- ASTEKO GAIA - Generoa festetan Hiru ahalegin jaiak ...Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal...

5
- ASTEKO GAIA - - ASTEKO GAIA - Generoa festetan Emakumeek eta gizonek berdin parte hartzen ez duten festetako ekitaldiren bat esateko eskatuz gero, baietz hamarretik bederatzik Irungo eta Hondarribiko Alardeak aipatu. Gatazka gogorrak, beroak dira horiek, oso agerikoak egin dira. Alabaina, erdi ezkutuan, oharkabean jai giroko mila ekitaldi egiten dira parekidetasuna kontuan hartu gabe, gizonek zein emakumeek txintik ere esan gabe. Hiru ahalegin jaiak berdintzeko Onintza Irureta Azkune IZANPIRATA. INFO Donostiako piraten abordajea.

Transcript of - ASTEKO GAIA - Generoa festetan Hiru ahalegin jaiak ...Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal...

Page 1: - ASTEKO GAIA - Generoa festetan Hiru ahalegin jaiak ...Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal Herrita-rrok-ekin zinegotzia izan zen 1999-2003 legegintzaldian Tolosan. Festen alorreko arduraduna

- A S T E K O G A I A -- A S T E K O G A I A -

Generoa festetan

Emakumeek eta gizonek berdin parte hartzen ez duten festetako ekitaldiren bat esatekoeskatuz gero, baietz hamarretik bederatzik Irungo eta Hondarribiko Alardeak aipatu. Gatazkagogorrak, beroak dira horiek, oso agerikoak egin dira. Alabaina, erdi ezkutuan, oharkabean

jai giroko mila ekitaldi egiten dira parekidetasuna kontuan hartu gabe, gizonek zeinemakumeek txintik ere esan gabe.

Hiru ahalegin jaiak berdintzeko

Onintza Irureta AzkuneIZANPIRATA.INFO

Donostiako piraten abordajea.

Page 2: - ASTEKO GAIA - Generoa festetan Hiru ahalegin jaiak ...Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal Herrita-rrok-ekin zinegotzia izan zen 1999-2003 legegintzaldian Tolosan. Festen alorreko arduraduna

ZERRENDA LUZEA egin genezake herriko jaie-tan emakume eta gizonen arteko parekitasu-na errespetatzen ez den ekitaldiekin. Ez daherririk, festa giroan gizon-emakumeen arte-ko berdintasun erabatekoa lortu duenik, bis-tan da. Aisialdia, jai giroa, gizartearen ispilutxikia baino ez da, eta mendeetan ereindakodesoreka ez da berdinduko San Joan batzue-tatik bestera. Beraz, genero ikuspegia kon-tuan hartuz gero adibide txarrak nonahi ditu-gunez, berdintasun bideanahalegin kontzientea egiten aridiren batzuen esperientzia jasonahi izan dugu orriotan. Ez dira,horiek ere, berdintasunaren para-disu, baina landutakoak emaitzakizan ditu. Gipuzkoako hiru adibi-de kontatuko ditugu: Tolosakoinauterietako danborradarena,Legazpiko Sustraiak Dantza Tal-dearena eta Donostiako AsteNagusian hainbat ekitaldi antolatzen dituenAlde Zaharreko gazte asanbladarena.

Hiru adibideok gizarte antropologianespezializatuta dagoen Farapi enpresak emandizkigu. Farapik Gipuzkoako Foru Aldundia-rentzako ikerketa lana egin zuen, Gipuzkoakolurralde historikoko jaiei buruzko ikerketa, generoa-ren ikuspegitik izenekoa. Lan horretan, jaieta-rako adibide “onak” eta “txarrak” aztertudituzte eta kultur teknikarien, festa antola-tzaileen eta parte-hartzaileen iritzi interesga-rriak daude bilduta.

Galtzaundi, erregina eta damen ordezSilbana Ostiza Goikoetxea Euskal Herrita-rrok-ekin zinegotzia izan zen 1999-2003legegintzaldian Tolosan. Festen alorrekoarduraduna izan zen, eta zenbait erabakihartu zuen herrian antolatzen ziren hainbatekitalditan, berdintasuna helburu. Zinegotziizan baino lehen, herriko Emakumeen Asan-bladan ibilia zen eta inauteri giroko hainbat

festa ekitaldi ez zuen gustuko. Gertu-gertutikjarraitu du, beraz, Ostizak berdintasunarenikuspegitik inauteritako hainbat ekitaldik izanduten bilakaera, eta berak ezagututakoa kon-tatu digu.

Inauteri bete-betean, Ostegun Gizen egu-nean, Tolosako elkarte batek danborradaantolatzen zuen. Gizonek baino ez zutenparte hartzen eta emakumeek ez zuten alda-rrikatu parte hartzea. Larunbat gaua berriz,

huts samarra geratzen omenzen eta hainbat elkartek pen-tsatu zuen, Donostiako LaBella Easoren tankeran, dan-borrada eta erregina-damenekitaldia antolatzea. Danbo-rradak hiru zati zituen: lehe-nengoan “herriko danborra-da” zihoan, gizonez osatua;bigarrengoan Arco Iris elkar-tea joaten zen, gizonen elkar-

tea zen, baina gizon-emakumeek jotzenzuten danborra; hirugarrengoan auzokoBerazubi elkarteak desfilatzen zuen, gizon-emakumez osatua. Danborrada ofizialtzat,ordea, lehenengoa zuten, alegia, gizonena.Danborradaren ondoren erregina-damakzetozen karrozan. Elkarteetako gizonekaukeratzen zituzten bai erregina-damak etabaita danborradako taldeekin joaten zirenkantinerak ere. Erregina-damak karrozanzihoazen, goian, eta kalean, ia mespretxuzhartuak, kantinerak. Hori horrela zen garaianSilbana Ostiza Emakumeen Asanbladanzebilen eta gogoan du karroza ateratzenzeneko garaia: “Karrozaren aurka urtero

1999-2003legegintzaldianTolosakoinauterietakoerregina eta damenkarroza kendu zen.Haren ordezGaltzaundipertsonaia ateratzenhasi zen.

6 2010EKO APIRILAREN 25A

- G e n e r o a f e s t e t a n-

“Erregina-damak elkarteko afaribatean aukeratzen zituzten,zinegotzia ere han izaten zen

aukeraketan, pentsa nik zer eginbehar nuen han!”

SILBANA OSTIZA, TOLOSAKO ZINEGOTZI OHIA

TOLOSAKO UDAL ARTXIBOA

TO

LOSA

KO

UD

AL

AR

TX

IBO

A

Page 3: - ASTEKO GAIA - Generoa festetan Hiru ahalegin jaiak ...Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal Herrita-rrok-ekin zinegotzia izan zen 1999-2003 legegintzaldian Tolosan. Festen alorreko arduraduna

kanpaina egiten genuen, jendeasko aurka jartzen zitzaigun etairaindu egiten gintuzten. Esatenziguten itsusiak, txikiak, gize-nak... ginela eta inbidia genuela.Bereziki emakumeak izatenziren. Sufritu egiten genuen,baina gai horri heldu beharrazegoen”.

1999. urtean hasi zen zine-gotzi lanean Ostiza, eta alder-diaren filosofiarekin bat eginez,festa batzordean adierazi zuenhurrengo inauterietan festahura Udalak ez zuela, ez diruz,ez azpiegituraz, ez inola ere,lagunduko, eta ordezko festa-ren bat sortzen ahalegindukozirela. “Erregina-damak elkar-teko afari batean aukeratzenzituzten, zinegotzia ere han iza-ten zen aukeraketan, pentsa nikzer egin behar nuen han!”, dio.Festa batzordean gehienakgizonak ziren eta eztabaidasortu zen Udalaren erabakiare-kin. Batzuek onartu zuten etabeste batzuek ez. Urtebetekoluzamendua eskatu zutenbatzordekideek eta Udalak urtehori probestu zuen ordezkofesta antolatzeko.

Udalak bi gauza egin zituenhurrengo urtean: batetik, dan-borrada ofiziala deitzenzitzaion hartan emakumeek ereparte hartzea bideratu, eta bes-tetik, erregina-dama-kantinerafigurak ezabatu. Ostizak osogogoan du Karlos Muñoa dan-bor nagusiaren jarrera, kargugarrantzitsua izanik hasiera-hasieratik aldaketaren alde eginzuelako. Erreginaren lekua Gal-tzaundi pertsonaiak hartu zueneta damen tokian ziripotak,txantxoak, joaldunak... agertuziren.

EHk legegintzaldia bukatuarren, danborradak –Galtzaun-diren karrozarik ez dago orain–bere horretan jarraitzen du,nahiz eta Ostizaren ustez inda-rra galdu duen: “Agian alderdiberriak pentsatu zuen festaberria errotuta zegoela eta aha-legin berezirik egin beharrik ezzegoela. Ez zen hala izan”. Gal-detu diogu ea nostalgikoakbadiren; “tarteka badira esatendutenak danborradak zentzua

72010EKO APIRILAREN 25A

G e n e r o a f e s t e t a n --

Page 4: - ASTEKO GAIA - Generoa festetan Hiru ahalegin jaiak ...Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal Herrita-rrok-ekin zinegotzia izan zen 1999-2003 legegintzaldian Tolosan. Festen alorreko arduraduna

Aste Nagusiko astelehenetan antolatzenhasi ziren Abordaia festarako hiru ezaugarrihartu zituzten kontuan Alde Zaharreko gaz-teek: jai eredua euskalduna, parekidea etaparte-hartzailea izatea. Hiru ardatz horiekoinarri, ondoren antolatu dituzten gainerakojai ekitaldietan ere eredu bera gauzatu dute.Jaietan gizon eta emakumeen parte-hartzeabultzatzeko Bilgune Feministaren laguntzaizan dute. Haiekin hitz egin, jasotakoa gaz-teen artean eztabaidatu eta Bilguneak eskaini-tako protokolo modukoa gauzatzen saiatzendira. Haritz Barela antolatzaileetakoak azaldudigu ez dela erraza protokoloa ehuneko ehunbetetzea, baina bai funtsezkoa gogoan izateaparte-hartzeak berdina izan behar duela ema-kume zein gizonentzat. Esate baterako, AsteNagusian zehar egiten dituzten ekitaldi guz-tiak ordaindu ahal izateko bi egunetan kon-tzertuak antolatzen dituzte eta kosta egitenzaie oholtzan parekidetasuna betetzea. Iaz,adibidez, Piperrak, Parabellum, Esne Beltza,Barricada eta Des-kontrol izan ziren. Taldeguztiak gizonez osatuta daude. Barelak diojende asko behar dutela kontzertuan diruabiltzeko, eta Berri Txarrak-ek eta Sorkunek ezdutela kopuru bera erakartzen esaterako.Amaia Jorgeren ustez, musikari emakumeakgutxiago dira, eta beraz, aukera murritzagoa

da. Kontzertuez gain, umeeneguna, koadrilen eguna, erro-meria eta beste antolatzendituzte. Jokoetan koadrilak ari-tzeko adibidez, baldintza batdute, mistoak izatea. Dena dela,antolatzaileek diotenez, gazteeinatural ateratzen zaie talde mis-toak egitea, eta gainera, jokoe-tan mutilak baino neskak gehia-

go dira. Barelak zalantza aurpegia jarri du,“agian holako jokoetarako lotsa sentitzendugu mutilok... Ez dakit”. Zaku lasterketak,sokatira, uretako jolasak... egiten dituzte.

Gustura sumatu ditugu hiru antolatzaileak,jai parekideak antolatzeko egindako ahalegi-nak fruituak eman dituelako, baina ez daudegeldirik. Ekitaldi berriak antolatzeko pentsatuegin behar da ea nola hurbilduko dituztenbaldintza berberetan mutilak eta neskak.Aratz Trecet futbito txapelketarekin akordatuda: “Askotan egiten dugun akatsa da, pareki-detasunaren izenean, neskak edozein ekintza-tan parte hartzera bultzatzea, hala izan beharbalu bezala beti. Eta azkenean, beste alterna-tiba bat bilatu ezean, non bai neskek eta baimutilek naturalki hartzen duten parte, helbu-ru jartzen dugu emakumeon parte-hartzea,‘bai ala bai’. Askotan, ez dakigu emakumeoi,‘jaso dugun heziketatik at’ zer gustatzen zai-gun benetan. Eta hor, badaukagu zer ikasi, baimutilek, eta bai neskok”. n

galdu zuela erregina eta damak kendu zire-nean, eta emakume askok esaten du hori”.Beraz, askok onartu onartu dute aldaketa,baina aldaketa eragin duen filosofia, oinarriaez dute barneratu.

Tolosako San Joanetako alardean, eskope-tarietan aldaketa naturalagoa izan zela ustedu Ostizak. Denak gizonak ziren hasieraneta urte batetik bestera emakume bakanbatzuk agertu ziren. Urtean-urtean gero etaemakume gehiago hasi ziren, “naturaltasu-nez, herrian inork ez zuen ezer esan”.

Ostizak Tolosako Udaleanizan duen esperientzia baliatuzeta inguruko herrietan zer ger-tatu den ikusita –Hondarribiaeta Irun ditu gogoan– argidauka: “Udalak garbi baldinbadauka zer nahi duen, eraba-kia hartuko du eta kito arazo-ak. Aldiz, ostrukarena egitenbaldin badu... Dena dela, betipentsatu izan dut Tolosa herri berezia dela,onerako eta txarrerako, ez dela sutsuegia.Ados ez dagoenak egunkarian eskutitza ida-tziko du, baina ez dira zure aurrean jarriko”.

Ezkila pirata feministaAurten zortzigarren aldiz abiatuko du aborda-jea Ezkila piratak Donostiako Santa Klarauhartetik. Duela zortzi urte, Alde Zaharrekogazte asanbladari otu zitzaion abordajea egi-tea. XVII. mendeko Pedro Agirre kortsariodonostiarra hartu zuten oinarri Ezkila kapitai-na sortzeko. Pedro Agirre itsasontziak aborda-tzen ibiltzen zen eta Robin Hooden antzekoazela esan daiteke. Donostiar kortsarioak Cam-panario zuen ezizena eta hortik datorkio Ezkilaizena Donostiako kaian Aste Nagusian ageriden piratari. Pedro Agirre ez bezala, Ezkilakapitaina emakumea da, feminista, euskaldu-na, eta ama lurra, eta batik bat itsasoa maitedituena. Abordajearen koordinatzaileak ema-kumeak dira, Amaia Jorge eta Aratz Trecet.

8 2010EKO APIRILAREN 25A

- G e n e r o a f e s t e t a n -

Aste Nagusiko Ezkila kapitainaemakumea da, feminista,

euskalduna, eta ama lurra, etabatik bat itsasoa maite dituena.Abordajearen koordinatzaileak

emakumeak dira

Itsasontzian ikustendena Ezkila piratada. XVII. mendekoPedro Agirrekortsario donostiarrahartu zuten oinarriEzkila sortzeko,baina pirata horiemakumea da.

IZA

NPI

RA

TA

.INFO

Page 5: - ASTEKO GAIA - Generoa festetan Hiru ahalegin jaiak ...Silbana Ostiza Goikoetxea Euskal Herrita-rrok-ekin zinegotzia izan zen 1999-2003 legegintzaldian Tolosan. Festen alorreko arduraduna

tza” eta ez ziren ausartu, edo ez dakit zer...Sorgin dantza, Antzuolan, mutilek egitendute, beraiek neska eta mutil rola beteta. Gubatzuetan mutilak neskaz jantzita eta neskakmutilez jantzita ateratzen gara. Ikuskizuna-ren arabera, nahasketak egin ditzakezu.

Lehen gauzak nola egiten ziren horri garrantziaematen zaio, bada.Baina lehen, dantza taldetan zebiltzanek erealdaketak egingo zituzten, hamar urtetikhamar urtera igoal... Sagar dantza oso fina daorain, feminizatua dago. Bada, dantza hori

Baztanen mutilek egiten dute,ez dut uste koreografia hori fin-fina denik. Beste adibide batemango dizut: Legazpin, maia-tzaren 3 batean hanka lehenen-go biran altxa beharrean biga-rrenetik aurrera jasotzea erabakigenuen, uste dut beteranosamarrak ginela eta gutxientseatuak. Bideoan grabatuzen dantza hura eta urte batzukgeroago Irunera joan ginen

haiei ezpata dantza erakustera. Gure bideoa-rekin ikasia zuten dantza. Lehenengo biranfiu! hanka altxa genuen, eta haiek: “Ez, ez,hori bigarren biran da!”, eta guk: “Bideoanbai... gaur ez...”. Horregatik diot, tradizioazer den...

Edozer da balekoa orduan.Dantza bakoitzak du bere izaera eta dantza-riek hori irudikatzen dute, beste kontu bat dadantzaria neska ala mutila den. Bestela esan-da, eskopetaria neska ala mutila izan berdinzaizu, tiroa ondo botatzen baldin badu. Bestekontu bat da esatea nola antimilitaristakgaren eskopetaren ordez larrosa eramangodugu, edo Donostiako danborradan batuka-darekin aterako gara. Horretarako beste festabat antolatu, zeren danborrada edo alardeaez da hori.

Txapelketetan banatuta aritzen dira neskaketa mutilak.Mutilak aurresku txapelketan lehiatzen diraeta neskak soinu zahar txapelketan. Gertadaiteke egunen batean txapelketa bakarraegitea, alegia, aurresku eta soinu zaharrentxapelketa. Dantza solte txapelketetan bikotemistoez gain, bi mutilen eta bi nesken biko-teak onartzen dira. n

Jon Dorronsorok 34 urte daramatza dantzanLegazpiko Sustraiak Dantza Taldean. Betiezagutu ditu taldean neska gehiago mutilakbaino. Sustraiak du izena dantza taldeak,baina Dorronsoro ez da erroak betikotzea-ren aldekoa, izaera mantenduz garaian garai-ko aldaketak egin behar direla dio; esate bate-rako, neska-mutilak gogoaren eta beharrarenarabera dantzetan tartekatzea.

Neskak eta mutilak nahasian dabiltza zuen tal-dean.Entseguetara datozen gehienak neskak dira,beraiek hartzen dute partegehien eta gero mutilek aterabehar al dute plazara? Entse-guetan ordu gehiagoz aritu etajendaurrean gutxi azaltzeak ezdauka zentzurik. Neskak atera-ko dira, adibidez, mutilak bainohobeak direlako, edo mutil gutxidagoelako eta neska asko, edoneskek beraiek nahi dutelako.

Esate baterako, mutilen dantza-tzat hartu ditugun horietan neskak aritzea tal-dean erraz onartzen al da?Bai. Guk ez daukagu inolako arazorik, nikgarbi daukat, entseatzen duguna erakusteagustatzen zaigu eta entseguetan neskak diragehiengoa. Igoal akatsa gurea izan da, “dan-tza hau mutilena da, beste hau neskena” esanizan dugu, eta gero entseguetan denok nahas-tuta ibiltzen gara, neska eta mutil kopuruarenarabera. Entseguetakoa erakutsi beharkogenuke jendaurrean. Gainera, gaur egun nes-ken dantzatzat hartzen direnak hasieranmutilek baino ez zituzten dantzatzen: zinta-dantza, makil txikiak…

Eta ikusleek nola erreakzionatzen dute?Izan daiteke erreakzioren bat izatea: “Bainahauek zergatik egiten dute horrela?”, bainaguri ez zaigu ezer iritsi.

Nolako nahasketak egin izan dituzue?Ezpata dantza “mutilen” dantza da. XX.mendeko 60ko hamarkadan, Legazpin,aurrealdean neskak atera ziren, mutil gehiagoez zegoelako. Beharrak eraginda neskekezpata dantza egin zuten eta gaur egun eretaldeak ez dauka inolako arazorik neskak ari-tzeko. Neskek beraiek dute arazo gehiago.Iaz ere esan genien: “Egin zuek ezpata dan-

92010EKO APIRILAREN 25A

G e n e r o a f e s t e t a n --Jon Dorronsoro, dantzaria

“Entseguetara datozen gehienak neskak dira,gero mutilek atera behar al dute plazara?”

Orain normaleanneskek egiten dutenzinta dantza, garaibatean mutilekinterpretatzen zuten.Gerora, etaegoeraren arabera,dantza mistoa ereizan da.

SUSTRAIAK D. T.