Liburuekiko topaketak-baliabideak

7
“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013 LIBURUAK AURKEZTEKO AIPAMENAK Laura Garcíak idatzi duen “Fenris el elfo” deitutako liburuak fantasiarekin lotura zuzena du. Honetaz gain, liburua abentura eta akzioa ere gogoko dituen edonorentzat oso aproposa da. SM argitaletxeak argitaratutako liburu honen protagonista Fenris izeneko elfo bat da. Bere ama haurdun zegoenean, gizotso batek koska egin zion. Hau dela eta, Fenris jaio zenetik oso azkarra, indartsua eta arraroa zen. Behin eskolako zapaltzailearekin arazoak izan zituen eta… Abentura honen amaiera jakin nahi baduzue, liburu hau irakurri beharko duzue. Ez duzue inoiz ahaztuko! “Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” izenez ezagutzen den liburua Bigarren Munduko gerrari buruz jakin nahi dutenentzat ezin hobea da. Liburu honetako protagonistak bi mutil dira: horietariko bat alemaniarra eta bestea kontzentrazio zelai batean dagoen judua. Istorioak bi hauen arteko harremana kontatzen du. Zoritxarrez, azkenengo partea ez da bat ere alaia, tristuraz jositako tarteak baititu. Idazteko moduari dagokionez, idazlea den John Boynek oso hiztegi ulerkorra erabili duela aipatu behar dut. Liburu hau behin irakurtzen hasiz gero, ezin izango diozue irakurtzeari utzi. Irakurtzera animatzen zarete? 1

description

5.mailan aipamenak sortzeko

Transcript of Liburuekiko topaketak-baliabideak

Page 1: Liburuekiko topaketak-baliabideak

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013

LIBURUAK AURKEZTEKO AIPAMENAK

Laura Garcíak idatzi duen “Fenris el elfo” deitutako liburuak

fantasiarekin lotura zuzena du. Honetaz gain, liburua

abentura eta akzioa ere gogoko dituen edonorentzat oso

aproposa da.

SM argitaletxeak argitaratutako liburu honen protagonista

Fenris izeneko elfo bat da. Bere ama haurdun zegoenean,

gizotso batek koska egin zion. Hau dela eta, Fenris jaio

zenetik oso azkarra, indartsua eta arraroa zen. Behin

eskolako zapaltzailearekin arazoak izan zituen eta…

Abentura honen amaiera jakin nahi baduzue, liburu hau irakurri beharko duzue.

Ez duzue inoiz ahaztuko!

“Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” izenez

ezagutzen den liburua Bigarren Munduko gerrari buruz

jakin nahi dutenentzat ezin hobea da.

Liburu honetako protagonistak bi mutil dira: horietariko

bat alemaniarra eta bestea kontzentrazio zelai batean

dagoen judua. Istorioak bi hauen arteko harremana

kontatzen du. Zoritxarrez, azkenengo partea ez da bat

ere alaia, tristuraz jositako tarteak baititu.

Idazteko moduari dagokionez, idazlea den John Boynek oso hiztegi ulerkorra

erabili duela aipatu behar dut.

Liburu hau behin irakurtzen hasiz gero, ezin izango diozue irakurtzeari utzi.

Irakurtzera animatzen zarete?

1

Page 2: Liburuekiko topaketak-baliabideak

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013

“Fairy Oak” izenburua duen liburu bilduma magia eta

abentura gogoko dituzten guztientzat zuzenduta

dago. Gainera, amodiozko tarteak ere baditu, baita

barrez lehertzeko modukoak ere. Aurrekoagatik, gure

adinekoek irakurtzeko bikaina da.

Elisabetta Gnonek idatzitako bildumak liburu asko ditu. Hona hemen batzuk:

“FAIRY OAK bikien sekretua”, “FAIRY OAK argiaren boterea”, “FAIRY OAK

Grisam kapitaina eta maitasuna” …

Batzuek irakurtzeko liburuak izan ez ezik, ikusteko liburuak ere badirela

azpimarratzen dute, liburu guztietan Alessia Martusciellok sortutako irudi

zoragarriak agertzen direlako.

Azkenik, bai gaztelaniaz, bai euskaraz kaleratuta daudela jakinarazi nahi dut. Momentu ahaztezinak igaro nahi baldin badituzu, aukera itzazu liburu paregabe

hauek!

“Intriga en Nueva York” izenez ezagutzen den liburua

arte eta misteriozale guztientzat bikaina da.

Izan ere, Nueva York hirian dauden hainbat museo eta

bisitatzeko lekutan gertaera arraroak azaltzen dira.

Sarritan Borj Sortland den idazleak gehiago jakiteko

irrikan uzten zaituzte, hurrengo orrialdetan zer

gertatuko ote den ezagutzeko grinaz beterik.

Liburu hau “Artearen ikertzaileak” bildumakoa da.

Bertan beste hiru liburu gehiago daude, bakoitza hiri ospetsu batean kokatuta.

Liburu interesgarri bat nahi baduzue, aukera ezazue “Intriga en Nueva York”!

Ez zarete aspertuko!

2

Page 3: Liburuekiko topaketak-baliabideak

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013

“Eclipse” izeneko liburu ospetsua zoragarria da amodiozko tarteak

gustuko dituzten pertsonentzat. Are gehiago, esan beharra dut

abentura ez ezik, intriga ere baduela.

Nahiz eta liburu mardula izan, irakurtzeko atsegina da, berehala

istorioan murgiltzeko aukera ematen duelako. Aipatzekoa da liburu

hau Stephenie Meyerek idatzitako bildumaren hirugarren liburua

dela, guztira lau izanda: “Crepúsculo”, “Luna nueva”, “Eclipse” eta

“Amanecer”.

Irakur ezazue liburu hau! Ez zarete damutuko!

“Madera de piratas” deituriko liburua abenturak atsegin dituen

edonorentzat aparta da.

Oso entretenigarria den liburu hau Alain Surgetek sortu du.

Istorioak bi anaia umezurtz-etxe batetik ihes egin ondoren, pirata

izatera nola heldu ziren kontatzen du.

Bukatu aurretik, irakurtzeko oso erraza dela adierazi nahi dut.

Anima zaitezte liburu hau irakurtzera, abentura ezin hobeak bizi izango dituzue eta!!

“El Equipo Tigre” izena duen liburu bilduma misterioa atsegin duen

edonorentzat paregabea da. Abenturazko tarteak ere badituela

aipatu behar dut.

Azpimarratzekoa da Thomas Brezina izeneko idazleak liburu

hauetan irakurleak parte hartzeko pistak utzi dituela. Hauek begi

zorrotzak dituenak erraz aurkituko ditu.

Zoritxarrez, liburu hauek gaztelaniaz idatzita baino ez dituzue

aurkituko.

Anima zaitezte irakurtzera !! Ez zarete damutuko!!

3

Page 4: Liburuekiko topaketak-baliabideak

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013

Liburuak aurkezteko aipamen- txuletero

Zein da?

• “…………………..” deitutako liburua / liburu bilduma……………..

• “………………..” deituriko liburua / liburu bilduma…………………

• “…………….” izeneko liburua/ liburu bilduma …………………….

• “……………….” izenez ezagutzen den liburua / liburu bilduma………..

• “……………….” izena duen liburua / liburu bilduma………………….

• “……………….” izenburua duen liburua / liburu bilduma………………….

Idazleari buruz:

• ...................-k idatzitako liburua / liburu bilduma………..

• …………... izeneko idazleak ………

• Liburu / liburu bilduma hau ………………….. –k sortu du.

• Liburu / liburu bilduma honen idazlea den ……………..

Norentzat egokia?

• ……. liburuak ……….-arekin lotura zuzena du. Honetaz gain,……….

eta ………… gogoko dituen edonorentzat ere oso aproposa da.

• ….liburua ……………-ari buruz jakin nahi dutenentzat ezin hobea da.

• ……… liburu ospetsua zoragarria da ……… -zko tarteak gogoko

dituzten pertsonentzat. Are gehiago, esan beharra dut …….. ez ezik, …….

ere baduela.

• ………….liburua …………….. atsegin dituen edonorentzat aparta da.

• …liburua ………… eta ………………...-zale guztientzat bikaina da.

• ……..liburu bilduma …………. atsegin d(it)uen edonorentzat paregabea

da. ……….-zko tarteak ere badituela aipatu behar dut.

• ……………….liburu bilduma ………………. eta …………….. gogoko

dituzten guztientzat zuzenduta dago.

4

Page 5: Liburuekiko topaketak-baliabideak

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013

Ilustratzaileari buruz:

• Batzuek irakurtzeko liburuak izan ez ezik, ikusteko liburuak ere badirela

azpimarratzen dute, liburu guztietan ……………………-k sortutako irudi

zoragarriak agertzen direlako.

• Ilustratzailea den ………..

• …….. izeneko ilustratzailea(k)…………

• ……. deituriko ilustratzailea(k)…………….

Argitaletxea aipatzeko:

• …………… argitaletxeak argitaratutako liburu ………………….

• ……………… izena duen argitaletxea ……………….

• …………..izenez ezagutzen den argitaletxea …………………..

Bilduma bat izanez gero…:

• … bildumaren ……-garren liburua da, guztira ..…….izanda: ….. , ……..

, ………

• …………… -k idatzitako bildumak liburu asko ditu. Hona hemen batzuk:

……….. , ………… , …………

• Liburu hau “…………..” bildumakoa da. Bertan beste ……… liburu

gehiago daude, bakoitza ……………

Protagonistei buruz:

• Liburu honen protagonistak …………………………… dira.

Istorioari buruz:

• Istorioak …………………………… kontatzen du.

• Munduko libururik interesgarriena dela baieztatuko nuke.

• Izugarri dibertituko zarete liburu paregabe honekin.

• …………. partea ez da bat ere alaia , tristuraz jositako tarteak baititu.

• ……… tarteak ere baditu, baita …….-z …….t(z)eko modukoak ere.

Istorio motari buruz:

• Munduko libururik interesgarriena dela baieztatuko nuke.

• Izugarri dibertituko zarete liburu paregabe honekin.

• Liburuak ……….-arekin lotura zuzena du.

• Entretenigarria den liburu ………………….

5

Page 6: Liburuekiko topaketak-baliabideak

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013

Hiztegiari buruz:

• Hiztegi ulerkorra duela ………. (Zernahitarako esaldia)

• Gure adinekoek irakurtzeko bikaina da.

• Irakurtzeko oso erraza dela ………. (Zernahitarako esaldia)

• Batzuetan hiztegi zaila duela …………….. (Zernahitarako esaldia)

Idazteko moduari dagokionez:

• Irakurtzeko liburu atsegina da, berehala istorioan murgiltzeko aukera

ematen duelako.

• Gure adinekoek irakurtzeko bikaina da.

• ……. –k os hiztegi ulerkorra erabili duela aipatu behar dut.

• (Zernahitarako esaldia) idazleak irakurleak parte hartzeko pistak utzi

dituela. Hauek begi zorrotzak dituenak erraz aurkituko ditu.

• Sarritan idazleak gehiago jakiteko irrikan uzten zaitu, hurrengo

orrialdeetan zer gertatuko ote den ezagutzeko grinaz beterik.

Hizkuntza aintzat hartuz:

• Liburu hau(ek) gaztelaniaz / euskaraz idatzita baino ez d(it)uzue

aurkituko.

• Bai gaztelaniaz, bai euskaraz kaleratuta dagoela azpimarratuko nuke.

Zernahitarako esaldiak:

• Aipatzekoa da ………………………… -(e)la.

• ………………………… -(e)la aipatu behar dut.

• Esan beharra dut / daukat ………………………… -(e)la.

• ………………………… -(e)la esan behar dut.

• ………………………… -(e)la adierazi behar ut.

• ………………………… -(e)la adierazi nahi dut.

• ………………………… -(e)la azpimarratu behar dut.

• ………………………… -(e)la azpimarratuko nuke.

• ………………………… -(e)la baieztatuko nuke.

• ………………………… -(e)la jakinarazi behar dut.

• . ………………………… -(e)la jakinarazi nahi dut.

• Nahiz eta …………. Izan, ……….

• ………… ez ezik, …………… ere ba……..

• ………………………. , baita ………. ere.

6

Page 7: Liburuekiko topaketak-baliabideak

“Aniztasunak inguratzen gaitu” 2012 - 2013

7

BUKAERAKO GOMENDIOAK:

• Abentura honen amaiera jakin nahi baduzue, liburu hau irakurri beharko

duzue. Ez duzue inoiz ahaztuko!

• Liburu hau behin irakurtzen hasiz gero, ezin izango diozu irakurtzeari

utzi. Irakurtzera animatzen zarete?

• Momentu ahaztezinak igaro nahi baldin badituzu, aukera ezazu / itzazu

liburu paregabe hau / hauek!

• Liburu interesgarri bat nahi baduzue, har ezazue “……………”! Ez

zarete aspertuko!

• Aukera ezazu / itzazu liburu zoragarri hau / hauek!

• Irakur ezazue liburu hau! Ez zarete damutuko!

• Anima zaitezte liburu hau irakurtzera!!!

• Anima zaitezte liburu hau irakurtzera !! Ez zarete damutuko!!

• Anima zaitezte liburu hau irakurtzera, abentura ezin hobeak bizi izango

dituzue eta!!