Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

8
Aaron ABAD ABADIA ikaslearen ikasturteko KRONIKA Txomin eskolan nengoenean Barandiaran Institutura etortzeko gogo handia neukan. Garai hartan Txomen Aresti eskolarekin oso aspertuta nengoen. Bizitza osoan eskola ziztrin horretan eta aldaketa bat behar nuen. Institutua ezin zela eskola hura baino okerragoa izan uste nuen. Oker nengoen. Ez ditut hemen kontatuko ze aspergarri egin zitzaidan DBH1 eta DBH2. Idazlan hau DBH3ko kronika da, ez nire bizitza osokoa. Ahozkoak DBH3 ikasturtean Gorka irakaslea egokitu zaigu Euskara eta literaturan. Asko hitz egiten du. Ez da isiltzen. Gainera behin eta berriro txotxolokeriak galdetzen dizkigu ikasleoi eta ez digu albokoarekin solasean egiteko inolako lasaitasunik ematen. Nik askotan parte hartu izan dut berak antolatzen dituen taldeko solasaldi edo “debate” aspergarri horietan, (non parte-hartzaile nagusi eta ia bakarra irakasle bera den). Irakasleak guk parte hartzeko eta parte hartzeko astun jartzen zenean, nik eskua altxatu eta euskaraz, txukun-txukun, zerbait esaten nuen:

description

Ikasle fin horietako batek bere ikasturteko esperientziak kontatzen dizkigu. Euskara eta literatura irakasgaiko erreferentziak.

Transcript of Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

Page 1: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

Aaron ABAD ABADIA ikaslearen ikasturteko KRONIKA

Txomin eskolan nengoenean Barandiaran Institutura etortzeko gogo

handia neukan. Garai hartan Txomen Aresti eskolarekin oso aspertuta

nengoen. Bizitza osoan eskola ziztrin horretan eta aldaketa bat behar

nuen. Institutua ezin zela eskola hura baino okerragoa izan uste nuen.

Oker nengoen.

Ez ditut hemen kontatuko ze aspergarri egin zitzaidan DBH1 eta

DBH2. Idazlan hau DBH3ko kronika da, ez nire bizitza osokoa.

Ahozkoak

DBH3 ikasturtean Gorka irakaslea egokitu zaigu Euskara eta

literaturan. Asko hitz egiten du. Ez da isiltzen. Gainera behin eta

berriro txotxolokeriak galdetzen dizkigu ikasleoi eta ez digu

albokoarekin solasean egiteko inolako lasaitasunik ematen.

Nik askotan parte hartu izan dut berak antolatzen dituen taldeko

solasaldi edo “debate” aspergarri horietan, (non parte-hartzaile nagusi

eta ia bakarra irakasle bera den). Irakasleak guk parte hartzeko eta

parte hartzeko astun jartzen zenean, nik eskua altxatu eta euskaraz,

txukun-txukun, zerbait esaten nuen:

Page 2: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

--Komunera joan naiteke?

Irakasleak kurtso hasieran ahozko bakarrizketak egiteko eskatzen

zigun eta grabatzen zituen baina nire txanda izan zenean, ez dut

gogoratzen zergatik, ez nuen egin. Dena den beste batzuek ere ez zuten

egin eta gainditu dute.

Irakurmena

Txarrena irakasleak guk liburuak irakur ditzagun daukan obsesio

hori. Lehenengo ebaluazioan tira. Liburutegi publikora lagundu zigun

eta norberak nahi zuen liburua hautatzeko eta irakurtzeko esan zigun.

Komikiak irakurtzea ere balio zuenez, nik Asterix Belgikan hautatu

nuen. Irakasleak esan zidan oso komiki laburra zela eta halako hiru

irakurri beharko nituela. Halako hiru gaztelaniaz irakurri nituen eta

irakasleari ziria erraz sartu nion.

Bigarren eta hirugarren ebaluazioetan Sara izeneko gizona eta Ninak

ospa liburuak irakurtzeko agindu zigun. Zelako txapak! Nik ez

nituen irakurri baina ikasgelan entzundakoa entzunda badakit

liburu oso aspergarriak direla. Ninak ospa erdi porno bada ere, ez da

Page 3: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

nahikoa sexu agertzen. Porno Light.

Bigarren liburuan, Sara izeneko gizona, espioiak eta soldaduak

agertzen dira. Gerrak, gudak, Karlistadak eta inori interesatzen ez

zaizkion oso antigualeko kontuak. Niri liburua ikaskide aulki-bero

batek kontatzen zidan pasabidean eta irakurri nuen plantak egiten

saiatzen nintzen azterketan.

Liburuei burzko azterketetan, Gorkak beti jartzen zidan ohar berbera:

“ez duzu nahikoa frogatu liburua irakurri duzula”. Klaro. Egiten

zituen galderekin ezin asmatu. Nik liburu osoa kontatzen nion eta

inoiz ez zen nahikoa berarentzat.

Gainera, liburuak oso garestiak ziren. Biak erosteko 35 € edo gehiago

behar. Diru hori izango banu, hori gastatzeko plan hobeak erraz egingo

nituzke.

Page 4: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

Idazmena

Gorkaren beste obsesio batzuk: informatika, Interneta, gizarte sareak…

Noiz edo noiz informatika gelara jaisten ginen. Informatika gela

deitzen diote baina informatikaren museoa deitu beharko genioke.

Bertan dauzkagun mende hasierako gailuak poltsikoan dauzkagun

telefonoen arbaso paleolitikoak dira. Ordenagailu-gelan bikoteka edo

hirukoteka jartzen ginen, hala beharrez. Guk dirua gastatu behar

liburuak erosteko eta irakurtzeko eta haiek, irakasleek, ez dute inolako

dirurik gastatzen ikasleok norberak bere ordenagailua izateko... Gure

ikastetxean taxuzko ordenagailurik baldin badago irakasle gelan

beraientzat ezkutaturik izango dituzte. Informatika gelan

txaxuzkorik ezere ez.

Gutxiegitan jaisten ginenez informatika gelara, ondo aprobetxatu

behar ordu osoa lagunekin bideo-joko odoltsuenetan murgilduta

aritzeko. Irakaslea molestatzera hurbiltzen zenean nahikoa ondo

disimulatzen genuen. Bideo-jokoen fitxa itxi eta koaderno digitala

zabaldu. Gure artean dena euskaraz egiten genuen, jakina, baina justu

irakaslea hurbiltzen zitzaigunean gaztelaniazko esamolderen bitxi eta

adierazkor horietako bat botatzen harrapatzen gintuen beti; gure

muñekitoari burua helikopteroaren helizea erauzi egiten zion unean edo

Page 5: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

antzeko uneetan harrapatzen gintuelako beti.

Irakaslearen beste obsesio horietako bat guk asko idaztea izan da.

Gainera ez zuen balio ikasgelan noiz edo noiz paperetan eginarazten

zizkigun idazlan horiekin guztiekin. Ez. Horietaz gain interneten

gure wikian, gure koaderno digitalean, pilo bat idatzi behar

gainditzeko. Ikasturte hasieran 20 idazlan eta batez beste 1.500

karaktere egin beharko genituela ez zuen hainbeste ematen baina gero,

ondo ikusita… Guztira 30.000 karaktere eskatzen zizkigun. Nik

18.000 edo idatzi ditut baina kopiatutakoa ez duela kontatzen eta

penkatu dit. Beste batzuek egindako idazlanak ikusi ditut eta hori

egin behar bazen nik ere badakit ondo egiten… Baina irakasleak ez

zuen ondo esplikatzen.

Bere kezka nagusia guk Xuxen eta Euskalbar erabiltzen ikastea izan

da baina nik ez dut Firefox etxean instalatu nahi. Are gutxiago

euskaraz, berak esaten digun legez.

Kurtso hasieran 20 idazlan kontu hori erraza ematen zuen. Hilabetero

bizpahiru idazlan egin eta kito, pentsatu nuen hasieran. Lehenengo

ebaluazioan nik erraz egin nituen egin beharreko idazlanak.

Interneten sartu eta Ctrl + C - Ctrl + V: moztu eta itsatsi. Internetetik

kalitate handiko idazlanak kopiatu nituen nire koaderno digitalean.

Irakasleak, baina, esan zidan kopiatzeak ez duela balio, plagiatzea bai.

Eta informazio iturriak aipatu behar zirela eta ez dakit zer gehiago.

Bere txapa horietako bat entzun behar eta gainera penkatu zidan.

Page 6: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

Nik ere, berari, penkatu nioke gustura, ez duelako batere ondo azaltzen

eta gramatikarik ikasten ez dugulako. Baina ez-ohiko deialdia falta

denez ezin ditut lasai nire benetako iritzia plazaratu.

Bigarren ebaluazioan internetetik kopiatu beharrean liburutegian

lapurtu nuen aldizkari batetik eta gizarteko liburutik kopiatu nuen.

Horrela irakasleak ezin izango zuen Google erabili ni moztu-itsatsi

egiten ibilia nintzela frogatzeko. Bigarren ebaluazioan, aldizkari

batetik eta Gizako liburutik kopiatu nituen artikuluak ez zeukaten

inolako zerikusirik Gorkak emandako gaiekin baina askatasun

handia ematen duenez, ba aprobetxatu behar. Gainera Gorkak ematen

dituen gaiak oso arraroak dira.

Baina bigarren ebaluazioan ere, ez dakit nola, konturatu zen edo

pentsatu zuen nire lanak kopiatuak zirela. Galdera maltzuk batzuk

egin zizkidan bere susmoak baieztatzeko eta nik ez nuela gogoratzen-

eta esan banion ere, berriro penkatu zidan. Irakasleak berriro ere esan

zidan testu horiek ez zirela nireak. Ez dakit nola konturatu zen zeren

nik, nahita, akats batzuk sartu nituen dena perfektu eta susmagarri

ez egoteko.

Gero ailegatu ziren amaierako azterketak, finalak, eta ez nuen idazlan

gehiago egiteko astirik. Nahiago nuen Lengua ikastea. Inportanteagoa

da.

Page 7: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

Autoebaluazioa

Gorkak autoebaluazio galdetegi bat pasatu zigun eta galdetegiaren

azken galdera beti da berbera. Egia esan duzu? (0-10). Nik neure

buruari nota onak ipintzen badizkiot ere gero egiazko notak irakasleak

berak bakarrik jartzen dizkit eta niri beti penko. Begitan hartua

naukala agerikoa da.

Irakasleak esaten dit argudioak idatzi beharko nituzkeela nota onak

merezi ditudala adierazteko eta bera konbentzitzeko. Argudio-testuak

asko gustatzen zaizkio...

Horra nire argudioak: klasera etorri naiz txintxo-txintxo ia-ia

ikasturteko egun guztietan. Lehenengo orduetan, batzuetan, lotan

geratzen nintzen. Bai. Baina beti asmatzen nituen aitzakia onak. Eta

irudimena ere oso inportantea omen da bizitza honetan. Ahozko

literatura egiten nuen nik, aitzakiak maila literarioraino igoz. Testu

tipologian “aitzakia” izeneko testu mota gailurreraino eramate

hutsagatik bikain bat mereziko nuke. Literaturaren genero berria

sortzeagatik.

Gainera, ez dizkidate diziplina ohartarazpenak jarri. Alferra naiz,

bale, baina ez diot inori kalterik egiten. Inoiz ere ez. Irakasle batzuk

izorratzen banaute ere nik ez diet bueltan ezer txarrik esaten edo

egiten…

Derrigorrezko hezkuntza denez derrigorrez etorri izan naiz ikastetxera

Page 8: Aaron ABAD ABADIA Ikaslearen Ikasturteko KRONIKA

baina ez da bidezkoa derrigorrez ere nire denbora librean euskaraz

irakurri eta idatzi behar hori. Nire gurasoek bere ordutegia betetzen

dutenean, gero badute denbora librea. Ni etxean bideo-jokoetan hasi edo

telebista piztu bezain pronto, beti entzun behar: Ze? Gaur ez duk etxeko

lanik ala?

Ondorioak

Ikasgelara ia beti etortzeagatik eta irakaslearen txapa gehienak entzuteagatik, tira, behar bada ez dut bikain bat mereziko, baina gainditzea bai behintzat.