Gauekoak egitarauaren aurkezpena Kaixo: Hemen gara berriro. · 2014-05-08 · Gauekoak egitarauaren...

15
Gauekoak egitarauaren aurkezpena Kaixo: Hemen gara berriro. Lan egiteko era berria finkatu da 2013an, eta gai askotan asmatu dugu, baina beste batzuetan huts egin. Urte indartsu horren ondoren, uste osoa dugu 2014a urte ona izango dela guztiontzat. Esperientzia hartu dugu oraingo egoeran proiektua kudeatzeko lanetan; egoera honek, hoberena ez izanik, alderdi batzuk oso aintzat hartzera behartu gaitu, hala nola efizientzia eta baliabideei etekinik handiena ateratzea. Gure barne antolakundeak —hau da, Zuzendaritza Batzordeak, biltzarrak edo lantaldeak— egiten duen lanerako benetako bokazioa izaten jarraitzen du, eta hobetzen segitzeko asmo sendoa du. Erreferentzia esparru bat dugu: III. Plan Gaztea. Plan horrek testuinguru argia ematen digu geure lanerako; izan ere, haren jardun ildoei heltzen diegu geure proiektuan, neurri handiagoan edo txikiagoan. Eta, batez ere, garrantzitsuena da jende gaztearen babesa dugula, eragile kulturalena, eta, oro har, hiri osoarena. Lortu dugu Gauekoak «marka» balioetsia izatea, aisiari, kulturari eta gazteriari lotua, a priori erraza ez den jendarte batean. Horregatik guztiarengatik uste dugu iritsi dela urrats bat aurrera egiteko unea, Gauekoak proiektuari egonkortasuna emateko eta haren potentzial osoa nolabaiteko perspektibaz garatzeko ordua. Gure egitaraua hobeto planifikaturik eta, beti bezala, gazte jendearen sormenaren eta energiaren alde eginez, sinetsita gaude gauza gehiago eta hobeak egin ditzakegula. Gauekoak federazioak, hiriko kultura ekimenei eta jaialdiei babesa eta laguntza emateaz gainera, sinergiak eta lankidetzak bilatuko ditu beste hiri batzuetako eta are beste herrialde batzuetako proiektuekin. Izan ere, beste toki batzuetara esportatzeko moduko kogestio eta partaidetza eredu garbia da. Orobat, uste osoa dugu aisia inguruneak ezin hobeak direla partaidetzaren eta sozialtasunaren balioak transmititu eta garatzeko, eta batzuetan horrek lanbide eta enplegu aukerak sortzeko bidea ematen digu.

Transcript of Gauekoak egitarauaren aurkezpena Kaixo: Hemen gara berriro. · 2014-05-08 · Gauekoak egitarauaren...

Gauekoak egitarauaren aurkezpena Kaixo:

Hemen gara berriro.

Lan egiteko era berria finkatu da 2013an, eta gai askotan asmatu dugu, baina beste batzuetan

huts egin. Urte indartsu horren ondoren, uste osoa dugu 2014a urte ona izango dela

guztiontzat.

Esperientzia hartu dugu oraingo egoeran proiektua kudeatzeko lanetan; egoera honek,

hoberena ez izanik, alderdi batzuk oso aintzat hartzera behartu gaitu, hala nola efizientzia eta

baliabideei etekinik handiena ateratzea.

Gure barne antolakundeak —hau da, Zuzendaritza Batzordeak, biltzarrak edo lantaldeak—

egiten duen lanerako benetako bokazioa izaten jarraitzen du, eta hobetzen segitzeko asmo

sendoa du.

Erreferentzia esparru bat dugu: III. Plan Gaztea. Plan horrek testuinguru argia ematen digu

geure lanerako; izan ere, haren jardun ildoei heltzen diegu geure proiektuan, neurri handiagoan

edo txikiagoan.

Eta, batez ere, garrantzitsuena da jende gaztearen babesa dugula, eragile kulturalena, eta, oro

har, hiri osoarena. Lortu dugu Gauekoak «marka» balioetsia izatea, aisiari, kulturari eta

gazteriari lotua, a priori erraza ez den jendarte batean.

Horregatik guztiarengatik uste dugu iritsi dela urrats bat aurrera egiteko unea, Gauekoak

proiektuari egonkortasuna emateko eta haren potentzial osoa nolabaiteko perspektibaz

garatzeko ordua. Gure egitaraua hobeto planifikaturik eta, beti bezala, gazte jendearen

sormenaren eta energiaren alde eginez, sinetsita gaude gauza gehiago eta hobeak egin

ditzakegula.

Gauekoak federazioak, hiriko kultura ekimenei eta jaialdiei babesa eta laguntza emateaz

gainera, sinergiak eta lankidetzak bilatuko ditu beste hiri batzuetako eta are beste herrialde

batzuetako proiektuekin. Izan ere, beste toki batzuetara esportatzeko moduko kogestio eta

partaidetza eredu garbia da.

Orobat, uste osoa dugu aisia inguruneak ezin hobeak direla partaidetzaren eta sozialtasunaren

balioak transmititu eta garatzeko, eta batzuetan horrek lanbide eta enplegu aukerak sortzeko

bidea ematen digu.

Hiru dira proiektu hau aurrera eramateko ildoak:

partaidetza, gazteria eta euskara.

Partaidetzari eta gazteriari dagokienez, hirian sortzen diren proposamen guztiei ahotsa

ematearren, proiektuen deialdi bat egin diegu argiro gazte jendearentzat diharduten taldeei eta

norbanakoei. Gure harri koskorra ekartzen jarraituko dugu segimendu batzordeetan (hala nola

III. Plan Gaztea, herritarren partaidetzaren behatokia edota partaidetza eredua berrikusteko

batzordea), bai eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren Gazte Topa elkargunean, eta gure

ikuspegiaren barruko jarduera eremua duten beste egitarau eta proiektu batzuetan ere.

Euskarari dagokionez, jadanik Mintzalaguna eta EGKA erakundeekin hizketan ari gara,

euskarazko jarduerak indartu eta ugaritzearren.

Hasieran esan bezala, gure asmoa da denboraldi on bat egitea, eta horretarako gure asmo

sendoa da geure burua berritzea eta hobe daitekeena hobetzea; berriz aztertuko ditugu geure

proposamenak, barne antolakundea, plangintza eta programazioaren diseinua; eta harreman

arinagoak izan nahi ditugu Gazteen Unitatearekin. Bihotzez espero dugu gure proiektuak hiri

hobea eraikitzen lagunduko duela.

Gauekoak elkarteen federazioaren antolakuntza elkarteak Gauekoak proiektura batzeko

pentsatuta dago, horrela ordezkagarritasun handiagoa izan dezan. Hainbat dira, urtez urte,

egitarauko jarduerak egiten parte hartzen duten elkarte laguntzaileak.

Proiektuaren helburu orokorra da Gauekoak federazioan gazte jarduera eta kultura

eraikitzeko aukerak aberastu eta dibertsifikatzea. Horregatik, egitarauan era guztietako

proposamenak daude: musika, eszena arteak, ikus-entzunezko jarduerak eta teknologia

berrietakoak, arte plastikoak, lantegiak, kirolak, elkarte jardunaldiak, kultura ekitaldiekiko

lankidetzak...

GAUEKOAK ELKARTEEN FEDERAZIOA

COSA DE TR3S

ikus-entzunezkoak

ARAÑA DEL ROCK

musika

SWINGVERGUENZA

dantza

ARABESCO

dantza

ARTIS

artea

ATIZA

komikia

ENELU

argazkilaritza

CHIKARA

manga

PEZ LIMBO

antzerkia

GEU

euskara

TRIKIMAUKIAK

zirkoa eta clownak

HIP HOP FREESTYLE

break dance

INMERSIONES

arte plastikoak

KUKUBAZAR

antzerkia

VALINOR

rol jokoa

VIBIKE

txirrindularitza

MUGIMUNDU

antzerkia

ERAKUSMETA

arte plastikoak

EUSKADI AIRKOOLED TX

IBU HOTS

musika

SUGAR PUSH SWING

dantza

TXALAMAKO

txalaparta

2014ko udaberri-udako programazioa Egunak:

• Maiatzaren 10etik (ostirala) uztailaren 20 arte.

Denborak:

• 26 egun, guztira 17 jarduera.

Programaziotik, nabarmentzekoa:

• Arlo bakoitzeko proposamen aipagarrienak:

Musika: � Denboraldi hasiera (maiatzak 10) � Gazte Music Show (maiatzak 10 eta 23) � Rap Gaua (maiatzak 31) � Osteguna Rock (ekainak 19) � Jam saio irekia, Jazzharrean (uztailak 5)

Eszena arteak: � Erdaldun Berrien Kluba antzerkia. AED Elkartea (maiatzak 22)

� DanzArte (uztailak 4)

Kirola: � Longskate & Oldschool IV. Jaialdia (maiatzak 17) � Por el Norte BMX (ekainak 14) � ViBike topaketa. Gauekoak (ekainak 15)

� Gauekoak Triatloi Txikia (ekainak 28)

Zinema: � Zinemaktivism (uztailak 10 eta 17)

Lantegiak: � Eskalada lantegia (maiatzak 16, 23 eta 24) � Gauekoak Surf Camp (uztailak 5 eta 6 / 12 eta 13) � Ilargiaren Erregina (ekainak 13) � Paddle Surf lantegia (uztailak 20) � El Trenico (uztailak 6)

Jaialdiak: � Maldambera jaialdia (uztailak 19)

Kultura ekitaldiekiko lankidetzak: � Jazzharrean (uztailak 5) � KaldeArte - Aritz & Bego (ekainak 7) � Arf 2014 (ekainak 20 eta 21)

Special � VIII Soul Flavas (ekainak 21)

Programazioko guneen zerrenda:

Museoak � Artium Museoa � Artium

Gune irekiak � Gamarrako udal igerilekuak � Andre Maria Zuriaren plaza � Eraztun Berdea � Zarauzko hondartza � Zabalganeko Skate parkea � Landako bidegorria

Bestelakoak

� Unibertsitateko pabiloia � Azkena Rock Jaialdiaren esparrua � Baratza aretoa � Gora Revolution � Ibú Hots � Aldabe gizarte etxea � Farelina lorategia

Elkarteetako parte-hartzea:

Plazaratutako eskaintzak parte-hartze maila handia dakar oraingoan, hala jarduerak proposatzean, nola jarduerak gauzatzean. Hartara, programatutako ekintza guztien % 80k erantzuten diete elkarteen, erabiltzaileen eta bestelako kultura eragileen ekimenei. Halaber, hiruhileko honetan guztira 14 elkarte eta taldek parte hartzen dute jardueren kudeaketa zuzenean. Hauek dira:

� Euskadi Airkooled Tx � Hip Hop Freestyle (Soul Flavas) � Geu � Enelu � Cosa de Tr3s � Vibike � Araña del Rock � Pez Limbo � Sugar Push Swing � Arabesco � Atiza � Chikara � Valinor � Txalamako

Musika Maiatzak 10, larunbata, 19:00, Artium (Plaza aretoa) Denboraldi hasierako jaia + Gazte Music Show

Ongi etorri Gauekoak proiektuaren denboraldi berrira, Gazte Music Show berriarekin! Agertokian, lehiaketako finalista diren zazpi taldeetatik hiru:

Gazte Music Show

20:30

Jefe Chirpa

Redentor

Die Hard

Gainera, elkarteen federazioko kide diren hainbat elkarte ditugu lankide, hala nola: Cosa de 3, Euskadi Airkooled Tx, Soul Flavas… musika, proposamen dibertigarriak eta giro ona, Gauekoak abentura berri honi ekiteko.

Maiatzak 23, ostirala, 20:30, Artium (Plaza aretoa) Gazte Music Show

Gazte Music Show 2013 irabazi zuten taldeetako batzuek emandako kontzertuak. Soul, jazz, funky eta rap doinuek girotutako gau berezia, bertako zenbait gazte talderekin.

Maiatzak 31, larunbata, 20:00, Ibú Hots Rap Gaua

Rap musikaren eta kontzertuen gaua, Ibu Hots aretoan, bertako artistekin: Muchacrema, Dani Bum eta Bizkaiko Shintoma.

Ostirala, 23

20:30

Juan Sebastian Soul Quartet

Groove Pescao

EfeDeLe

Ekainak 19, osteguna, 16:30 (Andre Maria Zuriaren plaza eta Falerina lorategia) Osteguna Rock Aurten ere jaialdi hau gozatuko dugu hiriko bi tokitan. Sei talde: bertako hiru, Estatuko bat eta nazioarteko bi. Ostegunean hasita, Arf 2014rako giroa berotzen!

Eszena arteak Maiatzak 22, osteguna, 19:00 (unibertsitateko pabiloia: Apraiztarren kalea, 1)

Erdaldun Berrien Kluba Antzerkia, AED Elkarteak ekoitzia Gauekoak, Mintzalagunak, Kultur Kampusek eta AED Elkarteak elkarlanean antzerki hau eskaintzen dugu.

Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Ta sekula ez dute saririk jaso.

Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik?

Irantzuren kluba ERDALDUN BERRIEN KLUBA delako eta erdaldun berri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik.

Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?

Informazio gehiago: www.gauekoak.org

Uztailak 4, ostirala, 19:00, Artium Danzarte

Dantza arte adierazpentzat aldarrikatzeko asmoz, Artium museora ekarri ditugu piezak. Hartara, pieza bakoitza artelan bat izango da, ikusleen begien aurrean hezurmamitzen den bitartean museoko gidari batek bilduma berezi hori erakutsiko die, lanari buruzko azalpenak emanda.

Zinema Uztailak 10 eta 17, osteguna, 20:00, Ibú Hots Zinemaktivism Film-dokumentalen emanaldia

Kirola Maiatzak 17, larunbata, 09:00, Planeten parkea (Salburua)

Longskate & Oldschool IV. Jaialdia Aurten ere, ISSA erakundearekin batera dihardugu Estatuko slalom zirkuituko proba antolatzen. Skate kiroleko oldschool modalitate tipikoa da. Gainera, jardun horretan hasteko klase praktikoak izango dira, eta expression session saio bat (freestyle & slide & hyppy jump), erakustaldi gisa. Probak 9:30ean hasiko dira, Planeten parkean (Salburua).

Ekainak 14, larunbata, 15:00, Zabalganeko Skate parkea BMX + Dj txapelketa Bosgarren urtez segidan, BMX txapelketa. Bizikletak eta akrobaziak gogoko badituzu, ez galdu aukera. Egundokoa. Ekainak 15, igandea, 9:00, Vibike denda, Bergarako atea, 24, 1. pabiloia

Vibike-Gauekoak triatloi topaketa Vibike dendak eta Gauekoak federazioak bigarren triatloi topaketa antolatu dute, Triatlon Challenge 2014 lehiaketako zirkuituak ezagutzeko. Topaketa horretara nahi duten triatleta, txirrindulari edo lasterkari guztiak etor daitezke, baina batez ere challenge horretan lehiatzera doazen triatletentzat da jarduera. Bizikletarekin, bi bira emango dizkiogu zirkuituari (120 km), eta ondoren lasterka jarraituko dugu, zirkuituari (15 km) bira emateko. Azkenik, jan-edanak gogotik, Vibike dendaren kanpoaldean. Ekainak 28, larunbata, 10:00, Gamarrako igerilekuak Gauekoak Vibike triatloi herrikoia Gasteizen uztailaren 13an jokatzekoa den distantzia luzeko triatloiaren bezperan, kirol horren zalea den gazte jendeari eskaini nahi diogu triatloi erraz-erraz bat egitea zer den probatzeko aukera. Asmoa da ekitaldi honen inguruan giroa eginez joatea, eta jende guztia kirol honetara inguratzea. Horretarako Gauekoak federazioak eta Vibike triatloi klubak batera lan egin dute, zirkuitu egoki bat garatzeko eta hirugarren urtez ekimen hau gauzatzeko.

Hastapen lantegiak - ESKALADA IKASTAROA (euskaraz) Maiatzak 16 eta 23, ostirala, 19:00, Ariznabarra

Maiatzak 24, larunbata, 11:00, Ariznabarra Gauekoak, Gaztelagunak eta Aitekok erakundeek elkarlanean eskalada hastapen ikastaroa antolatu dute. Bai eskalada murruan bai naturan abenturaz gozatzera etor zaitez. Lantegien prezioa: 5 € Izen ematea: Gauekoak bulegoa San Prudentzio kalea, 31, Opera eraikina, 38. bulegoa 945 565 513

[email protected]

www.gauekoak.org

-ILARGIAREN ERREGINA Ekainak 13, ostirala, 18:30, Aldabe gizarte etxea

Gauekoak eta Mintzalagunak erakundeek antolatu dute ikastaro hau. Hilekoaren zikloak baditu fase ezberdinak, eta emakumeengan dituen eraginak ere diferenteak dira. Gure gizarteak ez die kasurik egiten fase horiei, eta emakumeak linealak izatera behartzen

gaitu.

Etor zaitez zu zeu hobeto ezagutzera. Lantegien prezioa: dohainik Izen ematea: Gauekoak bulegoa San Prudentzio kalea, 31, Opera eraikina, 38. bulegoa 945 565 513 [email protected]

www.gauekoak.org

- Gauekoak Surf Camp (euskara / gaztelania) Uztailak 5 (larunbata), 6 (igandea), 12 (larunbata) eta 13 (igandea), Zarauzko hondartza *Autobusen irteera: 8:00etan, Europa gizarte etxean

Gauekoak federazioak, Mintzalaguna elkartearekin lankidetzan, laugarren urtez proposatzen digu surfean hasteko lantegia, dagoeneko mitiko bihurtua. Ezagut ezazu mundu hori, eta esperientzia handiko surflarien eskutik proba ezazu zer sentitzen den olatuen gainean irristatzean, kirol horretarako ingurune ezin hobean: Zarauzko hondartzan. Lantegien prezioa: 40 € (ikastaroa + autobusa) Izen ematea: Gauekoak bulegoa San Prudentzio kalea, 31, Opera eraikina, 38. bulegoa 945 565 513 [email protected]

www.gauekoak.org

-«EL TRENICO» LANTEGIA Uztailak 6, igandea, 10:00, Sancho el Sabio Fundazioa

Bizikletaz, patinez, skateaz, lasterketako oinetakoz… hornituta, Gasteizen batzen diren bi bide berdeen bitartean dauden 7 kilometroak egingo ditugu. Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzatik abiatuta (Betoñoko atea, 23), trenbidearen antzinako bideari jarraituko diogu, gune nabarmen batzuetan geldituta. Halaxe, Zubigarai kalean dagoen eraikin hondatura iritsiko gara. Ikerketa eta ekintzarako parte hartzezko dinamikak erabiliz, ibilbide hori Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen historian eta xehetasunetan zehar egindako bidaia bihurtuko dugu. Paseotzat proposaturiko dinamika horren bitartez, aukera izango dugu ibilbide horren iragana eta geroa ikusi, marraztu eta irudikatzeko. Gure hiriaren bi garairen arteko hurbiltasuna edota urruntasuna erretratatzeko gure esku jarriko dizkiguten modalitateak dira. Lantegiaren prezioa: doakoa

Izen ematea: Gauekoak bulegoa

San Prudentzio kalea, 31, Opera eraikina, 38. bulegoa 945565513

[email protected]

www.gauekoak.org

-PADDLE SURF LANTEGIA (euskara / gaztelania) Uztailak 20, larunbata, Bilboko itsasadarra

Paddel surfean hasteko lantegia, Bwaters taldeko gure adiskideekin. Kirol berri horren edertasuna

ezagutzeko aukera emango dizute, eta Bilboko itsasadarrean monitore zailduen eskutik surfean aritu ahalko

duzu. Gainera, beste zenbait ustekabe ere izango dira.

*Autobusen irteera: 8:00etan, Europa gizarte etxean Lantegiaren prezioa: 20€ (ikastaroa + autobusa) Izen ematea: Gauekoak bulegoa San Prudentzio kalea, 31, Opera eraikina, 38. bulegoa 945565513 [email protected]

www.gauekoak.org

Spezial Ekainak 21, larunbata, 16:00, Artium

Soulflavas VIII Aniversary + jaia Bi-bitako modalitate ikusgarrian jokatuko da txapelketa. Bboy bikoteak elkarren aurka arituko dira, bata bestearen atzetik jokatutako kanporaketetan, harik eta finalera iritsi arte. Bikoteen jarduna balioztatzeko eta kanporaketak erabakitzeaz arduratuko da Soul Flavas taldeak horretarako hautatutako epaile taldea. Estatutik etorriko dira hainbat bboy: Bartzelonatik, Madrildik, Malagatik, Granadatik, Kordobatik eta Zaragozatik. Dantzariak eta ikus-entzuleak DJ baten musikarekin dardarrean izango dira.

Besterekin lankidetzan

Ekaina 20 (ostirala) eta 21 (larunbata) Azkena Rock Festival Aurten ere, jaialdiaren 13. ekinaldian, jadanik mitiko bihurtutako jaialdi horrekin lankidetzan arituko da Gauekoak. Ingura zaitez, zer egosten den ikustera… zain izango gaituzu!

Ekainak 7, larunbata, 20:45, Diputazio plaza Kaldearte “Bego & Aritz” Dantza ekitaldia, 2006az geroztik Gasteizen egiten den Kale Arteen Nazioarteko Erakusketako programazioaren barruan. Aritz López (Soulflavas taldeko kide) eta Be (Begoña Martín Treviño) elkarrekin dantzan arituko dira, bakardade hordituen elkartze batean, eremu irristakor berean nor maitatuko.

Beste bat, mesedez, eta kontrola galduko dugu, denbora nahasten da, ziurtasunak likorean urtzen dira, eta desioa libraturik isurtzen da.

Jaialdiak Uztailak 19, larunbata, 10:00, San Frantzisko Xabierkoaren kantoia Maldanbera jaialdia 1990eko hamarkadako estilo peto-petoa duen hiri kulturako jaialdi horren lehen ekinaldia. Zatoz eta utz iezaiozu zeure buruari horditzen aire zabaleko revival horretako soinuekin, estetikarekin, giroarekin eta artearekin.

Lehiaketak Lehiaketen oinarriak gure webgunean daude argitaratuta: www.gauekoak.org

Babesletza Gasteizko Udalak bultzatu du egitarau hau, hala antolakuntzaz nola diruz.

Hedabide laguntzaileak

Diario de Noticias de Álava, El Correo, Radio Vitoria, Noiz Agenda, AkTual.

Ohiko laguntzaileak

Artium Museoa, Montehermoso Kulturunea eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa.

Harremanetan jartzeko

Gauekoak Elkarte Federazioa / Federación de Asociaciones Gauekoak

945 565 513

Opera eraikina • San Prudentzio kalea, 31, 38. bulegoa

www.gauekoak.org www.facebook.com/gauekoak

twitter: @gauekoak

PRENTSA Gauekoak programazioari buruz:

[email protected] Gauekoak Elkarteen Federazioari buruz:

Mikel Cancho (Koeman): [email protected] Fernando Iglesias: [email protected] (609046595)

Hedabideekiko harremanak: Andrea Álvarez: [email protected] (661439221)