Garean Lizarrako festetan - Kotarrodantzatuko dute, eta musika banda, txistulariak, gaiteroak,...

12
Jai alaiak izateko eta euskaldunei arnasguneak eskaintzeko, aurten ere Garean Euskaldunon Elkarteak JAI ALAI antolatu du. Garean JAI ALAI 2019ko egitarau osoa 6 orrialdean. Festetako euskal gaurkotasuna: www.kotarro.eus Garean Lizarrako festetan 47 zbk. 2019ko festak debaldeko alea Abuztuaren 2a, ortzirala Zazpi egun amaiezinak 12.00 Udaletxeko balkoitik, SUZIRIA jaurtikiko da; dantzariek Larrain Dantzaren Jota Zaharra dantzatuko dute, eta musika banda, txistulariak, gaiteroak, errondailak, akordeoilariak, dantzari ohiak, kalejira alaitsuak jotzen eta dantzatzen ibiliko dira kaleetan zehar. 12:15 Foruen plaza, haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat botako da. 13:00 Foruen plaza, omenaldia Francisco Beruete Calleja. Larrain Dantza dantzatuko da, Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak antolatua. 13:00 San Martin plaza, La Ribera Canta jota taldearen emanaldia, San Andres Peñak antolatuta. 16:30 Udaletxetik, ERRALDOI ETA BURU HANDIEN KONPARTSAREN irteera. 17:45 Udal Gorenaren irteera bere segizio ofizialaz lagundurik, hau da: klarinariak, tinbalariak, mazolariak, errespetu-guardiak, gaiteroak, dantzariak eta musika banda, baita ere Erraldoien eta Buru Handien konpartsaz lagundurik. 18:15 Puy Birjinaren Basilika BEZPERA NAGUSIAK kantatuko dira, Lizarrako abesbatza batek Ugartearen Salbea kantatuko du. Bertan Udala izanen da. Haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat erreko da Puy-ko zelaian. Jarraian ohizko BAJADICA DEL PUY eginen da. 18:30 San Martin plaza, haurrendako dantzaldia, “Jolgorio Mix”. 20:15-21:55 Foruen plaza, musikaldia F&F BOULEVARD orkestrarekin. 20:30 BEHI IGOERA entzierroaren bidean zehar. 20:30 Santiago plaza, dantzaldia TRIKITEENS taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta. 21:00 La Bota eta San Andres Peñen irteera Udaletxetik, non oroitgarriko zapien oparia eginen baitzaie. 22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa. 00:00 Santiago plaza, dantzaldia TRIKITEENS taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta. 00:00 Txosna-esparruan, musika: LEVINE, MAD MUASEL eta LA TOKOKERA, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua. 00:00-1:00 eta 1:45-4:45 Foruen plaza, dantzaldia F&F BOULEVARD orkestrarekin. 01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Iturrieta gaiteroekin. Jarraian, Peña La Bota irtengo da BAJADICA DEL CHE ohizko ibilbidea egiteko. 01:30-04:00 San Martín plaza, musika disko-dantza Feelback Events. Festa badator: musika eta dantza, zuria eta gorria, gaiteroak eta dj-ak, tradizioa eta desfasea, lagunarteko hamaiketakoak, bazkariak, afariak, birafariak eta berriz hamaiketakoak... hainbertze maite ditugun egun amaiezinak.

Transcript of Garean Lizarrako festetan - Kotarrodantzatuko dute, eta musika banda, txistulariak, gaiteroak,...

  • Jai alaiak izateko eta euskaldunei arnasguneak eskaintzeko, aurten ere Garean Euskaldunon Elkarteak JAI ALAI antolatu du.

    Garean JAI ALAI 2019ko egitarau osoa 6 orrialdean.

    Festetako euskal gaurkotasuna:www.kotarro.eus

    Garean Lizarrakofestetan

    47zbk.

    2019ko festak debaldeko alea

    Abuztuaren 2a, ortzirala

    Zazpi egun amaiezinak

    12.00 Udaletxeko balkoitik, SUZIRIA jaurtikiko da; dantzariek Larrain Dantzaren Jota Zaharra dantzatuko dute, eta musika banda, txistulariak, gaiteroak, errondailak, akordeoilariak, dantzari ohiak, kalejira alaitsuak jotzen eta dantzatzen ibiliko dira kaleetan zehar.12:15 Foruen plaza, haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat botako da.13:00 Foruen plaza, omenaldia Francisco Beruete Calleja. Larrain Dantza dantzatuko da, Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak antolatua.13:00 San Martin plaza, La Ribera Canta jota taldearen emanaldia, San Andres Peñak antolatuta.16:30 Udaletxetik, ERRALDOI ETA BURU HANDIEN KONPARTSAREN irteera.17:45 UdalGorenarenirteeraberesegizioofizialazlagundurik,hauda:klarinariak,tinbalariak, mazolariak, errespetu-guardiak, gaiteroak, dantzariak eta musika banda, baita ere Erraldoien eta Buru Handien konpartsaz lagundurik.18:15 Puy Birjinaren Basilika BEZPERA NAGUSIAK kantatuko dira, Lizarrako abesbatza batek Ugartearen Salbea kantatuko du. Bertan Udala izanen da. Haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat erreko da Puy-ko zelaian. Jarraian ohizko BAJADICA DEL PUY eginen da.18:30 San Martin plaza, haurrendako dantzaldia, “Jolgorio Mix”.20:15-21:55 Foruen plaza, musikaldia F&F BOULEVARD orkestrarekin.20:30 BEHI IGOERA entzierroaren bidean zehar.20:30 Santiago plaza, dantzaldia TRIKITEENS taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.21:00 La Bota eta San Andres Peñen irteera Udaletxetik, non oroitgarriko zapien oparia eginen baitzaie.22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.00:00 Santiago plaza, dantzaldia TRIKITEENS taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.00:00 Txosna-esparruan, musika: LEVINE, MAD MUASEL eta LA TOKOKERA, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.00:00-1:00 eta 1:45-4:45 Foruen plaza, dantzaldia F&F BOULEVARD orkestrarekin.01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Iturrieta gaiteroekin. Jarraian, Peña La Bota irtengo da BAJADICA DEL CHE ohizko ibilbidea egiteko.01:30-04:00 San Martín plaza, musika disko-dantza Feelback Events.

    Festa badator: musika eta dantza, zuria eta gorria, gaiteroak eta dj-ak, tradizioa eta desfasea, lagunarteko hamaiketakoak, bazkariak, afariak, birafariak eta berriz hamaiketakoak... hainbertze maite ditugun egun amaiezinak.

  • Abuztuaren 3a, larunbata08:00 Dianak eta alboradak Musika Banda eta Gaiteroekin.08:00 Ohizko ibilbideari jarraituz, ENTZIERROTXOA eginen da.08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokaturik, HERRI-SALDA eskainiko da.09:00 LEHEN ENTZIERROA, ohizko ibilbidea Zezen plazaraino, bertan bigantxak askatuko dira.10:30 Udalbatzarenirteera,beresegizioofizialazlagundurik.11:00 Puy Birjinaren Basilikan eta Gure Goitiar Patroiaren ohoretan, kantaturiko MEZA NAGUSIA izanen da. Udalbatza bertan egonen da. Jarraian Japoniar Lehergailu jaurtiketa. Hurrengoan NESKEN BAJADICA DEL PUY ospatuko da.11:00 Remontival pilotalekuan, Eskuz Binakako XIV. Pilota Txapelketaren Finalak.12:00 GAREAN JAI ALAI “Lizarran kantuz”.13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “Gorgoritoygarrafitocontralospiratas”.13:00 Udaletxetik, “Tarumba Percusion” batukada taldearen irteera.17:15 Udalbatzarenirteera,beresegizioofizialazlagundurik.17:30 San Pedro Ruakoa eliza, BEZPERA NAGUSIAK kantatuko dira, San Andres Apostoluaren ohoretan. Udal Gorena bertan izanen da.18:30 Zezen plaza,

    ZEZENKETA HANDIACastillo de las Guardas (Sevilla) Buenavista, Abeltzantzaren SEI ZEZEN EDER

    zezenketan arituko dira, honako toreatzaile hauentzat:ESAÚ FERNÁNDEZ - LÓPEZ SIMÓN - JOAQUÍN GALDÓS

    Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta San Andres Peñak irtengo da.

    18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa, KULKI.19:30 Txosna-esparruan, haur berbena IND-JONESekin.19:30 Santiago plaza, GAREAN JAI ALAI: VIII. Irrintzi txapelketa.20:15-21:50 Foruen plaza, musikaldia LONDON orkestrarekin.21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta anborreko gela gaiteroekin.22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.00:00 Santiago plaza, dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin, Lizarra Ikastolak antolaturik.00:00 Txosna-esparruan, kontzertuak: RADIO REVOLUCIÓN, LA MALA PEKORA eta HERDOIL, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.00:00-1:00 eta 1:45-4:45 Foruen plaza, dantzaldia LONDON orkestrarekin.01:00 Foruen plaza, Des mayo, Larrain Dantza eta Lizarrako Pot-purria Hermanos Montero gaiteroekin. Jarraian, Peña La Bota irtengo da BAJADICA DEL CHE ohizko ibilbidea egiteko.01:30-03:30 San Martin plaza, DÚO IMPERIAL emanaldia.

    Abuztuaren 4a, igandea08:00 Dianak Musika Banda eta gaiteroekin eta ENTZIERROTXOA.08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokatuta, HERRI SALDA eskainiko da.09:00 ENTZIERROA. Jarraian Zezen plazan, bigantxak zaletuentzat.10:30 Udalbatzarenirteera,beresegizioofizialazlagundurik.11:00 San Pedro Ruakoa elizan, Hiriko Patroi Gorenaren ohoretan, San Andres Apostolua, MEZA NAGUSIA eginen da, eta Udalbatzaren etorrerarekin.12:00 PROZESIO HANDIA San Pedro Ruakoa elizatik, Hiriko Udal Goren Korporazioa, Erraldoien eta Buru handien konpartsa, txistulariak, ermandadeak, kofradiak, akordiolariak, errondailak, txarangak, dantza taldeak, gaiteroak, eta Estella-Lizarrako musika bandaren etorrerarekin. Jarraian LA PAÑUELADA ospatuko da (herri ekimena).13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “Gorgorito contra los caníbales”.13:00 Santiago plaza, Bertso Bermuta, Joanes Illarregi, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles.13:15 Foruen plazan. Dantza Plazan: Jauzi festa, Estellerriko Herri Dantzen Tailerrak antolatua.18:30 Zezen plaza,

    BURTZIKETA ARTEAREN ZEZENKETAPortugaleko Jose Rosa Rodrigues ganadutegiaren, 6 ZEZEN toreatuko dira,

    honako burtzikari hauentzat:PABLO HERMOSO DE MENDOZA

    LUIS PIMENTEL, MexikokoaGUILLERMO HERMOSO DE MENDOZA

    Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta San Andres Peñak irtengo da.18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa, “Txiki disko”.19:30-21:00 PATXI ETA KONPANIA taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.20:00 Txosna-esparruan, karaokea + sound sistema: IRUÑERRIA JAMAICA CLASH, NIKOTINA eta JABITO, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua20:15-21:50 Foruen plaza, musikaldia NUEVA ALASKA orkestrarekin.21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Hermanos Montero gaiteroekin.22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa. Jarraian, BAJADICA DEL CHE, ohizko ibilbidea. Peña La Botarekin.22:30-00:00 Santiago plaza, herri dantzak PATXI ETA KONPANIA taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.22:45 San Benito komentu zaharreko barnealdeko patiotik, Tomas pirotekniaren eskutik, SUZIRI SORTA bat erreko da.00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, dantzaldia NUEVA ALASKA orkestrarekin.01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Hermanos Montero gaiteroen ekitaldia.

    Estudio de Gramática, 231200 Lizarra- Nafarroa

    Tel. 948 550 010

  • Abuztuaren 5a, astelehena08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.08:15-09:00 HERRI SALDA, Santiago plazan kokaturik dagoen Lizarra Ikastolako barrakan.09:00 ENTZIERROA, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak zaletuentzat.10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).11:00 ERRALDOI ETA BURU HAUNDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik. Ondoren Japoniar Lehergailu sorta baten jaurtiketa Foruen plazan.11:00 HAMAIKETAKOA San Martin plazan, bertan Udalak ardoa eta garagardoa oparituko die etorle guztiei. Handik LA BOMBADA irtengo da, ibilbidea Hiriko kaleetan zehar egiteko (herri ekimena).11:00 Meza Santa Klara elizan, jarraian, Musika Eskolako atzealdean izanen da UDALETXEAREN OMENALDIA NAGUSIEI. Ondoren, Acordes Navarros jota taldearen emanaldia izanen da.12:30 Los Llanos Ibiltokian, KONTZERTUA Estella-Lizarrako Musika Bandarekin. Atsedenaldian ekitaldia Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin.13:00 Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “En la tumba del faraón Tutankamon”.13:00 Santiago plaza, Bermut Kontzertua, MULTIGANGAS ITURRIA (pop-soul).18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa: “Comiclon”.18:30 Zezen plaza,

    NOBILLADAVillafranca (Nafarroa) Santafé Martón abeltzantzaren LAU ZEZENKO

    Tielmes (Madrid), ALFONSO ORTIZSan Sebastián de los Reyes, DIEGO GARCÍAJarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira

    eta San Andres Peña irtengo da.19:30 Santiago plaza, GAREAN JAI ALAI: magia ikuskizuna. Eriz Magoa.20:30-21:55 Foruen plaza, SERAFÍN ZUBIRI En EsenZia.21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Ruiz-Echeverria gaiteroen ekitaldia.22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa. Jarraian BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.23:30 Santiago plaza, Dj MARSO DICE eta Rock-kontzertua: FLITTER00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, dantzaldia En EsenZia orkestrarekin.01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria ekitaldia Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin.

    Abuztuaren 6a, asteartea08:00 Dianak Musika Banda eta gaiteroekin eta, ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN.08:15-09:00 HERRI SALDA, Santiago plazan kokaturik dagoen Lizarra Ikastolako barrakan.09:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak.10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.11:30 Harrera Haur Udalbatzari Udaletxean, bertan Hiria agintzen duen makila emanen zaie.12:00 Haur-Udalak SUZIRIAK botako ditu. Ondoren, San Pedro Ruakoa elizan, lore eskaintza, San Andres Apostoluaren ohoretan, bertan Haur Udalbatza izanen da erraldoi eta buru handi, mazokariak, klarinariak, haur dantzariak eta musika taldeak lagundurik. Jarraian, LA PAÑUELADA INFANTIL burutuko da (herri ekimena). Berriro Udaletxean, Erraldoi eta Buru Handiek Hiriko kaleetan zehar beren ibilbidea hasiko dute.13:00 Estella-Lizarrako Musika Bandarekin kalejira.13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “GorgoritoyGarrafito,agentessecretos”.13:00 Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.13:15 Santiago plaza. Bermut Kontzertua, SPIRIT (rock’70).16:00-20:00 Los Llanos Pasealekuan, HAURRENDAKO JOLASPARKE HANDIA.18:00 Remontival Pilotalekuan, profesionalen PILOTA JOKO HANDIAK.18:30 Zezen plaza,

    ZEZEN-IKUSKIZUNA HAURRENTZATLarragako (Nafarroa) Angel Macua Oinordekoen abeltzaintzaren BEHIEKIN

    Ondoren, zaletuentzat bigantxak askatuko dira.21:00-21:50 Foruen plaza. Festa Gazte. Kontzertua: KOMANDO FUNK.21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Danborreko gela gaiteroekin.22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa. Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.22:30-04:00 Foruen plaza. Gazte Festa. - Kontzertua: HESIAN. - Kontzertua: EN TOL SARMIENTO. - Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Iturrieta gaiteroekin. - Diskofesta DJ OIHAN VEGA23:00 Los Llanos Kulturaguneko lorategiak, “Pan con Chile” Hispanoamerikako musika talde handiaren emanaldia

  • Lagun-taldeendako bazkariak eta afariakMerkatondoa, 14 · 31200 Lizarra · 948 555 695

    Jatetxea

    Abuztuaren 7a, asteazkena08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokatuta, HERRI SALDA eskainiko da.09:00 ENTZIERROA. Jarraian Zezen plazan, bigantxak.10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera Udaletxetik. Ondoren, Japoniar Lehergailu sorta bat jaurtikiko da Foruen plazan.11:30 San Migel Auzoko pilotalekuan, APARRAREN JAIA.12:00 Foruen plaza, HERRI KIROLAK, Peña La Botak antolaturik.12:30 Los Llanos pasealekuan, KONTZERTUA Estella-Lizarrako Musika Bandaren eskutik. Atsedenaldian Hermanos Montero gaiteroen ekitaldia.13:00 Los Estellicas errondailaren eta Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.13:00 Musika Eskolako atzealdean, Bruno eta Lorena Jimenezen emanaldia.13:00 Udaletxean,harreraofizialaLizarrakoMerindadekoAlkateei.13:00 Santiago plaza. Bermut Kontzertu Solidarioa, Hansa & Iker bakarlari.15:00 Santiago plaza. Elkartasunaren bazkaria, Lizarra Harrera Hiriak antolatua.17:00-20:00 Allinibar kalean. Ur-txirrista, Peña La Bota-k antolatua.18:30 Zezen plaza,

    ERREKORTARIEN LEHIAKETALarragako (Nafarroa) Angel Macua Oinordekoen abeltzaintzaren zezenkoekin.

    20:30 ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN, ohizko ibilbidean zehar.21:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN, zezen plazaraino.20:30-21:50Foruenplaza.Dantzaketakoreografiak IRATXE ANIMATZAILEAREKIN.21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Deierri Akademiako gaiteroekin.22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa. Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.22:20-03:30 Foruen plaza. Pop gaua. - Kontzertua: Tributo Joaquín Sabinari ENEMIGOS INTIMOSekin. - Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Hermanos Montero gaiteroekin. - Ondoren, Festak jarraituko du Espainiako Pop Rockaren hoberenarekin.

    Abuztuaren 8a, ortzeguna8.00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.09:00 ENTZIERROA, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak.10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.11:00 Santiago plaza, XLIX. AJOARRIERO LEHIAKETAren partaideak hasiko dira bakailaoak atontzen.11:15 Jurramendi 76 plaza, Japoniar Lehergailu sorta bat jaurtikiko da.13:30 XLIX. Ajoarriero Lehiaketaren lapikoak zigilatuko dira.17:30 ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN, ohizko ibilbidean zehar.18:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN.18:15 Santiago plaza. Bigantxak askatuko dira.19:00 Santiago plaza, XLIX. AJOARRIERO LEHIAKETAren epaimahaia bilduko da eta jarraian lehiaketaren epaia emanen du.20:15-21:50 Foruen plaza, musikaldia MARIACHI MÉXICO LINDO.21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Hermanos Montero gaiteroekin.22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa. Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, musika disko-dantza TREMENDO SHOW MACRO.01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Deierri Akademiako gaiteroekin.

    Festa onak pasa!

    Kaldereria kalea 5 - LizarraFestetan itxiko dugu. Ongi pasa!

  • Gehigarrizko oharrakUZTAILAREN 31n, ASTEAZKENA19,30 San Martin plaza, “Berdintasunezko Festak eta eraso sexistarik gabeko jaiak.” Kafe-Kontzertua, Estella-Lizarrako Emakumeen Asanbladak antolatua.

    ABUZTUAREN 1ean, OSTEGUNA10:00 Zezen plaza, “Haur Pintura Taurinoaren XXV. Lehiaketa”, Club Taurino Estellesek antolatua.18:00 Chapitel kalean, XXVII. TXILINDRON LEHIAKETA.19:00 Los Llanos pasealekua, zineen aurrean, GAREAN JAI ALAI: jai bezperako jolasak KULKIrekin.20:00 Zezen plaza, DESENCAJONAMIENTO eginen da, abuztuaren 3 eta 4an, larunbata eta igandea, hurrenez hurren, zezenketetan arituko diren zezenena.22:00 San Martin plaza, entzunaldi-kontzertua ESTELLA-LIZARRA MUSIKA

    BANDAk emana.23:00 Txosna-esparruan, musika kontzertuak, BROKEN BROTHERS, TITA-

    NIANS IN DUB, eta KILIMAK, Lizarrako Festagiro Taldeak antolatua.

    ABUZTUAREN 2an, OSTIRALA05:30 Aurora Lizartarra, “Adriano Juaniz” Auroro Taldeak eskainita.

    ABUZTUAREN 9an, OSTIRALA22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

    ABUZTUAREN 10ean, LARUNBATA22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

    Abuztuak 1, osteguna • 21:30 Ekitaldia eta txupinazoa • 23:00 Kontzertuak: Broken Brothers Brass Band, Titanians in Dub, Kilimak taldea.

    Abuztuak 2, ostirala • 14:30 Bazkari herrikoia • 18:00 Kalejira girotua • 00:00 Kontzertuak: Levine, Mad Muasel, La Tokokera Kumbia Power

    Abuztuak 3, larunbata • 19:30 Txosna txikiak: haur berbena Ind-Jonesekin • 00:00 Kontzertuak: Radio Revolucion, La Mala Pecora, Herdoil Punk-oil

    Abuztuak 4, igandea • 20:00 Karaokea eta Sound Sistema: Iruñerria Jamaica Clash, Nikotina Little Martin Selektah, Jabito.

    Bestelakoak: • Asteazkena 31: erasoen aurkako manifa feminista, 22:00etan. • Asteartea 6: presoen aldeko bazkaria, 14:30ean. • Asteazkena 7: elkartasun eguna.

    Lizarrako Txosnak

    Bertako haragiak

    JAVIERHarategia / urdaitegia

    Jai Zoriontsuak!Kale nagusia 85 · Tel. 948 550 834 · Estella-Lizarra

    Romero FrutadendaSasoiko fruta eta barazkirik onenakRomero FrutadendaSasoiko fruta eta barazkirik onenak

  • Navarrería, 47 • Tel. 948 54 66 46

    Gazte giroa Lizarrako alde zaharrean

    BarBerri

    BarBerri

    Abuztuak 1, ortzeguna 19:00 Garean Jai Alai: Jai bezperako jolasak, KULKI Los Llanos pasealekuan, zineen aurrean

    Abuztuak 3, larunbata 12:00 Garean Jai Alai: Lizarran Kantuz, Behe Nafarroa karrikan15:00 Garean Jai Alai: Kantu bazkaria, Santiago plazan19:30 Garean Jai Alai: Ind-Jones haur berbena, txosna gunean19:30 Garean Jai Alai: VIII Irrintzi txapelketa, Santiago plazan

    Abuztuak 5, astelehena 19:30 Garean Jai Alai: Eriz Magoa, Santiago plazan

    Lizarrako festetan... Jai Alai!Urtero bezala, Garean Estellerriko Euskaldunon Elkarteak, festa alaitzeko egitarau berezia prestatu du.

    Jai bezperako jolasak 11 urtez Foruen plazan egon ondoren, aurten ekintza hori Los Llanosera eramatea erabaki du Udal gobernu talde berriak. Gareani galdetu gabe hartu dute erabaki hori. Gure harridura eta desadostasuna adierazi dugunean, ez entzunarena egin dute Kultura zinegotziak eta Alkate jaunak.

    Are gehiago, Foruen plazan mantentzeko eskatzen duen idatzia helarazi diegunean edo hala ez izatekotan, arrazoiak emateko eskatu diegunean, ez dute erantzunik eman. Egitarau ofiziala jaso dugunean jakin dugu erabaki irmoa zela. Guri galdetu gabe, guri entzun gabe. Zergatik ezin gara Foruen plazan egon?

  • Santiago plazako festa-guneaLizarra Ikastolak, Gareanek eta La Bota Peñak ekitaldi sorta eskaintzen digute Santiago plazan. Euskal giroa, jai giroa, herri giroa!

    Abuztuak 2, ortzirala • 13:00 Bermuta Ikastola eta La Bota txosnetan • 19:00 Erraldoi eta buru handiei agurra • 20:30 Dantzaldia: TRIKITEENS • 00:00 Dantzaldia: TRIKITEENS

    Abuztuak 3, larunbata • 08:00 Salda Ikastolaren txosnan • 13:00 Bermuta Ikastola eta La Bota txosnetan • 15:00 Lizarran Kantuz bazkaria • 18:30 Txarangaren irteera • 19:30 Garean Jai Alai: VIII. Irrintzi Txapelketa • 00:00 Dantzaldia: TRIKIDANTZ

    Abuztuak 4, igandea • 08:00 Salda Ikastolaren txosnan • 13:00 Bertso-bermuta: Joanes Illarregi, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles • 19:00 Txarangaren irteera • 19:30 / 21.00 Herri dantzak Patxi eta Konpainiarekin • 22:30 / 00:00 Herri dantzak Patxi eta Konpainiarekin

    Abuztuak 5, astelehena • 08:00 Salda Ikastolaren txosnan • 12:45 Erraldoien heltzea Santiago plazara • 13:00 Bermut-kontzertua: MULTIGANGAS ITURRIA (pop-soul-a) • 15:00 Kintoen bazkaria • 19:00 Txarangaren irteera • 19:30 Garean Jai Alai: ERIZ MAGOA • 23:30 Dj MARSO DICE eta Rock-kontzertua: FLITTER

    Abuztuak 6, asteartea • 08:00 Salda Ikastolaren txosnan • 12:00 Txupinazo txikia txarangarekin (Lizarran zehar) • 13:00 Bermut-kontzertua: SPIRIT (70eko roka) • 14:30 Herri-bazkariak • 17:30 Pilotara txarangarekin

    Abuztuak 7, asteazkena • 08:00 Salda Ikastolaren txosnan • 13:00 Elkartasun bermut-kontzertua: HANSA & IKER bakarlari • 15:00 Herri-bazkariak festa-giroan

  • Asteartea, kontzertu apartak Foru plazan

    Herri guztietan bezala, musika jai giroaren erdigunean kokatzen da Lizarran ere. Txarangak, kalejirak, tabernetan… baina baita zuzeneko musika ere. Foru plazako musika-gunean, 2014ra arte ohitura izan da orkestrak ekartzekoa, baina ordutik festetako asteartea beste era bateko musika taldeei eskaini zaie: 2014an Mojinos Escozios, 2015ean La Pegatina, 2016an Manu Chao (edukiera aferagatik Los Llanosera mugitu zen), 2017an Gatibu, Momo eta Homenaje a Queen, eta iaz, 2018an, Doctor Deseo eta Efecto Pasillo.

    Aurten ere lehen mailako kontzertuak izanen dira, eta euskarak presentzia nabarmena izanen du. Aurrena,

    20:30ean KOMANDO FUNK talde lizarratarra: bertsio disko-funkiak, 70 eta 80 hamarraldietako abesti dantzarazleak…

    Ondoren, Sakanatik zuzenean, HESIAN taldea: hardcore melodikoa, punk-rock-a eta ska jorratzen dituzte eta, gaua bero-bero denean, Arabar Errioxatik zuzen zuzenean, EN TOL SARMIENTO ska eta punk taldea. Gaur egun euskal gazte giroan talderik arrakastatsuenen artean dugu ETS.

    Amaitzeko, ohiko Larrain dantza saioaren ondoren, gaua biribiltzeko OIHAN VEGArekin disko-festa izanen dugu.

    ... aurteneuskarakpresentzianabarmenaizanen du...

  • Bokatak, hamaiketakoak eta afari goxoak

    Jai Zoriontsu

    ak!

    «Festa-inkesta» 2019

    Nahia Aisa, Errezu1. “Viernes de Gigantes” bermutikoa.2. Jaiak egunez batez ere. Gauez baten bat.3. Segun ze piropoak...4. Ondo lo eginez, dutxa goxoa eta bermutera, fritikoa janez eta garagardoa edanez.5. Ez naiz gogoratzen, jeje.6. Familia, lagunak eta poza.7. Denetarako denbora dago... Baina dantzan bai ala bai.8. Santiago enparantzako oilaskoa.9. Lizarrako alkatea izango banintz, jaietan zezenketak kenduko nituzke.

    Xabier Morras, Metauten1. Hasiera, presoen aldeko brindisa.

    2. Biak ongi.3. Ez, ez dute zertan txarrak izan, baina

    sexistak izan daitezkeenez desberdinkeria sor dezakete. Gainera, esaten ez

    dizkidatenez...4. Hurrengo egunean festa egiten

    jarraituz… Eta festa egunak amaitutakoan, bada, animo!

    5. Denetik tokatu da, baita arroparekin oheratzea ere.

    6. Arima, lagunak eta elkartasuna.7. Edozein modutan ongi, baina ez daukat

    dantzatzeko trebetasun handirik.8. Familiaren etxeko edozein plater.

    9. ... meza saltatuko nuke.

    Urtero bezala, ohiko bajadicarekin batera ohiko «fes-ta-inkesta» datorkigu bestetako Kotarron. Bertako euskal-dunen begirada zorrotza ezagutzeko aukera izanen dugu.

    1. Zein da zure “momentikoa”?

    2. Jaiak... egunez ala gauez?

    3. Piropoak gustoko dituzu festetan?

    4. Nola egin aurre bestondoari?

    5. Zuriz jantzita (gerrikoa eta zapia kendu gabe) oheratu al zara inoiz?

    6. Jaietan ongi pasatzeko hiru osagai.

    7. Dantza lotua, askea ala barra-gizon/emakumea?

    8. Errege gauean roskoa, Agaten txingarra eta txistorra, Puy egunean txerrikume errea... festetako zure plater kuttuna?

    9. Osatu esaldia: Lizarrako alkate izango banintz, jaietan... nuke.

    Jabi Bergera, Lizarra1. Santiago enparantzako giroa.2. Jaiak egunez hobe.3. Ez ditut piropoak gustoko.4. Bestondoarentzako onena, itzaletan lagunekin.5. Ez, ez naiz zuriz jantzita oheratu.6. Familia, lagunak eta eguraldia.7. Dantza askea!8. Ikastolako txosna inguruko afaria, bokata batzuetan, oilaskoa bestetan.9. Zezen festa kenduko nuke.

  • «Festa-inkesta» 2019

    Fernando Berrueta, Lizarra1. Erraldoien ostirala egun osoa (bermuta, bazkaria, arratsaldeko poteoa, afaria eta gaueko parranda).2. Gaur egun egunez, gaua oso ezaguna daukat eta.3. Esatea ez, jasotzea ez zait inporta.4. Oheratu baino lehen zeozer jatea oso inportantea da. Gosaldu ta gero ibuprofeno hartzea ere garrantzitsua da.5. Bai, baina behin bakarrik.6. Lagunak, giroa eta dirua.7.Barrafinkoa,betidanik.8. Arrautza frijituak txistorrarekin hamaiketakorentzat.9. Zezenketak kenduko nituzke.

    Ainhoa Egizabal, Zurukuain1. Ostiralean txosnetako bazkaria.2. Biak, egunean zehar giro polita dago ta gauean kontzertuak eta pote batzuk lagunekin hartzea gustuko dut.3. Ez.4. Amonaren salda bero batekin.5. Bai.6. Eguraldi ona, bazkariak eta lagunak.7. Dantza askea asko gustatzen zait, baina batzuetan barran egoten naiz.8. Goizeko 9etako pintxoa.9. Lizarrako alkatea izango banintz, jaietan barrakak eta zezenketak kenduko nituzke.

    Ander Mazkiaran, Lizarra1. Jai herrikoien hasiera ekitaldia.2. Gorputzak ahalbidetzen duena, bietan ibiltzen naiz gustura. Beti izan naiz gautxoria, baina azkenaldian egunez antolatutako gauzetan oso gustura ibiltzen naiz, bazkariak, kalejirak...3. Piropoa? Zer da hori? Kar, kar. Egia esan, errespetu eta zintzotasunez egiten den edozein komentario atsegin dut, izan piropo, izan kritika. Gauak, bereziki, ez du errespeturako eta zintzotasunerako testuinguru egokirik sortzen, eta ez zaizkit batere gustatzen bertan egiten diren hainbat komentario, piropotik gutxi dutenak. Baina, bestela, nork ez ditu, ba, piropoak gustuko?4. Ba truko oso oso ona daukat horretarako...

    aurreko egunean gehiegi ez edatea da. Ez dago besterik. 5. Errazagoa izango litzateke kontatzea zenbatetan oheratu naizen zuriz jantzita egon gabe.6. Gehiegi ez desfasatzea; txosnetan herriko jendearekin batera lan egitea... Eta ezer gutxiago, ez dakit egungo gizartean dauden arazo guztiekin, ospatzeko askorik daukagun.7. Edan dudanaren araberakoa. Lehenengo, barran, eta nahikoa edanda nagoenean animatzen naiz pixkat mugitzera... Hala ere, kasu horietan, edanda egonda, nire mugimendu pelbikoekin lotuta dantza egiteko laguna aurkitzea zaila izaten da.8. Ez da propaganda egitearren baina... ostiralean txosnetako paella inoiz jan dudan hoberena da, itzela, mundiala. Baina ez da propaganda egitearren, eh!9. Herri mugimenduak dituen beharren zerbitzura egongo nintzateke, bai jaietan txosnekin, bai gainontzeko egun guztietan ere.

    Amaia Larrinaga, Lizarra1. Santiago enparantzako bermutak edo

    afariak.2. Egunez! Haurrekin... urteak daramatzat

    gauez lo egin nahirik!3. Zer da hori?

    4. Konpainia onean mesedez!5. Ez ba!

    6. Askatasuna, alaitasuna eta anaitasuna. 7. Dantza lotua eta askea... Baina beti libre!8. Tomate entsalada, meloia desorduetan...9. Jaietan eraso sexistarik ez egotea nahiko

    nuke.

  • Festa onak pasa!

    Lizarrako festakEzker eskuin:2- Gareanek jaietan antolatzen duena, Jai-....5- Zezenak korrika.6- Gauero, …-dantza.7- Ohikoena, zutik.8- Oihuka, …-txapelketa.

    Goitik behera:1- Goitik behera.3- Ohikoena, eserita.4- Goizean Santiago enparantzako ikastolaren barrakan.

    Jaietako egoitza ofiziala

    Euskalglifoa

    denborapasak

    Gurutzegramak

    Musu-truk

    Javilo Arizaleta Mugerza dugu 2019ko Musu-truk irabazlea. Abaigarrera joan da aurtengo festetako saririk preziatuena, zorionak Javilo!

  • Argitaratzen du:Lizarrako GAREAN Euskaldunon Elkarteak

    Diseinua eta maketazioa:Chapitel Komunikazioa

    Lege gordailua: NA. 1986-2007Ale kopurua: 700

    47. zenbakia

    Zapateria, 4 - 4.31200 Lizarra - Nafarroa

    Tel. 615 752 842

    OSTIRALA, ABUZTUAK 2Irteera 16:30Udaletxea, Gaiteroen karrika, Nagusia, Puy, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, Santiago plaza, Nagusia, Zapateria, Ruiz de Alda, Espoz y Mina, Ruiz de Alda, Zapateria, Antso Ramirez, Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Nabarreria, La Imprenta, Chapitel, Zapateria, Nagusia, Carpintería, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

    LARUNBATA, ABUZTUAK 3Irteera, 10:30Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, Santiago plaza, Nagusia, Puy, Izarra, Car-pinteria, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

    Irteera, 17:15Udalbatza lagunduko da Udaletxetik San Pedro Ruakoa elizara, ondoko kaleetan zehar: Gaiteroen karrika, Nagu-sia, Antso Ramirez, Azucarero zubia eta San Martin plaza. Elizkizunak bukatutakoan kale berberetan zehar itzuliko da Udaletxera.

    IGANDEA, ABUZTUAK 4Irteera, 10:30Udaletxetik, Gaiteroen karrika, Nagusia, Antso Ramirez, Azucarero zubia eta San Martin plaza. Hemendik proze-sioaren ibilbidea eginen da, gero aipatutako kale berbere-tan zehar itzultzeko.

    ASTELEHENA, ABUZTUAK 5Irteera, 11:00Udaletxea, Sortzez Garbia, Uharte Donibanekoa Dok-torea, Trenbideko zubia, Arieta, San Jeronimo Egoitza, Arieta, Andia, Donibane Zubia, Deierri etorbidea, Zezen plazako zeharbidea, Arroitz, Bakearen plaza, Zezen pla-

    zako zeharbidea, Deierri Etorbidea, “Entrañas” aldapa, Santiago, Nagusia, Zapateria, Ruiz de Alda, Zapateria, Antso Ramirez, Sortzez Garbia eta Udaletxea.

    ASTEARTEA, ABUZTUAK 6Irteera, 11:00Udaletxea, Antso Ramirez, Nabarreria, Izarra, Foruen plaza, Nafarroa Beherea, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea. Jarraian Haur-Udalbatza lagunduko da San Pedro Ruakoa elizaraino, eta kale berdinetan zehar itzuliko da Udaletxeraino. Ondoren, Sortzez Garbia, San Andres, San Veremundo, Vianako Printzea, Koroatze Plaza, San Andres, Sortzez Garbia eta Udaletxea.

    ASTEAZKENA, ABUZTUAK 7Irteera, 11:00Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Nabarre-ria, Erraldoiak eta Buru Handiak, Puy, Nagusia, Zapateria, Antso Ramirez, Azucarero zubia, San Martin plaza, La Rua, Hilobi Santua, La Rua, San Martin plaza, San Nikolas, Aben Seraq, Frai Diego, Los Llanos zubia, Antso Azkarra, Antso Berritzailea, Antso Azkarra, Sortzez Garbia, Behe Nafarroa, Foruen plaza, Comercio, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

    OSTEGUNA, ABUZTUAK 8Irteera, 11:00Udaletxea, Antso Ramirez, Nabarrerria, Erraldoiak eta Buru Handiak, Puy, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, San-tiago plaza, Nagusia, Behe Nafarroa, San Andres, Sor-kunde Garbiaren Pasealekua, Gaiteroen karrika, Nagusia, Behe Nafarroa, Foruen plaza, Behe Nafarroa, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

    Erraldoi eta buruhandien ibilbideak

    Kotarro aldizkarian agertzen direnartikuluen edukinaren ardurarik

    Garean Euskaldunon Elkarteak ez du hartzen,edukiaren erantzukizuna, bere osotasunean,

    autoreena baita.