2012 13 urteko memoria

38
2012-2013 IKASTURTEKO MEMORIA

description

 

Transcript of 2012 13 urteko memoria

Page 1: 2012 13 urteko memoria

2012-2013 IKASTURTEKO MEMORIA

Page 2: 2012 13 urteko memoria

joango direnei agurra,

Ikasturte berri honek

zer ekarriko ote du?

Elkarlana har dezagun

beste behin ere eredu

Aro baten amaiera

ere hurbil samarra degu

joango direnei agurra,

datozenekin sosegu

Garai zailak datozkigu

baina seguru gaude gu

Animo eta indarrak

mantendu baditzakegu

gaitasuna badugu ta

aurre egingo diegu

Page 3: 2012 13 urteko memoria

LEHENDAKARIAREN AGURRA

Guztiok jakingo duzuen bezala aurtengo ikasturtearen leloa "Aurrera begira" da, eta hori izan da hain zuzen ere, azken hilabete hauetan Ikastolan eta Ikastolaren alde lanean jardun dugun guztion helburua eta nahia. Atal ekonomikoari dagokionean behintzat atzean utzi nahi izan ditugu azken urte hauetan bizitako garai gogorrak. Iaz erakunde finantzieroekin burututako negoziaketaren ondorioz eta ikastolako langile eta gurasoak egiten ari garen ahaleginari esker, egoerak hobera egin du. Halere, oraindik egoera ekonomikoa hobetzeko beharra ikusten dugunez, aurrerantzean diru iturri berriak lortzeko lanean jarraitzeko asmoa dugu. Horretaz gain, datozen lau urtetarako Plan Estrategikoa garatzen ari gara ikasle, irakasle eta gurasoak osatutako lan talde ezberdinetan. Prozesu honetan, Ikastola gaur egun zer den eta non dagoen aztertu ondoren, lau urte barru non kokatu nahiko genukeen eta horra iristeko eman behar ditugun pausoak jorratuko ditugu. Etorkizunari begira gauden honetan, ezin dugu ahaztu Wert ministroak indarrean jarri nahi duen LOMCE Hezkuntza erreformaren mehatxua. Lege honen inguruko azalpenak emateko hainbat bilera antolatuko dira eta baita ere kontrako iritzia adierazteko hainbat ekintza. Guztietan ikastolako gurasoon erantzuna oso ahula izan da, seguruenik gutariko askok, indarrean sartuko ez denaren itxaropena dugulako. Gaurkoan lege honek duen garrantzia azpimarratu nahi dut gure seme-alaben hezkuntzan izango duen eraginagatik eta aurrerantzean antolatuko diren ekintzetan parte hartzea eskatu nahiko nizueke, guztion indarra batuz lortu baitezakegu Legea alde batera uztea. Amaitzeko, mezu positibo bat bidali nahi dizuet. Azken urte honetan ikusi dudanagatik ez dut Ikastolaren etorkizunarekiko beldur handirik. Bertan lan egiten duten pertsonek, orain arte bezala lanean jarraituz gero, inplikazioz eta profesionaltasunaz, Ikastolak urte askotan aurrera begira jarraituko du.

Nerea Alberdi Urretxu-Zumarraga Ikastolako Lehendakaria

“Mirando al futuro” es el lema que guía nuestro trabajo y que debe ser el referente a seguir. Hemos superado la difícil situación financiera que soportaba la Ikastola, gracias a las negociaciones con las entidades financieras y al esfuerzo de los trabajadores y las familias. Sin embargo, debemos intentar buscar nuevas fuentes de ingresos. Estamos trabajando en el Plan Estratégico de la Ikastola en el cual se marcarán los objetivos y los retos estratégicos para los próximos cuatro años. No podemos olvidar la nueva Ley de Educación, LOMCE, y la amenaza que supone para el futuro de nuestros hijos-as. Para conocer más a fondo lo que va a suponer la implantación de la Ley se han organizado diferentes actividades a nivel municipal y desde la Ikastola se organizarán reuniones informativas. La participación de las familias de la Ikastola en estos actos ha sido escasa, quizá porque tenemos la esperanza de que no se aplique. Quiero pedir vuestra participación en futuras actividades que se organicen en torno a este tema. Me gustaría acabar enviándoos un mensaje positivo. Por lo que he podido comprobar en los años que llevo en la Ikastola, nuestro futuro está asegurado. Contamos con un proyecto consolidado y un equipo humano que lo hace posible.

Nerea Alberdi, Presidenta de Urretxu-Zumarraga Ikastola

Page 4: 2012 13 urteko memoria

ZUZENDARITZA TALDEAREN AGURRA

2012-2013 ikasturtean amaitzen zen Zuzendaritza Taldeko epealdia eta apirila maiatza bitartean hausnarketan murgildurik egon ginen datozen lau urtetan Ikastolako Proiektua bideratuko zuen taldearen zereginak aztertuz alde batetik, eta bestetik zeintzuk izango ziren taldekideak erabakitzen. Kide berri bat izango dugu hurrengo lau urtetan gure artean. Erronka handiak ditugu esku artean, eta ez edonolakoak, baina guztietan garrantzitsuena kalitatezko hezkuntza eskaintzeko eta ikasle zein familien premiei erantzuteko Hezkuntza Proiektua gaurkotzea izango da. Horretarako 2013-2014 ikasturteko lehen hiruhilekoan Hausnarketa Estrategikoa burutzeko erabili dugu, hausnarketa partekatua non langile, familia eta ikasleen iritziak jaso diren eta datozen lau urtetan estrategikoak izango diren helburuak definituko ditugun. Lelo desberdinak erabili ditugu urtez urte, ikasturte bakoitzean gure nondik norakoa definitu duena. Aurten “Aurrera begira” izan da aukeratu dugun leloa. Iraganetik ikasiz etorkizunerako nahi dugun Ikastolan jarri beharra daukagu arreta. Bikaintasunerantz eraman nahi dugu Ikastola eta horretarako hainbeste aldiz errepikatu dugun arren, berriro ere azpimarratzera goaz, elkarlanean arituz lortuko dugu. Amaitzeko, eskertu nahi dugu gugan konfiantza jarri duzuen langile eta familiei, ilusioz eta gogoz ekingo diogu, ziur egon.

Zuzendaritza Taldea

El curso 2012-2013 finalizaba la labor del Equipo Directivo. Durante los meses de abril y mayo se realizó una reflexión en torno a las funciones del Equipo Directivo de la Ikastola, y si la estructura existente respondía a las necesidades de la misma. Así mismo, se procedió a la elección de sus miembros. A lo largo de los próximos cuatro años, las personas responsables de liderar el proyecto de Urretxu-Zumarraga Ikastola, a excepción de uno de los miembros, será el mismo. Tenemos grandes retos que afrontar, pero sin duda el más importante es conseguir ofertar un Proyecto Educativo de calidad que responda a las demandas tanto de las familias, como de los alumnos y de la sociedad en general. Queremos ser una Ikastola que busca la excelencia y que utiliza sus recursos para conseguirlo. A lo largo de los últimos cuatro años hemos utilizado diferentes esloganes que han querido definir el objetivo principal que nos marcamos cada curso. Este año, nuestro slogan es, “Mirando al futuro”, aprendiendo del pasado pero teniendo como referentes los retos educativos que se nos plantean. Para finalizar queremos agradecer la confianza depositada en nosotras y estad seguros de que con el esfuerzo de toda la comunidad educativa que conformamos la Ikastola lo conseguiremos.

El Equipo Directivo

Page 5: 2012 13 urteko memoria

1.- IKASTOLA ZENBAKIETAN

IKASLEAK 1109 HAUR HEZKUNTZA 289 LEHEN HEZKUNTZA 434

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA 286 BATXILERGOA 100

LANGILEAK 94

FAMILIAK 693

Page 6: 2012 13 urteko memoria

2.- HEZKUNTZA

Page 7: 2012 13 urteko memoria

2.1.-HEZKUNTZA/IRAKASKUNTZA

Dudarik ez dugu berau dela gure egiteko nagusia, hezkuntza profesionalon ardura. Bertan Ikastolako Hezkuntza Proiektuan definitutako helburuak erreferente izanik, lan ildoak markatzen ditugu ikasturtez ikasturte. Alde batetik curriculuma dugu, non alderdi metodologikoak pisu handia hartzen duten gure zereginean. Eta bestetik, Hezkuntza Proiektua osatzen duten egitasmoak. Ondoren modu laburrean adierazi nahi dizkizuegu nondik norakoak izan diren eremu honetan egindakoak. METODOLOGIA Aurreko ikasturtean hasitako ildo beretik jardun dugu 2012-2013 ikasturtean. Erabakitako metodologi berrien hausnarketa teorikoa egin eta gero, praktikara eramatea izan da ikasturte honetako zeregin nagusia. HAUR HEZKUNTZA. Etapa garrantzitsu honen helburuetako bat haurra ondo sentitzea da eta bi zikloetan aurrera daramagun metodologiak hori ahalbidetzen du. Ziklo bakoitzak bere ezaugarri propioak dituen arren, ildo metodologikoaren oinarria berbera da. Lehen zikloan esperimentaziotik abiatuta haurraren sormena bultzatzea dugu helburu. Irakaslea gidari izan ordez, bitartekaria bilakatzen da. Umeari protagonismoa bueltatu behar zaio eta horregatik sormenerako bideak eskaintzen dizkiogu, espazioak horretara egokituz.

2 urteko haurrak tindatze lanetan 1 urteko haurrak ukitzen eta dastatzen

Page 8: 2012 13 urteko memoria

Bigarren zikloan, Txokoen bidezko metodologiaren alderdi teorikoak aztertu eta gero, praktikara eramateko garaia izan zen aurreko ikasturtea. Argi ikusi genuen Haur Hezkuntzako bigarren ziklo osoan martxan jartzearen garrantzia eta horrela egin genuen. Emaitzak onak dira eta haurraren autonomia, elkarlana eta erabakitze ahalmena garatzen ditu metodologia honek. Era berean haurraren protagonismoa nabarmentzen da. Edozein proiektuak eskatzen duen moduan irakasleek etengabeko formazioan dihardute.

Eraikuntza Txokoa

Hizkuntza Txokoa

Plastika Txokoa

Txoko sinbolikoa

Page 9: 2012 13 urteko memoria

LEHEN HEZKUNTZA ETA BIGARREN HEZKUNTZA : IKASKETA KOOPERATIBOA Ikasturte emankorra izan da benetan eta horren lekuko gure Ikastolako irakasleek Hezkuntzako kongresuan izandako ekarpena dugu. Horrez gain, eta gelako egunerokotasunari erreparatuz, estrategia kooperatiboak sistematizatu dira ohiko jardunean. Aipatu beharra dago, metodologia hau Ikastola osoan zabaldu dela, baita laguntza geletan ere, inklusioa hobetzen duten aldagaiak lantzeko helburu izanik.

Ikasleak Lan Kooperatiboan

METODOLOGÍA Durante el curso 2012-13 se ha trabajado en la misma línea que el pasado curso afianzando las nuevas metodologías y poniendo en práctica aquellas estrategias definidas y decididas después de una reflexión teórica. La organización de las aulas en rincones en Educación Infantil y el Trabajo Cooperativo en Educación Primaria y Secundaria han sido los ejes sobre los que ha girado nuestro quehacer diario. Ha sido un curso intenso en cuanto al trabajo realizado y las aportaciones que han hecho profesores de la Ikastola en diferentes foros educativos. Además, y con el objetivo de extender el proyecto a toda la Ikastola, se han trabajado estrategias cooperativas en las aulas de refuerzo.

Page 10: 2012 13 urteko memoria

EKI: EUSKAL CURRICULUMA GARATZEKO PROIEKTUA

Ikastolek bere ibilbide luzean etengabeko ekarpenak egin dizkiote pedagogiaren berrikuntzari. Azkena, DBH lehengo mailako ikasle eta irakasleek martxan jarri duten EKI izeneko Proiektu berria, OSTADAR ordezkatu duena. Proiektu integrala da, Euskal Curriculuma ardatz izanik eta bere baitan printzipio teorikoak eta praktikoak biltzen dituena. Derrigorrezko Hezkuntza amaitzean ikasleek bizitzan izango dituzten erronkei erantzuteko prestatzea du helburu nagusia.

EBALUAZIOA

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

Ebaluazio diagnostikoa (ED) hiru ikasturtetan (2008-09tik 2010-11ra) gauzatu zen Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta DBHko 2. mailan. Emaitzak jaso eta aztertu ondoren, Hobekuntzarako esku-hartze plana gauzatu zen. 2011-12 ikasturtean ez zen ebaluaziorik egin, baina 2012-13 ikasturtean berriro ere Proba pasa zitzaien aurretik aipatutako maila horietako ikasleei. Emaitzak oraindik ez ditugu esku artean eta jaso bezain laster, familiei jakinaraziko zaie eta Hobekuntza Plana prestatzeari ekingo diogu.

Las Ikastolas se han caracterizado desde su inicio por un afán innovador en el campo de la didáctica. La última gran aportación es el proyecto EKI, proyecto en el que los alumnos y profesores del primer curso de la ESO han comenzado a trabajar y que sustituye a OSTADAR. Es un proyecto integral que tiene como eje principal el currículo vasco y que integra principios teóricos, prácticos y pedagógicos innovadores. Su objetivo principal es el de dotar a los alumnos-as de las competencias básicas para que al finalizar la Educación Obligatoria sean capaces de responder con eficacia a diferentes situaciones de la vida.

En el curso 2012-2013 se volvió a pasar la Prueba de Evaluación Diagnóstica a los alumnos de 4º de Primaria y 2º de la ESO. Todavía no tenemos los resultados de la Prueba. Una vez recibidos se informará a las familias y elaboraremos el Plan de Mejora.

Page 11: 2012 13 urteko memoria

2.2.- HEZKUNTZA PROIEKTUA OSATZEN DUTEN BESTE EGITASMOAK Curriculumaren garapena da Hezkuntzaren muina. Alabaina, arlo akademikoaz gain baditugu hainbat egitasmo Hezkuntza Proiektuan berebiziko garrantzia dutenak. Horien bidez ikasleen konpetentzia desberdinak garatzen ditugu, norbera izaten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi. ELKARBIZITZA Aurtengo ikasturtean Genero indarkeriaren prebentzioaren gaia landuko dugu ikasleekin. Horretarako Ikastolako langile guztiok formazio saio bat burutu dugu. Saio hau Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun Sailetik bideratuta egon da, irakasleria gaiarekiko sentsibilizatzeko helburuarekin. Ikasleekin genero indarkeriaren prebentziorako egiten ditugun jarduerak honako helburuak garatzeko dira:

• Sexuaren araberako rol ezberdintasunak aztertu, sexu batetik beste sexuarekiko errespetua bultzatuz.

• Nork bere burua errespetatzen eta maitatzen ikastea. • Besteekiko errespetua eta tratu onak sustatzea eta harreman txarrak ekiditea. • Genero arrazoiengatik nerabeen artean ematen den indarkeria identifikatzea eta

aztertzea. • Bi sexuetan ematen diren indarkeria sexistaren ondorio negatiboak aztertzea.

Honekin batera, gatazkak eta ikasleen arteko jazarpen egoera baten azterketatik abiatuz ikasleen arteko elkarbizitza hobetze aldera Baketik-eko Forum antzerkia egin dugu. Etapa guztietan landuko ditugun jarduerak planifikatu eta martxan jarri ditugu, Rainbow eta Nahiko programako hainbat jarduera oinarrian hartuta. Hezkuntzatik eskatutako Hezkidetzaren bi arduradunak izendatu dira.

Tan importante como la formación académica de nuestros alumnos-as es el trabajo de otras competencias que les ayuden en su desarrollo humano. Se trabajan a través de diferentes proyectos y pretenden desarrollar competencias como aprender a ser uno mismo y aprender a convivir.

Trabajaremos la Prevención de la violencia de Género. Para ello, el profesorado ha recibido formación dirigida por el Área de Igualdad de la Mancomunidad de Urola Garaia con el objetivo de sensibilizar al profesorado. Las actividades realizadas con los alumnos-as tienen como objetivo fomentar el respeto hacia los demás sin hacer distinciones de género. Asimismo y para mejorar la convivencia entre los alumnos-as han realizado un teatro-forum organizado por Baketik. Están planificadas las actividades a desarrollar en todas las etapas dentro de los programas Nahiko y Rainbow. Hemos nombrado a dos representantes de Igualdad en la Ikastola.

Page 12: 2012 13 urteko memoria

HIZPRO/ EUSKARAZ BIZI Euskararen normalizazioa lortze bidean jarraitzen dugu eta horretarako zenbait ekintza sistematizatuta dauzkagu. Hala nola, Euskararen Eguna, Euskaraz jolasean, Euskaraz Bizi jaialdiak… eta egunerokotasunean erabilera sustatzeko programatuta ditugu baita ere beste zenbait jarduera. Besteak beste, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan jolasaldi antolatuak, non euskal joko eta jolasak erakusten zaizkien ikasleei. Bigarren Hezkuntzan, berriz, atsedenetan antolatzen diren futbito txapelketak. Normalizazioa lortzeko ahalegin horretan familien inplikazioa ezinbestekoa da. Hori horrela, Euskara Batzordea sortu genuen eta bertan gurasoen sentsibilizazioa pizteko estrategiak landu ziren. Lehen pausoa familien hizkuntza ohiturak ezagutzea izen zen eta horretarako galdetegia pasa zitzaien. Emaitzak esku artean izanik, hurrengo pausoa gurasoen artean euskaren erabilera areagotzeko estrategiak finkatzea da.

ESKOLA AGENDA 21

Iaz jorratu zen Bioaniztasunaren gaia. Oso gai zabala da eta ikasturte bakar batean sakontzeko denborarik egon ez zenez, gai berberarekin jarraituko dugu aurten ere. Gai honekin batera berziklapen gaiari berriro ere helduz, hondakinen bilketa berezitua egitea erabaki genuen. Honekin batera, Zero Zabor taldetik konpostadora jartzeko proposamena jaso genuen. Hondakin organikoak jasotzearen garrantziaz jabetuta eta Ikastolako Eskola Baratzean konposta erabiltzeko aukera ikusita, uztailean Sasieta Mankomunitatearekin elkarlanean konpostadora jarri genuen jangela ondoan.

La normalización del uso del euskara es objetivo fundamental en la Ikastola. Para ello, organizamos múltiples actividades. Algunas de ellas están sistematizadas y se repIten todos los años. Sin embargo, somos conscientes de que si queremos lograr que nuestros alumnos vivan en euskara la implicación de las familias es imprescindible. Para ello, desde la Comisión de Euskara se están diseñando estrategias para conseguir la sensibilización de las familias. El primer paso ha sido conocer los hábitos lingüísticos de las familias mediante una encuesta que se realizó el curso pasado.

Page 13: 2012 13 urteko memoria

ESKOLA BARATZEA Familien lanari esker jarri genuen martxan Eskola Baratzea. Hala eta guztiz ere, garbi genuen beste urrats bat eman behar genuela eta ikasleak inplikatu behar genituela. Horretan hasi gara eta jangelako ikasle talde bat irakasle baten gidaritzapean hasi da baratzean lanean.

Llevamos dos cursos trabajando el tema de la Biodiversidad. Junto a ello, y en colaboración con la Mancomunidad Sasieta y el colectivo ”Zero Zabor”, nos hemos planteado la necesidad de concienciar a toda la Comunidad Educativa de la importancia de reducir los residuos, así como de la recogida selectiva. Hemos comenzado a reciclar la materia orgánica que generamos en la Ikastola. Uno de los puntos más importantes es el comedor y para ello se colocó una compostadora al lado del comedor. Dicho compost se utilizará como abono en el Huerto Escolar. En referencia a este último, subrayar que se puso en marcha gracias a la iniciativa de las familias. Este año hemos dado otro paso y ha sido el de implicar a un grupo de alumnos del comedor que se está encargando del mantenimiento del mismo.

Page 14: 2012 13 urteko memoria

OSASUN HEZIKETA : NERABEEKIKO KOMUNITATE ESPARRUKO ESKU-HARTZE PROGRAMA Urretxu-Zumarraga Ikastola Nerabeekiko Esku-hartze programaren partaidea da, Urretxun eta Zumarragan nerabeekin lana egiten duten beste erakundeetako eta Osakidetzako ordezkariekin batera. Taldean nerabeen osasunean modu positiboan eragin dezakegun alderdiak aztertzen ditugu eta indartu beharrekoak bideratu, hauen artean: gosari osasuntsua, Kerik gabeko ikasgela, Alkohol eta droga-mendekotasun prebentzioa, lehen sorospeneko ikastaroa, osasun ohituren aztertzea (elikadura, kirola, atsedena...), fruta eguna…

La Ikastola Urretxu-Zumarraga toma parte en El Programa de Intervención Comunitaria para adolescentes junto con otras asociaciones de Urretxu y Zumarraga, Osakidetza y el Centro de Salud de Zumarraga. Analizamos y trabajamos desayuno saludable, aulas sin humo, prevención de alcohol y drogas, primeros auxilios, hábitos saludables, consumo de fruta…

Page 15: 2012 13 urteko memoria

3.- ETENGABEKO FORMAZIOA

Page 16: 2012 13 urteko memoria

Lanbide gehienetan beharrezkoa da formazioa, baina gure eginkizun profesionalean ezinbestekoa bilakatzen da. Hezkuntza erreferenteak zeintzuk diren ezagutu, ikasleen eta familien beharretara egokitu, Hezkuntza Sailak markatzen dituen xedeak aplikatu, metodologi berriak ezagutu eta gure errealitatera ongien egokitzen direnak martxan jarri, finean aitzindariak izan eta gaurkotua egotea dira gure xedeak. Ordu asko ematen ditugu formazioa jasotzen eta oso luze joko luke hemen aipatzea Ikastolako hezkuntza profesionalek parte hartzen dituzten bilera, mintegi, jardunaldi eta abarrak izendatzea. Guretzako esanguratsuak izan direnak edo zuzeneko eragina izan dituztenak aipatuko ditugu ondorengo lerroetan.

IRAKURKETA – IDAZKETA

Irakurketa, abilezia konplexua da eta horretan hainbat prozesu kognitibok hartzen dute parte. Gure buruak irakurketaren ikas prozesuan nola jokatzen duen ulertzeko, beharrezkoa da aurretik lengoaiaren elementu desberdinak nola prozesatzen ditugun ulertzea. Irakurketa-idazketa prozesua 3-6 urte zikloan hasten da eta zenbait trebetasun eskuratzea ziklo honen helburua da, horien artean, ahozko hitzen fonemak identifikatzeko eta erabiltzeko abilezia alde batetik, eta bestetik, izendatze abiaduraren lanketa. Lehen Hezkuntzako lehen zikloan, berriz, idatzizko kodeaz jabetzea da funtsezkoena. Askotan, prozesu honetan, hainbat ikaslek zailtasunak izaten dituzte eta horiek antzeman eta saiheste aldera Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleek eta Lehen Hezkuntzako lehenengo maila eta laugarren maila bitarteko irakasleek formazioa jaso zuten; gure helburua ikasleei irakurketa prozesuan laguntzea da berau arrakastatsua suerta dadin. Halere, beti izaten dira irakurketaren ikaskuntzan eragiten duten beste faktore batzuk. Horietako bat ikusmen arazoak izaten dira. Horregatik aurten 5 urteko haurrei ikusmen proba bat pasatzea erabaki dugu. Proba, optometrista batek egingo die eta emaitzak familiei ezagutzera emango zaizkie.

La formación es fundamental en nuestra labor educativa. Debemos conocer cuáles son los referentes educativos, adecuar nuestra labor a las necesidades del alumnado y de las familias, conocer las nuevas metodologías y los ámbitos que marcan desde el Departamento de Educación, en definitiva ser pioneros en la implantación de nuevas metodologías. Invertimos muchas horas en formación y sería muy largo detallar aquí todos los seminarios, cursos, congresos… en los que participamos. Haremos referencia solamente a aquellos cursos y programas de formación que han tenido mayor

influencia en nuestra labor diaria.

El proceso lector es una habilidad compleja en el que toman parte diversos procesos cognitivos. Es necesario entender cómo nuestra mente procesa los distintos elementos que conforman el lenguaje. El proceso lecto-escritor comienza en el segundo ciclo de Educación Infantil (3-6 años) y pretende dotar a los alumnos-as de las estrategias necesarias para aprender a leer. Es durante el primer ciclo de Educación Primaria cuando adquirirán conciencia del código escrito. Puede suceder que algunos alumnos-as muestren dificultades en este proceso de aprendizaje. Con el objetivo de detectar las mismas, los profesores de Educación Infantil y los de 1º, 2º, 3º y 4º de Educación Primaria han realizado un curso de formación donde se han trabajado estrategias para ayudar al alumnado a que el proceso de lecto-escritura se desarrolle con éxito. A veces las dificultades se deben a factores físicos, como puede ser la vista. Es por ello que este año un optometrista pasará pruebas de visión a los niños-as de 5 años.

Page 17: 2012 13 urteko memoria

ARRETA ESKASIA DUTEN IKASLEAK Ikastolan aniztasunari aurre egitea da gure zeregin nagusietako bat. Ikasketa prozesuan era guztietako beharrak dituzten ikasleak ditugu eta behar horiek ulertzea eta erantzun egokia ematea gure erantzukizuna da. Arreta falta, hiperaktibitatea eta inpulsibidadea duten ikasleak antzeman, zer egin gela barruan ikasle horiek laguntze aldera eta nola jokatu behar dugun kontuan hartzeko formazioa jaso genuen irakasle klaustro osoak. ADAHAGI Elkartea izan zen formazioa eskaini ziguna eta horren ondoren hainbat jokabide adostu eta Barne Funtzionamendurako protokoloa adostu dugu. ADIMEN GAITASUN HANDIKO IKASLEAK Lehen aipatu dugun moduan Ikastolan ikasle anitzak ditugu, ikas erritmo eta behar desberdinak dituztenak. Horien artean, Adimen Gaitasun Handiko ikasleak daude eta dudarik ez daukagu horien beharrei erantzuna eman behar diegula. Urte dezente dira gai honen inguruan egIten diren kongresu, mintegi eta forotan parte hartzen dugula. Urte dezente badira baita ere, behar horiek dituzten ikasleei erantzun desberdinak ematen joan garela, baina azken urte hauetan Ikastolak ikasle hauekin izan beharreko jarrera adostua izan behar genuela ondorioztatu genuen. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak gai honen inguruan dituen jarraibideei erreparatuz eta Hezkuntza Ordezkaritzarekin elkarlanean, Ikastolak gurea den protokoloa adostu dugu. Barne eta kanpoko diagnosiaren ondoren aipatu ikasle horiei gela barruan curriculuma egokitzen zaiela eta sormena lantzeko baliabideak eskaini. Honela jokatuko da Lehen Hezkuntzako etapa amaitzen duten arte. Orduan aztertuko da mailaz igotzearen egokitasuna eta hartu beharreko erabakia familia eta ikaslearekin adostuko dugu.

GENERO INDARKERIAREN PREBENTZIOA

Aurtengo ikasturtean Ikastolako langile guztiok Genero Indarkeriaren prebentziorako formazio saio bat burutu dugu. Saio hau Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun Sailetik bideratuta egon da, irakasleria gaiarekiko sentsibilizatzeko helburuarekin.

Alumnos-as con Déficit de Atención y alumnos de Altas Capacidades Responder a la diversidad de ritmos de aprendizaje de nuestros-as alumnos es una de nuestras principales prioridades. Entendiendo la escuela desde la inclusión, es responsabilidad de los docentes dar respuesta a las diversas realidades que hay dentro del aula. Llevamos años formándonos tanto en cómo detectar al alumnado de Altas Capacidades, como a aquellos que muestran hiperactividad, impulsividad y falta de atención. Hemos consensuado protocolos de actuación y de ayuda para este tipo de alumnado, teniendo siempre como referencia los ámbitos de actuación marcados por el Departamento de Educación.

Los profesores de la Ikastola hemos realizado una sesión de formación y sensibilización para la prevención de la violencia de género

Page 18: 2012 13 urteko memoria

IKASLEEN ERRENDIMENDUA HOBETZEKO GOLDEN 5 PROGRAMA Ikasleen errendimendua hobetzeko eta gelan lan giro egokia egon dadin, irakasleek izan beharreko estrategiak eta baliabideak lortzeko helburuarekin, GOLDEN5 programa ezagutzeko eta praktikara eramateko formazioa jaso dugu. Programa, Sevillako Unibertsitateko irakaslea den Mari Jose Leraren eskutik ezagutu dugu. Aipatu programa hori Europako hainbat lurraldetan esperimentatzen ari da eta aukera ezin hobea izan dugu zuzenean ezagutzeko, gure klaustroan izan baitugu Mari Jose Lera. Irakaslearen zeregina funtsezkoa da ikasleen errendimendua eta auto-estima hobetzeko. Era berean, zeregin garrantzitsua dute ikaskideek besteaz duten ikuspuntua baikorra izan dadin. Prozesu hori behar bezala burutzeko irakasleek tresna egokiak izan behar dituzte gela era egokian kudeatzeko eta gela barruan ematen diren harremanak egokiak eta osasuntsuak izan daitezen. Horrela, gelan lan giro egokia egonik, ikas prozesua arrakastatsua izango da. 5 lan ildo edo eremu planteatzen ditu GOLDEN5 programak:

• Gelako kudeaketa.

• Harremanak eraikitzen.

• Gelako giroa.

• Ikas prozesuaren auto-erregulazioa.

• Eskola eta familiaren arteko harremana.

GOLDEN5 El rol del profesorado es crucial en la mejora del ajuste y la autoestima de los estudiantes. Para que el profesorado pueda liderar este proceso de manera adecuada, deberá tener un conjunto de herramientas y habilidades para entender el funcionamiento del grupo y poder gestionarlo adecuadamente. El programa GOLDEN5 para mejorar el rendimiento de los alumnos, se viene desarrollando en diferentes países europeos y en la Ikastola hemos podido trabajar con Maria José Lera, profesora de la Universidad de Sevilla y especialista y colaboradora en implementación en el aula del programa GOLDEN 5. Son 5 las áreas que se deben abordar para mejorar el ambiente de trabajo en el aula para que los procesos de aprendizaje se desarrollen con éxito:

• Gestión del aula

• Construyendo relaciones

• Clima social

• Aprendizaje ajustado

• Relación familia-escuela

M. José Lera Urretxu-Zumarraga Ikastolan

Page 19: 2012 13 urteko memoria

KANPO ESPAZIOAREN ERABILERAREN AZTERKETA

2012-2013 ikasturtean Mondragon Unibertsitatetik ikerketa batean parte hartzeko gonbidapena iritsi zitzaigun. Ikastolaren kanpo espazioa nola erabiltzen genuen aztertzea zuen helburu. Honetarako haurrak jolas orduko garaian zeudela grabazioak egin zituzten, irakasleak elkarrizketatu eta kanpo instalazioak ikusi zituzten. Ondoren ikerketaren emaitzak jaso genituen eta espazioari probetxu handiagoa ateratzeko proposamenak jaso genituen.

La Universidad de Mondragón nos propuso participar en un estudio sobre la utilización del espacio exterior. En este momento tenemos entre manos las propuestas de mejora.

Page 20: 2012 13 urteko memoria

4.- IKASLEAK

Page 21: 2012 13 urteko memoria

Ikastolaren ardatza ikaslea da. Hau dela eta, ikasleen parte-hartzea ezinbestekoa da Ikastolako ekintza guztietan, baita erabakitze organoetan ere. Ondoren adibide batzuk:

KIDETZE EKINTZAK Urtean hainbat alditan Ikastola osoko ikasleak elkarreraginean jartzea dute helburu ekintza horiek. Horrez gain, euskararen erabilera sustatzeko ere erabiltzen ditugu. Elkarrekin jolastu, abestu, ikasle zaharrenak txikienei ipuinak kontatu… dira burutzen ditugun ekintzetako batzuk. Gainera, eta eguraldiak ahalbidetzen duen neurrian, herrira ateratzen ditugu ekintzak. Ikasleek oso ondo baloratzen dituzten jarduerak dira eta ondorengo ikasturteetan ere hor izango ditugu.

A lo largo del curso realizamos actividades en las que participan todos los alumnos de la Ikastola. Tienen un doble objetivo. Por una parte reforzar las relaciones entre alumnos de diferentes edades y por otro, utilizar el euskara fuera del ámbito escolar.

Page 22: 2012 13 urteko memoria

IKASLE DELEGATUAK

Ikastolan DBH 1. mailatik aurrera ikasle talde bakoitzak bere gelako ordezkariak aukeratzen ditu ikasturte hasieran. Ordezkari hauek protagonismoa hartzen dute hainbat arlotan: taldeko iritziak eta proposamenak jaso, baita beharrak ere... Hilero elkartzen dira Zuzendaritzarekin eta bildutakoa agertzen dute. Bestalde, Zuzendaritzarengandik aurrera eramango diren ekintzak eta helburuak jasotzen dituzte, egin direnak baloratu eta izan diren gertakariak aztertu ere egiten dira. Ordezkari hauetako bik Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko bileretan ere parte hartzen dute. Honen bidez, ikasleen parte-hartzea sustatu nahi da. Honela, ikasleek “Elkarrekin bizitzen ikasi” konpetentzia gara dezaten. Dinamika horri esker Elkarbizitza hobetu da.

BERDINEN ARTEKO LAGUNTZA: IKASLEAK IRAKASLE

Internetek eta sare sozialek erakusten dituzten baliabideak erabiltzen trebatzeko eta dauden arriskuak ezagutzeko eta saihesteko batxilergoko ikasleak Zibermanager lanetan aritu dira LH 5 eta 6ko ikasleekin berdinen arteko laguntza oinarrian hartuz. Zibermanager hauek IKTen eta Interneten erabilera arduratsua izan dadin bideratzeko, Datu babesa eta pribatutasuna landu dute ere nortasun digitala garatzeko eta Ziberelkarbizitza sustatzeko.

Page 23: 2012 13 urteko memoria

ZIKLOEN ARTEKO ORIENTAZIO SAIOAK

Ziklo aldaketen aurrean ikasleek zenbait zalantza izaten dituzte, horiek argitzera ikasle nagusiak joaten dira gazteagoengana, era honetara zuzeneko esperientzia duten ikasleen informazioa jasotzen dute. Ekintza honek bi helburu ditu: informazioa ematea batetik eta bestetik ikasleen inplikazioa sustatzea. Batxilergo 2ko ikasleen kasuan, ikasle ohiak dira gurera datozenak ikasleek dituzten zalantzak argitzeko eta unibertsitatean izandako esperientziak partekatzeko.

El eje de nuestra actividad es el alumno. Por ello, consideramos que es imprescindible su participación tanto en las actividades realizadas como en los órganos de gestión de la Ikastola. Ejemplos de esta participación son los delegados de aula, toman parte en las sesiones de orientación entre etapas, ciclos y el paso a la Universidad, aprendizaje entre iguales (cibermanager) y actividades de hermanamiento.

Page 24: 2012 13 urteko memoria

LEHEN SOROSPENAK Osasun Zentrotik bideratuta, nerabeekin aritzen garen talde desberdinak elkartzen gara osasunari lotutako alderdiak aztertzeko. Osasun ohitura egokiak garatzeko herri mailan aurrera eramaten diren jarduerak jaso eta baloratu genituen, baita indartu beharrekoak identifikatu ere. Talde lan honi esker DBH 3. mailatik 2. Batxilergoko ikasleekin lehen sorospeneko saioak bideratu ditugu.

Los alumnos-as de bachillerato y segundo ciclo de la ESO han realizado un curso de primeros auxilios dentro del

programa de Intervención comunitaria con adolescentes.

Page 25: 2012 13 urteko memoria

5.- KUDEAKETA EKONOMIKOA

Page 26: 2012 13 urteko memoria

Jarraian 2012-2013 ikasturteko kontuak azalduko ditugu, eta horien inguruko azalpen nagusi batzuk ere bai. Kontu hauek auditoretza LKS enpresak egin du 2013ko azaroan. Galera-Irabazien kontuan ikusten den bezala, Ikastolak 8.539 euroko etekina izan du ikasturte honetan, aurreikusitakoa baina 7.299 euro gutxiago. 2012-2016 epealdirako egindako bideragarritasun planari begira, esan dezakegu bete direla ikasturte honetarako helburuak. Ekitaldiak etekinak izan ditu, aurreko urtetako galerak gaindituz, eta hobetu egin da Ikastolaren egoera finantzieroa. Bestalde, Ikastolak Matxinportan dituen lurren inguruan ikasturte honetan ez da aldaketarik gauzatu. Merkatuko egoera, oraindik ere, ez da ona salmentarik gauzatzeko. Beraz, momentuz, lur horiek egoera berean jarraitzen dute. Jarraian, 2012-2013 ikasturteko Balantzea eta Galera-Irabazien kontua jasotzen dira, horien inguruko azalpen batzuekin. Edozein modutara ere, Ikastolan bazkide guztien eskura daude txosten honetako informazioa osatzen duten beste dokumentu batzuk: Memoria; Ondare Garbian izandako Aldaketak jasotzen dituena; eta azkenik, Eskudiru Mugimenduak jasotzen dituena.

Las Cuentas anuales de la Ikastola han sido auditadas en noviembre de 2013 por la empresa LKS Auditores, S.L.P. El ejercicio se ha cerrado con un saldo positivo de 8.539 €, 7.299 € por debajo de lo presupuestado. En lo referente al plan de viabilidad económica elaborado por la Ikastola para el período 2012-2016 se han cumplido los objetivos establecidos para este curso. El ejercicio se ha cerrado con beneficio, después de los dos últimos años de pérdidas continuadas, y se ha estabilizado la situación financiera. En cuanto a los terrenos que la ikastola posee en Matxinporta, continúa la dificultad de vender los mismos, ante la situación de crisis en el mercado. En este informe se recogen el Balance y la Cuenta de Resultados del ejercicio 2012-2013, así como algunas notas de la memoria de dicho ejercicio. Junto con ello, los socios tienen a su disposición en la Ikastola información complementaria a estas cuentas: Memoria, Cambios en el Patrimonio Neto y el Estado de Flujos de Efectivo.

Page 27: 2012 13 urteko memoria

5.1.- EGOERA BALANTZEA

URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA EGOERA BALANTZEA 2013 eta 2012ko abuztuaren 31an

AKTIBOA/ACTIVO 13-08-31 12-08-31 PASIBOA/PASIVO 13-08-31 12-08-31

Aktibo ez korrontea Activo no corriente

3.354.615 3.438.178 Ondare Garbia Patrimonio neto

1.882.152 1.898.516

Ibilgetu ukiezina Inmovilizado inmaterial

3.579 3.632 Kapitala Capital

1.455.128 1.447.576

Ibilgetu materiala Inmovilizado material

2.217.969 2.318.147 Erreserbak Reservas

56.522 122.962

Inbertsio higiezina: lurrak Inversion Inmobiliaria: terrenos

1.113.935 1.113.935 Aurreko emaitza negatibo. Resultados negativos anteriores

-4.347 -4.347

Epe luze.finantza inberts. Inversiones financieras l/p

19.132 2.464 Ekitaldiko Soberakina Excedente del ejercicio

8.539 -66.440

Dirulaguntzak Subvenciones

366.310 398.765

Pasibo ez korrontea Pasivo no corriente

1.588.570 1.698.468

Hezik. koop. Fondoa Fondo Educa./Promo.Coop

468 462

Epe luzeko hornidurak Provisiones a largo plazo

101.510 105.346

Epe luzeko zorrak Deudas a largo plazo

1.486.592 1.592.660

Aktibo korrontea Activo corriente

619.830 854.421 Pasibo korrontea Pasivo corriente

503.723 695.615

Izakinak Existencias

2.050 1.661 Epe motzeko hornidurak Provisiones a corto plazo

------ ------

Zordunak Deudores

246.497 235.062 Epe motzeko zorrak Deudas a corto plazo

132.037 315.753

Epemotzeko finan.inbert. Inversiones financi.temporales

16.996 376.744 Hartzekodunak Acreedores comerciales y otros

362.668 368.300

Periodifikazi. Epe motzera Periodificaciones a corto plazo

7.942 25.889 Periodifikazi.epe motzera Periodificaciones a corto plazo

9.018 11.562

Eskudirua Efectivo

346.345 215.065

AKTIBOA/ACTIVO 3.974.445 4.292.599 ONDAREGARBIA-PASIBOA PATRIMONIO NETO Y PASIVO

3.974.445 4.292.599

Page 28: 2012 13 urteko memoria

5.2.- GALERA-IRABAZIEN KONTUA

URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLA GALERA-IRABAZIAK 2013 eta 2012ko abuztuaren 31an

KONTUAK/CUENTAS 13-08-31 12-08-31

1. Salmenten zenbateko garbia/Importe neto de la cifra de negocios 894.525 854.664

2. Zuzkidurak/Aprovisionamientos (675.402) (650.698)

a. Merkatugaien kontsumoa/Consumo de mercaderías (123.959) (111.077)

b. Beste enpresek egindako lanak/Trabajos realizados por otras empresas (551.443) (539.621)

3. Ustiapeneko bestelako sarrerak/Otros ingresos de explotación 4.394.329 4.540.271

a. Kudeaketa arrunteko beste sarrerak/Otros ingresos de gestión corriente 151.968 138.766

b. Ustiapeneko dirulaguntzak/Subvenciones de explotación 4.242.361 4.401.505

4. Langileekin lotutako gastuak/ Gastos de Personal (4.229.858) (4.433.624)

a. Lan Bazkideen zerbitzuak/Adquisiciones de socios (3.445.744) (3.618.583)

b. Bazkide ez direnen soldatak eta Gizarte Segurantza/Sueldos y SS no socios (784.114) (815.041)

5. Kudeaketarako bestelako gastuak/Otros gastos de explotación (218.651) (219.573)

a. Kanpo zerbitzuak/Servicios exteriores (218.419) (217.209)

b. Beste zerga batzuk/Otros tributos (---) (---)

c. Galerak eta horniduren aldaketak/Pérdidas y variaciones de provisiones (232) (2.364)

d. Kudeaketa arrunteko beste gastuak/Otros gastos de gestión corriente (---) (---)

6. Ibilgetuaren amortizazioa/Amortización de inmovilizado (111.056) (129.077)

7. Egotzitako kapital-laguntzak/Imputación de subvenciones de capital 14.729 14.729

8. Gehiegizko hornidurak/Excesos de provisiones 3.837 -------

9. Heziketa eta Kooperatiba sustapenerako Fondoari egotzitako emaitzak/Dotación al COFIP

(449) -------

USTIAPEN EMAITZA/RESULTADO DE EXPLOTACIÓN 72.004 (23.308)

10. Finantza Sarrerak/Ingresos financieros 3.132 10.623

11. Finantza gastuak/Gastos financieros (66.597) (53.755)

EMAITZA FINANTZIEROA/RESULTADO FINANCIERO (63.465) (43.132)

EMAITZA, ZERGA AURRETIK/RESULTADO ANTES DE IMPUESTOS 8.539 (66.440)

EKITALDIAREN EMAITZA/RESULTADO DL EJERCICIO 8.539 (66.440)

KOOPERATIBAREN EMAITZA/RESULTADO DEL EJERCICIO 8.539 (66.440)

Page 29: 2012 13 urteko memoria

5.3.- URTEKO KONTUEN INGURUKO AZALPENAK

EMAITZEN APLIKAZIOA 2012-2013 ekitaldian 8.988 euroko etekina izan da. Etekin horretako % 5a Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako Fondora bideratu behar da, 449 euro. Gainerako zatia, alegia, 8.539 euro, Borondatezko Erreserba Fondora bideratzea proposatuko da Batzar Nagusian. 2012-2013 IKASTURTEKO INBERTSIOAK Ikasturte honetan, guztira, 10.537 euroko inbertsioa egin da aktibo materialetan. Diru kopuru horretatik, 4.831 euro berrikuntzetara bideratu dira eta, gainerako zatia, IKT edo informatika alorrean inbertitu da, 5.706 euro. Ibilgetuen amortizazioa ondasun bakoitzaren bizitza erabilgarriaren arabera egiten da, urtero zenbateko berdina amortizatuz. Amortizazioa, guztira, 111.056 eurokoa izan da. KAPITAL SOZIALA 2012-2013 ikasturtean, Kooperatibako kapitala 1.455.128 eurokoa da.

Ikasturte honetako kapital aportazioak honakoak izan dira: Alde batetik, zenbait lan bazkidek borondatezko ekarpenak gauzatu dituzte, guztira 7.272,04 euroko balioarekin. Bestetik, familiek 280 euroko kapital ekarpena burutu dute, bazkide erabiltzaile gisa.

Ikasturte bukaeran, Urretxu-Zumarraga Ikastolan 80 lan bazkide daude eta 693 familia, bazkide onuradun bezala.

El Consejo Rector propondrá a la Asamblea de socios destinar el beneficio del ejercicio 2012-2013 al Fondo de Reserva Voluntario, por cuantía de 8.539 euros. En el apartado de inversiones, la inversión en activo material del ejercicio ha sido de 10.537 euros, cuyo desglose es el siguiente: renovaciones (4.831 €) y recursos tecnológicos (5.706€); El gasto de amortización total ha sido de 111.056€. El Capital Social de la Cooperativa asciende a 1.455.128€. El número de socios trabajadores de la cooperativa es de 80 socios y el número de socios beneficiarios directos o familias, 693.

Page 30: 2012 13 urteko memoria

ERRESERBAK

Erreserben saldoa 56.522 eurokoa da 2013ko abuztuaren 31an. Erreserba horietan emandako aldaketak emaitzen banaketaren ondoriozkoak besterik ez dira. Honakoak izan dira erreserbek izan dituzten mugimenduak:

a) Nahitaezko Erreserba: 2011-2012 ekitaldian, galerak izan direnez, ez da Fondo honetara

kontribuziorik egin; erreserba horren saldoa 30.651 eurokoa da. b) Borondatezko Erreserbak: 2011-2012 ekitaldian izandako galerak, 66.440 euro, Fondo honekin

konpentsatu dira, bere balioa 25.871 eurotan utziz. HEZIKETA ETA KOOPERATIBA SUSTAPENERAKO ETA INTERES PUBLIKOKO BESTE HELBURU BATZUETARAKO FONDOA 2012-2013 ikasturtean, Fondo honetatik 13.968 euro erabili dira, honako ekintzetan:

� Kanpoko erakundetako Formazioa, ikasle, irakasle eta gurasoena: 8.092 € � Euskara eta euskal kulturarekin lotutako ekintzak: 3.201 € � Ikastolak antolatutako jai eta ospakizunak: 2.675 €

Ikasturte bukaeran, 468 eurokoa da fondo honen balioa.

ZORRAK KREDITU ERAKUNDEEKIN Hauexek dira Ikastolak dituen zorrak kreditu erakundeekin, 2013ko abuztuaren 31an:

� Rural Kutxa: 1.478.055 € � Euskadiko Kutxa: 22.002 € � Kutxabank: 102.032 €

Reservas: El saldo de la cuenta de Reservas a 31 de agosto de 2013 es de 56.522 €. Los movimientos en la cuenta han sido consecuencia de la compensación de las pérdidas del ejercicio 2011-2012, 66.440€, contra el Fondo de Reserva Voluntario. Por otra parte, el Fondo de Contribución para Educación y Promoción Cooperativa y otros fines de Interés Público ha destinado la cantidad de 13.968 € a las siguientes actividades:

� Formación para profesores, alumnos y familias: 8.092 € � Actividades para el fomento del euskara y de la cultura vasca: 3.201 € � Eventos organizados por la Ikastola: 2.675 €

En lo que se refiere a las deudas que tiene la Ikastola con las entidades de crédito a fecha de 31 de agosto de 2013, el desglose es el siguiente:

� Caja Rural: 1.478.055 € � Caja Laboral: 22.002 € � Kutxabank: 102.032 €

Page 31: 2012 13 urteko memoria

6.- IKASTOLAREN KANPO PROIEKZIOA

Page 32: 2012 13 urteko memoria

Irakasleak Ikastolen Etxean eta Berritzeguneko Jardunaldian hizlari, Ikastolako ibilbidea ikasketa kooperatiboaren inguruan gure esperientzia azaltzen. DBH 3. mailako ikasleak, Eñaut Urbizu eta Ainhoa Sanz Kilometroak 2013an Tolosan ERRONKA lehiaketan partaide eta bigarren postuan geratu zirenak.

Page 33: 2012 13 urteko memoria

DBH 3 mailako ikasleak Ikastolen ikasturte irekiera ekitaldian, Andoainen Euskararen egunean ikastola kideak dantzan

Page 34: 2012 13 urteko memoria

Ikasleak Santa Ageda bezperan zaharren egoitzan Gurasoak Santa Ageda bezperan txokolatea banatzen Euskararen alde, KORRIKA 2013

Page 35: 2012 13 urteko memoria

7.- GURE ESKER ONA

GURASO ORDEZKARIAK

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

Page 36: 2012 13 urteko memoria

AUZOLANA

Auzolanean ikastolako gelak margotzen

Page 37: 2012 13 urteko memoria

MENDI TALDEA

Page 38: 2012 13 urteko memoria

8.- BETI GUREKIN! Ikastolan 2 urterekin hasi eta gure artean urte asko igaro ostean, hemengo ikasketei amaiera eman zieten batxilergo 2. mailako ikasleek. Ekainean gure agurra eskaini genien ekitaldi xume baten bidez. Oraingo honetan modu formalagoan gure desiorik onenak guztientzat.

El mes de junio tuvimos oportunidad de despedir a los alumnos de 2º de bachillerato que después de muchos años entre nosotros, han comenzado una nueva andadura. Nuestros mejores deseos para la nueva etapa que han comenzado.