07 Bilera Akta

11
Akta 2008-2009 ikasturtea Testuak irakaskuntzan: sorkuntza eta zuzenketa

Transcript of 07 Bilera Akta

Page 1: 07 Bilera Akta

Akta

2008-2009 ikasturtea

Testuak irakaskuntzan: sorkuntza eta zuzenketa

Page 2: 07 Bilera Akta

Akta Zer da?

Bileretan gertatutakoa eta hartutako erabakiak jasotzen dituen idazkia.

Akta hurrengo bilerarako deiarekin batera ematen ahal da; ez da ezinbestekoa.

Page 3: 07 Bilera Akta

Akta Nolako aktak? Ahalik eta laburren, zahatzen eta

argienak. Lastorik ez: esanguratsuena bakarrik. Hurrenkera egokian antolatua. Objektiboa.

Page 4: 07 Bilera Akta

Akta Osagaiak: Izenburua: ahalik eta laburrena Bilerari buruzko datuak:

Batzordea Bilera zenbakia Eguna Ordua Tokia

Page 5: 07 Bilera Akta

Akta Osagaiak: Bertaratuak- Lehena, presidentea; azkena, idazkaria.- Izena eta bi abizenen ondoren, koma

jarri eta kargua edo zein erakundetako ordezkari den zehazten da.

- Bertaratu direnen zerrenda.- Batzordekide izan gabe etorriak.

Page 6: 07 Bilera Akta

Akta Osagaiak:Osagaiak:

- AztergaiakAztergaiak. .

- Zenbatuta.Zenbatuta.

- Bilera-deiko ordena bera.- Bilera-deiko ordena bera.

Page 7: 07 Bilera Akta

Akta Osagaiak:Osagaiak: Esan-eginak eta erabakiak- Aztergai bakoitza zenbakiz eta

laburpenaz aurkeztu.- Bi aukera: zuzeneko estiloa eta zehar

estiloa.- Orainaldi burutua.- Garbi bereizi esan-eginak eta

erabakiak.- Hirugarren pertsona beti.

Page 8: 07 Bilera Akta

Akta Osagaiak:Osagaiak:

Amaiera:- Lehen pertsona (singularrekoa zein

pluralekoa) erabiltzen da.- Inpertsonala ere erabil daiteke.- Hurrengo bilera non eta noiz aipa daiteke.

Page 9: 07 Bilera Akta

Akta Osagaiak:Osagaiak: Toki-egunak

Bilera egin zen eguneko data. Izenpea.

Idazkariak izenpetzen du. Arduradunaren oniritzia behar izanez gero, O.e. (Ontzat emana) jartzen da parean.

Page 10: 07 Bilera Akta

KOORDINAZIO PEDAGOGIKORAKO BATZORDEAREN BILERA-AKTA

Batzordea: Koordinazio pedagogikorako batzordea Bilera-zenbakia: 20.a Eguna: 2005-02-2 (ostirala) Ordua: 09:00 Tokia: Bilera-gela nagusia

Bertaratuak: Idoia Elola Uribe, zuzendaria Mirari Garai Isasi, orientatzailea Markel Zubiaurre Altzola, Filosofia departamentuburua Josu Alberdi Goñi, Matematika departamentuburua Karmele Artola Jimenez, Gaztelania departamentubura Edorta Sagasti Etxabe, Musika departamentuburua Ane Altuna Igoa, Euskara departamentuburua Xabier Huarte Satrustegi, Gorputz Heziketa departamentuburua Iñaki Erdozain Eguren, idazkaria

Bertaratu ez direnak: Patxi Etxeberria Iturbe, Marrazketa eta Plastika departamentuburua Arantzazu Dorronsoro Benitez, Ingeles departamentuburua

Ezin-etorria adierazitakoak: Patxi Elorz Goñi, Fisika eta Kimika mintegiburua Aztergaiak

1. Aurreko bilerako akta irakurri eta, hala badagokio, onartzea. 2. Datorren ikasturtean erabiliko diren testu-liburuak zehaztea. 3. Memoria-txostenak aurkezteko argibideak ematea. 4. Eskariak eta galderak.

Esan-eginak eta erabakiak: 1. Aurreko akta onartzea. Idazkariari aurreko akta irakurtzeko eskatzearekin batera, zuzendariak hasiera eman dio bilerari. Erabakia: Batzordekideek aho batez onartu dute aurreko akta. 2. Testu-liburuak. Departamentuburu guztiek, filosofiakoak izan ezik, idatziz eta ongi zehaztuta ekarri dute 2005/2006 ikasturtean erabiliko dituzten testu-liburuen zerrenda. Markel Zubiaurre Filosofia departamentuburuak adierazi du datorren ostiralean, hilak 17, zerrenda prest izango duela eta idazkariari emango diola.

Akta eredua

Page 11: 07 Bilera Akta

Akta eredua

. Zerrenda hauek ahalik eta azkarren ezagutarazteko eskatu dute hainbat batzordekidek.

Erabakia: Zuzendaritzak zerrenda guztiak batu eta datorren hilabetearen hasieran, ikusgai jarriko ditu ikastetxeko sarrera-atean eta 3 iragarki-oholetan. Horretaz gain, atezaintzan 100 fotokopia utziko ditu, nahi duenak har ditzan. Eta azkenik, guraso-elkarteei ere kopia bana igorriko die.

3. Memoria-txostenak aurkezteko argibideak.

Zuzendariak bi arau nagusi eman ditu txosten hauen gainean: - Ikuskaritzara bidali beharreko kopiak idatzia izan behar du. - Zuzendaritzan utzi beharrekoa, berriz, disketea da.

Disketea dela eta, Ane Altunak, Euskara departamentuburuak, galdetu du ea nola aurkeztu behar den dokumentua: dena fitxategi bakarrean egituratua, ala hainbat fitxategiz osaturiko karpeta batean. Idazkariaren iritziz, horrek ez du aparteko garrantzirik. Erabakia: Bi aukerak ematen dira ontzat: dena fitxategi bakarrean edo bestela, fitxategi ugariz osaturiko karpeta batean.

4. Eskariak eta galderak.

Eskari eta galderetara etorri garenean, Xabier Huartek, Gorputz Heziketa departamentuburuak, 2006/2007 ikasturterako agindu zuten frontoi berriari buruzko informazioa eskatu du. Amaitzeko garaia dela aipatu dute batzordekide zenbaitek.

Erabakia: Horretaz mintzatzeko bilera berezia laster egiteko asmoa dagoenez, zuzendaritzak txosten txiki bat prestatuko du eta irakasle guztioi ale bana emango zaigu bilera baino lehen. Hori horrela izanik, gaurko bileran ez da gai honen inguruko informaziorik eman.

Besterik gabe, bilera amaitutzat eman dugu eta, eztabaidatutakoa nahiz erabakitakoa jasota gera dadin, agiri hau egiten dut zuzendariaren oniritziarekin.

Aitzinaga, 2005eko otsailaren 2a

O.e. Iñaki Erdozain Idoia Elola Idazkaria Zuzendaria