eraso faxistak nafarroan

7
txostena eraso faxistak nafarroan

description

eraso faxistak nafarroan

Transcript of eraso faxistak nafarroan

Page 1: eraso faxistak nafarroan

txostena

eraso faxistak

nafarroan

Page 2: eraso faxistak nafarroan

eraso faxistak nafarroan 2009anataques fascistas en navarra en 2009INKONTROLATUENDAKO

ZIGORRIK EZ DAGO

Azken hilabeteotan inkontrolatu deitzen ditugun horiek HerriMugimenduetako eta Ezker Abertzaleko hainbat lagunen kontra era-soak areagotu dituzte. Txosten honetan urteko lehenengo sei hi-labeteetan izandako mota horretako erasoak bildu ditugu, eraso ko-purua handia baita eta benetan gaiarekin oso kezkatutagaudelako.Egia esan, erasoak azken urte hauetan mantendu dira;pintadak eta horrelakoak izaten ziren ostalaritzako negozioetan, baitaikastolaren batean edo bestean. Baina egunotan, ordea, erasoen ko-purua eta tamaina dezente handitu da, hiltzeko mehatxuak edo ko-txeen kontrakoak ugaritu direlarik. Eta hau guztia gertatzen ari da,hain zuzen ere, errepresioa gero eta latzagoa izaten ari den unean:atxiloketa ugari, zerrenda beltzak, torturak, jazarpen poliziala, eta la-rriena dena, gerra zikinaren itzala berriro zabaldu da, Jon Anzaerrefuxiatu politikoaren desagerpenarekin.Guk ditugun datuenarabera eta gure historiak sarritan erakutsi duen bezala, eraso hauekbeti egoera susmagarrietan gertatu ohi dira. Izan ere, poliziarenoldarpena oso nabarmena duen tokia izan ohi da eraso gehienjasotzen duena, alegia. Gainera bertan jasotako testigantza askokbaieztatzen dute erasoak izan diren egunetan eta ordu horietanpoliziaren presentzia inoiz baino ageriagoa zela.Aipatu dugun datuhau oso garrantzitsua da eta kontuan hartu beharrekoa, zeren etaaski frogatu baita edo susmo nahiko garbia baitugu errepresio inda-rrek zerikusi zuzena izan dutela ekintza horiekin; guardia zibilek lapur-tutako Olentzeroarekin gertatutakoa, adibidez, edo Bidangotzekomonumentu antifrankistarekin eginikoa, esaterako. Horietan, bertakobizilagunek ez dute zalantzarik buruturiko ekintzetan poliziarenbaimenarekin eta inpunitate osoz jokatu izan dela.Duela gutxi jakindugu Baztanen Polizia Forala Ezker Abertzalearen jarduera politikoabehatzen ibili dela eta Guardia Zibilak Iruritako lagun batzuk estutzenzituela, Arrano Beltza eramateagatik. Aitzitik, eraso faxistak antze-mateko edo argitzeko ezer gutxi egin dute. Esan bezala, hau guztiaezin dugu aztertu Espainiako eta Frantziako estrategia errepresiboaEuskal Herriaren kontrakoa ahaztu gabe.Beraz, azken hilabeteetakogertakariekin dauden gerra zikinaren arrastoak eta indar errepresi-

boen zuzeneko loturak ezin ditugu atzendu. Halatan, pasa denurtearen bukaeran une hartan kartzelan zegoen Irati Mujikaren aitaksalatu zuen polizia espainar batzuek, hala identifikatu zuten berenburua, behintzat, hainbat ordutan bahitu zutela eta haiekin kolabo-ratzeko eskatu ziotela. Edo era berean, Jon Anzaren desagerpen sus-magarriaren ondoren, Bilboko preso ohi batek ertzainak zirela ziotenbatzuen jipoia salatu zuen, eta honetan ere, jo aurretik haiekin kola-boratzeko eskatu zioten. Baita Nafarroan ere, kolaborazio eskaerentruke izan diren halakoak ezagutu ahal izan ditugu: atxiloketetan, se-gimenduetan, jazarpenetan,mehatxuak... Badirudi, euskal indepen-dentismoaren aurka nolabaiteko “barra libre” dagoela, bai poliziaberaren eskutik edo inpunitate osoa duten faxista batzueneskutik.Gertakarien larritasunaz jabeturik, Amnistiaren AldekoMugimendutik, alderdi politikoei, herri erakundeei eta komunikabideeidei egin nahi diegu honen aurrean ardura har dezatela. Orain artehorietako asko itsu eta mutu egon dira gai honen aurrean, baina ezdute minutu bat ere galdu, ordea, bestelako indarkeria gaitzestekoorduan. Ildo berean, komunikabideei dagokienez, salaketak ixilarazidituzte edo oso tarte gutxi eman diete haien edizioetan. Jarrera hauekekintza horien errudunak zigorgabetu besterik ez dute egiten. Denokbadakigu nola gure historian zehar Estatuak eskuindar taldeak erabiliditu ezkertiar eta abertzale diren mugimenduak erasotxeko eta horrelahaien eremu politiko handitzeko abagune politiko berezietan.Denokjakin badakigu zein izan zen PSOEren lotura eta ardura 80an EuskalHerriaren aurkako guda zikinarekin. Justu gaur egun boterean dagoenalderdi bera. Geroztik afera asko geratu dira argitu gabe batez ereazken 20 urteetan izandako heriotz susmagarrietan. (Basajaun,Geresta, Kalparsoro ...) bainan edonola badakigu Estatuaren eskuaatzean dagoela. Ezin dugu berriro onartu haien inpunitatea. Ezetzesaten diogu guda zikinari Euskal Herrian! Aski esaten diegu betikoardunadurei! Inkontrolatuen ekintzak gelditu behar ditugu!Bukatzeko deia egiten diegu herritarrei eta batez ere naparrei ekintzazikin hauek eta mota honetako ekintza guztiak salatzeko. Salaketadugu antidoto bezala inpunitearen aurka.

Page 3: eraso faxistak nafarroan

eraso faxistak nafarroan 2009anataques fascistas en navarra en 2009

Puerton dauden euskal preso politikoen familiek bertan izandako era-soa salatzen dute. Haraino eraman zituzten autobusak eraso batjasotzen du aparkatuta zegoen bitartean. Erasotzaileek hiru gurpil

zulatu zituzten. Egun bat lehenago Guardi Zibilek Kontrol batean gelditueta mihatu zutela autobusa salatu zuten familiarrek. Kasualitatez ? Ezindugu hori sinestu.

Puerton dauden napar presoen familiarren aurka

Data : Urtarrilaren 17an. Tokia: Puerto de Santamarian (Andaluzia-Espania)

Nafarroa bizirik 1512-2012 ekimen politiko bat antolatuta zuenNafarroako subiranotasunaren alde eta Amaiurreko azken gudarienoroimenez. Ekimen horretan herrialdeko sensibilitate ezberdinetako

jende aunitz bildu ziren. Monumentuan faxistak ziren pintada ugari ager-tu ziren. Horrez gain Guardia zibilak bidezko kontrol ugari jarri zituenherriko sarreetan jendea identifikatzeko eta mihatzeko.

Faxisteen pintadak Amaiurreko monumentuan

Data : Otsailaren lehena. Tokia Amaiur, Baztanen.

Page 4: eraso faxistak nafarroan

eraso faxistak nafarroan 2009anataques fascistas en navarra en 2009

Ezezagun batzuk susko lehergailu bat jarri zuten Tuterako HerriTabernaren atean. Lehergailua beteta zegoen kartutxo, gasolina etaerrodamenduak metraila moduan. Oinarrizko samarra zen eta lortuzuten gauza bakarra izan zen sua hartu baina lehertu gabe. Egoitzak ez

zuen kalte haundirik jaso. Bertakoek azken urteetan jaso dituzten erasoiraunkorrak salatu zituzten eta baita ere poliziaren presentzia, batez ereTiro Poligonoaren aurkako protesta eta manifestazioak areagotudirenetik.

Herriko baten aurkako erasoa suzko lehergailuz

Data: Martxoaren 18an. Tokia: Tuteran.

Herrikoaren aurkako erasoa eman eta egun gutxitara, berdina zenlehergailu bat (okupatuta zegoen gaztetxe bat) Zisko Bardenerorenaurka jarri zuten. Honetan, gainera, margoketak egin zituzten gaztetxebarruan eta baita ere tututeriak eta sistema elektrikoa izorratu. Horren

ondorioz kalteak hain garrantzitsuak izanez denbora dexente behar izanzuten konponketak egiteko. Bitartean egoitza itxita egon behar izanzuten.

Beste suzko lehergailua Gaztetxe baten aurka

Data: Martxoa bukaeran. Tokia: Argetas-en.

Page 5: eraso faxistak nafarroan

eraso faxistak nafarroan 2009anataques fascistas en navarra en 2009

Falangek izenpatuetako pintada ugari agertzen dira Lesaka eta Berakoudaletxearen hormetan. Bi herrietako zinegotziak mehatxatxen dituztebertan eta “Viva Cristo Rey” pintadetan Euskal preso politikoen aurkakoirainak agertzen dira. Hau dena bertako euskalkiz idatzita. Pintadak

hain ugari izanik argi dago denbora dexente erabili zutela egiteko etapatxadaz. Lesakako udaletxea herrigunean dago eta Goardia zibilenohiko pasoa da. Gau horretan herria “zaintzen” ibili ziren gelditu gabe.

Margoketa mehatxatzaileak Bortziriak eskualdean

Data : Maitzaren 8an. Tokia : Lesaka eta Beran.

Page 6: eraso faxistak nafarroan

eraso faxistak nafarroan 2009anataques fascistas en navarra en 2009

Espainar poliziak Iruñerriko gazte abertzaleekin egindako zerrendabeltzean agertzen ziren bi gaztek heriotz mehatxuak jaso dituzte. Haudena gertatzen da Zerrenda Beltzean dela eta ekintza polizialaksalatzeko manifestaldi bat burutu baino egun batzuk lehenago.Hauetako gazte baten izena diana batean agertu zen Iturramako giroabertzale dagoen ostatu batean. Ostatu honek ere eraso ugari jaso ditu

dagoeneko. Diana ondoan bertze pintada bat egin zuten “Viva España”hitzekin. Bitartean Arrosadian erasoak jaso dituen bertze ostatu batenondoan bertze gazte baten aurkako heriotz mehatxuekin panfletoakagertzen dira. Iruñeako zonalde hauek bai udalzainek baita polizianazionalek ere eten gabe kontrolatzen dute. Hau dela eta mehatxatu-tako bi gazte kriston jarraipen poliziala jasotzen ari dira aspaldidanik.

Gazte abertzaleen aurkako heriotz mehatxuak

Data: Maiatzaren erdi aldean. Tokia : Iturrama eta Arrosadian.

Falangearen izenean berriro Baztanen kokatuta dagoen Frankismorenesklabuen oroimenez egindako monumentuaren aurka bertze eraso batburutzen dute. Oroigarria egun horretan inauguratu egin zuten. Kalteeta pintadak pairatzen ditu. Horrez gain zonaldeko bertze herri batzue-tan faxistak diren pintadak eta mehatxuak agertzen dira bertako ezker-tiar eta abertzaleen aurka. Pintada hauetariko baten bat biztanle hauen

etxe ondoan agertzen da. Bertakoek ez dute ulertzen nola gerta daitez-keen holako ekintzak eta nola ez dituzten pintada hauen egileak a-txilotzen guardia zibila eta foraleen presentzia itotzeko moduan jasotzenbaitute egunero . Alderdi batzuek egile ete indar errepresiboen artekokonplizitatea adierazten dute.

Oroigarri antifrankistaren aurkako erasoa

Data : Maitzaren 17an. Tokia :Baztanen.

Page 7: eraso faxistak nafarroan

eraso faxistak nafarroan 2009anataques fascistas en navarra en 2009

Oso ezaguna den Ahaztuak taldeko kide baten kotxea erasotua izanzen goizeko ordu txikietan. Gainera, emakume hau hiltzeko mehatxuakjaso zituen Arrosadiako gaztearen ama da eta horrez gain, ZerrendaBeltzean zeuden gazteen familiakoen izenean hainbat prentsaurrekotanibili zen. Kotxeko kalteak handiak izan ziren: hiru gurpil zulatuta, aldeko

ispilua eta parabrisak garbitzekoak apurtuak, baita karrozeria urratua.Halaber, sarrailak fortzatuak eta kotxearen barrura sartu ziren, ezerlapurtu gabe, nonbait. Hau dena gertatu zen kotxea etxearen azpianaparkatuta zegoelarik.

Ahaztuak kide baten kotxeari erasoa

Data: maitzaren 26an. Tokia: Arrosadian.

Herri mugimenduak , ezkertiarrak eta arrosadiako abertzaleak biltzendiren Alboka ostatuak eraso bat jasotzen du harri baten medioz

kristalera bat apurtzen. Hau dena goizaldean gertatzen da ostatua itxi-ta egon den bitartean.

Alboka ostatua erasotzen dute

Data : maiatzaren 21an. Tokia : Arrosadian.