G.I.matri 13-14

16
Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 e-mail: [email protected] www.goizekoizarra.net

description

Matrikulazioa

Transcript of G.I.matri 13-14

Page 1: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

Page 2: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

NORTASUN EZAUGARRIAK

Gure ardatza, gure ikasleak Euskal irakaskuntzan hazi, hezi eta bizitzea da. Giza balioetan oinarrituta, pertsona kritikoak, sortzaileak eta ekintzaileak nahi ditugu. Horretarako etengabeko hobekuntzetan eta partaide guztien elkarlanean oinarritzen gara.

BALOREAK

• Eskola integratzailea eta askotarikoa, oinarrizko balioak diren errespetua, tolerantzia, askatasuna, elkartasuna, lankidetza...ardatz hartzen ditugu.

• Ikasleen artean ageri diren aniztasun egoerak (fisikoak, gaitasunezkoak, sozialak, erlijiozkoak...) onartzen ditugu eta hauek kontuan izanik beharrezkoak diren baliabideak erabiliko ditugu ikasle bakoitzari behar duen arreta eskainiz. Era berean desbardintasunaren ulermenean eta errespetoan lan egingo dugu.

• Hezkuntza integrala: Arlo intelektualarekin batera , haurraren izaera osatuko duen arlo afektiboa, sensori-motorra eta soziala landuko dira, pertsona autonomo eta arduratsu izan daitezen.

Ikasle eleanitzak hezten ditugu: eleaniztasun goiztiarra bultzatzen dugu. Ingelesa 4 urterekin eta gaztelania 6 urterekin hasita

Page 3: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

METODOLOGIA

Gure Hezkuntza Proiektua garatzeko Ikastolen Elkarteko materialak erabiltzen ditugu, ikasleen motibazioa eta ikaskuntza esanguratsua bilatzen dutenak eta irakasleentzako orientabide metodologikoak eta prestakuntza ematen dutenak.

Era askotako euskarriak erabiltzen ditugu: testu liburuez gain, ikus-entzunezko baliabideak: audioak, bideoak, CD-Romak, DVDak, internet...

HAUR HEZKUNTZA 2-6 URTXINTXA PROIEKTUA. Urtxintxa proiektuaren bitartez, edukiekin batera, baloreak lantzen ditugu, eta baita gurasoen inplikazioa ere. Gure ohiturak, abestiak, folklorea,mitologia… Hitz batean, gure kultura oinarritzat hartu (ipuinak, elkarrizketak, jokoak…), eta beste hainbat eduki lantzen ditugu. Haurraren ekintzaren isla nagusia jolasa da, eta beronen bitartez ikasten dute.

LEHEN HEZKUNTZA 6-12 TXANELA PROIEKTUA. Txanela proiektua era globalizatu batean antolatuta dago, eta ikaslea da protagonista bere ikasketan. Talde lana bultzatzen da, eta, betiere, proiektuak landuz ikasten dute, zertarako den jakinik. Proiektua ikuskizun bat izan daiteke edo erakusketa bat, motibazioa pizten dien zerbait.

Page 4: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

TEKNOL0GIA BERRIEN SUSTAPENA. Informazioa bilatu, prozesatu, ezagutza bihurtu eta komunikatzeko gai diren ikasleak hezi nahi ditugu. Urtxintxa eta Txanela proiektuetako IKT baliabideak erabiltzen ditugu (CD-Romak, Txanela.net-en proposatutako jarduerak, blogak, pelutxeak, asmakilo...)

PENTAZITATEA. Tutoretza esparruan erabiltzen dugun metodologia: Pertsonaren garapen osorako hezkidetzako trebakuntza-eredua da eta bost eremu lantzen dira: gorputza (komunikatzen ikasi), burua (pentsatzen ikasi), nortasuna (pertsona izaten ikasi), arlo emozionala (sentitzen ikasi, emozioen kontrola) eta gizarte arloa (elkarrekin bizitzen ikasi).

ELEANITZ (Ingelesa) Mundua gero eta txikiago bilakatzen ari zaigun honetan, ingelesez ere moldatzeko gauza diren pertsonak formatzen ditugu. Gure ikasleak 4 urterekin hasten dira ingelesez lehen hitzak esaten.

6. mailako ikasleek ingelerako barnetegira joateko aukera dute.

Page 5: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

PROIEKTU AIPAGARRIENAK

CURRICULUM BERRIAREN GARAPENA: 08-09 ikasturtean hasi ginen curriculum berria aztertzen eta ordutik curriculum berriaren garapenean gabiltza lanean.

ELKARBIZITZARAKO PROIEKTUA: Ikastolako partaide guztiok elkarbizitza hobetzeko landuko ditugun

baloreak: konfidantza (norberaren iritziak, pentsamendua lasai adierazteko), elkarlana (denok batera lan egiteko), errespetua (kontrako iritzia eduki arren beste pertsona onartzeko) eta erantzukizuna (bakoitzak bere betebeharrak bete behar dituelako).

HNP (Hizkuntza Normalkuntza Programa): Programa honen helburua

Euskararen erabileraren hobekuntzarako asmoak bideratzea izango da (erabilera egokia, zuzena eta jatorra lortzea).

• BERTSOLARITZA: Ahozko komunikazioa lantzea, euskararen erabilpen maila eta kalitatea handitzea eta aldi berean bertsotarako zaletasuna piztea dira proiektu honen helburu nagusiak. 4., 5. eta 6. Mailako ikasleak daude proiektuan.

• IKASTEKO KOOPERATU/KOOPERATZEN IKASI: Eibarko Berritzegunearen gidaritzapean, ikaskuntza kooperatiboari buruzko mintegian parte hartzen ari gara eta hiru urterako formakuntza-berrikuntza proiektu gisa ezarri dugu Urteko Planean. Oraingoz talde kohesioa indartzea eta talde lanaren garrantziaz jabetzea izan dira landu diren helburuak talde dinamika ezberdinen bitzartez. Hiruhilabete honetan taldeko lana, irakasteko baliabide gisa lantzen ari gara.

Page 6: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

ZERBITZUAK

ZAINTZA ZERBITZUA: Ikastolako hasierako ordua eta lanerakoa

bateratu ezin dituzten familientzako zerbitzua da. Zerbitzu hau Saturran Guraso Elkarteak antolatzen du premien arabera. HH 2tik-LH 6ra bitarteko ikasleak etor daitezke. Ordutegia: goizez 07:30etatik-09:00etara Eguerdiko zaintza (irailean eta ekainean): 14:15etik-15:45era. Arduraduna: guraso elkarteak BAIKARAREN bitartez kontratatzen du zaintzailea. Aurten Eva Sanabria eta Joana Manterola dira. Kuota: Dauden ume kopuruaren arabera finkatzen da. Gaur egun 60€ ume bakoitzeko. 08:00ak baino arinago datozen umeek gosaltzeko aukera dute.

JANTOKIA: Ikasle guztiei ikastolan bazkaltzen gelditzeko aukera

ematen zaie edozein egunetan. Bazkaria ikastolan bertan prestatzen da eta begiraleek zaintzen dituzte umeak. Ikasleren batek ezin izango balu zerbait jan (alergia edo beste arrazoi batengatik) jantokiko arduradunari adierazi behar zaio. Kuota: Ohiko ikasle ez garraiotuak: 4,60 € Ohiko ikasle garraiotuak:3,30 € Behin behineko ikasleak:5,20 €

GARRAIOA: Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntza jasotzen da

ikastetxetik etxeraino 2Km baino gehiago daudenean.

Page 7: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

LAGUNTZA PSIKOPEDAGOGIKOA: Zailtasunak dituzten ikasleen egoeraren diagnostikoa, interbentzio proposamenak eta jarraipena egiten duena.

FISIOTERAPIA: Arazo motoreak dituzten ikasleei zuzenduta.

LOGOPEDIA: Hizkuntza eta ahoskatze arazoak dituzten ikasleei zuzentzeko laguntza eskaintzen diegu.

Page 8: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

JARDUERA OSAGARRIAK ETA IRTEERAK

Ezin da errealitatea ezagutu, errealitate horretara urreratzen ez bagara. Gelan ikasitakoa errealitatean kontrastatzea ezinbestekoa da. Baina irteerak konbibentzia guneak ere badira, elkarrekin bizitzen ikasteko egoerak.

Ospatzen ditugun jaialdiak: gabonetako jaialdia, San Frantzisko Xabier eguna, Olentzeroren etorrera, Agate Deuna, Inauteriak, korrika txikia, danborrada, kurtso bukaerako jaialdia.

Irteera eta egonaldi pedagogikoak: herria ezagutu, Txiki parkera, baserri eskolara,

Kutxaespaziora, Ekain kobazuloak ezagutzera, Oiasso museora, Bertizera, Baketik zentroan antzerki foruma...

Jarduera osagarriak ikastetxean: piano jolea, Kutxako tailerrak, Kontsumo tailerrak, gosari

osasungarriak, idazleak ikastetxean...

GESTIO ORGANOAK

ORDEZKAKETA ORGANO GORENA: 15 gurasok, 10 irakaslek, Zuzendaritza Taldeak, ez dozenteen ordezkariak eta udaletxeko zinegotziak osatuta.

BATZORDEAK:

Batzorde iraunkorra: lau guraso, hiru irakasle eta zuzendariak osatuta.

Gurasoen bilera: OOG-ko guraso guztiak osatzen dute.

IRAKASLERIA:

o Klaustroa: irakasle guztiak.

o Batzorde pedagogikoa: zikloetako koordinatzaileak eta zuzendariak edo ikasketa

buruak.

o Zikloko bilerak: ziklo bakoitzeko tutoreek eta irakasle espezifikoek.

Page 9: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

ORDUTEGIA

HAUR HEZKUNTZA:

GOIZEZ: 09:00etatik-12:15era

(2 urtekoak 12:00etara)

ARRATSALDEZ: 14:00etatik-16:00etara

LEHEN HEZKUNTZA:

GOIZEZ: 09:00etatik-12:30etara

ARRATSALDEZ: 14:00etatik-16:00etara

GURASOEKIN HARREMANAK

Ikasturtean zehar gutxienez hiru bider:

Irailaren bukaeran gelako bilera.

Otsailean bakarkako bilera.

Ikasturte bukaeran bakarkako bilera.

Asteazkenetan : 16:00etatik-17:00etara.

ORDAINKETA

Gaur egun, 2 hilean behin 20€ kobratzen dira (ikasle bakoitzak). Diru honekin ikasleen irteerak, egonaldiak, ospakizunak.....ordaintzen dira.

Page 10: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

HH 2 URTE. ZER ESKAINTZEN DUGU?

Aukera izango duzue irailean edota urtarrilean hasteko. Irailean hasteko asmoa duzuenok ekainaren bukaeran egingo den bilera batera deituak izango zarete. Bertan, hasteko eguna, egokitzapen epea etabar adieraziko zaizue.

Haurraren beharretara egokiturik dauden espazio eta materialak.

Haurren nortasuna egituratu, irudimena esnatu eta autonomia pertsonala errazteko egokiak diren jarduerak Urtxintxa proiektuaren metodologia erabiliz.

Guraso eta irakasleen elkarlana, erlazio estu baten bidez ziurtatzen dugu: zentrora sartu aurretik elkarrizketa. Gurasoak eskolaren funtzionamenduaz informatuko dira eta hezitzaileak familia eta umearen inguruaz.

Egunero sarrera-irteerako harremana eta elkarrizketa pertsonalak guraso eta irakasleek beharra ikusiz gero.

Page 11: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

EGOKITZAPEN PROZESUA

• Egokitzapena irailean zehar egiten da, hilabete osoan.

•Txanda bi egoten dira:

• Hasieran ( aste bete gutxi gora behera) txanda bi:

•9:30etatik- 10:30era eta 11:00etatik-12:00etara. (Lehenengo egunean gurasoak gela barruan. Hurrengo egunetan gurasoak pasiloan eta atea zabalik.)

Gurasoekin batera adosten da nortzuk etorriko diren lehenengora eta nortzuk bigarrenera. Beti ere hasieratik jantokian gelditzen direnak 2. Txandan jartzen ditugu.

• Bigarren astea (gutxi gora behera) txanda bi:

•9:00etatik-10:30etara eta 10:30etatik- 12:00etara. (atea erdi zabalik eta gurasoak kanpoan)

• Hirugarren astea (gutxi gora behera): Talde osoa, goiz osoa. Atea itxita eta gurasoak kanpoan.

Page 12: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

GURE LANA HIRU EREMUTAN OINARRITZEN DA

NORBERAREN EZAGUERA ETA AUTONOMIA PERTSONALA

• Gorputz eskemaren eraketa: besoak, hankak eta aurpegia.

• Eskuen eta begien arteko koordinazioa.

• Oinarrizko mugimenduen garapena: iraulka, katamarka

eta oinez ibiltzea.

• Sentimenduen identifikazioa: beldurra, haserrea, poza,…

• Nork bere posibilitateekiko konfidantza eta

autoestimua garatzea.

• Laguntza, elkartasun eta elkarlanerako jarrerak bultzatzea.

• Higiene, esfinterraren kontrola eta janzkera ohituren eskurapena.

Page 13: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

INGURUMENAREN EZAGUERA

• Irakasle, ikaskide eta jantokiko laguntzaileen ezagutza. • Ingurune hurbilaren ezagutza: ikasgela, jantokia, jolastokia, psikomotrizitate gela,…

• Urtaroen zenbait Naturako elementu ezberdinak ezaugarriren ezagutza.

• Gure kulturan oinarritutako ospakizun eta ohituretan parte hartzeko joera bultzatu: gabonak, Santa Ageda, Ihauteriak,…

Page 14: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

HIZKUNTZAK: KOMUNIKAZIOA ETA ADIERAZPENA

• Hizkuntzaren oinarrizko hiztegia eta egituren eskurapena.

• Irakasleak kontatutako ipuinak entzutea.

• Musika ezberdinak eta irakasleak abestutako kantuetan parte hartzea: abestu, keinuak, imitatu, dantzatu,…

• Haurra nozio espazial hauek ulertzeko bidean jartzea: goian-behean, aurrean-atzean, barruan-kanpoan.

• Material ezberdinen erabilpena bultzatu: papera, margoak (argizarizkoak eta esku margoak), plastilina, gometsak,…

Page 15: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net

SATURRAN GURASO ELKARTEA

GURASO ELKARTEAREN HELBURU NAGUSIAK:

1.Goizeko Izarra Ikastolako ikasleen gurasoek Ikastetxearen ihardunean eta kudeaketan erabateko parte-hartzea izateko duten eskubidea sustatzea eta begiratzea.

2.Gurasoei beren seme-alaben eta ardurapekoen heziketarekin zerikusia duten gaietan laguntzea, aholku ematea eta beren ihardueren suspergarri izatea.

3.Ikastetxearen heziketa ihardueretan parte hartzea.

4. Zerbitzuak antolatzea bai Ikastetxeko gurasoentzat bai ikasleentzat.

5.Gurasoen zein ikasleen formaziorako jarduera osagarriak antolatzea, bai gizarte alorrekoak eta bai kultura, arte edo kiroletakoak ere.

6. Hezkuntza proiektua, ikasturteko plana eta kudeaketa proiektua onartzea, bete daitezen begiratzea eta ebaluazioa egitea.

KIDEAK:

Iñigo Agirre, Mila Arreitunandia, Amaia Esnaola, Aitor Lizarralde, Juantxo Azkue, Esti Urizar , Igor Elezgarai , Jon Ituarte , Nerea Arrizabalaga , Aintzane Uriguen , Xabier Beristain , Jaione Arreitunandia, Xabin Ulazia eta Juan Mª Zubiaurre.

LEHENDAKARIA: Amaia Aperribai.

UDALETXEKO ORDEZKARIA: Jose Antonio Agirregomezkorta.

KUOTA: urteko eta familiako 15€

Page 16: G.I.matri 13-14

Goizeko Izarra Ikastola. Hirigibel,3. Tlf: 943603675 – e-mail: [email protected]

www.goizekoizarra.net