8. alea - animaliak

20

description

Aldizkari honen leloa: abereak edo animaliak eta euskara. Testu gehienak animaliei buruzkoak dira.

Transcript of 8. alea - animaliak

Page 1: 8. alea - animaliak
Page 2: 8. alea - animaliak

2

Anitza

A MAILA B MAILA C MAILA OSOTARAAdInA

16-20 1 2 12 1521-30 111 62 43 21631-40 225 102 43 37041-50 95 76 14 18551-60 27 17 1 4560tik gora 19 15 0 34

SEXUAGizonezkoa 175 115 37 327Emakumezkoa 303 159 76 538

IkASkETA MAILALehen mailakoak, arautu gabeak 58 22 0 80Bigarren Hezkuntzako graduatua, teknikari laguntzailea 53 25 5 83

Batxilergoa, teknikari espezialista 140 72 31 243Diplomatura, ingeniaritza teknikoa 116 80 41 237Lizentziatura, ingeniaritza 111 75 36 222

LAnBIdEALangabeak, erretiratuak 91 50 17 158Ikasleak 19 10 16 45Merkataritza 18 2 2 22Administrazioa, bankuak, posta… 46 24 7 77Irakaskuntza 72 54 34 160Giza eta Gizarte Zientziak 21 20 8 49Zientziak eta Informatika 32 17 9 58Osasuna 45 19 7 71Ikuskizunak, zerbitzu pertsonalak, kirola, ostalaritza, segurtasuna… 61 43 11 115

Nekazaritzako, eraikuntzako eta indus-triako langileak 73 35 2 110

JATORRIA:Iruña (Iruñerria) 377 216 90 683Nafarroa 27 22 4 53Beste Autonomi Erkidegoa 55 34 19 108Europa 11 2 0 13Beste batzuk 8 0 0 8

Euskaltegia datuetan: IKASLEEN EZAUGARRIAK

Zubiarte Euskaltegira datozen ikasleengan oso ezaugarri desberdinak aurki ditzakegu, ezaugarri hauek aniztasun aberatsa dakarkigute eta euskararen normalizaziorako aberasgarria da.Kontuan hartzen dugu gure ikasleek bi alderi aurre egin behar dietela: batetik, norberak dituen exijentzia eta motibazioei, eta bestetik gizarteak eta lan egoerak eskatzen diotenari. Horregatik, garrantzitsua da ikasleen ezaugarri orokorrak ezagutzea. Ikus ditzagun 2011-12 ikasturteko bigarren ikastaroan, otsailean alegia, gure ikasleen datuak.

AdInA

SEXUA IkASkETA MAILA LAnBIdEA JATORRIA

Page 3: 8. alea - animaliak

3

Bremengo musikariakGogoan dut irakasle bat etorri zitzaidanean eta proposatu aldizkari ho-netarako leloa: “Behiak eta animaliak”. Gaur, be-rriz, testu entretenigarria idazteko intentzio irmoa-rekin iratzarri naiz.

Orain dela gutxi Bre-men hirian egon nintzen, Grim anaiek “Bremengo musikariak” ipuin ospe-tsua idatzi zuten, hara joanez gero garbi iku-siko duzue hiri horretarako ipuin honek duen garrantzia, animalia musikari horien es-kultura bat baino gehiago iku-siko duzuelako eta benetan diotsuet politak direla.

Ez baduzue gogoratzen ipuin hori gogoraraziko di-zuet. Noski, ipuin osoa ez di-zuet kontatuko, baina testu jostagarri bat egin nahian, saiatuko naiz paralelismo bat egiten, gaur egun bizi dugun egoera politiko-ekonomikoa ipuinean ematen den egoe-rarekin.

Ba omen zen asto mehe eta makal bat arrantzaka zebi-lena eta zakur batek galdetu zion zergatik zegoen kexaka eta muturbeltz. Astoak eran-tzun zion zaharra zelako ja-beak lan gehiago eginaraz-ten ziola eta gehiago jotzen zuela. Zakurrak ere alde egin zuen bere etxetik jadanik ez zuelako balio bere jabearen-tzat. Orduan elkarrekin mun-dua ezagutzera joatea erabaki zuten biek. Geroago katu lodi batekin topatu ziren, eta ho-nek ere berdin esan zien. Hirurek aurrera zihoazela oi-lar bat kukurrukuka topatu zuten, honek kontatu zien jabeak oilategira oilar gazte bat ekarri zuela eta zaharra zenez hurrengo egunean el-tzera bota behar zuela. Az-kenean, laurak ibili eta ibili, basoko etxe batean lapur batzuk aurkitu zituzten eta laurek lapurrak etxetik bota eta bertan geratu ziren urte askoan zoriontsu.

Ba omen zen langile bat kexaka bizitza garestia zela, eta beste langile batek

galdetu zionean zergatik zegoen kexaka eta mutur-beltz, besteak erantzun zion nagusia ez zegoela kontent, ordu gehiago lan eginarazten ziola eta, gainera, lehenago ere soldataren murrizketa izan zuela. Bigarren langi-leak ere langabezian zegoela azaldu zion, bere nagusiak ERE bat aurkeztu zuelako. Orduan elkarrekin bizitza hobe baten bila joan ziren. Geroago hirugarren langile batekin topatu ziren, hau ere antzeko edo egoera ber-dinean zegoen. Hirurak au-rrera zihoazela laugarren lan-gilea topatu zuten, honek kontatu zien nagusiak hura baino gazteago eta gutxiago kobratzen zuen beste langile bat kontratatu zuela. Azke-nean, laurak ibili eta ibili kon-turatu ziren gobernuan lapur batzuk bizi zirela, dirua gas-tatzen zutela beharrezkoa ez zen gaietan. Eta laurek, bat eginda, lapurrak bota zituz-ten eta beste sistema bat ezarririk urte askoan zorion-tsu bizi izan ziren.

Gaur egungo “Bremengo musikariak”errealak dira, ezta? “Musikari” horien eskul-turarik egingo genuke gaur? Noski, ipuinak dioen bezala, gizarte honetarako sistema berri bat ezarriko bagenu… beste oilar batek kantatuko li-guke.

Adelaida Kintana

Orrialdea

A1 maila .................................................. 4-5

A2 maila .................................................. 6-7

B1 maila .................................................. 8-9

B2 maila .............................................. 10-11

C1 maila .............................................. 12-14

Literatur Txokoa .................................. 15-16

Denok sukaldari ....................................... 17

Denbora pasa ........................................... 18

aurkibidea / editoriala

www.pnte.cfnavarra.es/[email protected]

Zubiarte kalea 13 ( Mokarte Parkean)948 36 10 91 · 31620 Uharte

Agurra

Argitaratzailea: Zubiarte euskaltegia • Testuak: Zubiarte euskaltegiko ikasle-irakasleak • Argazkiak: Zubiarte euskaltegiko

ikasle-irakasleak • Diseinua: Uxue komunikazioa [email protected] • Inprimatzen du: Gráficas Iratxe •

Ale kopurua: 500• Lege gordailua: NA-3906/2008 • Doako alea

Aurkibidea

Page 4: 8. alea - animaliak

4

Atzeraka bai?

A1

Karramarroak hondartzan, itsa-soan edo ibaian bizi dira. Oso begi txikiak dituzte. Nik uste dut ez dutela belarririk ezta sudurrik ere. Oskol bat eta hanka asko dauzkate. Aurreko hankak atzekoak baino han-diagoak dira. Aurreko hankak pintzak dira. Bere eskuak dira. Hauekin janaria harrapatzen dute eta apurtzen dute jateko.

Esaten dute atzeraka ibil-tzen direla baina nik uste dut ez dela egia. Oso azkar ibiltzen dira eta poliki ere bai. Haiek hondar azpian ezkutatzen dira eta orduan bere etsaiek ez di-tuzte ikusten.

Umeak ontziekin hondar-tzara joaten dira. Umeek ka-rramarroak harrapatu baino lehen, ontzien barruan ura bo-tatzen dute. Eta gero karrama-rroak sartzen dituzte.

Hondartzan umeei karra-marroekin jolastea gustatzen zaie.

Ibaiko karramarroak oso onak dira. Normalean toma-tearekin prestatzen dituzte eta pikante pixka batekin. Eta itsasokoak egosten dituzte eta bakarrik edo maionesarekin ja-ten dituzte.

Amaia Larreta

Dordoka eta zaldiaDordoka bat eta zaldi bat el-kartu dira.Zaldiak dordokari esan dio:

– Lasterketa bat egingo dugu?

– Bai, noraino? -erantzun zuen dordokak-

– Etxeraino! Bat, bi eta hiru!

– Irabazi dut!!! Etxean nago!!! -Esan du dordokak oskolaren barruan sartuz.

Behi-esneaBehin bazen behi lehor bat, hain lehor gelditu zen non esne hautsa ematen zuen.

Behi batek besteari esaten dio:

Aizu, zer pentsatzen duzu behi eroei buruz?

Zer arraio esan didazu?Niri bost, oilo bat naiz eta!

Lehoia eta igelaBehin batean lehoi bat oiha-nean bizi zen. Halako batean oihaneko animalia guztiei deitu zien. Bildu ziren guztiak eta lehoiak esan zien:

– Gaur gauean festa bat izango dugu.

– Ongi, ongi -esan zuten guztiek.

Bat-batean, igelaren ko-rrokak entzun ziren:

– Zein ondo pasatuko du-dan! Zein ondo pasatuko du-dan!

Lehoiak hizketan jarraitu zuen:

–Gozokiak eta tartak izango ditugu.

Berriro igelak:– Zein ondo pasako du-

dan! Zein ondo pasako du-dan!

Lehoia nekatuta zegoenez esan zuen:

– Beno, animalia guztiak gonbidatuta daude baina... bat ez: berdea dena, begi handiak dituena eta beti bustita egoten dena ezin da etorri.

Animalia guztiek:– Bai, ondo!!!Atzetik korroka entzuten

zen:– Hori da, hori da, kokodri-

loa izorra dadila.

Txisteak

Page 5: 8. alea - animaliak

5

Parekatu definizioak eta animalien marrazkiak

Nor da nor?

A1

1 Animalia hau basatia eta lasaia da. Buru txikia du. Bere belarriak oso handiak dira, untxiarenak bezalakoak.

Oso buztan luzea eta indartsua dauka. Lau hanka dauzka. Aurreko hankak txi-kiak dira baina atzeko hankak luzeak eta indartsuak dira.

Hankekin salto handiak egiten ditu. Tripan,poltsa bat du eta poltsa horretan bere kumeak egoten dira. Belarra,fruitu lehorrak,frutak...gustatzen zaizkio.

A URTXINTXA

2 Tamaina erdiko animalia da. Begi handiak, borobilak eta oso distiratsuak ditu. Belarri txikiak eta puntadunak ditu. Hortz txikiak eta puntadunak ditu eta mihi latza du.

Lau hanka eta azazkal luzeak ditu. Ile asko du, luzea eta leuna.Oso ikusmen eta entzumen onak ditu.

Normalean etxean bizi da baina batzuk kalean bizi dira. Haragijalea da eta arraina asko gustatzen zaio.

B HARTZA

3 Animalia txikia eta marroi iluna da, lotsatia eta gautarra da. Hegaztia da baina ez du hegorik, buru txikia du eta moko luzea du, moko luzearekin zizareak ha-rrapatzen ditu. Fruta, karramarroak, zizareak eta intsektuak jaten ditu.

Zelanda Berrian bizi da.

Ugalketa garaian arrak arrautzak zaintzen ditu, baina gero gurasoek kumeei ez diete janaririk ematen.

C TXERRIA

4 Lehorrean bizi da: Afrikako sabanako erregea da. Handia eta iletsua da. Arrek adats luzea dute. Jeneralean emeek ehizatzen dute.

Hortz puntadunak dauzka, harrapakinak jateko. Animalia handiak jaten ditu: ñuak, zebrak, gazelak… Lau hanketan ibiltzen da eta oso azkarra da.

Ez da animalia bakartia, taldean bizi da.

Niri asko gustatzen zaizkit baina beldurra ematen didate arriskutsuak dira eta.

d KANGUROA

5 Tamaina handiko animalia da eta lodia da. Buru borobila du. Begi txikiak eta belarri borobilak ditu. Hortz zorrotzak ditu. Buztan txikia eta borobila du. Oso larru polita du.

Lau hanketan ibiltzen da eta korrika azkar egiten du. Aurreko hankak janaria hartzeko erabiltzen ditu. Eztia asko gustatzen zaio. Arraina jaten du; haragia, belarra, fruitu basatiak eta sustraiak ere jaten ditu.

Animalia bakartia da. Neguan lo egiten du.

E KATUA

6 Tamaina handiko animalia da. Begi biziak eta txikiak ditu. Belarri handiak eta puntadunak ditu. Sudur luzea eta arrosa du. Ahoa handia da eta hortz han-diak ditu.

Animalia hau lodia da, jatea asko gustatzen zaio!! Ezkurrak eta barazkiak ja-ten ditu. Buztan motza du eta kizkurduna da. Hanka motzak ditu.

Ez da animalia bakartia, baserrietako ukuiluetan bizi da. Animalia hauei loka-tza oso gustatzen zaie..

F KIWI

7 Tamaina txikiko animalia da. Buru borobila du. Begi biziak eta belarri tente eta puntadunak ditu. Aurreko hortzak handi-handiak dira, karraska egiteko.Buztan luzea du eta zuhaitz batetik beste batera salto egiteko erabiltzen du. Aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira eta janaria hartzeko erabiltzen ditu.

Fruitu lehorrak jaten ditu.

Lau hanketan ibiltzen da eta korrika oso azkar egiten du.

G LEHOIA

1

2

3

4

5

6

7

*Era

ntzu

nak

18. o

rria

ldea

n

Page 6: 8. alea - animaliak

Behia Felixa , felix-felix Ziga herrian, Baztanen, bizi zen Burlatako Ermitaberri esko-lara etorri zen arte.Gabone-tan Olentzerok bere lanean laguntzeko boluntario bat es-katu zuen Baztanen eta behia Felixa aurkeztu zen eskolara laguntzeko.

Felixa euskaldun zaharra da, baina Eusko Labela lor-tzeko EGA behar duenez, eus-karaz alfabetatzera etorri zen Olentzeroren laguntzaile gisa , eta bere lana bukatu zuenean bertan gelditzea erabaki zuen.

Abenduaren 26an gure ge-lan sartu eta hantxe bertan geratu zen gaur arte. Egunero gure ikasgelan egoten da, gure artean , ikasle eta irakas-leen artean, eskolako haurrek bisita egiten diote...Hori dela eta, euskaraz idazten eta ira-kurtzen primeran ikasten ari da, guk bezain ongi.

Behia ikasgelan izatea oso bitxia iruditu zaigunez Felixari elkarrizketa egitea erabaki dugu.1. Ene!! Baina nor dago he-men? Hara!Baztango behi jakintsuena. Zer ari zara he-men?

Muuu muuu euskaraz badakit baina idazten eta irakurtzen ez, mintzatzen bakarrik. Eta badakizu....EGA ateratzeko...

2. EGA?Bai, euskal labela behar dut baina lehenik, EGA be-harrezkoa da.

3.Felixa, labela esan duzu...Zertarako behar duzu, ba?

Nire kumeek lan irtenbide gehiago izanen dutela uste dut. Adibidez jaiez jai ibilt-zeko...

4.Ermitaberrin nola hartu zai-tuzte?

Gurasoek oso ongi, adiskide onak eta langile finak dira. Asko laguntzen naute. Baina umeek bihu-rrikeriak egiten dizkidate: entzierroa pasilloetan barrena, belarriak harra-patzen dizkidate, orratz batekin zizt egiten didate...eta abar.

5. Gauza berezi bat entzun dugu. Egia da euskaraz ikas-ten ari zarenetik esnearen or-dez, goxua ateratzen zaizula?

Bai, bai egia da. Ez duzu sinesten ? Begira! Euskara oso ona da niretzat.

6. Pentsatu duzu Baztanera noiz itzuli?

Sanferminak baino lehen joango naiz. Beldur naiz sanferminetan merienda batean jango ote nauten...

6

Behia Felixa, Felixa Behia

Auzokide batek txakur bat opa-ritu zion Amaia Trueba donos-tiarrari. Amaiari ez zitzaizkion txakurrak batere gustatzen, baina onartu egin zuen. Txa-kurra galgo itsusi bat zen, eta egunero eramaten zuen hon-dartzara korrika egitera. Jen-deak oso txakur itsusia zuela esaten zion Amaiari.Behin batean, Amaia eta txakurra hondartzan pasea-tzen zebiltzala, ezezagun bat Amaiarengana hurbildu eta 10 milioi euro eskaini zion txa-kurragatik. Amaiak hasieran baietz esan zion, baina, gero, ezezagun horrek txakurra borrokarako nahi zuela jakin zuen, eta ezetz esan zion, ez ziola txakurra salduko.

Eta zuk, 10 miloi euro emango balizute, salduko zenuke txakurra?

Nolako txakurra, halako jabea.

HABE. Barrendik 1A maila

kuadernotik aterata.

Historia bitxi bat: Txakur galgoa

A2

Txakurren izenakEuskal Herrian –batzuentzat, behintzat–, ezagunak diren bost txakur ditugu hemen. Ea esaten diguzun zergatik diren ezagunak (zutabeak lotu).

TXAKURRAREN IZENA

BAnBULO....................................

TEnTO..........................................

PUPPY..........................................

PInTTO.........................................

BELTZI..........................................

ZERGATIK DA EZAGUNA?

A) Takolo, Pirritx eta Po-rrotx pailazoen txakurra delako, eta haiekin ibiltzen delako plazaz plaza. kanta bat ere badauka.

B) Oso kanta ezagun ba-teko protagonista delako. Txikitatik ezagutzen dugu denok, edo ia-ia denok. Txuri-beltza da.

C) Bernardo Atxaga idaz-learen istorio batzuetako protagonista da txakur hau. Gainera, antzezlan bateko protagonista ere bada, eta, beraz, hau ere herriz herri ibiltzen da.

d) Umeentzako ipuin-bilduma bateko protagonista da hau. Gorabehera eta pasadizo asko gertatzen zaizkio.

E) Guggenheim museoko zaindaria dugu txakur hau. Mundu guztian da ezaguna, eta, batzuetan, jantzia alda-tzen diote.

Nolako txakurra, halako jabea.

HABE. Barrendik 1A maila

kuadernotik aterata

(Erantzunak aldizkariaren

bukaeran)

*Erantzunak 18. orrialdean

Page 7: 8. alea - animaliak

7

Animaliak baserrian egoten dira, eta baserriak Txantrean egon ziren orain dela urte ba-tzuk. Lehen Txantrea ez zen orain den bezalakoa, lehen 6 edo 7 baserri zeuden, ia dena Madalena auzoa deitzen zen, eta lur hauek Iruñeko katedra-leko Txandrekoak ziren.

Lur hau ez zen oso ona ereiteko, Francok hartu eta pa-tronatu batean bihurtu zuen. 1940. urtea zen eta zerrenda

batean apuntatu zirenei lur zati bat tokatu zitzaien eta etxea eraiki zuten beraien eskuekin. Jendea leku guztietatik etorri zen: Erriberatik, Lizarratik, Ex-tremaduratik...

Etxeak eraiki eta gero, Txantreako auzoa bihurtu zen, baina orain ezagutzen duguna baino gauza gutxiago zituen: Kaleek ez zuten espaloirik, ez zegoen errepiderik, ez enpa-rantzarik, ez dendarik. Urteak

pasatu eta gero Maria Auxi-liadora plazan hiru denda jarri zituzten: Arrandegia, harate-gia eta “ultramarinos”. Igan-dero azoka egoten zen eta han erosten ziren aste guztirako gauzak.

1955/1958. urte ingurue-tan, Francok bigarren partea egiteko agindu zuen, eta ho-nela jaio zen Txantrea berria.

Lehen baserriko animaliak ikusten ziren, baina orain zaku-

rrak eta katuak bakarrik ikus-ten dira. Baina Eroetxea lehen egon zen eta orain dago, eta pertsonaiarik ospetsuena Soto izeneko sendagilea da, beti eroekin egoten zena. Eta he-mendik dator Txantrean erabil-tzen den esaera: “Estás más loco que Soto”.

Txantreako guraso taldea, A2

Txantrea lehen, Txantrea orain

A2

Page 8: 8. alea - animaliak

Bazen behin, herri txiki ba-tean neskatxo bat. Bere izena Zuriñe zen.Bere amonaren etxean bizi zen.

Eta han baratza eta anima-liak zeuden.

Batzuetan bere amonak Zu-riñeri ez zion uzten sartzen sukal-dera; Zuriñek ez zekien zergatik.

Egun batean, Zuriñe sukal-dearen ondotik pasatu zen eta zarata arraroa entzun zuen eta orduan erabaki zuen sartzea.

Poliki-poliki atea ireki zuen eta bururik gabeko oilo batek

berarengana hegan egin zuen eta Zuriñek pentsatu zuen oi-loak eraso egin ziola.

Susto izugarria hartu zuen eta geroztik oiloei beldurra zien.

Bere amonak kontsolatu egin nai zuen eta horrega-tik txita bat oparitu zion. Zu-riñek hazi zuen maitasuna-rekin eta horrela galdu zuen beldurra.

Katu, katu, katu ipuina bu-katu!!!

Pako eta Nuria

8

Behin batean esne lantegi ba-tera joan ginen bisitan; guztia ederra zen. Bat-batean, nik is-torio polit bat gogoratu nuen eta baita tristea ere.

Txikitan nire aiton-amonek ikuiluan animalia batzuk zeuz-katen, behiak batez ere.

Nire aitonak kontatu zidan hurrengo ipuina.

Behietako baten ama Sui-tzan jaio zen. Egunero esne asko ematen zuen. Orduan jabeak erabaki zuen saltzea, dirua irabazteko.

Behi honek, Margarita izena zuen eta lantegi hartan urte asko bizi izan zen eta esne asko eman zuen.

Denbora pasatu ahala, eta Margarita zahartu zenean, xa-boi lantegi batera saldua izan zen. Berarekin xaboi ona egin zuten; behin xaboia eginda denda bateko apalategira era-man zuten.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Uharteko plazan!!!

Edorta, Maxi eta Maite.

Behi errentagarria

B1

Nire lagunak, oiloak

TxisteakGizona eta katuaBehin batean bazen gizon bat bere emakumearen ka-tuari gorrotoa ziona. Desage-rraraztea erabaki zuen.

Poltsa batean gorde zuen, autoan sartu eta bere etxetik 20 kilometrora eraman zuen; bertan askatu zuen. Etxera itzuli zenean katua atarian ze-goen. Gizona urduri zegoen eta berriz poltsa batean sartu eta eraman zuen. Oraingoan bere etxetik 40 kilometrora eraman eta hantxe askatu zuen. Itzuli zenean katua, be-rriz ere, atarian zegoen bere zain. Gizona gero eta hase-

rreago zegoen. Berriz katua poltsan sartu eta... 10km eskuin aldera, 20km ezker aldera, 30km iparraldera eta 25km hegoaldera egin zi-tuen. Hantxe katua askatu

eta ordu bat pasa ondoren, gizonak emakumeari deitu zion:

– Maitea, katua hor al dago?

– Bai, oraintxa bertan heldu da, zer dela eta?

– Jar ezazu txepel hori te-lefonoan, galdu naiz eta!

KarKar

KarKar

Kar Kar

Page 9: 8. alea - animaliak

9

B1

Denbora pasak

L n S S U G E E R T

k A Z k B B E H I B

X k R O T L J U n V

O X U M H k L E G I

Z T k P I O P T L X

A R A F J A I R O T

R E X k L O R E I n

R X T C B I O M L U

A P k O M O X C A M

M L W E U T A k J

Hamar animalia asmatu behar dituzu eta gero aurkitu hizki-zopan. ZORTE ON!

1. Zezenaren emea..................................................................2. Zortzi hanka ditu eta zintzilikatuta bizi dena ...........................3. Luze-luzea eta argal-argala dena ..........................................4. Miauka ari dena ...................................................................5. Hegan egiten duena ............................................................6. Azenarioa gustaztzen zaiona ...............................................7. Takoneran badauden lau hankako animaliak .........................8. Zaunka egiten duena ...........................................................9. Musu bat ematen badiozu, printze bihurtuko dena ..............10. Itsasoan bizi dena eta beldurrezko filma bat dagoena .....................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

Animalien hizki-zopa

Zein animalia daude izkutuan?Aurki itzazu zazpi animalia, izenak ordenatuz.

1- Di - a - zal = ..........................................................................2- Ria - Aha = ..........................................................................3- Ker - ra - A = ........................................................................4- Ri - A - Zer = ........................................................................5- La - Rra - Oi = ......................................................................6- Tu - a - Ka = ........................................................................7- Ze - Na - Ze = .....................................................................

Jarri ordenan animalien izenak.

1- TNORAKORINORI = OR ...................................................2- ZRETANRONEERIO = _ RRI .............................................3- ARTNAALUT = _ _ RAN ....................................................4- MOZATAKTA = KA ............................................................5- XTIURSKAARATS = I _ _ _ _ TX _ _ _ _ _ _ ..............................6- GRIGROASUE = SU _ _ _ _ _ _ _ A ...................................

Esaera eta esamoldeak

*Erantzunak 18. orrialdean

*Era

ntzu

nak

18. o

rria

ldea

n

*Erantzunak 18. orrialdean

Kar

Page 10: 8. alea - animaliak

10

Eguraldi ederra dugu gaur, udaberria gurekin da. Goizeko bederatziak eta laurdenetan elkartu gara klaseko hamar lagun Decathloneko aparkale-kuan, egia esateko hamaika, azken unean Blanca agertu baita. Hiru auto bete ditugu eta hogei minuturen buruan

Lacturalen gaude, Etxeberriko instalazioetan. Gidaria gure zain dago, Marta.

Ezer baino lehen, Martak Lacturale marka nola sortu zen azaldu digu. Hasieran, abel-tzain bakoitzak esne ekoizpena beste enpresa batzuetara era-maten zuen, Copelechera , hain zuzen. Gero Kaiku sortu

zen, baina tirabira batzuk izan zirela medio, esnearen prozesu osoa beraiek eramatea erabaki zuten. Ondorioz, 2005. urtean hogeita bost abeltzain elkartu zi-ren esnea modu integral batean ekoizteko, eta horrela sortu zu-ten marka.

Etxeberrin hogeitabat lagu-nek egiten dute lan, eta mila behi dauzkate, frisiar arraza-koak (behi txuri eta beltz tipi-koak), guztira 18.000 litro esne eguneko ematen dutenak.

Ikusi ditugun lehenengo animaliak bi ar dira, horietako bat jaioberria. Bi hilabete bete-tzearekin batera “Berrazkun-tza nabera” pasako dira.

Martak esan digu behi guz-tiei lepoko bat ipintzen dietela, non bere historia jasotzen den, zenbat ernaldi dituzten, zer ja-ten duten, zer gaixotasun pai-ratu dituzten…, dena kontrol-pean. Era berean, ekoizpen integratuko esnea lortzeko oso

B2

Lacturaleko bisitaldiaren kronika

Lacturalen gaude, Etxeberriko

“abeltzainek esnearen prozesu

osoa beraiek eramatea erabaki zuten”

Page 11: 8. alea - animaliak

garrantzitsua da behien elika-dura kontrolatzea. Behien bazka %80 zuhaina da, eta %20 pen-tsua. Zuhaina Etxeberrin bertan egiten dute. Maiatza aldean, belarra bere onenean dagoe-nean, moztu eta, biltegi batera eramaten dute, han artoarekin nahastu eta prentsa baten bi-dez presio handian edukitzen dute haizea sar ez dadin. Ho-rrela ez diote usteltzen uzten. Urte baten buruan behiek ja-teko moduan dago.

Bazka biltegitik ekoizpen nabera pasa gara. Hemen be-rrogeialdian dauden behi ba-tzuk ikusi ditugu. Atentzioa eman digu hotza egiten duela, baina behiek nahiago dute ho-tza beroa baino. Behi frisiarrak suitzarrak dira eta oso gaizki eramaten dute beroa. Hori dela eta, udan, bero handia egiten duenean haizagailuak jartzen dizkiete.

Hori behien jasaten duten tratu onaren adierazgarrietako bat da, izan ere, Etxeberrin behien ongizatea bilatzen dute uneoro, behiei masajeak ema-ten dizkieten makina batzuk

ere badituzte, pen-tsa! Inbidia apur bat ere eman digu, guk ere euskaltegian ho-rrelako batzuk bagenitu…

Behiak jeztea ere guztiz automatikoa da, makina batek behien errapeak garbitu ondo-ren, laser batez detektatzen ditu titi muturrak eta jezteko hodiak lotzen dizkio.

Hortik atera eta bat-batean kiratsa sumatu dugu, ez da harritzekoa, hondakin hobian gaude. Hainbeste behiren kaka eta pixa kudeatzea benetako arazoa da, bereziki ingurumena-rekiko errespetua zaindu nahi baduzu.

Bukatzeko esnetegira pasa gara, hor azaldu digu Martak zer egiten duten esnearekin kon-tsumitzaileengana iritsi baino lehen. UHT izeneko termo-tra-tamendua ematen diote es-neari, horrela lortzen dute kon-tsumo epea handitzea.

Bukatzeko eta kamioien baskulan gure pisua ikusi ondo-ren, bulegora joan gara. Hemen esne goxoa dastatzeko aukera izan dugu, osoa, erdigaingabe-tua eta gaingabetua. Zapore ona utzi digu bisitak, bai horixe!

B2 mailako taldeak

ere badituzte, pen

11

B2

“Behi frisiarrek

gaizki eramaten

dute beroa, horregatik, bero handia egiten

duenean haizegailuak

jartzen dizkiete”

Page 12: 8. alea - animaliak

12

C1

1. Behiak eta txerriakBaserri batean 83 animalia dituzte, behiak eta txerriak. Txerrien hankak 140 badira, zenbat behi daude guztira?

2. Esnetarako behiak 4 behi beltzek eta 3 behi zurik 5 egunean, 3 behi bel-tzek eta 5 behi zurik 4 egu-nean ematen duten adina esne ematen dute. Zer behi mota da hobea esnetarako, zuria ala beltza?

3. Beste bat animaliazBeste baserri batean ahate eta behiak oso pozik bizi dira. Guztira 30 buru eta 92 hanka dauzkate. Zenbat ahate eta behi daude?

Santiago Acinas C1 maila

1. “Kolore askotarikoak dira, baina gehienak berdeak. Txiki-txikia zirenean ure-tan bizi dira, baina behin prestatuta uretik kanpora ateratzen dira. Ur ertzean abesten dute, uretan bizi dira, ez dira ez arraina ez txitxarra” Nor da?

2. “Ugaztun hausnarkaria da eta adarrak ditu. Ar-tiodaktilo basatien ar-tean handienetarikoa da animalia hau, 100-200 kg-ko pisua daukatena. Iruñean ikus asko ikus ditzakegu Takonera par-kean” Nor da?

3. Zer dela eta zer dela, ba-sora doanean etxera be-gira eta etxera datorre-nean basora begira?

4. Zer dela eta zer dela, ur-tean behin baizik ez du atorra aldatzen?

5. Zer dela eta zer dela, kan-tatzen badakit eta ez min-tzatzen; ezproiak baditut eta ez naiz zaldizkoa.

6. Pipitaki papataki, nik badakit gauza bat: gelatxo eta gela-txo, gelarik adina damatxo.

7. Pipitaki papataki, nik ba-dakit gauza bat: han jauzi, hemen jauzi eta inon ezin kausi.

8. Pipitaki papataki, nik bada-kit gauza bat: hegalak bai eta airean ezin joan.

9. Zer dela eta zer dela, bi tu-turutu, lau tatarata, isipua eta ardatza.

Laura Amezketa C1 maila

Bazen behin ohian beldurgarri bat non tigrea jaun eta jabea zen. Animalia guztiak beldur ziren haren hatzaparrak go-goratze hutsarekin. Saguak, elefanteak zein oreinak beldur ziren eta beti saiatzen ziren ti-grearekin ez topatzen.

Egun batean, azeria harra-pakin bati segika eta mokadu bat lortu ezinik, topatu zen tigrearekin. Azeriak ez ikusia-rena egin zuen eta ahalik eta azkarren hasi zen bilatzen le-kuren bat ezkutatzeko.

Tigreak azeria ikustean, orro beldurgarri bat egin zuen eta hortz zorrotzak eraku-tsi zizkion. Azeria beldurrak akabatzen zegoen, baina ti-greari aurre egin behar ziola pentsatu zuenez, altxatu zen atzeko hanken gainean jarriz.

– Ausartu nahi izanez gero! Mugitzen baduzu bibotearen ile bakar bat gorriak ikusiko di-tuzu!! Mugitu! Mugitu! Egun hau ez zaizu ahaztuko!

Tigreak ez zion barre egi-teari utzi eta, gero eta oze-nago egin zuen barrea azeriari ikaratzeko asmoz.

– Azeri inozoa!! Inurri bat besterik ez zara nire ondoan! Ez didazu ezer egingo!! Nahiz eta gizakiak armatuta egon, beldurtu egiten dira nire au-rrean.

– Bai, baina gizakiak nirekin beldurtzen dira gehiago!

– Hau lelokeria, hau!– Ez didazu sinesten? Etorri

nire atzetik eta ikusiko duzu!Tigrea ezin zuen sinistu

eta harrituta geratu zen. Nola liteke? Bera baino askoz txi-kiagoa zen.

Azeriak herriko bide bat hartu zuen eta tigrea bere atzetik zihoala, azeria oihuka hasi zen:

– Banoa, banoa! – Herrita-rrak izutu nahian.

Tigrea ez zen konturatu baina belar handi batean zeudenez, herritarrek ezin

zuten azeria ikusi, tigrea baizik.

– Ikusi duzu zer beldurra ematen diedan!?? Herritarrek ziztu bizian alde egin dute!

Tigre inozoak arrazoia eman zion eta etsirik joan zen.

Azeria, etxerantz zihoala, gogoratu zuen:

Jakinduria hortz zorrotzak baino arriskutsuagoa eta bel-durgarriagoa da.

Maite Latasa C1 maila.

Animaliak eta matematikak Igarkizunak

82299

3 6

Fabula

Indarra ala jakinduria?

*Era

ntzu

nak

18. o

rria

ldea

n

*Era

ntzu

nak

18. o

rria

ldea

n

Page 13: 8. alea - animaliak

13

2012ko urtarrilaren 31n Koldo Martínez etorri zitzaigun bi-zi-testamentua zer zen azal-tzera. Berak Nafarroako Os-pitalean lan egiten du eta gai horretan aditu gutxienetariko bat da. Bizi testamentua kon-tzeptu berria denez, guri ongi ulertarazteko azken 50 urteo-tan medikuntzan nahiz etikan suertatutako aldaketa batzuk kontatu zizkigun.

Paziente batek gaixotasun larri bat duenean, hiru faktore elkartzen dira: bizia, etika eta medikuntza. Orain dela berro-geita hamar urte, medikuntza-ren helburu nagusia pazien-tearen bizitza salbatzea zen, bizitza sakratua zen eta ezin ziren bere mugak ukitu, nahiz eta pazientea egoera txarrean bizi nahi ez izan. Urteak pasa ahala, etikan aldaketa sakona izan da eta medikuntzaren hel-buruak aldatu egin dira: me-dikuaren helburu nagusia pa-zientea sendatzea da, baina, sendatu ezin bada, medikuak pazientea zaindu eta heriotza on bat eman behar dio. Azken hauek ongi egiteko ezinbeste-koa da medikua eta pazientea-ren arteko komunikazioa.

Gaur egun, biztanleriaren gehiengoa gaixotasun kroniko baten ondorioz hilko da, beraz, nahiz eta gogorra izan, gaixoek bizitzaz eta heriotzaz pentsa-tzeko denbora izango dute.

Bizi testamentua Luis Kut-nerek sortutako hitza da eta 1990ean Iparamerikako lege-diara sartu zen lehenengo al-diz kasu zehatz batean, Nancy Cruzan kasuan hain zuzen ere. Nancy koman eroria zen auto istripu baten ondorioz. Urte asko pasa ondoren, gu-rasoek medikuei arnas apara-tua kentzeko eskatu zieten. Ezetz esan eta epaitegira era-man zuten eskaera. Nancyk horrela ez zuela bizi nahi ar-gudiatu zuten eta hori ziurta-tzeko, paperik ez izan arren, ideia berbera aldarrikatu zuen lagun baten deklarazioa onartu

zuen epaileak. Benetako iraul-tza izan zen, zeren eta inork nola ez bizi erabakitzea onartu baitzen estreinakoz. Hiru ziren lege horren helburuak, nahiz eta lortzeke geratu mementu

hartan. Bizi-testamentuak, lehenik eta behin, pazientea-ren erabakiak eta autonomia babestu nahi zituen. Bigarre-nik testamentu bitalarekin me-diku eta pazienteen arteko ha-

rremanak hobetzea nahi zuten, eta azkenik ahalik eta diru gehien aurreztu.

Estatuan lege hori 2002.urtean onartu zen, bizi testamentua barne. Azken hauek, pazien-teek gaixotu aurretik edo gaixo egonda ere, orain-dik gaitasuna galdu ez dutenean idazten dituz-ten oharrak dira. Horie-tan, pazienteak lekuko batzuen aurrean aipatzen du zer nolako sendabi-deak jarraitzea onartzen

duen edo ez duen onartzen, bere osasuna kritikoa izatera iristen denean. Ohar hauek, normalean, gaixo egon aurre-tik edo gaixotasuna hasi berria denean idazten direnez, oso zaila da gero gertatuko den egoerarekin bat egitea, ho-rregatik, oso garrantzitsua da bizi testamentuan ordezkari bat izendatzea. Komenigarria da ordezkaria senidea ez iza-tea, hartu behar diren eraba-kietan emozioak eta senideen nahiak pazientearen nahiekin maiz nahasten direlako. Me-dikuak eta ordezkariak bizi testamentuan idatzitakoa in-terpretatuko dute pazientea-ren izenean erabaki egokiak hartzeko unean.

Nafarroan bi lekutara jo de-zakegu bizi testamentua egi-teko. Notario batengana edo Amaia kalera joan gaitezke. Lehenengo kasuan ez dugu le-kuko beharrik izango, baina bai notariaren kontua ordaindu; bigarrenean, aldiz, doanik da, baina hiru lekukok nahitaez la-gundu behar digute. Bi kasue-tan egindako bizi-estamentua erregistrora ailegatzen da eta hortik norberaren historia kli-nikora.

Hitzaldia bukatzear zegoe-nean, Koldok aholku bat eman zigun: “Barkatu edo Maite zai-tut” esateko ez dugu aio esa-tera itxaron behar”.

EGA taldea

C1

Bizi testamentua

“Paziente batek gaixotasun larri

bat duenean, hiru faktore

elkartzen dira: bizia, etika eta medikuntza”

“Nafarroan bi lekutara jo dezakegu bizi-testamentua

egiteko: Notario batengana edo Iruñeko Amaia kalean dagoen bulego batera”

Goiko argazkian: Erkuden, Iratxe, Yolanda, David, Koldo eta Adelaida.Beheko argazkian: Koldo Martinez medikua.

Page 14: 8. alea - animaliak

14

C1

Behiak gure inguruan daude, baina batzuetan ia-ia ikuse-zinak dira guretzat. Ultza-mara joaten baldin bagara, hor daude, soroetan.”Paisaia polita, gero!”,esaten dugu. Baina norbaitek jarri izan balitu bezala hitz egiten dugu. Nor-baitek jarri ditu, bai, baina ez paisaiari edertasuna emateko, baizik eta haiek jateko, behiak zaintzea bizimodua delako. Hi-ritarrok, ene! Ez dakigu zein gogorra den behiak zaintzea, esnea edo haragia ekoizteko, berdin da, gogorra nahiz ga-resti, negozioa da.

Baina Nafarroan abeltzain-tzarekin ez ezik, “behi” hitza beste esanahi batekin ere lo-tzen dugu. Jaiarekin, hain zu-zen. Beste behi mota batzuk erabiltzen dira, eta zenbait he-rritan zezenak askatzen dituzte (baina korrikalari batzuk ez di-rela konturatzen dirudi), ha-la-nola entzierroetan lasterka egin dezaten. Nik harreman txikia dut mundu

horrekin. Erizaina izanik, uda ailegatu bezain laster, behiek zaurituak hirukoizten baitira. Gehienak zauri arinak dira, baina alkohol edo drogekin ba-tera (jaiak dira, eta pertsona batzuek drogen eta alkoho-len eraginpean korrika egiten dute zezen baten aurrean) gau-zak larritu egin daitezke.

Izan ere, alde batetik eu-foria aurkitzen dugu. Euforiak ez digu arriskua ikusten uzten. Beste aldetik, erreflexu gu-txiago izanik, zaurgarriagoak gara, hau da, erortzeko errazta-sun gehiago izaten dugu, edo ez gara konturatzen animalia zein hurbil dagoen, eta horrek arazoak sor ditzake, esaterako, erorketak, edota zauriak.

Eta zer esanik ez, behie-kin harremana duten gaixo-tasunak. Ospetsuena, “ behi eroak” edo bere beste izena, ahoskaezina “creutzfeldt-ja-kob” gaixotasuna. Gizartea ikaratu zuen XXI. mendeko lehenengo hamarkadaren ha-sieran. Baina gaixotasuna de-sagertzear omen dago, goo-gle-n “vacas locas” hitzak sartzen badituzu, ez dago argibide berririk, ez ikerketa berririk. Duela 7 urte, aldiz, ez zen beste ezertaz hitz egiten; bitxia deritzot.

Hori dena pentsatu ondo-ren, hemendik aurrera, Ultza-mara joaten bagara, beharbada behiek paisaia politago beste-rik ez dutela egiten ez dugu pentsatuko. Hemendik au-rrera, beharbada, zein lan go-gorra eta isila, guretzat ikuse-zina gehienetan, egiten duten abeltzainek. Zein lan, gogorra eta isila, egiten dugun osasu-nean lan egiten dugunok, eta zein arraroa den batzuetan, nola sortzen den ikara komu-nikabideetan… eta den-dena puntu komun batetik abiatuta: behiak.

Irene GuruceagaC1 maila

Behiak gure inguruanKatuek miauka egiten dute, za-kurrek zaunka, usoek urruma, txoriek txio... eta guk behiok zer egiten dugu? Orro egiten omen dugu, edo marru ere egiten dugula esaten dute. Gizakiek, ordea, ez; gizakiek hitz egiten dute, mintzatzen dira.. eta hori guztia pentsatu ondoren egiten omen dute. Haiek dira pentsatzen duten bakarrak, arrazionalak diren bakarrak. Gu animaliok basa-tiak gara, piztiak, jan gaitzaten bakarrik balio dugun animalia irrazionalak, adimengabeak.

Baina bada gauza bat behiok eta pertsonek egiten duguna: hausnartu. Zer da hausnartzea? Barruan geneu-kana berriro ahora ekartzea, edo burura. Gure hausnarketa emankorra da, produktiboa, zentzua du; hausnartu gabe ezingo genuke digestiorik bu-rutu. Gizakiek, aldiz, zertarako hausnartzen dute? Zertarako kopiatu digute hain beharrez-koa dugun prozesua?

Bada, hausnartzen duten bakoitzean lagun hurkoa hil-tzeko era berri bat asmatzen dute; hausnartzen duten ba-koitzean planeta azkarrago suntsitzeko beste modu bat

bururatzen zaie; hausnartzen duten bakoitzean bazka ema-ten diguten zelai berdeak ku-tsatzeko molde modernoagoa jartzen dute abian. Guk haus-nartzen dugunean gehienez ere puzkerra botatzen dugu; kiratsik gabeko puzkerrak. Gi-zakien puzkerrak usaintsuak bezain suntsitzaileak dira.

Eta gu omen gara adimen gabeko piztiak, eta gizakiak kreazioaren erregeak. Trufa handiagorik! Entzuna al duzue Creutzfeldt-Jakob izena? Ez genuen guk behiok asmatu; gizakien asmakuntza izan zen. Garai batean bolo-bolo zebi-len kontua zen, gaur egun, berriz, badirudi ez zela inoiz gertatu. Bai, behi eroen gai-tza da Creutzfeldt-Jakob izen hotsandikoaren atzean ezkuta-tzen dena. Guri leporatu zigu-ten, gu gure kasa erotu bagina bezala, errua gurea izan balitz bezala. Bada, ez. Gizakien ero-keriak arrazionaltasuna kutsatu zigun, gureganaino ailegatu eta gu erotu gintuzten.

Hori bada arrazionala izatea, badakizue zer? Muuuuu!

Arratsaldeko C1 mailako behi bat.

Behiok eta gizakiak

C1 arratsaldeko taldea irakaslearekin

sieran. Baina gaixotasuna desagertzear omen dago, google-n “vacas locas” hitzak sartzen badituzu, ez dago argibide berririk, ez ikerketa

zen beste ezertaz hitz egiten;

gorra eta isila, guretzat ikusezina gehienetan, egiten duten abeltzainek. Zein lan, gogorra eta isila, egiten dugun osasu

zein arraroa den batzuetan,

Page 15: 8. alea - animaliak

15

Literatur Txokoa

Euskal Herriko bailara batean jarri du Xabier Mendigurenek bere azken liburua. Sakoneta izeneko baserria bota behar dute inguru horretatik Abia-dura Handiko Trena (AHT) handik pasako da eta.. Orduan sortuko dira “liskarrak” eta pertsona batzuen bizitzak ber-tan elkartu eta trakamilatuko dira: ekologistak, ertzainak, kazetari eskarmentuduna, argazkilari gaztea eta preso ohia den baserriaren jabea. Batzuen ustez, “errealismoa” da nagusti nobelan, umorea ere erabili badu ere. Egileak gehitu zuenez, “parodia” eta “esperpentoa” dira beste ezaugarri batzuk. Horretaz gain, beharbada da Sakoneta nobela hau ia-ia aitzindaritzat jo daiteke, AHT-ri buruz hitz egiten duen lehen eleberria izan bide da.

Proiektu horri buruzko zer-bait aspaldidanik idatzi nahi

zuen Mendigurenek, baina argi zeukan “panfletorik” ez zuela egingo, literatura bai-

zik. Halaber, nobela honetako protagonista “Marmitte” (no-belan ez da ezer ere konta-

tzen pertsonaia honi buruz) beste nobela bateko protago-nista berbera da (Berriro igo nauzu” liburukoa). Nobelan zehar, “nekatuta eta nazka-tuta” dagoen kazetari baten zinismoak topo egingo du eko-logista gazteen “ilusioarekin”. “Oso nobela korala da, ahots asko ditu”, azaldu zuen Xabier Mendigurenek.. Narratzaileak, gainera, ez du parte-hartze handirik, pertsonaiei ahotsa emateko bitartekaria baino ez delako.

Istorioa 24 ordu eskasean gertatzen da eta idazleak 48 atal labur-laburretan (elkarriz-keta biziez beteta) banatu du argumentua, gehienez,hiru orrialdeko kapituluetan. Sus-tatu Interneteko atarian argi-taratu da atalez atal. Xabier Mendigurenen esanetan: “XIX. mendeko liburu asko horrela argitaratzen ziren za-titxoetan, prentsan”.

Errealismoa eta esperpentoa uztartu ditu Mendigurenek “Sakoneta” liburuanIdazle beasaindarrak nobela “korala” kaleratu du elkar argitaletxearekin

Hementxe duzue B1 taldekoek umore onez bidaltzen dizueten “ROSA, ROSA” abestiaren le-tra, modan dagoena, plazan, tabernetan, diskoteketan… dantzatzen dena. Entzun you-tube-n: http://www.youtube.com/watch?v=O9LQfxPeECk.

ROSA, ROSA BASERRIKO LARROSA

Ai si eu te pegoren euska-razko bertsioa (ingo al deu?)

ROSA, ROSA BASERRIKO LARROSAAI ESNE BEHIABAI, BAI ESNE BEHIAFELIXA, FELIXA

ETXEKO ANDRE FELIXAAI JETZI BEHIABAI, JETZI BEHIA

GOIZERO GOIZEKO ZAZPITAN

MARRUKA A ZER ZALAPARTA

BAINA JEZTEKO AZKAR HOR DAGO FELIXA

OHETIK SALTO BATEN ALTXATA.

ROSA, ROSA BASERRIKO LARROSAAI ESNE BEHIABAI, BAI ESNE BEHIAFELIXA, FELIXAETXEKO ANDRE FELIXAAI JETZI BEHIABAI, JETZI BEHIA

EXPRESS-A HARTUTA FELIXA

HOR DOA ZIZTU BIZIANKOTXEAN BEHIA HARTUTA

FELIXAHOR DAGO BIDE

BAZTERREAN

ROSA, ROSA BASERRIKO LARROSAAI ESNE BEHIABAI, BAI ESNE BEHIAFELIXA, FELIXAETXEKO ANDRE FELIXAAI JETZI BEHIAKBAI, BAI JETZI BEHIA

KOTXEA ZAHARTU EGIN DA TA

HOBE BOTATZEA HARRIKA

EXPRESS-A SALDU ETA FELIXA

EROSI ZAZU FORD TRANSITA

ROSA, ROSA BASERRIKO LARROSAAI ESNE BEHIABAI, BAI ESNE BEHIAFELIXA, FELIXAETXEKO ANDRE FELIXAAI JETZI BEHIABAI, BAI JETZI BEHIA.

Rosa, Rosa baserriko larrosa

Page 16: 8. alea - animaliak

16

Literatur txokoa

Arbizun jaio zen, gaur egun irakaslea da, baina irakaslea izateaz gain, idatzi ere egi-ten du, beraz, idazlea dugu eta hainbat obra argitaratu du. Nobelak: Ezinezko ma-letak, T (tragediaren poza). Kronika: Mandelaren Afrika. Antzerkia: Hegazti erra-riak...

Baina, batez ere poeta dugu. Ohore handia da gu-retzat berak idatzitako hiru poema argitaratzea gure al-dizkari xumean. Horietarik poema bat argitaratua izan zen, beste biak, berriz, inedi-toak edo argiragabeak ditugu.

Eskerrik asko, Juanjo, egin diguzun opariarengatik.

Juanjo Olasagarre

Maitasun poema 3(Blade Runnerko erreplikante hura gogoan)Sintesi esageratua

Nik ikusi ditutsinetsiko ez zenituzkeen gauzakOriondik harantza untziak erretzenAntsiaren baporeak odolaren ekaitzen mende,Gorrotoaren Arkupeen pareangatibu zarpailak laguntza erreguka.

Nik ikasi dutPenaren Eremuan arrastoak bereiztenhemen autoerrukia, hor tristura hutsa, han ardailaharantzago bizitza bere buruaz beste egin nahian,eta hitzak, esan nahi zutena esan ezinean.

Nik ikusi dutgogoa eta bihotza elkarren kontra talka egiteneta gero lehertzen Tannhäusseren Ateaz harantza,Iraganaren Egiako esklabuen aldeko matxinadaeta gero zapalkuntza robot saldoen eskutik.

Nik ikusi dutEzinaren Piramideetako lorategietanurkaturiko jendea betiko zintzilik,oinazea asteburuetako txalupetan abiatzen zen bi-

tartean.

Ni egona naizAleteiako Zubian, Popokatilen, Tolomeoren leizean,Korromio Pointen, Anabaseko Biktimategian...eta orain itzuli egin naizni izateko eta ez zu.

Nik ikasi dutbatzuetan euria egiten duelaminak mina dakarrela.

Ikasi dutbizitza ez dela justua.

Eta hala ere, ai ene niharen kontra altxa banendi!

Maitasun poema 1(Shelter filma ikusi ondoren)Tesia

Familia hautsiaren aldeari da mutil hautsiadu barnea gaztea daederra, xamurtasunareneder inozentea du.

Zacks du izena etaAEBtako hiri bateanbizi da. Surfa, ilobazaindu beharra, arrebaeroa, nor den ez jakitea...

Armairutik atera, maiteminduiloba adoptatu, artistaizateko asmoak berritu.Amets burges ergelheterosexuala. Ergelabaita filma. Xamurtasunarenergel inozentea du.Ergela bizitza soilikizan daitekeen moduan.

Eta ni nostalgikoa ez izanik nostalgia sentitu dutinozentzia galdu hartaz.Zu ezagutu eta maiteminduginenekoaz. Protagonistekbezala bata bestearenbegietan galtzen ginenekoaz.

Ze gaiztoa nostalgiazure buruarengadik aldendueta beste nonbait paratzen

zaitu.Eta nik, maitea, hemenegon nahi dut zurekinnahiz eta orain batabestearen begietan ez hain-

beste galdu.

Maitasun poema 2(Antitesia)(Angel Erroren Katuloren maneala)

Ai, Rufo,jainkoek ohore eginen dizuteizaria eta zuhurtzia maite baituteOlinpo eta maitasunaren legeek.

Ai,Rufo,maite ninduzula esaten zenidanarmairura alde egin aurretikni pena beltz honetan kateatua utzi-

rik.

Bai, Rufo,eskuzabal izan dakizkidala jainkoakzu nire baitatik erauziz.Ez dadila geldi oroitzapena ereneurri eza baita desamorearen le-

gea.

Ai, Rufo,sari zaitzatela jainkoekepiteto homerikoaren hilezkortasu-

narekin.Nola den Michael Jacksonpoparen errege,Mazinger Z, ametsen iratxo,Afrodita, bular erauzle,Madonna, kantaren diba,Luis Tosar, gizonetan gizon,Sergi Lopez, hartzen baroi,Amy Winehouse, kardaduen kon-

desa,Pet Shop Boys, dancearen printze,Nola den Moby modernotasunaren

duke,Prince, funkyaren idolo,hala zu, Rufo,maite zaitut faltsuen erregin.

Page 17: 8. alea - animaliak

Osagaiak~ Bi antxoa ~ Gazta freskoa (75 g) ~ Piper berde bat ~ Pikillo piper bi ~ Tomate bat ~ Olioa ~ Ogia

Nola EginHasteko, tomatea txikitu eta, ondoren, xigortutako ogi-xerra tomateaz igurtziko dugu. Ja-rraian, gazta zati mehea jarri gainean.

Geroago, piper berdea eta pikillo piperra gehitu (tiratan zatituta), olio pitin batekin zar-taginean apur bat erre ostean.

Azkenik, antxoa bat jarri piperron gainean, pintxoaren erdialdean.

17

Denok sukaldari

Osagaiak~ 6 baratxuri-ale~ Kilo bat barraskilo ~ Tipula handi bat~ Gatz pixka bat~ Ezkai eta ereinotz pixka bat

Nola eginSukaldean lanean hasi baino lehen, gutxienez aste batez, purgatzen utzi, hau da, sare batean sartuta janaririk eman gabe, barruan dituzten kakak eta lerdeak botatzen utzi.

Ongi purgatu ondoren ba-rraskiloak ongi garbitu behar ditugu, oso oso ongi. Gar-bitzeko ura gazitara bota, nahastu, mugitu behin eta be-rriz. Gero uretatik pasa, ongi garbitzeko.

Hurrengo lana engainatzea da. Ur hotza duen lapiko ba-

tera barraskiloak bota eta be-rotzen jarri. Pixkanaka pixkana lapikora ur hotza bota, ura ez irakiteko, horrela barraskiloak oskoletik aterako dira.

Beste lapiko batean tipula, ezkaia, ereinotza eta ura jarri, bertan 45 minutuz egosten uzten.

Baratxuria xehatu eta ezkai askorekin batera zartaginera bota. Bertara olioa bota, baita barraskiloak ere. Pixka bat fri-jitu eta gero bota zartaginera lapikoan egositako ura eta utzi egosten.

Aparte maionesa prestatu, baina bukatu eta gero baratxu-ri-ale batzuk bota maionesara alliolia egiteko.

Barraskiloak mahaira atera ontzi batean, eta alliolia beste batean, nahi duenak alliolitan bustitzeko.

Barraskiloak allioli saltsan

Pintxo errezetak

Antxoa-pintxoa gazta eta piperrekin

Osagaiak~ Patata bat (tamaina ertaina) ~ Azenario bat ~ Itsas zapoa (150 g) ~ Ilarrak (50 g) ~ Arrautza bat ~ Pikillo piper bat ~ Maionesa ~ Ura ~ Gatza ~ Ogia

Nola EginLehenik eta behin, patata, azenarioa eta itsas zapoa ure-tan egosi, gatz apur bat bota ostean. Ondoren, guztia txiki-tuko dugu.

Geroago, ilarrak eta maio-nesa batuko dizkiogu eta be-tegarria ogi gainean jarriko dugu. Bukatzeko, arrautza

egosi birrindua eta pi-per zatiak erantsiko diz-kiogu, apaingarri gisa.

Pintxo errezetak

Euskal pintxoa

~ Ogia egosi birrindua eta pi

Page 18: 8. alea - animaliak

18

Denbora pasak

Esaera zaharrakOsatu esaera zahar edo atsotitz hauek behean dituzun ani-malien izenak erabiliz:

1. __________________ _____________________ ipurbeltz!2. _______________, zaldiz jantzi arren, beti ______________.3. ____________________ umea egingo du zu mugitzerako.4. _________ galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez.5. Astoak ________________________________ belarri luze.6. Bostak eta iluna, _____________________ hiltzeko eguna.7. Apaizak eta praileak, hegal gabeko __________________.8. ________________________________ esan eta belea izan.9. Kalean _________________ etxean ___________________.10. A ze parea ____________________ eta _______________.

BALEA / ASTOA / OTSO / ARDI / ZOZOAK / KARAKOLA ASTARRAK / BELEARI / BELEAK / TXERRIA / USO BAREA / MANDOARI / ASTO.

B S B A S U R d E A

I A I R O X T Z A Ñ

Z A U G A S R L F U

U A L A O k O U A A

R A E L E B R S R L

d A I H E B I O I B

E A O Z O Z A A J A

A O n A R R A P E L

Z T X A k U R R A E

I T X I M E L E T A

Animalien hizki-zopaAurkitu laukian galderetako animalien izenak:

1. Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du.

2. Hiru fase ditu; hegoetan kolore biziak ditu.3. Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi da

eta harraparia da.4. Gizakiaren lagunik hoberena da; katuak jarraitzen ditu.5. Munduko animalia handienetakoa da; batzuek hortzetan

bizarra dute.6. Oso lepo luzea du eta zuhaitz handietako hostoak jaten

ditu.7. Adarrak dituzte, beti elkarrekin ibiltzen dira eta estanpidak

egiten dituzte.8. Euskal Herrian asko ehizatzen da; kanpoaldera ateratzen

zaizkien letagin txikiak ditu.9. Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du eta nonahi

aurki dezakegu.10. Parkearen ikur bihurtu da; gehienetan grisa eta txuria

izaten da.11. Beltza da eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera,

maiz erabili ohi dugun euskal esaera zahar bat dago ha-rekin lotuta.

12. Bere esnea edaten dugu; ahuntza baino handiagoa da.13. Zozoak baino kolore argiagoa du eta, gainera, esaera ba-

tean aipatu ohi dugu.14. Australian bizi da, zuhaitzetan eta oso gutxitan jaisten

da lurrera.15. Katuak jaten du; txikia da eta etxeetan sartzen da maiz

samar.

*Erantzunak 18. orrialdean

*Erantzunak 18. orrialdean

(5. orr.) A1 maila. Nor da nor?

1-D / 2-E / 3-F / 4-G / 5-B / 6-C / 7-A

(6. orr.) A2 maila. Txakurren izenak:

BELTZI / PINTTO / BANBULO / TENTO / PUPPY

(9. orr.) B1 maila. Animalien hizki-zopa:

(9. orr.) Zein animalia daude izkutuan?:

IZENAK ORDENATUZ 1. Zaldia / 2. Aharia

/ 3. Akerra / 4. Azeria / 5. Oilarra / 6. Katua /

7. Zezena. ANIMALIEN IZENAK 1. Ornito-

rrinkoa / 2. Errinozerontea / 3. Tarantula / 4.

Katamotza / 5. Itsastxakurra / 6. Sugegorria

(9. orr.) Esaera eta esamoldeak:

1. Astoak mandoari belarri motz / 2. Begi itsuak negarrik ez / 3. Ganba-

ratik jota

(12. orr.) C1 maila. Animaliak eta matematikak:

1. Behiak eta txerriak Txerri bakoitzak 4 hanka duenez eta problemaren

txerriek 140 hanka dituztenez, 140/4 = 35 txerri izango dira. Orduan, 83 –

35 = 48 behi izango dira. 2. Esnetarako behiak z= behi zuri batek egun

batean ematen duen esne kopurua.

b= behi beltz batek egun batean ematen duen esne kopurua. 20b+15z

=12b+20z------->8b=5z-------> z>b. Hau da, esnea emateko behirik onena

behi zuria da. 3. Beste bat animaliaz Erantzun zuzena: 14 ahate eta 16

behi.

Igarkizunak:

1. Igela / 2. Oreina / 3. Ahuntzaren adarrak / 4. sugea /5. oilarra / 6. erlea

/ 7. arkakusoa / 8. arraina / 9. behia

(18. orr.) Esaera zaharrak:

1.ZOZOAK/BELEARI / 2.ASTOA/ASTO /

3.ASTARRAK / 4.ARDI / 5.MANDOARI

/ 6.TXERRIA / 7.BELEAK / 8.BALEA /

9.USO/OTSO / 10.KARAKOLA/BAREA.

(18. orr.) B1 maila.

Animalien hizki-zopa:

L n S S U G E E R T

k A Z k B B E H I B

X k R O T L J U n V

O X U M H k L E G I

Z T K P I O P T L X

A R A F J A I R O T

R E X k L O R E I N

R X T C B I O M L U

A P k O M O X C A M

M L W E A U T A K J

B S B A S U R D E A

I A I R O X T Z A Ñ

Z A U G A S R L F U

U A L A O K O U A A

R A E L E B R S R L

D A I H E B I O I B

E A O Z O Z A A J A

A O N A R R A P E L

Z T X A K U R R A E

I T X I M E L E T A

Page 19: 8. alea - animaliak

Ikasturte honetan (11-12) Eus-kararen astea apirilaren 23tik 27ra ospatu genuen. Hemen-dik esan behar dugu oso arra-kastatsua izan zela, eskertze-koa dela Euskaltegia osatzen dugun guztion parte-hartzea eta markatutako helburuak ederki asko lortu genituela. Denon artean euskarazko ko-munikazioa baitzen helburu nagusia eta horixe lortu ge-nuen, ongi pasatu eta txoko-late egosia jaten genuen bi-tartean. Gogora ditzagun izan genituen ekitaldiak:

TxalapartaMintzaldiak: Xabier Mendi-

guren eta Joseba Asiron.Arte Garaikideko Zentroan

bisita gidatuak.Mus txapelketa.Kantaldia: Oskar Estanga.Eztabaida txapelketa.

Ikusten duzuenez maila eta gustu guztietarako zeuden eki-taldiak.

Txalapartari buruzko eki-taldia didaktikoa izan zen, eta txalaparta desberdinak ikusteko parada izan ge-nuen. Gutako batzuek Men-digurenen liburu bat irakurri genuen eta horren inguruan aritu zitzaigun. Joseba Asi-ronek, berriz, XVI. Mendean Gaztelak nola konkistatu gintuen garbi azaldu zigun. Esker bereziak Uharte Zen-troari arte garaikideari buruz pixka bat gehiago ezagutu eta dakigulako. Osteguneko protagonistak ikasleak izan ziren, haiek ahalegindu bai-tziren eguna borobiltzen. Eta bukatzeko Oskar Es-tanga izan genuen hantxe geunden guztiekin batera kantatuz.

Euskararen astea

Page 20: 8. alea - animaliak

URTE OSOKO ESKAINTZAIkasturte hasiera: irailaren 17an

OFERTA CURSO COMPLETOComienzo del curso: 17 de septiembre

A1 – A2 - B1 – B2Mailak - niveles

Astelehenetik ostegunera 9:15 – 11:45 / 17:00 – 19:30 / 19:30 – 21:30

Txandaka / Grupos a turnos9:15 – 11:45 / 17:00 – 19:30 goizean edota arratsaldean posibilidad horario de mañana o tarde

A1 - A2 - B1Kanpoko ikastaroak (gurasoak...)Cursos externos (p/madres...)

15:00 – 16:306 ordu astean / 6 horas a la semanaastelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, lunes, martes, jueves y viernes.

A1 – A2 - B1 – B2 – C1Auto-ikaskuntza / Autoaprendizaje

4 ordu on-line + 2 edo 4 ordu mintza4 horas on-line + 2 ó 4 horas conversación.Interneteko konexioa ezinbestekoaImprescindible conexión a Internet

B2 - C1 Mintza taldeakCursos de conversación

09:30 – 11:30 asteazken edo ostiraletan19:00 – 21:00 asteazkenetan

C1 - EGAModalitate mistoa: 6 ordu presentzial eta 4 ordu on-line

09:30 – 12:30 astelehen eta asteazkenetan / Astearte eta ostegunetan.17:30 – 20:30 astelehen eta asteazkenetan / Astearte eta ostegunetan.

MATRIKULA irailaren 3, 4, 5, 6, 7, 10, 11

MATRíCULA 3, 4, 5, 6 7, 10, 11 de septiembre

Ikusi ordutegiak web orrian Consulta los horarios en la página web

http://centros.educacion.navarra.es/[email protected]

948 36 10 91 UHARTE