euskal jokuak

55
Umeen Euskal Joko Tradizionalak

description

juegos para niños

Transcript of euskal jokuak

Umeen Euskal Joko Tradizionalak DIABOLOA

Nola jolastu Jar ezazu diaboloa zeure eskuinetan. Eskuineko makila behe

samarrean jarrita, bira eragin diaboloari eskuinetik ezkerrera. Diaboloa gorputzaren ardatzarekiko zure aurrealdean dagoenean,

jaso eskuineko makilarekin eta bizkorragotu diaboloaren biraketa eskuineko eskumuturrarekin egindako mugimendu azkarren bidez. Diaboloak beti norabide berean egiten du bira.   Oinarrizko posizioa

Atzamarren artean hartuta bigun eutsiko diegu eskuko makilei erpuruaren eta erkinaren hatz mamiak ukituz. Lurrarekiko eta elkarrekiko paralelo eutsi behar zaie bi makilei.

Gorputzaren edo besoen posizio desegokiak edo abiadura motelegiak diaboloaren oreka galtzea dakar.

Diaboloa atzerantz okertzen bada (zuregana badator) eraman eskuineko besoa aurrerantz eta segi eskuineko eskuarekin mugimendu azkarrak egiten.

Diaboloa aurrerantz okertzen bada (gugandik urrundu) zuzen ezazu eskuineko eskuaz abiadura emanez eta eskuineko makila gorputzerantz hurbilduz.

  ALDAERA EZBERDINAK

  GURUTZATZEAK Eskuineko eskuak bizkortuko du erritmoa eta behin eta berriz

pasatuko dugu azpiko aldean geratzen den ezkerreko eskuaren gainetik.

Egin behin eta berriz mugimendu bera, diaboloak biraketa abiadura handia lor dezan.

Oker ezazu diaboloa eskuinerantz, eskuineko besoa gainetik pasatu, ireki eskuinerantz, eskuineko besoa azpiko aldean. IGOGAILUA

Jaso itzazu bi besoak eta eraman biak eskuinetara. Biraketa mugimendu bat eginez, pasa ezazu eskuineko makila kanpoaldera eta gora. Diaboloa bere kabuz itzuliko da bere lekura.

Hau egin ondoren altxatu diaboloa bertikalean bularraren altuerara iritsi arte eta gero, atera eskuineko makila soka barrenetik. Tira egin sokari eta apurka-apurka tinkotu.

Sokari beherantz tira egiten diogun bakoitzean diaboloa gorantz igoko da. HANKAREN INGURUAN EGINDAKO JAUZIA

Jarri hanka bat sokaren gainean eta utziozu diaboloari zure ezkerrerantz irristatzen. Tira egin sokaren ezkerreko muturretik diaboloa jaso ahal izateko. Jaso ezazu diaboloa eskuineko makilatik hurbil eta duen pisuaren eraginez hankaren azpitik erraz pasatzen dela ikusiko duzu.

Umeen Euskal Joku Tradizionalak

GOMA JOLASANola jolastu       Joku honek aldagai desberdinak ditu, baina denek daukate amankomunean bi edo gehiago, jolaskideen artean goma bat mantendu behar dutela, beste batek edo batzuk altura desberdinetatik jauzi koordinatuak egiten duen edo duten artean. 

Gomaren barnealdean hiru, lau, bost etab. lagun jarriz gero hirukia, lauk¡a... eta abar sortzen da. Gainontzeko taldekideak, gomak osatzen dituen aldeetan banatuko dira.

Abestiarekin batera jolakide guztiek mugimendu hauek errepikatuko dituzte:

 KILOMETRO BAT OINEZ IBILIZ IBILIZ

KILOMETRO BAT OINEZ... 1. Eskuineko hankarekin goma zapaldu2. Ezkerreko hankarekin goma zapaldu, eskuineko hanka altxatu gabe3. Eskuineko hanka gomatik altxatu4. Ezkerreko hanka gomatik altxatu 

Lau mugimendu hauek hiru aldiz errepikatuko dira abestiaren erritmoari jarraituz. 

... BI ZAPATAK HAUTSIZ 

Gomak osatzen duen irudiaren barruan (hirukia, laukia… ) bi pauso emanez eskuinaldera mugituko dira jokalari guztiak. 

Ondoren abestia berriro hasiko da eta mugimendu berdinak egingo dira. Jolasa era honetan errepikatuko da jokalari bakoitza hasieran zegoen tokira itzuli arte. Orduan, aurretik inork hutsik egin ez badu, goma eusten daudenek goma zangarretan jarriko dute eta berriro kantatzeari ekingo diote.

 Pixkanaka-pixkanaka goma igotzen joango dira. orkatilak zangarrak,

belaun atzealdeetan, ipurdian, gerrian, besapeetan eta lepoan.  

Umeen Euskal Joku Tradizionalak

ITURRIAKNola jolastu 

            Joko honetan jokalari bakoitzak txapa bat edukiko du eta ibilbide batetik lasterketa bat egingo dute. 

Ibilbidea lurrean margotu behar da,eta komeni da zoru gogorra izatea, Ibilbidean zehar oztopo ezberdinak jarri eta margo daitezke. 

Txapak paperakin, kristal batekin edo argizariarekin bete daitezke pisu gehiago izan dezaten, honela hobeto gida bait daiteke. 

Helburua ibilbideko helmugara lehena iristea da. Horretarako jokalari bakoitzak, banan-banan, hatzekin bere txapari joko dio (hatz luzearekin joko dio). 

Txapa ezin da margotutako ibilbidetik atera. Ateraz gero, atzera itzuli beharko du, hau da, txapa horren jabeak bota duen tokira itzuliko du bere txapa. Ibilbidearen marra gainean geratzea onartuta dago. 

Beste jokalarien txapak koipatzea onartuta dago baina besteen txapak ibilbidetik ateraz gero atzeko tokira itzuli behar dira. 

Helmugatik lehen pasatzen den txapa izango da irabazle. 

ALDAERAK        Garza: Lurrean hiruki bat margotzen da eta jokalari bakoitzak iturri bat jartzen du barruan. Marra batetik (3 metrora jarrita dagoena) jokalario bakoitzak botako du beste iturriekin eta hirukitik ateratzen dituen iturri guztiak bereganatzen ditu. Hirukia hutsik gelditzen denean hasten da berriro.        Tako: marra bi margotzen dira lurrean, beraien arteko zabalera adinaren arabera egokitzen da. Jokalari guztiek botako dituzte iturriak eta ea nork ipintzen dituen tartean. ESAERAK       TXAPA JO: txapa kolpatu       IBILBIDETIK ATERA: kanpora atera       KALE EGIN: huts egin, txapa jotzen saiatu eta lortu ez       HASIERARA ITZULI: hasi berriro

Umeen Euskal Joku TradizionalakTORTOLOXAK

Nola jolastuTortoloxa bakoitzak lau alde ditu: zulo, lepo, kosk eta belarri.

Lehenengo jokalariak tortoloxak lurrera botako ditu (normalean se¡ tortoloxarekin jolasten da, baina lau, bost edo zortzi ere izan daitezke). 

Lehenengo txandan "zulo" aldean erori diren tortoloxak banan-banan hartu beharko ditu. Horretarako pilota bat airera botako du esku batekin eta bestearekin lurreko "zulo" aldean dagoen tortoloxa bat hartzen saiatuko da. Pilota berriz eskuan hartzea eta tortoloxa bat lurretik hartzea lortuko balu, jarraitzeko aukera izango luke. Pilota lurrera eroriz gero edo tortoloxarik hartuko ez balu, hurrengo jokalariaren txanda litzateke. 

Honela, pilota gora botaz, "zulo" aldean dauden tortoloxa guztiak banan-banan hartu behar dira. Normalean tortoloxa guztiak ez dira "zulo” aldean erortzen. Beraz, “zulo" aldean ez dauden tortoloxak hartu ahal izateko, lehendabizi buelta eman behar zaie, "zulo” aldean utziz. Horretarako pilota gora bota behar da eta pilota berriro hartu baino lehen tortoloxari buelta eman behar zaio. Trebetasun handia dutenek "zulo” aldean dagoen tortoloxa bat hartu eta aldi berean "zulo" aldean ez dagoen beste bati buelta emateko aukera ere izan dezakete. 

"Zulo" aldean dauden tortoloxak hartu ondoren, se¡ tortoloxak berriro eskuetan hartuko eta lurrera botako ditugu. Oraingo honetan

"lepo" aldean daudenak hartu beharko ditugu, eta besteei buelta eman beharko diegu. 

Era honetan "belarri" eta "kosk" aldetarako jolasa errepikatuko da. Helburua alde guztietan dauden tortoloxak ahalik eta txanda gutxienetan hartzea da.

 ALDAERAK

 Tabak lau posizio desberdin ditu. Lurrean eserita daudela batek

hasten du jokua, tabak nahasturik lurrean jaurtiz. Jarraian kanika airean botatzen du eta taba bat jartzen du posizio batean, honela denak posizio berdinean jarri arte hurrengo posizioa bigarrena izango litzateke. Berriro taba guztiak nahastatu eta jaurti egin behar dira. 

Huts egiten denean hurrengo partaideak jarraitzen du eta hurrengo txandan huts egin duzun posizioan jarraitzen duzu.Hasieran, batez ere 1. eta 2.zikloan pilota edo kanika botea eman ondoren hartu daiteke. ALDAGAIAK- Hasierako posizioan tabak botatzean lurrera posizio horretan pilota airean dagoen artean batu egin behar dira pilota eta tabak eskuetatik jausi gabe. Esku batez bakarrik hartzen da pilota.- Musua ematera. Taba bakoitza hartzen den bakoitzean musu bat eman behar zaio.- Ikutu gabe, taba bat hartzen duzunean huts egiten da beste bat edo batzuk ikutzen badira.- Bat hartzen duzun artean beste bat utzi ahalda prest hurrengoan hartzeko.

 ESAERAK 1: zulo- saka- tripea- txulo2: lepo- pon-lepoa-lepo3: kosk- kulo- kula- korkoiliz4: belarri- karne- belarria- dosetan

Umeen Euskal Joku TradizionalakTXINGOKA-TXINTXIRRIKA

Nola jolastu 

Sei laukiz osatutako gurutze moduko bat marraztu behar da lurrean. Lauki bakoitzari batetik seirako zenbaki bana dagokio. Seigarren laukiaren gainean biribil erdi bat margotuko dugu, eta “zerua» izena jarriko diogu. 

Jolasean hasi aurretik jokalarien ordena erabaki behar da. Harri bat jaurti eta marra jakin batetik gertuen uzten duena lehenengoa izango da. 

Lehenengo jokalariak harri bat hartuko du eta lehengo laukitxora botako du. Harria laukitxo barruan geratzen bada, marrarik ukitu gabe, jokalari horrek jarraituko du jolasten. Hanka baten gainean bigarren, eta hirugarren laukitxotik pasako da. Gero laugarren laukitxoan eskuineko hanka jarriko du eta bosgarren laukitxoan ezkerrekoa (une berean). Ondoren seigarren laukitxotik hanka baten gainean pasako da eta zerura bi hanken gainean íritsiko da. Bertan salto bat eginez buelta emango du, eta itzulerako bideari ekingo dio. 

Bigarren laukitxora iristerakoan lehengo laukitxoan dagoen harria hartuko du eta abia puntura itzuliko da jauzi bat eginez. 

Bide guztia marrak zapaldu gabe eginez gero, berriro harria botatzeko aukera izango du, baina oraingo honetan bigarren laukitxoan utzi beharko du harria, gero hirugarrenean, etab. 

Jolasa honela errepikatuko da laukitxo guztietan harria utziz. Laukitxo guztiak egin ondoren, jokalaria zeruan jarriko da, atzera begira, eta bizkar gainetik harria botako du. Lauki baten barruan eroriz gero,

lauki horrek bere izena izango du aurrerantzean. Beste jokalariek ezingo clute laukitxo hori zapaldu jabeari baímena eskatu gabe.

ALDAERAK 

1. Harria buru gainean eraman. 2. Hauetariko ibilbide bat osatu ondoren beste bat egingo da baina

begiak itxita. Pauso bat emandakoan besteei galdetuko die: ZAPALTZEN DUT? Eta besteek marrarik ez badu zapaltzen “TXORIXO” erantzungo dute eta zapaltzen badu “ODOLOSTE” eta txanda galtzen du.

Umeen Euskal Joku TradizionalakTXIRIKILAKA

Nola jolastu 

Harri baten gainean txirikila jartzen da. Zozketa egin eta gero, lehen jokalariak jotzen du txirikila mutur zorrotzean 50zm.ko beste makila batekin.

 ALDAERAK

             1. Jolasean has¡ aurretik jokalari guztiak bi taldetan banatuko dira. Zein talde hasiko den jakiteko, talde bakoitzetik jokalari bat txirikila ahalik eta urrutien bidaltzen saiatuko da, makilarekin joaz. 

2. Urrutien bota duen taldea (A taldea) lurrean margotutako biribilaren inguruan jarriko da, eta taldekide batek (Ane taldekideak adibidez) makila eskutan hartuko du txirikila jotzeko. Beste taldeko (B taldea) jokalariak jolas eremuaren inguruan geratuko dira txirikila hartzeko. 

3. Gure ikasle batek txirikila biribilaren barruan jarri ondoren esaldi hau oíhukatuko du: "Txiríkila-txirikila -Has¡ oraintxe honen bíla" B taldekoek.. prest badaude.. hau erantzungo díote: "Txírikíla-txirikila -Erabil ezazu makila". Orduan ikasleak txirikilari koipea emango dio makilaz, mutur batean, lurraren kontra. Kolpe honen ondorioz, lurretik altxatuko da eta jarraian, beste kolpe bat emango dio, txirikila airean dagoenean, ahalik eta urrutien bidaltzeko. Ikasle honek hiru aukera izango ditu txirikila biribiletik ateratzeko. Lortzen ez badu, kanporatu egingo dute eta bere taldeko hurrengo jokalaria saiatuko da txirikila jotzen. 

4. A taldeko jokalari batek txirikila jo eta biribiletik ateraz gero, B taldekoak txirikila hartzen saiatuko dira. Airean hartuz gero txirikila jo duen A taldeko jokalaria kanporatu egingo dute. Lurrera erori ondoren hartzen badute biribilean sartzen saiatuko dira, baina txirikila hartu duten

tokitik mugitu gabe, Biribilaren barruan dagoen A taldeko jokalariak makilarekin ekidin dezake txirikila biribilean sartzea. 

5. B taldekoak txirikila biribilean sartuz gero, talde aldaketa egingo da eta B taldekoak jarriko dira txirikila jotzen. Beraz, jolasa bigarren puntutik berriro hasiko litzateke. 

6. B taldekoek ez badute txirikila biribilean sartzen, txirikila erori den tokitik A taldeko jotzailea denak berriro makilaz joko du txirikila ahalik eta urrutien bidaltzeko. Ondoren biribiletik txirikila erori den tokira dagoen distantzia neurtuko da. 

7. Neurketa makilarekin egiten da. Hala ere, distantzia neurtu aurretik A taldekoek apustu egin behar dute, hau da, saiatu behar dute txirikila zer distantziara dagoen asmatzen     (40 makila, 35 makila... ). B taldekoek A taldekoek esandako neurria onartuz gero, puntu horiek A taldekoek irabaziko dituzte. Ez badute neurri hori onartzen, berriz, makilarekin neurtu beharko da.

Esandakoa baino gehiago neurtuz gero, distantzia guztia kontatuko da puntu moduan. Adibidez, A taldekoek 35 makila esan badute eta neurtu ondoren 40 makilako  neurria ateratzen bada, A taldekoek 40 puntu irabaziko dituzte.

Esandakoa baino gutxiago neurtuz gero.. A taldeak ez du punturik irabaziko.  

Umeen Euskal Joku TradizionalakKROMOAK

 Nola jolastu 

Jokalari bakoitzak kromo batzuk izango ditu jolasaren hasieran. Denon artean zenbat kromo jarri behar diren lurrean erabakiko da, eta bakoitzak bere kromoak jarriko ditu marrazkia behera begira dutela. Honela, kromo pila bat osatuko dute guztien kromoekin. 

Lehenengo txanda egokitzen zaion jokalariak kromoei koipe bat joko die eskuarekin (eskua koilara baten moduan jarriko da), eta ahalik eta kromo gehien buruz gora jartzen saiatuko da. Marrazki gora begira dutela geratzen diren kromoak berarentzat izango dira. 

Ondoren bigarren jokalariak berdin egingo du. Jolaskide guztiak saiatuko dira ahalik eta kromo gehien iraultzen, kromo guztiak biratu arte. 

Azken kromoa iraultzea lortzen duen jokalariak erabakiko du hurrengo txandan zenbat kromo jarri behar diren, baita nolako kromoak izan behar duten: handiak ala txikiak,  disdiratsuak, irudi jakin batekoak... . Gainera, jolaskide hau hasiko da hurrengo txandan jolasean. 

ALDAERAK KROMOAK PARETATIK 

Alturatxo batetara eta etzanik dagoen ohol baten ondoan jarriko dira bi jokalari. Ohol honen alde batetik kromo bat erortzen utziz hasiko

da jokalari bat “Caras”etan jokatzen bada, kromoa bota eta marrazkia goi aldera duela erortzen bada kromoa beste jokalariarentzat izango da.       “Palmo”tan edo “toque”tan jokatzen bada jokalariek kromo bana jarriko dute pareta baten kontra eta erortzen utziko dituzte. Ondoren banan-banan beste kromo bat erortzen utziko dute, lurrean dauden kromoen gainean eror dadin ahaleginduz. Botatako kromoak lurrean dagoen baten bat ukitzen badu, azken kromo hau bota duenarentzat izango dira beste guztiak. ESAERAK       KROMOAK JO: eskuarekin kromoa jotzea, buruz gora jar dadin.

Umeen Euskal Joku Tradizionalak

ZIBA

Nola jolastu

 

Tronpa edo zibara jolasteko lehendabizi kordela jarriko diogu:

 

1-    Zibaren goiko partean kordela eusten da. Hortik puntara kordela luzatzen da eta gorantza hasten gara bueltak ematen, gutxi gora behera erdiraino.

2-    Eskuarekin aurrera eta atzerantzako mugimendu arin bat eginez jaurtitzen da. Kordela eskuan gelditzen da, tronpak airean birak ematen dituen bitartean.

3-    Ziba dantzan jarri modu ezberdinetan.

4-    Eskuan dantzatu

5-    Gorantza bota, saski baloiko saskitik sartu eta gero zibak dantzan jarraitu behar du.

ALDAERA

 

            Jolas honetarako jolaskide bakoitzak ziba bat behar du, Zibak dantza egin dezan, soka bat lotu behar zaio, eta ondoren indarrez lurrera bota.

 

Lurrean bi biribil margotuko dira, handia bata eta beste bat txikiagoa, lehenengoaren barruan. Lehenengo jokalariak bere ziba biribil txikiaren barrura botako du eta saiatuko da bertan dantzarazten. Helburua ziba dantzatuz biribil txikitik handira pasatzea da. Lehenengo jokalari honek ez badu lortzen ziba dantzatzea edo biribil txikitik handira pasatzea, orduan bere ziba biribil txikian utzi beharko du.

 

Bigarren jokalaria saiatuko da bere zibarekin barruan gelditu den ziba biribil txikitik ateratzen. Horretarako bere ziba dantzatu egin behar du eta biribil txikitik atera behar du ere. Hau guztia lortuz gero puntu bat irabaziko du, bestela bere ziba ere barruan utzi beharko du.

 

Jokaldi hauek beste jolaskide guztiek errepikatuko dituzte, ahalik eta puntu gehien irabazteko helburuarekin.

 

ESAERAK

       ZIBA DANTZATZEKO ERAK:

-         “zutik edo ipurdika dantzatzea: burdin puntarekin edo egurrezko

koxkaren gainean bira ematea.

-         “Ziba lo egotea”: zibak birak tokitik mugitu gabe ematea.

-         “Ziba paseatzen egotea”:zibak dantzan ibilbide luzea egitea.

 

Umeen Euskal Joko Tradizionalak TXORRO-MORROKA

Nola jolastu Bi talde egingo dira, azpian egongo dena eta bestea gainean.

Zozketa bidez, asto ilara zein taldek osatuko duen aukeratuko da. Asto ilarako lehena “ama” espalderetan, horman edota jezarrita

egongo da. Azpiko beste jokalariek euren burua aurrekoaren hankartean sartuko dute ilaran jarrita eta lehenengoak bere burua “amaren” altzoan jarriko du.  

Hau osatu eta gero beste taldekoak, banan-banan hauen gainera salto egingo dute (bizkarrean eseriko dira).

Saltatzerakoan “txorro doa” oihukatzen da.  

Denok salto egin ondoren eta azpiko taldekoen bizkarrean eserita daudenean, lehenengo salto egin duenak, atzamar bat erakutsiko du eta “txorro-morro-piko-tallo-ke?” esango du.

Azpiko taldean dagoen batek asmatu beharko du atzamar horren izena. Asmatzen badu, rolak aldatu egiten dira, baina ez badute asmatzen, besteak berriro beraien gainera salto egingo dute.   Arauak

Asto ilara lurrera jauzten bada berriro hasiko dira, ostera asto ilararen gainean dagoen bat jauzi eskero edota jokalariak txarto kokatuta egoteagatik guztientzak lekurik ez balego,rolak aldatu egingo lirateke.  

ALDAERAK  

Erabiltzen den galdera hau da: “txurro”-“medio manga”-“manga entera”? “Txurrori” esku bat bestearen gainean jartzea dagokio. “Medio mangari”, besagain gainean jartzea. “Manga enterari”, sorbalda gainean.

Asmatzen badute rolak aldatu egiten dira.  

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

AIDEKETAN   Nola jolastu  

Talde handian zozketa egin ondoren gelditzen dena besteen bila hasiko da. Salbu egoteko “altuera” (KOXKA) batera igo behar da, baina ezin da mantendu koskan denbora luzean, hau da, hamar kontatu eta gero ez dena jaisten harrapatuta dago.

Harrapatutakoak harrapatzaileak bihurtzen dira .  

ALDAERAK  

  Txistua jo ezkero mundu guztia koskatik irten behar da.

  Harrapatzaile bat baino gehiago egon daitezke .

   

   

   

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

KORTA BANAKA   Nola jolastu  

Harrapaketa jolasa da. Bat gelditzen da. Honek ozenki esan behar du noren atzetik joango den eta hamar kontatu ondoren, korrika hasten da. Norbait harrapatzen badu rol aldaketa.

Iheslari eta harrapatzailearen artean baten bat gurutzatzen bada, harrapatzaileak beste horren atzetik joan beharko du, hau da haria moztu duen pertsonaren atzetik joan behar du.

Harrapatzailea ez bada konturatzen, beste kide guztiak abisatu beharko diote.    

ALDAERAK  

Pertsona bakar bat gelditu beharrean, 2 edo 3 gera daitezke.  

 

    

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

LAPUR ETA MIKELETEAK  

Nola jolastu Bi ume mikeleteak dira, beste guztiak lapurrak. Mikeleteak edo

poliziak eskutik hartuta besteak ukitzen saiatzen dira. Lapur bat ukitzerakoan hirukote bat sortzen da. Hirukote honek beste lapur bat harrapatuz gero, berriro bikote bihurtzen da. Horrela denok harrapatu arte.

Hasieran nor geratu erabakitzeko zotz egingo da era honetan: Abezedarioa esaten joango gara a, b, d... eta M letrara heltzen garenean Mikelete deituko diogu. Ekintza hau birritan egingo dugu.    

ALDAERAK  

Bikoteak harrapatzen dituen lapurrak preso bihurtzen dira.  

Beste lapurrek preso hauek aska ditzakete.  

Bikoteak lapur bat harrapatzen duenean bikoteko bat lapur bihurtuko da. Denbora gehien mikelete moduan daramana izango da.

 

Umeen Euskal Joko Tradizionalak KINKINETAN

  Nola jolastu

Kinkina erabiliz lurrean laukizuzen handi bat margotu eta sei zatitan banatuko da, hau da, sei laukitxo izango ditugu. Laukitxo bakoitzean zenbaki bana idatziko da.

Jolasteko ordena erabaki ondoren, lehenengo jokalariak kinkina hartuko du eta jolasean hasiko da. kinkina laukitxoetan sartu behar du. Hasieran bat zenbakia duen laukitxoan sartuko du, ondoren laukitxoaren barruan oinak jarriko ditu eta, kinkina lurretik aterata, bi zenbakia duen laukitxoan sartuko du, mugimendu berdinak errepikatuko dira laukitxo guztietan.

Aurreko mugimendu guztiak ondo egiteko ezin da oinekin marrarik zapaldu eta ezin da kinkina laukitxotik kanpo sartu edo marra gainean utzi.

Lehengo ¡itzulia huts egin gabe bete ondoren, bigarren itzulia egin behar da. Mugimendu berdinak egin behar dira, baina bi zenbakia duen laukitxotik hasita, oraingoan. Hau da, hasieran bi zenbakia duen laukitxoan kinkina sartu, ondoren hiru zenbakia duen laukitxoan, eta abar. Bigarren itzuliaren ondoren beste lau itzuli egin beharko dira, itzuli bakoitzean aurrekoaren hurrengo zenbakia duen laukitik hasita. Sei itzuliak huts egin gabe pasatzen dituen jokalariak laukitxo bat irabazteko aukera ¡zango du. Horretarako, kinkina laukizuzenetik kanpora bota behar du. Lurrean sartuz gero, kinkina hartu eta nahi duen laukitxora botako du. Laukitxo horren jabe ¡zango da hortik aurrera eta kinkinarekin egindako ikur baten bidez adieraziko du hori.

Hortik aurrera beste jolaskideek ezingo dute laukitxo horretan oinak jarri, ezta kinkina bertan sartu ere.

Jolasa behin eta berriro errepikatzen da laukitxo guztiek jabea eduki arte.    

ALDAERAK * KONTUZ KINKINEKIN!

   

   

     

  Umeen Euskal Joku Tradizionalak

  POTE-POTE

  Nola jolastu

Pote bat hartu eta harriekin bete behar da. Ondoren irekita dagoen aldea itxi egin behar da, oinarekin zapalduz.

Potea egongo den tokian biribila marraztuko da lurrean. Gune honi TXINBU deituko zaio. Haur guztien artean zozketa egiten da nor geratzen duen aukeratzeko,

Ezkutatu behar direnetako batek potea esku batekin hartuko du, edota hankarekin ere eta txinbutik ahalik eta urrutien botatzen saiatuko da.

Geratzen dena korrika abiatuko da potearen bila, eta beste jokalari guztiak ezkutatu egingo dira. Geratzen denak, potea hartu ondoren, atzeraka ibiliz txinbura itzuliko da.

Potea txinbuan jarri ondoren, Zenbatzen hasiko da: pote-pote bat, pote-pote bi…, banoa!

Ezkutaturik daudenak aurkitu behar ditu. Norbait ikusiz gero "POTE-POTE" eta ikusitako jokalariaren izena oihukatuko du potea eskuarekin lurraren kontra joaz. Adibidez, Luisal ikusiz gero, "POTE-POTE LUISAL" oihukatuko du eta Luisal bere ezkutalekutik aterako da.

Jolasak honela jarraitzen du ezkutatutako guztiak bilatu arte. Lehenengo ikusia izan dena bete izango da hurrengoan.

Ikusitakoak askatzeko aukera ere badago. Horretarako ezkutatuta dagoen edozein haurrek txinbuan dagoen poteari ostikoa eman behar dio, geratzen denak ikusi baino lehen. Hau gertatuz gero, bete denak berriro potearen bila abiatu beharko du, zenbatu eta beste lagun guztiak ezkutatu egingo dira berriz.    

ALDAERAK  

  Geratzen denak begiak estalita izango ditu eta baloiaren bila itsu joan beharko du. Horrela ezkutatzera doazenak denbora gehiago dute ezkutatzeko.  

   

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

TXOKOLATE BOLINERO   Nola jolastu

Ume guztiak borobilean kokatuta eta bat erdian begiak estalita. Borobilean daudenak soka bati eskuekin oratuta.

Erdian dagoenak, korruan dagoen norbait ukitzen saiatu behar du. Erdikoa alde batera joaterakoan, alde honetan daudenak atzerantza

botako dira eta aldi berean beste aldekoak erdira hurbilduko dira, (ekintza honek, erdikoaren lana errazten du).

Sokan daudenak ezin dute soka askatu eta erdian dagoenak soka ukitzen badu berriro erdira itzuli beharko du .

Erdikoak norbait harrapatzen duenean begiak estalita dituela, nor harrapatu duen asmatu behar du (bera ukituz). Asmatu ezkero paperak aldatuko dira .  

ALDAERAK  

Denak korruan eskutik oratuta eta bat erdian begiak estalita. korrukoek “txokolate bolinero” leloa esaten bitartean, birak emango dituzte eta leloa bukatzen denean erdikoaren atzean geratzen denak bizkarra ukitu eta ahotsa aldatuz galdetuko dio: Nor naiz?

Erdikoak asmatu egin beharko du.  

·        Erdikoak soka harrapatzen badu, sokari jarraituz, norbait harrapatu dezake. Bitartean besteak eta soka utzi barik (sokari jarraituz) aldentzen saiatu beharko dira.

 

Beste era bat: Erdikoak soka gerritik lotuta izango du eta saiatu behar da sokari tiraka dagoen bat harrapatzen. Kasu honetan erdikoa zein tiraka daudenak azkarrak izan behar dira, alde batera joaten bada, beste aldekoak tira eginez ekidin beharko dute.

 

Umeen Euskal Joko Tradizionalak  

PERRETXIKOA   Nola jolastu

Jolasten hasi aurretik jolastokia mugatu behar dugu. Horretarako perretxikoa marraztuko dugu lurrean: zirkulu erdi handi bat eta honen azpian laukitxo txiki bat.

Geratzen den laguna laukitxo txikian jarriko da biribil erdira begira. Beste jolaskide guztiek ilara osatuko dute laukitxoaren eskuinaldean. Zozketa egin beharko da jolaskide bakoitza ilarako zein tokitan jarri erabakitzeko.

Laukitxo txikian dagoenak hizki bat eta hitz multzo bat esango du, adibidez: "AREKIN HASTEN DIREN ANIMALIEN IZENAK".

Beste jokalariek agindutako ezaugarria duen hitz bana esan beharko dute. Adibidez: ASTOA, AHATEA, ARDIA…. Hitza esaten duten bitartean salto egingo dute perretxikoaren burualdera. Esan duten hitza egokia bada iritsi diren tokian gelditu beharko dute. Esaten duten hitza

egokia ez bada edo aurretik beste norbaitek esan badu, berriz gelditzea egokituko zaie.

Jolaskide bat biribilaren erdian sartzen denean, barruan daudenek ere salto egin ahal izango dute, biribiletik atera gabe. Denak biribilaren barruan daudenean, laukitxo barruan dagoena korrika aterako da eta norbait harrapatzen saiatuko da (biribiletik atera aurretik harrapatu behar du).

Baten bat harrapatuz gero, hurrengo txandan lagun hori izango da laukitxoaren barruan jarriko dena. Hasieratik errepikatuko da jolasa, baina orain beste hizki eta beste izen multzo batekin.  

ALDAERAK  

   

     

Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

TXOKOKETAN

 

Nola jolastu

5 pertsona behar dira. Karratu bat osatzen dute eta karratu honen hertz bakoitzean jokalari bat jartzen da. Azkenekoa berriz laukiaren erdian kokatzen da.

Besteak elkarren artean aldaketak egiten aritzen dira erdikoa zirikatuz. Aldaketa hauek egiten ari diren bitartean, erdikoak norbaiti hertza harrapatzen badio, lehen hantxe zegoena erdira pasatzen da.

ALDAERAK

 

Gauza bera baina binaka, hirunaka...

 

Aldaketa egiterakoan eta bazterretan, hasieran adostutako ume kopurua baino gehiago ezin da egon (gehienez 5 bazter bakoitzean).

 

 

Aldaketa egiterakoan erdikoak norbait harrapatzen badu, harrapatutakoa erdira.

 

Norbaitek ez badu atera nahi ez da ateratzen (gehienez 3 aldiz).

 

Euskal Joko Tradizionalak  

SUGE ITSUAK   Nola jolastu

Parte hartuko duten lagun guztiekin bi talde egingo ditugu. Talde bakoitza suge bat izango da, horretarako taldekide guztiak lerroa osatu behar dute, bata bestearen atzean jarrita. Jolaskide bakoitzak aurreko jokalariaren sorbalda gainean jarriko ditu eskuak. Sugea osatzen duten guztiek begiak zapiekin estaliko dituzte, lerroan azkena dagoenak izan ezik. Honek gidatuko du “sugea”, baina hitz egin gabe.

Sorbaldan kolpetxoak emanez adieraziko dira aginduak eta jokalari bakoitzak aurrean duenari transmititu beharko dio zer egin behar duen.

Aginduak honelakoak izan daitezke: EZKERRERA JOAN: Aurreko lagunaren ezkerreko sorbaldan kolpetxo bat jo. ESKUMARA JOAN: Aurreko lagunaren eskuineko sorbaldan kolpetxo bat jo. GELDITU: Aurreko lagunaren bi sorbaldetan kolpetxo bana jo.

AURRERA JOAN: Aurreko lagunaren sorbaldetan bi kolpetxo jo. Helburua beste taldeak osatutako sugea harrapatzea da. Beste

sugea harrapatuta dagoela esateko, beste taldeko gidaria harrapatu behar da, hau da, ez du balio begiak estalita duen lagun bat harrapatzea.

Gidaria harrapatuz gero, lagun hori beste taldera aldatuko da eta hortik aurrera beste sugearen lehen lekuan jarriko da begiak estalita dituela.

Sugeak ezin dira apurtu, hau da, kide guztiak elkarri helduta egon behar dute denbora guztian. Jolasteko lagun asko badaude, bi suge baino gehiago osa daitezke.    

ALDAERAK  

Talde bakoitzak bere agindu propioak asma ditzake, baina inoiz hitza erabili gabe.      

     

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

GOITIK ALA BEHETIK   Nola jolastu

Banku suediar, hezi, etab inguruan jolastu behar da. Harrapatzaile bat dago, besteak oztopoaren gainean jartzen dira.

Harrapatzailea oztopoaren punta batean kokatzen da. Jolas taldeak harrapatzaileari galdetzen dio: Goitik ala behetik? harrapatzailea goitik esaten badu, iheslariak bakarrik oztopoaren gainetik pasatu ahal dute.   Harrapatzaileak, berriz ,ezin du ez goitik ez azpitik pasatu.

   

ALDAERAK  

Bat geratu beharrean, bi, hiru edo lau gera daitezke.    

Umeen Euskal Joko Tradizionalak  

LURRIKADA   Nola jolastu  

Jokalari guztiak bat izan ezik, hirunaka jarriko dira. Bi parez pare elkarri eskutik helduta, eta hirugarrena, erdian. Erdikoa “Maizterra” izango da eta alboetakoak “Hormak”.

Bakarrik dagoenak, tokia hartzeko, “ezkerreko horma”, “eskuineko horma”, “maizterra” edo “lurrikada” esan beharko du. Orduan, adierazten duenaren arabera hirukoteak desegin egingo dira.

                    Ezkerreko horma: ezkerreko horma diren edo irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.

                    Eskuineko horma: eskuineko horma diren edo irudikatzen duten haur guztiak tokiz aldatuko dira.

                    Maizterra: maizterrak diren haur guztiak lekuz aldatu beharko dute.

                    Lurrikada: Haur guztiak lekuz aldatu beharko dute.  

Erdian dagoen jokalariak tokiz aldatzen ari diren momentua aprobetxatu beharko du hirukote bateko partaide bihurtzeko. Ondorioz, beste bat geratuko da bakarrik eta honek bere lekua aurkitzen saiatu beharko du.

 

  ALDAERAK

                      Katagorria jokoaren antzekoa da.  

   

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

TRES NAVIOS EN EL MAR   Nola jolastu

Hiru pertsonako talde bilatzaile bat gelditzen da. Beste partaide guztiak, arinago adostutako ingurutik, elkarrekin ezkutatu behar dira.

Prest eta ezkutatuta daudenean, ozenki esango dute: ”HIRU BARKU ITXASOAN” eta talde bilatzailekoek: ”ETA BESTE HIRU BILATZERA DOAZ” erantzungo dute “Lurra” izeneko puntu konkretu batetik bilaketa hasten dutelarik.

Norbait ikusterakoan bera baino arinago hasierako lekura bueltatu eta “LURRA AURKITU DUGU” esan behar dute.

Beste taldeko partaideren bat arinago iritsi ezkero, guztiak libre gelditzen dira eta jokoa berriro hasi behar da.  

ALDAERAK  

Ezkutatutako guztiak, banan-banan aurkitu behar dira (ez multzo bezala) eta bat aurkitzen dutenean nahiz eta denak batera egon, Lurra dagoeneko lekura joan bitartean besteak lekuz aldatu daitezke.

  Beti elkarrekin joan behar dira.  

   

 

 

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

BAT BI HIRU KARABI KARABA   Nola jolastu

Partaide bat paretaren kontra jartzen da begiak itxita eta beste guztiak atzerago (10 metrotara gutxi gora behera) paretara begira.

Lehenengoak begiak itxita esango du: “bat, bi, hiru, karabi-karaba”, “begiratuko dut”. Hori esaten ari den momentuan, besteak aurreraka mugituko dira, baina kontuz ibili behar dute. Begiratzen ez duenean besteek zati bat aurreratzeko aprobetxatu behar dute

Horman dagoenak buelta azkar emango du, ea norbait ikusten duen mugitzen.

Joko honetan, pauso txikiak ematea eta azkarra izatea komenigarria da ikusia ez izateko. Mugitzen ikusiz gero, pertsona hori eliminatu egiten da eta jolasak jarraitu egiten du.

Paretara hurbiltzen garenean “karabi-karaba” esaten ari denari ukitu behar zaio atzetik eta korrika hasi, besteak atzetik jarraituko diolako.

 

ALDAERAK  

Norbait mugimenduan ikusi ezkero hasierako marrara joan beharko da berriro asteko.

  Denak ailegatu eta gero, geratzen denari atzamarretik oratuko diote. Bera “txo”z hasten diren hitzak hasiko da esaten besteei despistatzeko (txo-kolate,txo-txolo,...)baina “txorizo!” esaterakoan korrika joan beharko dira hasierako marrara. Geratzen zenak lortzen badu norbait

harrapatzea, horixe izango da hurrengokoan geratuko dena.    

   

   

Umeen Euskal Joku TradizionalakAXUN KLA KLA (ABESTIAREKIN)

  Nola jolastu

Abesti guztia bokalak aldatuz kantatzea proposa geniezaieke haurrei, hau da, lehenengoz bokal guztiak A egiten (Axan kla kla, Axan kla kla, Jaxapantana braja...) hurrengoan bokale guztiak E egiten (Exen kle kle ...) eta honela bost bokalekin

  ALDAERAK

  * Eskuekin egiteko jokoa. Ume guztiek elkarren ondoan jarri behar dute. Jezarrita daudela eta kantuari jarraituz eskuekin posizio hauek egin ditzakete:  

1.    posizioa: norberak bere izter edo belaunburuan esku biekin txalo egin (ezkerreko eskuaz ezkerreko bernan eta eskumako eskuaz eskumakoan).

  2.    posizioa: txalo egin eskuekin.

  3.    posizioa: ezkerreko eskuaz norberaren eskumako

belaunburuan txalo egin eta eskumako eskuaz alboko (eskumako) lagunaren ezkerreko belaunburuan jo .

  4.    posizioa: ezkerreko eskuak

alboko (ezkerreko) lagunaren eskumako izter edo belaunburuan egin txalo, eta eskumakoaz norberaren ezkerreko izter edo belaunburuan .

  MUSIKA eta LETRA

Axun, kla, kla axun, kla, kla

Josepa Antoni bruji

legatza ostu dabe 1: Gorria 2: Urdina 3: Berdea 4: Marroia

Leon pepenetik.

Legatza ostu dabe Leon pepenetik, Mari mutrikuarra

begira dabil .

Ortuan perejila saleroan gatxa atera platerera

jan daigun legatza

Umeen Euskal Joku Tradizionalak 

KATEAN   Nola jolastu  

Leku zabala baina mugatua behar da katera jolasteko. Partaide guztietatik zozketaren bidez bat aukeratzen dugu.

Denbora pixka bat eman (10 zenbatu arte) eta honek beste guztiak harrapatu behar ditu.

Harrapatzen doan heinean bere eskutik jarriko dira, beste guztiak harrapatzeko asmoz.

Katea luzatzen doan neurrian jokalari bat harrapatzea errazagoa izango da.

Guztiak harrapatutakoan, hurrengo jolasaldian, bigarren harrapatua izan den pertsona izango da harrapatzailea.  

ALDAERAK  

Ibilbide zirkular batetan (edifizio baten inguruan, atletismoko pistan,...) harrapatzailea zentzu baten abiatuko da eta beste guztiak alderantzizko zentzuan ibiliko dira. Gurutzatzerakoan norbait harrapatzen saiatuko da eta iheslariek ezin dute atzerantz egin. Gurutzatutakoan berriro ibilbideari bira eman behar zaio harrapatzen jarraitzeko. Honela denak harrapatuak izan arte.

 

Umeen Euskal Joku Tradizionalak   

KATUAREN TESTAMENTUA (ABESTIAREKIN)   Nola jolastu

Erdaraz “Al florin” edo “Al porvoron” izenez ezagutzen den jokoaren antzerako da jarraian azalduko duguna. Umeek zutik egon behar dute korruan, erdira begira eta eskuak gorputzean aurrean batuta, esku barruak edo ahurrak elkar ukitzen, errezatzeko jartzen diren bezala. Denen erdian jartzen da ume bat eta honek zertxobait hartuko du, goma, harri edo horrelakoaren bat izango du eskuan. katuaren testamentua izango dena. Erdikoak ere eskuak berdin jarriko ditu, eta abestia guztien artean abesten duten bitartean, bere eskuak beste haurren eskuen barruan sartu eta ateratzen joango da, haurrak dauden ordenean, eta halako batean, inor ez konturatzeko moduan, baten eskuan utziko du harria.

Abestia amaitzen denean, azken haurrari galdetuko dio (erdian dagoenak): Non dago katuaren testamentua? Eta honek haur baten izena esan beharko du, bere uztez harria daukanarena.

Asmatzen badu bera jarriko da erdian eta ez badu asmatzen harria duena izango da hurrengo ama. Abestia luzeegi egin ez dadin lehenengo zatia bakarrik (Hil da, hil da...egin dau testamentua) abestuko da, birritan berau.  

ALDAERAK  

kantuan agertzen diren errepikapenetan isildu eta txaloekin erritmoa markatu (silabak ).

Adibidez: Hil da (bi txalo) Gure katua Egin dau (bi txalo) Testamentua. Amumarentzako (bost txalo) Hankak eta burua

Aititarentzako (bost txalo) ...  

Kanika batekin ere baina lelo hau kantatuz:   Kanika txiki polit bat Saltoka eskutik eskura Nork ote du? Nork ote du? Nork ote du nire kanika, kanika, kanika.

   

Umeen Euskal Joku Tradizionalak    

SAGUA ETA KATUA   Nola jolastu

Ume guztiak borobilean jarriko dira (jezarrita edo zutunik) bat izan ezik. Azken hau sagua izango da. Sagua korrika hasten da eta bat-batean baten bat ukitzen du.

Ukitutako umea katu bihurtzen da eta sagua harrapatzen saiatu behar da. Ukitu ezkero, saguak bere rolarekin jarraitzen du, baina katuak ez badu sagua harrapatzen, hau da, sagua hutsik dagoen lekura helduko balitz, katu bihurtuko litzateke.  

ALDAERAK  

        Katuak, saguak egindako ibilbidea egin behar du. Nahiz eta jende artetik ibili.

          Katuak, aurretik

adostutako bira kopuru bat (adibidez 5 bira) egin baino lehenago sagua harrapatu behar du, bestela sagu bihurtzen da.

          SAGU TXIKI SAGU MAITE,

jokoa antzekoa da. Sagua gidaria da eta besteak abesten duten bitartean, nahi duenean eserita dagoen baten atzean, intxaur bat jarriko du. Abestia bukatutakoan, eserita daudenek buelta ematen dute eta intxaurra atzean duena altxatuko da eta sagua harrapatu beharko du, intxaurra duenak libre utzitako tokian eseri baino lehen. Lortzen ez badu, hurrengoa betetzen izango da.

  ABESTIA: Sagu txiki

Sagu maite Zulotxoan sartu zaitez Katuak ikusten bazaitu Kris kras jan egingo zaitu Jango zaitu (Eserita daudenak) Ez nau jango (saguak) Jango zaitut (katuak)

  

Umeen Euskal Joku Tradizionalak    

KATEAN   Nola jolastu  

Leku zabala baina mugatua behar da katera jolasteko. Partaide guztietatik zozketaren bidez bat aukeratzen dugu.

Denbora pixka bat eman (10 zenbatu arte) eta honek beste guztiak harrapatu behar ditu.

Harrapatzen doan heinean bere eskutik jarriko dira, beste guztiak harrapatzeko asmoz.

Katea luzatzen doan neurrian jokalari bat harrapatzea errazagoa izango da.

Guztiak harrapatutakoan, hurrengo jolasaldian, bigarren harrapatua izan den pertsona izango da harrapatzailea.  

ALDAERAK  

Ibilbide zirkular batetan (edifizio baten inguruan, atletismoko pistan,...) harrapatzailea zentzu baten abiatuko da eta beste guztiak alderantzizko zentzuan ibiliko dira.

Gurutzatzerakoan norbait harrapatzen saiatuko da eta iheslariek ezin dute atzerantz egin.

Umeen Euskal Joku Tradizionalak  

STOP   Nola jolastu

  Zozketa egin eta bat geratzen da. Besteak korrika doaz eta

harrapatzailea beraien ondoan dutenean “stop” esaten dute harrapatuak izan baino lehen.

“Stop” esandakoak hankak irekita eta geldirik gelditu behar dira. Berriro korrika hasi ahal izateko, hanka tartetik norbait pasatu behar zaie.

Norbait harrapatutakoan bera gelditzen da. Denak “stop”ean badaude azkenengoa geldituko da erdian.  

ALDAERAK  

·        “stop” esaten duena makurtu egiten da eta libratzeko bere

gainetik norbait pasatu behar da.

 

Musu bat edo besarkada bat eman “stop” egoeran dagoenari.  

“Stop” esan beharrean batek “KU”, beste batek “BA” eskuak elkartuz eta hirugarren batek bien erditik pasatzerakoan, “LIBRE” esanez askatzen dira.

   

 

Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

TXINTXU

 

Nola jolastu

Zelaian, asteko egun guztien izenak idazten dira, lerro bitan:

Astelehena, martitzena eta eguaztena, eskuineko lerroan; domeka, zapatua eta barikua, ezkerrekoan; erdian, eguena.

 

Zozketatu eta gero lehenengo jokalariak harria lehenengo egunera (astelehenera) botatzen du eta txintxirrika eta beti hanka berberaz, harria hurrengo egunera bultzatu behar du. Osteguna, atseden eguna denez, deskantsatzeko balio du eta hanka biak lurrean ipini daitezke. Azkeneko egunetik (igandea) harria kanpora bota behar da eta jarraian salto bat emanez hanka berberaz zapaldu.

Edozein momentutan huts egin ezkero (harria irten, marra gainean gelditu, oreka galdu,...) txanda galtzen da eta beste jokalari bat hasiko da.

Lehenengo fasea ondo egin ezkero petoka egin behar da. Horretarako jokalariak begiak itxita asteko egun guztiak pasatu behar ditu marrarik zapaldu gabe. Hori egiten duenak “PIRU” bat lortzen du (lauki bat aukeratu eta markatu) horrek esan nahi du lauki hori beste jokalariek ezin dutela erabili ez hanka ez harriarekin, beraz, gainetik salto egin behar dutela.

Ibilbide osoa lehenengo amaitzen duena izango da irabazlea.

  ALDAERAK

 

Beste jokalarien “pirua” erabiltzea baimena eman ezkero.

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

YO-YO

 

Nola jolastu

 

Plater hegalarien itxurako disko baten erdiko kanaletik soka bat enroilatzen da. Azkeneko muturra atzamar bati lotzen da.

Ekintza, “yo-yo” a enroilatu eta desenroilatu eta horrekin batera igotzen eta bajatzen mantentzean datza.

Soka erdiko ardatzean lotzerakoan blokeatuta gelditu ezkero,igo eta bajatzearen ekintza etengabe egiten da. Blokeatuta ez badago, berriz, jiraka gelditzen da eta igotzen hasteko tirakada bat ematen da.

 

 

ALDAERAK

 

SOKA BLOKEATUTA:

Gora eta behera egin era errazenean. Horizontalki bota eta jaso. Aurreko mugimenduak baina etengabe.

 

SOKA BLOKEATU BARIK

Behera bota, mantendu jiraka, tiratu eta gora. Behera bota mantendu jiraka, lurrean ipini eta aurreratzen hasiko da korrika. Trebetasun librea, aurreko barianteak konbinatuz.

 

 

 

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

ZENBAT DIRAN HAMAR DIRAN (ABESTIAREKIN)

 

Nola jolastu

 

Gehienontzat ezaguna den “Anton pirulero” bezala jolas daiteke kanta honekin. Haurrek korruan jarri behar dute, jezarrita edo zutik, erdira begira. Guztien erdian ume bat. Taldeko bakoitzak keinu bat egingo du, kantua amaitu arte errepikatu egin beharko dutena. Keinu hauek abestian agertzen diren animali eta ekintzetan oinarrituko dira.

Adibidez:

-Erpuruak atzamar lodiak, galtzarpe edo besapeetan jarri eta gora eta behera eragin besoei (Oiloa imitatzen).

-Oilarraren gangorra adierazteko keinua egiten, eskua buru gainean zabalik jarrita. (Oilarra).

-Josi (txakurtxua omen dago josten).

-Aitxurraz lurra lantzeko keinua (Arratoitxua labretan).

-Segaz edo kodainaz garia ebaten (Txindurria garietan).

 

keinu hauek egiten kantatutako dute abestia, zenbat haur, horrenbeste keinu, bakoitzak bat. Erdian dagoenak keinu guztiz desberdina egingo du, atzamar lodiarekin okotza behin eta berriro ukitzea, adibidez. Azaldutako moduan jezarrita daudela, abesten hasiko dira, bakoitza bere keinua egiten, erdikoa, ama, ere bai.

Abestia aurrera doan neurrian amak keinu egiten hasiko da, adibidez.Taldekoak adi egon beharko dute, amak honetariko baten keinua egiten duenean (Oilarrarena adibide honetan ) amaren keinua egiten hasi behar dute eta. Hau da, oilarrarena egiten egon denak okotza ukitzen hasi behar du, eta horrela iraun ama berriro beraren keinua edo beste taldeko batena egiten hasi arte.

Amak despistatuta harrapatzen duena, eliminaturik geratzen da. Azken geratzen dena da hurrengo ama.

 

ALDAERAK

 

Haurrei abestia osorik kantatzeko eskatuko diegu, baina animalien izanik esan gabe. Horren ordez bakoitzaren izena aipatzea tokatzen denean, txaloz adieraziko dute haurrek izen hori. Izenaren silaba-kopuruaren arabera joko ditugu txaloak:

Oiloa 3, oilarrari 4, txakurtxua 4, arratoitxua 5, txindurria 4, kakalardua 5, eperra 3, idia 3, astoa 3, zorria 3.

 

Umeen Euskal Joku Tradizionalak

ARDIAREN KANTA (ABESTIAREKIN)

 

Nola jolastu

Korrurako erabil daiteke doinu hau. Denak eskutik lotura joan kantuaren laguntasunarekin. “jai, jai“ egiten den bakoitzean salto egin eta txaloak jo.

 

Entzun gura baduzu

ardiaren kantarik –jai, jai!

erdueze hona ta

esango deutsut nik

Dauka barriz piku bat

ardi pikaroak -jai, jai!

jostorratz minen–minena

baino okerragoa.

Nahi dabenean sartzeko

nahi daben lekutik –Jai, jai!

distingidu bagarik

pobre-aberatsik

Ardia atrapetako

ezkerreko aldean –Jai, jai!

eskumea sartzen da

gonamanerean

Harrapatzen dauanean

entero dago poz-poz!

hiltzeko mahai ganean

atzamarrakin kraus!

 

ALDAERA

 

                    Pilotarekin bakarka jolasten ere izan liteke. Boteak kantuari jarraituz egin eta “jai, jai!“ esan baino lehentsuago (kantarik), bote gogorra egin eta hartu berriro pilota abestiarekin segituz. Azpimarratuta dauden silabak kantatzen diren momentuan eman behar du pilotak botea lurrean.

 

Entzun gura badozu

Ardiaren kantarik Jai, Jai!

 

Erdueze hona ta

esango deutsut nik.

 

                    Pilota hormaren kontra botata ere egin liteke aproba

 

Umeen Euskal Joku Tradizionalak

ARMIARMA

 

Nola jolastu

Jokalari bat armiarma izango da eta beste guztiak bere sarean harrapatu beharko ditu. Horretarako jolas eremu bat zehaztuko da, eta eremu horren alde batean armiarma kokatuko da eta beste aldean beste jolaskide guztiak. Hauek, armiarma aurrera mugitzen hasten denean, beste muturrera iritsi behar dute.

Bide horretan armiarmak norbait ukitzen badu, ukitua ukitutako tokian geratu beharko da arm¡arma sarea osatzen. Inork ezin du atzerantz jo,

Armiarma beste aldera iristerakoan berriro errepikatuko da jolasa baina orain aurkako norabidean. Honela harrapatutako jokalariekin armiarma sarea osatzen joango da.

Sarea osatzen duten laguntzaileek, armiarmak bezala, aske dauden jokalariak ukitzen saiatu beharko dute, laguntzaile kopurua handitzen joan dadin, baina ezin dira tokitik mug¡tu.

Jolasak aurrera egingo du haur guztiek armiarma sarea osatu arte.

 

ALDAERAK

 

Zirkulu handi batean egitea. Bira osoa eman beharko dute. Beti aurrerako norabidean.

 

 

 

 

 

 

 Umeen Euskal Joku Tradizionalak

ASTEKO EGUNAK

 

Nola jolastu

Jokalari guztiak ilaran jarriko dira bata bestearen atzean. Ilaran lehenengo dagoenak baloia eskuetan eduk¡ko du.

Haurrek asteko egunak banan-banan esan beharko dituzte, egun bakoitza esatean, baloia airera bota eta atzeko jokalariak hartu egin beharko du. Egun bakoitzari baloia botatzeko eta hartzeko arau bereziak dagozkio:

ASTELEHENA: Lehenengo jokalariak baloia paretaren kontra botako du eta bere atzean dagoen jokalariak, hau da, ilarako bigarrenak, baloia airean hartu beharko du.

ASTEARTEA: Bigarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du eta bere atzean dagoen jokalariak lurrean bote aman ondoren hartu beharko du baloia.

ASTEAZKENA: Hirugarren jokalariak baloia lurrera botako du eta bere atzean dagoen jokalariak lurrean bote eman ondoren hartu beharko du baloia.

OSTEGUNA: Laugarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du, baina aurretik lurrean bote eman beharko du, eta bere atzean dagoen jokalariak airean hartu beharko du baloia.

OSTIRALA: Bosgarren jokalariak baloia airera botako du eta bere atzean dagoen jokalariak airean hartu beharko du.

LARUMBATA: Seigarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du eta bere atzean dagoen jokalariak txaloa jo eta baloia airean hartu beharko du.

IGANDEA: Zazpigarren jokalariak baloia paretaren kontra botako du eta bere atzean dagoen zortzigarren jokalariak bi txalo jo eta airean hartu beharko du baloia.

Gauza bera egin beharko dute norbaitek huts egin arte.

 

ALDAERAK

 

 

 

 Umeen Euskal Joku Tradizionalak

ETXOLA

 

Nola jolastu

 

Pertsona bat harrapatzailea izango da. Berak aukeratzen du nor harrapatuko duen.

Besteak binaka jarrita eta eskutik hartuta etxola bat osatuko dute.

Iheslaria etxola baten barruan sartzen denean salbu gelditzen da, baina momentu honetan bere bizkarrean dagoen neska mutila harrapatzailea bihurtzen da eta lehen harrapatzailea zena harrapatu behar du iheslari bihurtu delako.

 

 

ALDAERAK

 

Etxola osatu beharrean, bikoteak lurrean jezartzen dira (kotxean) eta babesteko iheslaria alboan jezarri behar da. Honela erdian gelditzen denak harrapatzailearena egingo du.

 

Gera daitezke bat baino gehiago. Kasu honetan derrigorrezkoa da, bai etxolan bai kotxean sartzean, nor zen atzetik zetorrena esatea.

 

 

 

 

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

BALOIA AIDEAN

 

Nola jolastu

 

Jokalari batek baloia hartuko du eta gorantz botako du hitz hauek esanez: “kasu-kasu” eta beste jokalari baten izena aipatu beharko du, adibidez “Kasu-kasu Luisal”. Orduan aipatutako laguna, Luisal gure adibidean, baloia lurrera erori aurretik hartzen saiatuko da, beste jokalari guztiek galapan alde egiten duten bitartean. Baloia lurrera erori baino lehen hartzen badu, beste norbaiten izena esango du, eta baloia gorantz botako du, adibidez "Kasu-kasu Maider", eta jolasa errepikatuko da.

Luisalek baloia lurrera erori ondoren hartuz gero, bertan geldituko da eta “geldi!” oihukatuko du. Beste lagunak dauden tokian geratuko dira, eta Luisalek baloia jaurti beharko du beste jokalariren bati jotzeko. Horretarako hiru pausu eman ditzake. Beste jokalar¡ak ezin dira dauden tokitik mugitu.

 

 

ALDAERAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

KATAGORRIA

 

Nola jolastu

 

Partaideak hirunaka jarrita egongo dira, irudian agertzen den moduan bi jokalari izan ezik.

Hirukoteko bi (“kaiola” eta “atea”) eskutik oratuta egongo dira eta bestea (katagorria) bien artean kokatuta.

Irakasleak, katagorria, kaiola edo atea esaten duenean, esandako jokalariek bere posizioa aldatu behar dute eta libre dagoen lekuren bat betetzen saiatu behar dute.

Irakasleak “denok aldatu” esaten badu, denak lekuz aldatu behar dute eta kanpoan dauden jokalariek hutsik dagoen edozein toki okupatzen saiatu behar dira.

Lekurik gabe geratzen diren jokalariak libre gelditzen dira berriro lekuren bat okupatzen saiatzeko.

 

 

ALDAERAK

 

Bi libre geratu beharrean bat geratu daiteke.

 

 

 

 

 

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

MUGA GURUTZATZEN

 

Nola jolastu

Lauki itxurako eremu bat markatzen da eta hiru zatitan banatzen da. Pertsona bat erdiko zati txiki eta estuan kokatzen da, besteak beste aldean.

Erdikoak pasatzeko esaten duenean, jokalari guztiak beste aldera pasatu behar dute.

Erdikoak baten bat ukituz gero, berarekin gelditzen da erdian harrapatzailearen papera egiten.

Guztiak harrapatuta suertatzen badira, jokoa bukatzen da.

Alde batetik bestera pasatzeko denbora mugatu bat egongo da, adibidez hamar kontatu aurretik pasatu beharra.

 

ALDAERAK

 

Erdikoak eskutik oratuta egon behar dute.

 

Erdikoak esango du nor pasatu behar den. Pertsona hori harrapatua suertatzen bada, erdian kokatuko da eta erdikoa besteengana joango da.

Baina izendatutakoa beste aldera pasatzen bada, “guztiak” hitza esango du ozenki, pasatzeko agindua emateko asmoz. Orduan erdikoa saiatu behar da horietariko bat harrapatzen. Harrapatu ezkero aldaketa, bera gelditzen da erdian.

 

 

 

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

PILOTA ESERITA

 

Nola jolastu

Leku mugatu zabal batean eta pilota bigunarekin jolastuko dugu joko honetara.

Hasieran maisu-andereinoak erdira botatzen du pilota eta edozeinek har dezake. Pilota hartu duenak, mugitu gabe eta bote barik besteei ematen saiatuko da. Emanda suertatu dena lurrean jezarriko da eta ez da libratzen berriro ingurutik pasatzen den pilotaren bat ukitu arte

Edonork har dezake pilota, behin hartuz gero ezin da mugitu jaurti arte.

 

ALDAERAK

 

Pilota bat baino gehiago sar daitezke.

 

Jezarri beharren, etzanda edo belauniko.

 

”Ehiztariak eta animaliak”. Hasieran esaten da nortzuk egingo duten ehiztariaren papera. Hauen artean paseen bidez saiatuko dira animaliak harrapatzen. Beste arau guztiak berdinak dira.

 

Pilota hartu duenak “geldi” esaterakoan, beste guztiak dauden lekuan gelditu behar dira. Hala ere norbait mugitzen bada, horri “MATARRO” egingo zaio zigor gisa, eta jolasten jarraituko dugu.

 

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

SOKA SALTOAN (ABESTIAREKIN)

 

Nola jolastu

 

Soka batekin jolasten da. Sokaren alde bakoitzean pertxona bat kokatuko da. Besteak albo batean, ilaran salto egiteko prest.

Soka bi eratara mugi daiteke

* Bira osoa emanez

* Bira erdia emanez

 

Joko ezberdinak:

* Bira erdia emanez: “Al pasar la barca”

* Bira osoa emanez: “Al cocherito leré”

 

“Peio txoferrak, lere

esan zidan, lere

ea,nahi nuen, lere

kotxez ibili, lere

grazi handiaz, lere

erantzun nion, lere

trenez ibili, lere

nahiago nuela, lere”.

 

 

-Bela bela jauna -Arraultzea egiteko

-Aita non da, jauna? -Arraultzea zertarako

-Aita soloetan -Abadearentzako

-Soloetan zer egiten? -Abadea zertarako?

-Artoak ereiten -Meza emateko

-Artoa zertarako? -Meza zertarako?

-Oiloarentzako -Aingerutxo biren erdian zerura joateko.

-Oiloa zer egiteko?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALDAERAK

 

BELA BELA JAUNA abestia soka emateko behar den erritmoarekin abestuko da.

 

Elkarrizketa soka ematen dutenen eta saltoka dagoenaren artean izango da. Soka emaileek hasiko dute elkarrizketa, lehenengo galdera egiten (Bela bela jaune, aita non da jaune?). Galdera hau egin ondoren sartuko da sokan bat eta bera saltoka dela abestuko du kantu osoa, bera eta soka emaileen artean egiten dela elkarrizketa. Kasu honetan haur bakoitza luzaroan dago soka saltoan. Soka bizkor emanda, abestiaren lerro bakoitzak (Aita soroetan) lau salto egiteko ematen du.

 

Behin soka-saltoa menperatzen dutenean, joko bizkorragoak gustatzen zaizkie haurrei. Beste era honetan joka dezakete orduan: Haurrak ilaran jarrita bata bestearen ondoren joango dira sokara sartzen.Jokoari hasiera ematen dionak zortzi salto egingo ditu. (Bela bela jaune, aita non da jaune?) abesten duela. Lau salto hauek egin eta irten egingo du, momentu berean hurrengoa sokara sartzen delarik ”aita soloetan esaten”. Hurrengoa “soloetan zer egiten?” kantatzen sartuko da. Guztiek egingo dute launa salto, hasierako eta amaierako haurrek izan ezik.

 

Hirugarren era hau bi umeren artean da.Lehenik bat sartuko da eta salto egiten hasi “Bela bela jaune,aita non da jaune?” esanez. Hau esan eta bigarren lagun bat sartuko da. “Aita soloetan” kantatuko du. Lehenengoak orduan “zeruetan ze egiten?” Besteak erantzun orduan, eta abar...Kantua amaitzen denean lehengo sartu denak irten eta bigarrenak kantua berriren berriz hasiko du “Bela bela jaune, aita non da jaune?” esanik. Beste ume bat sartuko da orduan eta aurrekoan legez ekingo diote jokoari.

 

 

 

Honetaz gain eranskin bezala jarriko ditugu soka saltoan egiteko hainbat kanta.

 

 

 

 

Umeen Euskal Joko Tradizionalak

 

TXILINTXARRO

 

Nola jolastu

Ume kopuruak ez du axola joko hau betetzeko. Partaide guztiak ezkutatzen bi izan ezik. Hauek eskutik lotuta besteak topatu behar dituzte.

Bat ikusterakoan “txilintxarro, txilintxarro, txipi, txaparro” esan behar dute eta ikusitakoa katean sartzen da.

Katea gero eta luzeagoa izango da eta mugitzea gero eta zailagoa izango da, denak harrapatu arte.

 

 

ALDAERAK

 

        Katean doazenak, kate hasierako biak konturatu gabe edo despistatuta daudenean, soltatu ahal dira eta berriro ezkutatu (horretarako adostutako beste aukera izango dute)

 

 

        Beste aukera bat ezkutatuta dagoen batek katekoren bat ukituz libratzea litzateke eta harrapatzaileek berriro kontatu beharko dute.

 

 

 

 

 Umeen Euskal Joko Tradizionalak

GARTZARA

Nola jolastuLurrean lauki bat marraztuko da eta erdian jolaskideak ekarritako

txanponak jarriko dira, bata bestearen gainean. Aipatutako lauki edo "gartzie" horretatik arrastoa egiten da eta bertatik, jokalariek bere txanpona botako dute, banaka.

Txanpon hau "gartzie"ren marratako baten gainean edo ahalik eta hurbilen kanpoko aldetik geratu behar da.

Hurren geratzen denak emango dio hasiera jokoari, eta txanpona hoberen bota duena izango da segidan.

Jokoan hasteko, aipatutako arrastotik txanpona botako da lauki erdikomordora. Txanpon horrek "gartzie" pasatzen badu bertakoak ukitu barik, tiradak ez du baliorik; eta hurrengoari ematen zaio txanda.

Botatako txanpona ez bada "gartzie"tik ateratzen, txanpon piloan geratuko da. Botatako txanponarekin batera, txanpon mordotik bat edo gehiago "gartzie"tik kanpora aterako badira, tiratzailea guztien jabe izango da eta berriro izango da bere txanda.

Behin jokalari guztiak pasa eta laukiaren erdian txanponak geratzen badira, bakoitzak bere txanpona ipini eta berriro hasiko dira jokoan. "Gartzara", batez ere, neguan jolasten zen, elizpeko harlosa gainean.

ALDAERAK

Txapak jokoa honen antzekoa da. Begiratu Joko hori “TXAPAK”.