Erlazino funtzinoa ibai t

download Erlazino funtzinoa ibai t

If you can't read please download the document

Transcript of Erlazino funtzinoa ibai t

1. ERLAZINO FUNTZINOA Erlazino funtzinoa eta zentzumenak Izaki bizidunek beste izaki bizidunakaz eta inguruneagaz erlazionatzeko beharra daukagu. Horretarako, batetik, errezeptoreak daukaguz daukaguz eta horreen bidez gorputz barruko eta kanpoko informazinoa jasoten dogu; eta bestetik nerbio sistemea dogu, informazinoa garraiatu, interpretatu eta hainbat erantzun lantzen dauana. Erantzun horreek lokomozino aparatuak gauzatzen dauz.Informazinoa jasotea Gure gorputza hainbat zentsazino ezagutzeko gai da, bai kanpotik datozanak, bai gorputz barrukoak. Sentzasino horreei estimulu deitzen jako, eta gure gorputzak erantzun egiten deutse. Estimuluak kanpokoak edo barrukoak izan daitekez. Kanpoko estimuluek bizi garan ingurunearen baldintzei buruzko informazinoa emoten deuskue. Estimulu horreek ezagutzen dabezanak kanpoko errrezeptoreak dira; kanpoko errezeptoreak zentzumen organoetan dagoz, eta inguruan dogunaz jabetzen gara horreei esker. 2. Barruko estimuluak gorputz barrutik datoz, eta gorputzen beharrizanen barri emoten deuskue, adibidez, egarriren barri. Horreek ezagutzeaz gorputz barruan barreiatuta dagozan barruko errezeptoreak arduratzen dira.Estimuluak interpretatzea Zentzumen organoak eta barruko errezeptoreak estimuluak jasoteko gai dira, baina ezin dabez interpretatu.Horregaitik, jaso eta gero, entzefalora eroaten dabez nerbioek. Entzefaloa eta nerbioak nerbio sistemearen parte dira.Erantzunak lantzea Entzefaloa kanpotik nahiz gorputz barrutik jasoten dauzan sen tzazinoak interpretatzen dauz, eta kasu bakoitxari jagokozan erantzunak moldatzen dauz. Erantzunak borondatezkoak edo ohartu bakoak izan daitekez. Borondatezko erantzunak era kontzientean egiten doguz. Ohartu bako erantzunak konturatu barik egiten doguz.Zentzumenak Honango honeek dira kmanpoko estimuluak jasoten dabezan zentzumen organoak:Begiak, mihina, belarriak, sudurra eta azala. 3. Nerbio sistemea Nerbio sistemeak zentzumenek ezagututako informazinoa jasoten dau, interpretatu egiten dau eta egoera bakotxari zer erantzun jagokon erabagiten dau, lokomozino aparatuak gauzatu daizan. Nerbio sistemaren ehunak neurona izeneko zelula berezi batzuez osotuta dagoz.Neuronek estimuluek alkarri igorten deutsiez, bulkada elektrikoen bidez.Nerbio sistemeak zati nagusi bi daukaz nerbio sistema zentrala eta nerbio sistema periferikoa.Nerbio sistema zentrala Nerbio sistema zentrala entzefaloz eta bizkarrazur muinaz osotuta dago. Entzefaloa garunaz, zerebeloaz eta bizkarazurr erraboilaz osotuta dago. -Garunak entzefaloaren zatirik handiena hartzen dau.Oroimena, emozinoak eta borondatezko ekintzak kontrolatzen dauz. -Zerebeloak orekea eta mugimendua koordinatzen dauz. -Bizkarrazur erraboileak ohartu bako mugimenduak kontrolatzen dauz. 4. Nerbio sistema periferikoa Nerbio sistema periferikoa gorputz osoan zabalduta dagozan nerbioek osotzen dabe, eta mota bikoak dira: zentzumen nerbioak eta nerbio motorrak. Zentzumen nerbioek bost zentzumenek jasotako informazinoa entzefalora eroaten dabe. Nerbio motorrek entzefaloak erabagitako erantzuna muskuluetaraino eroaten dabe. 5. Lokomozino aparatua Lokomozinoa aparatua nerbio sistemeak agindutako erantzunak mogimenduen bidez gauzatzeaz arduratzen da; adibidez oinez ibiltea edo objetu bat hartzea. Erantzun horreei erantzun motor deitzen jake.Lokomozino aparatua hazur sistemeaz eta muskulu sistemeaz osotuta dago.Hazur sistemea Hazur sistemea edo eskeletoa hazurrez eta kartilagoz osotuta dago. Hazurrak organo gogorrak eta zurrunak dira. Hiru hazur mota dagoz, luzeak, laburrak eta zapalak. Hazur bi edo gehiago alkartzen diranean artikulazinoa sortzen da, eta bi artikulazino mota dagoz, finkoak eta mogikorrak. Kartilagoak malguak eta gogorrak dira. Zelulak osotzen dabez, adibidez, belarriak eta sudurra, eta artikulazinoak estaltzen dabez. 6. Muskulu sistemea Muskulu sistemea hainbat mogimendu egiten dabezan 600 muskuluz edo organo elastikoz osotuta dago.Muskuluak tendoien bidez dagoz lotuta hazurreei.Egilea: Ibai T 7. Muskulu sistemea Muskulu sistemea hainbat mogimendu egiten dabezan 600 muskuluz edo organo elastikoz osotuta dago.Muskuluak tendoien bidez dagoz lotuta hazurreei.Egilea: Ibai T