Arbizun herritarrak eragile Arbizu berria -...

4
Arbizu berria Herritarron parte-hartzea, Arbizu biziaren gakoa Udalerako herri programa. 2015-2019 H ona hemen EH-Bilduk Arbizurako proposatzen duen herri programaren ildo nagusiak, hurrengo lau urteetan herrian gauzatu nahi ditugun la- nak eta asmoak biltzen dituena. Azken asteetan inkesta bidez eta herritar askorekin hitz eginez bildu ditugun iritziekin eta ekarpenekin osatu dugu programa hau: premiak, nahiak, ametsak, baita hobetu beharrekoak ere bai. Lan emanko- rra izan da, hurrengo urteetan eguneroko lanean oso kontuan hartzekoa, gure herria nola eraiki esaten diguna, denon artean, alegia, denok eragile eta protagonista izanik. Beraz, aurrerantzean filosofia ho- rretan sakondu nahi dugu, herritarron parte-hartzea handiagoa izatea; batetik, Udalak aurreko legealdietan kolektiboekin izan duen harremana mantendu (gazteak, jubilatuak, hezkuntza, kirolariak), eta bes- te batzuengana zabaltzea (emakumeak, edo turismoko eragileak, adibidez); bes- tetik, batzordeak eta lantaldeak sortzea, arbizuarrak benetako eragile izan gaitezen he- rriaren bizitzan. Arbizunazken urteetan finkatu diren ekintza arrakastatsuenak, Txistorraren Eguna, Duatloia, edo Arbizu 1813-2013 herri ekimena, adibidez, herritar askoren lanari es- ker atera dira aurrera. Izan ere, Arbizun dagoen energia nagusia jendea da, eta kapital humano hori aktibatuz gero dena dugu irabazteko. Norabide horretan, ezinbestekoa da gar- dentasunez jokatzea, ahalik eta informazio ge- hien helaraztea eta iritziak biltzeko bideak area- gotu eta sakontzea, denon arteko komunikazioa hobetzeko. Sakanako Herri Programa ere erantsi diogu herrikoari, eskualdearen norabidea marrazten duena. Gure ustez, estu lotu- rik daude biak, herriak Sakanaren parte direlako eta herri bakoitzeko proiektuek Sakana indartu behar dutelako. Herriok gure kabuz, bakarrik, egin ezin duguna eskualdeko indarrak bilduz egin dezake- gulako, egun dugunari nahiz etorkizunean beharko dugunari begira. Sakanan bizitzeko, hobeki bizitzeko, behar den guztia lortzeko bi- deak aurkitzea da erronka nagusia, eta Plan Estrategikoa da tresna eraginkorrena horreta- rako. Arbizun herritarrak eragile ARBIZU B.indd 1 29/04/2015 14:02:16

Transcript of Arbizun herritarrak eragile Arbizu berria -...

Page 1: Arbizun herritarrak eragile Arbizu berria - ehbildu.eusehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Arbizu.pdf · edo turismoko eragileak, adibidez); bes-tetik, batzordeak eta lantaldeak

1

Arbizu berria

Herritarron parte-hartzea,

Arbizu biziaren gakoa

Udalerako herri programa. 2015-2019

H ona hemen EH-Bilduk Arbizurako proposatzen duen herri programaren ildo nagusiak, hurrengo lau urteetan herrian gauzatu nahi ditugun la-nak eta asmoak biltzen dituena. Azken asteetan inkesta bidez eta herritar askorekin hitz eginez bildu ditugun iritziekin eta ekarpenekin osatu dugu programa hau: premiak, nahiak, ametsak, baita hobetu beharrekoak ere bai. Lan emanko-rra izan da, hurrengo urteetan eguneroko lanean oso kontuan hartzekoa, gure herria nola eraiki esaten diguna, denon artean, alegia, denok eragile eta protagonista izanik.

Beraz, aurrerantzean filosofia ho-rretan sakondu nahi dugu, herritarron parte-hartzea handiagoa izatea; batetik, Udalak aurreko legealdietan kolektiboekin izan duen harremana mantendu (gazteak, jubilatuak, hezkuntza, kirolariak), eta bes-te batzuengana zabaltzea (emakumeak, edo turismoko eragileak, adibidez); bes-tetik, batzordeak eta lantaldeak sortzea, arbizuarrak benetako eragile izan gaitezen he-rriaren bizitzan. Arbizunazken urteetan finkatu diren ekintza arrakastatsuenak, Txistorraren Eguna, Duatloia, edo Arbizu 1813-2013 herri

ekimena, adibidez, herritar askoren lanari es-ker atera dira aurrera. Izan ere, Arbizun dagoen energia nagusia jendea da, eta kapital humano hori aktibatuz gero dena dugu irabazteko.

Norabide horretan, ezinbestekoa da gar-dentasunez jokatzea, ahalik eta informazio ge-hien helaraztea eta iritziak biltzeko bideak area-gotu eta sakontzea, denon arteko komunikazioa

hobetzeko.

Sakanako Herri Programa ere erantsi diogu herrikoari, eskualdearen norabidea marrazten duena. Gure ustez, estu lotu-rik daude biak, herriak Sakanaren parte direlako eta herri bakoitzeko proiektuek Sakana indartu behar dutelako. Herriok gure kabuz, bakarrik, egin ezin duguna eskualdeko indarrak bilduz egin dezake-gulako, egun dugunari nahiz etorkizunean

beharko dugunari begira. Sakanan bizitzeko, hobeki bizitzeko, behar den guztia lortzeko bi-deak aurkitzea da erronka nagusia, eta Plan Estrategikoa da tresna eraginkorrena horreta-rako.

Arbizun herritarrak eragile

ARBIZU B.indd 1 29/04/2015 14:02:16

Page 2: Arbizun herritarrak eragile Arbizu berria - ehbildu.eusehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Arbizu.pdf · edo turismoko eragileak, adibidez); bes-tetik, batzordeak eta lantaldeak

2

Euskara: ekin, denon ardura daEuskararen ezagutza eta erabilera transber tsa-la sustatu behar dugu, presakoa da gure hizkuntza-ren egoeraz jabetzea. Eta, horretarako, nahitaezkoa da Euskara Batzordea sustatzea, udalarekin eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuarekin elkarla-nean, hainbat gai aztertu eta proposamenak egiteko:

euskararen aldeko jarrera aktiboa sendotu, ikasi eta erabili; toponimia eta herriko hizkera; euskararen eguna; euskalduntzeko eta euskaratzeko baliabideak… Horrez gain, instituzio bezala, Udalak euskararen erabilera pla-nari eutsi behar dio, UEMAren irizpideekin, bere jarduera eta ekintza guztietan.

Hezkuntza: bizikidetzarako trebatzenHerrian hiru ikastetxe ditugu, eskola, ikastola eta haur eskola: hezkuntza komunitatearen barne harrema-nak sendotu eta areagotu beharko dira, bai eta guraso elkarteen eta udalaren artekoak ere; haur eta guraso

guztiak elkartzen dituzten ekimenak bul --tzatu; aisialdiko eskaintza urte osorako: ludoteka eta udalekuak, kaleko ekintzak eta tailerrak, gurasoek parte hartzeko bideak jorratu.

Gure herria eraikitzen... Esan bezala, herritarrengandik jaso ditugun ekarpenekin taxutu dugu herri programa. Hori bezain inportantea da, ordea, herriak proiektuak aurrera ateratzeko dituen bitartekoak, eta egia da egoera ez dela erosoa: Nafar Gobernuak ezarri dituen murrizketak, udalekin dituen zorrak, bai eta udalen diru-sarrerak asko gutxitu izana. Argi dago irudimena eta,

batez ere, herritarron lana eta parte-hartzea beharko direla egitasmoak bultzatzeko eta gure Arbizu gorria, berdea, morea, gure kolore anitzeko Arbizu eraikitzeko. Hemen dituzue arloz arloko helburu orokorrak, baina hurrengo urteetan gai batzuei garrantzi berezia eman nahi diegu: alderdi soziala, euskara eta eskualdeko ikuspegia

Kultura: nortasun kolektiboa eta per tsonala zainduKultur adierazpenetan parte hartzeko bideak eskaintzea oso garrantzitsua da, bai eta gure-gurea dena anizta-sunez janztea ere. Kultur Batzorde sendo bat lortzen ahaleginduko gara, asmo ugari ditugulako hurrengo urteetarako: liburutegia dinamizatu, kulturaren gune bihurtzeko; tailerrak eta ikastaroak berreskuratu, agen-dako kultur ekitaldien gaineko hausnarketa (iyoteak, txis-

torraren eguna, Sandindei, sanjuanak); herriko ondare materiala eta ez-materiala (euskara, ohiturak, festak, arkitektura, natura) agerian jarri eta balioa eman; kul-turgintzan edo artean kanpoan lanean edo ikasten duten arbizuarrentzat aukerak eskaini herriak ere haien lana jaso dezan; memoria historikoa lantzeko ekimenak.

Arbizu berdea

Kirola: lortutakoa finkatuArbizu eta kirola oso lotuta daude gaur egun. Hortaz, alderdi soziala nabarmentzeko lana egin beharko dugu,

lehiaren gainetik: herriko kirolariak biltzeko ekimenak, Duatloiari eutsi, emakumeen kirola bultzatu… Eta kirol-degirako, bideragarritasun plana.

Ingurumena: kontzientziazioa landuZero zabor filosofia oinarritzat hartuta, aurrera egin be-har dugu hondakinen bilketaren sisteman, mankomuni-tatearekin batera, atez atekoaren jarraipena, hobetzeko aukerak aztertu, birziklatzea sustatzeko ekintzak... Arreta berezia eman nahi diogu ingurumen heziketari, haur eta gazteekin bereziki (zuhaitzaren eta uraren egunak...).

Bestalde, herria garbi edukitzeaz eta berdeguneen balio estetiko eta praktikoaz kontzientziatu nahi dugu. Udalak lan berezia eginen du konpromiso energetikoa bultzat-zen Arbizun: energia berriztagarrien erabilera eta uraren eta argiaren kontsumo arduratsua.

Kolore guztietako Arbizu

ARBIZU B.indd 2 29/04/2015 14:02:17

Page 3: Arbizun herritarrak eragile Arbizu berria - ehbildu.eusehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Arbizu.pdf · edo turismoko eragileak, adibidez); bes-tetik, batzordeak eta lantaldeak

3

Gizarte gaiak: erronka asko eta ahalegin berezia Arbizuarren beharren eta arazoen diagnostikoa egin nahi dugu, ongizateari eutsi zerbitzuetan eta arretan; eta koordinazioa eta elkarlana hobetu eragile guztiekin. Besteak beste, Jubilatuen elkartea dinamizatzeko propo-samenak egin, haiekin elkarlanean; etorkinen integrazio neurriak eta trukea landu; gazteen behar sozialak aztertu eta haiekin landu, eta 12-16 urtekoendako lokala edo

zerbitzua garatzeko aukera; berdintasun plana egin (sentsibilizazio eta formazio ekintzak, emakumeen parte-hartzea eta presentzia areagotu, indarkeriaren protoko-loa ezagutzera eman); etxebizitzaren arloko beharrak eta egoera aztertu, etxebizitza hutsen erregistroa; gizarte zerbitzuekiko koordinazioa hobetu, informazio gehiago izan, eta neurri eta kanpaina zehatzak gauzatzeko (la-rrialdi sozialetan adibidez)

Sozioekonomia: garapena: dauzkagun aukerei helduDiagnostiko sozioekonomikoa beharrezkoa da jakiteko gure herria nola dagoen eta zer baldintzarekin begira-tuko dion etorkizunari. Tresna baliagarria izan daiteke gure herriko eragile sozioekonomikoekin eztabaidatzeko

eta neurri batzuk ezartzeko, turismoaren arloan, besteak beste. Horrez gain, auzolanaren eredua eztabaidatu eta finkatu beharko dugu; eta, azkenik, Sakan tzen sarean inplikatu, hau da, eskualdeko ikuspegia bultzatzea; Ut-zuganeren kudeaketa; aurrekontu parte-hartzaileak

Gure herria eraikitzen... Esan bezala, herritarrengandik jaso ditugun ekarpenekin taxutu dugu herri programa. Hori bezain inportantea da, ordea, herriak proiektuak aurrera ateratzeko dituen bitartekoak, eta egia da egoera ez dela erosoa: Nafar Gobernuak ezarri dituen murrizketak, udalekin dituen zorrak, bai eta udalen diru-sarrerak asko gutxitu izana. Argi dago irudimena eta,

batez ere, herritarron lana eta parte-hartzea beharko direla egitasmoak bultzatzeko eta gure Arbizu gorria, berdea, morea, gure kolore anitzeko Arbizu eraikitzeko. Hemen dituzue arloz arloko helburu orokorrak, baina hurrengo urteetan gai batzuei garrantzi berezia eman nahi diegu: alderdi soziala, euskara eta eskualdeko ikuspegia

Hirigintza, herriko lanak: herriko bizi kalitatea hobetzenUdal plana gauzatzen hasi, eta herrirako nahi dugun ereduaz hitz egin. Lur eta ondasun publikoen erabilerari buruzko hausnarketa eta erregistroa eginen dugu, eta

horren berri eman. Bizikletaren erabilera bultza- tzeko kanpaina, bidegorriak eta ibilbideak egokitu; herri barat-zak sortzeko aukerari heldu berriz.

Arbizu Gorria... eta morea

Sakana: tokiko garapenaren giltzaEskualdearen ikuspegia oso garrantzitsua da EH Bilduren lan-ildoetan. Udalerri indartsuak izateko nahitaezkoa dugu eskualde kohesionatua izatea, integratua, tokiko garapena eta sozio-ekonomia ardatz izanen dituena.

Eskualdeko plangintzaHainbat arlo estrategikotan Sakanan plangintza bateratua egiten jarraitzea beharrezkoa da, harremanak indartzeko, baliabideak optimizatzeko eta eskualdeko zerbitzuak bermatzeko; bertakoari eta gertukoari garrantzia emanez. Tokiko garapenean urratsak ematen jarrai tzeko konpromisoa hartzen dugu, bertako baliabideak oinarri hartuta: industria, turismoa, merkataritza, enplegua, elikadura burujabetza, basogintza… Eta, horretarako, tresnak eta erakundeak bultza-tuko ditugu: Mankomunitatea, Garapen Agentziak, Sakanako Plan Estrategikoa… Sakanako Mankomunitateko zerbitzuak indartzen jarraituko dugu: hondakinak, euskara, kirola… eta hainbat azpiegitura eta zerbitzu anitz koordinatzen ahaleginduko gara: Gizarte Zerbitzuak, musika eskolak, 0-3 urte, kultura arloa, autono-mia energetikoa, elikadura burujabetza…

Arbizu Sakanan

ARBIZU B.indd 3 29/04/2015 14:02:17

Page 4: Arbizun herritarrak eragile Arbizu berria - ehbildu.eusehbildu.eus/dokumentuak/programak2015/Arbizu.pdf · edo turismoko eragileak, adibidez); bes-tetik, batzordeak eta lantaldeak

4Adolfo Araiz

Nafar Gobernuko lehendakari izateko EH Bilduren hautagaia

Heldu da

Bukatu da erregimena, erori da txiringitoa; CAN, Osasuna, zerbitzu publikoak, inora ez doan AHTa…gainbeheran datoz. UPN, PSN eta PPk gure baliabideak hustu eta xahutu dituzte gutxi batzuren mesedetan. Bukatu zaie negozioa. Herritarrak nekatu gara eta azken urteotan kalera irten gara euren politikei erantzuteko.

Heldu da orain aldaketa nahi hori al-ternatiba sendoan islatzeko ordua, erregimena kanporatzea ez baita na-hikoa izanen, bestelako Nafarroa bat eraiki behar dugu datozen hila-beteotan. Herritarrok prota-gonismoa berreskuratuko dugun

Nafarroa, gure iritzia ozen adituko duen Na-farroa, geure nahia errespetatuko duen Na-farroa. Bulego itxietako negoziaketak buka-tu behar dira, Nafarroa barruan lehen eta bigarren mailako herritar moduan banatzen gaituzten harresiak bota. Aldaketa soziala badator, kaletik, herriak, eragileek, taldeek

eskatzen duten aldaketa.

Datorren maiatzaren 24ean aldaketaz, denondako kudeaketaz, etorkizunaz, geure erabakietaz bete behar ditugu hautetsontziak. Urteetako nekeek, amo-rruek, negarrek, frustrazioek…indarra eman behar digute ilusioz, aro berri bat

irekitzeko. EH Bildu osatzen dugu-nok prest gaude, kaleetatik, he-rrietatik, bailaretatik heldu den ilusioa bideratu eta herritarron Nafarroa Berrian bilakatzera.

Haize berriak datoz Nafarroara eta Arbizun ere sentiarazi nahi dugu ilusio hori. Urtetan nafarroi ukatu zaizkigun eskubideak eta aukerak gure esku hartzeko garaia da. Nafarroan zein Euskal Herrian oinarri demokratikoak finkatu behar ditugu:Burujabetza eta marko instituzional demokratiko berri baten aldeko lana bultza-tuz, naziogintzan ari diren erakundeekin elkarlanean.Gure ikurren defentsa.Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal preso eta iheslariak etxera. Kal-tetuen errekonozimendua, erreparazioa eta egia. Desmilitarizazioa, guztion es-kubide zibil eta politikoen errespetua...Erabakitzeko eskubidea, herriari hitza eman eta hitz hori errespetatu. Munduaren parte gara, eta internazionalismoan sinisten dugu, elkartasuna he-rrien arteko samurtasuna delako.

Karmele MarañónFrancisco Javier

RazkinAizaga Zeberio

Miguel Angel UrkiaMonika Etxebarria

Jesusmari Mendinueta

Miren MendinuetaJesus RazkinIraitz Goñi

ARBIZU B.indd 4 29/04/2015 14:02:25