[email protected] helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S...

7
»ostirala 2002ko martxoaren 8a Egunkaria Nafarroa • Ferminua Mafarroako salbatzailearen abenturak bildu ditu Carles Reeiok komiki batean «3 Alex Perez • «Pailazo izatea barneko umea bizitzeko aukera da» «7 CRISTINA BERIAIN a r ^ " . " - «n o r dJ • U vUi L U LRxcdJ U U K mir • JOXE LACAH.E Duela hamabi bat urte, Erfcrtkari fierriari Julian Gaiarreren etxe-rrmseoa zabaldu zutenetik, kultur suspertzea izan dute Erronkaribarrean. Pirinioetako ibarrek duten gaitz demografikoak jota dago Erronkari ere, baina azken urteetan anitz izan dira erronkariarrek abiatu dituzten kultur egitasmoak: omenaldiak, museo berriak, monumentuak, bestak, argitalpenak, erakusketak... Horiek guziek, herrien arteko ohiko lehien gainetik, erronkariarrak batzea lortu dute.

Transcript of [email protected] helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S...

Page 1: euskokultur@terra.es helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S orginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak

»ostirala • 2002ko martxoaren 8a

Egunkaria

Nafarroa • Ferminua Mafarroako salbatzailearen abenturak bildu ditu Carles Reeiok komiki batean «3 Alex Perez • «Pailazo izatea barneko umea bizitzeko aukera da» «7

• C R I S T I N A B E R I A I N

a r ^ " . " - « n o r

dJ • U vUi L U LRxcdJ U U (sJ U U (dJ U\\ K mir

• JOXE LACAH.E

Duela hamabi bat urte, Erfcrtkari fierriari Julian Gaiarreren etxe-rrmseoa zabaldu zutenetik,

kultur suspertzea izan dute Erronkaribarrean. Pirinioetako ibarrek duten gaitz demografikoak jota dago Erronkari ere, baina azken urteetan anitz izan dira erronkariarrek abiatu dituzten

kultur egitasmoak: omenaldiak, museo berriak, monumentuak, bestak, argitalpenak,

erakusketak... Horiek guziek, herrien arteko ohiko lehien gainetik, erronkariarrak batzea

lortu dute.

Page 2: euskokultur@terra.es helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S orginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak

• MIKEL SAIZ

Goizuetako lurretan dagoen eta Donostiako

Udalaren jabetza den Artikutza lursaila Nafa-

rroako Toki Garrantzitsuen zerrendan sartze-

ko erabakia hartu zuen joan zen astelehene-

an Nafarroako Gobernuko Ingurumen,

Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Depar-

tamentuak. Neurria behin behinekoa da, jen-

dearen aitzinean egonen baita bi hilabeteko

epean. Helegiterik ez badago, behin betirako

onartu, eta Espainiako Ingurumen Ministe-

rioak berretsi beharko du, Natura 2000 sare-

an sartu ahai izateko.

Orain artean Nafarroako 41 tokik dute

izendapen hori, bere natur balioa berresten

duena. Horien artean, daude, bertzeak ber-

tze, Bidasoa ibaia, Orabideako erreka, Ari-

tzakun-Urritzate, Bertizko Jaurerria, Belate

mendatea eta Kintoak.

Artikutza 3.645 hektareako eremua da,

hosto gafkorreko zuhaitzez osatua ia erabat,

haritzak eta pagoak gaiien direla. Zuhaitz

mota horiek 2.893 hektarea hartzen dute,

381 hektarea pinudi dago, eta 355 arbolik

gabeko oihana. Egun, jabetza Donostiako

Udalarena da, XX. mende hasieran Gipuzko-

ako hiriburua urez hornitzeko erosi bai-

tzuen. Ura, hala ere, Añarbeko urtegitik har-

tzen da, eta Artikutzako ura salbuespen

egoeratan baino ez da erabiltzen. Babestu-

tako eremua da, eta bisitari kopuru muga-

tua du. Horrek ekarri du hainbertze animalia

eta landare egotea, eta paraje aberatsa iza-

tea. Horrek guztiak, eta historiaurreko tri-

kuharri zein harrespilek, eta Erdi Aroko

olak, Toki Garrantzitsu izendapena merezi

izan diote.

Xabier • Larunbat eta igandean eginen dute 62. Xabierraldia

A S T E B U R U A N EGINEN D E N 6 2 . X A B I E R R A L D I A N

parte hartuko duten erromesak atenditzeko Gurutze Gorriko laurehun bat kide izanen dira, Erriberan, Erdialdean eta Iruñerrian paraturiko 22 sorospen postuetan.

Xabierraldia, Nafarroako erlijio ekitaldi herrikoirikjendetsuena-60.000 lagun batez beste-, Enfamilia, caminamos hacia Javier lelopean eginen dute aurten. Ohi denez, le-henengo xabierraldia bihar eginen dute erromesek, Xabierren igandean eginen den

goizeko meza entzuteko. Heldu den astebu-ruan berriz, meza igande arratsaldean iza-nen da.

Erromesen beharrei erantzuteko, Guru-tze Gorriak ezarri duen taldearen baitan dira medikuak, erizainak, masajistak, soros-leak, anbulantzietako laguntzaileak eta ko-munikazio arduradunak. Denetara, lau-rehun bat lagun. Oinetako zauriak zendatu eta masajeak emateko beharrezko guzia prest izanen du Gurutze Gorriak, baita beste

edozein larrialdirako beharrezkoa ere. Le-hen postua gaur goizeko bederatzietan za-balduko dute Virgen del Yugon, Erriberan. Azken postua igande arratseko hiruetan itxiko dute. Ibiltarien segurtasuna berma-tzeko, foruzainak eta guardia zibilak izanen dira ibilbidean.

Gurutze Gorriakhainbat aholku eman die erromesei: bakoitzak bere erritmora ibil-tzea; oinetako eta arropa egokia eramatea; bakarrik ez joatea; errepidearen ezkerretik ibiltzea; errepidea ez gurutzatea; gauez ibi-liz gero, arropa isladatzaileak eta eskuar-giak eramatea; eta ibilaldian ongi jan eta edatea.

—e» Dan ie l U r r u t i a

Nafarroa •

Antso Handiaren omeriezko

kantata lehiaketa

Antso Ill.a Handiaren agintal-di hasierako milurtea dela eta 1004-2004), Eusko kultur nmdazioak eta Foro Irun XXI elkarteak, Bertsozale Elkarte-aren aholkularitzarekin, Nafa-rroako erregearen omenezko cantata lehiaketa antolatu du, musika arloan prestatuko di-ren ekitaldietarako pieza bat aukeratzeko.

Bi ezaugarri bildu nahi dituz-te milurteko horren oroitzape-nean: «Euskaldun guzion esta-tua izan zen Nafarroako Errei-nuaren balio sinbolikoa» eta «duintasun zientifikoa, datu historikoen ekarpenak kon-tzientzia kolektiboren aberas-tasuna sortzen baitu».

Lehiaketako oinarrietan erran dutenez, kantatako ber-tsoetan ez dago zertan histo-riaren berri zehatza eman; bai-na, «interpretazioak interpre-tazio, ezin da hankasartze his-toriko nabarmenik zabaldu». Beraz, oinarri historiko batez antolatu behar dira bertsoak, 1004-1035 urteen arteko ger-takariak kontuan hartuz, betie-re egungo ikuspegitik.

Lehiaketan edonork har de-zake parte. Ahapaldi kopurua 11 eta 16 artekoa izanen da, neurri librean. Bertso guziek ez dute neurri berean izan beha-rrik, baina, batasuna izan be-harko dute. Bertsoak Din-A4 formatuko orrietan aurkeztu-ko dira, eta bost kopiatan bida-li beharko dira, apirilaren 30a baino lehen, Bertsozale Elkar-tearen helbidera (Igeldo Pase-alekua, 25; 20008 Donostia) Lehiaketako irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du.

Informazio gehiago 948 141812 telefonoan, edo idatz [email protected] helbide elektronikora.

— A s i e r Azp i l ikue ta

zubian barna

B I N G E N A M A D O Z

Sorginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak dituzte eta

sorgin gazt§ lirainek zapielak erditzen dituzte. Eta hori-xe guztia, garrasi ikaragarrien artean aitortzen dutene-an, erre egiten dituzte herriko plazan eta agintari erlijio-so eta politikoek txalo beroak egiten dituzte eskuak zikindu gabe. Horretarako daude borreroak... Eta «fededun onek» sinestezina dena ere irensten dute. Sorginkeriak, gaitz eta oinaze guztiak uxatu dituztela uste dute, inkisidoreen tramankuiu mingarrien atzapa-rretan harrapatutakoak akatu dituztelako.

Inkisizioaren menpe gaude berriz ere. Beharbada ez gara beretaz sekula libratu. Inkisizioak torturak erabil-tzen ditu atxilotutakoak mintzarazteko. Garai guztietako erlijioak, botereko sinismenak auzian jartzen dituztenak txikitu nahi izan ditu beti inkisizioak. Disidentzia, ezber-dintasuna, herri xehearen harrotasun zilegia, gure

Inkisizioa herriaren nortasuna zapaldu, ezabatu, lehertzea da inki-sidoreen nahi eta helburu. Betiko metodoak erabiitzen dituzte eta gaur egun askoz ere sofistikatuagoak diren berri batzuk ere bai. Inkisizioak tresna eta tresneria ika-ragarriak erabiliz beldurra eta egonezina zabaltzen ditu gustuko ez dituenen artean. Gustuko dituenei berriz bere gezurrak sinistarazten dizkie. Zapuztutakoek giza eskubiderik ez dute. Horixe zabaltzen du Inkisizioak gizarte osoaren aurrean. Atxilotutakoak errudun dira eta kittoli! Torturaren menpe esandakoak egia hutsak dira eta kitto!!!

Gure herrian, tamalez, beldur gehiegi dago Balde guztietatik. Bizitza, askatasuna, lasaitasuna galtzeko beldurra. Min, oinaze dolu sobera dago Balde guztietan

ere. Komunikabide gehienek, ordea, soilik beldur mota baten oihartzuna ematen dute eta beldur mota gehiago daude. Gatazkaren errudun bakarrak daudela diote eta ez da egia. Edozein ideologia izanik, hiritar guztiek askatasunean bizitzeko eskubidea dute. Eta ozenki aldarrikatzen dut eskubide hori. Abertzaleek errugabe izateko eskubidea dute!!! Sozialistek errudun ez izateko eskubidea dute!!! Giza eskubideen jabetza izan behar-ko lukete kalean ibiltzeko bizkartzainaren babesa behar dutenek eta kotxea hartu baino lehen, miaketa sakona egin behar izaten dutenek. Giza eskubideen jabe izan beharko lirateke atxitotuak, beren familiakideak, beren lagun eta lankideak. Susmagarri ez izateko eskubidea izan beharko genuke, eta odol putzu batean ez itotzeko, eta aukera zentzudun eta bideragarriak entzuteko, eta norberak bere etxean lasai lo egiteko, eta haize pozoi-tsu honetatik atera ahal izateko...

Egunkaria ostirala, 2 0 0 2 k o martxoaren 15a ostirala, 2002ko martxoaren 15a Egunkaria

Page 3: euskokultur@terra.es helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S orginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak

Mrfarkaria

Nafarroa

Ferminua super-heroiaren abenturak

Carles Kecio valeritziarrak lNafarroan kokaturiko komiki futurista bat egin du

2115 urtea. Euskadiko Gobernuak independentzia

aurretik eginiko proba nukiearrek zoritxarreko

ondorioak eragin dituzte Nafarroan: zezenek

gizakien lekua hartu dute, eta pertsonak

esklabismo basatian bizi dira. Ferminuak hori

konpondu beharko du.

A R R I G A R R I A I R U D I L E Z A K E "

1 Carles Recio (Valentzia, 1965) Valentziako Ikasketen Institutuko lehendakari eta Va-lentziako Diputazioko argitalpe-nen arduradunak Nafarroako le-hen super-heroiaren inguruko komikia argitaratzeak. Baina Re-ciok familia du Zarrakaztelun, eta ttikitatik etorri da sanfermi-netara. «Izugarri gustatzen zaiz-kit sanferminak, arauak apurtze-ko duten gaitasunagatik», erran zuen Reciok iragan asteko oste-gunean Iruñeko Valentziako etxean, komikiaren aurkezpene-an. «Sanferminei, baina, matxis-mo amorratua darie», segitu zuen Reciok. «Horribuelta eman nahi izan diot. XXII. mendea emakumeen mendea da eta, ho-rregatik, gure heroia emakumea da».

Komikiaren ideia, gidoia, tes-tuak eta marrazkien zirriborroak Carles Reciorenak dira, baina ilustrazioak Valentziako Ikaske-ta Modernisten Institutuko irudi-gile talde batek egin ditu. Hala ere, komikian argi eta garbi ikus-ten dira Iruñeko zezen-plaza,

Izenburua: 'Ferminua'.

Egilea: Carles Recio.

Argitaletxea: Instituto

de Estudios

Modemis tas (Valentzia,

Espainia)

Orrialdeak: 52.

Ale kopurua: 2 .000.

Salneurria: 10 euro.

Sinopsia: Proba nuklear batzuen ondo-

rioz, zezenek gizakien lekua hartu dute Na-

farroan. Ferminua heroiak, Españisimaren

laguntzaz, gizakiak askatu beharko ditu.

udaletxea eta Sarasate paseale-kua eta Zarrakazteluko La Oliva monasterioa.

Ferminuak sanferminetako jantzi tipikoa darama: txapela eta zapi eta gerriko gorria, titibu-ruak eta hankatartea ozta-ozta estaltzen duen bainu jantzi zuria eta izterreraino ailegatzen diren larru zuriko bota altuak. Bere arma: Nafarroako armarriko kateak. «Ferminua pa-txarana bera baino nafa-rragoa da», Recioren hi-tzetan. «XXII. mende ko emakume idilikoa da».

Nafarroako komikia

Ferminuak Na-farroa zezenen a t zapa r re t a t ik salbatu beharko du, Españisima (arras espainia-rra) super-he-roiaren laguntza-rekin. Komikian ez da ageri Nafarroak beste euskal lurral-deekin izan dezake-en harremanik, ez bada errateko ze-zenen mutazioaren sorburua Euskadi-

beltzarekin bat egiten dute. • E G U N K A R I A

ko Gobernuaren proba nuklea-rrak direla. Harreman horri bu-ruzko galdera egin zioten Re-

ciori aurkezpenean eta hark erran zuen bera ez zela nor azal-

pen politikoa ema-teko. «Nafarroako komikia da, Na-

f a r r o a k o a besterik ez», g a i n e r a t u zuen. «Hu-rrengo ba-tean Euska-

diri buruzko komikia egi-

nen dut, eta gehiago dibertitu-

ko gara».

Bortizkeriarik ga-rratzenak eta sexuak

ere lekua dute Recio-ren komikian. Ageriko

sexu harremanekin batera, Fer-minua eta Españisima super-heroi hagitz sentsualek halako harreman homosexuala dutela iradokitzen du Reciok bere ko-mikian.

Bortizkeriari dagokionez, an-biguoa da Recioren komikia. Ferminua arrunt basatia da etsaiak zatikatzeko tenorean, baina zezenketen aurka dago. Horrela, zezenen tirania buka-tzen duenean,«gizakiketak» de-bekatzen ditu, baina baita zezen-ketak ere. Aldiz, Reciok Rivera Ordoñez toreatzaile espainiarra-ri eskaini dio komikia. Baina, era berean, komikien salmentak ete-kinikbalu, Valentziako animalia eta landareen babeserako elkar-te batendako izanen litzateke. Harrigarria, benetan.

Asier Azpilikueta

r e n mintzoa

Xabier Larraburu

Udaberria daberria Larraburu-Enean. Sala

agusiko sutondo ondoko beroa

tziz, Bexikulasen bila (nire maior-

omoa, niretxoferra, nire lorezai-

a) abiatu naiz ekialdeko lorategi-

a. Alde guztietatik euri txikia eta

otza. Eta ni aterkirik gabe eta go-

goa pixka bat tristaturik. Hartxin-

xarrean sortzen ditudan hotsak

hezeak eta melankoliatsuak. Zaldi-

egien aldetik laino puntu bat (edo

bi. Zer ostias: kristoren lainoa

dago! Puntu bat baino, txorrrota-

da!). Han eta hemen euriak lurretik

atera dituen zizareak arrastaka

zertarako ateratzen dira?). Mika bi

makal baten puntan habia egiten

teilatua jartzen diote mikek habia-

ri; ez hauek berexiki, guztiek. Esfe-

rikoa egiten dute, erosoa eta abe-

gikorra izan behar du).

Ekialdeko lorategian Bexikula-

sen arrastorikez. Sartaldekora

abiatu naiz orduan (jada euritako-

rik gabeko irteeraz pixka bat da-

muturik). Bexikulas bertan aurkitu

dut. Eskailera motz baten gainean,

Labirintoaren ezkaien tamaina ki-

matzen ari da. Berak zer edo zer

esan nahi dit labirintoko brontzez-

ko eskulturei buruz, baina ni hoz-

tuta nago dagoeneko, eta egin be-

har nion kontsulta egin eta suton-

dora bueltatu nahi dut.

Beraz, udaberria heldu dela be-

rak zertan antzematen duen galde-

tu diot. Egutegiari begiratzen diola

esan dit, eta data zehatza duela

udaberriak. Nik «ea lorezain batek

ez ote duen udaberriaren beste

zantzurik atzematen ahal», galdetu

diot, «ez al dituen armiarmen le-

hendabiziko hegalaldiak ikusten,

lehenbiziko sorbeltzak, lehenbizi-

ko xinaurriak, zizareak lur gainera

etorri direla, Camille esnatu dela,

hori guztia, ez dakit nik: kimatzea

bera, mikak habia egiten hasi dire-

la!, nikzer dakit!, (berotu naiz), Na-

farkaria-ko zutaberako behar du-

dala, ostia», esan diot euri azpian

kuxkurtua eta etxera bueltan egin

behar ditudan bost minutu krudel

horietan pentsatzen.

Bexikulas eskaileretatik jaitsi da

eta artaziak zorrozten hasi da. «Ez

dakit jefe», berak; «hori guztia

egia da, baina udaberria hogeita

zortzian edo hor nonbait hasten

da, zer esango dizut... ekinozioa...

data zehatza da... pffff». Ezin dut

gehiago eta etxera bueltatu naiz.

Hobe zuzenean Interneten begira-

tzea. Udaberria jarri eta ea zer ate-

ratzen den ikusiko dut •

ost i ra la , 2 0 0 2 k o m a r t x o a r e n 15a Egunkaria

Page 4: euskokultur@terra.es helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S orginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak

Kultuca susprtzea Erronkari, Pirinioetako ibar

guziak bezalaxe, ez dago ongi

demografia kontuetan: 1.800

biztanle besterik ez ditu; zati

handi bat adinduek osatzen

dute; eta gazteek hirira alde

egiten dute. Bizimolde

tradizionalak bukatu zirenetik,

gainbehera doa. Azken hamar

urteetan, baina, ataka

horretatik ateratzeko edo,

kulturari eutsi diote, eta

Erronkariko bizilagunak

zerbaiten inguruan batzea

lortu dute.

ZKEN URTEOTAN, ERRONKARIBARREKO

zazpi herrietan, asko izan dira gauza- -turiko kultur egitasmoak, guziak errepor-taia honetan ateratzea ezinezkoa egiterai-no. Horien guzien gibelean, modubatean edo bestean, Fernando Hualde ikerlaria egon da, eta berak kontatu du nola izan den suspertze hori.

«Julian Gaiarreren heriotzaren mendeu-rrenaren karietara, 1990ean etxe-museoa zabaldu zen, Erronkari herrian», azaldu du. «Hura izan zen kultur suspertzearen abia-puntua. Museo bat izateak museo gehiago izatera animatu gintuen, eta 1998an, Izaba-ko Museo Etnografikoa zabaldu genuen. Baina ikusi genuenez etnologiari buruzko kontuak museo bakar batean sartzen ez zi-rela, museo gehiago egin behar zirela era-baki genuen. Gure asmoa museoen sarea egitea da». Dagoeneko abian den sare ho-rrek, kultur ekitaldiak ugaritzeaz gain, turis-ta gehiago erakarri ditu.

Egitasmo andana Museoen zurrunbiloak azken urteotan beste hainbat proiektu gauzatzera eraman ditu erronkariarrak. Lau kontu aipatzearren. Erronkariko euskararen azken hiztunei, es-partingileei, almadiazainei, Julian Gaiarreri, Estornes Lasa anaiei eta Fructuoso Orduna eskultoreari omenaldi beroak egin dizkiete.

Zazpi udaletako eta Batzordeko artxiboen katalogazioa egin dute; hainbat dokumentu-ren transkripzioak argitaratzen ari dira; eta, orain, Erronkaritikkanpoko artxiboetan dau-den ibarrari buruzko dokumentu guziakkata-logatzen eta transkribatzen ari dira.

1998an, ibarreko jantziaklehengoratu zi-tuzten, eta 2000. urtean, hogeitabat jantzi berri egin zituzten. Orain, Fernando Hualde janzkeraren gaineko hiztegi bat prestatzen arida.

Eta, azkenik, aipatzekoa da Burgin argaz-ki zaharren fototeka bat sortzen ari direla, eta dagoeneko 1950. urteaz geroztiko 200 bat argazki bildu dituztela. Erronkari he-rrian ere udal argazki artxiboa sortzeko la-nak abiatu dituzte. Baina, argazki zaharrez gainera, hemendik aurrera gertatzen den guziaren argazkiak ere bilduko dituzte.

Egunkaria ostirala, 2002ko apirilaren 19a

Kulturaren gaineko egitasmoak ugaldu egin dira azken

urteotan, eta erronkariarrak batu egin ditu

Beste hainbat gauzarekin egin bezala, argazki zaharrak berreskuratzeko egitasmoa ere abiatu dute Erronkarin. Irudian, Izabako herritar batzujiariko gazta egiten, 1924an.

• FERNANDO HUAIDEREN ARTXIBOA I

Galduriko ondarea lehengoratu

Museo, omenaldi, argitalpen, ikerketa eta erakusketen bidez, erronkariarrek goraza-rre egiten diete galduriko bizimolde bati, bizitza horretako protagonistei, eta bizitza haren lekukotasuna jaso zutenei.

Hualdek esplikatu duenez, XX. mendean haustura izan zen Erronkariko bizimoduan. «Bostehun urtetan bizitza ez zen asko alda-tu Erronkarin. Baina errepidea egin eta kanpoko jendea etortzeaz batera, XX. mendean gauza asko galdu ziren: janzkera, euskara, almadia, gazta egiteko antzinako modua, artzaintza tradizionala... Guri egokitu zaigu erabateko haustura horren lekuko izatea, eta horren guzia berreskura-tzeko lan etnologikoa egitea; gure ondarea,

• JESUS AZNAREZ ETA JOSE JAVIER SANZ

gure aberastasuna, nola edo hala zaintze-ko».

Erronkarik ondare aberatsa du historian, dokumentazioan, kulturan eta artista arlo-an, Hualderen ustez. «Hori gordetzeko proiektuak anitz dira, eta anitz izanen dira jendea, ilusionatzen den heinean. Adibidez, argazki zaharren erakusketa egiteak, edo agiri zaharrak transkribatu, argitaratu eta herritarren artean banatzeak ilusioa sortzen du, eta artxiboa katalogatzen dirua gasta-tzea merezi duela ikusten dute horrela».

«Kulturak batzen gaitu» Hala ere, ondarea lehengoratzeaz gain, Hual-dek goraipatu du lortu dela herri ezberdineta-ko jendeak proiektu berean batera lan egitea. «Beste leku guzietan bezala, Erronkarin ere

betidanikizan daherrien arteko lehia», azaldu du. «Hainbatkontukbanandu egin gaituzte: Belaguako parkea, Pirinioetako Natur Par-kea, hartza, politika... Baina, horren aitzine-an, Erronkariren etnografiako, historiako eta kulturako ondarea berreskuratzeak eta ba-besteakbatzen gaitu».

Hualderen iritziz, orain garatzen ari den kultur jarduera guzia egiten da zazpi herrien elkargunean pentsatuz. «Ibarra mugitzen da, ez herri bakar bat», dio. «Horren erakusgarri izan zen 2000ko uztailaren lean Iruñean egin genuen ekitaldi bat, non zazpi herrietako udal ordezkariak Iruñean elkartu baitziren Gaiarre eta Orduna omentzeko. Horregatikbakarrik merezi du hau guzia egitea».

—(O Asier A z p i l i k u e t a

Eta hartzaremuseoa? ERRONKARIN, BIZIMOLDE GALDU BATEN GAINEKO MUSEOAK s o R t z e n a r i

dira. Bizimolde haren parte garrantzitsu izan zen hartza. Oraindik ere, hartz arre bat badago Erronkarin, Camille. Fernando Hualdek erran duenez, «hartzaren museo bat egiteko aukera ez dute bazter-tu».

«Beti izan dira hemen hartzak», adierazi du Hualdek. «Ibarraren historiaren parte dira. Hartzaren ehiza ordenantzetan ageri da. Ar-tzainen buruan beti izan da hartza, honek haien bizitza baldintzatu baitu; beste lekuetan egin duten artzaintza ezin izan dute hemen egin, hartza zegoelako».

Gauzakhorrela, Hualdek dio ulertu behar dela Erronkariko kultu-raren baitan hartzak izan duen garrantzia. «Baina, era berean, onar-tu behar da ika-mika handia dagoela hartzaren inguruan. Ganadu-

zale lt ez dute hartza hemen nahi, ardiak hiltzen dizkielako. Etabfiaduzale batzuei berdin zaie hartza hemen egotea, hil-dakofeatik ez ezik, ardiakhartzaren eremuan izateagatik ere diruapbaitiete».

Befczin ukatzen ahal da hartza erakargarri turistikoa dela. Erroijinterpretazio zentroak, adibidez, hartza du ardatz. Eta Gardfcaren irudia turistikoki baliatu du, esku orri baten azale-an Cctti argazkia paratuz.

HoKalderen hitzetan, ez da baztertzen hartza bakarrik az-terttfunterpretazio zentroa sortzea. «Museoen sarea sortzen ari gaftetan, aukeretako bat da hartzarena», adierazi du. «Iku-sibelfe non egin. Baina hartzaren historia bilduko luke, hartz arrea'logia, agiri historikoak, hezurrak, larruak, tranpak...».

• MUSEOEN S A R E A *

Turismoa erakartzeko, kultura arma indartsua dela ikusirik, Erronkarin museoak sortu nahi dituzte, halako kultur ibilbidea osatzeko. Herri bakoitzak gai jakin bat jorratzea da asmoa, eta bisitariei horren inguruko informazioa, ekitaldiak eta beste eskaintzea. Dagoeneko lau museo eginak dituzte.

Erronkari • JULIAN GAIARRE

Haren heriotzaren men-deurrena zela eta, 1990ean zabaldu zuten Julian Gaiarre tenorra-ren omenezko etxe-mu-seoa Erronkarin. Gaia-rreren bizitzaz gain, ope-raren gaineko artxibo zabala du museoak, eta uda guztietan kultur eki-taldien sorta oparoa es-kaintzen du. Iaz, mauso-leoaren urteurrena ospa-tu zuten. Orain, museoa indartu nahi dute, eta, horrekin batera, Fruc-tuoso Orduna eskultorea

gogora ekarriko duen beste areto bat zabaldu. Orduna da Erronkarin bertan dagoen Gaiarreren eskulturaren egilea, baita Iruñeko Takonera parkean dagoenarena ere. Asmoa ez da Ordunari buruzko museo hutsa zabal-tzea, baizik eta proiektu dinamiko eta bizia osatzea.

Izaba • ERRONKARIARRAK

Izabako Museo Etnogra-fikoa 1998ko udan zabal-du zuten, herriko biztan-leen historia eta ohiturak jasotzeko. Besteakbeste, Izabako garai bateko ar-tzainen arropa nolakoa zen erakusten du, eta he-rriko sukalde tradiziona-la nolakoa zen. Lurra lan-tzeko aspaldiko nekaza-riek erabiltzen zituzten tresna bereziak ere bildu dituzte, baita emakume-ek arropa garbitzeko ba-liatzen zituztenak ere,

eta ardazlarieklihoa lantzeko erabiltzen zituzten tresna zaharrak, eta animalientzako gidak edo joareen uhalak, larruz eginak.

Orain izena aldatuko diote eta Erronkariarren muse-oa izenarekin bataiatu. Laster behin betiko erakusketa paratuko dute, erronkariarren historia eta etnologiari buruz. Erakusketa horretatik kanpora atera dituzte Ju-lian Gaiarreren ingurukoak, baita artzaintza, gazta eta sorginkeriaren ingurukoak ere. Janzkerara eta sukalda-ritzara gehiago mugatzea da asmoa.

Uztarroze • TRANSHUMANTZIA

Jesus Orduna Kabilak, transhumantziaren eta gaztaren inguruko museoa zabaldu zuen iazko udaberrian Uzta-rrozen, Kabila Enea bere etxean. Uztarroze baita ardi gehien duen Erronkariko herria. Ibarreko artzainek ardi bideetan barrena mendeetan artaldea gidatzen egin dituzten bidaiak gogora ekartzeko museoa da. Ardi larruak, zorroak, adarrez eginiko gatzontziak,

otsoak harrapatzeko arteak, artilea mozteko aizturrak, agiri zaharrak, argazkiak, jantziak... Guztia Pirinioeta-tik Bardeara larrez larre joaten ziren artzainen bizitza-ren erakusgarri. Gazta egiteko modu tradizionalak mu-seoaren zati handi bat hartzen du.

Burgi «ALMADIA

Almadiaren Eguna ospatzen dute Bur-gin urtero, garai ba-tean basoetako en-borrak Irati ibaian behera nola jaisten zituzten gogoraraz-teko. Pirinioan al-madiengatik ezagu-na izatea lortu dute Burgin. Nafarroako Almadiazainen El-karteak iazko aben-duan inauguratu zuen almadiaren museo aretoa, Bur-giko udaletxean. Almadiaren inguruko guzia bildu dute. Almadiak zer ziren esplikatzen dute, nola egiten zituzten eta almadiazainak nola bizi ziren. Erakusketan hainbat gauza daude ikusgai: arbolak moztu, landu eta garraiatzeko moduak erakusten dituzten irudiak, eska-lan eginiko maketak, lanabesak, eguraldiaz babesteko behin-behineko txabola bat, almadiazaina eta astoa eta Erronkariko sukalde bat.

Bidankoze «SORGINKERIA

Bidankozen, herriko bestak ezagunak egin dituzte, ber-tan sorginek protagonismo handia dutelako. Baina ha-ratago joan nahi dute, eta sorginkeriaren inguruko mu-seo-aretoa sortu. Bidankoze baita, Burgi eta Izabarekin batera, sorginkeriaren inguruko epaiketa eta hilke-ta gehien jasan zuen Erronkariko herria. 2002ko otsai-lean museoa egiteko aurreproiektua aurkeztu zioten Udalari.

Urzainki .Hrau BLHILN ZERGA

Urtero, uztaila-ren 13an, Biar-nokoek Izaba, Garro, Uztarro-ze eta Urzainki-koei hiru behi ematen dizkiete, Erronkariko lu-rretan 28 egunez ura eta larrea erabiltzearen truke. 1375etik urtero berretsi da akor-dioa, eta gaur egun besta handia da. Urzainkin horren inguruko museoa egin nahi dute, eta orain, aurre-proiektua egiten ari dira, museoa paratzeko eskaera egiteko.

Garde •USKARA

Erronkarin badute asmoa galduriko euskarari buruzko museo areto bat sortzeko. Dena dela, Fernando Hual-dek erran duenez, asmoa gauzatzeak luze joko du, do-kumentuak, liburuak, grabazioak eta beste biltzeaz gain non kokatu erabaki behar baita. Uskararen muse-oa eginez gero, litekeena da Garden paratzea, Garde eta Bidankoze —errepide eta ibaiaren bi aldeetan dau-den herriak— izan baitziren euskara galtzen azkenak.

ostirala, 2002ko apirilaren 19a Egunkaria

Page 5: euskokultur@terra.es helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S orginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak

Morite Carlotik Juan Kruz Lakasta

Giri lehorra H a r p i d e t z a e ta i n t i m i t a t e a . Barka diezadala EGUNKARiAk argital-pen honen interesen aurka doan aitor-pena: aspaldian erabaki nuen sekula ez nintzela inongo egunkaritako harpi-dedun izanen, hain justu duela hogei urte, emaztea eta biok bizi garen etxe-an bizitzen hasi ginenean. Izan ere, harpidetza intimitatearen aurkako era-soa da.

A l a r g u n i d o r r a . Gure etxeko lehen pisuan alargun bat bizi da, iharra fisionomian zein tratuan, argalegia iza-nagatik ere dotorea, mingaina dantzan jartzen duen aldi oro ironia zorrotza darabi lena. Auzoko mihi gaiztoek diote idortasuna hain justu inporta-ziozko gin —ginebra-ri hala esan behar diogu euskaldun ja torrok— idorra

- hektolitroka edateari zor diola. Ingala-te r rako Ama Erreginaren markak hausteko gai da, nonbait. Iruñeko beti-ko familia horietako bateko kidea da —Urmeneta, Ruiz de Alda eta enpa-rauen parekoa—.

E g a r r i a s e e z i n a . Garaibatean alargunarena zen eraikin osoa. Gero, pisu zenbait saldu zituen —horietako bat guri—, eta, Zabalguneko mihi luzeen arabera pisuongatik jasotako dirutza edan zuelarik, ahitu zuelarik, geratzen zitzaizkion pisuak alokatzen hasi zen. Higiezin-lanak higiezin-lan —irakurleen artean euskaltzain osorik bada, Patxi Zabaletarik edo Andres Iñigorik edo, faborez, topa eta propo-sa dezala Aitorren hizkuntza zaharra-ren arautzaileen hurrengo akelarrean

Erresuma Batuko ama erregina.

higiezin baino hitz ulergarriagorik gaz-telaniazko inmobiliario/a esateko—, alargunak ez du sekula santanjanik egin.

O n g i - e t o r r i s a l a t z a i l e a . Ez dago jakiterik alargunak zertan ema-ten duen eguna, bere bizitza pribatua, jakina, pribatua baita, baina badago jakiterik goiza berandu arte lotan ema-ten duela, hain justu Nafarroako egun-karirik saldueneko harpidedun delako.

Nafar Izkuntza, Diario de Navarra-ko euskarazko orrialdea.

Egunero, goizean goiz, banatzaileak ale Cordovi-llan inp r ima tu ber r ia uz ten du a la rgunaren ' ong i -e to r r i an —txis te zahar bezain txarra egin

izanagatik ere, argi gera dadila jakin badakidala felpudoari euskaraz lanpas edo eta zerria esaten zaiola—. Eta hor-txe dago arazoa: lehen pisutik igaro-tzen zarelarik periodikoa ikustearen ala ez ikustearen arabera jakin dezake-zu alargunak ohatzean segitzen due-netz.

M a n i f e s t a l d i a . J oan den egu-nean, eguerdiko ordu bata eta erdiak aldera lanetik e txera buel tan nen-

torrela, hain zuzen ere alarguna to-pa tu nuen, soinean maiz da raman marrazki gorridun zetazko kimono beltza zeramala —horrelakoa da gure alarguna—, egunkaria jasotzen. Nik «egun on» esan nion, eta berak «ma-nifestaldia egin beharko dugu» ha-rrigarri batez erantzun zidan. Jakina, ha r r i tu n in tzen . «Zu euska l tza lea zinen, ez?», gehitu zuen. Nikbaietz e ran tzun . Berak, i r r ibar re m e h a r batez, «orduan ados egongo zara ni-rekin: manifestaldia egin behar dugu Diarioari Hizkuntza Politikaren euska-ra sus ta tzeko laguntza ken ez die-zaioten». To. Gero esanen dute alko-hola eda teak neuronak mote l t zen dituela.

Enrike Diez de Ultzurrun

Neskitxen eskola Ez dira gutxi gero Victor Eusak Bigarren Zabalgunean diseinatutako eraikinak. Horietako batean, neskatxak hezi eta prestatzen zituzten etxeko lanetan aritze-ko. Eskola horri Servicio Domestico dei-tzen zitzaion. Gaur egun, ez dituzte nes-kak zeregin horretarako bideratzen, baina jende aunitzekizenberbera erabiltzen se-gitzen du. Eraikinhandia da, zezen-plaza-ren ondoan dagoena, Orreaga etorbidea-ren eta Amaia karrikaren arteko kantoian, zehazki.

Bada, gerra ondoren hasi eta 30en bat urtez, ezin konta ahala neska aritu zen etxeko lanen eskola horretan. «Badakizu? Gu ezin ginen zuzenean hiriko etxeetan sartu. Erraten zuten gu fineziarik gabeko neska basak ginela, hezi gabeak, herriko-ak, eta, horregatik, bi urtez edo han pasa

behar izaten genuen manerak ikasteko: nola hitz egin, nola egon etxekoandrea-ren aitzinean, mahaia nola paratu, zopa nola zerbitzatu, nola lisatu, nola garbitu, kofia nola eraman... Azkenean, gure ma-nera zakarrak eztitzen zizkiguten, behar-ko eztitu gainera. Bertzenaz, zer? Herrira kolkoa hutsik itzuli? Ezta pentsatu ere, mutikoa, ezta pentsatu ere». Estellerriko Asuntzion bezala, behar handiko urte haietan «herriko» neskatxak saldoka iris-ten ziren Servicio Domesticoko mojen es-kuetara, ondoren neskitx edo neskame aritzeko.

Urteak joan, urteak etorri, Maria Inma-kuladako mojakbertze zerbait irakasten hasi ziren, bertze zerbitzu batzuk eskain-tzeaz gainera. Lehen solairua emakume dirudunendako zahar-etxea zen; bigarre-

• JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Servicio Domestico eraikina, Orreaga eta Amaia artean.

na mojen bizilekua; hirugarrenean Lanbi-de Heziketako bi adar ematen ziren: sani-tarioa eta administratiboa; laugarrenean OHOko ikasgelak eta barneko ikasleen logelak zeuden, eta, bortzgarrenean ikas-gelak. Terraza jostaldirako erabiltzen zen.

Duela 20-25 urte ere Mendialdeko nes-katxez josia zegoen hura eta debekuz ere

bai, bereziki, barneko ikasle-entzat, eta oso larria zen arau zorrotz haiek haustea, Joana Mari burgiarrak dioenez: «Gu han ia giltzapetuakbizi ginen, pentsa zenbat neska, eta, bi-tartean, kanpoan, Eskolapio eta Salesianoen ikastetxeeta-ko mutilak, zelatan, usnaka, bainabarnera sartzen ziren gi-zon bakarrak apez eskolapio-ak ziren, meza emateko eta gogo jardunakegiteko. Gero, bekaturik ez egiteko, ezin gi-

nen bi neska elkarrekin bainu-gela bere-an sartu, baina, moja batek edo bestek zi-rri ederki egiten zigun, fereka eta musu, goizean goizik, gu esnatzerakoan».

Joana Mari, behin batean, afaltzera atera, mojek adierazitako orduan itzuli ez, eta, biharamunean, maletak atari ondoan utzi zizkioten. Ez zen bakarra izan.

Egunkaria ostirala, 2 0 0 2 k o m a r t x o a r e n 15a ostirala, 2002ko martxoaren 15a Egunkaria

Page 6: euskokultur@terra.es helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S orginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak

PAl^ZOA

«Aiiir/ dugu ikasteko umeengandik. Haiek hemen eta orain bizi dira, istant bakoitza

berria eta diferentea dela irakasten digute»

ig>

1 • # 4 . ^ B j A ^ 1 1 J

!1 IKO Udaberria ai legatzear dagoenean, kaleko antzerki emanaldiak ugaritzen

dira. Kiki, Koko, Moko eta Flax pailazoak bere azken ikuskizuna prestatzen

ari dira egunotan, eta datozen hilabeteotan Euskal Herriko bazter guztietan

estreinatuko dute, ume handi eta txiki guztien gozamenerako.

RREZUKO BERE ETXEAN DUGU hitzordua Alexekin, Estelle-

rrian. Edo Moko pailazoarekin. Deierri ibarra berdetzen eta lora-tzen ari bada ere, fresko egiten du. Etxearen barrenean egin di-gu harrera Alexek. Edo Mokok.

• Negu hotzaren ondoren, udaberriko giro onarekin ka-le emanaldiak ugaritzen di-ra. Laster abiatuko duzue zuen lana, ezta?

Bai, uda da garai lanpetuena guretzat. Neguan, berriz, ikuski-zun berria prestatzen aritzen ga-ra: pertsonaiak, materialak... Urte osoan dugu eginbeharra; hori bai, ez dugu ordutegirik, eta horrek askatasun handia ematen dizu. Azkeneko ikuskizuna es-treinatzear daukagu. Hilarenbu-kaeran abiatuko dugu ikuskizu-na, eta Euskal Herri osoan ibiliko gara, plazazplaza.

• Batik bat umeei zuzen-tzen dizkiezue zuen antzerki emanaldiak.

Oso argi dugu gure ikuskizu-nakumeentzako edo dibertitu nahi duten pertsona ororentzako egiten ditugula. Umeakikuskizu-naren baitan egotea bilatzen du-gu, emanaldiaren parte izatea, alegia. Horretarako, jokoak, dan-tzak eta abar egiten ditugu elka-rren arteko harremana sor dadin. Antzerki klasikoaren irizpideak albo batean utzita, gure xedea aktorea eta ikuslea maila berean

jartzea da. Horrela lan egitea aberasgarriagoa da; ez dago be-rezitasunik, eta ikuskizuna zuze-nagoa da.

• Harreman zuzena duzue xede, orduan?

Horixe. Oso gauza kuriosoa gertatzen da. Batzuetan agerto-kia goian dago, eta ikusleakbe-hean. Horrelakoetan zailagoa izaten da harreman zuzen hori aurkitzea, etahorrelako-etan, gurasoek ikuskizuna gustukoa izan duten edo ez erraten digute. Zuzeneko emanaldietan, berriz, anitz disfrutatu dutela erraten di-gute. Guretzako bereizketa hori oso garrantzitsua da; hots, ikuskizuna agertokian egiten denean, buruarekin ikusten dute; berriz, harre-mana zuzenean denean, umeek zurekin bat egiten du-tenean, sentsazioetatik bizi dute ikuskizuna. Eta hori ikustea oso polita da. Umeak sentsazioen munduan bizi dira, eta ez intelektoaren munduan, eta guk alor hori

landu nahi dugu, sormenaren mundua, hain zuzen ere.

• Pailazoek umeengan sormena, irudimena, magia eta barrea sortarazteko do-haina daukazue. Umeek pai-lazoei, berriz, zer ematen diete?

s o s I a I a

Alex Perez 1945. urtean jaiozen, DonostiakoAlde Zaharrean, baina 80ko urteetatik Deierri ibarra du

bizitoki. Garai batean, Azkona herrian bizi izan zen, eta herri eder horren izena hartu zuen antzerki talde

famatua izendatzeko.

Sei urterekin hasi zen Alex artearen munduan sartzen, musikaren eskutik. Gerora, dantza eta

antzerkia etorri ziren, eta ibilbide luze eta emankorra izan du antzerki esperimentalaren alorrean. Gorputz

espresioa ere landu du.

1977. urtean, Pasaiako Trintxerpe auzoko jendearekin elkarlanean, Azkona taldea sortu zuen. Zortzi urte

geroago, Bateginik euskal zirkuko paiiazoak izan ziren Aiex, bere emaztea eta bere bi semeak. Kiki, Koko, Moko eta Rax orduantxe sortu ziren. Alex Moko da.

Pailazoak gauzak aldatzeko dohaina du. Hau kuxin bat da, baina alfonbra magikoa izaten ahal da, edo txapela, edo platera.. Istant bakoitzean sormena lan-tzen ari zara, jolasten ari zara, eta kontzeptuetatikharatago dagoe-na igorri nahi diegu umeei, kon-tura daitezen, eskolan ikasten dutenaz gain, bertzelako mundu

bat ere badagoela. Eta haiengandik asko dugu ikasteko. Umeak hemen eta orain bizi dira, instant bakoitza berria eta dife-rentea delako lezioa ira-kasten digute. Ildo horre-tan, emanaldi bakoitza berezia izaten da, eta haien erreakzioak kon-tuan hartuta, bat-bateko-tasunari lekua utzi behar izaten diogu. Egun bakoi-tza disfrutatzeko aukera ematen dizute umeek, sentsazioakbizitzeko au-kera, irekita baldin bazau-de behintzat. Umeen munduari esker, bizirik zaudela sentitzen duzu.

• Nolakoa da Moko? Moko pailazo inuzentea da,

eta horregatik, ume kozkorrekin bat egiten dubatikbat. Bi edo hi-ru urteko umeek gizon heldu bat ikusten dute, baina inuzentea, haiek bezalakoa dena. Ume txi-kienakbeldurrez sartzen dira ikuskizunera; bukaeran, berriz, besarkatu egin nahi zaituzte. Or-duan, erraten diozu zeure burua-ri; «Bai, hemen egon nahi dut, an-tzerkia egin nahi dut».

• Dena den, pailazoa ez dago beti pozik. Zaila izaten al da itxura egitea?

Antzerki emanaldi bat dugu-nean, aurretik txipa aldatu beha-rra dugu. Umeek nabari egiten dute, eta, nolabait, antzezpene-an erabatbarneratzerabehar-tzen zaituzte, bertzela, altxatu eta alde egiten dute. Berehala gaizki ari zarelako mezua igor-tzen dizute. Aldiz, barneratzen zaren mementoan, haien begira-dek zurekin bat egiten dute, kon-plizitatea sortzen da,eta harra-patu egiten dituzu, etengabeko komunikazioa sortuz.

• Zer da Alexentzat Moko izatea, pailazo izatea?

Niretzako, pailazoa izatea bar-nean dudan umea bizitzeko au-kera da, helduak garenean erre-primitu egiten dugu barnean da-ramagun ume hori-eta.

—fi» Kr is t ina Be ra sa in

ostirala, 2 0 0 2 k o martxoaren 15a Egunkaria

Page 7: euskokultur@terra.es helbide elektronikora. —Asier Azpilikueta zubian barna BINGEN AMADOZ S orginek hegan egiten dute eta akelarrean biltzen dira eta akerrarekin harreman zuzenak

NAFARROA: Iratxe Monasterioa, 45-13.esk. (Irrintzi dorrea) 310111ruñea. 0 948178078-79 Faxa: 948178077 Posta elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.fierriak.info/nafarroa KOORDINATZAILEA Asier Azpi l ikueta

Egunkaria »ostirala • 2002ko martxoaren 8a

Gontzal Agote

lzua hemen

Horrela du izena Joxemari Iturralderen liburu batek, orain dela bi urte argitara

eman zuena. Egia aitortu behar bada liburua ez dut irakurri, baina izenburua gogoan neu-kan eta oso aproposa iruditu zait artikulu ho-netarako.

Izan ere, herri honetan izututa bizi da jen-de asko, us te d i tugunak baino askoz ere gehiago. Komunikabide askotan agertzen diren beldurraren seme-alaba horiek baino askoz ere gehiago dira.

Izurako arrazoiak desberdinak dira, baina behar bezala lorik egiten ez duen jende asko dago, gauak behar baino luzeagoak egiten zaizkienak, karrikara ateratzean bi aldeetara begiratzen dutenak, bisaia tristatuta dute-nak, irribarrea katakonbetatik atera behar izaten dutenak.

Eta sen t imendu hori eguneroko bilaka-tzen denean, tristura nagusitzen da, eta etsi-penaren gurpilaren baitan sartzen gara, edo-nora beg i ra tu ta ere lainoak baino ez dira ikusten. Aspaldiko udaberri hura ekartzen dugu gogora, laburra baina aldi berean in-tentsoa izan zena. Denbora'rekin dena mitifi-katzeko joera dugu eta ziur aski orduan ez gi-nen orain uste dugun bezain zor iontsuak izan, baina askok izua desagertzen ikusi zu-ten, eta hori gainetik zama handia kentzea j da.

Gizabanakoek osatzen eta hezurtzen di-tuzte herriak, eta herri triste eta izutua egiten ari gara. Eta larriagoa dena, etsia. Nora doan jakin nahi duena, baina bide zuzena aurkitu j gabe, aldapaz aldapa ibiltzen dena. Elkarri mesfidantzaz begiratzen dioten herritarre-kin, batzuk izututa, beste asko izuarekin eza-xolati.

Izpi bat ikusi nahiko genuke hodei beltzen artean, baina arrazionala izanik ez du ema-ten atertuko duenik Badira klimatologia ez-korrari aurre egiteko beste bide batzuk, esa-te baterako bentiladore erraldoi batzuek ho-deiak uxatzen ahal dituzte. Nork jarriko ditu mar txan? Noiz? Erantzunik ez, baina mo-men tuz I turra lderen liburua apa la teg ian utziko dut, izu gehiegi ikusten baitut gure he-rri petral honetan.

MUSIKA

I I r u ñ e a : Tagore ta ldea , gaur, 22:30ean, O 'Connor ' s t aber -nan.

» I r u ñ e a : VVhiskey Tren ta ldea , gaur, 23:00etan, Cotton Club -tabernan.

» Z a n g o z a : Tunocco Brass musika klasikotaldea,bihar,20:30etan, Karmengo auditorioan.

I A i t z o a i n Amparanoia kantaria,

bihar, 23:00etan, Artsaian. » I ruñea: Arcanda taldea, ostegu-

nean, 21:30ean, Terminal ta-bernan.

• Tutera: Haur kantari txapelketa-ko h i rugar ren kanporake t a biharjokatuko dute, 17:00etan, Queiles pasealekuko karpan.

BERTSOLARIAK

» L e i t z a : Gaur, 21:30ean, ber tso t rama izanen da, Nerea Elus-tondo eta Amaia Agirrerekin, Torrea ostatuan.

»Etxarr i -AranatZ: Bihar, 21:30ean, Leku Ona t abe rnan : Esti txu Arozena, Oskar Estanga, Xa-bier Terreros eta Joseba Ando-ni Beltza.

» B e r a : Bihar, 21:30ean, Gure Txokoa elkartean: Jose J u a n Zubieta Etxabe, Xabier Lega-rreta, Ekintza Landa eta Nerea Brufto.

» Arano: Bihar, 21:30ean, Herriko elkartean: Xabier Silveira, Juan Mari Lopez, Iftigo Ibarra eta Pe-llo Goikoetxea.

HITZALDIAK

» Baraña in : Harizti taldearen XV. urteurrenaren baitan, Juan An-tonio Urbeltz Euskal Herriko dantzez solastatuko da, bihar, 16:00etan, udaletxeko erabile-ra anitzeko aretoan.

I I ruñea: Astelehenean, Michael Morris i rakasle e s t a tuba tua -rrak eta dok to rego o n d o k o a New Yorken ikas ten ari den Itziar Alkortak Irailaren 11, es-tatubatuarren ikuspuntutik ize-

neko mintzaldia eskainiko du-te, Er ra ldo ien T x o k o a n , 20:00etan.

ANTZERKIA

I B u r l a t a : Kollins Klown taldeak

eta Txanogorritxo antzezlanak eskainiko ditu, b ihar , 18:00etan, Kaputxinoen ikaste-txean.

» A n t s o a i n : Asteazkenean, Com-paftia de los Sueftos taldeak Ro-sa, kontaidazu ipuin bat hau-

rrentzako antzezlana taularatu-ko du, Ezkaba ikas te txean , 17:30ean.

ZINEMA

» I r u ñ e a : Gaur, Karrikiriren zine-maldiarenbaitan, @IE1 Bola@-filma pantailaratuko dute, eus-karaz, Golem-Baiona zinema-tokietan, 20:30ean.

IKASTAROAK

» B a r a ñ a i n : Bere XV. ur teurrena dela eta, Harizti dantza taldeak bi ikastaro trinko eginen ditu, Kultur Etxean. Lehena hilaren 11,13 eta 15ean izanen da; eta b iga r r ena , 18, 20 e t a 22an. Gaur da izena emateko azken eguna.

LEHIAKETAK

• Z a n g o z a : Hilarekin bukatuko da Zangozako III. Pop-Rock Lehiake ta rako m a k e t a k aur-kezteko epea. Informazioa eta oinarriak, Kultur Etxean (948-870251).

ERAKUSKETAK

» A t a r r a b i a : Olga Izkoren Tunez argazki erakusketa Kultur Etxe-an ikusten ahal da, hilaren 15a arte, as te lehenet ik ost iralera 17:00etatik21:00etara.

» Barañaifl: Nafarroa etnografikoa erakusketa Kultur Etxean iza-nen da, hilaren 25a arte, astele-henet ik ost i ra lera , 18:30etik 20:30era.

» I r u ñ e a : Iruñerriko zazpi ikaste-txe tako haur rek eginiko m a -rrazkiak Hezkuntza Depar ta-mentuko klaustroaren gaine-koan ikus daitezke, lanegune-tako goizetan, apirilaren 8a ar-te.

BESTELAKOAK

» X a b i e r : Asteburuan, aur tengo lehen Xabierraldia izanen da.

jiilniSI §§ñ&U s keta

'Guernicaflexia. Picasso gogoan eta eskuetan'

Zer. Instalazioa.

Non: Zizur Nagusiko Kultur Etxean.

Noiz arte: martxoaren lOa arte.

Ordutegia: gaur eta bihar, 19:00etatik 21:00etara, eta igandean,

12:00etatik 14:00etara.