MAIALEN ETA EGUZPI IZPIAK

Post on 22-Mar-2016

231 views 3 download

description

4. MAILAKO IKASLEEK EGINDAKO LANA

Transcript of MAIALEN ETA EGUZPI IZPIAK

MAIALEN ETA EGUZKI

IZPIAK

Maialeni asko gustatzen zitzaizkion eguzki izpiak eta egun batean eguzki guztiak harrapatzea erabaki zuen Izpi guztiak berarentzat izango ziren!

Bidean zihoan eta katagorri batek zuhaitzetik galdetu zion

- Nora zoaz hain goiz Maialen?

- Mendira noa, eguzki izpi guztiak harrapatu nahi ditut nire sarearekin.

- Maialen ez izan gaiztoa, utzi gutxi batzuk bidea argitzeko, bestela, nik ezin izango dut janaria bilatu.

- Ongi dago, ez kezkatu, egunero izango dituzu hainbat eguzki izpi zuretzako, erantzun zion Maialenek.

Aurrera jarraitu eta zuhaitz handi batekin topo egin zuen, horrek galdetu zion:- Nora zoaz hain goiz Maialen? - Mendira noa, eguzki izpi guztiak harrapatzera nire sarearekin, batzuk katagorriarekin konpartituko ditut.

Zuhaitza oso triste jarri zen eta erantzun zion:

- Nik ere eguzki izpi batzuk konpartitu nahi ditut zurekin eta katagorriarekin, eguzkia behar dut, bestela, hil egingo naiz eta txoriek ezin izango dira bizi nire adarretan

- Ongi dago, ez kezkatu, egunero izango dituzu hainbat eguzki izpi zuretzako, erantzun zion Maialenek.

Neskatxa azkar ibiltzen hasi zen eguzkia irteten zen unea irizten zelako Halako batean ki kiri kiii entzun zuen.

- Kaixo Maialen, nora zoaz?

- Mendira noa, eguzki izpi guztiak harrapatzea nire sarearekin, batzuk katagorria eta zuhaitzarekin konpartituko ditut.

- Nik ere kompartitu nahi ditut eguzki izpi batzuk zurekin, katagorriarekin eta zuhaitzarekin esan zion oiloak, bestela ezin izango dut ze ordu den jakin ezta abestu ere- Esan zuen oilarrak.

- Ongi dago, ez kezkatu, egunero izango dituzu hainbat eguzki izpi zuretzako, erantzun zion Maialenek.

Maialen ibiltzen zen bitartean eguzkiaren garrantziaz jabetu zen berak ez zekien katakgorriek, zuhaitzek eta haim bat animaliak eguzkiaren izpiak behar zituztela.

Mendira iritzi zen, beraren sarea lurrean utzi, eseri egin zen eta itxaron zuen eguzkia ateratzeko Berehala, eguzkiak egun berria eman zion. Bertan, eserita eta mugitu gabe ikusi zuen zuhaitzak, animaliak, etxeak, errekak eta haurrak nola argitzen ziren eta kolorez betetzen zirela. Egun hartan ohartu zen eguzki izpiak denon artean konpartitu behar direla.