GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3....

8
ASTEKO ASMAKIZUNA berria GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO EKAINAREN 27A Bi oinetako luze-luzek, zapata-dendatik at, elur zuriaren gainean egiten dute laprast. Zer den nork daki? m a n t a n g o r r i Erantzuna: eskiak. Asmakizunaren jatorria: ‘Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) Xabier Olaso (Pamiela). EIDER EIBAR

Transcript of GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3....

Page 1: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

ASTEKO ASMAKIZUNAberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO EKAINAREN 27A

Bi oinetako luze-luzek, zapata-dendatik at, elur zuriaren gainean egiten dute laprast.

Zer den nork daki?

m a n t a n g o r r iErantzuna: eskiak.

Asmakizunaren jatorria: ‘Nik papaita, zuk papaita (Igarkizunak, olerkizunak eta igarkilimak) Xabier Olaso (Pamiela).

EIDER EIBAR

Page 2: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO EKAINAREN 27A berria

Zorionak, Jare!!! ostegunean 2 urte bete zenituen, gure poxpolina!!!Muxu handi-handia etxeko guztion partez.

ZORiON AGURRAK

Zorion agurrak argitaratu ahal izateko,gogoan izan mezuak astearte arratsaldea bainolehen jaso behar ditugula. Asteartetik aurrerajasotzen diren mezu guztiak hurrengo astekozenbakian argitaratuko ditugu.

Kaixo, MANTAGORRIko lagunak! Gu Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako LH3ko Ainhize Otxoantezana, Aiora

Gabella, Aitzol Etxaburu eta Amets Uranga gara. Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren inguruan

marrazki hauek egin genituen. Gustatzen zaizkizue? INGURUA ZAIN DEZAGUN!!!

Page 3: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO EKAINAREN 27A

Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.

Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo

Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x

ZU ERE ARTiSTA

Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi

eskolako 3. zikloko ikasleak

gara, eta, Zumeta artistaren

lanetan oinarrituta, margolan

hauek egin ditugu Arte Hezkuntza

irakasgaian. Ander, Bladi, Darel,

Lander, Naia, Onintza, Uxue

eta Yerayrenmarrazkiak dira

hauek. Zer iruditzen?

Page 4: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO EKAINAREN 27A berria

MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA

MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA

ARTO-ROYALA

ITURRI-BELARREKIN

Gaurko errezetarako, Frantzian sortutako plater batean oina-rrituko gara. Flan edota budin baten itxura du, baina ikusikoduzue zein ezberdina eta interesgarria den!

Elurretako neskatoa

Ikaskide errusiar batekbere lurraldean ikasi etaberari kontatu zion ipuinaoraindik gogoan du Aine-sek, Izaroren amak, etahonela kontatu dio alabari:

Behin batean, elurra maiz egitenzuen lurralde batean, bazen etxolatxiki batean bizi zen bikote bat. Za-har samarrak izanik ere, ez zutenseme-alabarik eta umetxo bat haz-teko irrikan bizi ziren.

–Neskatxa bat izango bagenu –esan ohi zuen atsoak–, Anuska dei-tuko nioke, eta munduan izan denneskatorik ederrena izango litzate-ke, negu gorriko elur zuria bezainederra eta sutako txingarrak bainogorriagoak ezpainak.

–Mutiko bat izango bagenu –eran-tzuten zion agureak–, Kolia deitukonioke, kedarra baino beltzagoaizango luke ilajea eta goizaldekoegunsentia baino alaiagoa irriba-rrea, inguruko guztien poza piztekoadinakoa.

Urte batean ohi baino elur gehia-go egin zuen, eta denbora luzezetxetik irten gabe egon behar izanzuen bikoteak. Sutondoan eseri,suari egurra bota eta arto irinare-kin egindako arto errea janez pasa-tu behar izan zituzten egunak.

Egun batez eguzkia atera zen etaargi izpiak distiratsu zabaldu zirenelurrak estalitako soro elurtuen gai-nean. Agurea, txunditurik, irten zenetxolatik eta elurrezko panpinatxobat egin zuen, ume baten neurri etaeitekoa. Ederra iruditu eta etxolaraeraman zuen, eta atsoari opari egin.

–Hauxe da gure elurrezko ume-txoa –esan zion.

Atsoak erantzun zion:–Ez zaitez artaburua izan. Suton-

Osagaiak

d 500 g arto fresko(400 ml zuku)

d 160 g arrautza zuringod 20 ml soja saltsad 45 g zopako ogi d 35 g perrexil d 20 g baratxuri d 20 g oliba oliod 10 g sagar ozpind 40 g urdaiazpiko xehatud 80 g iturri belar

Nola egin:

1 Lehenik eta behin, irakin artoa ur ugaritangatzarekin 10 minutuz. Egositakoan, artabu-

ruaren aleak birrindu, ondo xehatuta geratu arte.Amaitzean, iragazi eta zukua bakarrik gordeko dugu. Zu-kua prest dugunean, hozkailura sartu.

2Gero, royal-a prestatzen hasiko gara.Horretarako, nahastu arto zukua, soja saltsaeta arrautza zuringoa, baina irabiatu gabe. On-do nahastutakoan, ontzi bat hartu eta film pa-perarekin estaliko dugu. Sutan jarri eta 20 minutuzegosten utziko dugu, mamitu arte.

3Zopako ogia eta baratxuriak xaflatan moztu eta oliotan fri-jitu. Txigortzean, sutatik kendu eta perrexila eta ozpina gehi-tu. Nahastu ondo dena eta birrindu.

4Koilara baten laguntzaz, ontzitik mamitu zaigun royal-apixkanaka zerbitzatuko dugu plater bakoitzean.

5Amaitzeko, iturri belarrak geratzen zaizkigu. Zapore han-diagoa izan dezaten, zopako ogiarekin egindako nahaske-tan murgilduko ditugu, zuku guztiak har ditzaten, eta ro-

yalaren gainean ipiniko dugu, urdaiazpikoarekin bate-ra.

Page 5: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

5berria LARUNBATA, 2020KOEKAINAREN 27A m a n t a n g o r r i

doan jartzen baduzu, beroak urtuegingo du. Emadazu. Ganbarakoleihoaren ondoan utziko dut, ho-tzean, eguzki izpiek goza dezatenurtu gabe.

Eta eguzki izpiek gozatu zutenpanpina, eta bizia eman zioten, etahorrela jaio zen Elurretako neska-toa. Neskato eder bat zen, azalazuri-zuria zuena, eta arto zopak ja-nez berehala hazi zen, eta neskakoskor ezin ederragoa bilakatu zenudaberria iritsi aurretik. Snegurox-ka jarri zioten izena, baina ez azalaesnearen antzekoa zuelako, baiziketa elurraren kolorekoa; errusierazsneg deitzen baitzaio elurrari.

Udaberrian, dozena bat urtekoneskato baten antza zuen Snegu-roxkak, denean gainerako neskato-en kerakoa ezpada haiek baino azalzuriagoa zuela, elurraren kolorekoaia.

Bikoteak arreta handiz zainduzuen neskatoa: etxeko lekurik fres-koenean egiten zuen lo, ez ziotensutondora hurbiltzen uzten, etaezta etxolatik kanpora irtetenere, eguraldi ona edo eguzkitsuazenetan.

Neskatoak ganbarako leihotikikusten zituen herriko gainerakoneska-mutilak jolasean, eta, etxo-lan egon beharraren beharrez, mu-zintzen hasi zen.

–Zer duzu, alaba? –galdetu zionatsoak.

–Ikusten ditut nire tankerakoneskatoak hor kanpoan jolaseaneta bihotza tristatzen zait. Nik erehaiekin jolastu nahiko nuke.

–Baina zu bestelakoa zara, mai-tea. Zuk ezin duzu haiek bezala ibili.Suak eta beroak kalte egin diezazu-kete. Zoaz zure gela freskora etazaude han.

Baina neska gero eta muzinagoazegoen kanpora irten gabe, eta, az-kenean, Sneguroxkaren gurasorde-ek baimena eman zioten ilunaba-rretan kalera joan eta laguntxoekinjolasean aritzeko.

Beraz, eguzkia desagertzeko zo-rian zegoenean Sneguroxka kalerairteten zen eta pozik ibiltzen zenbere adiskideekin.

Donibane bezpera batean, or-dea, gertatu zen ezbeharra…

Garai batean, baserrietan edo hirietatik urrutiko etxoletan bizi ziren jendeeizail egiten zitzaien neguak igarotzea. Jaki gutxi izaten zituzten, ez bazirenudazkenean jasotakoak, eta haiek janez pasatu behar izaten zuten negua.

Etxean hazitako txerria neguaren hasieran hiltzen zuten (San Martin eguna aipatuohi zen horretarako egokia, azaroaren 11n), eta udazkenean jasotako jakiak gorde-tzen ziren neguan jateko (gaztainak, intxaurrak, hurrak…).

Arto irinarekin egindako taloak, arto errea eta haiekin egindako zopak esne bero-arekin jaki preziatuak izaten ziren neguan, baita gaztaina erreak edo egosiak ere,edota arto irinarekin egindako morokila, etxean zegoena janez bizi behar izaten bai-tzen garai haietan.

Page 6: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020EKO EKAINAREN 27A berria

DENBORA-PASAK

2.Lotu bikoteak. Mariakhortzetako eskuila berria behardu, eta farmaziara joan daerostera. Mota askotakoakdaude, baina bi berdin-berdinakdira. Margotu eta lotueskuila berdinak.

1. Koloreztatu.

Ainhoak bere panpinakuttunaren marrazkibat egin du, bainakolorez janztea falta zaio.Margotu zuri-beltzekomarrazkia.

A

B

C

D

E

F

G

H

Page 7: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020EKO EKAINAREN 27A

Erantzunak: 2.-A-G, B-C, E-H eta D-F.3.-Loreak.

3. Batuketak. Lorea, Laura eta Oier etxeandituzten panpinak zenbatzen ari dira, zeintzukgorde eta zeintzuk bota erabakitzeko. Norkditu panpina gehien?

LOREA LAURA OIER

Jone IrazuITZULTZAILEA

«Gauza batzukpolitagoak dirapantailaktarteko ezdaudenean»

Liburuaren protagonista,Aitana, kezkatuta dago. Zeinda haren kezka?Aitana oso neska irekia etaanimatua da, eta bere ingurua,berriz, guztiz kontrakoa da. Beregurasoak eta neba-arrebaksakelakoetara eta pantailetaralotuta daude orokorrean. Berakarazo hori identifikatzen du: tokiguztietan ikusten du munduguztia pantailara pegatuta.Konturatzen da momentupolitenak pantailetan bizitzendituztela. Orduan, bereamamarekin plan bat egiten du.Plana da pantailen kontrakomugimendu bat sortzea,komunikatzeko era tradizionala,berezkoa, berreskuratzeko:aurrez aurre hitz egitea.Zer egiten du Aitanak aurrezaurreko horiberreskuratzeko?Bere inguruan gehien ulertzenduen pertsona aurkitzen du,bere amona Marga. Harekinbatera parke batera joaten daeta erronka bat proposatzen diehan daudenei: begietara begira,aurrez aurre hitz egitea. Horrelalortzen dute euren nahia.Zer gogoeta bultzatu nahidute Aitanak eta Margak?Teknologiaren ondorioz sortzenari diren ohiturek pantailekikogehiegizko dependentziaedukitzera eramaten gaituzte;gehiegizko obsesio bat,etengabe eduki beharra... eta

gauza batzuk politagoak dirapantailak tarteko ez badaude.Teknologiaren erabilerak izanditzake alde onak, bainagehiegizkoa bilakatzen ari da. Beharrezkoa da haurrei mezuhori helaraztea gaur egun?Lagunen artean eta jolastenbeste inon baino gehiago ikastenda. Gailu horiekin dibertitzengarenean, mugak jarri beharditugu. Neurrian erabili behardira, ez gehiago. Bai, irabaztendira gauza batzuk, baina, gauregun, gure bizitzakoentretenimendu bakarra bihurtuda.Haurrei gailu teknologikoakeskura ematen zaizkie, ondoazaldu gabe nola erabili...Bai, hori da. Umeek ez daukatehorrelako gaitasunikbaloratzeko, euren erabilerakontrolatzeko.Gaurkotasunezko mezua duistorioak.Entretenitzeaz gain, liburuairakurtzean, jendeak besteohitura batzuk planteatuditzake, edo kritikatu dezakebere egunerokotasuna. Haurrekbainoago, gurasoek kasuhonetan. Umeak agian ez dirahainbeste ohartzen gailuengehiegizko erabilpenaz.

AZOKALIBURUA

d Izenburua: 'Begiradazalea'.

d Egilea: Marina Nuñez.

d Marrazkiak: Avi Ofer.

d Itzulpena: Jone Irazu.

d Orrialde kopurua: 40 orrialde,

koloretan.

d Adina: 6 urtetik aurrera.

d Prezioa: 13 euro.

d Argitaletxea: Pamiela.

Page 8: GAZTETXOEN ASTEKARIA 900. ZENBAKIA LARUNBATA, …...Kaixo, MANTANGORRI! Murumendi eskolako 3. zikloko ikasleak gara, eta, Zumeta artistaren lanetan oinarrituta, margolan hauek egin

m a n t a n g o r r iberria

GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO EKAINAREN 27A

JOLASA

Gundasi

Bi eta lau lagunen artean jolastudaiteke. Borobilean eseriko dira

jokalariak, eta borobilaren erdian ontzibat jarriko dute. Zozketa bidez nor hasi-ko den erabaki ondoren, lehenak heme-

retzi harri jarriko ditu lurrean, ontziareneta bere artean. Jarraian, tamaina bereko

baina beste kolore bateko harria eskuan hartu-ko du. Eskuan duen harria airera botako du, eta,

harria berriz hartu aurretik, lurrean dauden ahalik etaharri gehien hartu, eta ontzian sartzen ahaleginduko da.

Jaurtiketa bakarrean ontzian harri gehien sartzen dituen jokala-riak irabaziko du.

DATUAK

Kontinentea: Asia (Indonesia). Materiala: Ontzi bat, tamai-na eta kolore bereko hemere-tzi harri, eta tamaina bera bai-na beste kolore bat duen harribat.Adina: 8-10 urte artean.

Lantzen dituenalderdiak: Eskuentrebetasuna.Iturria: Munduko jolasak(Txatxilipurdi).Webgunea:www.txatxilipurdi.com