Eraikin zaharrak berriztatzen

27
Bilbok ahalegin handia egin du eraikin historiko batzuk berroneratzeko. Instalazio berriak euren ezaugarri nagusiak gordetzeko helburuarekin pentsatu dira. Hiriak etorkizunari begiratzen dio, iraganaz harro. ERAIKIN ZAHARRAK BERRIZTATZEN

description

Bilbok ahalegin handia egin du eraikin historiko batzuk berroneratzeko. Instalazio berriak euren ezaugarri nagusiak gordetzeko helburuarekin pentsatu dira. Hiriak etorkizunari begiratzen dio, iraganaz harro.

Transcript of Eraikin zaharrak berriztatzen

Bilbok ahalegin handia egin du eraikin historiko batzukberroneratzeko. Instalazio berriak euren ezaugarrinagusiak gordetzeko helburuarekin pentsatu dira.Hiriak etorkizunari begiratzen dio, iraganaz harro.

ERAIKIN ZAHARRAK

BERRIZTATZEN

Alhondiga Bilbao

Ricardo Bastidak marka erdietsi zuen 1905ean,arkitektura industriala zuen eraikina Zabalgunerakodiseinu dotorearekin konbinatuz. Ehun urteberanduago, Phillipe Starkek aisialdi eta kulturarakogunea asmatu du biltegi zaharretik abiatuta.

2010ean inauguratu zen konplexuak zerbitzuezberdinak ematen dituzten hiru eraikin etabi erdi-soto dauzka: erakusketa aretoa,zinemak, mediateka berritzailea… Bizkarreankristalezko zoru garbia duen igerilekua etasolariuma daude. Denda espezializatuengunea ere ez da falta, eta gainera, zorupeaaprobetxatu egin da 900 ibilgailurentzakoaparkalekua egiteko.

Alhondiga eta biltegi zaharra oso desberdinak dira, baina obrekzorrotz errespetatu zuten fatxada, bisitarien gozamenerako.

Eraikinaren erdiko atarian dauden zutabeak dira Alhondigaberriaren ezaugarririk deigarrienetarikoak. Lorenzo Baraldieszenografo italiar ospetsua da sortzailea, eta ezaugarri kulturalzein lorpen historiko desberdinak irudikatzen dituzte. Baraldikmateriak anitzekin egin du lana, hala nola, marmola, brontzea,zura, altzairua, adreilua, terrakota beiraztatua, zementua edotaesne-harria. Hiru metro luze dituzte, eta 1,50-1,70metro bitartekodiametroa. Zutabeen pisua ere ez da berdina: altzairuzkoek 700kilo inguru pisatzen dute eta marmolean landutakoak 7.000 kiloraheltzen dira.

Herritar asko hurbiltzen da biziki funtzionala den arte lan honetara,eta horretan datza bere arrakasta.

Arteria Campos EliseosAntzokia

Bertendona kalean dagoen CamposAntzokia 1902an inauguratu zen, BilbokoZabalgunearen handitze lanetan.Proiektua hiribilduko Alfredo Acebalarkitektoak sinatu zuen, eta fatxadamodernista, aldiz, Jean BaptisteDarroquy Iparraldeko arkitektoak.

2010eko martxoan berrinauguratuzen antzokia, eraikina monumentudela aintzat hartzen zuen osokobirmoldatzearen ostean. Premiafuntzionalek eta gaur egungo arauetaramoldatu behar izateak eraikinarenbolumena handitzea eskatzen zuten.Horretarako, ondoko eraikineko behekosolairua anexionatu zitzaion, solairuakgehitu zitzaizkion goitik eta soto bathondeatu zen.

Elementurik garrantzitsuena fatxadanagusia da, oso apaindua motibonaturistekin. Fatxada hori dela-etahartzen du antzokiak “bonbonera” izena.Bertan, ate nagusietako ferra-arku handianabarmentzen da.

Areto nagusia, ferra-arku tankerakoa,art noveau estilo frantsesaren araberadago apainduta. Aretoko sabaia etahabe zein zutabe metalikoenapainketak gailentzen dira. Palmondoitxuran amaitzen diren sei pilarekeusten dute egitura.

Areto nagusiak gaur duen estiloabalio-aniztasunerako pentsatutadago, edozein ekitaldi mota antolatuahal izateko. Plataforma mugikorraketa desagerraraz daitezkeen butakakkonbinatzen dituzten sistemamekanikoen bidez, eszenatokiondoko butaka patioa modurikkomenigarrienean konfigura daitekedagokion ekitaldirako.

Castañoseko Merkatua

Itxura modernista duen eraikin hau Ricardo Bastida arkitektoakdiseinatu zuen, 1905ean. Hasieran garbitoki publiko bezala erabilizen, eta birmoldatu ostean, Bilboko 2. Distrituko hiritar-zentroa da.Horrela, udaletxeak erantzuna ematen die auzokoek egiten dituztenleku eta ekipamendu publikoen eskakizunei.

Birmoldatzeak jatorrizko bi solairuak berroneratzea barne hartzendu, baita gaur egungo estalkiaren gaineko kristaldun bolumenaaplikatzea ere, azalera 1.627metro karratu arte handituz.

Arkeologia Museoa

Situado en pleno Casco Viejo, en la PlazaMiguel Alde Zaharrean dago, Miguel deUnamuno Plazan. 1895ean dauka jatorriaeraikin honek, eta hiribildua eta Asua haranaarteko tren-lotura bezala erabiltzen zen.“Hildakoen Tren” izenez ezagutzen zen, 20.hamarkada arte hildakoak garraiatzenbaitzituen Derioko hilerrira.

Gero eta erabiltzaile gehiago zegoenez,eraikina lehenengoz handitu zuten, bainabidaiariak garraiatzeko zerbitzua emateari utzizion 1969an. 1986an berrinauguratu zen, eta1994 arte jarraitu zuen martxan terminalak.

Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak eraikin enblematikohoni beste funtzio bat ematea erabaki zuen. Berroneratueta handitu egin zuten, Bizkaiko material arkeologikoarengordetegia eta Arkeologia Museoa izan zedin.

Horretarako, nasa zaharrak zeuden lekuan, bost solairukoeraikina altxatu zen, jatorrizkotik bereizten duten materialberriez egina.

Kultura espazio honen eraikitze lanek 36 hilabete iraunzuten. Inbertsioa 7 milioitik gorakoa izan zen. Eraikinakbi bolumen nagusi dauka, bat geltoki zaharrean, etabestea maldan dagoen zoruan eraikita. Zimendatze lankonplikatua izan zuen azken horrek.

Harino Panadera

Harino Panadera eraikina, 1902koa, bere hormigoi

armatuzko estrukturaren sendotasunagatik nabarmentzen

da. 2009an, Bilboko Osasun eta Kontsumo Sailaren egoitza

izatera igaro zen berriro. Bertako laborategi modernoak

eta garia ehotzeko makinaria zaharra dauzka gaur egun.

Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen 2005ean,

eta museo bezala diseinatu ez den arren, zirkuituak egin

dira bisita gidatuentzat.

Makinaria zaharrak kolorebizien argiaz distiratzendu, sei solairuetan zehardoan hodi sare konplexubaten barruan.

Hodi horietatik irina zihoan.Ia 4.000metro karratuzaha rbe r r i t zeak e tabirmoldatzeak 5,9 miloieuro balio izan zuen.

Albia Koliseoa edukiera handienekoaretoa izan zen denbora luzean. RafaelFontán arkitektoak egin zuen proiektua,eta 1916an eraiki eta inauguratu zen,Verdiren Otello operarekin.

Urteetan Bel Cantoren eta Bilbokoantzerkiaren gunea izandakoa, GranCasino Bilbao-n egoitza bilakatu egin da.Horrez gain, lau izarreko hotela edukikodu joko aretoaren gaineko solairuetan.Joko areto hori, gaur egun, lekuz aldatzenari da Nafarroa kaletik.

Albia Koliseo zaharra Inbisa Construcciónenpresak birmoldatu du. Barrukoa erabatbota zuen behera, baina fatxada klasikoabere horretan mantendu zuen.

Sotoak baliatu dira aparkalekuak etasaneamendu zein sute-babeserakosistemen guneak egiteko.

Gran Casino Bilbao

Fatxada birgaitzeko, garbiketa sakonaeta apaingarrien artisau-birmoldaketaizan dira beharrezko. Gainera, erretxinaeta zementuzko zenbait geruzarekinberrindartu da, pitzadurak ekiditeko.Hezetasunaz eta suaz babestu eta distiraematen dion lakatua dauka ere bai.

Erriberako Merkatua

Erriberako Merkatua Emilio Puertasarkitektoaren proiektuarekin birmoldatu da.Pedro Ispizuaren jatorrizko proiektuari leialmantendu zaio, San Anton eliza ondokoabsidea baztertu eta hortik aurrera eraikitzenhasita. Horrela agertzen da Ispizuaren1927ko diseinuan.

1.700metro karratuko espazioalortu da San Anton eliza etaErriberako Merkatuaren artean.San Anton elizari duintasunaematen dio lanak, inguruaatseginagoa baita. Merkatua etaeliza harremanetan daude,baina Bilboko ikono bi horienidiosinkrasia errespetatuz.Erriberako Merkatuak kolore gorriaberreskuratzen du erreformarekin.

9,2 milioiko aurrekontuaks o l a i r u e n a r t e k oerabilerraztasuna etas a l t o k i e n e s t e t i k ahobetzeko balio izan du.Gainera, saltokien zoruatermikoa da eta salmentandagoen produktu bakoitzakbere iluminazioa dauka.

Naturgasen egoitza berria

Gaur egun Bilbon ematen diren joeren artean,bi agertzen dira bi urte barru Naturgaskonpainiak inauguratu nahi duen egoitzan:enpresa handiek egoitza korporatiboakinstalatzea edo eraikitzea eta eraikin historikoeta berezien elementuak baliatzea.

IMB arkitekto estudioak hartu du proiektuhonen ardura, Tomas Bilbao eta HilarioImaz arkitektoen lana den higiezinarena.Jatorria 1924an dauka, Concha Jeneralaeta Fernandez del Campo kaleen arteanzegoen hiribilduko farmazia zentroa bertanjarri behar baitzuten. Babestua izatera ereheldu zen bere balio historikoagatik etaarkitektura arrazionalistaren erakusle erebadelako. Hasieran, laborategiak etabiltegiak zeuzkan behe solairua baino ez

zen, baina ondoren, hazten hasi zen gauregun arte.

Barruko erreformaren elementu nagusiabeirazko hormak dituen ataria izango da.Horma horietatik argia pasatuko da,iluminazio eta klimatizazioa hobetuz.Piramide alderantzikatu itxura duenestruktura eraikinaren erdigunean sartutaegongo da, eta higiezinak altuera hartuahala, azalera ere handituko da.

Inguratzen duten galtzada multzoan,Giña baserria hiribilduan dagoendorretxe bizkaitar bakarra da. Larranburumaiorazkoaren jabeek, Martin de Aranakomendadorearen ondorengoak, 1435urte inguruan eraiki zuten dorrea, Bilbonbi alkate zeuden garaian, oinaztarrenaeta ganboatarrena, hurrenez hurren.Errege aginduz zeharka ebakia 8metrokoaltueran, dorre zabala baserri baketsu

egin zen, eta horretarako erabili dahainbat urtez.

Bere narriadura dela-eta eta BabesBereziko Eraikin bezala sailkatu ostean,Udalak 850.000 euro jarri ditu estaltzeak,fatxadak eta eraikinaren egitura berritzeko. Udalak hiribilduko arkitektura-patrimonioababestu eta baloratzeko daukankonpromisoaren adierazgarri da hori.

Giña Dorretxea

Eraikinerako erabilera guztiak zehaztu ezdiren arren, bigarren solairuak badauka bat:auzoko liburutegia. Hurbil dagoen ZentroZibikoan zegoen lehen, baina oraingoakaurreko instalazioen azalera erabilgarriahirukoizten du, 200metro karratu.

Beheko solairuan, gainera, taberna instalatuda. Ohikoa egiten ari da, horri esker, jendeakafea edo freskagarria hartzen ikusteakarta-jokoan ari den bitartean, hegaztiakdorretxetik hurbil zebiltzan iragan ez osourrunarekin kontrastean.

Basurtuko Udaltegi Berria (Zankoeta)

Bistako adreilua, izaera modernista hutsezko lore-diseinuekin apaindutako zeramikak, etxaurre ondoankokatutako errausketa labeko antzinako tximinia,eta kolore berde gogorreko estalki modernoa, Legopiezak gogorazten dituena, dira Basurtu BarrutikoUdal Zentro berriaren aurkezten duten elementunagusiak.

1917an Ricardo Bastida arkitekto ospetsuakdiseinatutako Antzinako Desinfekzio Udal Zentrokozaharberritzeko obrak amaitu ondoren, Basurtu-Zorrotza barrutiak 2.618 metro karratuko zentro berribat dauka, guztiz berriztatua, instalaziorikmodernoekin hornitua eta erabiltzaileei egokitua.

Bilbao Ria 2000 izan da Garellanoko planeanhartutako zaharberritze eta atontze lanak egitekoardura hartu duena. Hala, Bilboko eraikin berezietakobat herritarrentzat berreskuratu ahal izan da.Basurtuko Zankoeta kaleko eraikin historikoankokatuta, Barrutiko Auzo

Etxea erdiko eraikuntza zabal batez eta alboko bestebatez osatuta dago, beiraztatuko bide batek elkarlotuta. Halaber, Bilboko oinezkoentzako zeharbideakgogorarazten dituzten hiri-altzariak zein lorategiakdauzka.