Gabriel aresti, kronika

4
“Arestiren kantuen gainean” - 1 1 “Arestiren kantuen gainean” Kantaldia Bilboko Kafe Antzokian. Kronika Joan den ikasturtean Euskara eta Literatura irakasgaian 3. mailan eta 3. ebaluazioan poesia lantzea zegoen programazioan. Orduan gure poetarik maitatuenari buruzko proiektua egitea erabaki genuen. Lehenengo partean Harri eta Herri liburua aztertu genuen, eta bigarrenean Gabriel Aresti egileaz ikerketa txiki bat egitea izan zen gure helburua.. Emaitzak bikainak izan ziren. Oso gustura geratu nintzen egindako lanekin. Gainera, ikasleek, esan zidaten bezala, asko ikasi zuten Arestiri buruz. Denontzat ezagunak ziren kantak bereak zirela jakin zuten. Gainera, denok gogoan geneukan 2011ko Aste Nagusiko pregoilaria izan zen Kirmen Uribek Arriagako balkoian Egun da Santi Mamiña kantatu zuela. Poetaren 79. urteurrena dela eta, Gabriel Aresti euskaltegikoek antolatutako kantaldia eta erakusketaren berri izan eta berehala, joan behar genuela pentsatu genuen. Horregatik joan den urriaren 9an Kafe Antzokira hurbildu ginen Solokoetxeko 4. mailako ikasle guztiok eta irakasle batzuk. Kantaldia ederra eta hunkigarria izan zen. Lehen Arestiren ahotsez bere poemarik famatuena entzun ahal izan genuen: Nire aitaren etxea. Gero Anje Duhaldek, Rafa Ruedak eta Josu Zabala Arestiren 9 poema kantatu zituzten: Bizkaiko aberatsak, Guretzat, Aita-semeak, Egia da, Guk euskaraz, Gora ta gora beti, Urriaren 28 egun, Nire poesia eta Egun da Santimamiña. Gu ere haiekin batera aritu ginen abesten. Leku berean 1976an Oskorrik Gabriel Arestiren Oroimenez diskoaren aurkezpenean egon nintzela gogoratu nien ondokoei. 36 urte beranduago nire ikasleek aurreko igandean Andoinerako bidean Kilometroak ekitaldira joan zirenean, autobusean kanta haiek abestu zituztela esan zidaten. Orduan ez genuen holakorik ezta amestu ere egin! Itzuleran Barroeta Aldamar kalea zeharkatu genuen. Bertan Gabriel Aresti jaio zen. Gero, udaletxeko zubia igarota, Esperantza kaletik sartu ginen, frontoian dagoen Arestiren poesia irakurtzeko: askaotik sendejara bilbaon esperanza oso mehar, ilun eta laburra da. Datorren urtean 80. urteurrena ospatzeko zerbait berezia egin nahi zutela esan ziguten antolatzaileek. Adi egongo gara! (Seve Sánchez)

Transcript of Gabriel aresti, kronika

Page 1: Gabriel aresti, kronika

“Arestiren kantuen gainean” - 1

1

“Arestiren kantuen gainean”

Kantaldia Bilboko Kafe Antzokian.

Kronika

Joan den ikasturtean Euskara eta Literatura irakasgaian 3. mailan eta 3. ebaluazioan

poesia lantzea zegoen programazioan. Orduan gure poetarik maitatuenari buruzko

proiektua egitea erabaki genuen. Lehenengo partean Harri eta Herri liburua aztertu

genuen, eta bigarrenean Gabriel Aresti egileaz ikerketa txiki bat egitea izan zen gure

helburua..

Emaitzak bikainak izan ziren. Oso gustura geratu nintzen egindako lanekin. Gainera,

ikasleek, esan zidaten bezala, asko ikasi zuten Arestiri buruz. Denontzat ezagunak ziren

kantak bereak zirela jakin zuten. Gainera, denok gogoan geneukan 2011ko Aste

Nagusiko pregoilaria izan zen Kirmen Uribek Arriagako balkoian Egun da Santi

Mamiña kantatu zuela.

Poetaren 79. urteurrena dela eta, Gabriel Aresti euskaltegikoek antolatutako kantaldia

eta erakusketaren berri izan eta berehala, joan behar genuela pentsatu genuen.

Horregatik joan den urriaren 9an Kafe Antzokira hurbildu ginen Solokoetxeko 4.

mailako ikasle guztiok eta irakasle batzuk.

Kantaldia ederra eta hunkigarria izan zen. Lehen Arestiren ahotsez bere poemarik

famatuena entzun ahal izan genuen: Nire aitaren etxea. Gero Anje Duhaldek, Rafa

Ruedak eta Josu Zabala Arestiren 9 poema kantatu zituzten: Bizkaiko aberatsak,

Guretzat, Aita-semeak, Egia da, Guk euskaraz, Gora ta gora beti, Urriaren 28 egun,

Nire poesia eta Egun da Santimamiña.

Gu ere haiekin batera aritu ginen abesten. Leku berean 1976an Oskorrik Gabriel

Arestiren Oroimenez diskoaren aurkezpenean egon nintzela gogoratu nien ondokoei. 36

urte beranduago nire ikasleek aurreko igandean Andoinerako bidean Kilometroak

ekitaldira joan zirenean, autobusean kanta haiek abestu zituztela esan zidaten. Orduan

ez genuen holakorik ezta amestu ere egin!

Itzuleran Barroeta Aldamar kalea zeharkatu genuen. Bertan Gabriel Aresti jaio zen.

Gero, udaletxeko zubia igarota, Esperantza kaletik sartu ginen, frontoian dagoen

Arestiren poesia irakurtzeko:

askaotik sendejara

bilbaon

esperanza

oso mehar, ilun eta laburra

da.

Datorren urtean 80. urteurrena ospatzeko zerbait berezia egin nahi zutela esan ziguten

antolatzaileek. Adi egongo gara! (Seve Sánchez)

Page 2: Gabriel aresti, kronika

“Arestiren kantuen gainean” - 2

2

Orain dela aste bat, Sevek klasean komentatu egin zigun, Arestiren kantutegi bat egongo

zela, eta guk esan genion joan nahi genuela. Bi egun barru klasera etorri, eta jolastordua

baino lehen, ibiltzen joan ginen (Txema Lasa, 4B.)

Irteera hau 3. mailan egindako proiektuen amaiera finkatzeko izan zen. 11:00etan

Solokoetxetik irten eta jarraian Kafe Antzokira joan ginen. Han, iparraldetik eta beste

leku batzuetatik etorritako hiru kantarik Gabriel Arestiren kantuak abestu zituzten.

(Garazi Olarieta, 4B)

Pasa den astean Gabriel Arestiren 79. urteurrena ospatzen zen Kafe Antzokian.

Irakasleak klasean Kafe Antzokira joateko ideia proposatu zuenean guztiok baietz esan

genuen birritan pentsatu gabe. Aurreko urtean Gabriel Aresti izan zen gure euskara

proiektuen jaun eta jabe. Irakaslearekin, Severekin, Gabriel Arestiren Harri eta Herri

liburua irakurtzen egon ginen. Ondoren horri buruzko ikerketa lanak egin genituen: bere

poemak, liburuak, biografia… Honi guztiari esker, orain Gabriel Arestiren “adituak”

garela esan daiteke. (Olatz Lopez, 4B)

Irteera Gabriel Arestiri buruz zen, eta Kafe Antzokian izan zen. Ez zen irteera normal

bat: ez ginen joan museo batera, baizik eta Arestiren kantuak entzutera eta bere

bizitzako une batzuk nolakoak ziren entzutera.(Xabier Lope, 4C)

Solokoetxe institututik atera ginen, eta bidean gure euskara eta bertso irakasle ohiarekin

topo egin genuen, Belen Aurrekoetxearekin. Ondoren, gure bideari ekin genion.

(Adrián Tomillo, 4C)

Bidea laburra izan zen. Heltzerakoan, Kafe Antzokira sartu eta eskenatokian 3 aulki, bi

gitarra eta trikitixa bat zeuden. Hiru gizonek, aulkietan esertzerakoan, zerbait azaldu

zuten Gabriel Arestiri buruz eta abesti bat abesten zuten. (Asier Fernandez, 4A)

Pasa den astean, Arestiren jaiotzaren 79. urteurrena izan zen, eta ekitaldi asko egon

ziren bertan astean zehar. (...) Antzokira heltzean, Arestik bere ahotsarekin grabatutako

poema entzun genuen: nire aitaren etxea defendituko dut. Benetan hunkigarria izan zen.

( Peru del Hoyo, 4C)

Heltzean, eskenatokira joan ginen, eta aulkietan jesarri ginen. Orrialde batzuk eman

zizkiguten bertsoen letrekin, eta hiru gizon hasi ziren kantatzen eta abesten. Nire

kanturik gustukoena lehenengoa izan zen, Guretzat deitua. Oso alaia iruditu zitzaidan.

Jendea asko animatu zen Egun da Santi Mamiña abestu zutenean. Batzuk ez ziren adi

egon. Kanta batzuk bete batzuk baino hobeagoak izan arren, kanta guztiak oso ondo

egon ziren, eta, nire ustez, irteera hau oso interesgarria izan da. (Mikel Egiguren, 4C).

Solokoetxetik hamaiketan atera, eta Kafe Antzokira hamaika eta erdietan heldu ginen.

Lehendabizi ikasle batzuk beheko solairuan jesarri egin ginen. Ondoren kantaldia hasi

zen. Lehenengo zatian lotsaturik, baina bigarrenean guztiok abesten hasi ginen.

(Markel Gallego, 4A)

Page 3: Gabriel aresti, kronika

“Arestiren kantuen gainean” - 3

3

Giroa oso ona izan zen, eta oso gustura egon ginen denok haiekin batera kantatzean.

Abestiak bukatu ostean, eskenatokira igo ginen zeuden informazio taula batzuk eta

argazkiak ikusi eta irakurtzera. (...) Niri asko gustatu izan zait irteera hau, eta espero dut

hurrengo urtean ere errepikatzea, 80. urteurrena dela eta. (Libe Ranero, 4C)

Gu nahiko animatuta egon ginen txaloka, barreka eta oihuka, baina ez dut uste ekitaldia

ikustera joan ziren besteak molestatzeko beste (Suhar Txabarri, 4C)

Abestien artean Gabriel Arestiren bizitza kontatu ziguten. Bertan guztiok abestiak

kantatu genituen, hala nola, Egun da Santi Mamiña.... (Josu Eguren, 4B)

Gainera, Gabriel Arestiren ahotsez bere poemarik famatuena entzun genuen: Nire

aitaren etxea. Horrez gain kantu bakoitzaren aurretik aurkezpen txiki bat egin ziguten

testuingurua hobeto ulertzeko. Erakusketa bat ere ikusi genuen, 14 panelez osatua.

Bertan Gabriel Arestiren bizitza pertsonala eta literarioa ikusteko eta bizitzeko aukera

izan genuen. (Irati Cabrera, 4B)

Kantaldia oso ondo egon zen, baina abestien zati batzuk saltatu egin zituzten. Horretaz

aparte oso ondo egon zen, eta momentu dibertigarriak ere egon ziren. (Erlantz

Gonzalez, 4A)

Oso dibertigarria iruditu zitzaidan, bakoitzari paper batzuk eman zizkigutelako eta

abestiak ez bagenekizkien, paperean ikusten genituen eta bada. Guztiak gustatu

zitzaizkigun, baina gehien Egun da Santi Mamina, denok kantatu genuelako ahots gora,

eta oso dibertigarria geratu zen. Azkenik, hamar minutuko hitzaldi bat entzun genuen.

Asko gustatu zitzaidan, pasa den urtean Gabriel Arestiren bizitzaz lanak egin

genituelako eta hitzaldiaz gehiago enteratu nintzen. (Nahia Angulo, 4A)

Azkenik eskenatokian zegoen erakusketa ikusi genuen. Gabriel Arestiren bizitzaren

argazkiak eta gari horretako egoerarenak ziren, politak eta gainera interesgarriak bere

bizitza ulertzeko. Dena ikusten bukatutakoan, ikastolari itzuli ginen, Esperantza kaletik

pasatuz, Gabriel Arestiren ohorez dagoen plaka irakurtzeko. (Ane Barros, 4A)

Page 4: Gabriel aresti, kronika

“Arestiren kantuen gainean” - 4

4

3

Ikastolara bueltatzean Arestirekin lotuta dauden leku batzuk ikusi genituen Bilbon.

Horrela pasa den urtean hasitako proiektua bukatu egin dugu. Oso ondo pasatu genuen

abesten... Joan ginen eskola bakarra gara, eta azken abestian aulkitik altxatu eta abestu

genuenez, han zeuden nagusiak oso pozik zeuden gurekin. Egun ona izan zen

orokorrean. (Nagore Ibarzabal, 4C)

Egia esan, oso ondo pasatu genuen, eta dibertigarria izan zen Gabriel Arestiren poemak

abestea. Errepikatzeko modukoa izan zen. Pena bat da Gabriel Arestik hau ezin ikusi

izatea. Ziur nago hau ikusi izan balu, oso pozik egongo litzateke (Aitana Espin, 4C)

Kantaldia oso polita izan zen, eta gainera Gabriel Aresti idazle bilbotarraz gauza

gehiago ikasteko aukera izan genuen eskenatokian osatutako erakusketagatik, Arestiren

argazkiekin eta hainbat idazkiekin. (Ioritz Axpe, 4 C)

Pasa den urtean Gabriel Arestiren bizitzari buruzko lan bat egin genuen, eta bere

poesiaz disfrutatu eta ikasi genuen Harri eta Herri liburua irakurriz. (...) Oso ondo

pasatu genuen denok. Batzuek ez zioten kantatzeari utzi. Horrelako irteerak errepikatzea

gustatuko litzaidake. (Nekane Macho, 4B)

Nire ustez oso aberasgarria da eskolatik horrelako irteerak egitea. Eta espero dut beste

horrelako irteera gehiago egitea, gure partetik oso jarrera ona erakutsi geniolako, eta

ikasteko ere balio izan zuelako (Unai Alvarez. 4,B)

Primerako eguna izan zen, Euskal Herriko poeta famatuaren eta onenaren irteera eduki

genuen. Pasa den urtetik espero genuen irteera izan zen. Guztiok irrikitzen itxaron

genuen, baina azkenean merezi izan du itxarotea. (Peio Perez 4B)

Kantutegi txiki bat eman ziguten abeslariekin batera kantatzeko. Abestiren bederatzi

abestirik famatuenak zeuden orri horietan baturik. Hasieran abeslariek bakarrik egiten

zuten kanta: inor ere ez zen ausartu abesten, ezta atzean genituen helduek ere. Baina

azken hiru kantetan dena aldatu zen: ikasleak gehiago animatu ginen, baita atzeko

pertsona nagusiak ere. Amaitu eta gero, beste abesti bat eskatu genien. Abeslariek gure

eskaerari baietza eman, eta Gora ta gora beti abestu zuten berriro. (...) Arestiri buruz

gauza asko genekiela uste genuen, baina beti dago zerbait ez dakiguna, eta inoiz ez da

momentu txarra zertxobait gehiago ikasteko. (Iragartze Martinez, 4A)