburu
hauetan irakurleak parte hartzeko pistak utzi dituela. Hauek begi
zorrotzak dituenak erraz aurkituko ditu.
Zoritxarrez, liburu hauek gaztelaniaz idatzita baino ez dituzue
aurkituko.
Anima zaitezte irakurtzera !! Ez zarete damutuko!!
3
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013
Liburuak aurkezteko aipamen- txuletero
Zein da?
• “…………………..” deitutako liburua / liburu bilduma……………..
• “………………..” deituriko liburua / liburu bilduma…………………
• “…………….” izeneko liburua/ liburu bilduma …………………….
• “……………….” izenez ezagutzen den liburua / liburu bilduma………..
• “……………….” izena duen liburua / liburu bilduma………………….
• “……………….” izenburua duen liburua / liburu bilduma………………….
Idazleari buruz:
• ...................-k idatzitako liburua / liburu bilduma………..
• …………... izeneko idazleak ………
• Liburu / liburu bilduma hau ………………….. –k sortu du.
• Liburu / liburu bilduma honen idazlea den ……………..
Norentzat egokia?
• ……. liburuak ……….-arekin lotura zuzena du. Honetaz gain,……….
eta ………… gogoko dituen edonorentzat ere oso aproposa da.
• ….liburua ……………-ari buruz jakin nahi dutenentzat ezin hobea da.
• ……… liburu ospetsua zoragarria da ……… -zko tarteak gogoko
dituzten pertsonentzat. Are gehiago, esan beharra dut …….. ez ezik, …….
ere baduela.
• ………….liburua …………….. atsegin dituen edonorentzat aparta da.
• …liburua ………… eta ………………...-zale guztientzat bikaina da.
• ……..liburu bilduma …………. atsegin d(it)uen edonorentzat paregabea
da. ……….-zko tarteak ere badituela aipatu behar dut.
• ……………….liburu bilduma ………………. eta …………….. gogoko
dituzten guztientzat zuzenduta dago.
4
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013
Ilustratzaileari buruz:
• Batzuek irakurtzeko liburuak izan ez ezik, ikusteko liburuak ere badirela
azpimarratzen dute, liburu guztietan ……………………-k sortutako irudi
zoragarriak agertzen direlako.
• Ilustratzailea den ………..
• …….. izeneko ilustratzailea(k)…………
• ……. deituriko ilustratzailea(k)…………….
Argitaletxea aipatzeko:
• …………… argitaletxeak argitaratutako liburu ………………….
• ……………… izena duen argitaletxea ……………….
• …………..izenez ezagutzen den argitaletxea …………………..
Bilduma bat izanez gero…:
• … bildumaren ……-garren liburua da, guztira ..…….izanda: ….. , ……..
, ………
• …………… -k idatzitako bildumak liburu asko ditu. Hona hemen batzuk:
……….. , ………… , …………
• Liburu hau “…………..” bildumakoa da. Bertan beste ……… liburu
gehiago daude, bakoitza ……………
Protagonistei buruz:
• Liburu honen protagonistak …………………………… dira.
Istorioari buruz:
• Istorioak …………………………… kontatzen du.
• Munduko libururik interesgarriena dela baieztatuko nuke.
• Izugarri dibertituko zarete liburu paregabe honekin.
• …………. partea ez da bat ere alaia , tristuraz jositako tarteak baititu.
• ……… tarteak ere baditu, baita …….-z …….t(z)eko modukoak ere.
Istorio motari buruz:
• Munduko libururik interesgarriena dela baieztatuko nuke.
• Izugarri dibertituko zarete liburu paregabe honekin.
• Liburuak ……….-arekin lotura zuzena du.
• Entretenigarria den liburu ………………….
5
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013
Hiztegiari buruz:
• Hiztegi ulerkorra duela ………. (Zernahitarako esaldia)
• Gure adinekoek irakurtzeko bikaina da.
• Irakurtzeko oso erraza dela ………. (Zernahitarako esaldia)
• Batzuetan hiztegi zaila duela …………….. (Zernahitarako esaldia)
Idazteko moduari dagokionez:
• Irakurtzeko liburu atsegina da, berehala istorioan murgiltzeko aukera
ematen duelako.
• Gure adinekoek irakurtzeko bikaina da.
• ……. –k os hiztegi ulerkorra erabili duela aipatu behar dut.
• (Zernahitarako esaldia) idazleak irakurleak parte hartzeko pistak utzi
dituela. Hauek begi zorrotzak dituenak erraz aurkituko ditu.
• Sarritan idazleak gehiago jakiteko irrikan uzten zaitu, hurrengo
orrialdeetan zer gertatuko ote den ezagutzeko grinaz beterik.
Hizkuntza aintzat hartuz:
• Liburu hau(ek) gaztelaniaz / euskaraz idatzita baino ez d(it)uzue
aurkituko.
• Bai gaztelaniaz, bai euskaraz kaleratuta dagoela azpimarratuko nuke.
Zernahitarako esaldiak:
• Aipatzekoa da ………………………… -(e)la.
• ………………………… -(e)la aipatu behar dut.
• Esan beharra dut / daukat ………………………… -(e)la.
• ………………………… -(e)la esan behar dut.
• ………………………… -(e)la adierazi behar ut.
• ………………………… -(e)la adierazi nahi dut.
• ………………………… -(e)la azpimarratu behar dut.
• ………………………… -(e)la azpimarratuko nuke.
• ………………………… -(e)la baieztatuko nuke.
• ………………………… -(e)la jakinarazi behar dut.
• . ………………………… -(e)la jakinarazi nahi dut.
• Nahiz eta …………. Izan, ……….
• ………… ez ezik, …………… ere ba……..
• ………………………. , baita ………. ere.
6
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013
7
BUKAERAKO GOMENDIOAK:
• Abentura honen amaiera jakin nahi baduzue, liburu hau irakurri beharko
duzue. Ez duzue inoiz ahaztuko!
• Liburu hau behin irakurtzen hasiz gero, ezin izango diozu irakurtzeari
utzi. Irakurtzera animatzen zarete?
• Momentu ahaztezinak igaro nahi baldin badituzu, aukera ezazu / itzazu
liburu paregabe hau / hauek!
• Liburu interesgarri bat nahi baduzue, har ezazue “……………”! Ez
zarete aspertuko!
• Aukera ezazu / itzazu liburu zoragarri hau / hauek!
• Irakur ezazue liburu hau! Ez zarete damutuko!
• Anima zaitezte liburu hau irakurtzera!!!
• Anima zaitezte liburu hau irakurtzera !! Ez zarete damutuko!!
• Anima zaitezte liburu hau irakurtzera, abentura ezin hobeak bizi izango
dituzue eta!!