Froga II

2
Martitzena Goizez Gorazarrea: egunaren atarian Hasi dira erlojuak martxan eta mundua begiratzen dogu. Emon deutsagu hasiera egun barriari. Hasi dira qalderak, intentsitatea, bizitza; ordutegiak alkarreegaz gurutzatuko dira. Hau arineketa, hau iskanbila! Baina Zu, oi Jainko, baretasun amaigabea zara. Denbora osoa Zuregan dago, lora sorta batean lez. Errezoan dihardugu, Zu goresten; argi ixten deuskuzu Zu bazarala ; izan be, bart airean mugitu egiten ziren zure arrastoak. Eta orain argi guztia gure ertzean pausatu da. Amen. 120. salmoa Gutako bakoitzak badauka bel durraren esperientzi a, kezkak, segurtasunik ezar en sentimenduak ... Seguru da zure bizitza osoa, zur e jardun osoa, zure egitea. Jai nkoak emon deutsuzan neba-arrebei dagokienez, pentsatu eizu salmoko zaintzaile horrek lez jokatu behar dozula; erne bizi eta hurbileko izan behar dozu besteen ibilia seguruago egiteko. Begiak mendietara dodaz jasotzen; nondik etorriko ete jat laguntza? Jainkoarengandik datorkit laguntza, zeru-Iurrak egin ebazan-arengandik. Jainkoak ez zaitu jausten itxiko, zure zaintzailea ez dago lo. Ez, ez dau sekula lorik egiten Israelen zaintzaileak. Jainkoa dozu zaintzaile, Bera dozu gerizpe; alboan duzu beti. Ez deutsu kalterik egingo eguzkiak egunez, ez ilargiak ere gauez. Jaunak zainduko zaitu gaitz orotatik, berak zuri bizia zainduko. Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak oraindanik eta betiko .

description

Barriro be frogak egiten nabil

Transcript of Froga II

Page 1: Froga II

Martitzena Goizez

Gorazarrea: egunaren atarian Hasi dira erlojuak martxan eta mundua begiratzen dogu. Emon deutsagu hasiera egun barriari. Hasi dira qalderak, intentsitatea, bizitza; ordutegiak alkarreegaz gurutzatuko dira. Hau arineketa, hau iskanbila! Baina Zu, oi Jainko, baretasun amaigabea zara. Denbora osoa Zuregan dago, lora sorta batean lez. Errezoan dihardugu, Zu goresten; argi ixten deuskuzu Zu bazarala ; izan be, bart airean mugitu egiten ziren zure arrastoak. Eta orain argi guztia gure ertzean pausatu da. Amen. 120. salmoa Gutako bakoitzak badauka beldurraren esperientzia, kezkak, segurtasunik ezaren sentimenduak ... Seguru da zure bizitza osoa, zure jardun osoa, zure egitea. Jainkoak emon deutsuzan neba-arrebei dagokienez, pentsatu eizu salmoko zaintzaile horrek lez jokatu behar dozula; erne bizi eta hurbileko izan behar dozu besteen ibilia seguruago egiteko.

Begiak mendietara dodaz jasotzen; nondik etorriko ete jat laguntza? Jainkoarengandik datorkit laguntza, zeru-Iurrak egin ebazan-arengandik. Jainkoak ez zaitu jausten itxiko, zure zaintzailea ez dago lo. Ez, ez dau sekula lorik egiten Israelen zaintzaileak. Jainkoa dozu zaintzaile, Bera dozu gerizpe; alboan duzu beti. Ez deutsu kalterik egingo eguzkiak egunez, ez ilargiak ere gauez. Jaunak zainduko zaitu gaitz orotatik, berak zuri bizia zainduko. Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak oraindanik eta betiko .

Page 2: Froga II

Irakurgai laburra (Ga 6,9-10) Ez gaitezan, beraz, aspertu on egiten, etsitzen ez badogu, jasoko dogu-ta uzta bere sasoian. Hau da, aukera dogunean, egin deiegun guztiei on, batez be fedean testigu doguzanei.

Eskariak Gaur, barriro, Jesusek bere biztueraren argitasunaz pozten nau. Horregaitik eskatuko eutsat, esanez: Emoidazu argia biderako. - Jesus, emon deustazun egun hau eskaini gura deutst, eta zure indarra eskatzen deutsut, eskuzabala izateko. - Eskuartean daukadana eskaintzen deeutsut, egun honetako gauzarik ederren eta garrantzitsuen lez. - Frantzisko bere garaiko behartsuen-ganako maitasun zehatzean helduz joan zen lez, egizu hazi naitela bereziki sufritzen dabenen-ganako egiazko maitasunean Amaierako otoitza Zu zara nire saria, Jainko maitea, baina ez dut asmatzen Zu zarena zarelako bilatzen. Emoidazu zeure maitasun hori. Bere bizia doan eman eban Jesusen bitartez eskatzen deutsut. Amen.