Unibertsoaren sorrera

Post on 24-Jul-2015

1.062 views 4 download

Transcript of Unibertsoaren sorrera

Unibertsoa astro guztien multzoa eta multzo horrek okupatzen duen espazioa da.

Hainbat teoria daude unibertsoaren sorreraren zergatiaz, baino zabalduena , “BIG-BANG” edo “EZTANDA HAUNDIA “ da.

Unibertsoaren sorrerari buruzko teoria onartuena da. Teoria honen arabera, unibertsoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen eta duela 15 mila milioi urte inguru eztanda egin zuen eta materia hori unibertsoan zehar zabaldu eta sakabanatu egin zen.

Beranduago materia horretatik galaxiak, izarrak eta planeta-sistemak sortu ziren.

Hori gertatu hala, unibertsoa handitzen eta hozten joan da, eta, hoztu ahala, fase-trantsizio kosmologikoak gertatu dira, dentsitate altuko unibertso berotik, pixkanaka-pixkanaka, gaur egun behatzen dugun unibertsora iritsi arte.

Galaxia izarrez, gasezko eta hautsezko lainoz eta materia ilunez osaturiko grabitate-multzoa da.

Galaxia baten barruan aurki daitezkeen azpi-egiturak honako hauek dira: nebulosak, izar multzoak eta izar sistemak.

Lehenengo aurkitu zen galaxia Esne Bidea da, gu bizi garena.

Galaxiak urrundu egiten dira bata bestearengandik, eta hedapen abiadura distantziarekiko proportzionala da, gertaera honek Hubble legearen izena hartzen du.

Zeruko gorputz esferikoak dira, gas kantitate handiz osaturik daude eta berezko argitasuna dute.

1.1.Kolorea: gainazaleko tenperaturaren araberakoa da. 1.2.Tamaina: hiru mota daude: erraldoiak, ertainak eta nanoak. 1.3.Distira: distantzia eta tamainaren arabera. 1.4.Sorrera eta heriotza: nebulosetatik sortzen dira.

Milioika urtean, kolorea eta temperatura aldatzen dira hidrogenoa konsumituz, erregaia bukatzean izarra hil egiten da. Masarik handieneko izarrak supernova eztanda eginez hiltzen dira. Txikienak ez dute eztandarik egiten, lehengo erraldoi gorri bihurtzen dira eta azkenean nano zuriak.

Planeta, izar baten inguruan itzulika dabilen gorputz gotor masa handikoa, berezko argirik ez eta fusio nuklearraz energiarik sortzen ez duena.

Oraintsuraino, bederatzi planeta baizik ziren ezagutzen, eta eguzki-sistemaren barruan horiek guztiak. Beste hirurogei-bat aurkitu izan dira 2001. urtetik hona gure eguzki-sistematik kanpo.