Aurkezpena ode

8
OBJETU DIGITAL HEZITZAILE (ODE) definizioa, egitura, agregazio maila eta tipologia

Transcript of Aurkezpena ode

Page 1: Aurkezpena ode

OBJETU DIGITAL HEZITZAILE (ODE)

definizioa, egitura, agregazio maila eta tipologia

Page 2: Aurkezpena ode

1. SARRERA

Objetu Digital Hezitzaileek, erabiltzaileen/ikasleen ezaugarriak kontuan izan behar dituzte, nahi dituzten helburuak lortzeko, hau da, ikaskuntza sustatzeko. Gainera, beste material edo objektu batzuekin elkartuz gero, material hezigarri multimedia bat sortzeko aukera eskaintzen dute.

Ondoren kontuan izan beharreko hainbat aldagai tekniko, pedagogiko eta ergonomiko batzuk:

Multimedia: helburu didaktiko jakin batzuen arabera, Objetuak multimedia testuek duten izaera multisensoriala aprobetxatu behar dute.

Interaktibitatea: objetu interaktiboek, ikasleen informazio eta komunikazio gaitasuna suspertu beharko lukete eta era berean erabiltzaileen eta IKTen arteko harremana indartu eta ahalbidetu beharko lukete.

Page 3: Aurkezpena ode

1. SARRERA

Akzesibilitatea: objetuak modu eta molde guztietako erabiltzaileei eman behar diete aukera, baita hezkuntza behar bereziak dituztenei ere. Edukiari dagokionez, honek ulergarria, funtzionala, erabilgarria... izan behar du.

Malgutasuna: lortu nahi den helburuaren, arabera, egitura eta antolakuntza alorrean malgua izan behar du objetuak.

Modularitatea: testuingurura era erraz eta azkarrean moldatzea komenigarria da. Unitate didaktikoa, sekuentzia didaktikoa... beharraren eta baliabideen arabera bererabiltzeko aukera eskaini beharko luke.

Page 4: Aurkezpena ode

1. SARRERA

Bererabilgarritasuna eta moldagarritasuna: modulu edo objetua testuinguru desberdinetan erabilgarria izatea hobesten da.

Interoperabilitatea: edukiak aurkibide baten arabera, etiketatu baten arabera, antolatu beharko lirateke hauen katalogazioa ahalbidetuz eta erabiltzailearen erabilgarritasuna erraztuz.

Portabilitatea: sistema estadarrak erabiltzea hobesten da, gainontzeko sistemekin konpatibilitate arazorik ez izateko.

Page 5: Aurkezpena ode

2. ESTANDARRAK

LOM-ES v. 1.0: Metadatuen ezarpenerako perfila da, ODHek bete beharreko kalitate gida antzeko bat, Espainiako Hezkuntzak bere ODHei begira sortua, baina internazionalki eratua zegoen beste LOM edo “kalitate gida” batean oinarritua. LOM-ES delakoak, Espainiako Hezkuntza sistemak ontzat ematen dituen ODHek bete beharreko gutxiengoak markatzen ditu.

Page 6: Aurkezpena ode

3. AGREGAZIO MAILA ETA TIPOLOGIA

Edozein objektu digital, bere etiketen artean kutsu hezitzailea duten erreferentziak dituen metadatu eskema baten bidez indexatua eta etiketatua dagoen unetik, objektu hori HEZIGARRIA dela diogu.

ALDAGAIAK:

EGITURA: ODHaren antolaketa eta osaketa azaltzen du.

FUNTZIONALITATEA: irakaskuntza-ikaskuntza ikuspegitik osagaiek betetzen duten funtzioak: aurre ezagutzaren ebaluazioa, mapa kontzeptuala...

ESTALDURA KURRIKULARRA: erakutsi nahi den eduki multzoa, hezkuntza maila jakin bati dagokiona.

Aldagai hauen arabera 4 maila bereiz daitezke, ondoren ikusgai:

Page 7: Aurkezpena ode

MAILAK:

1.MAILA OINARRIZKO OBJEKTUA: irudi, argazki, musika, animazioa...

2 MAILA IKASKUNTZARAKO OBJEKTUA: 1. mailako objetuen arteko lorturaren bidez sortzen diren objetuak eta erabilera egokia bermatzeko azalpenak jasotzen dituena. Ikaskuntza eta ebaluazio prozesua ahalbidetzen dut.

3 MAILA SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: 2. mailako objektu digitalez osatua, eta kurtso edo ziklo oso baten ikaskuntzarako balio duena.

4 MAILA FORMAKUNTZA PROGRAMA:3. mailako objektuez osatua. Ezagutza eremu oso bat barnera dezake eta titulu bat lortzeko balio dutenak dira.

4. AGREGAZIO MAILA ETA TIPOLOGIA

Page 8: Aurkezpena ode

4. AGREGAZIO MAILA ETA TIPOLOGIA