Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean,...

51
Vicente Ameztoy. Kronologia Miriam Alzuri Milanés

Transcript of Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean,...

Page 1: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

Vicente Ameztoy. KronologiaMiriam Alzuri Milanés

Page 2: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

2/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

1946Donostiako Nuestra Señora de las Mercedes klinikan jaio zen urtarrilaren 30eko 23:00etan. Ga-briel Ameztoy Terradas (1916-1983) eta Luisa Olasagasti Irigoyen (1916-1962) senar-emazteen lau seme-alaben artean bigarrena izan zen. Beste seme-alabak Luis (1943), Mercedes (1947) eta María Luisa (1949) dira. Senar-emazteak Donostian oso ezagunak ziren familietakoak ziren, eta Donostia-ko San Sebastian Martiriaren elizan ezkondu ziren 1942ko azaroaren 18an. Ezkontzan, Luis Rodrí-guez de Miguel, Gipuzkoako gobernadore zibila, eta Rafael Lataillade, Donostiako alkatea, izan ziren lekukoak1. Vicente jaio zen unean, Ameztoy-Olasagasti familia Donostiako Lasala plazako 3. atarian bizi zen, 4. solairuan eskuineko aldean. Jaiotza-agiriaren arabera, Vicente-José izenarekin erregistratu zuten.

Gipuzkoako jabeen eta industrialarien leinu ezagunetako abizenak zituen familia-bilbeak, eta tokiko prentsak Ameztoy eta Olasagasti familien gertaera pribatuak -ezkontzak, jaiotzak, heriotzak- gizarteari buruzko iruzkinetan jasotzen zituen XX. mendearen2 hasieratik. Vicente Ameztoyren ai-taldeko aitona-amonak Vicente Ameztoy Mayo (1880-1970) eta Blanca Terradas Velaz (1891-1971) izan ziren. Lezoko Santo Kristo basilikan ezkondu ziren 1912ko apirilaren 15ean, Donostiako kapi-lau militar batek gidatutako elizkizunean, andregaiaren aita militarra izaki. Vicente Ameztoy Mayo Donibane Lohizunen jaio zen. Ama Baionan jaiotakoa zuen (Josefa Mayo Sanz) eta aita, berriz, sor-tzez Billabonakoa (Benito Ameztoy Yarza). Gipuzkoako herri horretan, Ameztoy familiak lurrak eta etxe handi bat, Etxe-Ondo, zituen. Urteen poderioz eraikuntza berriek etxebizitza setiatu badute ere, bere garaian erreferentziazko leku bat izan zen familiarentzat eta oso garrantzitsua margola-riarentzat. Ameztoytarrek Donibane Lohizunen ere etxebizitza bat zuten, Villa Bel-Air. 2003ra arte Familia (gaur egun Izenbururik gabea, 1975) izenez ezaguna den margolana [1. ir.] etxe horretako mailadian ateratako familia-argazki bat oinarri hartuta egin zen. Vicente aitona margolanaren erdian erretratatuta ageri da, eskuetan euskal pilotarekin lotutako bi objektu dituen marradun kamisolako haurrarengan. Amona, Blanca Terradas Velaz, Iruñean jaioa zen, eta haren gurasoak teniente koro-nela izatera iritsi zen infanteriako militar bat, Gabriel Terradas Balaguer (jaiotzez Palmakoa) eta An-tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta aitaldeko amona zuhaitz baten itzalpean aurkezten dira, Etxe-Ondoren lorategian [2. ir.]. Horretarako ere familiak gordetako argazki bat hartu zuen abiapuntutzat.

Garaiko prentsak maiz eman zuen kirol hegazkinen eta automobilgintzaren zaletu porroka-tua zen Vicente Ameztoy Mayoren berri: Donostiako auto-ilaran aireplano bihurtutako auto batean parte hartu zuenekoa (auto horrekin irabazi zuen 1910. urtean Valentziako Erakusketa Nazionalean lore-gudaren lehen saria); 1911ko maiatzean, pilotu parte-hartzaileen arretarako Paris-Madril rai-deko ibilbidean zehar ezarrita zeuden Gurutze Gorriaren talde bateko, zehazki, Aguraineko taldeko kide izan zenekoa; 1927ko urrian Igeldoko Aldapa moto-lasterketan bere izena hartu zuen sariaren (“oso kopa baliotsua”) titular gisa; edo 1928an, Donostiako VI. Sari Nagusia eta Espainiako VI. Sari Nagusia3 biltzen zituen Donostiako VI. Automobilgintza Zirkuituaren kirol batzordeko eta batzor-

1 Kutxa Fundazioaren Fototekak (Donostia) ezkontzari buruz egindako argazki-erreportaje bat, Pascual Marínek egina, gordetzen du.

2 Ikus, adibidez: La Constancia, 1907ko abuztuaren 13a, 1. or.; La Constancia, 1912ko martxoaren 10a, 2. or.; La Constancia, 1912ko apirilaren 12a, 2. or. (Ameztoy-Terradas aitona-amonen ezkontza); La Constancia, 1915eko urtarrilaren 6a, 1. or. (Ameztoy-Terradas neskato baten jaiotza); La Constancia, 1928ko martxoaren 22a, 4. or. (beste Ameztoy-Terradas neskato baten jaiotza); La Constancia, 1929ko urriaren 16a, 4. or. (Luis Olasagasti Medinaren heriotza). Mercedes Ameztoyk, margolariaren arrebak, ezin eskertuzko laguntza eskaini digu, familiaren genealogia-zuhaitza berreraikitzeko.

3 Ikus Novedades (Donostia), 1910eko maiatza-ekaina edo ekainaren 12a; La Constancia, 1911ko maiatzaren 25a, 1. or.; ABC, 1927ko urriaren 25a, 17.-18. or.; El Mundo Deportivo, 1928ko uztailaren 23a.

Vicente Ameztoy. KronologiaMiriam Alzuri Milanés

Page 3: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

1. Izenbururik gabea, 1975 Olioa mihisean 130 x 162 cm Arabako Artium, Vitoria-Gasteiz

2. Izenbururik gabea, 1971Olioa mihisean165 x 164 cmBilduma partikularra

Page 4: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

4/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

de betearazleko kide gisa. Studebaker markaren ordezkaria izan zen Espainian, eta horrela ageri zen iragarki eta prentsako berri askotan4. Gipuzkoako Autoaren Errege Klubeko aholku-batzordeko presidente eta Autoaren Astearen animatzaile zen garaian, 1927. urtean, Pedro Antequera Azpiri (1892-1975) margolariak erretratua egin zion gouache batean Ipar Amerikako konpainia horren Erskine Six auto batean igota [3. ir.]. Margolana Arabako Arte Ederren Museoan dago.

Bestalde, margolariaren amaldeko aitona-amonak Luis Olasagasti Medina (1878-1929) eta Dorotea Irigoyen Olasagasti (1878-1956) izan ziren. Lehena Burgosen jaiotako kontratista zen, Eduardo Olasagasti Irigoyen eraikitzaile donostiarraren semea. Dorotea, Zubieta auzoan, auzo ho-rren Donostiako zatian, Araeta baserrian jaio zen. Cipriano Irigoyen Aguirrezabalaren (1842), jaio-tzez leku berean sortuaren, eta Donostiako Pilar Olasagasti Irigoyenen alaba zen. Gurasoak elkarren lehengusuak ziren, horregatik ageri dira bi aldiz Olasagasti Irigoyen abizenak. Lasarteko (Hernani) San Pedro parrokian ezkondu ziren 1905eko abenduaren 1ean. Beren zortzi seme-alaben artean nagusiena Jesús Olasagasti margolaria izan zen, eta zazpigarrena, Luisa, Vicente Ameztoyren ama.

Vicente eta anai-arrebak ingurune burges, aberats eta kultu batean hazi ziren. Aita, Gabriel Ameztoy, Donostiako Udaleko Turismo Batzordeko alkateorde presidentea, Errenteriako artile-en-presa baten zuzendaria eta Gipuzkoako zenbait ehungintza-enpresatako bazkidea zen, hala nola Bergarako San Antonio kotoi-fabrikakoa. Cristóbal Balenciagaren eta haren lankide zen Ramón Esparzaren bazkidea ere izan zen Billabonako Subijana y Compañía ehun-inprimatze fabrikan. En-presa horren porrotak eta urte horietan ehungintzan izandako krisi orokorrak gogor aldatuko zuen familiaren ekonomia-egoera. Halaber, Gabriel Donostiako San Telmo eta Okendo Etxea Udal Mu-seoen Patronatuaren Batzordeko kide ere izan zen. Artearen bilduma egiten zuen eta semea baino helduagoak ziren tokiko artisten artean (Rafael Ruiz Balerdi, José Luis Zumeta) ezaguna zen, babes eskuzabala eskaintzeagatik5. Gabrielen arrebetako bat, Pepi (1928-2014), Gonzalo Chillida margo-lariarekin ezkondu zen.

Luisa Olasagasti, berriz, Villa Aretachon jaion zen, Lasarten, garai hartan Hernaniko uda-lerriko auzoa zenean, Donostiatik gertu. Jesús Olasagasti (1907-1955) margolariaren arreba zen.

4 La Constancia, 1928ko maiatzaren 20a, 8. or.; La Constancia, 1928ko ekainaren 13a, 5. or.; La Constancia, 1928ko abuztuaren 15a, 4. or.; La Constancia, 1929ko maiatzaren 22a, 6. or.; El Puebla Vasco, 1929ko abuztuaren 17a, 6. or.; La Constancia, 1930eko otsailaren 22a, 5. or.; La Constancia, 1930eko martxoaren 7a, 6. or.; La Constancia, 1930eko abuztuaren 26a, 5. or.

5 Ikus Javier Viar. Balerdi : la experiencia infinita = azkengabeko esperientzia. 2 libk. Bilbao : Sala de Exposiciones Rekalde = Rekalde Erakustaretoa ; Donostia-San Sebastián : Koldo Mitxelena Erakustaretoa = Sala de Exposiciones Koldo Mitxelena, 1993, 2. libk., 215 or. Grabiel Ameztoyk 1960an Parisera eginiko bidaia bat aipatzen da hor: “Abenduan, Eguberriak baino zertxobait lehenago, Gabriel Ameztoy, Vicente Ameztoy margolariaren aita, Parisera joan zen, Ortiz, Zumeta eta Balerdiren txirotze eta desilusiora mirari-egun luze bat eraman zuen. Lehenik eta behin, kabiarra eta vodka gorria jatera eraman zituen, Operaren plazatik gertu zegoen leku batera, La Maissonette du Caviar izenekora. Ondoren, txinatar jatetxe batean afaldu zuten, eta bukatzeko, sabel-dantzako ikuskizun batera joan ziren. Horrez gainera, Ameztoyk Eguberrietan etxera itzultzeko billeteak eman zizkien Zumetari eta Balerdiri”.

3. Pedro Antequera AzpiriVicente Ameztoy Erskine Six

autoa gidatzen, 1927Gouachea paperean. 45 x 79 cmArabako Arte Ederren Museoa

Page 5: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

5/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Jesúsek 1933. urtean erretratua egin zion Yo-yoaren neska izeneko mihisean (bilduma partikularra). 1962ko ekainaren 12an hil zen Luisa, eta amaren heriotza goiztiarra traumatikoa izan zen seme Vicenterentzat. Garai hartan hamasei urte zituen, 1959an biografietan data jartzeko ohitura bai-tzuen; hau da, ia haurtzaroan6. Vicentek eta Luisek, bere anaiak, Donostiako Andre Maria ikastetxe katolikoan ikasi zuten. Udan, Ascensio Martiarena margolari ezagun donostiarrak eskolak ematen zizkien anai-arrebei.

Ameztoyk goiz adierazi zuen arterako zaletasuna. Halaber, aitortu zuen familian margolari arrakastatsu bat, hau da, Jesús Olasagasti izatea lagungarria izan zela bokazioa garatzeko, eta beste osaba margolariak, Gonzalo Chillidak, ere sustatu zuela. Biei buruz hau idatzi zuen: “Jesús Olasa-gasti nik 8 urte nituela hil bazen ere, lausoki gogoratzen dut, inpaktu handia eragiten zidan pertsona bat bezala. Nire lehen olio-pinturen kutxa oparitu zidan, eta gaur egun bere astoa erabiltzen dut, nire lana egiteko. Familian prestigiodun artista bat izatea lagungarria izan zen niretzat, horri esker, artean jardun nahi nuela adierazten hasi nintzenean, nire inguruneak prestutasun ona agertu bai-tzuen. Gonzalo eta Eduardo Chillida anaiak aipatu behar ditut hemen. Aitaren aldetik senide ziren anaia horiek ezinbesteko laguntza izan ziren nire hastapenetan”7.

1951Jesús Olasagasti osabak erretratua egin zion8.

1959Bere lana lehen aldiz jendaurrean erakusgai jarri zuen 10en erakusketa izeneko erakusketa kolekti-boan. Donostian (Bodega Mendizabal, 1959ko abenduaren 23tik 1960ko urtarrilaren 11ra arte) eta Bilbon (Bizkaiko Arte Elkartea, 1960ko martxoaren 1etik 15era) aurkeztu zen, eta garai hartako arte-panorama berritzeko lehen saiakeratzat hartzen da. Parte-hartzaile guztiak (Miguel Ángel Ál-varez, Amable Arias, Néstor Basterretxea, Carlos Bizkarrondo, Gonzalo Chillida, Mari Paz Jiménez, José María Ortiz, Rafael Ruiz Balerdi, José Antonio Sistiaga eta Juan Francisco Villagarcía) Vicente baino artista nagusiagoak ziren –13 urte zituen–, eta haien artean abstrakzioaren aldeko hautua egin zutenak ziren nagusi. Ameztoyk azken orduan egin zuen bat erakusketarekin, katalogotik kanpo. Miguel Ángel Álvarezek eta Sistiagak ez zuten parte hartu Bilbon erakusketaren aurkezpenean9.

1960Uztailean San Telmo Museoko sakristia zaharrean erakusgai jarri zuen lana Bonifacio Alfonsorekin (hamabi margolan aurkeztu zituen), José María Ortizekin (hiru marrazki), Rafael Ruiz Balerdirekin (bost margolan eta bi marrazki) eta José Antonio Sistiagarekin (bi margolan eta lau marrazki). Era-kusketari buruzko erreseinen arabera, margolan bakarra bidali zuen10.

Donostian antolatutako Ascensio Martiarenaren erakusketa-omenaldian parte hartu zuen (Artea-ren Udal Aretoak, urriaren 15etik 30era), Martiarenak marrazketa eta pintura irakasle-lanetan 50. urteurrena ospatzeko eta Gipuzkoako artisten ondoz ondoko belaunaldien maisu gisa eginiko lana aitortzeko. Martiarenaren sei margolanez gain, erakusketan beste hirurogeita sei artistaren ehun eta laurogeita bi pieza aurkeztu ziren: Miguel Ángel Álvarez, Luis Álvarez, Margarita Álvarez, María Jesús Amunarriz, Ángeles Amundarain, Amable Arias, Javier Arocena, Iñaki Arteche, Usua Astor-qui, Dionisio Azkue, José Ignacio Berra, Carlos Bizkarrondo, Julián Cortés, Eduardo eta Gonzalo Chillida, José Díaz, José Díaz Bueno, María del Carmen Díaz, Felipe Emperador, Laura Esteve, Fray Javier de Eulate, Maribel Fagoaga, Carmen Fernández, Miguel Forcada, Usua Gabarain, Menchu

6 Vicente Ameztoy : karne & klorofila : bilduma = recopilación, 1976-1990. [Erak. kat., Donostia, Arteleku]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, 1990, 24. or.

7 Ibid.

8 Nire iloba Vicente Ameztoy (olio-pintura tablexean, 60 x 51 cm, bilduma partikularra). Katalogo honetan erreproduzitua: Jesús Olasagasti, 1907-1955. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 2007, 116. or.

9 Ikus Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y artistas vascos en los años 60. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995, 337.-339. or.; Javier Viar. Balerdi : la experiencia infinita = azkengabeko esperientzia. 2 libk. Bilbao : Sala de Exposiciones Rekalde = Rekalde Erakustaretoa ; Donostia-San Sebastián : Koldo Mitxelena Erakustaretoa = Sala de Exposiciones Koldo Mitxelena, 1993, 2. libk., 177.-179. or. Hogeita hamar margolan jarri ziren erakusgai, hiru margolari bakoitzeko. Gonzalo Chillidak diseinatu zuen katalogoa.

10 T.M. “Treinta y dos pintores exponen actualmente en nuestra ciudad”, in El Diario Vasco, Donostia, 1960ko uztailaren 29a, 8. or.

Page 6: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

6/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Gal, Jesús Gallego, José Gracenea, Mari Paz Jiménez, Martín Labayen, Chelo Lasarte, Roberto Les-gues, ama María Cruz, Manuel Madrazo, Vicente Maíz, Maruqui eta Ramón Martiarena, Martinez Utrilla, Jesús Montes, Gaspar Montes Iturrioz, Rafael Munoa, Luis Noain, Florencio Ocariz, Jesús Olasagasti, Socorro Oyarzun, Ana María Parra, Emilio Ponte, Carlos Ribera, Maite eta Jesús Rocan-dio, Maripi Salvador, Bonifacio San Miguel, Chelo San Sebastián, Vitxori Sanz, José Sarriegui, Ángel María Torrecilla, Luis Urbina, Vicente Urcola, Carlos Usabiaga, Pascua Velasco, Antonio Valverde, Pablo Zabalo, José Miguel Zubillaga eta José Miguel Zumalabe. Ameztoyk lau lan bidali zituen: Haurrak basoan (katalogoko 18. zk.), Ama Birjina (19. zk.), San Jose (20. zk.) eta Elurra eta zuhaitzak (21. zk.) 11. Bere anaia Luisek bi natura hil12 aurkeztu zituen.

1961Irunen (Gipuzkoa) urrian ospatutako Arte Garaikideko I. Astea zela eta antolatutako erakusketan parte hartu zuen. Liburuen erakusketak, dokumentalen emanaldiak, kontzertuak, Rosario Escu-derorekin egindako balleteko saioak edo José María Zabalaren antzezlan bat ere jazo ziren bertan. Colón hoteleko aretoetan jarri zen arte erakusketa, eta Néstor Basterretxea, F. Catalá, Eduardo Chillida, J. M. Echevarria, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Franz Weismann eskultoreek eta Enrique Albizu, Bienabe Artia, Gonzalo Chillida, José Gracenea, Menchu Gal, Mari Paz Jiménez, Carlos Bizkarrondo, Rafael Ruiz Balerdi, Amable Arias, Gaspar Montes Iturrioz, Antonio Valverde eta L. Salís margolariek hartu zuten parte. Urriaren 28an, erakusketaren amaiera zela eta, Oteizak “Artea gaur egun, hiria eta gizakia”13 hitzaldia eman zuen.

1962Mugimenduaren Erakundeen Ordezkaritzak deitutako Arte Plastikoen I. Lehiaketa Nazionalaren probintziako fasean lehiatu zen. Probintziako batzordeak hautatutako obrak otsailaren 2an aurkeztu ziren Donostiako Udal Arte Aretoetan, eta 58 artistaren 116 lan geratu ziren jarrita, pintura, eskul-tura, marrazkia eta grabatua atal tradizionaletan antolatuta14. Mari Paz Jiménezek, A. Vallek, Gaspar Montes Iturriozek, Carlos Riberak, Vicente Cobreros Urangak, M. Urcolak, S. San Martínek eta J. Irizar arkitektuak osatu zuten epaimahaia, eta otsailaren 16an jakinarazi zuten epaia: grabatua atalari zegokion saria ez zuten eman, eta sari horri zegokion zenbatekoa beste bi sari sortzeko erabiltzea proposatu zuten, bata, marrazkia atalerako, eta bestea, pintura atalerako. Eskultura ataleko lehen saria Remigio Mendibururi egokitu zitzaion 2. zenbakiko eskultura lanari esker, eta marrazki atale-koa, Laura Esteveri (Neskatoa lasterka). Miguel Ángel Álvarezek (Konposizioa) pinturako lehen saria irabazi zuen. Kategoria horretan, bigarren eta hirugarren sariak ere eman ziren, Jesús Montesi eta Vicente Ameztoyri, hurrenez hurren. Ameztoyk bi lan aurkeztu zituen, Konposizioa (katalogoko 9. zk.) eta Figura (10. zk.). Hirugarren sari hori, 4.000 pezetakoa, lehen margolanari eman zitzaion, Irene Laffitte15 margolariarekin gogor lehiatu ondoren.

Ama ekainaren 13an hil zen. Ordura arte bizileku izan zuten Lasala plazako eraikin bereko hirugarren solairuan jarri zen bizitzen familia, eta han instalatu zuen Vicentek lehen estudioa.

11 Paisaia elurtua lana (1960, olio-pintura taulan, 69 x 100 cm, Kutxa Bilduma, Donostia, inbentario zk. P-2517) izan daiteke.

12 Ascensio Martiarenaren erakusketa-omenaldia. [Liburuxka]. [Donostia] : [Donostiako Udala], 1960.

13 Ikus Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y artistas vascos en los años 60. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995, 352.-353. or.; Jaime Rodríguez Salís. Oteiza en Irún [1957-1774]. Irún : Alberdania, 2003, 80.-81. or.; María del Carmen Alonso-Pimentel. Amable Arias. Donostia-San Sebastián : Universidad de Deusto, Facultad de Filosofía y Letras, 1997, 73. or., 37. oharra.

14 Pinturaren kategorian 77 artelan aukeratu ziren, artista hauenak: Bonifacio Alfonso, Luis Álvarez, Miguel Ángel Álvarez, Vicente Ameztoy, Javier Arocena, Ignacio Artecho, José María Ascunza, Carlos Bizkarrondo, César Robles, Godofredo Buenos Aires, Marta Cárdenas, Laura Esteve, Begoña Fernández, Jesús Gallego, Manuel José García Pascual, José Gracenea, Tomás Hernández, Juan José Ibarrola, Irene Laffitte, Eduardo Lamuela, Juan José Larrañaga, Agustín Lázaro, Francisco Leturia, María Jesús Leza, Ascensio Martiarena, Eduardo López Maturana, Sara López, Jesús Montes, Jesús Murua, Florencio Ocáriz, José Olaso, José María Ortiz, Ana María Parra, María Pilar Pérez Ochoa, Rafael Ruiz Balerdi, María Victoria Sanz, Ramiro Seron, Alejandro Tapia, Julián Ugarte, Antonio Valverde eta James Wellcan. Eskulturaren kategoriak artista hauen 17 lan aukeratu zituen: María Astarbe, Francisco Catalá, José Díaz Bueno, Enrique Fino, Remigio Mendiburu eta María de los Ángeles Valle; grabatuarenak, berriz, 7 (José Gastón Manjarrena, Juan José Ibarrola eta Ramón Saldias Navajas); eta marrazkiarenak, 15 (Laura Esteve, Julio García Sanz, José Gastón, María Jesús Leza, Margarita de Lucas, José Olaso eta Iván Zulueta. “Arte. Hoy se inaugura la Exposición de Artes Plásticas”, in La Voz de España, Donostia, 1962ko otsailaren 2a, 6. or.

15 “Arte. I. Certamen Nacional de Artes Plásticas”, in La Voz de España, Donostia, 1962ko otsailaren 16a, 6. or.; “Laura Esteve, Miguel Álvarez y Remigio Mendiburu, premiados en el Certamen de Artes Plásticas”, in El Diario Vasco, Donostia, 1962ko otsailaren 16a, 2. or.; “Inauguración de la exposición del I. Certamen Nacional de Artes Plásticas”, in El Diario Vasco, Donostia, 1962ko otsailaren 3a, 6. or.

Page 7: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

7/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Francisco Aranaz Darrás antikuarioak Donostian antolatutako Eguberrietako XII. Lehiaketan lehiatu zen (Aranaz Darrás Aretoak, 1962ko abenduaren 21etik 1963ko urtarrilaren 24ra). Arana-zek, La Voz de España egunkariaren, probintziako Aldundiaren eta hiriko Udalaren laguntzaz, 1950. urtetik aurrera urteroko lehiaketa sustatzen zuen, San Telmo Museoa Gipuzkoako margolari garai-kideen areto batez hornitzea helburu zuena. Ameztoyk Konposizioan emakumea bizkarrez (gaur egun, inork ez daki non dagoen) margolana bidali zuen, eta bigarren saria lortu (Darío de Regoyos Saria, 20.000 pezetakoa)16. Remigio Mendibururekin eta haren lanarekin, Denbora absentea margolanare-kin, partekatu zuen. Ohorezko Saria Alejandro Tapiari eman zioten, Ilunabarra lanagatik17. 1963ko urtarrilaren 15ean, Eduardo Chillidak, Néstor Basterretxeak, Luis Peña Ganchegui arkitektoak, Carlos Ribera arte-kritikariak eta Iruñeko Unibertsitateko José Rogelio Buendía arte-irakasleak osatutako epaimahaiak epaia eman eta hiru egun geroago, Donostiako prentsan zenbait artistak (Amable Arias, José Antonio Sistiaga, José Luis Zumeta, Eduardo Maturana, Juan Francisco Villa-garcía, Carlos Bizkarrondo, Irene Laffitte eta Rafael Ruiz Balerdi –nahiz eta azken horrek geroago ezeztatu gutunari babesa eman zionik–) sinatutako “gutun ireki” bat argitaratu zen, sarien esleipe-naren aurka protesta egiteko. Saritutako lanei buruzko oso epai ezkorrak egin ziren gutunean, eta Ameztoyren lana “egiteko modu txarra, hutsala eta itxuratia”18 zela adierazi zuten. Tapiaren mar-golana San Telmo Museoari eman zitzaion, eta Mendibururena eta Ameztoyrena urtarrilaren 12an zozketatu ziren. La Voz de Españako kronikariaren esanetan, Manuel Laborde industria-ingeniariak eskuratu zuen Mendibururen lana; eta Zulaicaren alargunak19, Ameztoyrena (hutsegitez, Konposi-zioan monjea bizkarrez izenez aipatu zuten).

Sariari esker, Alejandro Tapiarekin batera jarri zuen erakusgai bere lana Aranaz Darrás Are-toetan. Zortzi margolan aurkeztu zituen: Neska txapel segoviarrarekin, Beirak, Udareak eta eguzkirola, Burua, Landa, Zirkulu gorria, Ispiluko emakumea eta Bizkarra. Erakusketaren kariaz argitaratutako orri tolesgarrian margolan bat birsortu zen20.

1964Madrilera joan zen. Irailean, San Fernando Arte Ederren Eskola Nagusian sartzea eskatu zuen. Ad-ministrazio-izapide guztiak abiatu zituen arren, ez zuen derrigorrezko sarrera-azterketa egin. Ho-rrenbestez, ez zen matrikulatu21, baina hilabete batzuetan Antonio López margolariaren eskoletara joan zen han. Madrilen izan zuen lehen kontaktua grabatuaren munduarekin. Dimitri Papagueor-guiu itzal handiko artista-grabatzailearekin hasi zen grabatuak egiten, Modesto Lafuente kaleko 78. atariko haren tailerrean. Jaéngo Museoan Ameztoyren 1964ko akuaforte bat eta litografia bat daude, bere irakaslearen fitxategi pertsonalekoak.

Madrilgo Juana Mordó galeria (Villanueva kalea, 7) inauguratzeko erakusketan (martxoaren 14a) parte hartu zuen, José Ayllón arte-kritikariaren, bere aitaren lagun handiaren22, eta Eduardo eta Gonzalo Chillidaren babesaz. Chillida anaiak lengoaia plastiko berrien hogeita bederatzi artis-ta espainiar esanguratsuren lana biltzen zuen erakusketa kolektibo horretan zeuden: Amalia Avia, Jaime Burguillos, José Caballero, Rafael Canogar, Enrique Gran, José Guerrero, Carmen Laffón,

16 Eta ez Ohorezko Saria, margolariaren beste biografia batzuetan gaizki esaten den bezala. Ikus Vicente Ameztoy : karne & klorofila : bilduma = recopilación, 1976-1990. [Erak. kat., Donostia, Arteleku]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, 1990, 22.-23. or.; Vicente Ameztoy : eliztarrak - mundutarrak : Erremelluriko Sainduak, Paradisua eta beste lan batzuk = sagrado - profano : Santoral de Remelluri, Paraíso y otras obras. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes, 2000, 118.-119. or.; Vicente Ameztoy. [Erak. kat.]. Vitoria-Gasteiz : Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa = Artium, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, 2003, 72.-73. or.

17 “Tapia, ‘Premio de Honor’ del Certamen de Navidad”, in La Voz de España, Donostia, 1963ko urtarrilaren 13a, lehen orrialdea; “Tapia, Ameztoy y Mendiburu, premiados en el Certamen de Navidad”, in La Voz de España, Donostia, 1963ko urtarrilaren 13a, 9.or. Halaber, ikus hauek: Los Certámenes de Navidad : San Sebastián, 1950-1965. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Museo de San Telmo, 1988, 46.-47., 79.-80. eta 81.-82. or.

18 “Protesta de ocho pintores no premiados en el ‘Certamen de Navidad’”, in La Voz de España, Donostia, 1963ko urtarrilaren 15a, 9. or.

19 “Tapia, Ameztoy y Mendiburu, premiados en el Certamen de Navidad”, in La Voz de España, Donostia, 1963ko urtarrilaren 13a, 9. or. “Konposizioan monjea bizkarrez lanean, loreontziek figura biltzen dute, oso adierazpen lausotua zurietan ebatziz. Sentikortasun miragarria eta trebetasun handia adierazten du lanak. Ia harrigarria da Ameztoy hamabost edo hamasei urteko mutikoa izatea”.

20 Ikus Alejandro Tapia, Vicente Ameztoy. Exposición conjunta de su última obra como premios del XII Certamen de Navidad. 1 h. pleg. (6. or.). [l.g.] : [z.g.].

21 Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen Artxibategi Nagusian (AGUCM) bere espedientea (AGUCM 136/06-135,4) eta ikasketen orria (3982 zenbakiko espedientea) jasota daude.

22 Arte-kritikaria eta -teorikoa. Ayllónek ezinbesteko lana egin zuen, besteak beste, El Paso taldea (1957) zehazten, nahiz eta bere jarduera profesionala 1940ko hamarkadaren amaieran hasi Zaragozan Pórtico taldearen eskutik. Madrilen lan egin zuen Biosca, Juana Mordó edo Iolas-Velasco galeriekin, eta Grupo Quince taldearen (1971-1981/85) sortzaileetako bat izan zen.

Page 8: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

8/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Antonio López, Julio L. Hernández, Francisco Lozano, Manolo Millares, Manuel H. Mompó, Lucio Muñoz, Gastón Orellana, Pablo Palazuelo, Alejandro Reino, Manuel Rivera, Juan de Ribera Beren-guer, Luis Sáez, Antonio Saura, Eusebio Sempere, Pablo Serrano, Antonio Suárez, Antoni Tàpies, Gustavo Torner eta Fernando Zóbel. Mordók protagonismo aktiboa izan zuen 1960ko eta 1970eko hamarkadetako Espainiako abangoardiako artea hedatzen, eta batez ere, El Paso taldeko informalis-moa hedatzen. Ameztoyk paisaia abstraktuak bidali zituen erakusketa horretara. Paisaia horietako bat erakusketaren kariaz argitaratutako katalogoan erreproduzitu zen23.

Donostian antolatutako erakusketan parte hartu zuen (Udal Arte Aretoetan, apirilean) Agustín Astiz Zugastiren, Areto horietako atezainaren, omenez, urtarrilaren 24an hil zen eta. Oso ezaguna eta estimatua zen tokiko arte-komunitatearen artean Agustín. Erakusketagatik argitaratuta-ko liburuxkaren arabera, artista hauen berrogeita bi lan biltzea lortu zen: Ameztoy, Enrique Albizu, Juan Aldazábal, Bonifacio Alfonso, L. Álvarez, Miguel Ángel Álvarez (bi lan), Javier Arocena, José Mª Ascunce, José Camps, Julián Cortés, Eduardo eta Gonzalo Chillida (bi lan bakoitzak), Thyra Ekwall de Ullmann, Felipe Emperador (lau lan), Laura Esteve, Jordi Freixas Cortés, Julio García Sanz, Mari Paz Jiménez, César Gómez, Tomás Hernández [Mendizábal], Labayen, M. L. Lecuona de Zulategui, Roberto Lesgues, Ascencio Martiarena, Eduardo Maturana, Gaspar Montes Iturrioz, Jesús Montes, Rafael Munoa, Florencio Ocáriz, Ana María Parra, Ignacio Perezgil, Piazuelo, Ignacio Saenz, Vitxori Sanz, Ricardo Ugarte de Zubiarrain eta James Wellman. Ameztoyk lan bakarra bidali zuen, Euskal paisaia (gaur egun, inork ez daki non dagoen)24.

Ekainaren 19tik uztailaren 19ra, Spoleton, Italian, egindako Festival dei Due Mondi jaialdiaren zazpigarren ospakizunean parte hartu zuen eta hainbat artelan erakutsi zituen bertan (haien artean, 2. ir.).

Lehen aldiz bidaiatu zuen Parisera. “Dena xurgatzen duen belaki baten modukoa naiz -idatzi zuen urte batzuk geroago-, arkitektura, hiria, jendea, artea eta niretzat interes nagusikoa izan zen gertaera bat, nire bizitzan lehen aldiz rock kontzertu batera joan nintzen. Txiripaz, Parisen Olimpia antzokian rock ingeleseko talde batek jo zuen. Jada hasiak ziren talde horri buruz hitz egiten eta Madrilen izugarri gogoko nituen beraien single pare bat erosi nituen. Rolling Stones taldea zen, eta kontzertuak hitzik gabe utzi ninduen. Musika arina esaten zaionak arte modalitate guztietatik jen-deari dei egiteko gaitasun handiena zuela ohartu nintzen”25.

1965Donostiako Atrakzio eta Turismo Zentroko Gazteria Batzordeak antolatutako Euskal Pinturaren I. Sari Nagusian parte hartu zuen. Derrigorrezko gaia “euskal paisaia” izan zen. 250 artelan aurkeztu ziren lehiaketara, eta Néstor Basterretxeak, Alberto Claveríak, Carlos Riberak, Vicente Urcolak, Antonio Valverdek eta José Miguel Zumalabek osatutako epaimahaiak artelan horien erdia baino gutxiago aukeratu zituen, lekua falta zela eta. Urtarrilaren 17tik 31ra jarri ziren erakusgai jendau-rrean artelanak Udal Arte Aretoetan, nahiz eta epaimahaiak urtarrilaren 24an eman epaiaren berri: Ramiro Arrúek, eskarmentu handiko artistak, lortu zuen lehen saria; José Graceneak, bigarrena; eta Ameztoyk, hirugarrena26. Zenbait artistak, hala nola Carlos Bizkarrondo, Guy Cassama, Ricardo

23 Galería Juana Mordó. [Erak. kat.]. Madrid : Galería Juana Mordó, 1964. Galeria 1994. urtera arte egon zen irekita (Mordó 1984an hil zen arren). Ikus Juana Mordó : por el arte. [Erak. kat.]. Madrid : Círculo de Bellas Artes, 1985; XXV Aniversario de la Galería Juana Mordó. [Erak. kat.]. Madrid : Círculo de Bellas Artes ; Banco Español de Crédito, 1989; Ana García Sípido. Juana Mordó : marchante de arte. [Doktore tesia]. Madrid : Universidad Nacional de Educación a Distancia, 1989.

24 Exposición de pintura : homenaje a D. Agustín Astiz Zugasti. [Liburuxka]. [Donostia] : [z.g.], 1964.

25 Ikus Vicente Ameztoy : karne & klorofila : bilduma = recopilación, 1976-1990. [Erak. kat., Donostia, Arteleku]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, 1990, 25. or.

26 Ikus “Arte : fallo de los premios de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1965eko urtarrilaren 24a, 9. or.; Carlos Ribera. “I Certamen de Pintura Vasca : de Ramiro Arrúe a Vicente Ameztoy”, in La Voz de España, Donostia, 1965eko urtarrilaren 28a, 20. or. (Ameztoyren Paisaia laneko irudi batekin ilustratua); J. Arramele. “Arte : el I Gran Premio de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1965eko urtarrilaren 30a, 11. or.; “Arte : entrega de galardones del Primer Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1965eko urtarrilaren 31, 9. or. Dirudienez, epaimahaiaren epaia zela eta, eztabaidaren bat sortu zen: “Atrakzio eta Turismo Zentroaren Gazteria Batzordeak antolatu zuenez, badirudi bere joera logikoa artista berriak babestea zela, Aldundiaren desagertutako deialdiarekin lotuz. Hala ere, lehen saria Ramiro Arrúe historikoari eman zaio, eta hala, aukera hori guztiz baztertu da. Era berean, lehiaketara aurkeztutako lanen (200 inguru) erakusketak ez du hautaketa-irizpiderik: Udal Aretoetan pilatzen dira lanak, eta maiz zaletuen lanak dira”, in Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y artistas vascos en los años 60. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995, 390.-391. or.

Page 9: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

9/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Toja eta José Luis Zumetak ohorezko aipuak jaso zituzten. Otsailean, epaimahaiak hautatutako lane-tako batzuk Bilboko San Luis zentroan aurkeztu ziren, Turismo Ekimenen Zentroaren ekimenez27.

Edurne galeriak antolatutako Goyatik hasita bihardaino erakusketan parte hartu zuen Madri-len, apirilaren 8tik maiatzaren 1era. Erakusketa kolektibo horrek zenbait artistaren euskarri txikiko artelanak bildu zituen, besteak beste, hauenak: Alba, Alenza, Allón, Andrade, Anglada Camarasa, Aracena, Balagueró, Barbasán, Barjola, Bilbao, Calvo, Canogar, Casas, Cuixart, Chillida, Dalí, Do-mingo Marqués, Domínguez, Feito, Fortuny, Fraile, Gal, Genovés, Gimeno Martínez de la Hidalga, Gordillo, Goya, Gris, Guijarro, Guinovart, Haes, Hernández-Pijuán, Jiménez Aranda, Larrañaga, Lucas, Maella, Martín Caro, Medina, Mir, Miró, Mompó, Morales, Neville, Nonell, Palencia, Pi-casso, Pinazo, Plá, Ponç, Pradilla, Prieto, Saura, Sempere, Suárez, Sunyer, Tàpies, Tharrats, Torres García, Úrculo, Vázquez Díaz, Viola eta Zabaleta28.

Madrilgo Edurne galeriak, Juana Mordó galeriaren laguntzarekin, antolatutako Pintura, eskul-tura, tapizak (Hondarribia, Carlos V.aren Gaztelua, abuztuaren 15etik irailera) erakusketa kolekti-boan parte hartu zuen. Hirurogeita sei artistak hartu zuten parte. Mordók ordezkatutako taldean hartu zuen parte Ameztoyk. Talde horretan zeuden, Ameztoyz gain, Amalia Avia, Jaime Burguillos, Rafael Canogar, Gonzalo Chillida, Francisco Farreras, Juana Francés, Carmen Laffón, Manuel Mi-llares, Manuel Mompó, Lucio Muñoz, Gastón Orellana, Alejandro Reino, Juan de Ribera Beren-guer, Manuel Rivera, Gerardo Rueda, Luis Sáez, Antonio Saura, Eusebio Sempere, Antonio Suárez, Gustavo Torner, Salvador Victoria eta Fernando Zóbel, eta Martín Chirino eta Pablo Serrano eskul-toreak29.

Eguberrietako XIII. Lehiaketan (Donostia, Aranaz Darrás Aretoak, 1965eko abenduaren 24tik 1966ko urtarrilaren 13ra) parte hartu zuen. Erretratua lana bidali zuen, eta epaimahaiak urte hartako edizioan lehiatzeko hautatu zituen hogeita bi artelanetako bat izatea lortu zuen. Halaber, beste artista hauen piezak ere aukeratu zituzten: Miguel Ángel Álvarez, Javier Arocena, Carlos Biz-karrondo, Gerardo Córcoles, Gonzalo Chillida, José Luis Garicano, José Gracenea, Jesús Gallego, Menchu Gal, Julio García Sanz, Manuel García Pascual, Jesús Montes, Eduardo Maturana, Jesús Murua, Ana María Parra, Rafael Ruiz Balerdi, Vitxori Sanz, Javier Sagarzazu, María Pilar Salvador, Alejandro Tapia eta Julián Ugarte. Lehiaketako Ohorezko Saria, 30.000 pezetaz hornitua, bozkatze-ko garaian, epaimahaiak lau boto eman zizkien Ameztoyk, Jesús Montesek eta Rafael Ruiz Balerdik (bi horiek Konposizioa izenekoak) aurkeztutako lanei. Epaimahai hori osatzen zuten Carlos Caslak (San Telmo Museoaren Patronatuaren Batzordearen ordezkaria), José Berruezok (Monumentuen Probintziako Batzordea), Gregorio de Altubek (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea), Carlos Ri-berak (Gipuzkoako Kultura Elkartea eta Ateneoa), Javier Usabiagak (Gipuzkoako Arte Elkartea), Juan Aizpuruak (Gipuzkoa Kluba) eta Alberto Claveríak (La Voz de España egunkariko, lehiaketaren sustatzaileko, arte-kritikaria). Bigarren bozketan, Jesús Montesenak Ameztoyrenak baino boto bat gehiago lortu zuen, eta Ohorezko Saria eskuratu. Javier Arocenak Darío de Regoyos Saria lortu zuen, epaimahaiak Ameztoyren margolana berriz ere hautatu zuen bozketa batean30. Jesús Montesen margolanak San Telmo Museoaren funtsak handitu zituen, eta Arocenarenak, Probintziako Aldun-diarenak31. Carlos Riberak La Voz de España egunkarian lehiaketa aipatu zuen, eta errealismoaren,

27 Ikus “Ayer fue inaugurada la Exposición del Primer Premio de Pintura Vasca”, in El Correo Español, Bilbo, 1965eko otsailaren 12a.

28 Desde Goya hasta mañana. [Gonbidapena]. Madrid : Galería Edurne, [1965]; A.M. Campoy. “Salones, salas y galerías”, in ABC, Madril, 1965eko apirilaren 21a, 24.-29. or.

29 Ikus Pintura, escultura, tapices. [Triptikoa]. Madrid : Galería Edurne, 1965; Begoña González. “Cronología artística”, in Néstor Basterretxea : forma y universo. [Erak. kat.]. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 248. or. Edurne galeriaren erregistroko liburuen arabera, Ameztoyren lau artelan erakutsi ziren. Horietako bik, izenburu eta neurri ezezagunak dituztenak, Bilbo, Bilboko Arte Ederretako Museoa, 248. or. Edurne galeriaren erregistro-liburuen arabera, Ameztoyren lau lan jarri ziren erakusgai: biren izenburuak eta neurriak ezezagunak dira, 2252. eta 2253. erregistro zenbakiak zituzten, eta margolariak utzi zituen galerian. Halaber, erregistro-zenbaki gabeko beste hirugarren lan bat ere utzi zuen galerian. Galeriak idatziz jasota du Ameztoyren laugarren lan bat ere badagoela, 92 x 73 cm-koa, Juana Mordó galeriak utzitakoa. Ameztoyk Juana Mordó galeriarekin izan zuen harremanari esker, Oviedoko Benedet galeriaren funtseko artistetako bat izan zen. Ikus Juan Carlos Aparicio Vega. “El archivo de arte contemporáneo Benedet. Oviedo, 1960-2011”, in Liño. Revista Anual de Historia del Arte, 18. alea, Oviedo, 2012, 121.-130. or.

30 Beste lan hauekin batera: José Gracenearen Egun grisa, Julio García Sanzen Egun grisa, Gonzalo Chillidaren Itsasoa eta hondarra eta Ana María Parraren Quintanar de la Sierra. Denek epaimahaiaren boto bakarra lortu zuten, eta Arocenaren margolanak, bi. Edizio horretan, ordura arte egindako Eguberrietako Lehiaketetan sari bakar bat ere lortu ez zuten lehiakideentzako sari berezi bat sortzea erabaki zen, eta Jesús Gallego margolariaren Alberto lanari egokitu zitzaion. “Arte. Montes y Arocena, premiados en el decimotercero Certamen de Navidad”, in La Voz de España, Donostia, 1966ko urtarrilaren 6a, 9. or.

31 “Inauguración del XIII Certamen de Navidad”, in La Voz de España, Donostia, 1965eko abenduaren 24a, 9. or.; “Arte. Selección de las obras presentadas al XIII Certamen de Navidad. El jueves se inaugurará la exposición”, in La Voz de España, Donostia, 1965eko abenduaren 21a, 9.

Page 10: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA10/50

figuratiboaren, itzuleraren frogatzat ere hartu zuen, garaiko arte-joeraren ezaugarri gisa. Nabar-mendu zituen artelan eta egileen artean zegoen Ameztoy. Ameztoyren “emakumezko buru erral-doia” honela deskribatu zen: “Adierazgarritasunaren garaipena, gordintasun errealista ñabartuz, geldiaraziz, kolore-sorta itzali eta fin baten bidez. Irudiaren neurriak kontuan izanda, kolore sorta hori lortzea bi aldiz zailagoa zen”32.

1966Euskal Pinturaren II. Sari Nagusian parte hartu zuen, baina ez zuen aipamenik lortu. Hauek

lortu zituzten sariak: Luis García Ochoa donostiarrak -nahiz eta Madrilen bizi- Gizona atzealde go-rriarekin margolanarekin, Carmelo Ortiz de Elgea arabarrak (2. zenbakiko pintura) eta Ricardo Toja bizkaitarrak (Gordexolako mendiak). Guztira, 140 artistaren 350 artelan aurkeztu ziren lehiaketara. Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, Crisanto de Lasterrak, Madrilgo Arte Garaikidearen Museoaren zuzendariak, Fernando Chueca Goitiak, Manuel Viola margolariak eta Manuel Sánchez Camargo arte-kritikari madrildarrak osatutako epaimahaiak 65 artelan hautatu zituen, urtarrilaren 15etik 30era Udal Arte Aretoetan aurkeztu zen erakusketan parte hartzeko. La Voz de España egun-karian, Carlos Ribera kritikariak erakusketa horri buruzko aipamena idatzi zuen, eta asko kritikatu zuen lehiaketaren emaitza. Izan ere, haren ustez, ez ziren hautatu kalitate handieneko artelanak, ez eta une hartako euskal pinturaren esanguratsuenak ere. Nabarmendu beharreko artelanei buruz egin zuen zerrendan, artista sarituen beste pieza batzuez gain, beste hauek ere kontuan izan zituen: Ascensio Martiarena (Bresteko portua eta Senaren zubia), Rafael Ruiz Balerdi (Pintura), Carlos Sanz (3. zenbakiko aipamena), Gonzalo Chillida (Lainoa eta kea), Menchu Gal (Hondartza) edo Vicente Amez-toy. Ameztoyren Pintura artelana, katalogoko 7. zenbakikoa, nabarmendu zuen, “intonazio fina, lau-sodura eder eta ikusezinak eta ikuspuntu estetiko originala eta etorkizun handikoa zirela eta”33.

1967Ignacio Araiz, Amable Arias, Eduardo eta Gonzalo Chillida, Mari Paz Jiménez, J. Ugarte eta Juan Francisco Villagarcía artistekin batera, Egungo Artearen V. Erakusketa Ibiltarian (Donostia, Baran-diarán galeria, ekainaren 9tik 18ra) parte hartu zuen. Ondoren, erakusketa Madrilgo Arkitektura Eskolara lekualdatu zen34. Galeriak Espainiako Arkitektura Ikasleen Batasunarekin lankidetzan anto-latutako erakusketa kolektibo eta ibiltari horien helburua zen joera berriak ezagutaraztea. Hitzal-di-zikloez laguntzen zituzten. Urte horretan, maiatzean eta ekainean, sei antolatu ziren Donostian35.

Donostiako Atrakzio eta Turismo Zentroaren Gazteria Batzordeak, Tomás Hernández Men-dizábal zuzendari zuenak, deitutako Euskal Pinturaren III. Sari Nagusian bigarren aipamen bat lortu zuen. 166 artelan aurkeztu ziren, eta Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Néstor Basterretxea, José Berruezo (El Diario Vasco egunkariko arte-kritikaria), P. Mallet (Baionako Arte Ederren Eskolako zuzendaria), Javier Serrano Molero, Pedro Manterola (El Correo Español egunkariaren arabar edizio-ko eta Diario de Navarra egunkariko arte-kritikariak, hurrenez hurren), Fernando Chueca (Madrilgo Arte Garaikideko Museoaren zuzendaria) eta Luis Alegre Núñez (hiri horretako Arte Modernoaren Museoaren zuzendaria) kide zituen epaimahaiak aztertu zituen, nahiz eta azken bi epaimahaikideek ezin izan zuten eztabaidetara joan. Uztailaren 1ean jakinarazi zen epaimahaiaren epaia: José Luis Zumeta gipuzkoarrak lortu zuen Sari Nagusia, 60.000 pezetakoa, Pablo Picassoren Gernikari omenal-dia lanagatik. Juan José Aquerreta nafarrak (Mutil koskorra) bigarren saria lortu zuen, eta Carmelo Ortiz de Elgea arabarrak (Erorketa baten kontakizun dinamikoa), hirugarrena. Lehen ohorezko aipua

or.; “Arte. Montes y Arocena, premiados en el decimotercero Certamen de Navidad”, in La Voz de España, Donostia, 1966ko urtarrilaren 6a, 9. or.

32 Carlos Ribera. “En el XIII Certamen de Madrid. La vuelta al realismo”, La Voz de España, 1966ko urtarrilaren 11, 20. or.

33 Carlos Ribera. “Pintura vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1966ko urtarrilaren 22a, 22. or. Lehiaketari buruz, ikus hauek: “Fallo del premio de ‘Pintura Vasca’”, in Unidad, Donostia, 1966ko urtarrilaren 10a, 5. or.; “Arte. Se inauguró la exposición del II Concurso de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1966ko urtarrilaren 16a, 9. or.; J. Arramele. “Arte. II Gran Premio de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1966ko urtarrilaren 22a, 4. or.

34 “El arte, actualidad. Exposición en Galería Barandiarán”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko ekainaren 9a, 17. or.; “Exposición en Galería Barandiarán”, in Unidad, Donostia, 1967ko ekainaren 9a, 2. or.; “‘Exposición itinerante de arte actual’”, en Galería Barandiarán”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko ekainaren 15a, 17. or.

35 Lehena Donostian aurkeztu zen (Barandiarán galeria) apirilaren 28an, eta programak maiatzetik ekainera sei erakusketa antolatzea jasotzen zuen. Ikus Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y artistas vascos en los años 60. [Eraku. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995, 436.-437. eta 439.-440. or.

Page 11: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

11/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Carlos Bizkarrondori (Paisaia) eta hirugarrena Juan Miegi (Fabrikatzen duten munduan itotzen dira). Ameztoyk bigarrena lortu zuen Apirila margolanarekin. Hautatutako artelanak, ia ehun36, Udal Arte Aretoetan aurkeztu ziren uztailaren 5etik 31ra37.

Donostian egin zuen lehen banakako erakusketa (Vicente Ameztoy. Pinturak, marrazkiak, graba-tuak, jostailuak, Barandiarán galeria, uztailaren 15-23) [4. ir.], eta prentsan aipu asko egin zizkioten38. Ez dakigu zenbat artelan aurkeztu zituen. Erakusketaren kariaz39 elkarrizketatu zuten tokiko kaze-tarietako bati Ameztoy berak bere artelanak “idealismo magikotzat” (“eguneroko surrealismotzat, errealistagoa”) jotzen zituela esan zion. Antonio Viglioneren, La Voz de España egunkariko arte-kri-tikariaren, bidez dakigu erakusketan helduentzako bi jostailu, “marrazkien ekarpen izugarria”, eta, pinturari dagokionez, “Ameztoyren egungo unearen adierazpen bikaina eta lehen egiten zuenaren hiru froga” jarri zituela. Galeriak editatutako triptikoak testu labur bat zuen, sinadurarik gabe:

“Naturak gizakiarekin bere lanekin bezala jokatzen du, haren ordez jokatzen du, adimen askean jokatu ezin duenetan. Gizakia naturatik sortzen bada, naturak gizakiaren lehen nahiak sorrarazten eta kulunkatzen baditu, gizakiak sortzen duen artea bera askatasunaren seme-alaba bada, errealitatearen

36 Sarituez gain, artista hauen lanak jarri ziren erakusgai: Menchu Gal, Ricardo Toja, Tomás Hernández Mendizábal, Jesús Murua, Carlos Sanz, J. Olaso, Alicia Osés, Francisco Cestero, Melchor Sarasqueta, Rafael Lafuente, Carmelo García Barrena, Irene Laffitte, Bienabe Artía, Ignacio Araiz, Isabel Baquedano, J. M. Rezola, F. Vizcarra, Gerardo Córcoles, A. Fernández, J. Martínez Gorraiz, Javier Sagarzazu (denak bi artelanekin), J. F. Villagarcía, Javier Echeverría, José Luis Álvarez, Ramón de Vargas, Miguel Ángel Álvarez, Tellería, Jesús Gallego, Suárez Alba, Fraile, Gonzalo Chillida, Enrique Pichot, Juan V. del Barrio, José Mª Ascunce, Javier Morrás, Pedro Osés, Emilio Lope, Vitxori Sanz, Mª Jesús Zabalegui, A. Cañada, E. Aldanondo, Felipe Emperador, Ramón Equiguren, Carlos Mínguez Urchegui, Pedro Segurola, Walter Lewy, Loli Argaiz, Daniel Trepiana, Eugenio Giménez, Luis Sánchez, Jesús Roa, Justo Pascua Velasco, J. Usechi, Miren Iziar Blat, Florencio Ocariz, Mª Begoña Fernández, Francisco Iza Sagarna, Juan Arregui, B. Aguirre Maidagan, Andrés José Arant, Pedro Gómez eta Sergio Asensio (denak artelan batekin). III Gran Premio de Pintura. [Liburuxka]. [Donostia] : [z.g.], 1967.

37 Antonio Viglione. “Se han presentado 166 cuadros para el III Gran Premio de Pintura Vasca del CAT”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko ekainaren 17a, 18. or.; “III Gran Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko uztailaren 1a, 15. or.; “Anoche se falló el III Gran Premio de Pintura Vasca del CAT”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko uztailaren 2a, 15. or.; Antonio Viglione. “El arte actualidad : III Gran Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko uztailaren 4a, 15. or. Sari-banaketaren argazki bat gordeta dago, hemen jasota: Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y artistas vascos en los años 60. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995, 443. or.

38 J. “Vicente Ameztoy inauguró una exposición en ‘Galerías Barandiarán’”, in Unidad, Donostia, 1967ko uztailaren 17a, 2. or.; Antonio Viglione. “El arte, actualidad : exposición de Vicente Ameztoy en la Galería Barandiarán”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko uztailaren 18a, 17. or.; Catón: “Arte : Vicente Ameztoy en Galería Barandiarán”, in El Diario Vasco, Donostia, 1967ko uztailaren 21a, 23. or.

39 Unidad, Donostia, 1967ko uztailaren 17a, 2. or.

4. Donostiako Barandiaran galerian antolatutako Vicente Ameztoyren bakarkako erakusketaren kartela, 1967Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala, Madril Liburutegia eta dokumentazio zentroa

Page 12: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

12/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

gainetik jartzen bada, errealitatea alde batera utziz, espirituaren beharraren bidez arauak jaso nahi ba-ditu materiaren pobrezia alde batera utziz, utz dezagun balantzen alferrikako kontrapisua, utz dezagun talentuen beharra eta erabilgarritasuna, aldera ditzagun amaierako lanak gure munduari norabide ba-karra ezarriz, denboraren espirituak gararaziko duena. Elkarraraz ditzagun pentsamendua eta zentzua, gure gogoaren egia artega agerraraziz, bihur dezagun egia gure pentsamendua behar dutenei emateko eta ez gurtzen dutenei soilik, jar ditzagun gure lanak entzule ditugunen laxotasunean, haien bidega-bekeria eta ekintzen gogortasuna araztuz, itxi ditzagun sinboloen zirkulu baten barruan, gure arteak natura gainditu arte. Dena da den hori, / dena da den bezala,/ ukigabea,/ hezur eta azal,/ ez dezagun maltzurkeriaz estali. / Horrela da, alajaina. / A ze miraria!”.

Abenduan (inaugurazioa abenduaren 9an izan zen), Donostiako Barandiarán galeriak antolatu-tako artelanen erakusketa-enkante kolektiboan parte hatu zuen. Artista hauen piezak ere ikusi ahal izan ziren han: Francisco Iturrino (olio-pintura bat eta grabatu bat), Aurelio eta Félix Arteta (bi akuarela), Ignacio Zuloaga, Jesús Olasagasti, Juan Francisco Villagarcía, Carlos Sanz, Felipe eta Julián Ugarte, Ricardo Ugarte de Zubiarrain, Gonzalo Chillida, Amable Arias, Mari Paz Jiménez, Arturo Martínez eta Ur Taldea (Carlos Bizkarrondo, Javier Arocena, Alejandro Tapia, José Gracenea). La Voz de España egunkarian, Santiago Díaz Yarzak eta José Ignacio Fagoagak, Dionisio Barandiaránek sortutako galeria-ren zuzendariek, antolatutako erakusketari eta enkanteari artikulu bat bestearen atzetik eskaini zizkion Antonio Viglionek (garai hartan, galeriak arazo ekonomiko larriak zituen). Abenduaren 14an izan zen, eta artelan gutxi batzuk saldu ziren, besteak beste, Ameztoyrena40. 11.500 pezetaren truke saldu zen margolana, eta hau azaldu zion Ameztoyk Viglioneri hari buruz: “Margolan hori errealismo magikotzat jo daiteke. Egunerokoa magikoarekin, oroitzapenarekin, ametsarekin lotzen zen margolanean. Margo-lanaren kolore beroa eta kalitatea direla eta, objektuek giro bera arnasten dute”41.

1968Donostiako Atrakzio eta Turismo Zentroaren ekimen batean parte hartu zuen. Artistarik gazteenek hiriko erdiguneko eraikin batzuen hesietan margolanak egitean zatzan ekimena, eta udal erakundeak horretarako materialak ematen zizkien. Carlos Sanz, Ricardo Ugarte, Juan Francisco Villagarcía eta M. Sarasquetak42 lagundu zuten, besteak beste.

Bilbon izandako erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen (Quino’s Club, apirilaren 8tik 13ra)43.Euskal Pinturaren IV. Sari Nagusian parte hartu zuen eta bigarren saria, 25.000 pezetakoa,

lortu, 2. zenbakiko paisaia izeneko artelanagatik (San Telmo Museoa, Donostia, inbentarioko P-670 zenbakia). Lehen Saria Carmelo Ortiz de Elgeak irabazi zuen 1. zenbakiko pintura izeneko lanarekin, eta hirugarrena, Carlos Sanzek (Barrualdea). Marta Cárdenasek, Amable Ariasek eta Iparraldeko Paul Rambié margolariak ohorezko aipamenak jaso zituzten44. Mari Paz Jiménez, Néstor Basterretxea,

40 Horrez gainera, Amable Ariasen artelan bat (15.00 pezeta), Arocenaren paisaia bat (8.000), Arturo Martínezen marrazki bat (9.000), Zuloagaren beste bat (35.000), Julián Ugarteren margolan bat (12.000) eta Villagarcíaren artelan bat (9.000) saldu ziren. La Voz de España egunkarian (“El arte, actualidad : subasta de obras de artistas vascos en la galería Barandiarán”, 1967ko abenduaren 15a, 13. or.) subastari buruzko balantze hau egin zuten: “Publiko ugaria, artista askoz osatua, eta probintziako burgesia kultuaren ordezkaritza nabarmena, nahiz eta eskaintzak egiteko garaian oso eskuzabalak ez izan, hau da, arte bizia benetan denaren zentzu estua”. Halaber, ikus Antonio Viglione. “El arte, actualidad : tres creadores guipuzcoanos comentan tres de sus cuadros”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko abenduaren 9a, 13. or. (Carlos Sanz, Vicente Ameztoy, Juan Francisco Villagarcía); “El arte, actualidad : inauguración de la exposición subasta de Galería Barandiarán”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko abenduaren 10a, 13. or.; “El arte, actualidad : J. Olasagasti, el grupo ‘Ur’ y A. Martínez, en Galería Barandiarán”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko abenduaren 12a, 13. or.; “El arte, actualidad : hoy, subasta de obras de artistas vascos en la Galería Barandiarán”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko abenduaren 14a, 13. or.; eta “El arte, actualidad : en torno a la subasta de la Galería Barandiarán”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko abenduaren 16a, 18. or.; J. “Mañana, fin de semana : en San Sebastián y por primera vez una nieta de Zuloaga expondrá al público la colección de carteles de su abuela Valentina : la subasta”, in Unidad, Donostia, 1967ko abenduaren 8a, 9. or.

41 Antonio Viglione. “El arte, actualidad : tres creadores guipuzcoanos comentan tres de sus cuadros”, in La Voz de España, Donostia, 1967ko abenduaren 9a, 13. or. Hasierako prezioa 10.000 pezetakoa izan zen.

42 Euskal artea eta artistak 60ko hamarkadan = Arte y artistas vascos en los años 60. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 1995, 455. or. Katalogo horretan ekimen horren bi argazki erreproduzitu ziren. Argazki horietako batean Ameztoy ageri zen margotzen. Jesús Almendrosen Begiradak (1969) laburmetraian, horma-irudi horietako batean lanean ikus daiteke.

43 Ameztoyz gain, Roperok, Cruchagak, Goirik, Ana Justek, Arrizabalagak, Marisa Gonzálezek eta Peter von Grunewaldek ere parte hartu zuten.

44 “El arte, actualidad : Ortiz de Elguea, primer premio del IV Gran Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1968ko irailaren 12a, 15. or.; “Ayer en San Telmo : se inauguró la exposición del IV Gran Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1968ko irailaren 15a, 15. or. (epaimahaiaren epaia jaso zuen); L.O. “El arte, actualidad : certamen artístico”, in La Voz de España, Donostia, 1968ko irailaren 17a, 15. or.; J. Arramele. “Arte : IV Gran Premio de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1968ko irailaren 23a, 5. or.; Antonio Viglione. “El arte, actualidad : exposición del IV Gran Premio de Pintura Vasca en San Telmo”, in La Voz de España, Donostia, 1968ko irailaren 26a, 15. or.

Page 13: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

13/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

José Luis Zumeta, Serrano Molero, José Mª Moreno Galván, Luis Peña Ganchegui, Gregorio Villastrigo, José Ignacio Fagoaga, Carlos Antonio Areán eta Antonio Viglionek osatutako epaimahaiak hautatutako artelanak (138 ziren guztira, eta 36 hautatu zituzten) jendearen aurrean erakusgai jarri ziren Donostian (San Telmo Museoa, irailaren 14tik urriaren 10era), Gasteizen (Udal Aurrezki Ku-txa, urrian) eta Tolosan (Kasinoa, abenduan). Ameztoyk bi artelan aurkeztu zituen lehiaketan. Antonio Viglionek lehiaketaren nondik norakoak azaldu zituen La Voz de España egunkarian, eta, bere ustez, Ameztoyren “aurkeztutako bi lanak goi mailakoak ziren, oso ondo egindako sormen lanak ziren alde-tik. Ameztoyk borondate aglutinazio bat behar du, probintziako arte zaletu onen artean, bere mihiseen ñabarduren artean irakurtzeko erabakia har dezaten eta bere inspirazioaren distira lurperatuaren sa-kontasuna hauteman dezaten. Ameztoyren artearen sekretua bere margolanen gaiaren eta teknikaren fintasunaren gainetik dago”45. Saria zela eta, Unidad egunkariak erreportaje ilustratu bat eskaini zion, estudioan ateratako zenbait argazkirekin. Kazetariak estudioa “‘hippie’ giroaren eta Ramón Gómez de la Sernaren omenaldi baten arteko nahasketa” gisa deskribatu zuen: “Pareta bateko poster modernoek Londongo Carnaby Street kaletik igaro dela adierazten dute; ontzitegi baten gainean, feriako panpi-nak, Don Nicanor tocando el tambor jostailu ospetsua buru zutela. Estanpen eta pinturen artean, hutsune apainduak eta panpina arraroak topa daitezke, besteak beste...”. Sari Nagusira aurkeztutako bi margo-lanen “estiloari” buruz galdetutakoan, Ameztoyk azaldu zuen “nire aurreko aldi abstraktuaren ondorioa dira agian. Paisaian girotutako irudia oso modu soilean aztertzen du bietan”46.

1969Abenduan bere lanak bakarka jarri zituen erakusgai Zaragozan (Libros liburu-denda eta arte-galeria47).

Donostiako XVII. Zinemaldian Begiradak laburmetraia proiektatu zen (ekainak 17). Gidoia eta zuzendaritza Jesús Almendrosenak ziren, eta arte dokumental bat zen, Ameztoyren eta bere

45 Antonio Viglione. “Balance del IV Gran Premio de Pintura Vasca : el arte vivo, magníficamente representado en el máximo certamen plástico regional”, in La Voz de España, Donostia, 1968ko urriaren 13a, 15. or.

46 Albino Mallo. “Vicente Ameztoy : segundo premio en el Certamen de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1968ko urriaren 11, 7. or.

47 Aretoa arte-galeria eta liburu-denda izateko sortu zen. 1940. urtean inauguratu zuten, besteak beste, Tomás Seral poeta surrealistak sustatua. Seralek aktiboki parte hartu zuen Zaragozan literatura- eta arte-bizitza berritzen. Idazlea, kazetaria eta editorea, Noreste (1932-1936) aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta gerraren ondoren, Alfonso Buñuelekin eta Pérez Páramorekin talde surrealista bat sortu zuen Zaragozan. Hiriko artistentzat eta intelektualentzat topagune bihurtu zen galeria hartan zenbait artista gaztek jarri zuten erakusgai beren lana, hala nola Alberto Ducek, Santiago Lagunasek eta Menchu Galek. 1945. urtean, Seral Madrilera joan zen bizitzera, eta han Clan liburu-denda-galeria ireki zuen, lehen gerraosteko aktiboenetako bat, eta surrealismoa hedatzen lan handia egin zuen han. Libros aretoa lehengusu zuen Víctor Bailo Solanasi eman zion, eta 1975. urtean hil zen arte zuzendu zuen. Ikus Tomás Seral y Casas : un galerista en la postguerra. [Erak. kat., Madril, Centro Cultural del Conde Duque]. Zaragoza : Gobierno de Aragón, 1998; Juan Ángel López Manzanares. Madrid antes de “El Paso” : la renovación artística en la postguerra madrileña (1945-1957). [Doktore gradua lortzeko memoria]. Madrid : Universidad Complutense de Madrid, Facultad de Geografía e Historia, Departamento de Arte Contemporáneo, 2006; Mª Isabel Sepúlveda Sauras. “La Sala Libros : una puerta abierta hacia la modernidad artística”, in El arte del siglo XX : XII Coloquio de Arte Aragonés. Cristina Giménez Navarro ; Concepción Lomba Serrano (ed. eta koord.). Zaragoza : Diputación, Institución “Fernando el Católico” ; Universidad, Departamento de Historia del Arte, 2009, 617.-637. or.

5-6. Askatasunaren prezioa obrarako marrazkiak, c. 1967-1968Luma-muturrez aplikatutako tinta paperean. 13,2 x 19 cm; 23 x 32,5 cmBilduma partikularra

Page 14: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

14/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

lanaren ingurune geografikoa eta pertsonala adierazten saiatu zena48. Ikastor-Films ekoiztetxe do-nostiarraren lehen filma izan zen. Almendrosek José Luis Arzarekin, Ramón Saldíasekin eta Manuel Gorospe aktorearekin sortu zuen ekoiztetxe hori. Ameztoy bera arte-aholkulari ibili zen. Donostian eta Ameztoyren familia-etxearen inguruan, Billabonan (Gipuzkoa), filmatu zen. Grabaketan zenbait lagunek parte hartu zuten, hala nola Juan Luis Goenaga margolariak. Begiradak filmaren azken pla-noek Ameztoyren arte-ibilbidean barrena ibiltzen dira. Almendrosek hau azaldu zuen laburmetraia-ri buruz: “Pinturari buruzko dokumental bat baino gehiago, arte-ibilbide jakin baten lehen kausak, egoera motibatzaileak zein diren jakiten saiatzen da, eta horretarako, Vicente Ameztoy margolaria-ren lana hartzen da oinarritzat, nahiz eta filmaren azken planoetan soilik erakutsi haren margolan batzuk. (...) Begiradak dira izenburuak adierazten duena, margolari gazte baten eguneroko bizitzari, oroitzapenei, nahiei eta beldurrei temati eta egonezin erreparatzen dien begirada” 49.

Pixka bat geroago, Almendrosek marrazki batzuk egiteko eskatu zion, Jomo Kenyattaren Ken-ya mendiaren aurrean liburuko (1938) ipuin bat ilustratzeko. Zinemagileak Biafrako gerrari buruzko dokumental baten, Afrikako denbora izenekoaren, hitzaurre gisa erabili nahi zuen. Ramón Saldíasen irudiak zituen dokumentalak. Ameztoyk hogeita zazpi marrazki egin zituen tintaz [5. eta 6. ir.], nahiz eta azkenean ez ziren dokumentalean sartu. 2012an Almendrosek material hori berreskuratu eta Askatasunaren prezioa laburmetraia egin zuen50.

1970Ameztoytarrek Donostia utzi, eta Etxe-Ondon kokatu ziren, familiak gertuko Billabona uda-

lerrian zuen etxean [7. ir.]. Etxeak eta inguruneak oinarrizko eragina izan zuten bere lanean, eta hauxe esan zuen margolariak haiei buruz: “Etxe honek, nire aitaldeko familiarena izandakoa belau-nalditan, erakarpen handia zuen nigan haurra nintzenetik. Eraikin tamaina handia, kapera, ukuilua behiekin, kristoren baratzea eta misiolari batek Libanotik ekarritako hazia erabiliz nire arbaso batek landatu zuen libanoar zedro handia. Horri guztiari esker, leku hark liluratzen ninduen, beti han bizi

48 Ikus Festival, Donostia, XIII. urtea, 2. zk., 1969ko ekainaren 17a; “Cine : Festival Internacional”, in La Voz de España, Donostia, 1969ko ekainaren 18a, 15. or.; Alfonso Sánchez. “Mi columna, aquí”, in El Diario Vasco, Donostia, 1969ko ekainaren 19a, 24. or.; Mª Francisca Fernández Valles. “Miradas, primer cortometraje de una productora donostiarra”, in La Voz de España, Donostia, 1969ko ekainaren 21a, 18. or. Filmaren gidoia eta zuzendaritza Jesús Almendrosen gain egon ziren; José Luis Arza errealizazio-laguntzailea izan zen, eta Ramón Saldías, kamera.

49 “Miradas. Cortometraje”. [Diptikoa]. L.g. [Madril] : d.g. [1969?]. Jesús Almendrosen artxiboa.

50 “El cuento de Ameztoy sobre un hombre, un elefante y una choza”, in El Diario Vasco, Donostia, 2012ko irailaren 18a.

7. Etxe-Ondo baserria, Ameztoy familiak Villabonan (Gipuzkoa) zeukan bizilekua

Page 15: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

15/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

izan nahi nuen. Itsasotik 15 km urruntzeak ere konpentsatu ninduen, 1970. urtean etxearen ingu-runea oraindik xarmagarria zen”51.

Gipuzkoako Arte Elkarteak apirilean hildako Antonio Viglioneren, La Voz de España egunka-riko arte-kritikariaren, oroimenez San Telmo Museoan antolatutako erakusketa-omenaldian (maia-tzak 25etik ekainaren 10era) parte hartu zuen52. Erakusketan artista hauen hirurogeita sei artelan biltzea lortu zen: Néstor Basterretxea, Eduardo Chillida, Julio Franco, Ricardo Ugarte, Carlos Sanz, Enrique Albizu, Álvarez Emparanza, Carlos Bizkarrondo, Gonzalo Chillida, Eloy Erenchun, Robert Lesgues, Jesús Murua, Javier Sagarzazu, Alejandro Tapia, Antonio Valverde, Miguel Ángel Álvarez eta Marta Cárdenas. Artelanak saltzeko laga ziren, Viglioneren familiaren alde. Erakusketa-ren erreseinen arabera, eroslea izan zuten artelanetako bat izan zen Ameztoyren lana, Paisaia.

Donostian egin zuen erakusketa Marta Cárdenasekin, Carlos Sanzekin eta Ramón Zuria-rrainekin (Lau margolari gipuzkoar, San Telmo Museoa, uztailak 16-31) eta Durangon (Udal Kultura Aretoak). Lau margolariak lagunak ziren, eta “errealismoaren lau jarreraren” adibide gisa aurkeztu ziren, Carlos Sanzen hitzetan53. Ameztoyk pinturak eta artelanak paperean bidali zituen, eta paisaiari buruzko bistak negatiboan ageri ziren. “Oihaletako batzuetan -idatzi zuen erakusketaren erreseina egin zuen La Voz de España kazetariko kronikariak- Ameztoyk figurak eta paisaia adierazten ditu ko-loreen eta ikuspuntuen arteko elkartasun batean, eta horiek margolariaren aparteko sentikortasuna ematen dute aditzera. Koloreen, berde eta gris ondo ñabartuen, joera orokorrak multzo liriko, poetiko eta sakona eskaintzen du. Ameztoyren beste meritu nagusietako bat dira akuarelak. Figurek, negatiboan, multzo original eta baliotsua osatzen dute, eta, era berean, margolariaren balio nagusiak eta ezagutza ezagutarazten”. Bestalde, margolariak hau azaldu zion Unidad egunkariko Albino Mallo kazetariari: “Errealismo majiko esan dakiokeen ildo berri batean zintzilikatu ditut artelanak. Duela bi urte Euskal Pinturaren Sari Nagusian aurkeztutako bi margolan dituzte abiapuntu, batek bigarren saria irabazi zuen. (...) Nire ustez, oraingoz gauza asko biltzen dituen forma honek interesatzen dit: paisaia -beti jorratu dut-, Euskadiren poesia: hezetasunak, giroa, bakardadea, nire interesekoak dira oso. Kontzeptuan ildo zabala da, espazio absurduen eta ezinezkoen hutsune arazoak bere barruan biltzen baititu, besteak beste”.

Donostiako Atrakzio eta Turismo Zentroak antolatutako Euskal Pinturaren V. Sari Nagusian parte hartu zuen. Guztira 180 artelan aurkeztu zituzten. Artelan horietatik 48 aukeratu zituzten Néstor Basterretxeak eta Carmelo Ortiz de Elgeak, bi epaimahaikidek - Miguel Ángel Álvarez margolaria, José Mª Moreno Galván arte-kritikaria eta Louis Mallet54 ere epaimahaikide izan zi-ren-, eta San Telmo Museoan erakusgai jarri ziren irailaren 5etik 20ra. Irailaren 11n jakinarazi zen epaimahaiaren epaia. Lehen saria Paul Rambié ipar euskal herritarrari eman zioten Galerie de visages lanagatik, eta era berean, bigarren eta hirugarren sarien zenbatekoak lau bigarren sari emateko era-biltzea erabaki zuten: Carlos Sanz (Badator argia epaitzen), José Luis Álvarez Vélez (Pintura), Marta Cárdenas (Autorretratua) eta Vicente Ameztoy (Pintura). José Llanosek epaimahaiaren aipamen bere-zia jaso zuen 120 F55 lanagatik.

51 Vicente Ameztoy : karne & klorofila : bilduma = recopilación, 1976-1990. [Erak. kat., Donostia, Arteleku]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, 1990, 24. or.

52 José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1970eko maiatzaren 17a, 12. or.; “En San Telmo. Ayer se inauguró la exposición en homenaje a Antonio Viglione”, in La Voz de España, Donostia, 1970eko maiatzaren 26a, 14. or.; José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1970eko maiatzaren 31, 12. or.; “El arte, actualidad : el paisaje expuesto por el pintor Juan Aldazabal : la exposición-homenaje a Viglione se traslada al Kursaal”, in La Voz de España, Donostia, 1970eko ekainaren 13a, 14. or. San Telmo Museoan bukatutzat jo ondoren, Kursaaleko hallera lekualdatu zen erakusketa beste 15 egunez.

53 Albino Mallo. “Cuatro pintores guipuzcoanos en San Telmo”, in Unidad, Donostia, 1970eko uztailaren 16a, 16. or. Halaber, ikus “La exposición de Marta Cárdenas, Carlos Sanz, Vicente Ameztoy y Ramón Zuriarrain”, in La Voz de España, Donostia, 1970eko uztailaren 16a, 12. or.; J. M. Mendiola. “En el Museo de San Telmo : cuatro pintores guipuzcoanos ante un realismo nuevo”, in El Diario Vasco, Donostia, 1970eko uztailaren 17a, 8. or.; José Berruezo. “Exposiciones pictóricas”, in ABC, 1970eko uztailaren 17a, 35. or. Inaugurazio baten argazkia, lau margolariena, lan honetan erreproduzitu zen: Juan Antonio García Marcos. Salas y galerías de arte en San Sebastián, 1878-2005. Donostia-San Sebastián : Kutxa Fundazioa-Fundación Kutxa, 2007, 123. or. Albino Mallok 1970eko uztailaren 16an Unidad egunkariaren 16. orrialdean argitaratutako artikulua ilustratzen duen Aparicioren argazki bera da.

54 Unidad egunkariaren arabera, Pablo Serrano, Lucio Muñoz eta Valeriano Bozal ere gonbidatuak izan ziren, baina ezin izan ziren joan. Albino Mallo. “V Gran Premio de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1970eko irailaren 8a, 32. or.

55 “El arte, actualidad : próxima inauguración del V Gran Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1970eko irailaren 2a, 22. or.; Albino Mallo. “V Gran Premio de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1970eko irailaren 8a, 32. or.; “El arte, actualidad : el pintor vascofrancés Rambie, primer premio del V Certamen de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1970eko irailaren 12a, 12. or.; Albino Mallo. “Para el francés Rambie el V Gran Premio de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1970eko irailaren 12a, 11. or.; José María Moreno Galván. “El Premio de Pintura Vasca, en el Museo de San Telmo, de San Sebastián”, in Triunfo, Madril, 436. zk., 1970eko urriaren 10a, 45. or.

Page 16: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

16/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

1971Madrilen lehen banakako erakusketa egin zuen (Ameztoy, Ramón Durán galeria, maiatzak 4-24). Amparo Martík zuzentzen zuen galeria. Nebli galeriaren eta Bilboko Arthogar aretoaren ardura-duna izana zen Martí. José Ayllónek idatzi zuen Ameztoyren lana aurkezteko testua erakusketaren liburuxkarako. Liburuxkan paisaiaren gainean mozten diren figura gardenekin konposizioak ageri ziren eta ispiluaren gainean margotutako olio-pintura batzuk [8. ir.]. Erakusketari buruzko erresei-na labur bat agertu zen Bartzelonako La Vanguardia egunkariaren orrialdeetan:

“Garaierako paisaia, lainoberak iragazitako gailurrak, zeru argi gris zalantzagarria Ameztoy-ren mihise iradokitzaileetan Ramón Durán galerian. Margolari gipuzkoarrak notazio sentikorrak findu zituen, batez ere kolorean. Ehun mehe eta gardenetan ikusten uzten den geografia baten modukoa da. José Ayllónek, Vicente Ameztoyren ‘erakustaldia’ luzatzean, adierazi zuen Ameztoyren asmoa izan zela ‘berak posible egiten dituen irudi batzuen errealitatearekin gu biziaraztea, zalantza-rik gabeko durundi poetikoez haratago, zientzia eta poesia interpreta daitezkeen eremu liluragarri horretan’. Era berean, emozio telurikoa eta lasaigarria dago begiratzen ditugun oihaletan”56.

Pankreatitisaren kariaz ebakuntza egin behar izan zioten. Zenbait hilabetean egon behar izan zuen ohean.

56 Julio Trenas. “Las brumas de Ameztoy”, in La Vanguardia, Bartzelona, 1971ko maiatzaren 12a.

8. Izenbururik gabea, 1970Olioa ispiluan68 x 48 cmBilduma partikularra

Page 17: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

17/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Virginia López de Montenegrorekin ezkondu zen irailaren 18an Etxe-Ondoko kaperan, Bi-llabonan. Virginia 1947ko martxoaren 9an jaio zen Donostian.

1972Tolosan (Zabala jauregia, maiatzak 7-21) antolatutako Euskal Artearen I. Erakusketan parte hartu zuen, Lizardi Kultur Elkarteak sustatutako lehen Euskal Kultur Hamabostaldia zela eta. Elkarteak euskal kultura adierazpen guztietan sustatzen zuen. Hamabostaldia maiatzaren 6an hasi zen, eta Euskal Liburuaren eta Diskoaren I. Azoka egiteaz gain, beste zenbait esparrutako jarduerak ere egin ziren, hala nola zinema, olerkia, bertsolaritza edo koru-masen ikuskizunak. Arte-erakusketan 36 artistaren 66 artelan bildu ziren, eta, horrez gainera, Debako Eskolak bere artelanen erakusketa bat aurkeztu zuen San Frantzisko pasealekuan. Erakusketaren kariaz argitaratutako diptikoaren arabera, Ameztoyk Irudidun paisajea57 lana aurkeztu zuen.

Irailaren 8an alaba Virginia jaio zen Donostian.Donostiako Atrakzio eta Turismo Zentroak deitutako Euskal Pinturaren VI. Sari Nagusian

lehiatu zen. Ia bostehun margolan aurkeztu ziren lehiaketara, eta epaimahaiak, Menchu Gal, Eduar-do Chillida, Lucio Muñoz eta Paul Rambié (aurreko edizioko lehen saria) artistek, José Berruezo, José María Moreno Galván eta Javier Serrano Molero arte-kritikariek58, eta Fernando de Otazuk eta Jesús Fernández Iriondok, hiriko Udaleko ordezkariek, osatutakoa, ehun hautatu zituen urte horre-tan emango ziren bederatzi sarietako bat lortzeko aukera izan zezaten. Sari guztiek kategoria eta zenbateko bera izango zuten (40.000 pezeta, zenbait aurrezki-erakundek eta enpresek emandakoak, saritutako sariak haien jabetzakoak izango baitziren). Azaroaren 28an jakinarazi zen epaimahaiaren epaia, eta Ramón Zuriarrain, José Luis Álvarez, Moisés Álvarez Plágaro, Juan José Aquerreta, San-tos Iñurrieta, Javier Arocena, José Gracenea, René Celahy eta Juan Luis Goenagaren lanak saritu zituzten. Azkenari gaitasun oneneko 25 urtetik beherako artistentzako saria eman zioten. Hauta-tutako ehun lanak San Telmo Museoan aurkeztu ziren abenduaren 2tik 31ra, lehiaketatik kanpo ar-tista hauek bidalitako lanekin batera: Carlos Sanz, Andrés Nagel, José Antonio Sistiaga, Mendiluce, José Luis Zumeta, Néstor Basterretxea, Gonzalo eta Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Miguel Ángel Álvarez, Enrique Albizu, Rafael Ruiz Balerdi, Mari Paz Jiménez eta Menchu Gal. Artista horien lanak beste areto batean aurkeztu ziren. Horrez gainera, lehiaketaren aurreko edizioetan saritutako margolanak, San Telmo Museoaren jabetzakoak, bildu eta haiek ere erakusgai jartzea erabaki zen59.

Azpeitiko Antxieta jauregian antolatutako Euskal Artearen Erakusketan (abenduak 7-17) parte hartu zuen, Urola Ibarreko Biltzarrak jaialdian. Halaber, euskal kulturari buruzko hitzaldiak, li-buru-azoka eta euskal dantza-, zinema-, antzerki- eta musika-zikloak antolatu ziren. Erakusketan Eibarko Txantxa zelai zelaia berritzeko hirigintza-proiektua aurkeztu zen 30 artista plastikoren ar-telanekin batera: Néstor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Carlos Sanz, Marta Cárdenas, Ur Taldea (Alejandro Tapia, Carlos Bizkarrondo, José Gracenea, Ja-vier Arocena), José Luis Zumeta, Gonzalo Chillida, José Antonio Sistiaga, José Llanos, Carlos Zaba-la, Ramón Zuriarrain, Mari Paz Jiménez, Íñigo Altolaguirre, Jesús Ulacia, Andrés Nagel, Juan Luis Goenaga, Manuel José García, Adrián Ferreño, Pedro Zafra, Germán Martín edo Tomás Hernández Mendizábal60.

57 Euskal kultur hamabostaldia : arte erakusketa. [Diptikoa]. Tolosa : Gráficas Ibarra, 1972. Ameztoyz gain, beste hauek parte hartu zuten: Néstor Basterretxea, Remigio Mendiburu, José Antonio Sistiaga, Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, José Luis Zumeta, José Gracenea, Alejandro Tapia, Carlos Bizkarrondo, Javier Arocena, Mari Paz Jiménez, Martín Labayen, Miguel Ángel Álvarez, José Llanos, Marta Cárdenas, Carlos Sanz, Ramón Zuriarrain, Gonzalo Chillida, Agustín Ibarrola, Dionisio Blanco, Vicente Larrea, Ramón Carrera, Santos Iñurrieta, Josetxu Aguirre, Joaquín Fraile, Carmelo Ortiz de Elgea, Adolfo Arri, Rafael Ortiz, Rambie, Amable Arias, Ricardo Ugarte, Tomás Hernández Mendizábal, Fernando Mirantes, Luis Irisarri eta Arturo Delgado. “‘Quincena Cultural Vasca’, en Tolosa”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko maiatzaren 7a, 8. or.; José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko maiatzaren 7a, 12. or.; “I Quincena de la Cultura Vasca”, in ABC, Madril, 1972ko maiatzaren 9a, 48. or.; “Primera exposición de arte vasco en Tolosa”, in La Vanguardia Española, Bartzelona, 1972ko ekainaren 14a, 30. or.

58 Simón Marchán Fiz ere izendatua izan zen, baina azkenean ezin izan zen etorri.

59 Ikus “Encuesta : el jurado del Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1972ko azaroaren 25a, 18. or.; José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko azaroaren 26a, 12. or.; A. M. “9 nuevos nombres en el Gran Premio de Pintura Vasca”, in Unidad, Donostia, 1972ko azaroaren 28a, 16. or.; Genoveva Gastaminza. “Triunfó la pintura joven en el VI Gran Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1972ko azaroaren 28a, 18. or.; Genoveva Gastaminza. “Hoy, en San Telmo : se inaugura la exposición del VI Gran Premio de Pintura Vasca”, in La Voz de España, Donostia, 1972ko abenduaren 2a; “El VI Gran Premio de Pintura Vasca : la exposición irá a otras localidades”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko abenduaren 8a, 8. or.

60 Ikus “Azpeitia : apertura del ciclo de arte vasco”, in La Voz de España, Donostia, 1972ko abenduaren 7a.

Page 18: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

18/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Luis Pedro Peña Santiago idazleak artikulu bat eskaini zion El Diario Vasco egunkarian “Car-peta de apuntes” sailean. Sail horretan, Gipuzkoako zenbait artista garaikideren estudioetara eta bizilekuetara eginiko bisitak azaltzen zituen (Alejandro Tapia, Javier Arocena, Eloy Erenchun, Jesús Ulacia, Carlos Sanz, Marta Cárdenas eta Vicente Ameztoy)61.

1973El Pez galerian jarri zuen erakusketa, Donostian (martxoak 9-31). Fernando Altuberena zen

estudioa eta Antiguo auzoan zegoen62. Formatu handiko 38 olio-pinturaz osatuta zegoen erakusketa, José Berruezoren63 esanetan. Paisaiak ziren, eta Ameztoyk zeruaren eta lurraren elementu tradizio-nalak alderantzikatzen zituen, eta gizakiaren presentziarik ez zuten.

Erakusketak jakin-min handia piztu zuen hirian, eta inaugurazioa baino egun batzuk lehenago, Genoveva Gastaminzak Ameztoyri elkarrizketa egin zion La Voz de España egunkarian64. Elkarrizke-tari esker, karrera osoa gainbegiratu zuen (“nire aurreko etapan figurazio purua gainditu nuen; hau da, figura lehen figura balitz bezala erabiltzen nuen, objektuak objektuak balira bezala, eta paisaia bere horretan. Orduan (...) ulertu nuen paisaia hutsa ez zitzaidala axola komunikaziorako baliabide gisa, eta orduan paisaia-figura sortu zen. (...) Ondoren, gaixotasuna etorri zen, eta oso ongi etorri zitzaidan kontzeptuak garbitzeko, hau da, kemena eman zidan jada gaindituta nuen giza figura alde batera uzteko erabakia hartzeko”), eta, horrez gainera, batez ere, bere pinturak zer bide hartuko zituen aurreratu. Erakusketako katalogoaren esaldi baten (“planetako leku batean, zerua eta lurra solasean ari dira, jostaketan, eta beste kreatura batzuei abegi emateko prestaketetan”) esanahiari buruz galdetzean, hau azaldu zuen:

“Nire buruan planeta zati bat sortu nahi du, fenomeno horiek guztiak posible izango diren leku bat. Hutsune bat izango da, lorategi bat bezalakoa, nire buruan, eta han, denetatik egin ahal izango dut eta izaki bizidunak sartu. Horrelako mundu bat imajinatu nahi dut, bertan parte har dezaketen kreaturak izango dituena. (...) Aipatzen ditudan kreatura horiek ez dute zerikusirik giza figurarekin. Bizirik dauden izaki berriak sartzea izango litzateke, han daudenak”.

1976an, Álvarez Emparanzak erakusketa hori aipatu zuen Ameztoyren “surrealismorako kur-baduraren” adibide gisa, eta zenbait lan ekarri zituen gogora, “non planoek, zutabe zuriak bailiran, paisaia eteten zuten”65.

Tolosan antolatutako erakusketan (Zabala jauregia) parte hartu zuen, II. Euskal Kultur Hama-bostaldiaren kariaz (Euskal Kultur Hamabostaldia. Arte-erakusketa, maiatzak 5-20). Izenbururik gabeko lau margolan jarri zituen erakusgai, diptiko-katalogoaren arabera66.

61 “Carpeta de apuntes (I) : el pintor Alejandro Tapia”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko azaroaren 26a; “Carpeta de apuntes (II) : el pintor Javier Arocena”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko azaroaren 30a; “Carpeta de apuntes (III) : el pintor Eloy Erenchun”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko abenduaren 3a; “Carpeta de apuntes (IV) : el pintor Carlos Sanz”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko abenduaren 8a; “Carpeta de apuntes (V) : el pintor Ulacia”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko abenduaren 10a; “Carpeta de apuntes (VI) : la pintora Marta Cárdenas”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko abenduaren 17a; “Carpeta de apuntes (VII) : el pintor Vicente Ameztoy”, in El Diario Vasco, Donostia, 1972ko abenduaren 19a.

62 Serrano Anguita kalearen 3. zenbakian, Hotel San Sebastiánen aurrean. 1971. urtean ireki zuten. 1973ko uztailaren 19an, Altubek beste lokal bat inauguratu zuen hiriaren erdigunean, Iturrino Anaiak kalearen (gaur egun Arrasate kalea) 12. zenbakian. Espazio horretan merkataritza-artea, baina kalitatekoa, aurkezten jardun ziren. Jatorrizko aretoan, berriz, ardatza margolari eta eskultore gazteenak eta berritzaileenak izan ziren (Andrés Nagel, Juan Luis Goenaga, José Llanos, Vicente Ameztoy, Álvarez Plágaro, besteak beste). Ikus José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1973ko uztailaren 15a, 12. or., eta 1973ko uztailaren 22a, 12. or.; Genoveva Gastaminza. “Fernando Altube : marchante autodidacta”, in La Voz de España, Donostia, 1974ko abenduaren 1a, 21. or.

63 José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1973ko martxoaren 4a, 12. or.: “Vicente Ameztoyk ostiralean, hilak 9, ‘El Pez’ galerian euskarri handiko hogeita hemezortzi olio-pinturako bilduma bat jarriko du erakusgai, eta gure herrikidearen egiteko moduaren bereizgarri den interpretazio poetikoa eta subjektiboa nagusi da haietan”.

64 Genoveva Gastaminza. “Vicente Ameztoy : ‘El paisaje es para mí un escenario, un medio de expresión’”, in La Voz de España, Donostia, 1973ko martxoaren 3a, 20. or. Ikus baita ere Albino Mallo. “Desde hoy expone en El Pez Vicente Ameztoy. ‘En mi temática he evolucionado de la integración figura-paisaje, al paisaje simplemente’”, in Unidad, 1973ko martxoaren 9a, 20. or.

65 J. M. Álvarez Emparanza. “Crónica del arte : Vicente Ameztoy, en Galería B”, in La Voz de España, Donostia, 1976ko abenduaren 28a, 13. or.

66 Euskal kultur hamabostaldia : arte erakusketa. [Diptikoa]. Tolosa : Gráficas Ibarra, 1973. Probintziaren arabera banatuta, artista hauen 87 artelan aurkeztu ziren (artista askoren izenak euskal ortografiarekin idatzita daude): Ortiz de Elgea, Santos Iñurrieta, Moisés Álvarez, José Luis Álvarez, Rafael Lafuente, Juan Mieg, Joxe G. Agirre (Araba); Vicente Larrea, Agustín Ibarrola, Dionisio Blanco, Fernando Mirantes, Ramón Carrera, Adolfo Arri (Bizkaia); Zumeta (José Luis Zumeta, katalogoan), Juan Luis Goenaga, Carlos Sanz, Marta Cárdenas, Andres Nagel, Javier Arocena, José Gracenea, Carlos Bizkarrondo, Jesús Ulacia, Tomás Hernández Mendizábal, Manuel José García, Herman Martin, Kepa Zafra, Martin Labayen, Patxi Elosegui, Amable Arias, Remigio Mendiburu, Ricardo Ugarte, Ramón Zuriarrain, Rafael Ruiz Balerdi, Gonzalo Chillida, Eduardo Chillida, Néstor Basterretxea, José Llanos, Manuel Ugarte eta Iñaki de Miguel (Gipuzkoa); Javier Morrás, Isabel Baquedano, Joaquín Rejano, Juan José Aquerreta, Pedro Osés eta Pedro Salaberri (Nafarroa).

Page 19: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

19/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Hiru artelanekin, segur aski grabatuekin, parte hartu zuen Ataunen (Altzanipe Etxea, ekai-nak 12-21), José Miguel de Barandiarán antropologoaren omenaldi-ekitaldietan (Joxemiel Barandia-rani gorazarre), antolatutako euskal artearen erakusketan. Guztira berrogeita zazpi artistaren lauro-geita hamar artelan bildu ziren67.

Bilbon lehen banakako erakusketa egin zuen Jorge de Barandiaránen eta Asís Aznarren esku-tik; horiek Carmen López-Niclósekin batera Lúzaro galeriako (Poza Lizentziatua kalea, 11) ardura-dunak ziren. Ameztoy. Olio-pinturak. Marrazkiak izeneko erakusketa 1973ko urriaren 23tik azaroaren 10era aurkeztu zen68, eta belar-meten lehen serietako zenbait pintura saldu zituen [9. ir.].

1974Grupo Quincerekin, hiru urte lehenago Madrilen kalitateko artelan grafiko garaikide originala sus-tatzeko, erakusgai jartzeko eta merkaturatzeko sortu zen editore-tailerrarekin, lan egin zuen. Edi-tore-tailer horren arte-zuzendaria José Ayllón izan zen 1971tik 1980ra. Egoitza Fortuny kalearen 7. zenbakian zuen, eta bertan lan grafikoa erakusgai jartzeko espazio bat eta grabatu-tailer bat zituz-ten69. Grupo Quincek Ameztoyren akuaforte bat eta bi litografia editatu zituen: Zutabeak paisaiarekin

67 Mariano Arsuaga, Joseba Urteaga, Fernando Mirantes, Eduardo Chillida, Juan Luis Goenaga, José Luis Zumeta, Santos Inurrieta, Juan José Aquerreta, José Llanos, Marta Cárdenas, Adolfo Arri, José Gracenea, Bonifacio Alfonso, Carmelo Ortiz de Elgea, Gonzalo Chillida, Ramón Zuriarrain, Andrés Nagel, Carlos Sanz, Javier Arocena, Juan Mieg, Jesús Ulacia, Alejandro Tapia, Agustín Ibarrola, Dionisio Blanco, Pili Herrero, Javier Morrás, Rafael Lafuente, Néstor Basterretxea, Andreu Uriarte, José Luis Lonfarón, Álvarez Plágaro, Rafael Ruiz Balerdi, Tomás Hernández Mendizábal, Kepa Zafra, Francisco Elósegui, Herman Martin, Moraza Ruiz, Manuel José García, Amable Arias, Carlos Bizkarrondo, José G. Aguirre, Iñaki de Miguel, Ramón Carrera, Ricardo Ugarte eta Vicente Larrea. Joxemiel Barandiarani Gorazarre : euskal arte erakusketa. [Diptikoa]. Ricardo Ugarte bilduma, Donostia.

68 Mª José Arribas. “Ameztoy, en ‘Lúzaro’, Medina, en ‘Arthogar’”, in El Correo Español, Bilbo, 1973ko urriaren 25a; Mª José Arribas. “Vicente Ameztoy ha vendido sus cuadros en una semana”, in El Correo Español, Bilbo, 1973ko azaroaren 2a; Alberto Alcauzar. “El guipuzcoano Vicente Ameztoy record en la venta de pinturas : liquidó en una semana su exposición”, in La Voz de España, Donostia, 1973ko azaroaren 3a, 29. or.

69 Talde honek sortu zuen: María y Santiago Corral, José Ayllón, Dimitri Papagueorguiu, Valentín Rodríguez Gómez, José Antonio Fernández Ordóñez, Alberto Portera, Marie Claire Dekay, José Serrano Suñer, Jesús Martitegui, Alfonso Soldevilla, Fernando Higueras, María Josefa Huarte, José Ruiz Seiquer Gallego eta Juana Mordó. Sortu eta urte bat geroago, Papagueorguiuk eta Serrano Suñerrek beren akzioak saldu

9. Izenbururik gabea, 1973 Olioa mihisean 64 x 49 cmBilduma partikularra

Page 20: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

20/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

(1974, akuaforte originala tinta bakarrean)70, Henario (1974, litografia originala harrien gainean bi tintatan eta artistak eskuz margotua)71 eta Parke naturala (1976, aluminiozko xaflaren gainean eginiko litografia, lau koloretan)72. Lehen biak Don Herbert, garai hartan Espainiara eta Grupo Quinceren tailer litografikora iritsi berria, eta Richard Long artista iparramerikarrek estanpatu zituzten. Ha-rreman profesional eta adiskidetasun ona sortu zuen haiekin73.

Amable Arias, Marta Cárdenas, Gonzalo eta Eduardo Chillida, Juan Luis Goenaga, Mari Paz Jiménez, José Llanos, Andrés Nagel, Rafael Ruiz Balerdi, Carlos Sanz eta Ramón Zuriarrain artiste-kin batera, Gipuzkoako 12 artista erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Donostian (El Pez galeria, urtarrilak 17-otsailak 15). Ameztoyk lau olio-pintura jarri zituen erakusgai, “Belar-metak sailekoak, azken garaian arrakasta handia ekarri dion saila, eta lumatxoz eginiko marrazki handi bat, non gai berarekin tematu den”74. José Berruezok El Diario Vasco egunkariaren orrietan argitaratu zuen era-kusketaren erreseina, eta hau aipatu: “Vicente Ameztoyren formula freudiar-sexualetan zehazten da psikoanalitikoki bere egiteko modu bitxiaren abstrakzio onirikoa”75.

Bilboko Tango aretoan (Gregorio de la Revilla, 1) egindako erakusketa kolektibo batean par-te hartu zuen. Apirilaren 22an inauguratu zen, eta marrazkiak aurkeztu zituen76.

Hondarribiko Txantxangorri galerian Ameztoyren azken lanen banakako erakusketa bat egin zen (Vicente Ameztoy, uztailak 12-30). María Teresa eta Gloria Rodríguez Salís ahizpek zuzentzen zu-ten galeria. Olio-pinturak eta lan grafikoa bildu zuen erakusketak. Oraingoan ere José Berruezok egin zuen erakusketari buruzko erreseina El Diario Vasco egunkariaren orrietan, eta hogeita hamar pieza inguru erakusgai jarri zirela aipatu zuen, euskarri txikikoak eta ertainekoak denak, “lanaren gaiari estuki lotutako egiteko moduaren ezaugarriak, non kromatismo berdea nagusi den”. Halaber, Juan María Álvarez Emparanzak eta Santiago Aizarnak ere aipatu zuten erakusketa La Voz de España eta Unidad egunkarietan77.

Segovian Promoción del Patrimonio Cultural (PROPAC) sozietateak eta Enrique IV de Cas-tilla Fundazioak, hiriaren akueduktuak bi mila urte betetzeagatik, antolatutako Obra Grafikoaren eta Arte Serializatuaren Nazioarteko I. Bienalean parte hartu zuen. Jose María Ballesterrek zuzen-tzen zuen bi urtean behingo erakusketa, eta José Ayllón (Grupo Quince grabatu-tailerreko zuzenda-ria ere bazen), Vicente Aguilera Cerni, Daniel Giralt-Miracle, Jose María Moreno Galván, Ricardo Borregón eta Francisco de Paula Rodríguez Martín arte-kritikariek, Alberto García Gil arkitektoak, Juana Mordó galeristak, Ángel Serrano Hernándezek eta Enrique Serranok osatutako hautaketa-ba-

zituzten, eta Denise Richek eta Carmen Giménezek erosi zituzten. 1985. urtera arte aritu zen martxan. Antonio Lorenzok eta Oscar Manesik zuzendu zuten grabatu kalkografikoko tailerra, eta Manuel Repilak eta Don Herbertek (1974. urtetik aurrera), berriz, litografikoa. Litografia tailerrean, Herberten estanpazio-laguntzailea izan zen Denis Long urte batzuetan. Grupo Quince taldearekin lanean hasi zen lehen artistetakoa izan zen Ameztoy. Elkarte sortu berriaren kideek beren lehen bileran, 1971ko maiatzean, izandako elkarrizketak jasotzen dituen dokumentuan, hau aipatzen da: “Dimitri jaunak [Papagueorguiu] harriak bidaliko dizkio Ameztoyri eta berarekin harremanetan jarriko da, bai eta Antoñitorekin ere [Antonio López]”. Papagueorguiu lehen urtean grabatu-tailerreko zuzendari-maisua izan zen. Ikus Mónica Gener Frigols. La actividad gráfica de Grupo Quince. [Doktore tesia]. Madrid : Universidad Complutense, Facultad de Bellas Artes, Departamento de Dibujo I, 2003, 52. or. Grupo Quinceren eta bere argitaratze-jarduera Donostiako Huts galerian 1972. urteko martxoan izandako erakusketa batean aurkeztu ziren lehen aldiz jendaurrean.

70 60 aleko tirada, sinatuta eta zenbakituta; 50 x 65 cm (orbana) 76 x 56 cm-ko paperean.

71 50 aleko tirada, sinatuta eta zenbakituta; 22 x 26 cm (orbana) 45 x 56 cm-ko Rives paperean.

72 60 aleko tirada, sinatuta eta zenbakituta; 55 x 44 cm (orbana) 66 x 51 cm-ko velin Arches paperean.

73 2010. urtean Don Herberti berarekin lan egin zuten artista espainiarrei buruz galdetu ziotenean, hau azaldu zuen: “Vicente [Ameztoy] nire lehen artista izan zen Madrilen, 1974ko Aste Santuan. Eta nire lehen artista Euskadin, urte batzuk geroago. Espainiara iritsi orduko egin nintzen Vicenteren adiskide. Bi egun geroago Vicenterekin... eta Munirrekin, berdin. Ordutik Vicente hil zen arte. Vicenterekin anaiarteko harremana izan genuen”. Don Herberti Miguel Ángel Artetxerekin eginiko elkarrizketa hemen: Don Herbert : slow hand, 1975-2010 = esku pausatua, 1975-2010 = mano lenta, 1975-2010. [Erak. kat., Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Gipuzkoa, 2010, 130. or.

74 Carlos Ribera. “Artistas jóvenes de Guipúzcoa”, in La Voz de España, Donostia, 1974ko otsailaren 7a, 20. or.

75 José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1974ko urtarrilaren 20a, 12. or.

76 Beste artista hauek ere izan ziren: Antonio Agudo, Bonifacio Alfonso, Artall, Aurelio Arteta, Ricardo Baroja, Dionisio Blanco, Lluch Blayá, Marta Cárdenas, Javier Clavo, Iñaki Cruceta, Miguel Echauri, Juan Carlos Eguillor, Mariano Fortuny, Manolo Gandía, Mari Sol Gorbea, Grau Sala, Agustín Hernández, Mari Puri Herrero, Carmen Herrero Zubiaur, Juan Ibargoitia, Joaquín Ilundáin Solano, Carmen Laffón, Ginés Liebana, Ramón Luzuriaga, Julia Mateu, Charo Mirat, Joan Miró, Francisco Muñoz Bezanilla, Pancho Ortuño, Cecilio Pla, Gabriel Ramos Uranga, Robinson, Rodet Villa, Carlos Sanz, Serra, Solana, Luis de Vargas, Daniel Vázquez Díaz eta Fernando Zóbel.

77 José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1974ko uztailaren 21a, 12. or.; Santiago Aizarna. “Ameztoy, en ‘Txantxangorri’”, in Unidad, Donostia, 1974ko uztailaren 18a; J. M. Álvarez Emparanza. “Crónica de arte : Vicente Ameztoy expone en ‘Txantxangorri’”, in La Voz de España, Donostia, 1974ko uztailaren 19a, 16. or.

Page 21: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

21/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

tzordea zuen. Ameztoyk Henario litografiarekin eta Zutabeak akuafortearekin, biak Grupo Quincek editatutakoekin, parte hartu zuen78.

Grupo Quincek editatutako grabatuen hiru erakusketa kolektibotan parte hartu zuen, Bilbon (Grupo Quince, Lúzaro galeria, irailak 28-urriak 6), Santanderren (Besaya aretoa, azaroak 16-31) eta Buenos Airesen (Carmen Waugh galeria, azaroa). Lehen erakusketan bere litografia batzuk aurkeztu ziren José Luis Balagueró, José Luis Fajardo, Florencio Galindo, Clara Gangutia eta José Hernán-dezen beste litografia batzuekin batera; Bonifacio Alfonso, Erwin Bechtold, Enrique Brinkmann, Marta Cárdenas, Ricardo Cárdenes, José Hernández, Manuel Mompó, Andrés Nagel, Ahmed Na-war, Joaquín Pacheco, Juan Romero eta Antonio Sauraren akuaforteak eta Darío Villalbaren serigra-fiak ere aurkeztu ziren, Grupo Quincek editatutako lan grafikoaren beste karpeta batzuekin batera (Omenaldia Eduardo Chicharro olerkilariari, Fabrizio Plessiren Rapporto sull’acqua, Ernesto Deiraren Pantaleoia eta bisitatzaileak eta Antonio Sauraren Aphorismen)79.

1975Beiraz babestutako zurezko kutxak egiten hasi zen, hiru dimentsioko collageak. Elementu naturalak (adar lehorrak, sustraiak, goroldioa) berak sortutako edo esku hartutako objetuekin nahasten ditu, hala nola paperezko parpailekin, marrazkiekin eta panpinekin.

78 I Bienal Internacional de Obra Gráfica y Arte Seriado. [Erak. kat.]. Segovia : Bimilenario del Acueducto : Fundación Enrique IV de Castilla, 1974, o.g.

79 Santanderreko Beyasa aretoan aurkeztutako erakusketan, Grupo 15 izenburua ere zuenean, Antonio Sauraren Aphorismen karpeta jarri zen erakusgai, bai eta artista hauen lanak ere: Alfredo Alcaín, Vicente Ameztoy, Amalia Avia, José Luis Balagueró, Rosa Biadiú, Bonifacio Alfonso, Ricardo Cárdenes, Enrique Brinkmann, Rafael Canogar, Rafael Cidoncha, Claudio Díaz, Amadeo Gabino, Florencio Galindo, José Hernández, Antonio Lorenzo, Erwin Bechtold, Mitsuo Miura, Manolo Millares, Manuel Mompó, Leopoldo Nóvoa, Monirul Islam [Monir], Joaquín Mouláa, Lucio Muñoz, Andrés Nagel, Joaquín Pacheco, Armando Pedrosa, Francisco Peinado, Juan Romero, Bob Smith, Antonio Saura, Darío Villalba eta José María Yturralde. Ikus Mónica Gener Frigols. La actividad gráfica de Grupo Quince. [Doktore tesia]. Madrid : Universidad Complutense de Madrid, Facultad de Bellas Artes, Departamento de Dibujo, 2013, 139. or. Erakusketa argentinarrean, hauen estanpak bidali ziren: Alcaín, Ameztoy, Balagueró, Bechtold, Ros Biadiú, Bonifacio Alfonso, Enrique Brinkmann, Ricardo Cárdenes, Claudio Díez, Amadeo Gabino, Canogar, José Hernández, Antonio Lorenzo, Millares, Mitsuo Miura, Mompó, Lucio Muñoz, Andrés Nagel, Joaquín Pacheco, Francisco Peinado, Juan Romero, Antonio Saura, Antonio Suárez eta Darío Villalba. Ikus “Bellas Artes : grupo de grabadores españoles”, in La Nación, Buenos Aires, 1974ko azaroaren 25a, 3. or.

10. Zaragozako Prisma galerian antolatutako Vicente Ameztoyren bakarkako erakusketaren liburuxka, 1975 Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala, Madril Liburutegia eta dokumentazio zentroa

Page 22: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

22/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

New Spanish Painting (New York, Hastings Gallery, Spanish Institute) erakusketan parte hartu zuen, Asociación Cultural Hispano-Norteamericana elkarteak antolatutakoan. Urtarrilean aurkeztu zen New Yorken, eta 1976ko udaberrian Madrilen, non Abangoardiako Espainiako pintura izena jarri zioten.

31 euskal artista (Iruñea, Dag galeria, abuztua) erakusketa kolektiboan parte hartu zuen, bes-te artista hauekin: Altolaguirre, José Ignacio Andreu Uriarte, Rafael Ruiz Balerdi, Néstor Baste-rretxea, Dionisio Blanco, Bonifacio Alfonso, Marta Cárdenas, Antonio Eslava, Juan Luis Goenaga, Ibarrola (Agustín eta Josetxu), José Llanos, Pedro Manterola, Remigio Mendiburu, José Miguel Moral, José Ramón Morquillas, Andrés Nagel, Otero, Riera, Javier Sagarzazu, Sanz (Carlos), Sanz Muñoz, José Antonio Sistiaga, Uranga, Uribarren, Urrutia (Enrique eta Nacho), José Luis Zumeta eta Ramón Zuriarrain80.

Banakako erakusketa jarri zuen María Luisa Hornok zuzendutako Zaragozako Prisma gale-rian (Vicente Ameztoy, urriak 28-azaroak 15) [10. ir.]. 1973an ireki zen galeria, eta hiru urte geroago itxi zuen. Ez dakigu zenbat artelan aurkeztu zituen. Erakusketaren kariaz inprimatu zen triptikoak pintura bat (gaur egun ez daki inork non dagoen)81 eta Apokalipsiaren (21:1) esaldi bat erreprodu-zitu zituen. “Zeru berria eta lur berria ikusi nituen”.

Bilbon parte hartu zuen Objektuak (Lúzaro galeria, 1975eko abenduaren 18a-1976ko urta-rrilaren 6a) erakusketa kolektiboan [11. ir.], eta erakusketaren kartela ere egin zuen -jatorrizko zirriborroa Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman dago, inbentarioko 07/391 zenbakia-. Cos-me Churrucaren “girotzea” izan zuen erakusketak eta artista hauen artelanak (armairuak, brotxak, kutxak, karpetak, askotarikoak, panpinak, tapizak, antzokiak eta abar) aurkeztu ziren: Alfredo Al-

80 José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1975eko abuztuaren 31, 12. or.

81 Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionaleko Liburutegian eta Dokumentazio-zentroan liburuxkaren ale bat dago, Juana Mordó galeriaren artxibategikoa, material berezia 5910. Zaragozako galeriari buruz, ikus Concepción Lomba Serrano. Las Artes Plásticas en Aragón, 1876-2001. Zaragoza : Ibercaja, 2002; Ángel Azpeitia. Exposiciones de arte actual en Zaragoza : reseñas escogidas, 1962-2012. Jesús Pedro Llorente (ed. eta hautaketa). Zaragoza : Prensas de la Universidad de Zaragoza, 2013.

11. Objektuak erakusketaren kartelerako zirri-borroak, Lúzaro galeria, Bilbao, 1975Bilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb. 07/391

Page 23: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

23/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

caín, Gerardo Aparicio, Francesc Artigau, José Balagueró, Jaime Brull, Gabriel Carrascal, Cosme Churruca, Juan Carlos Eguillor, Equipo Crónica, María Girona, Juan Luis Goenaga, Juan Gomila, José Guinovart, Santos Iñurrieta, José Llanos, Mitsuo Miura, Andrés Nagel, Blanca Oraa, Albert Ràfols-Casamada, José Miguel Rodríguez, Gerard Sala, José Luis Sánchez, Carlos Santiago, Iván Zulueta eta José Luis Zumeta. Erakusketaren liburuxkak Javier Viarren testu bat du82.

Jaime de Armiñán zinema-zuzendariarekin lanean ibili zen 1970eko hamarkadan, eta ¡Jo, papá! (1975) filmaren sustapen-kartela egiteko eskatu zion, nahiz eta azkenik Ameztoyren zirri-borroa ez zen erabili. Armiñán Ameztoyren 1976ko margolan batean erretratatua ageri da, eskuak sabelaren gainean gurutzatuta dituen figuran.

José Llanos margolariaren, adiskide min zuenaren, bidez, Rosa Valverde margolaria ezagutu zuen, eta adiskidetasun handia sortu zen beraien artean. Horrez gainera, hiru artistak urte horietan erabilitako gai formal eta kontzeptualetako asko berak ziren, hala nola material eta teknika alterna-tiboak eta tradizio gutxikoak erabiltzea83.

1976Urtarrilean, Arabako Foru Aldundiak Izenbururik gabea margolana (Familia izenez ere eza-

guna zen, 1975) erosi zuen, eta Arabako Arte Ederren Museoaren bildumako pieza bihurtu zen84. Margolana Ameztoyk Madrilen egin zuen lehen banakako erakusketan izan zen. Erakusketa Juana Mordóren galerian egin zen hilabete batzuk geroago.

Bere lan batek parte hartu zuen Madrilen Asociación Cultural Hispano-Norteamericana elkarteak antolatutako Abangoardiako Espainiako pintura erakusketa kolektiboan. Udaberrian inau-guratu zen. Erakusketa New Yorken aurkeztu zen (Hastings Gallery, Spanish Institute) 1975eko urtarrilean, New Spanish Painting izenburu pean. Katalogoaren arabera, Ameztoyk urte horretako Izenbururik gabea artelana [12. ir.]85 bidali zuen.

Ameztoyk Madrilen eginiko bigarren banakako erakusketa Juana Mordó galerian egin zen (Vicente Ameztoy, ekainak 1-26)86. Erakusketan kutxa-collageak jarri zituen erakusgai, bai eta eus-karri ertaineko eta handiko margolan multzo handi bat ere. Margolan horiek adierazkortasun- eta narrazio-aberastasun handia zuten, eta margolari gisa lortutako heldutasunaren berri ematen zuten [13.-14. ir.]. Erakusketa arrakastatsua izan zen –bildumagile partikularrek87 gutxienez zortzi artelan

82 Objetos. [Liburuxka]. Bilbao : Galería Lúzaro, 1976.

83 Valverdek hau idatzi zuen topaketari buruz: “Egun batean, Vicente Ameztoy Pasai Donibanen, Joxe bizi zen lekuan, agertu zen. (...). Leku guztietara hirurok elkarrekin joaten hasi ginen, gure eszenatokiak batez ere landareak eta Oiartzungo erreka ziren. Guretzat leku sakratua izaten hasi zen. Batez ere 1975eko abuztuaren 22a gutako inork ahaztuko ez duen data bat da. (...) Goroldioa gure etxeko alfonbratxoa zen, adartxoak belar lehorraren lastotxoak bezala batzen ziren, erreka energia zen eta batzuetan merkurio bihurtzen zen. Gogoan dut kanal bati jarraitzen geniola, dena eremu berde neurrigabe baten barruan, hezetasun lagun batean, lurzorutik zehe batera hegan eginez ibiltzen ginen; basoko edozein elementuk, edozein hostotxok, neurri ezezagunak zituen (...) eta arratsaldean (...) garai hartan alokatuta nuen errotako atearen sarrerako terrazatxoan, Josék, Vicentek eta nik inork inoiz pentsa dezakeen erakusketa politena eta arraroena muntatu genuen –lekukorik gabe, bisitaririk gabe–. Orpoan eserita, egunean zehar bildutako gauza txikiak modu berezian eta desberdinean banatu genituen zapi baten gainean, mahai-zapitxo bat balitz bezala. Gu geu ere harrituta geunden, gutako bakoitzak gure estudioan abiatuko genuen lan luzearen hastapena baino ez zen hura. Eta, horrez gainera, hurrengo igandean erakusketa Donostiako Trinitate Enparantzara eraman genuen sekulako ilusioarekin. Ukitu aberkoi bat ere izan zuen, garai hartan ikurrina oraindik debekatua baitzegoen eta gure postuak hari eta xingola zati gorri, berde eta zuriz koloreztatu baikenituen. // Urte askotako oso adiskidetasun bereziaren hasiera ere izan zen. Handik gutxira, Ramón Zuriarrain, Txurri, ezagutu nuen (...). Hura ere Pasaian bizi zen, estilo bereziarekin eraldatu zuen arrantzale-etxe batean. (...) Oiartzungo errekan pasatako egun hura, lehen deskribatutakoa, ezin hobeto irudikatua geratu zen Vicentek margotu zuen margolan batean. 22ko data zuen margolanak, lehertzear zeuden ilarrez egina. Udazkena iritsi zen eta nire amarekin eta anaia Javierrekin Donostiara lekualdatu nintzen. Vicente margolan handia egiten hasi zen, eta ni egunero bere estudiora joaten hasi nintzen. Pintzelkadaz pintzelkada nola egin zuen ikusteko zortea izan nuen. (...) Tarteka, Juan Luis Goenaga bisitatzera joaten ginen Alkizan zuen baserrira, eta, han, hirurok elkarrekin errebeldia-egoerak proposatzen genituen, garai hartako estatusari aurre egiteko. Pinuen landaketaren aurka geunden haserre, fabrikek eta oro har industriek naturan urrats erraldoiak emanez eragindako suntsipenaren aurka, eta ez genuen alderdi politiko bakar batekin bat egiten, bakar batek ere ez baitzuen gutxieneko erantzun bat ematen, ez eta kultura-planteamendu bakar bat ere”. Rosa Valverde. “Encuentro en 1975”, in 25 urte rosarenean : Rosa Valverderen atzera begirako erakusketa, 1977-2002 = 25 años en rosa : una exposición retrospectiva de Rosa Valverde, 1977-2002. [Erak. kat., Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes, 2002, 70.-75. or.

84 2002. urtetik, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren funtsena da.

85 8. orrialdean erreproduzitua. Ameztoyz gain, hauek parte hartu zuten: Miguel [Mikel] Díez Álaba, Frederic Amat, Cristóbal Gabarrón, Gerardo Aparicio, Luis Canelo, Miguel Ángel Campano, José Ramón Sierra, José Miguel Herrera, Andrés Nagel, Aramis Ney, José Luis Pascual, Rosa Torres, Xavier Sierra de Rivera, Gérard Sala, Miquel Vilà, Juan Suárez, José Soto, Mariano Villegas, Matías Quetglas, Rogelio Puente eta Francisco Soto Mesa. Antolatzaileen esanetan, “Espainiako pintura gaztearen lagin adierazgarria” zen. Ikus Pintura española de vanguardia. [Erak. kat.]. Madrid : Asociación Cultural Hispano-Norteamericana, 1976.

86 Vicente Ameztoy [Liburuxka]. Madrid : Galería Juana Mordó, 1976 (16. or.).

87 Juana Mordó galeriaren kontu, balantze, gastu eta salmenten liburua (1968-1977). Juana Mordó galeriaren Artxiboa, MNCARSen Liburutegia eta Dokumentazio-zentroa, signatura material berezia G-726 (1-9). Besteak beste, Iolas Velascok, Galánek, Mauricio Canok, Candónen

Page 24: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

12. Izenbururik gabea, 1975Olioa mihisean81 x 100 cmBilduma partikularra

13. Izenbururik gabea [José Aylloren erretratua], 1976Olioa mihisean161,8 x 113,5 cmBilduma partikularra

14. Izenbururik gabea [Vizcaya], 1976Olioa mihisean. 146,2 x 114 cmGipuzkoako Foru Aldundia. Gordailua- Diputación Foral de Gizpuzkoa. Gordailua

Page 25: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

25/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

eskuratu zituzten, 25.000 eta 270.000 pezeta arteko prezioa zutenak– eta, horri esker, Ameztoy-ren lana kultura-testuinguru zabalago batean aztertu zen, eta testuinguru horretan, piktorikoan, joera berriak eta proposamen figuratiboak sortu ziren. Encuentros con las artes y las letras telebistako saioak, Radio Televisión Españolaren bigarren kateak ostiral gauetan ematen zuenak, erreportaje88 bat eskaini zion, eta Santiago Amón arte-kritikariak, “zenbait anbiguotasun izan arren”, Ameztoyren lana denboraldiko interesgarrietako bat zela adierazi zuen, Madrilgo galerietan bide egiten hasia zen figurazio berria aztertu zuenean89.

Bestalde, Gipuzkoako arte-kritikak erakusketa hori Ameztoyren ibilbide profesionalean une gogoangarritzat hartu zuen. Erakusketaren inaugurazioa baino bi egun lehenago, La Voz de España egunkarian Genoveva Gastaminzak, ordurako margolariari eta haren lanari buruzko zenbait artiku-lu egina zituenak, kronika-elkarrizketa luze bat argitaratu zuen, Billabonako (Gipuzkoa) estudioan hartutako argazkiekin ilustratua. Artikulu horretan, Ameztoyren karreraren gainbegiraketa egiteaz gain (familia-ingurunea, oso gazte hasi izana margolari lanetan, eragin artistikoak, natura eta paisaia etengabe agertzea haren lanean), Ameztoyren margolan berriak aurkeztu zituen. Urtetan paisaia lehenik elementu geometrikoz, eta ondoren objektuz eta berezko elementuz (belar-metak, lastoa, animaliak) bortxaz “okupatzen” ibili eta gero, hau idatzi zuen: “Ameztoy giza figura berriz erabiltzen hasi da, baina naturarekin erabateko mimesian, elementu eta faktore naturalekin eta ez giza fakto-reekin eginda egoteraino”90. Maya Aguirianok, urte batzuk geroago, hau idatzi zuen: “Juana Mordó galerian, Madrilen, erakusgai egon ziren mihiseetan, erdizka sumatutako izakiek jada giza forma zuten. Gorputz horiek adarrez, makilaz eta haziz eginda daude, eta jatorria dela eta, naturarenak dira, nahiz eta naturaltasunik gabeko itxuragatik arrotzak suertatu”91.

Gipuzkoa, 76. Hogei margolari eta eskultore (Donostia, San Telmo Museoa, abuztuak 4-14), Ar-texpo 76. Abangoardiako artearen erakusketa (Bartzelona, Bartzelonako Azoka, Alfonso XIII.a Jauregia, azaroak 6-14) eta Euskal Ertia’76-Art Basc’76 (Bartzelona, Tòtem galeria, abendua) erakusketa ko-

emazteak, Ramón Icazak, Asís Zumárragak eta Díaz Mendivilek erosi zituzten bere lanak. Ikus Ana García Sípido. Juana Mordó : marchante de arte. [Doktore tesia]. Madrid : Universidad Nacional de Educación a Distancia, 1989, 276. or.

88 1976ko ekainaren 18an atera zen. Ameztoyren erakusketaz gain, Madrilen ospatutako beste artista batzuen erakusketetako irudiak eskaini zituen: Bartolomé Liarteren erakusketakoak (Nonell aretoa), Enrique Brinkmannenak (Rayuela galeria) eta Manuel Alcorlorenak (Macarrón aretoak). Lehen Encuentros con las artes y las letras saioa 1976ko maiatzaren 7an eman zen. Carlos Vélezek zuzentzen zuen programa, eta Roberto Llamasek, aurkeztu. Artearen alorreko lehen aholkulariak Paloma Chamorro eta Joaquín Barceló izan ziren.

89 Santiago Amón. “Reportaje : balance fin de temporada. Y 3. La figuración”, in El País, Madril, 1976ko irailaren 12a.

90 Genoveva Gastaminza. “Arte vasco trascendente : Vicente Ameztoy : en trayecto hacia la madurez”, in La Voz de España, Donostia, 1976ko maiatzaren 30a, 20. or.

91 Maya Aguiriano. “Artistas vascos entre el realismo y la figuración (1970-1982) : artistas vascos-arte vasco”, in Artistas vascos entre el realismo y la figuración, 1970-1982. [Erak. kat., Madril, Udal Museoa]. Madrid : Ayuntamiento, Delegación de Cultura, 1982, 13.-38. or.

15. Donostiako B galerian antolatutako bakarkako erakusketaren kartela 1976Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia

Page 26: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

26/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

lektiboetan parte hartu zuen. Lehenengoa Gizarte Ikasketen Sustapen Institutuak antolatu zuen, eta artista hauek ere parte hartu zuten: Miguel Ángel Álvarez, Amable Arias, Javier Arocena, Nés-tor Basterretxea, Carlos Bizkarrondo, Gonzalo Chillida, Juan Luis Goenaga, José Gracenea, Tomás Hernández Mendizábal, Mari Paz Jiménez, Reinaldo López, José Llanos, Rafael Ruiz Balerdi, Carlos Sanz, Alejandro Tapia, Jesús Ulacia, Ricardo Ugarte, José Luis Zumeta eta Ramón Zuriarrain. Bes-talde, Artexpo 76 erakusketan bere zenbait lan aurkeztu ziren Grupo 15 (lan grafikoa) taldearen eta Bilboko Lúzaro (pintura) eta orduantxe sortutako Bartzelonako Tòtem galerien standetan. Azken galeria horrek beste euskal artista batzuen lanak ere aurkeztu zituen (Amable, Díaz Álava, Llanos, Nagel, Carlos Sanz, Javier Urquijo, Zumeta eta Zuriarrain). Lúzaro galeriak, berriz, Ameztoyren la-naz gain, Mikel Díez Alaba, Goenaga, Santos Iñurrieta, José Llanos, Remigio Mendiburu eta Andrés Nagel artisten lanak ere aurkeztu zituen. Katalogoan Ameztoyren lan bat erreproduzitu zen92.

Eduardo Chillida, Balerdi, Goenaga, Carlos Sanz, Amable Arias, Javier Arocena, Carlos Biz-karrondo, Alejandro Tapia, Tomás Hernández Mendizábal, José Llanos eta Luis Cisneros artistekin batera lan egin zuen Gabriel Celayari omenaldia izeneko marrazkien eta collageen karpetan93.

Donostiako B Galerian banakako erakusketa jarri zuen (Vicente Ameztoy, 1976ko abenduak 15-1977ko urtarrilak 5) [15. ir.], eta “olio-pinturak, kaxak eta objektuak” aurkeztu zituen. Lan horien artean, segur aski, Autorretratu bat zegoen. José Berruezoren esanetan, El Diario Vasco egunkariaren orrietan erreseina egin baitzion, erakusketan berrogei lan inguru aurkeztu ziren, olio-pinturak, oharrak eta “bilduma botanikoa” esaten ziona94. Egile horren arabera, multzoa “gatzduna” da, baina kexu da, kosta egiten baita “Gipuzkoako margolarien belaunaldi gazteko sortzaile originaletako bat aurkitzea”:

“Vicentek itzulipurdi dibertigarri bat egin nahi izan badu, bere artean fedea zutenei adarra jo, luze eta zabal lortu du. Izan ere, bilduma, neurri handi batean, besteren gaien eta tekniken du-rundi-kutxa bat da, surrealismo daliniarra eta Tapiesen magizismoa –olio-pinturak eta collageak– eta naturala eta soziala bateratzeko ahalegin bat –Guinovarten erara– egiten ditu, besteak beste, baina pasadizo huts bat baino ez da. Billabonako margolariaren alaitasunaren lagin honetan, bi ohar hauek adierazi beharko lirateke datu positibotzat –lortutako helburutzat–: Mao-Tse-Tung Goierritik ibil-tzen eta euskal baserritarra Pekingo plazatik ibiltzen, edo bilduma botanikoa, belar lehor batzuek tapizoi zati batzuekin artifiziala natural bihurtzen baitute”.

J. M. Álvarez Emparanzak ere harridura adierazi zuen azken ekoizpena ikusita, nahiz eta ohartarazi Ameztoyren lan osoa hasieratik oso surreala izan zela:

“Ameztoyren ibilbidea ezagutzen duena (...) berehala ohartuko da bere artea surrealismora-ko joera hartzen joan zela nabarmen. Hondarribiko Txantxangorri galerian aurkeztu zuen erakus-keta batean hasi ginen bilakaera horren berri izaten. Orduan, atzealdean euskal paisaia zen nagusi. Halaber, El Pez galerian aurkeztu zuen beste erakusketa batean ere surrealismorako joera horri behatzeko aukera izan genuen (...), planoek, hala nola zutabe zuriek, paisaia eteten zuten, baina Ameztoyk euskal paisaiaren interpretazioetan erakutsitako sentikortasun hori geratzen zen beti. B Galerian egun hauetan aurkeztu duen erakusketa honetan, surrealismoak nabarmendu du Ameztoy-ren bilakaera”95.

1977Azpeitiako (Gipuzkoa) Enparan Dorretxeko erakusketa-aretoan egindako erakusketa kolektibo ba-tean parte hartu zuen, eta beste artista hauek ere beren lana erakutsi zuten, besteak beste: Miguel Ángel Álvarez, Néstor Basterretxea, Eduardo eta Gonzalo Chillida, Ricardo Baroja, Ascensio Mar-tiarena, Rafael Ruiz Balerdi, Antonio Valverde eta Ignacio Zuloaga96.

92 Txuri-beltzean erreproduzituta, 110. or.

93 Koldo Mitxelena Kulturuneak karpeta horren ale bat du gordeta, Erreserbako Funtsa, Sign. G.C. Mss 1756.

94 José Berruezo. “Exposiciones, artistas y...”, in El Diario Vasco, Donostia, 1976ko abenduaren 19a, 12. or.; halaber, ikus J. M. Álvarez Emparanza. “Crónica del arte : noticiario”, in La Voz de España, Donostia, 1976ko abenduaren 17a, 16. or.; J. M. Álvarez Emparanza. “Crónica del arte : Vicente Ameztoy, en Galería B”, in La Voz de España, Donostia, 1976ko abenduaren 28a, 13. or.

95 J. M. Álvarez Emparanza. “Crónica del arte : Vicente Ameztoy, en Galería B”, in La Voz de España, Donostia, 1976ko abenduaren 28a, 13. or.

96 Ikus Begoña González. “Cronología artística”, in Néstor Basterretxea : forma y universo. [Erak. kat.]. Bilbao : Bilboko Arte Ederren Museoa = Museo de Bellas Artes de Bilbao, 259. or.

Page 27: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

27/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Abuztuan, José Llanosekin batera egin zuen erakusketa Hondarribiko Txantxangorri gale-rian. Erakusketa abuztuaren 8an inauguratu zen97.

Hatz tailer kaligrafikoak, Ignacio Chillidak eta Mónica Bergarechek Donostian sortutakoak, Ameztoyren akuaforte bat, Indignis [16. ir.], estanpatu zuen. 1983an eta 1988an, Ameztoyk beste hiru akuaforte estanpatu zituen tailer honetan.

1978Iruñeko kaputxinoek 1919an sortutako Zeruko Argia astekarirako hogeita hamar azal inguru disei-natu zituen [17. ir.]. Hasieran aldizkari erlijiosoa bazen ere, 1970eko hamarkadan birmoldatu egin zuten, eta eduki politikoko eta Euskal Herriko garaiko gizarte- eta kultura-gertaerak ardatz zituen aldizkari bat zen98.

Urte horretan Hordago argitaletxeak Donostian argitaratutako zenbait libururen azalak di-seinatu zituen: Que se vayan, Javier Bordagarayrena; Rebelión en las cárceles, Lurrarena; eta Navarra. Abundancia, Mario Gabiria eta haren taldearena. Rafael Ruiz Balerdi eta José Luis Zumeta margo-lariekin batera, Artemio Arcoren De fusilamientos y clérigos al modo rabelesiano (Donostia, Hordago, 1978) liburua ilustratu zuen.

Euskadiko kartelak. Carteles de Euskadi. Belle Époque-tik gerra osterarteko. De la “Belle Époque” a la postguerra (Bergara, Gipuzkoa, Urruneko Hezkuntza Unibertsitate Nazionala, UNED, martxoa)99 erakusketarako kartela egin zuen [18. ir.]. Maya Aguirianok koordinatu zuen erakusketa, eta kartel gehienak José Luis Zumeta eta José Llanos margolarien eta Julián Armendáriz100 bildumagilearen bildumetakoak ziren.

97 Donostiako zenbait bilduma partikularrek inaugurazioaren jatorrizko gonbidapenaren ale batzuk dituzte. Bi artistek diseinatu zuten gonbidapena. Horrez gainera, Donostiako egunkari batek erakusketari buruz hauxe ohartarazi zuen: “Hondarribiko Txantxangorri aretoan hilak zortzian V. Ameztoyren eta J. Llanosen baterako erakusketa bat inauguratuko da. Bi artistek modu originalean iragarri zuten ekitaldia: zatar-paperaren antzeko batean beren irudiak fotokopiatuta eta nahiko modu lausoan irudikatu dituzte, eta aurpegi bakoitzaren azpian margolarien hatz-marka ageri da. Papera merkataritza-kartutxo baten barruan dago, eta bertan ageri dira idatzita erakusketa non egingo den, helbidea eta inaugurazioaren data”. El Diario Vasco, Donostia, 1977ko abuztuaren 11, 8. or.

98 Ameztoyk diseinatutako azalen erreprodukzio faksimilea egin dute. Ikus Bixente Ameztoyren azalak. [Lasarte-Oria] : Argia Astekaria, 2013.

99 Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman kartelaren ale bat dago, inbentarioko 92/169 zenbakia.

100 Ikus Maya Aguiriano. “El cartelismo vasco de pre-guerra”, in Común, Bilbao : Instituto de Arte y Humanidades de la Fundación Faustino Orbegozo, 1. zk., 1979ko urtarrila, 81.-88. or.

16. Indignis, 1977Akuaforte paperean30 x 24 cm (aztarna); 65 x 49 cm (papera)Bilduma partikularra

Page 28: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

Euskadi margolaritzan 1978. Euskadi en la pintura 1978 erakusketan margolan batekin101 parte hartu zuen. Erakusketa Bilbon (Arteta galeria, urtarrilak 2-7) eta Pragan (Galerie Platýz, urtarrila) aurkeztu zuten, eta beste hirurogeita hiru artistak hartu zuten parte.

Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Kultura Sailak antolatutako Euskal grabatzaileak-Grabadores vascos erakusketa kolektiboan parte hartu zuen. XIX. mendearen amaieratik ordura arteko102 hogeita bost artistaren lanak aurkeztu ziren, eta Euskal Herriko zenbait udalerritan barrena ibili zen: Bergara (Gipuzkoa), Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionala (UNED); Durango (Bizkaia), Udal Kul-tur Aretoak-Salas Municipales de Cultura, ekainak 25-uztailak 8; Donostia, Gipuzkoako Probintzia-ko Aurrezki Kutxaren Erakusketa Aretoa, iraila-urria; Bilbo, Bilboko Arte Ederren Museoa, 1979ko urtarrila. Ameztoyren sei koloretan eginiko litografia, Henario (1974), jarri zen erakusgai, Grupo Quincek editatutakoa, hain zuzen103.

Euskal Artea 78-Arte Vasco 78 erakusketan parte hartu zuen (Bilbo, Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Gela, urria). Areto horren inaugurazioa zela-eta antolatu zen erakusketa. José Ramón Sainz Morquillas arduratu zen aretoaren zuzendaritzaz. Erakusketan berrogeita hamazazpi artistaren lanak bildu ziren: zortzi arabar, hogeita bat bizkaitar, hemeretzi gipuzkoar eta bederatzi nafar. Ameztoyk lan bat aurkeztu zuen: gaur egun Izenbururik gabea [José Ayllónen erretratua] izenez ezaguna den olio-pintura, 1976koa104.

101 Katalogoan koloretan erreproduzitua, o.g.

102 Ameztoyz gain, beste hauek: José Salís, Darío de Regoyos, Francisco Iturrino, Ignacio Zuloaga, Ricardo Baroja, Juan de Echevarría, Gustavo de Maeztu, Carlos Landi, Julio Franco, Antonio Valverde, Eduardo Chillida, María Dapena, Fernando Beorlegui, Agustín Ibarrola, Rafael Ruiz Balerdi, Bonifacio Alfonso, Gabriel Ramos Uranga, Mari Puri Herrero, Carlos Sanz, Clara Gangutia, Marta Cárdenas, Itxaro Goikoetxea, Andrés Nagel eta Ramón Zuriarrain. Euskal grabatzaileak = Grabadores vascos. [Erak. kat., Bilbo, Bilboko Arte Ederren Museoa]. Bilbao : Caja de Ahorros Vizcaína, 1979.

103 Zuri-beltzean erreproduzitua 74. orrialdean. Argazkiak oin-ohar hau zuen: “Vicente Ameztoy. Litografía”. Halaber, ikus Satur Abón. “Los grabadores de Euskal Herria”, in Punto y Hora de Euskal Herria, 383. zk., 1985eko martxoaren 15a, 32. or.

104 Ikus Euskal artea 78 = Arte vasco 78. [Erak. kat.]. Bilbao : Caja de Ahorros Municipal de Bilbao, [1978], Javier Viarren testuarekin. Pintura katalogoan erreproduzitu zen, o.g. [22. or.], datu teknikorik gabe.

17. Zeruko Argia aldizkariaren aurkezpenaren kartelaKoldo Mitxelena Kulturunea, Donostia

18. Euskadiko kartelak erakusketaren kartela, 1978Bilboko Arte Ederren Museoa

Page 29: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

29/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Natura euskal pinturan erakusketa kolektiboan (Madril, Kandinsky galeria, 1978ko abenduak 19-1979ko urtarrila) parte hartu zuen. Erakusketan berrogei artistaren lanak jarri ziren erakusgai, besteak beste, Darío de Regoyos, Daniel Vázquez Díaz, Menchu Gal, Luis García Ochoa, Iñaki García Ergüin, Ricardo Toja, Largacha, García Barrena, Ismael Fidalgo, Federico de Echevarría, José Gracenea, Pello Azketa eta Pedro Salaberri. Katalogoak Xavier Sáenz de Gorbearen105 testu bat zuen.

Iván Zulueta zinema-zuzendariaren Tea for two106 laburmetraiaren protagonista izan zen.

1979Donostian parte hartu zuen Maya Aguiriano, José María Aguirre, Laura Esteve, Bernardo Atxaga, Iván Zulueta, José Luis Zumeta, Rosa Valverde, Rafael Castellano, Juan Cruz Unzurrunzaga, Juan Carlos Eguillor eta Ernesto Murillorekin batera Euskadi Sioux aldizkari grafiko alternatiboa sortzen. Aldizkariak, hamabost egunean behingo maiztasunaz, garai hartako euskal gaurkotasun politikoa eta kulturala aztertzen zuen umore kutsuarekin. Zazpi ale argitaratzea lortu zuen soilik107. Ameztoyk azalak diseinatu zituen, eta marrazki ugari egin zituen barruko orrialdeetarako.

Ameztoyren lanak Gasteizko Ereña arte aretoan erakusgai jarri ziren, Marino Plaza, Carlos Zabala “Arrastalu” eta Fernando Beorleguiren lanekin batera.

Zarautzen (Gaztelu galeria) bere lanaren banakako erakusketa bat egin zen (margolanak eta kaxa-collageak), jendeak gogoz itxaron zuena, Juana Mordó eta B Galerietan hiru urte lehenago era-kusketa egin zuenetik ezin izan baitzen irekitasunez ikusi. Aurkeztutako margolanetan [19.-20. ir.] giza itxurako kreaturak desagertu egin ziren “eta naturak, paradisuaren erabateko jabeak, bere bu-ruari giza ezaugarriak ematen dizkio”108. Maya Aguirianok artikulu bat eskaini zion margolariari El País egunkarian, “Vicente Ameztoy: pintura vasca y nacionalismo”109 izenekoa. Artikuluan, Amez-toyren ibilbide artistikoaren azterketa laburra egin zuen (hasieratik figuratiboa, “hasiera batean, 1960ko hamarkadaren amaieran, zituen aztarna aformalista urriak” desegiten joan da) eta natura haren pinturan elementu “konstantea” zela aldarrikatu: “Nahasia, hasieran leize zuriz zulatua, eta, ondoren, elementu arraroz, gure zibilizazioko produktu sofistikatuz inbaditua. Gaur egun, bere pinturaren izaera gizatiarra da, modu kezkagarrian, belaxkatasun erakargarria du, uharreko iturria aho irribarretsu bihurtzen denean, gerturatu ahala gu irensteko gai den ahoa, edo paisaiako arrokek azalaren kalitatea lortzen dutenean”.

Grupo Quincek editatutako bere bi litografia, Henario eta Parke naturala, Espainiako grafika ga-raikidea erakusketa kolektiboan sartu zituzten. Espainiako Atzerri Arazoetarako Ministerioak anto-latu zuen erakusketa eta Ceferino Morenok egin zituen komisario-lanak. Erakusketa Pragan (Uluv aretoa), Habanan (Museo Nazionala, martxoa-apirila) eta Mexiko Hirian (Arte Ederren Institutu Nazionala, Arte Modernoaren Museoa, iraila-urria)110 aurkeztu zen.

105 Javier Rubio. “Noticiero de las artes”, in ABC, Madril, 1978ko abenduaren 17a, 23. or.; José María Moreno Galván. “Arte : la naturaleza en la pintura vasca. Galería Kandinsky, Madrid”, in Triunfo, Madril, 833. zk., 1979ko urtarrilaren 13a, 51. or.

106 Tea for two (1978), Super 8 mm, kolorea, 9’.

107 Aldizkari horri buruz gehiago jakiteko, ikus Fernando Golvano. “Ekintza heteroklitoa : oharrak 70eko hamarkadako kaleidoskopio sortzaile eta disidente ezohikoari buruz = La acción heteróclita : notas sobre el irrepetible calidoscopio creativo y disidente de los setenta en Euskadi”, in Disidentziak oro : poetikak eta arte ekinbideak Euskal trantsizio politikoan = Disidencias otras : poéticas y acciones artísticas en la transición política vasca : 1972-1982. [Erak. kat.]. [Donostia-San Sebastián] : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Zuzendaritza Nagusia = Diputación Foral de Gipuzkoa, Dirección General de Cultura, 2004, 11.-37. or. Golvanok hau dio 27.-28. orrialdeetan: “Programaz, banderez eta aginduz betetako paisaia hartan, Euskadi Sioux (1974) satiraren ezten ezkorrarekin eta argiarekin eta borondate ludikoaren baikortasunarekin sortu zen. ‘Asmo libratzailetik edo salbatzailetik urrunduta’ egiten zuten lan. Pixka bat lehenago sortutako beste kolektibo batzuek, hala nola Bilbon EMKk sustatu zuen Txomin Barullok (1978, lehen ekintza Bilboko festetako proiektu-lehiaketa irabaztea izan zen) eta Donostian artearen eta desartearen Cloc talde neodadaistak (1978), esku hartzeko beste modu batzuk modulatzen zituzten oinordekotzan jaso zituzten nahiz azaleratzen ari ziren konbentzioen marjinetatik. Nolabaiteko festa-, jolas- eta freskotasun-giro batek ia guztian zuen eragina. Euskadi Sioux iraganari kritika egiteko, baina batez ere orainaldiari kritika egiteko sortu zen, hots: ezkerreko joera batzuen seriotasunaren (estu samarra) aurrean, askotariko adierazpeneko imajinario mitiko nazionalismoaren berrespenaren aurrean, alternatiba iraultzaileen hanpatasun abstraktuaren eta boluntaristaren aurrean, eta –nola alderatu?– sakristiako giro horren guztiaren aurrean, bertsiorik tradizionalenean edo aurrerakoienean eguneroko bizitza zuzentzen jarraitzen baitzuen”.

108 (...) “Beste zortzi urte igaro ziren [Juana Mordó galerian egin zuen erakusketatik] eta 1979. urtean Zarauzko Gaztelu galerian egin zuenetik. Beste ziklo bat abiatu zen. Gizaki itxura zuten izaki arraroak desagertu ziren, eta naturak, paradisuaren erabateko jaun eta jabeak, bere buruari giza ezaugarriak eman zizkion. Mendia, oinarrian aho-iturri-tunelaren sarrera ikaragarri hori irekiz, edo larruazalaren koloreko arroka handien pilak. Naturak gu berriz harritzeko erabiltzen dituen ez-ohiko formak dira, beti dago erne, guri begirik kendu gabe”. Maya Aguiriano. “Artistas vascos entre el realismo y la figuración (1970-1982) : artistas vascos-arte vasco”, in Artistas vascos entre el realismo y la figuración, 1970-1982. [Erak. kat., Madril, Udal Museoa]. Madrid : Ayuntamiento, Delegación de Cultura, 1982, 25.-26. or.

109 El País, 1979ko abuztuaren 16a. Ikus Ameztoy 79. [Liburuxka]. Zarauz : Galería Gaztelu, 1979. San Telmo Museoa, Maya Aguiriano Artxiboa.

110 Ameztoyz gain, hauen lanak aurkeztu ziren: Eduardo Arranz-Bravo, Rafael Bartolozzi, Eduardo Arroyo, José Luis Balagueró, Benet Rossell, Rosa Biadiú, Bonifacio Alfonso, Enrique Brinkmann, Rafael Canogar, Joaquín Capa, Marta Cárdenas, Luis Caruncho, Jorge Castillo, Andrés

Page 30: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

19. Izenbururik gabea [Ahoa], 1979Olioa mihisean. 132 x 164 cmBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.. 04/17

20. Izenbururik gabea, 1979Olioa mihisean. 130 x 195 cmBilduma partikularra

Page 31: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

31/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Gasteizko Ereña galerian egindako erakusketa kolektiboan parte hartu zuen eta Natura euskal pinturan erakusketa kolektiboan (Madril, Kandinsky galeria)111.

Gipuzkoako pintoreak. 1939-1979 erakusketan (Donostia, San Telmo Museoa, abendua) bere lan batek parte hartu zuen. Gerraondoko Gipuzkoako pinturaren azterketa antologiko bat izan zen erakusketa, Donostiako Udal Aurrezki Kutxak mendeurrenaren kariaz antolatutakoa112.

José María Aguirre Alcalderen Malabata gles. Las cárceles de Hassan (Donostia, Hordago) eta Rafael Castellanoren La viuda (Hordago, Donostia) liburuen azalak diseinatu zituen. Azken liburu horren azalean Carmen Poloren, Francoren alargunaren, erretratu-karikatura bat egin zuen, eta horren ondorioz, liburua bahitu zuten.

Itziar-Debako (Gipuzkoa) Mandiope diskotekaren inaugurazioko kartela diseinatu zuen.Donostiako XXIX. Zinemaldian (irailak 8-19), ekitaldi baten sarreran emakumearen euskal

soineko tradizionalarekin, poxpolinarenarekin, jantzita protesta egin zuen insignis pinuaren landatze masiboak Euskal Herriko ingurumenean zuen inpaktuagatik. Protestaren une batzuetan, pinu kimu bana jarri zuen publikoaren eta gonbidatutako agintarien papar-hegaletan.

1980José Luis Zumeta eta Carlos Zabala “Arrastalu” margolariekin batera, Lemoizeko (Bizkaia) zentral nuklearraren aurkako horma-irudi bat egin zuen, azaroaren 8an eta 9an Bilboko Erakustazokan ospatutako Herri Topaketetan.

Euskal artearen bilbea erakusketa kolektiboan (Bilboko Arte Ederren Museoa, 1980ko azaroak 13-1981eko urtarrilak 6) parte hartu zuen. Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatu zuen, eta Javier de Bengoecheak (museoaren zuzendaria), Manuel Llano Gorostizak, Edorta Kortadik eta Maya Agui-rianok113 osatutako taldeak hautatutako ehun egile baino gehiagoren ehun eta berrogeita lau lan bildu zituen.

1981Denboraldi baterako artistak erakusketa kolektiboan (Bilbo, Windsor Kulturgintza, urriak 1-15) parte hartu zuen.

1982Goetheren heriotzaren 150. urteurrenaren kariaz antolatutako kultura-jardueren ziklorako (Do-nostia, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ordezkaritza, azaroak 29-abenduak 3) kartela egin zuen.

Arteder’82. Obra grafikoaren nazioarteko erakusketaren (Bilbo, Bilboko Nazioarteko Erakustazo-ka, martxoak 19-apirilak 4) marrazki atalean parte hartu zuen 1981eko data zuten bi akuarelarekin [21. eta 22. ir.]114.

Bere obrak parte hartu zuen Hatz. Ignacio Chillidaren tailer kalkografikoa (Bilbo, Bizkaiko Au-rrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa, apirila), Hatzen tailer kalkografikoa (Donostia, Gipuzkoako Probin-tziako Aurrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa, ekainak 19-uztailak 17) eta Natura artean (Bilbo, Windsor

Cillero, Andoni Clavé, José María Cuasante, Eduardo Chillida, Gerardo Delgado, Gonzalo Sebastián de Erice, Francisco Farreras, Antonio Fernández Molina, Amadeo Gabino, Florencio Galiendo, Jaume Genovart, Juan Gomila, Luis Gordillo, Montserrat Gudiol, José Guerrero, Josep Guinovart, Joan Hernández Pijuan, Miguel Ibarz, Antonio Lorenzo, Ramón Llovet, Joan Miró, Mitsuo Miura, Manuel H. Mompó, Ceferino Moreno, Lucio Muñoz, Andrés Nagel, Juan Navarro Baldeweg, Leopoldo Novoa, Esperanza Nuere, Pablo Palazuelo, José Luis Pascual, Joan Ponç, Albert Ràfols-Casamada, Juan Romero, Antonio Saura, José Ramón Sierra eta Equipo Crónica. Ikus Gráfica española contemporánea. [Erak. kat.]. Madrid : Dirección General de Relaciones Culturales, Ministerio de Asuntos Exteriores, 1979; Gráfica española contemporánea. [Erak. kat.]. Cuba : Museo Nacional, Dirección de Patrimonio Cultural del Ministerio de Cultura, República de Cuba, 1981; Gráfica española contemporánea : litografías, grabados, serigrafías, aguafuertes, etc. [Erak. kat.]. México : Dirección de Relaciones Culturales del Ministerio de Asuntos Exteriores de España, Dirección General de Asuntos Culturales, Secretaría de Relaciones Exteriores del Gobierno de México, 1981.

111 Javier Sáenz de Gorbea. La naturaleza en la pintura vasca. [Erak. kat.]. Madrid : Kandinsky, Centro Difusor de Arte, 1978; José M.ª Moreno Galván. “La naturaleza en la pintura vasca”, in Triunfo, Madril, 833. zk., 1979ko urtarrilaren 13a, 51. or.

112 Katalogoan erreproduzitua (kat. z.g., o.g.) Pintura izenburuarekin eta “Colección Vicente Ameztoy” oharrarekin. Gipuzkoako pintoreak, 1939-1979. [Erak. kat., Donostia, San Telmo]. Donostia-San Sebastián : Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián = Donostiako Udal Aurrezki Kutxa : Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1979.

113 Javier Angulo. “Más de cien autores representados en la exposición sobre ‘La trama del arte vasco’ que se exhibe en Bilbao”, in El País, 1980ko abenduaren 28a.

114 Katalogoko 2670 A zk. eta 2670 B zk. Izenbururik ez balute bezala aipatzen diren arren, gaur egun Eva-Adan eta Adan-Eva izenez ezagunak diren akuarelak dira. Horietako bat (Eva-Adan) 550. orrialdean erreproduzituta dago.

Page 32: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

32/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Kulturgintza, apirilak 2-17; Iruñea, Nafarroako Aurrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa, ekainak 1-7) erakusketa kolektiboetan.

Euskal artistak errealismoaren eta figurazioaren artean (1970-1982) erakusketa antologikoan (Madril, Udal Museoa, urriak 14-azaroa) sartu zuten. Maya Aguirianok egin zituen komisario-la-nak. Erakusketak Euskal Herriko azken joera artistikoak ezagutarazi nahi zituen hogeita bat artista figuratiboren berrogeita hamazazpi lan berriren bidez: Juan José Aquerreta, Amable Arias, Isabel Baquedano, Ramón Bilbao, Marta Cárdenas, Clara Gangutia, Juan Luis Goenaga, Alfonso Gortázar, Mari Puri Herrero, Santos Iñurrieta, Xavier Morrás, Andrés Nagel, Alberto Rementería, Carlos Sanz, Juan Carlos Savater, Daniel Tamayo, Darío Urzay, Rosa Valverde, José Luis Zumeta eta Ramón Zuriarrain, Ameztoyz gain. Ameztoyren hiru lan aukeratu ziren115.

Bere bi litografia, Henario (1974) eta Parke naturala (1976), Madrilgo Arte Garaikidearen Espainiako Museoko bilduman sartu ziren.

1983Donostiako Altxerri galeriaren (Askatasunaren hiribidea, 6) inaugurazio-erakusketan parte hartu zuen. Euskal Artisten Kolektiboa izenburupean, otsailaren 11tik hasita eta martxoan, zenbait artistaren lanak bildu zituen, hala nola Amable Arias, Marta Cárdenas, Julio Caro Baroja, Laura Esteve, Juan Luis Goenaga, J. M. Ortiz, Alberto Rementería, Rafael Ruiz Balerdi, Carlos Sanz, C. Zabala, José Luis Zumeta, Ramón Zuriarrain, Valverde anaiak, Pedro Txillida eta Matximbarrena anaiak.

Windsor Kulturgintzak Bilbon antolatutako Autorretratuak erakusketa kolektiboan (mar-txoak 18-apirilak 15) parte hartu zuen. 103 euskal artistaren lanak aurkeztu zituen erakusketak, eta Iruñean (Nafarroako Aurrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa, maiatzak 14-24), Donostian (San Telmo

115 Artistas vascos entre el realismo y la figuración, 1970-1982. [Erak. kat., Madril, Udal Museoa]. Madrid : Ayuntamiento, Delegación de Cultura, 1982. 45. (Triptikoa), 47. (Buruhandia) eta 48. (Konposizioa) orrialdeetan erreproduzituta daude.

21. Adam-Eba, 1981Akuarela paperean61 x 45,5 cmBilduma partikularra

22. Eba-Adam, 1981Akuarela paperean61 x 45,5 cmBilduma partikularra

Page 33: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

33/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Museoa, abuztuak 1-20) eta Gasteizen (Arabako Probintziako Museoa, urriak 1-azaroak 13) jarri zuten. Katalogoaren arabera, Ameztoyren bi lan jarri ziren erakusgai.

Marxen mendeurrenaren ospakizun-ziklorako (Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko In-formazioaren Zientzien Fakultatea, Donostiako Zuzenbide Fakultatea) eta Donostiako Bideoaren II. Jaialdirako (Donostiako Zinemaldia, irailak 13-24) kartelak egin zituen [23. ir.].

Donostiako San Telmo Museoan Kilometroak 83 festaren kariaz aurkeztutako euskal artisten erakusketa kolektiboan parte hartu zuen. Artista hauen lanak bildu zituen: Jesús Basiano, Gonzalo Chillida, Javier Echeverría, Luis García Ochoa, Gaspar Montes Iturrioz, Iñaki Moreno Ruiz de Eguino, Andrés Nagel, Teresa Peña, Rafael Ruiz Balerdi, Javier Sagarzazu, Daniel Txopitea, Ricardo Ugarte eta José Luis Zumeta116.

Eugenio Ortiz artista plastikoarekin eta Iñigo Sagarzazu eta José Luis Iglesias bideo-artiste-kin jarri zuen erakusketa Juantxo Múgica dekoratzailearen Donostiako lokalean (Narrika kalea, 1; 1983ko abenduak 19-1984ko urtarrilak 10)117.

1984Gure Artea lehiaketako pinturaren bigarren saria eskuratu zuen Izenbururik gabea lanari [24. ir.], gaur egun San Telmo Museoaren bildumakoa denari, esker. Eusko Jaurlaritzak bi urte lehenago sor-tu zuen urteroko lehiaketa hori. Daniel Tamayok eskuratu zuen lehen saria, eta Pedro Salaberrik,

116 “Exposición de artistas vascos en el Museo de San Telmo”, in La Voz de Euskadi, Donostia, 1983ko urriaren 1a.

117 Karne & klorofila izenekoan, bi data eman ziren erakusketarako: 1984 (23. or.) eta 1982 (32. or.). Eugenio Ortizek erakusketarako kartelak eta txartelak estanpatzeko erabili zen zigilua gordeta du bere artxibo pertsonalean. Zigiluan “abenduaren 19tik urtarrilaren 10era” soilik jartzen du, urtea adierazi gabe. Ortizen arabera, 1983. urtearen amaieran izan zen. Posta elektroniko bidezko elkarrizketa Eugenio Ortizekin, 2013ko urtarrilaren 16a.

23. Donostiako II. bideo jaialdiaren kartela, 1983Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia

Page 34: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

34/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

hirugarrena118. María Jesús Beriainek, Adelina Moyak, Olga Spiegelek, José Corredorek eta Fernan-do Huicik osatu zuten epaimahaia.

1985Bere lanak ikusi ahal izan ziren Euskal paisaia erakusketa kolektiboan (Bilbo, Windsor Kulturgin-tza, maiatzak 7-14) eta Pintura vasca contemporánea. Euskal pintura garaikidea (1910-1985). 75 años de indagación y búsqueda atzerabegirako erakusketan (Donostia, Gipuzkoako Probintziako Aurrez-ki Kutxaren Erakusketa Aretoa, abuztuak 10-31). Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Probintziako Aurrezki Kutxak antolatu zuten azken erakusketa hori, eta Edorta Kortadik egin zituen komisario-lanak. 18 artistaren 57 lan aukeratu zituen. Ameztoyren hiru margolan izan ziren: 2. zenbakiko paisaia, 1968 (San Telmo Museoa, P-670); Izenbururik gabea119, 1976-1977 (Kutxa Bilduma); eta Izenbururik gabea, 1983.

1986Euskal artistak izeneko erakusketa kolektibo batean parte hartu zuen. Santiago de Compostelan (Casa da Parrako Erakusketa Aretoa, martxoak 20-apirilak 20) eta Bermeon (Udal Aretoa-Sala Mu-nicipal de Exposiciones, irailak 8-16) aurkeztu zen. Ordura arte egindako Gure Artea lehiaketaren lau ediziotan saritutako hogeita hamar artista inguru bildu zituen erakusketak, eta lehiaketara bida-

118 Katalogoan erreproduzituta; Ameztoyrena, Izenbururik gabea, o.g. Lehiaketara aurkeztutako obrak Gure Artea’84 erakusketa ibiltarian erakusgai jarri ziren: Bilbo (Bilboko Bankua), Gasteiz (San Prudencio aretoa), Donostia (San Telmo Museoa), Iruñea (Iruñeko Udal Aurrezki Kutxa, Erakusketa Aretoa), Salamanca (Casa Lys).

119 Katalogoan erreproduzitua, kat. z.g., o.g. [19. or.]. Beste bi lanak ez ziren erreproduzitu, baina artelanen azken zerrenda batean ageri dira, o.g.

24. Izenbururik gabea, 1984Olioa mihisean130 x 161 cmSan Telmo Museoa, Donostia Kultura. Eusko Jaurlaritzaren gordailua

Page 35: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

35/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

litako lanen bidez ordezkatuak izan ziren denak120. Pilar Corredoiraren kudeaketei esker iragan zen Santiagotik, 1985. urteko edizioan epaimahaikide izan baitzen.

1987Bere lan batek parte hartu zuen Artea Gernikan erakusketa kolektiboan (Gernika-Lumo, uztai-

la-abuztua). Artea Gernika Batzordeak, Satur Abónek, Xabier Sáenz de Gorbeak eta Javier Viarrek osatutakoak, Gernikaren Bonbardaketaren oroimenez, antolatu zuen eta hirurogeita hamaika artis-tak parte hartu zuten121.

Don Herbertek zenbait litografia estanpatu zizkion Artelekuko Litografia tailerrean122.Eusko Jaurlaritzak 1984an Gure Artea lehiaketan pinturako 2. saria jaso zuen Ameztoyren

margolana utzi zuen Donostiako San Telmo Museoan123.

1988Jorge Oteizaren omenezko erakusketa kolektiboan (Gasteiz, San Prudencia aretoa) parte hartu zuen. Eskultoreari Arteetako Asturiasko Printzea saria eman izanagatik antolatu zen. Ameztoyz gain, bes-te artista hauek ere izan ziren bertan: Néstor Basterretxea, Gustavo A. Almarcha, Moisés Álvarez Plágaro, Javier Álvarez de Eulate, José Luis Álvarez Vélez, José Ramón Anda, Juan José Aquerreta, Rafael Ruiz Balerdi, Juncal Ballestín, Isabel Baquedano, José de Ramón Carrera, Juana Cima, Gon-zalo Chillida, Ángel Garraza, Santos Iñurrieta, Koko Rico, Rafael Lafuente, Juan López de Aell, Pedro Manterola, Remigio Mendiburu, Juan Mieg, Xabier Morrás, Carmelo Ortiz de Elgea, Ga-briel Ramos Uranga, Pedro Salaberri, Xabier Santxotena, Alberto Schommer, José Antonio Sistiaga, Ricardo Ugarte, Victor Ugarte, I. Vicente eta José Luis Zumeta.

Bere lan bat, Kontenplazioa (32 x 24 cm), erakusgai egon zen Euskal akuarelaren panorama. Euskal Akuarelisten Taldearen LXXV. erakusketa kolektiboan (Bilbo, Bilbao Vizcaya Bankua, Erakusketa Aretoa, 1988ko abenduak 22-1989ko urtarrilak 14).

Maiatza Dantzan. V Jornadas de Danza Contemporánea jardunaldien, Gipuzkoako Foru Aldun-diaren Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Turismo Sailak Donostian antolatutakoen, kartela egin zuen.

Bilboko Arte Ederren Museoak bere bildumarako Ameztoyren lehen obra eskuratu zuen [25. ir.], 1970eko hamarkadaren hasierako margolan bat, ordura arte bilduma partikular batekoa.

1989Amnistia Internazionalak “Ez heriotza-zigorrari” kanpainaren kariaz Donostian antolatutako erakus-keta kolektiboan (Altxerri galeria, maiatzak 2-12) parte hartu zuen. Artista hauek emandako lanak jarri ziren erakusgai: Miguel Ángel Álvarez, Javier Arocena, Javier Balda, Juan Luis Baroja Collet, Néstor Basterretxea, Carlos Bizkarrondo, Marta Cárdenas, Eduardo Chillida, José Gracenea, Ana Izurza, Irene Laffitte, Jaime Lago, José Antonio Legorburu, Álvaro Matximbarrena, Antonio More-no, Iñaki Moreno Ruiz de Eguino, Andrés Nagel, Íñigo Ormazabal, Beatriz Ortiz de Urbina, Maties Palau Ferré, Rafael Ruiz Balerdi, Javier Sagarzazu, José Antonio Sistiaga, Pedro Txillida, Daniel Txopitea, Ricardo Ugarte, Artemio Zarco eta José Luis Zumeta.

Artelekun, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1984an Donostian sortutako arte garaikidearen zen-troan, pintura-tailer bat eman zuen (maiatzak 2-31). Arco ‘89 Arte Garaikidearen Azokan Artele-kuren standa diseinatu zuen.

120 Ricardo Ugarte, Iñaki de la Fuente (1982. urtean sarituak), José Ramón Anda, Txomin Badiola, Pello Irazu, Darío Urzay, Alfonso Gortázar, José Luis Zumeta (1983an), Ángel Bados, Ángel Garraza, Gerardo Arribas, Daniel Tamayo, Vicente Ameztoy, Pedro Salaberri, Juan Luis Baroja Collet (1984an, nahiz eta Baroja Collet 1985ean ere saritua izan), María Luisa Fernández, Juan Luis Moraza, Pello Irazu, Gerardo Arribas, Miguel Ángel Lertxundi, Jesus Mari Lazkano, José Luis Zumeta, Andoni Euba, Alfonso Gortázar, Santos Iñurrieta, Marko Ibañez de Matauko, Prudencio Irazabal, Alberto Rementería eta Gabriel Ramos Uranga (1985ean sarituak). Euskal Artisten Erakusketa “Gure Artea” = Exposición de Artistas Vascos. [Liburuxka]. [l.g.] : Kultura eta Turismo Saila, Eusko Jaurlaritza ; Conselleria de Cultura e Benestar Social, Xunta de Galicia, 1986.

121 Buruhandia izenburudun artelana zuri-beltzean erreproduzituta dago katalogoan, o.g. [6. or.].

122 Hemen erreproduzituta: Hamar urteko litografiagintza Artelekun = Diez años de litografía en Arteleku. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura y Euskara, 1996, o.g.

123 Inbentarioko P-000671 zenbakia. Ikus Museo San Telmo : adquisiciones, 1982-1992. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Patronato Municipal de Cultura, 1993. 8. orrialdean Figuradun landaredia izenburuarekin erreproduzituta dago.

Page 36: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

36/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Iñigo Sagarzazuren Abbadie edo Zenithen gutunak filmean parte hartu zuen, beste artista lagun donostiar batzuekin batera, hala nola Álvaro Matximbarrenarekin eta Eugenio Ortizekin, eta José Luis Iglesias zinemalariarekin. Ameztoyk Antoine d’Abbadie (1810-1897) esploratzaile eta eruditu ipar euskal herritarrarena egin zuen. Filma ez zen inoiz muntatu.

1990Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian (Artelekuko erakusketa aretoa, apirilak 24-maiatzak 30) bere lanaren atzerabegirako lehen erakusketa, Vicente Ameztoy. Karne & klorofila, antolatu zuen. 1976tik 1990era egindako lanen berraztertze bat balitz bezala egin zen, artistaren beraren esku. “Izenburu horrek nire natura-ingurunearekin, Gipuzkoko klima ozeanikoko paisaiarekin, zer harre-man nuen laburbiltzen zuen –azalduko zuen urte batzuk geroago Ameztoyk berak–; mendiak, ura, basoak, baserriak, baratza eta gizakiaren presentzia”124. Erakusketak erakundeen aldetik Ameztoyren lanaren aldeko aitortza handia ekarri zuen, eta euskal kultura- eta arte-munduan interes handia piztu zuen. Katalogoa Ameztoyk berak diseinatu zuen arreta handiz, eta bere testuak eta Vicente Molina Foix idazlearenak zituen.

1991Arte 80 erakusketan, Donostiako Udalaren Kultura Patronatuak antolatutakoan, parte hartu zuen (Donostia, San Telmo Museoa, maiatzak 10-ekainak 30)125. Hirian antolatu ohi ziren bi urtean behin-

124 Vicente Ameztoy hemen: “Seis santos y un paraíso. Una conversación entre Vicente Ameztoy, Bernardo Atxaga, Jaime Rodríguez Salís, Santi Eraso, Amalia Hernandorena y Fernando Golvano”, in Eliztarrak-mundutarrak : Erremelluriko Sainduak, Paradisua eta beste lan batzuk = Sagrado-profano : Santoral de Remelluri, Paraíso y otras obras. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes, 2000, 13. or.

125 Besteak beste, hauek parte hartu zuten: Alfredo Álvarez Plágaro, José Ramón Anda, Jaume Barrera, Evaristo Bellotti, Patricio Cabrera, Ricardo Calero, Miguel Ángel Campano, Ricardo Catania, Jordi Colomer, Rufo Criado, Ángel Garraza, Juan Luis Goenaga, Don Herbert,

25. Izenbururik gabea, c. 1972Olioa mihisean195 x 114 cmBilboko Arte Ederren Museoa

Page 37: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

37/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

go erakusketen alternatibatzat planteatu zen erakusketa, eta San Telmo Museoaren arte garaiki-dearen bilduma handitzea zuen helburu. Xede horretarako izendatu zen, aurkeztutako lan guztien artean, zentroak eskuratzea merezi zuten lanak hautatzeko epaimahaia. Artista hauen lanak bildu ziren: Alfredo Álvarez Plágaro, José Ramón Anda, Jaume Barrera, Evaristo Bellotti, Patricio Ca-brera, Ricardo Calero, Miguel Ángel Campano, Ricardo Catania, Jordi Colomer, Rufo Criado, Antonio Doménech, Pablo Donezar, Andoni Euba, César Fernández Arias, José Freixanes, Patri-cia Gadea, Alejandro Garmendia, Ángel Garraza, Juan Luis Goenaga, Don Herbert, Pilar Insertis, Prudencio Irazabal, Koldobika Jauregui, Xabier Laka, Menchu Lamas, Eva Lootz, Rogelio López Cuenca, Francesca Llopis, Ángeles Marco, Din Matamoro, Jesús Max, Juan Luis Moraza, Ángel Pascual Rodrigo, Manolo Quejido, Gabriel Ramos Uranga, Fernando eta Vicente Roscubas, Rafael Ruiz Balerdi, F. eta T. Sabando, Adolfo Schlosser, Juan Ugalde, José Zugasti eta José Luis Zumeta. Ameztoyk 1978ko margolan bat (Izenbururik gabea, olio-pintura mihisean, 38 x 55 cm)126 aurkeztu zuen, baina ez zuten erosi.

Bere lan bat [26. ir.]127 Euskal pintoreak formato handiaren aurrean. Pintores vascos ante el gran for-mato (1886-1991) erakusketan (Bilbo, Rekalde aretoa, ekainak 11-uztailak 28) parte hartzeko auke-ratu zuten. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak antolatu zuten, eta Javier González de Duranak egin zituen komisario-lanak.

Artisau’91. Donostiako Artisautza Garaikidearen X. Erakusketan (Donostia, Udal Aretoa-Sala Mu-nicipal de Exposiciones, uztailak 2-7) parte hartu zuen.

Alejandro Garmendia, Prudencio Irazabal, Koldobika Jauregui, Xabier Laka, Eva Lootz, Juan Luis Moraza, Manolo Quejido, Gabriel Ramos Uranga, Fernando eta Vicente Roscubas, Juan Ugalde, José Zugasti eta José Luis Zumeta.

126 Katalogoan erreproduzitua, 19. or.

127 Katalogoan erreproduzitua, 133. or. (osoa) eta 135. or. (xehetasuna). Artelanaren fitxa-iruzkina Javier Viarrek egina da.

26.Izenbururik gabea, 1974Olioa mihisean. 195 x 130 cmBilduma partikularra

Page 38: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

38/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Agerre Teatro taldearekin lan egin zuen inauterietako pastoral tragikomiko zahar zuberotar bat, Pantzart, taularatzen. Donostiako Antzoki Nagusian (ekainak 22 eta 23) eta Artelekun (azaroak 13, 14 eta 15) antzeztu zuten. Ameztoyk eszenografia egin eta jantziak diseinatu zituen128.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 39. edizioaren iragarpen-kartela egin zuen [27. ir.].

1992Julio Medem zuzendariaren Behiak filmaren arte-departamentuko kide izan zen. Segalariaren figura sortu zuen, haizeak mugitutako belarra mozten duen sega batekin, bai eta basurdeentzako lakioa ere aizkora zuen aizkolariaren itxurarekin.

Trans-figurations (Getaria, Frantzia, Getariako Museoa, abuztuak 4-31) eta Kulturgintza. Co-lección Sáenz de Gorbea (Igorre, Bizkaia, Igorreko Industrialdea, azaroak 16-abenduak 16) erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen.

1993Donostian Marrazkiak. Ameztoy. Balerdi. J.L. Goenaga. Zumeta erakusketa kolektiboan (Altxerri gale-ria, urtarrilaren 22tik aurrera) parte hartu zuen. Erakusketa zela eta, 1993. urterako egutegi bat ere argitaratu zen, Goenaga, Ameztoy, Zumeta, Balerdi (Donostia, Varela Inprimatze Grafikoa, 1992). Egutegiak haien zenbait margolan eta marrazki erreproduzitzen zituen. Zenbait hilabete geroago, erakusketa Madrilera (Afinsa Arte Zentroa, ekaina-iraila) eraman zuten. Juan Manuel Bonet idaz-le eta arte-kritikariak Ameztoyren obrei buruzko erreseina txarra egin zuen. Erakusketa zela eta, hau idatzi zuen: “Kasu batean –Ameztoyrenean–, erakusgai dauden lanak ez dira bere talentuaren parekoak (...). Ameztoyren unibertsoa –argudiatu zuen–, 1976an Juana Mordó galerian izandako erakusketa bat gogoan dut, arraro batena da, ia surrealista batena. Ez dago bere unerik onenean, abstrakzio nahasi eta sinesgarritasun gutxikoak ikusita behintzat”129.

128 Artelekun egingo zen aurkezpenaren kariaz, liburuxka txiki bat argitaratu zen (Pantzart. Agerre teatroa-Vicente Ameztoy. Muestra teatral-Antzerki emanaldia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991). Liburuxkan Ameztoyren zenbait zirriborro erreproduzitu ziren.

129 “Ameztoyren unibertsoa, 1976an Juana Mordó galerian izandako erakusketa bat gogoan dut, arraro batena da, ia surrealista batena. Ez dago bere unerik onenean, abstrakzio nahasi eta sinesgarritasun gutxikoak ikusita behintzat”. Juan Manuel Bonet. “Cuatro voces donostiarras”, in ABC de las Artes, Madril, 88. zk., 1993ko uztailaren 9a.

27. Donostiako Zinemaldiaren 39. edizioaren kartela, 1991Bilduma partikularra

Page 39: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

39/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Altxerri galeria. Hamar urte erakusketa kolektiboan (Donostia, Altxerri galeria, martxoaren 18an inaugurazioa) parte hartu zuen. Ameztoyren 1992ko lan bat egon zen erakusgai (bilduma par-tikularra, San Telmo Museoan utzia, inbentarioko P-003837 zenbakia).

San Telmo Museoa. Erosketak. 1982-1992 erakusketa kolektiboan (Donostia, San Telmo Museoa, maiatzak 6-ekainak 6) Gure Artea lehiaketaren 1984ko edizioan saritutako Ameztoyren lana (Izenbururik gabea, olio-pintura mihisean, San Telmo Museoa, inbentarioko P-000671 zenbakia) egon zen erakusgai130.

Paisaia sinboloekin margolana (1984, olio-pintura mihisean 133 x 165 cm, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma) Mende bateko artea Gipuzkoako Foru Aldundiko fondoetan. Un siglo de arte en los fondos de la Diputación Foral de Gipuzkoa erakusketan (Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea, 1993ko azaroak 5-1994ko urtarrilak 2)131 sartu zen.

Donostiako Altxerri galerian abenduan egin behar zuen banakako erakusketa bertan behera utzi zen. Erakusketa urtearen erdialdera iragarri zen eta, Donostiako prentsan agertutako infor-mazioaren arabera, euskarri ertaineko zazpi margolan, obra grafikoa eta kaxa-collageak erakusgai jartzeko asmoa zegoen132.

Bere anaia Luisek133 gomendatuta, Remelluriko Andre Maria (Bastida, Araba) bisitatu zuen lehen aldiz. Fraideen antzinako nekazaritza-jabetza bat zen, Amaia Hernandorena eta Jaime Rodrí-guez Salís jabe eta mahastiak eta upategia zituen lursail bihurtutakoa. Jaimek Huescako San Vicente-ren, mahats-biltzaileen zaindariaren, irudi bat marrazteko proposatu zion, lursaileko baselizarako. Hurrengo urteko uztailean hasi zen margolana egiten, tablexean olio-pinturaz egina. “Horrela hasi zen nire bizitzako aldi arraro hori, santuen margolari izan nintzenekoa –ekarriko zuen gogora urte batzuk geroago Ameztoyk–. San Vicenteren ondoren beste santu batzuk etorri ziren: Santa Sabina, San Gines, Santa Eulalia, San Kristobal eta San Esteban, denak egiaztapen mozarabiarrekoak”.

1994Don Herbert erakusketaren (Donostia, Altxerri galeria) katalogoaren testua idatzi zuen.

Bere grabatu bat (Konposizioa, DG-2055 zk.)134 Kutxaren funtsetan 1992. eta 1993. urteetan sartutako arte-ondarearen aurkezpen publikoan egon zen (Arte-ondarea. Eskurapenak ’92-93. Patrimo-nio artístico. Adquisiciones ’92-93, Donostia, Garibai aretoa, otsailak 28-martxoak 14).

José Miguel de Barandiarán Ayerberi gorazarre grabatuen karpetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutakoan, lagundu zuen. Bi serigrafia egin zituen horretarako [28. eta 29. ir.]135. Halaber, hamazazpi serigrafiako beste karpeta bat sortzen ere parte hartu zuen (8 irudi-orri, 8 testu-orri eta 1 hitz-atze), beste artista hauekin batera: Bonifacio Alfonso, Carmelo Ortiz de Elgea, Xabier Idoate, Gabriel Ramos Uranga, Daniel Tamayo eta Alejandro Tapia. Halaber, Jesús Altuna, Bernardo Atxaga, Carlos M. Gorriarán, José Luis López Aranguren, Ana María Moix, Javier Mina, José Saramago eta Joseba Zulaika idazleek ere parte hartu zuten136.

130 Museo San Telmo : adquisiciones, 1982-1992. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Patronato Municipal de Cultura, 1993, 8. or. Katalogo horretan erreproduzitua, Figuradun landaredia izenburuarekin.

131 Katalogoan erreproduzitua, 95. or. Ez da ageri noiz eskuratu zen, ez nola sartu zen ere. Fitxa-iruzkina Francisco Javier San Martínek egina da.

132 Mitxel Ezquiaga. “El regreso de Vicente Ameztoy”, in El Diario Vasco, Donostia, 1993ko ekainaren 22a.

133 “Extremadurako geografian barrena ibili ginen, eta Donostiara itzultzean, Errioxan gelditu ginen, nire anaia nagusia bisitatzeko. Lurralde horretan, zenbait leku interesgarri gomendatu zizkidan. Donemiliaga Kukulari, Yusori eta Susori buruz hitz egin zidan, eta Sonsierrako San Vicenteren eta Remelluriren ondoko Piscinako Andre Mariaren baselizari buruz. Mahastiak eta upategia zituen lursail bat, Irungo Rodríguez-Hernandorena familiarena. Gure familiek harremana izan zuten belaunalditan. Donemiliaga bisitatu ondoren, Piscinako baselizara joan ginen. Nire lagunak esan zidan Remelluri gertu zegoela, Arabar Errioxako lurretan, eta bisitatzea erabaki genuen”. Ikus “Seis santos y un paraíso. Una conversación entre Vicente Ameztoy, Bernardo Atxaga, Jaime Rodríguez Salís, Santi Eraso, Amaia Hernandorena y Fernando Golvano”, in Eliztarrak-mundutarrak : Erremelluriko Sainduak, Paradisua eta beste lan batzuk = Sagrado-profano : Santoral de Remelluri, Paraíso y otras obras. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes, 2000, 12. or.

134 Katalogoan erreproduzitua, o.g.

135 14 litografiaz osatutako karpeta, artista bakoitzeko bi (Ameztoy, Balerdi, Marta Cárdenas, Eduardo Chillida, Pablo Donezar, Juan Luis Goenaga, José Luis Zumeta). Hauen testuak ere bazituen: Jesús Altuna, Joseba Zulaika, Javier Viar, J. A. Artze, M. Lasa eta Bernardo Atxaga. Edizioaren datuak: Salgai ez zeuden 50 ale, I/L-tik L/L-ra zenbakituak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak, kultura-sustapenerako eginak; 2 ale, P.I.I./II eta P.I.II/II zenbakiekin; 18 ale, P.C. 1/18-tik 18/18-ra zenbakituak (70 ale horiek lizarraren sustraizko kaxa batean zeuden beren testuekin). Horrez gainera, litografia bakoitzaren 50 proba bota ziren, 1/50-tik 50/50-era zenbakituta, saltzekoak, artistetako bakoitzarentzat, eta P.I 1/2 eta P.I. 2/2 zenbakiko bi proba. Billabonako J. M. Barbék eta J. Viñarasek (Eskulan) karpeta horretarako eskuz egindako kotoizko papera. Kaxaren diseinua, edizioa, inprimatzea eta tipografia Manuel Belloren esku.

136 1994ko urriaren 1ean inprimatzen hasi zen karpeta, eta azaroaren 30ean amaitu zen. Manuel Bello arduratu zen irudien inprimatzeaz eta koordinazioaz; Jokin Aizpurua, testuen inprimatzeaz; eta Eneko Zumeta, karpeta egiteaz. 175 ale bota ziren.

Page 40: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

40/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Uztailean, Remelluriko santutegian San Vicenteren margolana egiten hasi zen. Berrogeita ha-mar egun behar izan zituen. Amaia Hernandorenak margolana egiteko prozesu luzearen eguneroko zehatza du gordeta.

1995Remelluriko baselizan San Esteban eta San Gines santuen margolanak egin zituen.

1960ko eta 1970eko hamarkadetan euskal arte-testuinguruari buruzko atzerabegirako zen-bait erakusketetan parte hartzeko hautatu zituzten bere lan batzuk. 1970eko hamarkadan izeneko erakusketan (Donostia, Okendoko Kultur Etxea, otsailak 2-martxoak 5) Ameztoyren bi lan sartu zi-ren137. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 1960ko hamarkadako euskal artea eta artistak erakus-ketan (Donostia, Koldo Mitxelena Kulturenea, uztailak 7-irailak 7), Izenbururik gabea (1966-1967, olio-pintura zuran, 164 x 98 cm, bilduma partikularra) eta 2. zenbakiko paisaia (1968), San Telmo Museoarena138, hautatu zituzten.

Olaetxea galeriak Donostian Mari Paz Jiménezen omenez egindako bi erakusketetako batean parte hartu zuen. Margolariaren heriotzaren hogeigarren urteurrena ospatzeko antolatu zituzten, eta Mari Paz bere ingurunean eta Emakumezko artista margolariak139 izenburuak izan zituzten. Lehen erakusketan artista hauen lanak izan ziren: Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Miguel Ángel Álva-rez, Carlos Bizkarrondo, Gonzalo Chillida, José María Ortiz, José Antonio Sistiaga, F. Villagarcía, Bonifacio Alfonso, L. F. Dupus, Carlos Sanz, Alejandro Tapia eta Julián Ugarte.

José Miguel de Barandiaráni gorazarre erakusketa kolektiboan (Bilbo, Bilboko Arte Ederren Mu-seoa, 1995eko abenduak 7-1996ko urtarrilak 28) parte hartu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak museoari José Miguel de Barandiarán Ayerberi gorazarre (1992-1994) karpetaren ale bat eman ziolako antolatu zen erakusketa hori.

137 Biak katalogoan erreproduzituta daude, o.g., kat. z.g.

138 Erreproduzituak, kat. z.g., 283. (Izenbururik gabea, 1966-1967) eta 284. (2. zenbakiko paisaia, 1968) or.

139 Lehena 1995eko maiatzaren 19an inauguratu zen; bigarrena, Emakumezko artista margolariak, ekainaren 9tik 27ra aurkeztu zen galerian, eta hauen piezak bildu zituen: Susana Alonso, Elena Busto, Marta Cárdenas, Calonge, Begoña del Valle, Jeanne Devoyon, Clara Gangutia, Mª Carmen García Rementería, Ana Izura, Irene Laffitte, Irene Linares, Idoia Montón, Ana Mª Parra, Teresa Riera, Maite Rocandio, Mª Pilar Salvador eta Carmen Sevilla.

28-29. Izenbururik gabea. José Miguel Barandiaran Ayerberi gorazarre karpetatik, 1994Serigrafia paperean. 62,5 x 53 cmBilboko Arte Ederren Museoa

Page 41: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

41/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

1996Bere obra grafikoa aurkeztu zen Hamar urteko litografiagintza Artelekun. Diez años de litografía en Arte-leku atzerabegirako erakusketan (Donostia, Arteleku, 1996) eta Estanpa’96. Arte Garaikidearen Gra-batuaren eta Edizioen Nazioarteko Aretoan (Madril, Velázquez Jauregia, azaroak 1-10, Hondarribiko Paperkiren eta Donostiako Art Co. galeriaren baterako standa). Lehen erakusketan Don Herbertek estanpatutako Ameztoyren hiru litografia ikus zitezkeen: Izenbururik gabea, 1987 (litografia, eskuz margotua, 18 x 28 cm-koa, 34 x 39 cm-ko Michel paperean, 30 aleko edizioa); Izenbururik gabea, 1987 (litografia, 4 kolore, 18 x 28 cm-koa, 34 x 39 cm-ko Michel paperean, 30 aleko edizioa); Izen-bururik gabea, 1987 (litografia chine collé-n, 19 x 21 cm-koa Sushi paperean, 50 x 50 cm-ko Michel paper gainean, 50 aleko edizioa)140.

Kolektiboa paperean erakusketan (Donostia, Altxerri galeria, 1996ko abendua-1997ko urta-rrila) eta Euskal margolariak Aurrezki Kutxen bildumetan. Pintores vascos en las colecciones de las Cajas de Ahorros. VII. Nueva figuración erakusketa ibiltarian parte hartu zuen. Erakusketa ibiltaria Bilbon (Bil-bao Bizkaia Kutxa, Erakusketa Aretoa, Kultura Gela, 1996ko abendua-1997ko martxoa); Donostian (Garibai aretoa, 1997ko martxoak 21-apirilak 20), eta Gasteizen (San Prudencio aretoa, 1997ko apirilak 25-ekainak 1) aurkeztu zen. Azken aurkezpen horretan, Donostiako Kutxa Bildumaren 1977ko Triptikoa izan zen hautatutako obra141.

1997Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak aginduta, Antoine d’Abbadie esploratzaile eta eruditu ipar eus-kal herritarraren erretratua egin zuen, haren heriotzaren mendeurrena zela eta. 1980ko hamarka-daren erdialdean, Ameztoyk D’Abbadierena egin zuen Iñigo Sagarzazuren Abbadie edo Zenithen gu-tunak (1989) filmean, eta beste artista lagun donostiar batzuekin batera lan egin zuen. Filma ez zen inoiz muntatu, nahiz eta materialak gaur egun Euskal Filmotekan gordeta egon. 1998ko apirilean, erretratua Euskaltzaindiari laga zitzaion, eta Bilboko egoitzan jarri zen.

Madrilgo Sephira galerian bere lan batzuk jarri ziren erakusgai erakusketa kolektibo batean. Beste hauen piezak ere jarri ziren erakusgai erakusketan: José Hernández, José Manuel Ballester, Enrique Brinkmann, J. Moudiaa, Matías Quetglas, Fernando Rodrigo eta Luis Feito.

1998Ordenagailu bidez irudiak sortzeko arloan esperimentatzen hasi zen. Baliabide tekniko horren bi-dez zenbait kartel egin zituen, besteak beste, Abiadura Handiko Trena Euskal Herrian eraikitzearen aurkakoa (AHTren aurkako asanblada) [30. ir.], José María Zabala zinema-zuzendari gipuzkoarraren lankidetzarekin.

Bere marrazki bat (Izenbururik gabea, 1995, sangina, 80 x 60 cm)142 erakusgai jarri zen Athletic Club 1898-1998. Artea katedralean erakusketa kolektiboan (Bilbo, Rekalde Aretoa, maiatzak 12-ekai-nak 28).

Viajar, perder países. Arte ikuspegiak (Miradas desde el arte) erakusketa kolektiboan (Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea, azaroak 12-abenduak 12), Fernando Golvano komisario izan zue-nean, parte hartu zuen. Erakunde horren webgunean erakusketari buruz ageri den informazioaren arabera, Ameztoyren lau marrazki aurkeztu ziren143.

1999Bere obra grafikoa Euskal Herrian barrena ibilitako zenbait erakusketa kolektibotan aurkeztu

zen, Artelekuk antolatutako Okupgraf ’99 topaketa grafikoetan: Okupgraf ’99. Litografia Artelekun (Pa-

140 Katalogoan erreproduzituak, kat. z.g., o.g.

141 Kat. 14. zk., 61. or., fitxa-iruzkina Maya Aguirianok egina. Katalogoak 23. orrialdean Kutxa Bildumako beste artelan bat erreproduzitzen du (Izenbururik gabea, 1972).

142 Katalogoan erreproduzitua, 19. or. Sinatua eta data jarrita: Vicente Ameztoy/XII/95 monograma. Artelanaren fitxa teknikoak, 18. or., datatzat 1996 ematen du.

143 Koldo Mitxelena Kulturunearen webguneak erakusketa horri buruz jasotzen duen informazioan marrazkiak erreproduzituta ageri dira. Erreproduzitutako artelan berak dira, Izenbururik gabea, teknika gabe, datarik gabe, Karne & klorofilaren 115. or. Hautatutako beste artista batzuk dira Enric Alonso, Javier Andrade, Juncal Ballestín, Darío Basso, Fernando Bellver, Datya von Berner, Marta Cárdenas, Xabin Egaña, Xabier Laka, Jesus Mari Lazkano, Edu López, Begoña Usaola eta José Luis Zumeta.

Page 42: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

42/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

saia, Viktor Hugo Etxea eta Udal Aretoa, ekainak 4-20); Okupgraf ’99 (Eroski hipermerkatuak, zenbait udalerri, ekainak 15-irailak 15); Okupgraf ’99. Edizio grafikoa Espainian. Panorama (Donostia, San Telmo Museoa, ekainak 16-uztailak 18; Iruñea, Ziudadela, Mistoen Pabilioia, abuztuak 6-irailak 5).

Kutxa Fundazioak antolatutako XX. mendeko euskal pintura. Pintura vasca del siglo XX atzerabe-girako erakusketa kolektiboan (Donostia, Garibai aretoa, uztailak 16-irailak 5) hautatutako artiste-tako bat izan zen. Kutxa Bildumaren 1977ko Triptikoa sartu zuten144.

2000Jose Mari Zabalaren lankidetzarekin, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 61. edizioaren (abuz-tuak 9-irailak 3) kartela egin zuen.

Euskarri txikiko obretan lan egin zuen –“Zer edo zer txikia margotzen nabil. Bukatzear du-dan santutegiak ez dit denbora luzea uzten”, azaldu zuen urte horretako apirilaren 12an145– eta natura hil bat edo beste egin zuen.

Bere lanak ikusi ahal izan ziren Donostian egin zen Tex-turas urbanas. Lumaz eta margoz hirian erakusketa kolektiboan (Okendo Kultur Etxea, apirilak 14-ekainak 9), non 1984ko Izenbururik gabea lana erakutsi zen146, eta Donostiako Arteko galeriaren Eguberrietako VI. Merkatuan (2000ko aben-dua-2001eko urtarrila).

Remelluriko Andra Mariaren baselizarako pintura-zikloa, tablex gainean eginiko zazpi pintu-ra-olioz osatutakoa, amaitu zuen: San Vicente, San Esteban, San Gines, San Kristobal, Santa Sabina eta Santa Eulaliaren irudiak eta Paradisua birsortzen zuen beste bat. Santuen figura guztiak kristau ikonografiak esleitutako ezaugarriekin adierazita zeuden, eta erretratuak ziren –lursailaren jabe zen familiarenak, alaba Virginiarena, lagunenak–, baita San Vicenterena ere, bere buruaren erretra-tua adierazi baitzuen bertan. Donostian aurkeztu zen zikloa (Koldo Mitxelena Kulturunea, irailak

144 Katalogoan erreproduzitua, kat. z.g., 229. or. Erakusketak artista hauen lanak bildu zituen: Regoyos, Guiard, Iturrino, Zuloaga, Arteta, Tellaeche, Guezala, Martiarena, Montes Iturrioz, Aranoa, Olasagasti, Lekuona, Narkis Balenciaga, Sistiaga, Balerdi, Zumeta, Bonifacio Alfonso, Mieg, Ramos Uranga, Ibarrola, Dionisio Blanco, Carlos Sanz, Aquerreta, Pedro Salaberri, Nagel, Marta Cárdenas, Morquillas, Roscubas anaiak, Darío Urzay, Amondarain, Txuspo Poyo, Edu López eta Luis Candaudap.

145 “Seis santos y un paraíso : una conversación entre Vicente Ameztoy, Bernardo Atxaga, Jaime Rodríguez Salís, Santi Eraso, Amalia Hernandorena y Fernando Golvano”, in Eliztarrak-mundutarrak : Erremelluriko Sainduak, Paradisua eta beste lan batzuk = Sagrado-profano : Santoral de Remelluri, Paraíso y otras obras. [Erak. kat.].

Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol

Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes, 2000, 22. or.

146 Katalogoan erreproduzitua, 7. or. Ameztoyz gain, hauek hartu zuten parte erakusketan: Gonzalo Chillida, Carlos Martínez Añíbarro, Jesús Gallego, Adrián Ferreño, Juan Carlos Savater, Alejandro Garmendia, Andrés Nagel, Rafael Munoa, Irene Laffitte, José Miguel Zumalabe eta Javier Arocena.

30. Vicente Ameztoy eta Jose Mari ZabalaAbiadura Handiko Trenaren kontrako biltzarraren kartela, 1998Bilboko Arte Ederren Museoa

Page 43: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

43/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

20-azaroak 4), Sakratua-Profanoa. Remelluriko santutegia, Paradisua eta beste obra batzuk erakusketaren bidez. Fernando Golvanok egin zituen komisario-lanak, eta proposatu zuen aurkeztuko ziren mar-golanak Ameztoyren tematika sakratuko aurreko hamazazpi obrekin batera jartzea147. 2001eko iraile-ra arte, baselizako sabaia eta argiztapena apaintzen jarraitu zuen margolariak.

2001Paperean egindako lan batzuk zenbait erakusketa kolektibotan ikusi ahal izan ziren: Artista Euskal-dunak Plazara. Kutxaren Ondare Artistikoak egindako azken eskurapenak (1999-2000). Impulsando a los artistas vascos. Últimas incorporaciones (1999-2000) al Patrimonio Artístico de Kutxa (Donostia, Boulevard aretoa, abuztuak 4-26)148; Grafika 2001. Adierazpen Grafiko Garaikidearen V. Erakusketa (San Juan de la Rambla, Tenerife, Antonin Artaud Adierazpen Garaikidearen Liburutegia, irailak 15-azaroak 3)149 eta Gráfica Okupgraf 2001 II. Topaketak erakusketa ibiltaria (Pasaia, Viktor Hugo Etxea, urriak 3-21). Donostiako Ekain Arte Lanak eta Arteko galeriek Ameztoyren zenbait lan eskaini zituzten Egube-rrietako erakusketetan150.

Donostiako Arantzazu Ospitalean hil zen azaroaren 6an, urte batzuetatik zuen giltzurrune-tako gaitzaren ondorioz. Familiak eta lagunek Amasako San Martin (Billabona, Gipuzkoa) elizan agurtu zuten. Hiletaren amaieran, Mikel Laboa abeslariak eta Bernardo Atxaga idazleak parte hartu zuten. Azken horrek Hil da Bixente Ameztoy testu poetikoa irakurri zuen.

HILONDOKO ERAKUSKETAK ETA AITORTZAK

2002Ameztoyren zenbait lan izan ziren II. Bilduma. Artea Espainian 1960tik gaurdaino (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2002ko azaroak 12-2003ko apirilak 9) eta Gabonetako Azoka. Mercado de Navidad (Donostia, Ekain Arte Lanak galeria, 2002ko abendua-2003ko urta-rrila) erakusketetan.

2003Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak Ameztoyren hilondoko lehen berrikusketari heldu zion. Erakusketaren izenburua Vicente Ameztoy izan zen eta apirilaren 25etik abuztuaren 31ra aurkeztu zen151. Euskarri txikiko lanen erakusketa izan zen, “ganberako erakusketak” seriekoa. Era-kusketa horien helburua museo horretako bildumako obrak testuinguruan jartzea zen, eta 1970-1978 aldiko152 hemezortzi pieza bildu zituen.

Bere zenbait lan aurkeztu ziren erakusketa kolektibo hauetan: Altxerri 20. urteurrena (Donostia, Altxerri galeria, martxoak 14-apirilak 11); Lan grafikoak. Obra gráfica (Donostia, Ekain Arte Lanak ga-

147 Ikus Vicente Ameztoy : eliztarrak - mundutarrak : Erremelluriko Sainduak, Paradisua eta beste lan batzuk = sagrado - profano : Santoral de Remelluri,

Paraíso y otras obras. [Erak. kat.]. Donostia-San Sebastián : Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua

= Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Cultura, Euskera, Juventud y Deportes, 2000; Maribel Marín. “Visión secular de un santoral. El Koldo Mitxelena muestra la obra creada por Vicente Ameztoy en la ermita de Remelluri”, in El País, 2000ko irailaren 20a; José Luis Merino. “Entrevista : Vicente Ameztoy-pintor. ‘Pintar la serie de Remelluri ha sido un trabajo de desesperación’”, in El País, 2000ko urriaren 15a; José Luis Merino. “Tribuna : poeta del sueño”, in El País, 2000ko urriaren 30a.

148 Katalogoak litografia bat, Izenbururik gabea, bildu zuen, datarik gabekoa, 52,5 x 42 cm-koa. 34. orrialdean erreproduzituta dago, dohaintzei buruzko atalean.

149 Dirudienez, zentro horrek artelan grafiko garaikideari eskainitako bosgarren erakusketa izan zen. Euskal Herrian lan egiten zuten 31 artistaren 58 lan bildu zituen, Gipuzkoako Arte Grafikoen Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hatz Tailerrak eta Arteko, Pintzel, Moisés Pérez de Albéniz eta Trayecto galeriek lagatakoak. Artista hauen lanak ikusi ziren: Txomin Badiola, Pello Irazu, Javier Villareal, Eduardo Chillida, Bonifacio Alfonso, Andrés Nagel, Darío Villalba, Luis Candaudap, Don Herbert, Javier Balda, Iñaki Cerrajería, Alberto Rementería, Ramos Uranga, Juan Luis Baroja Collet, M. Puri Herrero, Koldobika Jauregi, Sonia Ilzarbe, Dora Salazar, José Zugasti, Txema Elexpuru, Nori Ushima, Joseba Franco, Carlos Inda, Laureano Olaetxea, Fernando Illana, Asun del Pozo, Joserra Melguizo, J. Ballestón, A. Moreno eta Marta Cárdenas, Ameztoyz gain. “La sala ‘Antonin Artaud’ revisa en una muestra la obra gráfica en Euskadi”, in Diario de Avisos, Santa Cruz Tenerifekoa, 2001eko irailaren 13a, 66. or.

150 Gabonetako Azoka. Mercado de Navidad (Ekain Arte Lanak, 2001eko abenduak 4-2002ko urtarrilak 31) eta VII Mercadillo de Navidad. VII. Gabonetako merkatua (Arteko galeria, 2001eko abendua-2002ko urtarrila).

151 Erakusketaren kariaz argitaratutako katalogoan eta gainerako material grafikoan amaierako data ekainaren 29a izan zela ageri bada ere, erakusketa 2003ko abuztuaren 31ra arte luzatu zen.

152 Vicente Ameztoy. [Erak. kat.]. Vitoria-Gasteiz : Artium, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa = Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo, 2003.

Page 44: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

44/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

leria, ekainak 13-irailak 3), Ameztoy, Eduardo Arroyo, Francis Bacon, Rafael Ruiz Balerdi, Marta Cár-denas, Eduardo Chillida, Cristina Iglesias, Joan Miró, Andrés Nagel, Unai San Martín, Antonio Saura, Antoni Tàpies, Manuel Valdés, José Luis Zumeta eta J. Zubeldia artisten lanak bildu zituena; Ruiz Baler-di, Goenaga eta Ameztoy (Donostia, San Telmo Museoa, ekaina-urria); eta Haurtzaroa artean (Iruñea, Cas-tillo de Maya Kultura Zentroa, 2003ko abenduak 4-2004ko urtarrilak 18), non Nire arrebaren erretratua erakutsi zen (1962, olio-pintura mihisean, 100 x 72 cm, José Ignacio Serratek eskainita)153.

2004Ahoa margolana (inbentarioko 04/17 zk.) margolana Bilboko Arte Ederren Museoan sartu zen bil-dumagile partikular bati erosita.

Bere zenbait lan sartu ziren erakusketa kolektibo hauetan:Atalak. XX. mendetik XXI. mendera arteko artea (Madril, Villa Kultura Zentroa, martxoak

11-maiatzak 16), Pilar Citolerren arte-bildumako funtsak erakutsi zituena. Ameztoyren paperean egindako bi lan aurkeztu ziren: Ocaña. Erretratua (1980, pastela eta akuarela paperean, 34,5 x 23,5 cm) eta Izenbururik gabea (1991, paperezko collagea eta akuarela paperean, 21,5 x 30,5 cm).

Paisaia margotuak (Iruñea, Baluarte, Nafarroako Biltzarren Jauregia eta Auditoriuma, Harre-siaren aretoa, urriak 8-azaroak 28). Erakusketa horretan Donostia Gipuzkoa Kutxaren Arte On-dareko margolan bat aurkeztu zen (Izenbururik gabea, 1972, olio-pintura mihisean, 146 x 97 cm)154.

Barandiaráni gorazarre. Ameztoy, Balerdi, Cárdenas, Chillida, Donézar, Goenaga eta Zumeta (Sara, Lapurdi, Udal Aretoa, uztaila). Segur aski, José Miguel de Barandiarán Ayerberi gorazarre litografia-karpeta jarri zen erakusgai, 1994an Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutakoa. Goian aipatutako artista bakoitzak bi artelanekin lagundu zuen karpeta egiten.

Disidentziak oro. Poetikak eta arte ekinbideak euskal trantsizio politikoan. Disidencias otras. Poéticas y acciones artísticas en la transición política vasca. 1972-1982 (Donostia, Koldo Mitxelena Kulturunea, 2004ko urriak 27-2005eko urtarrilak 8). Fernando Golvanok egin zituen komisario-lanak. Euskal Herrian diktadura frankistaren azken urteetan eta Trantsizioaren hasieran sortutako mugimendu kritikoa eta artistikoa gainbegiratzen zuen erakusketak. Ameztoyren kasuan, Zeruko Argia eta Euskadi Sioux aldizkarien azaletarako diseinuak bildu ziren, bai eta bi argitalpenetan egindako kolaborazioe-kin lotutako marrazkiak eta material originala ere.

Bilduma testuinguruan, 1973-1985 (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Mu-seoa, 2004ko urriak 28-2005eko urtarrilak 9).

2005-2011Ameztoyren lana nahiko maiz ikusi zen urte horietan Euskal Herrian egindako erakusketa kolektibo ugaritan:

Introspektiboa 2005 (Bilbo, Windsor Kulturgintza, 2005eko uztailak 5-irailak 11).Euskaldunak paperean. I. Abangoardiak (Bilbo, Juan Manuel Lumbreras galeria, 2005eko uztai-

la-iraila)155.Mendearen mendeko artea. Reina Sofia Arte-Zentroaren Museo Nazionaleko bildumak. III. Abstrak-

zioak-Figurazioak (1940-1975). Arte para un siglo. Colecciones del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. III. Abstracciones-Figuraciones (1940-1975) (Donostia, Kubo Aretoa-Artearen Kutxaespazioa, 2005eko azaroak 16-2006ko urtarrilak 17). Erakusketaren izenburua gorabehera, ez ziren museo madrildarreko funtsak soilik aurkeztu, eta Kutxaren Arte Ondareko lanekin ere osatu zen. Horien artean zegoen Ameztoyren Paisaia berdetan margolana (1972)156.

153 Katalogoan erreproduzitua, 40. or., kat. z.g.

154 Katalogoan erreproduzitua, 83. or., kat. z.g.

155 Miguel Ángel Álvarez, Vicente Ameztoy, Amable Arias, Rafael Balerdi, José Barceló, Néstor Basterretxea, Dionisio Blanco, Bonifacio Alfonso, José Ramón Carrera, Gonzalo Chillida, Eduardo Chillida, Federico Echevarria, Mari Puri Herrero, Agustín Ibarrola, Rafael Lafuente, Vicente Larrea, Remigio Mendiburu, Carmelo Ortiz de Elgea, Jorge Oteiza, T. Peña, Gabriel Ramos Uranga, Javier Urquijo, Alberto Schommer, José Antonio Sistiaga eta José Luis Zumeta.

156 Pieza ez dago katalogoan erreproduzituta, artelanen zerrendan jasota dago soilik, 374. or. Ikus Mendearen mendeko artea : Reina Sofía Arte-Zentroaren Museo Nazionaleko bildumak. III : abstrakzioak-figurazioak (1940-1975) = Arte para un siglo : colecciones del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía. III : abstracciones-figuraciones (1940-1975). [Erak. kat.]. Madrid : Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía : Confederación Española de Cajas de Ahorro, 2004.

Page 45: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

45/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

V. Bilduma. Katarsia. Arazketa-erritualak (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zen-tro-Museoa, 2006ko martxoak 9-2007ko martxoak 4).

Natura gainezkatuz (Bilbo, Windsor Kulturgintza, 2006ko apirila-maiatza). Ameztoyren 3 margolan sartu zituen, Andrés Nagelen eta Juan Luis Goenagaren157 artelanekin batera.

Ibilarte ’06 (Bilbo, Bilbao Bizkaia Kutxa, Erakusketa Aretoa, 2006ko apirilak 25-maiatzak 7). Urte horretako Ibilaldia festaren kariaz antolatu zen, eta Ameztoyren hiru lan jarri ziren erakusgai158:

Artransmedia 2006. Sormen-lan transkontinentalak. DANAE Arte Funtsa (Oviedo, Oviedoko Uni-bertsitateko Eraikin Historikoa, 2006ko ekainak 8-abuztuak 31). Ameztoyren lan bat aurkeztu zen, Irekiera paisaian, 1974. urtekoa, nahiz eta egiletza beste margolari batena ere izan, hain zuzen, José Llanos Arambururena (Donostia, 1948).

Aralarte 2006 (Lekunberri, Nafarroa, Mitxausenea Kultur Etxea-Casa de Cultura Mitxau-senea, 2006ko uztailak 22-irailak 10; Arribe-Atallu, Nafarroa, Mailope galeria, 2006ko uztailak 29-irailak 10)159.

Naturalki artifiziala. Espainiako artea eta natura (1968-2006) (Segovia, Esteban Vicente Arte Garaikidearen Museoa, 2006ko irailak 19-abenduak 10). Hiru belaunalditako hogeita hamazazpi artistak natura nola tratatzen zuten gainbegiratzen zuen erakusketak. José María Parreño izan zen komisarioa, eta Ameztoyren bi olio-pintura aukeratu ziren: Paisaia sinboloekin (1984, Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Izenbururik gabea (bilduma partikularra)160.

Askatasun garaiak. Tiempos de libertad. Espainiako artea 1975tik 1990era. Arte en España de 1975 a 1990 (Donostia, Kubo Aretoa-Artearen Kutxaespazioa, 2006ko azaroak 14-abenduak 12). Fernan-do Francés komisario izan zuen erakusketa ibiltari hori Donostian aurkezteko, obren hautaketan aintzat hartu ziren euskal margolarien eta eskultoreen edo Euskal Herriarekin lotutako margola-rien eta eskultoreen piezak, Kutxaren Arte Ondarearen Bildumakoak, besteak beste, hauenak: José Ramón Amondarain, José Ramón Anda, Elena Asins, Pello Azketa, Javier Balda, Fernando Beorle-gui, Marta Cárdenas, Adrián Ferreño, Clara Gangutia, Juan Luis Goenaga, Cristina Iglesias, Jesus Mari Lazkano, Andrés Nagel, Eugenio Ortiz, Dora Salazar, Daniel Txopitea, Rosa Valverde eta José Zugasti. Ameztoyren Triptikoa (1977)161 lana aukeratu zuten.

Gabonak 2006-2007 Navidad (Donostia, Ekain Arte Lanak galeria, 2006ko azaroak 30-2007ko urtarrilak 31).

Gizonen eta emakumeen ildotik (New York, Cervantes Institutua, 2007ko maiatzak 7-irailak 1; Chicago, Cervantes Institutua, 2007ko irailak 13-azaroak 9). Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak eta Cervantes Institutuak antolatu zuten, eta Arabako museoaren funtsetako ha-mabi artistaren lan multzoa aurkeztu zen: Carmen Calvo, Naia del Castillo, Eduardo Chillida, Sal-vador Dalí, Juan Hidalgo, Rogelio López Cuenca, Joan Miró, Jorge Oteiza, Pablo Picasso, Elena del Rivero eta Antonio Saura, Ameztoyz gain. Ameztoyren Izenbururik gabea (1975) olio-pintura aurkeztu zen.

157 Gerardo Elorriaga. “Desde el paisaje”, in El Correo, 2006ko apirilaren 12a; “Obras de Ameztoy, Nagel y Goenaga en Bilbao”, in Gara, 2006ko apirilaren 16a, 50. or.; Xabier Sáenz de Gorbea. “Desbordando la naturaleza”, in Deia, 2006ko apirilaren 22a, 78. or.

158 Izenbururik gabeakoak hirurak (19,5 x 16,5 cm); katalogoan erreproduzituta daude, 6. eta 7. or. Ikus Ibilarte 2006. [Erak. kat.]. Bilbao : BBK, 2006.

159 Juan Gorriti eskultoreak antolatutako erakusketa. Ameztoyren lanez gain, beste artista hauen lanak ere aurkeztu zituen: Carmelo Ortiz de Elgea, Mikel Urmeneta, Patxi Buldain, Ángela Moreno, Iñaki Epelde, Rafael Ruiz Balerdi, Alejandro Tapia, Txiki Agirre Garate “Keixeta”, Elena Arrese, Daniel Tamayo, Xabier Villareal, Arrastalu, Gabi Ramos, Laura Esteve, Ander Ormazuri, J. Dacosta, Javier Morrás, Santos Iñurrieta (denak margolanak); Jorge Oteiza, Antonio Oteiza, Remigio Mendiburu, Néstor Basterretxea, Koldobika Jauregi, Iñaki Moreno, Dora Salazar, Pablo Juarros, Gallur Zubillaga, Jon Gorriti, Xabier Santxotena, José Ramón Anda, Juan Gorriti, Ricardo Ugarte eta Ibón Basañez (denak eskulturak).

160 Horri buruz hau idatzi zuen Parreñok: “Nekazaritza-paisaiak imajinario sozialean bizi duen bazterketa, erromantizismotik pintoreskoaren kategoriara baztertua (giza presentziaren ondorioz, goitarraren kategoriaren kontrakoa izanda), kontuan izanda, egiaz berezia da Vicente Ameztoyren Izenbururik gabea margolana (1978; gaur egun, c. 1981). Landakoa izatea bereizgarri duen gizarte batekoa, euskaldunekoa, alegia, Ameztoyk bere mihisetara eramaten dituen pertsonaietan, eszenetan eta eszenatokietan, gizakia eta natura elkarrekin bizi dira eta elkarri barneratzen zaizkio. Konposizioa nabarmen surrealista da eta umore ukitu bat du. Eszenak lehen planoan jartzen ditu laborantza-sailak eta nekazaritza-produktuak. Mundu ordenatua, landutako natura, errealitatearen kaosa planora eramaten duena, pantaila baten bidez, perspektiba errazteko optikako mekanismo bat balitz bezala. Eta hala, euskal pinturaren topiko kostunbristak eta paisaiaren topikoak modernizatzea”. José María Parreño. “Naturalmente artificial”, in Naturalmente artificial : el arte español y la naturaleza, 1968-2006. [Erak. kat.]. Segovia : Museo de Arte Contemporáneo Esteban Vicente, 2006, 58. or.

161 Ez dago katalogoan erreproduzituta, artelanen amaierako zerrendan soilik ageri da. Ikus Askatasun garaiak : Espainako artea 1975etik 1990era = Tiempos de libertad : arte en España de 1975 a 1990. [Erak. kat., Donostia, Kubo Aretoa-Artearen Kutxaespazioa]. Donostia-San Sebastián : Kutxa-Caja Guipúzcoa San Sebastián, 2006, 138. or.

Page 46: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

46/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Gabonak 2007-2008 Navidad (Donostia, Ekain Arte Lanak galeria, 2007ko abenduak 5-2008ko urtarrilak 31).

Erosketak 02/07 (Bilbo, Bilboko Arte Ederren Museoa, 2007ko abenduak 10-2008ko otsailak 10): Izenbururik gabea (Ahoa).

Euskal artistak. Bilboko Arte Eder Museoa bilduma (Bilbo, Bilboko Arte Ederren Museoa, 2008ko otsailak 11-maiatzak 25).

Bilduma dinamikoa. Kutxaren arte-ondareak egindako azken eskurapenak (2005-2007). Colección dinámica. Últimas incorporaciones al patrimonio artístico Kutxa (2005-2007) (Donostia, Boulevard are-toa, 2008ko martxoak 7-apirilak 13). Ameztoyren lehen garaiko olio-pintura bat jarri zen erakus-gai, 1960ko data zuen Paisaia elurtua.

Bilduma baterako obrak. Oroimenetik (Bilbo, Windsor Kulturgintza, 2008ko abenduak 11-2009ko otsailak 16). Roberto Sáenz de Gorbea galeristak antolatu zuen erakusketa hori bere bil-dumako artelanekin. 1970eko hamarkadaren amaierako eta 1980ko hamarkadaren hasierako piezak hautatu ziren, Ameztoyrenaz gain, beste artista hauenak: Alfonso Albacete, Bonifacio Alfonso, Án-gel Bados, Néstor Basterretxea, Dionisio Blanco, Dis Berlín, José Manuel Broto, Ramón Carrera, Luis Claramunt, Javier Elorriaga, Equipo Crónica, Iñaki de la Fuente, Juan Luis Goenaga, Alfonso Gortázar, Agustín Ibarrola, Peio Irazu, Antón Lamazares, José Ángel Lasa, Jesus Mari Lazkano, Re-migio Mendiburu, Juan Mieg, Miquel Navarro, Carmelo Ortiz de Elgea, Jorge Oteiza, Alberto Oyarzabal, Gabriel Ramos Uranga, Dora Salazar eta Juan Ugalde.

Laborategiak 70. Poetikak/politikak eta modernitatearen krisia 1970eko hamarkadako euskal tes-tuinguruan (Bilbo, Rekalde aretoa, 2009ko maiatzak 14-irailak 6). Fernando Golvanok egin zituen erakusketaren komisario-lanak. 1970eko hamarkadan Euskal Herrian izandako arte- eta kultura-ak-tibismoa aztertzen zuen erakusketak batez ere ikuspuntu dokumentaletik, eta Ameztoyren zenbait lan zituen erakusgai, Euskadi Sioux aldizkariarekin lotutakoak (kartel bat eta marrazki bat), teknika mistoko lan bat eta Zeruko Argia aldizkarirako azalak, bai eta Izenbururik gabea margolana ere (1976, Gipuzkoako Foru Aldundia).

IX. bilduma. Datorren denbora (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2009ko urriak 24-2010eko irailak 5).

Peregrinatio, argiaren bidetik (Donostia, Kutxako Boulevard aretoak, 2010eko maiatzak 20-ekainak 6). Juan Ramón Llavori argazkilari gipuzkoarrak Done Jakue Bideari buruz egindako lana zuen ardatz erakusketak, eta horrez gainera, hamar margolariren eta zortzi eskultoreren lanak ere erakusgai zituen: Eduardo Alvarado, Vicente Ameztoy, Juan Carlos Cardesin, Gustavo Díaz Sosa, José Luis Fariñas, Ander Hormazuri, Alberto Letamendi, Javier Felipe Mesa, Victoria Montolivo eta José Mª Ortíz Estévez (margolariak); eta José Ramón Anda, Miguel Etxeberria, Koldobika Jauregi, Víctor Konnov, Aitor Eguibar, Josu Meabebasterrechea, César Orrico eta Yuri Romero Peñalver (eskultoreak).

Juan Kruzeri. A Juan Cruz (Donostia, Ekain Arte Lanak, 2010eko ekainak 25-uztailak 27). Ekain Arte Lanak galeriaren jabe eta sortzaile zen Juan Cruz Unzurrunzagaren oroimenez egindako erakusketa-omenaldia izan zen, aurreko urteko uztailean hil baitzen. Galeria inauguratzeko 1999. urtean egindako erakusketa birsortzen zuen. Erakusketa kolektibo hartan, oraingoan bezala, Vicen-te Ameztoy, Rafael Ruiz Balerdi, Eduardo eta Gonzalo Chillida, Juan Luis Goenaga eta José Luis Zumetaren artelanak jarri ziren erakusgai eta 1999an galeria inauguratu zuen erakusketa birsortu zuen.

San Sebastián. Esparru sakratu eta profanoari buruz. Imaginario garaikidea. San Sebastián. De lo sagra-do y lo profano. Un imaginario contemporáneo (Donostia, Kubo-Kutxa Aretoa, Sala Kubo Kutxa, 2011ko urtarrilak 19-martxoak 27). Javier Balda eta Fernando Golvano izan ziren erakusketaren komi-sarioak. Martiri horren eta Donostiako zaindariaren ikonografia aztertzen zuen, berrogeita bost artista garaikideren lanak oinarri hartuta: Ana Laura Aláez, José Ramón Amondarain, Miguel Ángel Álvarez, Vicente Ameztoy (bi artelan), Néstor Basterretxea, Manuel Boix, Joan Brossa, Carmen Calvo, Bavo Defume, Juan Carlos Eguillor, Equipo Límite, Jorge Galindo, Alberto García Revuelta, Pierre Gonord, Roberto González Fernández, José Guinovart, Leopoldo Ferrán/Agustina Otero, Francisco Leiro, Marcos López, Nazario Luque Vera, Víctor Mira, Marina Núñez, Erwin Olaf, Iñigo Ormazabal, Eugenio Ortiz, Jorge Oteiza, Jaume Plensa, Pablo Pérez Minguez, Guillermo Pérez

Page 47: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

47/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Villalta, Pierre et Gilles, Joan Priego, Arnulf Rainer, RGF + DDT (Roberto González Fernández/David Trullo), Miguel Rio Branco, Ramón Roig, Fernando eta Vicente Roscubas, Martín Sampedro, Patti Smith, David Trullo, Nori Ushima, Mayte Vieta, Darío Villalba, Bill Viola, Joel-Peter Witkin eta Ramón Zuriarrain.

Itsasurdin. Kutxaren arte-ondarera hurbilketa eskuratutako azken lanen bidez. Ultramar. Una apro-ximación al patrimonio artístico de Kutxa desde las adquisiciones recientes. 2008-2010 (Donostia, Ku-bo-Kutxa Aretoa, Sala Kubo Kutxa, 2011ko urtarrilak 19-martxoak 27). Nekane Aramburu izan zen komisarioa, eta erakundearen arte-ondarea jarri zen erakusgai. Ameztoyren Triptikoa (1977) lana egon zen erakusgai.

55 Krisian. Marrazkiak (Bilbo, Krisis Factory galeria, 2011ko uztailak 19-irailak 2).Jaiotza muntatuko dugu (1971-2011) (Bilbo, Windsor Kulturgintza galeria, 2011ko abenduak

22-2012ko otsailak 29). 1971. urtean sortu zenetik galeriarekin lan egin zuten ehun artistak baino gehiagok paperean egindako lanak aurkeztu ziren erakusketa kolektibo honetan.

Ameztoy hil zenetik hamar urte igaro zirenean, Laura Fernández Orgaz arte historialariak lehen aldiz heldu zion hark drogekin izan zuen harremanari, haren lana ulertzeko gakotzat hartuz –naturari oso lotua izatearekin, familia sustraien pisuarekin eta konpromiso politikoarekin batera–162.

2012-2014Bilboko Arte Ederren Museoak Izenbururik gabea (Juan Luis Goenagaren erretratua) (inbentarioko 13/154 zk.) margolana erosi zuen, ordura arte bilduma partikular batekoa.

Amasa-Billabonako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Ameztoyren ome-nezko erakusketa antolatu zuen, hil zela hamaika urte bete zirenean. Etxe-Ondotik izeneko erakuske-ta udalerri horretan aurkeztu zen lehenik (Gurea zinematokia, maiatzak 25-ekainak 23) eta ondo-ren, Donostian (Koldo Mitxelena Kulturunea, 2013ko otsailak 7-martxoak 23). Erakusketa baten eta bestearen artean zenbait desberdintasun izan ziren, eta guztira Ameztoyren berrogeita hamar lan inguru jarri zituzten erakusgai: olio-pinturaren bat (hiru Koldo Mitxelenako Ganbarako mun-taketan163), eskultura bat, kaxak, kartelak, obra grafikoa, marrazkiak, teknika mistoak, liburuen eta aldizkarien azalak eta margolariaren askotariko objektu pertsonalak. Alargunak, Virginia Montene-grok, eta alabak, Virginia Ameztoy Montenegrok, aukeratu zituzten obrak.

José Luis Merino arte-kritikariak Hablan los artistas (Bilbao : Avance, 2013) liburuan kapitulu bat eskaini zion.

Donostian, Kutxa Boulevard aretoek erakusketa monografiko txiki bat eskaini zioten: Vicen-te Ameztoy. Marrazki erakusketa. Exposición de dibujo (irailak 18-urriak 28). Erakusketak, lehen aldiz, 1969an Jesús Almendros zinemalariak eskatuta –Jomo Kenyattaren (1892-1978) Kenya mendiaren aurrean (1938) liburuko ipuin bat ilustratzeko– egin zituen hogeita zazpi marrazkiak jarri zituen erakusgai jendaurrean. Almendrosek marrazkiak garai hartan egiten ari zen dokumental baterako, Tiempo de África izenekorako, erabili nahi zituen, baina ez zituen inoiz erabili. 2012an, marrazki horiekin El precio de la libertad film labur biziduna egitea erabaki zuen, erakusketa horretan ere era-kusgai egon zena.

Bere zenbait lan aurkeztu ziren erakusketa kolektibo hauetan:

Artea bizibide. Arte como vida (Donostia, Sala Kubo-Kutxa Aretoa, ekainak 1-abuztuak 26. Circa XX izenez ezaguna zen bildumako funts batzuk jarri zituen erakusgai erakusketak. Pilar Citolerrek bil-du zuen bilduma hori eta arte garaikidea zuen ardatz. Donostiako aurkezpenean Lola Durán eta Alfonso de la Torre (bildumaren kontserbatzailea) izan ziren komisarioak, eta laurogeita bost ar-tistaren laurogeita hemezortzi lan aukeratu zituzten. Ameztoyren Izenbururik gabea (Fra Angélico)

162 Ikus Laura Fernández Orgaz. “Vicente Ameztoy : ¿surrealismo (psiquedélico) a la vasca?”, in Ulises, Bartzelona, 13. zk., 96.-101. or. Kontu horri buruz, ikus baita ere José Luis Merinok Ameztoyri egindako elkarrizketa, datarik gabekoa eta hemen jasoa: José Luis Merino. Hablan los artistas. Bilbao : Avance, 2013, 23.-27. or. Bertan, Ameztoyk hau aitortzen dio: “Haluzinogenoekin lan egiten dut, opiazeoekin eta mota guztietako drogekin...”; eta, Merinok “Orduan, ez da hartzeagatik hartzea, baizik eta artea sortzeko hartzea?” galdetzean, honako erantzun hau ematen dio: “Bai. Azido lisergikoekin egin izan ditut koadroak”.

163 Bi Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumakoak ziren (Paisaia sinboloekin eta Izenbururik gabea (Bizkaia)), eta bat bilduma partikular batekoa.

Page 48: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

48/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

izeneko collagea jarri zuten erakusgai, 1991. urtekoa; bilduma horretako Ameztoyren bi lanetako bat da hura164.

The End. Natura eta profeziak. Naturaleza y profecías (Donostia, Kristina Enea Fundazioa, ekai-nak 22-irailak 30). Oier Etxeberria izan zen komisarioa, eta artista hauen artelanak bildu zituen: Ameztoy, Ibon Aranberri, Bruce Bickfor, Miguel Brieva, Detritus, Esther Ferrer, José Manuel Ga-bantxo, Cornelia Hesse-Honegger, Aldous Huxley, Juan Loeck Hernández, Erlea Maneros, Juan Luis Moraza, Jonathan Monk, Philip Pharasyn, Pedro G. Romero, Allan Sekula, Isidoro Valcárcel Medina eta Worldmapper.

Erraiezko anima. Alma de entraña (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2012ko urriak 6-2013ko otsailak 3). Haritik tiraka erakusketa-proiektuaren parte zen. Elkarren ar-tean lotutako 3 erakusketaren bidez museoaren hamargarren urteurrena ospatzen zuen proiektuak: Atrakzioen muntaketa, Erraiezko anima eta Ispilu-irudia. Denak zituzten oinarri Artiumen funtsak. Era-kusketa bakoitza barne-komisario baten esku geratu bazen ere (Erraiezko anima Daniel Castillejoren eskuetan), hiruren oinarria bilduman funtsezkotzat jotako artelan bat zen, Jorge Oteizaren Velazque-zi omenaldia (1958) izeneko eskultura, hain zuzen.

Gabonetako kolektiboa (Donostia, Ekain Arte Lanak, 2012ko abenduak 20-2013ko urtarrilak 20).Gastronomical Art I (Donostia, Arteko arte-galeria, 2013ko ekainak 13-uztailak 19).1813. Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea. Asedio, incendio y reconstrucción de San Sebastián

(Donostia, San Telmo Museoa, Untzi Museoa/Museo Naval, 2013ko ekainak 29-2014ko urtarrilak 7). Santiago Erasok zuzendutako Bake-ituna proiektuaren hitzaurre gisa egin zen erakusketa, Pedro G. Romero izan zuen komisario eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua ekimenarekin lotuta egon zen. Ameztoyren hiru lan aurkeztu ziren165.

Herri-altxorra (errealitate-ekonomiak). Artium Bilduma (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2013ko urriak 4-2014ko irailak 14). Juan Luis Moraza izan zuen komisario, eta museoaren bildumako hirurehun eta berrogeita hamar pieza inguru bildu zituen.

Bildumatu eta paperean oparitu (Bilbo, Windsor Kulturgintza galeria, 2013ko abenduak 14-2014ko urtarrilak 15).

Aniztasunaren memoria. [I/B espedientea] (Bilbo, Rekalde aretoa, 2014ko uztailak 18-urriak 12). Ipiña-Bidaurrazaga bilduma aurkeztu zen, Xabier Sáenz de Gorbeak hautatutako laurogeita be-deratzi pieza oinarri hartuta. José Miguel de Barandiarán Ayerberi gorazarre (1994) karpetarako Amez-toyk egin zituen bi serigrafietako bat jarri zen erakusgai.

Irudi fantastikoa. La imagen fantástica (Donostia, Kubo-Kutxa Aretoa, 2014ko urriak 17-2015eko urtarrilak 25). Carlos Arenas izan zen erakusketaren komisarioa eta Donostiako Fanta-siazko eta Beldurrezko Zinemaren XV. Astearen kariaz antolatu zen. Kutxa Bildumaren funtsetako Izenbururik gabea triptikoa (1976-1977) jarri zen erakusgai.

Suturak. Cerca a lo próximo (Donostia, San Telmo Museoa, 2014ko urriak 24-2015eko urtarri-lak 25). Artium museoaren bildumako funtsak erabiliz antolatutako euskal arte garaikidearen era-kusketa izan zen. Zenbait bilduma publikotako eta pribatutako piezekin osatu zen. Xabier Sáenz de Gorbea eta Enrique Martínez Goikoetxea, museo arabarreko kontserbatzailea, izan ziren artelanak (ehun eta hogei inguru) eta artistak (laurogeita bi) hautatzen arduradunak. Ameztoyren margolan bat jarri zen erakusgai, Izenbururik gabea [Kea (humo)].

FIG Bilbao. Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia eta Azoka (Bilbo, Euskalduna Jauregia, Windsor Kulturgintza galeria, 2014ko azaroak 20-23).

2015-2020Izenbururik gabea [Poxpolinak (Arias Navarro)] (1977) margolana [31. ir.] Bilboko Arte Ederren Mu-seoan sartu zen, bildumagile partikular batek eman baitzuen.

Bere lan batek parte hartu zuen Figuratuak, figurazioak, figuratzaileak. Egon edo (agian) amets egin erakusketan (Bilbo, Iberdrola Dorrea, 25. solairua, 2015eko martxoak 23-ekainak 20). Javier

164 Beste obra Ocañaren erretratua da, 1980. urtekoa (pastela eta akuarela paperean, 34,5 x 23,5 cm).

165 Izenbururik gabea (1975), Artiumen bildumarena, Gasteiz; Izenbururik gabea (1974-1976), bilduma partikular batena; eta Izenbururik gabea (1978), bilduma partikular batena.

Page 49: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

49/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

González de Durana izan zen komisarioa, eta urte horretako Iberdrolako Akziodunen Batzar Na-gusiaren kariaz antolatu zen. Arte garaikidean figurak duen presentziari buruzkoa zen erakusketa, eta Euskal Herriko arte modernoaren eta garaikidearen museoek 2001. urtetik eskuratutako lanen hautaketa izan zuen oinarri. Ameztoyren lan bat hautatu zen, Artiumen bildumakoa (Izenbururik gabea, 1975) [1. ir.].

Artistaren azken lanetako bat, Izenbururik gabea (1992, San Telmo Museoa, bilduma partikula-rreko gordailua, inbentarioko P.3837 zk.), Artelanak eta beren istorioak erakusketa kolektiboan (Irun, Menchu Gal erakusketa-aretoa, 2015eko uztailak 24-irailak 27) sartu zen. Mª José Aranzasti izan zen komisarioa, eta Donostiako Xiri Bildumako hogeita hamalau artelan aurkeztu ziren.

Ameztoyren obra grafikoa Windsor Kulturgintza galeriaren standean erakusgai egon zen FIG Bilbao. Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia eta Azokaren laugarren edizioan (Bilbo, Euskalduna Jauregia, Windsor Kulturgintza galeria, 2015eko azaroak 19-22).

Bere lanek euskal arte garaikidearen bilduma publiko nagusietako aldian behingo berrikus-ketetan eta aldi baterako aurkezpenetan parte hartu zuten, besteak beste, hauetan: Irribarrearen segada. Artium Bilduma (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2015eko urriak 2-2016ko azaroak 1); Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman (Donostia, Kutxa Kultur Arte-gunea-Tabakalera, 2015eko azaroak 13-2016ko abenduak 31); Artea eta (artearen) sistema. Artium Bil-duma (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2017ko apirilak 26-urriak 1); Oroi. Iragan luzea geratzen da aurretik (Gasteiz, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa, 2018ko irailak 21-2020ko urtarrilak 5); eta ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa (Bilbo, Bilboko Arte Ederren Museoa, 2018ko urriak 6an inaugurazioa).

31. Izenbururik gabea [Poxpoliñak (Arias Navarro)], 1977Olioa mihisean. 108 x 140 cmBilboko Arte Ederren MuseoaInb. zenb.: 15/77

Page 50: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

50/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Izenbururik gabea [Poxpolinak (Arias Navarro)] artelanak 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian. 1968-2018 erakusketan (Bilboko Arte Ederren Museoa, 2018ko azaroak 7-2019ko apirilak 28) parte hartu zuen. Erakusketak euskal artearen bost hamarkaden gainbegiraketa egin zuen Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko bilduma publikoetako eta pribatuetako ehun ar-tista ingururen ehun eta berrogeita hamar artelanen bidez.

Madrilgo Arte Ederren Zirkuluak (2019ko urriak 17-2020ko urtarrilak 26) eta Bilboko Arte Ederren Museoak (2020ko otsailak 12-ekainak 7) atzerabegirako erakusketa handia eskaini zioten Ameztoyri. Lehen aldiz, jendearen aurrean erakusgai jarri zen 1968tik 2001ean hil zen arte egin-dako lan osoaren berrikusketa.

Page 51: Vicente Amezto Kr.y onologia … · tonia Velaz iruindarra ziren. 1906an, komandante zenean, Gabriel Terradas Donostiara bidali zuten. Ameztoyren 1971ko margolan batean, aita eta

51/51 VICENTE AMEZTOY. KRONOLOGIA

Testu hau Ameztoy erakusketaren harira argitaratu da; erakusketa Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan (2019ko urriaren 17a-2020ko urtarrilaren 26a) eta Bilboko Arte Ederen Museoan (2020ko otsailaren 12a-ekainaren 7a) egongo da ikusgai.

EdizioaBilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao

TestuaMiriam Alzuri Milanés

Diseinua eta maketazioaStudio Fernando Gutiérrez

ItzulpenaLabayru Fundazioa

© Edizio hau: Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2020© Testuak eta itzulpenak: egileak© Vicente Ameztoy, VEGAP, Bilbao, 2020

Argazki kredituak© ARTIUM de Álava. Vitoria-Gasteiz. Gert Voorin’t Holt: 1. ir.© Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao: 18., 19., 25., 29.-30., 31. ir.© Juantxo Egaña: 2., 8., 9., 12., 13., 14., 20., 21., 22., 27., 28. ir.© Koldo Mitxelena Kulturunea: 11., 15., 17., 23. ir.© MNCARS, Madril: azala, 4., 10. ir.© Museo de Bellas Artes de Álava: 3. ir.© Museo San Telmo, Donostia Kultura: 24. ir.© Zear: 5.-6., 16. ir.

ISBN: 978-84-96763-99-9